XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. setien 0011 Eguzkia, sutan gori-gori den borobil handi tzar bat da; eta argizagi handi bat.

2. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. acha 0013 Jainkoak esan zuen: Sor daitezela argizariak ortzean eguna eta gaua bereizteko, jaiak, egunak eta urteak seinalatzeko; eta lurrari argi egin diezaiotela. Eta hala izan zen.

3. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. acha 0013 Egin zituen Jainkoak bi argizari handiak: argizari handia eguna eraentzeko, argizari txikia gaua eta izarrak eraentzeko.

4. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. acha 0013 Berriro Sorrerako testua irakurri eta erantzunak emango ditut: Zein da argizari handia?. Zein da argizari txikia?. Zertarako daude?.

5. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0051 Atean geratu da beldurra. Egunabarrean / elkarri esandako agurrak / lurperatu nahi du, bion basamortuan,/ leihoan zehar dakusadan zeruko argizagia //.

6. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia d. landart 0029 (Arkupe berean gaude, baina argi gehienak itzalirik eta goian argizagia ikus daiteke.)

7. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0018 LAUGARREN ZALDIZKOA
infin che'l mar fu sovra noi richiuso DANTE
LAUGARREN zaldizkoa, hondartzaren erdian gelditu eta,
itsaso gorriari begira egon zen, luzaz. Irrikaitz bat
ezpainetan. Denetan hilotzak. Laugarren zaldunaren
zaldi berdastak burua apaldu zuen legarrean usteltzen
ari zen zakur baten hilikiaren usaintzeko.
Nehork etzituen entzun, nehor etzagon haiduru.
Mendien zerumuga gibeletik etorri ziren, nehork
ezagutzen etzituen misteriozko eremu haietatik.
Xaharrak orhoitu ziren orduan nola haien guraso eta
amatxiek kondatzen zieten, lehen, nehork etzakien noiz,
izigarrizko gauzak gertatu zirela han. Etzazuela ahantz,
zioten, etzazuela ahantz.
Bainan bizia zarion. Gauen gibeletik, beti
bazetozen egunak, iduzkia etzen beltzten eta bazakiten
Nurembergen 1503an erori zen odol erauntsia itsas belar
gorri ñimiño batzuengatik izan zela.
Egunak jin, egunak joan, nehork etzuen gehiago
argizagien mugimenduei kasurik ere egiten, nehork
etzuen gehiago iduzkiaren jalgitzea agurtzen eta ja nehor
etzen zuhaitzen hizkuntzaz kexu.
Hain ziren eternitateaz segur.

8. 1991> zuberera poesia casve bortûzale 0047 Abiatzen delarik, orano ûlûna da,
ez ûlûn beltz beltz hetarik,
zure sûdûr pûntta ere ikus ez zinirokeenetarik.
Bena argizagia gorapen erditan beita,
bestalde lanoa oso tink ez delakoz,
labio argaltarzûnxkot bat orotan hedatzen da.
- Begireik hoinak non jar!

8 emaitza

Datu-estatistikoak: