XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa jesusen 0047 Baita basamortura Juan-egana iges egin eteeban be apaltasunean buruak emon eutsan.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa b. garitaonandia 0184 Mariyac eruan eban bere zintzotasun ta leyaltasuna arec eta ez gura izateraño izan Jaungoicoaren Ama, Aingueruac esan eta azaldu ezpaleutza, izango zala Jaungoicoaren Ama bere garbitasun ta ezquintzariyaren calte baga; Mariyac zur ta lurtuten gaituz Calbariyoan; bada bere apaltasun ereguiyaz, bere maitetasun izate gañecoaz, bere Jaunaren asmu gurgarriyaganaco zintzotasunac urten eraguin eutzan garailari, munduco Salbaguilliaren Curutziaren oñian, batzandu ta estututen zala umantasun andiyaz bere Seme Jaungoicoaren eriyotza umil ta mintzuaz.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eleiz gurutzad 0007 Ekuszu, nekez ta oñazez lerrtutako Bildots otzan-otzana dan Josu'k, zelan Gurutza Deuna arrtu ta besarrkatzen daun; begira zenbateko apaldasun eta emetasunez arrtzen dauzan Josu onak zigorrtzale aen iraun eta ukaldijak; eta zeu, ostera, ziñezko garrbayaren Gurutzatik iges-zabilkez, Gurutza-bagarik, zeruranzko biderik ez dagola gogaltzeke.

4. 1900-1939 gipuzkera liturgia j.a. ugarte 0551 Mundu ta Elizaren gloriaz betetako zuzentzalle maitatua, apaltasun guziaz eskatzen dizugu, zure laguntza indartsu, Jaungoikoaganako ta bere Elizaganako maitasun ta menpetasun itxuan zure seme on eta egiazkoak izateko grazia iritxi dezagun.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0028 Donetasun aundikoa ta Jaungoikoakin jarrduteko oso arrtetsua zalako, maite-maite zuan Marigñanotarr anai Masseokin beiñ Aita San Prantzisko Porrziunkulako komentuan zegoala, alako batean anai Masseo irrten zitzaion bidera, ta San Prantziskoren apaltasuna humiltasuna azterrtu nairik aserre antzean esan zion:
-¿Zer dala-ta zuri? ¿Zer dala-ta zuri? ¿Zer dala-ta zuri?.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa ip 0309 Hortakoz nahi izan dutu bere ganik osoki apartatu munduko aberatstarzunak, ohoriak eta plazerak; hartakoz nahi izan da sorthu, bizi eta hil gabezian, phenetan eta aphaltarzunian.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1935 0001 Egijak ixan-da be apaltasuna erabilli biarr dogunak, arerijoen burubak eske ibilli gara.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 Naiz bere apaltasunari kalte egin ezin utzi nezake Errezola'tar Rita Arkaitz arte idazlearen izena goraldu gabe, arretaz eta kementsu oraindaño egin dun arazoari, eskerrik onena zor zaiolako.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 Andra Mari bigarrenian amaikatako dantza deritzen zaiyona atera zuten ta ez arropuztuta, ezbada apaltasun aundi batian, ta txistularien ondoren zeira plazara ateratzian, askok Aitaren arrituta egitentzuten.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gmant 00007 Ta eskatzen eutzona egingo ebala agindu ez-eze, apaltasun andiz bere oñetan auspeztuta, bere bizitza gaiztoaren autorkuntza egin eban il-agiñean egoan jaupariagaz.

11. 1940-1968 bizkaiera liturgia emeza 0638 Apaltasunari eutsan maitasunagaitik, ez eban abade izan nai, diakonu baiño.

12. 1940-1968 gipuzkera poesia i. larramendi 0057 Apaiz prestu bat aldian zegon
Aitor-leku barrenian,
Lotsaz beterik aurkeztu nitzan
Neren epaillean aurrian,
Pekatu danak aitortu ditut
Garbi, apaltasunian,
Guzti-guztiyak barkatu dizkit
Jaungoikuan izenian.

13. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa aemil amgazt 0135 Bere Biotz-barrengo apaltasuna ta mendetasuna ain argi adierazten dizkiguten itz oien bidez, osotoro jarri zan Andre Mari Alguztidunaren eskuetan, baita gogoz artu ere Jainkoaren Ama izateak berez zekarzion neke, lan eta ardurak.

14. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa b. iraola 0226 Ez al-da au arrokeria gorrotatu ta apaltasuna maitatzea?

15. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ol izb 1055 12. Biotz-arrokeria, ondamenaren aurrelari da; apaltasuna, berriz, deduarena.

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak goazen lourdes'a 0018 Damu ta apaltasunaren ezaugarri ori Benardatxo'gan oraindik etzan ikusi.

17. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0199 Bai aundia apaltasunaren balioa! -Quia respexit humilitatem.

18. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0199 Sinismenaren, Maitasunaren eta Garbitasunaren gaiñetik entzuten da gure Amaren abesti xamurra, Zakarias'enean: Nere apaltasuna ikusi zualako, orra, doatsu deituko didate gizaldi guztiak.

19. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak k. agirre 0043 - Liturjia bera beartsu diraneri begira egiten aldegu: apaltasuna, gehiegizko aberastasunik gabe, izkera argi ta errexa...?.

20. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00001 Jesukristo Gurutziltzatuarenganako maitetasun gartsuak eragin zion Arren antzekoa izatera beartasunean, apaltasun edo umiltasunean, bizi-laztasun eta lagun-maitetasunean.

21. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00001 Irugarrendarrak, beren Aita ta Lege-emaillearen gisara, Jesukristo Gurutziltzatuaren antzekoak izatera jo bear dute beartasunean, apaltasunean, umiltasunean eta ildura guzian.

22. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00001 Orretarako Jaungoikoak graziarekin batera animan ezarri dizkigu goiko onbide edo birtute batzuk, penitentzia, ildura, beartasuna, garbitasuna, apaltasuna (umiltasuna) menpetasuna (aginduak egitea).

23. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00001 Penitentziak ontara eragiten digu: pekatua gorroto izan ta ez geiago egin ta egiña ordaintzera; ildurak, griña gaiztoai gogor egitera; beartasunak, biotza, gogoz beintzat, ondasunetatik askatzera; garbitasunak, gorputzeko atsegin-zalekeria ezitzera; apaltasun edo umiltasunak gure buruari bear dan neurrian eder izatera; mendetasunak (obedientziak), nagusiaren mendean bizitzera.

24. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00002 Orduan gogo ta asmo sutsu au artu zuan: beartasunean (pobrezan), apaltasunean, bizi-laztasunean Jesukristo Gurutzutziltzatuaren antzekoa izatea.

25. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.a. bastarretxea 00001 Gizon neurotiko onen irakatsi kaltegarriak, zoritxarrez ez dira emen geratzen.Jaungoikorik eztagolez eta bizitza absurdo bat dan ezkero, maitasuna, karidadea, apaltasuna, lana eta beste olako birtuteak alperrekoak dira; etikari ta beste legeari jaramonik egin bage, gorputzak eskatzen dauzkuna egitea da mundu onetako gure zer-egin guztia.

26. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak bizi oeo/5 0088 Beraz, Jaungoikoarentzat aukeratu santu ta maitagarri zeraten ezkero, jantzi zaiteztee biotzeko errukiz, ontasunez, apaltasunez, otxantasunez, pazientziz, elkar ondo eramanik eta barkaturik, elkarren arteko aserrerik ba'litz; eta Jaunak barkatu dizutenez, zuek ere barkatu ezaiozute elkarri Kolosastarreri 3,12-13.

27. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0184 Au dakar gogora Paul doneak itzokin:
Beraz, Jainkoarentzat aukeratu, berezi ta maitagarriak zaren ezkero, biotzeko erruki, adei, apaltasun, erabide ta egonarria jantzi egizuez. (Kolosatarrai, 3-12).

28. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa alzola batalak 0050 Apaltasunez, baiña adoretsu eruan dau beti bere kristiñau eta euskal bizitza.

29. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak ker elizg 0045 Ikasi begie apaltasunak daukan indarra Jaungoikoaren aurrean; goi-maitasun garbiak Jaungoikoagaz aal daikena; Jaungoikoaganako bildurra dan ederra ta aundia, eta Beragan garbi ta santu dabizan guztiak onik ataraten dauzala.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0120 Jaunen moralak makaltasuna, koldarkeria, beldurra, labankeria, azpikeria, apaltasuna eta, bereziki, gezurra gaitzesten ditu.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0120 Errukian, apaltasunean, etsipenean, menpetasunean, ukotasunean, eroapenean, garbitasunean, aszetismoan, interesik ezean, gozotasunean eta bizitzarekiko ezkortasunean oinarritua dago eta haraindikoaren irudian bilatzen du hark bere aterpea.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.c. alonso 0095 Bakea, ontasuna eta apaltasunaren Erreinua da.

33. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0170 Proxperorekin batera gauza asko hilko ote diren: lagun jatorra, leialtasuna, apaltasuna, umorea, hizketarako freskura eta irtenaldi zorrotzak, gardentasuna, herriko tontoa, , , euskalduna (euskara duena alegia, gaur egun hain gutxi gelditzen direnak), ohitura zaharrak, behi-perratzeak, arta txuriketak, belar-ontzeak, dotrinak, uztarriak, lotsak, lehengo ehiztariak, inozentzia, baserrietako gramatika, lasaitasuna....

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa sgarm heriotza 0056 Apaltasunaz duindurik ageri zen familiak patuak eta halabeharrak eskainiriko premioa erdeinatzeko eskubiderik ez zuela, hori izan zen gurasoen argudio dezisiboa.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. lete 0021 Xabier Lizardi, dena apaltasun eta dena fintasun, beste guztien gainetik dizdiratsu agertzeko gai izanik (berez gertatu zen bezala) ez zen, hala ere, berekoi harro egoskor bat, ez zen sasi-jauntxo.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0042 Eta bere etsipena, apaltasuna, ez da amor ematea eta harmak botatzea eta burua makurtzea: tirano honi ere buru egitea eta obedientzia ukatzea da.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak artea eta gizona 0080 Fundatzailea, Jesukristo, xumetasuna, apaltasuna, pobrezia eta urkoarekiko maitasunean oinarritzen den Erresuma bat aldarrikatu zuelako, eta ez garaipena, menderakuntza, ahalmen eta ospea helburu duen Erresuma bat, heriotzara galdua izan zen.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0272 Jainkoaren beldurra
Bibliak, apaltasunez eta begirunez jainkoaganatzen denaren eta Haren judizioaren kontu duenaren jarrera esaten da horrela: zintzoaren erlijiozko jarrera eta jokabide osoa laburbiltzen du esakune horrek.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azterketa historikoak/1 0075 Frantses armadaren kontra nabarmendu ziren Independentzi gerratearen ondoren hasiko dira Diputazioetan boterea eskuratzen, are gehiago Hirurtekoan, Fernando VII.ak mesedeturik, oligarkiak azaldutako apaltasuna ikusita.

40. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0057 Zalantzarik gabe esan genezake beartsuek aberatsek baiño errexago lortu dezaketela apaltasuna.

41. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0057 Izan ere, beartsuek beren xalotasunean gogozko dute apaltasuna; aberatsek, berriz, beren ondasunetan errez jotzen dute arrokeriara.

42. 1969-1990 gipuzkera poesia b. albizu 0134 Entzun al-dezu iñoiz
ixiltasunaren... otsa?
Iñoiz entzutera
eldutzen bazera
aundik dituzu
gogo ta biotza!
Ezin elestu alako
otz-epel zirrara;
oñetik burura nabaitu,
zentzu almen gogo
apaltasun oro,
loisin gozoetan
erdi-erdika lo artu!.

43. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa g. egaña 0048 Etxetxo onek, darion apaltasunagatik eta xotiltasunagatik biotz-zirrara sortzen du; eta begiak itxirik, berriz, areago, biotzari itzegin-eraziaz, noski.

44. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0232 Agertu dezagun gure apaltasuna bera onartuaz, eta bere indarraren bitartez gu ere besteen serbitzari gaitezen.

45. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. idirin 0001 Sussmayer`en lana zinez fidela da eta apaltasun haundia agertzen du Mozart`enganako.

46. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arostegi 0001 Zer esan nere kideko zaar eta sasoiko gizonei? Apaltasun apur bat eskatuko nieke.

47. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... boletinobss 1971 0002 Jarrai dezagula, gaiñera, denok elkarrekin saiakera onetan, egoki gauzak berrituaz eta Ebanjelioak eskatzen duan apaltasunarekin.

48. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... pper 0001 LIRIN delako poeta gazte batek dioena ikasi beharko luke herri honek:
Soilik apaltasunetik ikasten da
ezpata erabiltzen
Soilik apaltasunetik, neur
lezakete xinaurriek beren
janariaren pisua
Soilik apaltasunetik izan
gaitezke libre
.

49. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0162 MALC.- Baña, nik ez dot ezetariko edergarririk, erregeri dagokiozan edergarrietatik, esaterako zuzentasunik, egizale izaterik, neurriko izaterik, tinkotasunik, eskuzabaltasunik, ekiterik, errukirik, apaltasunik, aperturirik, eperik, adorerik, sendotasunik, ez dot onako onein sundarik ba; baña aldean dodaz gaiztakerien edozetariko erak eta merak.

50. 1991> bizkaiera ikasliburuak musika 0050 Neska batek semea sortuko dau eta haren izena Emmanuel izango da (Is 7, 14)
Hodeiak inots ezin eikena
ez ta zeruak oratu,
apaltasunez dausku Birginak
Jainko-semea oretu.
Geurez ezinik zerura igon,
zerua jaku geuretu,
maitasunak ez egiken iraun
bat biziteaz gabetu.
Gotik behera, behetik gorako
lezeak igarotzean,
Emmanuel da gurekin Jainko
zerua geure etxean.

51. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0106 13. Onelako billustasunean aurkitzen dau arima Jainkozaleak bere bakea eta atsedena; ezeren zaletasunik izan ezean, ezerk ez dau gorantza nekatzen ez ezerk berantza sakatzen, bere apaltasunaren dendun-dendunean dagoelako.

52. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0122 Eta zearo ezereztu dedinean, apaltasunik andiena dan orretan arimaren eta Jainkoaren arteko batasuna egiñik geldituko da.

53. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0106 Jausi dan anaiagana Kristoren biotzagaz urreratu bear gara, au da, biotza maitasunean busti-busti eginda, apaltasunez beterik eta anaiaren ona billatzeko asmoz bakarrik.

54. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0142 Alegiak fideltasunaz, konstantziaz, apaltasunaz, etsipenaz, zuhurtasunaz eta abarretaz irakatsi eta pentsarazteaz gain irakurtzen eta dibertitzen ere irakasten saiatzen dira.

55. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0142
fideltasun
konstantzia
apaltasun
zuhurtasun
iraunkor
leial
axolati
umil

56. 1991> euskara batua liturgia franmezal 00020 Jainko Jauna,
Pragako Ines birjina santuari
lurreko erreinua baino zerukoa nahiago izaten
irakatsi zenion,
apaltasun eta pobretasun bidetik
Kristo zure Semearekin bihotz-bihotzez elkar zedin;
egizu, gogo-bihotz osoz gorets zaitzagula
onik gorena zaren Hori,
eta senide guztiak Kristoren maitasunaz maita ditzagula.
Zure Seme Jesu Kristo.

57. 1991> euskara batua liturgia itxi atea 0115 Jantzi zaitezte bihotz errukitsuz, onberatasunez, apaltasunez, egokitasunez, eraman-onez, Jaungoikoaren herri aukeratu, santu eta maitea zaretenez gero.

58. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00024 Betazalak poliki bilduz itxi egin ditu begiak, eta buruarekin baietz egin, erromesen artean gazte bat ikusteak ematen dion poza apaltasunez adieraziz.

59. 1991> euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 00475 Ezjakituriak ez du beren kultura ahulduko, diren heineko arrazional eta modernoak direlarik, eta ez die, gainera, beste hizkuntza eta beste kultura hori epaitzeko orduan apaltasuna lako eragozpenik ezarriko.

60. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0168 Debora, berriz, beren intziriak gorabehera, Gabrielen gorputza hartzen zuen apaltasuna gorabehera, ez zen bere barruan bizitza berri bat sortzeko gai.

61. 1991> euskara batua literatur prosa m. lopez 0073 - Denik eta gurinik onena zen erantzun zuen Martxoko Erbiak apaltasunez.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00172 Uranga honek, Euskera badijoakigu, Aitzol! Alperrik zabiltzate! esaten omen zion apaizari. Alperrik zabiltzate hori bere apaltasunaren froga baino ez dateke, ile-apaintzaileak lan handia egiten baitzuen, besteak beste, Argia astekariaren erredakzioan.

63. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. saizarbitoria 00010 Hitzaldiak antolatzen dituen jendeari eta komunikabideetako zuzendariei sinestea kosta egiten zaien zerbait da hori, huntaz eta hartaz jardutea eskatzen baitiote idazleari, eta honek, proposatzen zaion gaiari buruz ideiarik ere ez duela argudiatuz, ezezkoa ematen badu, erantzuna apaltasun itxuratitzat hartu ohi da, edo kontsiderazio txikikotzat, pentsatu ohi baita, gainera, idazlearentzat, eskatzen zaizkionpare bat folio botatzeak ez diola gin-tonic bat edateak baino lan gehiago ematen.

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. rius 00066 Beraz, aditu honen ustez, Mizoguchiren obran edertasuna eta miseria, apaltasuna eta dotorezia nahasten dira bortizkeriaren eta alde ilunaren aurka; baina hori ez da guztiz egia, Mizoguchirengan irudiak ez baitira kontrajartzen; aitzitik, batu egiten dira.

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00148 Emakumearen sexualitatea, monogamia, ezkontza- eta dibortzio-legeak kontrolatzeaz arduratzen ziren erakundeek emakumearen kastitatea eta apaltasuna aurkeztu zituzten emakumezko-bertuterik goren gisa.

66. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. urkiza 0017 Baina hau ez zuen esan, askotan ohi denez, apaltasun faltsuz, bene-benetan eta sentitzen zuenez baizik.

67. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 0057 Apaltasun handiz, apaltasun sakonez.

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 0057 Onbidez? Bada apaltasunik hemen? Bada onbidekorik hemen? Bada Jainkoaganako nahikunde bortitzik hemen?

69. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0828 GEHIGARRIA
Karmelitei Deia eratxikitzen diogu DSA 7ri. DSA 7an aroko zirriborro baten aurkian lapitzez idatzia zen. Apaltasuna Garaile-ren barnean sartu behar ote zen azken kantu bezala, nork jakin? Egileak baztertu zuen beharbada, aldaketa zerbait egin nahiz. Dena dela 1896koa da.
J.M.J.T.. Airea: Estudiantina.
Karmelitei Deia
Gure Ama Elizaren alde
laster xuti gaitezen Ahizpak,
zeruak ongiesten du
bekatoreak salbatzeko xedea.

Gure indarrak badakigu,
garaile izanen dira noizbait
zeren da beldur Ifernua?
Gure maitasunaren orozlehen.

Gure Amaren... etabar.
Azkenean
Ahizpak, otoitz egin dezagun!
edo
Ahizpak, guduka gaitezen!

Gudukaren erdiraino
dezagun denok egin laster!
Ez izan mitrailaren beldur!
Odola isur Jainkoaren!

Betiereko Aberria
dugu hautetsiz beteko;
ene Ahizpak bizi guzian
Jesusekin gara gudukatuko.

70. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0826 Haren bertutea bizirik zegok lurrean,
haren distirak errausten dik hire erregetza!
Haizen urgulu untzia, hoa buruz behera!
Gibel hadi, apaltasunak garaiturik!

71. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0826 Mikaelek pisuaren alde batean emaiten du paperño bat idatzirik: apaltasuna eta beste aldea goiti doa berehala!

72. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0828 Zuek dezakezue, Hau ospea!
Zuen apaltasunari esker
garaipena eraman
betiereko!

73. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0828 Nahi dituzue Karmelita kartsuak
bihotzak bildu, Jesus, zuen Maitearengana,
egon beraz beti apal eta tipi,
apaltasunak haserretzen baitu ifernua!

74. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0828 Berriz errepika ampsup29; 1897ko martxoan Teresak igorri zizkion Bellíere jaun apezgaiari beste olerki batzuekin, Mikael Arkanjeluak Satani bota dizkion hiru koplak eta Aingeruen azken kantua, honi eratxikiz bertso hau: Nola aspaldi Maria Birjina umilak
garaitu baitzuen Santan harroa
hala zure bizi laburaren apaltasunak
leherturen du sugearen burua.
.

75. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. apaolaza 00085 Bereziki gurutzean agertu du, denentzat duen biotz maitekorra, apaltasunik aundienean.

76. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0013 Ez nindukek nahigabetuko hala balitz, apaltasunik gabe esanda.

77. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0009 Mezu horiek eta harreman horiek, beraz, eskatzen dute lehendabizi apaltasuna eta, bigarren, protagonismorik ez izatea.

78. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0010 Aje honen sendagaia apaltasuna da.

79. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.m. artzalluz 0041 Zuk eta zure familiak igaro bear duzuen udaldian ongi merezitako atsedena izan dezazuen, apaltasunez, onoko aolku auek eman nai dizkizut.

80. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.l. zurutuza 0004 Zurrumurrua areago zijoan, ez jakin nork bultzatuta, susmoak bazeuden ere: fraide pobretxo haiek, Igokundeko Martin haien artean, beren apaltasun itxuran espioi lanean ari zirala.

81. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.l. zurutuza 0004 Lurrean zuloak egiten zituzten bitartean, bere sinpletasun maitagarri harekin hitz egin zien danai japonieraz: Ez bildurrik izan, eutsi azkenera arte, goazen heriotzara apaltasunean Jesusi jarraituz....

81 emaitza

Datu-estatistikoak: