XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa arti mundu 0192 Baina Joseperen argudioak ez du erantzunik.

2. 1969-1990 euskara batua literatur prosa sgarm heriotza 0056 Apaltasunaz duindurik ageri zen familiak patuak eta halabeharrak eskainiriko premioa erdeinatzeko eskubiderik ez zuela, hori izan zen gurasoen argudio dezisiboa.

3. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0027 Politikaz berriz, zer esanik ez; taiu guztietako eritziak erabiliko ziren beste nolahalako hainbat patriokeria, txipiloteo, balagu, edo zemairik handieneko anatema eta argudioz, gutxiena espero zenean.

4. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0101 Zalduna ez zen gehiegi larritu Faustoren argudioarekin.

5. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. dorronsoro 0052 - Zaude isilik, jauntxo erantzun zion Zoramenek, egin otoitz Jainkoari, dena ongi irtengo da eta; begira, nik ez dakit diodana egia den ala ez: isildu gabe jarduten naiz esamesaka, eta ez da harritzekoa izango zertan edo hartan asmatzea; nik, ordea, aldegin ez ezazun, zuri argudioak ekartzen asmatu nahi nuke, bihotza baretu eta gurasoekin, hauei zahartzaroa gozatzen, gera zaitezen; ez nago, egon ere, batere ados Flandes-ako joan-etorri horiekin, batez ere zu bezain adin gazteko mutikoek egin behar dituztenean.

6. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. artiñano 0057 Hauek dira horien aurka erabiltzen dituzten argudioak: - Medikuntzaren erabilkerak medikuen kontrolpean egon behar du.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak sm 0447 Bere argudioak hain arrazoizkoak eta hain zorrotz esanak omen ziren, Ateneoko entzuleen aldetik inoiz ez omen zen jaso halako txalorik.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. eguzkitza 0219 Goragoko etsenpluetan, aditz nagusia joan denean, hau da, inongo argudio tematikorik ez daukan aditza (aditz unakusatibo bat Marantz eta Levin-en terminologian), laguntzailea naiz da; baina aditz nagusia erosi denean, hots, argudio tematiko bat behintzat duen aditza (aditz trantsitiboa Marantz eta Levinen terminologian), laguntzailea ditut da.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak elhuyar 1981 0412 Egite honek, Boyer-ek Patterson eta beste batzukin Ikus (3) mantentzen duen tirabira bizi bizian haren argudioei (Boyer-enei) arrazoia ematen die gure ustean.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0031 Adibidez, norbaitek eztabaida batean ederki! esaten duenean ez du esan nahi entzun duena bikaina iruditu zaionik, baizik eta bestearen argudioa entzun duela eta ondoren bere eritzia azaltzera doala.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak mintzamena 0106 Psikoanalisiaz dioenera mugatuz, zera azpimarkatu behar dugu, besteak beste: ezin lepora dakioke Lacan-en pentsamenduari berorrek esan ez duen zerbait, kritika errezarako argudio abila bilakaraziz.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. sagarna 0060 Halere bere argudioak ez datoz bat askotan andoaindar jesulagunarenekin.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0084 2. Argudio guzti hauek nolabaiteko justifikazio bat dute.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. erzibengoa 0114 Argudioa eta izatea honetan datzate: borondateari kaso egitea edo giroaren pean erortzea.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak tantak 1989 0119 Damurik, gutxiespen horretarako interesatu beste argudio erabili da (ez daude faltan Soziolinguistikari ezezik zientzia gogorrak ez diren guztiei ere egotzi ohi zaizkienak: ez-zientifikoa izateaz gain ez du ezer berririk ez planteiatzen ez esplikatzen, etengabe ari da bestek esandakoa errepikatzen, etab.).

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak tantak 1989 0119 Halere, bada argudioen azpian aitortzen ez den zerbait, eta ez dabilke erraturik benetako arrazoiak gauza politiko eta botere lurtiarrekin zerikusia dutela pentsatzen duena, Soziolinguistikaren bere-berezkotasuna bait da finkatuegi mantendu nahi den status quo delakoarekiko jite errebultsiboa, iraultzailea.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. arrigain 0041 Ideia hau, utopikoa bada ere, hasiera batetan baino gertagarriagoa suertatzen da, azalduko ditugun aldeko argudioak aztertu eta sakondu ondoren.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. fernandez 0067 Hor dira baita ikastetxe bakoitzak finantziaketa propioa (kuotak entrepresa pribatuen dirulaguntzak...) izateko aukerari zabalik utzi zaion atea eta honen kontra eta alde erabili izan diren argudioak, edo, onartutako Diseinuan ikastetxe bakoitzeko gestio-organuei ematen zaizkion hainbat atribuzio, eta abar.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. ortiz de urbina 0343 Bere argudioen laburpen eta zabalpen ederra ematen du Isa the a VP in Basque? bere artikuluak, eta interesgarria dirudi orain arte ikusi duguna kontutan harturik aztertzea.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k.d. izpizua 0003 A!, eta garbi ere dago ez naizela nire bizitzaz mintzatuko, beraz pentsa ezazue nitaz zuen humoreak eskeiniko dizuena, eta zaudete nire eta praktika sozialaren artean koerentziarik badagoen ala ez dagoen ausnartzeko, azken hauxe baita liburu honetan gehienetarik hunkitu nauen argudioa (nahiz eta gaztelerazko argucia hobeto egokituko litzaiokeen argudio baino).

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k.d. izpizua 0003 Liburuaren 77. orrialdian dator, eta Vargas Llosa, Enzersberger, eta beren pentsamendua aldatu duten gainerakoei buruz ari da idazlea mintzo, noiz pentsamendua aldatzea ondo iruditzen zaiola dioen, baina... arazoa ez omen da pentsamendua aldatzea, baizik eta ea argudioetan engainurik dagoen jakitea omen da... ea bakoitza zeren zerbitzuan dagoen ezagutzea.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k.d. izpizua 0003 Argudioei argudioz erantzun behar zaie eta ez deskalifikazio mixerableak erabiliz.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. gametxo 0146 Baina, hori bai, liburuko argudioetan okerrik dagoela ikustarazten ez didatelako, arrazoiaren ezina ebidentea dela eta, problema horrek ezer estudiagarririk ez daukala pentsatzea, inhibizio tamal kaltegarria dela esan dut, diot, eta esanen dut.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0019 Euskararen aberastasunezko argudi ukaezina den alde filologiko hau, bada, artxibategietako zokoetatik atera nahi izan dugu.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0015 Hau ez da, jakina, telebista txarraren aldeko argudioa, ezta ere irakaskuntzan erabiltzeko bigarren mailako programak sortzearen aldekoa; irakasleak ohartu eta abantail bihurtzeko gai izan behar lukeen ezaugarri baten definizioa da.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. zabaleta 0029 Argudio horiek erabili ahal izateko, ordea, gauza segurutzat frogatua behar luke izan homoplatoetako teknikaren eta gainerako grabatu mota guztietako teknikaren analogiak errakuntza marjinarik ez duela ematen.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. urrutia 0244 Bestelako interpretaziorako argudioa izan arren (horra hor konpilazioa) ez dugu uste praktikan posible denik.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. apalategi 0035 Teoria politikora igarotzen bagara, teoria orokorraren kontzeptuan baino askatasun haundiagoz mugitzen garela aipatu behar dugu: bertan lehen mugaketa eginaz objetuak baino gehiago objetiboak eta joku alorrak zehazten baitira: aldi berean, estrategiaren edo taktikaren alorreko diren zatikiak erabakitzen dira; azkenik, iturri guzietatik edanez osatzen den argudiotzeari dei eginez zilegitzapen prozedura zutitzen da.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jauntxoak 0070 Junta horrek, Madrilera ordezkaritza bat bidaltzea erabaki zuen, Errege Ordena haren deuseztaketa gestiona zezan, beren argudiorik onena hauxe izaki: Probintziaren egoera leherkorra, matxinada orokorraren aintzindari segurua.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0135 Esan dugu flogistoak metalen elkarren arteko antzekotasuna nola adierazten zuen, eta antzeko argudioa gara genezakeen azidoentzat.

31. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. iturria 0086 ARRUEK 1616 urtean jartzen du Arantzazuko koruaren eraikitzea baiña ez degu iritzi au baiezteko argudiorik.

32. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Euskarazko egunkariari buruzko ohizko argudioak errepikatu Leioan I.B. Leioa.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.r. etxebarria 0001 Nahi duzunean, eztabaida publiko batetarako eskua luzatzen dizut, bertan, botatzen dituzun argudio zital horiek banan banan desegiteko.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.j. iribar 0001 Joseba Arregi bere prentsaurrekoetan erabiltzen dituen argudioak honen zantzuzkoak dira.

35. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak vozeusk 1984 0001 Argudioa benetako gertakizun batzutan oinarritzen da, Collegnoko oroimena galdua zeukan baten eta Pollastro izeneko bandiduaren gorabeheretan, hain zuzen ere.

36. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1989 0001 Ez; zuen itsukeriak, zuen zinismoak, zuen argudio merkeek ez gaituzte geldieraziko.

37. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0001 Mementuz, murrungaz obeditu didate beti eta lanari ekin diot interferentziarik gabe (biharamunean, noski, hor zegoen berriro, hormaren kontra jotakie palarekin, eta ohizko eztabaida antolatzen zen: argudio guztiak saiatu ditut, eskolastikoak, silogistikoak, sobornoak, txantajeak, suplikatorioak, baina erregaitzak dira benetan eta ezin dutela ulertzen dut nik, eta azken finean errua urbanistei dagokiela erabaki dut betirako).

38. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. landa 0001 Zeren Mitxelenaren hitzetan bi gauza dira nabari: oinarrizko informazio falta lehenik, garbi bai bait dago Mitxelenak ez duela UZEI ezagutzen, ez dakiela berak egindako kritika gehienak iadanik asumituak dituela UZEIk berak barne kritika gisa (baina dirua faltan zuzendu ahal izateko); bigarrenik, arrazonamendurik eza, zeren garbi antzeman daiteke akaso zer esan nahi duen Koldok, baina problema da ez duela argudiorik ematen hori baieztatzeko.

39. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. pagola 0002 Azken finean, lanbidearen arazoa dago oinarrian eta gurasoek argudio berdin berdina erabiliz jarrai daitezke.

40. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1986 0001 Gogoratzen ote zarete Paco Ibañezek kantatzen zuen harako kanta harekin? Reagan presidenteak kontreei laguntzeko Kongresuaren baimena bila dabilelarik edozein argudiori ekiteko prest agertzen zaigu.

41. 1991> bizkaiera ikasliburuak txor-txor/5 0009 Hirugarren Zikloko ikasturte bietan aurreko zikloetan landutako aho-hizkuntzako teknikak indartu eta zabaldu egiten dira: alkarrizketak, mahainguruak, hitzaldiak, eztabaidak, entrebistak, kontakizunak, deskribapenak, argudioak, azalpenak, komentarioak, antzezpenak, hizkuntz funtzioak, eta abar, beti ere gogoan izanik aho-hizkuntza hobeagotzeko beharrezkoa dala irakaslearen eta ikasleen arteko ekarpenak aberastea eta ugaritzea, eta ahoskapen, intonazio, erritmo, geldiune eta keinuen zuzentasuna eta erabilpen egokia bultzatzea.

42. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0001 Emazu bien argudioa.

43. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter/ubi 0173 Liburuaren izenburu luzean soma daitekeenez, Larramendi laster gramatika bat sortzeko asmoa iragartzen ari zen, apologia honen azken argudioa eta froga izango zena.

44. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter/ubi 0173 Liburu honetan gogor erasotzen die euskara hizkuntza landu gabe eta ezgauza dela dioten guztiei; argudio bezala, euskara antzina Espainiako hizkuntza bakarra zela aldarrikatzen du,

45. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0042 Bera joan ez dadin argudioak asmatu behar dituzue, koadernoetan idatzi, eta antzeztu.

46. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/2 0069 2.1. TELEFONOAREN ERABILERA - Argudioa

47. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/2 0069 Argudiozko testuetan hiru sarrera-mota dira nagusi:

48. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/2 0069 - Bere pentsamendua ez du zuzen ematen, baizik eta AURKAKO ARGUDIOETARA ere hurbiltzen saiatzen da.

49. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkuntza/7 0190 Antzara, erakunde, eraiki, azterkari, azpiespezie, degradatzaile, arrakasta, egoitza, aurresuposamendu, erreibindikatu, argudio, postindustrial, bozeramaile, abolitu, urrunkor, mozkin, antisorgailu, filantropoak, zinegotzi, hamarkada, hipotetiko.

50. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0024 b Gaurko jostailuen despertsonalizazioari buruzko mintzaldian, argudio nagusiak bilatu.

51. 1991> euskara batua ikasliburuak aek 0024 c Sasoiko moda deskribatzen duen mintzaldian, emandako modeloen artean aukeraketa egiteko, argudioak bilatu.

52. 1991> euskara batua ikasliburuak beleko 0111 Argudioa.

53. 1991> euskara batua ikasliburuak m.e. ituarte 0017 Beno, ba, oso erraza: istorio bat kontatu nahi dugunean hor aritzen gara jo ta ke argudioa, mamia, garatu nahian eta ia beti itxura ahaztu samar uzten dugu, testu batean, eta are gehiago literatura testuetan, oso garrantzitsua dela ahaztuz.

54. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0074 Besotik heldu, hamaika argudio eskaini, ez joateko eskatu... ez dakit zer gehiago egin genion, baina alferrik.

55. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 00193 - Baina nolanahi ere esan zuen Lyons jaunak, argudioak eman nahirik, Edward Erregearen bizitza, zera, ez da oso...

56. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0158 Laurak jakin beharko luke honezkero halakoetan inporta zaion bakarra argudioen arrazoibide egokia dela.

57. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0158 Edo are eta okerrago argudiorik gabe geratu eta bere ohar psikologiko haietako batez zigortu, eztabaidaren gaiari orduan bai zeharo ihes eginik; psikiatra jakintsu baten eta bere paziente gaixoaren arteko harreman halako bihurturik tupustean berdinetik berdinera hasitako elkarrizketa?

58. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0080 -Eta, niri dagokidanez, hango gaixoek hemengoen gaitz beretsuak izango dituzte, ezta? indartzen zuen Begoñak bere argudioa.

59. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0074 Hau zen Pilonen argudioa: Piratak hogeita bost xentimo ateratzen ditu egunero.

60. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0368 Eta argudio nagusia, hamarreko, euskaraz, hamar bazen, ea zergatik amarrakoak balio zituen bost puntu.

61. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0099 (...) egun hitzetik hortzera nonahi erabiltzen diren argudioak erabili gabe, nere iritzia azalduko dinat argi eta garbi.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. maia 00111 Gure perspektiba soziologikorako hortik atera behar den irakaspena aski sinplea da, kasik bista-bistakoa, baina ez ordea esangura txikikoa irudi orekatuago bat lortzeko: predefinizioaren Leviathan munstroari, egin egiten ahal zaiola aurka, eta gainera efikaziaz. Edo gauza bera bestera jartzeko, gure lehengo argudioaren arabera: badugula ahalbidea uko egiteko historiarekin elkarlanean aritzeari.

63. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arregi 00155 Eta Jainkoaren existentzia frogatzeko erabili dudan argudioaren indarra zeran datza: aitortzen dudala ezinezkoa izango litzatekeela ni naizen modukoa izatea eta Jainkoaren ideia izatea, Jainkoa benetan existituko ez balitz. Eta Jainko hau nik dudan Jainkoaren ideiarekin bat dator, berak perfekzio horiek guztiak ditu nik ulertzen ez ditudanak, baina pentsamenduarekin niregana ditzakedanak, ez du akatsik, eta ez du inperfekzioren baten seinale izan daitekeen ezer.

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gerra zibila 00145 Haien pasibotasuna bi argudiotan zegoen oinarrituta: Alemaniak ez zeukan zertan barkamena eskatu edo, bestela, interpreta zitekeen edozein keinu egitea Espainiako barne arazoetan sartzea zela.

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 00008 Agian, irakurle, zail gertatuko zaizu hemen ematen diren argibideak eta argudioak hemen agertzen ez diren hitzei aplikatzea. Horrela bada, fida zaitez nitaz eta jakizu ildo beretik doazela denak, izpiritu berak gidaturik, hemengoak eta hangoak.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00101 Doktrinatuak kanpotik ezarritako ikusmolde bat bereganatzen du, baina berak erabaki duela uste izaten du. Bereganatutako edukiak egiari edo zuzentasunari lotuta egoteak edo ez egoteak ez du axolarik. Erabakigarria da, ordea, bere iritzia osatzeko doktrinatua bide ez razionalez baliatu dela (hots, ez da argudio propioez baliatu, eta ez ditu azterketaren emaitzak berak egiaztatu).

67. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00347 Arauen sortze- eta oinarritze-testuinguruan txertatzea bizipen postiboa da gizabanakoarentzat, horren bidez ikus baitezake, modu konkretuan, zer den akordio baten indarra, argudio baten konbentzimendu-ahalmena, hartutako erabaki bat praxira eramatea, eta erreferentzia indibidualei nagusitzen zaion erreferentzia-sistema batek eskatzen duen erantzukizuna borondate librez onartzea.

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00102 Orduko hartan adierazi nuenez, inbertsioak aurrezkiaren gainetik zuen soberakina zen output-bolumeneko aldaeretako indar eragilea. Beraz, argudio berria (nire ustetan) askoz zehatz eta argigarriagoa bada ere, funtsean, aurrekoaren garapena da.

69. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak gerra eta krisia 00154 Ikusi dugun bezala, Madrilen behin eta berriro ari ziren iritzi-artikuluak murriztu beharra aldarrikatzen, molde horretako argudio subjektiborik plazara ez zedin.

70. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 00236 Gure eleberrigilea gauza da argudioaren aldetik edozer huskeriatik eleberri sugerente eta bitxi bat eraikitzea lortzeko.

71. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 00237 Garbi dago, Umbral gisako idazle trebe batek hamaika baliapide dituela bere argudio pitsutsu edo astun den trama datual bat bitxi, kontraesankor eta sugerente bihurtzeko.

72. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak sm 00220 Horiek izan dira Kontseiluko gehienek azaldu dituzten argudioak.

73. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00022 Baliabide metaforikoak ematen zizkion herriari, adibide xingle eta zorrotzak, batasuna, lurraldetasuna, naziotasuna aldarrikatzeko argudio gisa.

74. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00022 Ehundaka mitinetan eta Errepublikako legebiltzarrean trebatua zen buruz buruka Calvo Sotelo bezalako arrainekin idazten hasi zenerako, ez zen mutu geldituko argudio dialektikorik ezaz.

75. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. txakartegi 00052 Teoria honen aurka frogatuta dauden argudioen arteko batzuk 2. Taula. Umearen mina arintzeko justifikazioa.

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. saizarbitoria 00015 Beharrezkoa da onartzea kulturaren inguruko gabezien kritikak eta salaketak gutxitan kontsideratzen direla aproposak, eta hori gutxi balitz, askotan, salaketaren desegokikeria hori gabezia salatua ukatzeko argudiotzat erabiltzen da.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00196 Zenbaitetan, argudio militarrak edo segurtasun arrazoiak erabiltzen zituzten Pasaiako badiaren gainean zuten kontrola justifikatzeko; baina, azken batean, arrazoi ekonomikoek bultzatzen zituzten portua kontrolatzera, ondoren ustiatu ahal izateko.

78. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00143 Nola epai genezake nork duen argudiorik onena?

79. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. cillero 0017 Bestalde, Motorreko Mutilaren itzala sentitzen dugu nobelan, benetako pisua duelako bai argudioan, bai Rusty Jamesen bilakaeran.

80. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0053 Bere momentuko arazo sozialen garaikide aitortua da Gabriel Aresti, eta, halaz guztiz ere, argudio aski unibertsalak aitortu behar zaizkio aldiberean.

81. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. manjon 0995 Eta Altunaren proposizio nagusia, baieztapen sendo baino, susmo sendo baten mailan dagoelarik: -na eta -nik mintzagaia direnean erabili behar dira; -NIK erabiltzeko horretaz gain perpaus nagusiak ezezkoa izan behar du.11 Jakina, ondorio honetara heltzeko hemen aurkezten ez dugun argudio eta adibide-kate bat dakar.

82. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eusko ikaskuntza 0011 Asmo honen eragileek uste zuten autonomia kultural eta politikoa aldarrikatzeko Euskal Herriaren nortasuna indartzea izango zela argudiorik onena.

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0176 Akusazio hau Frantsesek duten hegemonia europarrerako joera deuseztu beharraren argudiotzat erabiliz batera, Clemenceauk bere lekuan egingo zukeen bezala jokatuko zuela aitortzen du.

84. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0076 Jatetxe-taberna eta kiroletako kanpainen oso alde egon naiteke gizartean izan zuten eraginarengatik, baina aitortu behar dut horretarako argudio ziur-ziurrik ez dudala (ba al dute eraginik gizartean?

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0130 Francoren garaiko egoerak emango lizkidake, zalantzarik gabe, hori frogatzeko argudioak.

86. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pgoen 00229 Batzuek biak onartzearen aldeko agertu dira. Era guztietako argudioak mahairatu dira. Knô*rr jaunak Euskaltzaindiak duen pedagogiazko eginkizuna ere aipatu du funts-en alde agertuz.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0075 54. Zortzigarrenik, baliteke batzuek uste izatea gizateriaren onarpen unibertsala, materiaren edo kanpoko gauzen existentziaren aldeko argudio garaitezina dela.

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0075 55. Baina, bigarrenik, nozio bat hain unibertsalki eta iraunkorki onartua dela admititurik ere, hau ez litzateke argudio ahul bat besterik izango kontutan duenarentzat zenbat eta zenbat aurreritzi eta aburu gezurrezkori eusten dion atxekitasun handienaz gogoetarik egiten ez duen gizateriaren zatiak (...).

89. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ovniak 0053 Dena den, politikarien argudioei gogor egin behar izan diete kontra...

90. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 0011 Zeren eta, argudioak honela segitzen zuen, nik eta nire (kristau) kide guztiek, arrazoidunak diren heinean, egiatzat jotzen dutena, izatez horrela ez bada, orduan Jainkoak, nire gogamenean Lege Naturalaren prima praecepta horiek ezarri dituenak, zeinen bidez nik munduari buruzko neure ulerkuntza eratzen dudan, ni engainatzen dihardu.

91. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila batx 1994 0016 Arrazoitzeak zuzentzea, argudioak kritikatzea, ebazpenak aurkitu arte tinko irautea, etab. bezalako jarrerak bultzatu beharra dago, gainera.

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak soziologia 0273 Beste antierrebisionista batzuek baiezten dute pribilegioen bastioi argudioa gezurrezkoa dela objetiboki (Ravitch, 1978; Rehberg eta Rosenthal, 1978).

93. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a.i. morales 0087 Lehen atalean APPri buruz azaldutako zalantza eta galderez armaturik eta 3. atalean emandako argudioetan sendoturik, Barbara Garsid-ek British Council-ek Izmir-ren daukan ikastegiko prestatzaileak AOI eredua proban jartzea erabaki zuen.

94. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak haea 1995 0340 (...) konpetentzi gatazkak konpontzeko prozedura prozesalari begirada bat botaz geroz, ikusi litezke ere, bai legitimazioaren arloan eta bai ondorioetan, arrazoi hari eutsiko lioketen argudioak.

95. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. karrera 0143 Ideia hori defendatzeko zenbait argudio erabili ohi dira.

96. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00007 1980tik hasi naiz diskoak grabatzen, eta disko honetan lehen aldiz nire bizitza erabili dut argudio gisa, dio Wattek.

97. 1991> sailkatu gabeak egunkariak u. apalategi 00003 Azken horietako batean formatzaileak sorpresaz harrapatu gintuen, zeharo, nuklearraren aldeko argudio zuhur eta komentzigarriak aurkeztuz. Inor ez zen gai izan kontrako baieztapen seriorik egiteko.

98. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. urkaregi 0003 Botazioan parte ez hartzeko eman zuten argudioa: Gipuzkoako Kanpuseko zenbait irakaslek jasandako mehatxuak.

99. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1997 0038 Jakina, Itoizko urtegia justifikatzeko erabili duten argudio nagusia, Nafarroako ubidea, ezin izango dute egin Gorenak jarri dituen baldintzetan.

100. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1992 0005 Argudio honekin, EAJri torturaren aurrean isilik irautea, euskal presoen tratu basatia isilaraztea eta industria deuseztea onartzea leporatu zizkion.

101. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. ugarteburu 0003 ARAZO honen inguruan zenbat eta jirabira gehiago eman, orduan eta argiago ikusten ditut behin eta berriz errepikatzen ditudan argudioak.

102. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1994 0003 Aurka dauden horiek (CONCAPA, Accion Familiar eta abarrei EAJ/PNV ere atxeki berri zaielarik) gehien erabili ohi duten argudioa rol baten faltarena izaten da: hau da, beraien ustez ume batek emozionalki orekaturik haz dadin aita eta amaren rolak behar dituenekoa.

103. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1992 0011 Argudio zientifiko eta politikoak

103 emaitza

Datu-estatistikoak: