XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0187 Ikus dezagun, merezi du eta, abarrots artean murgildurik nolako ekipaia garraitzen zuen garaiko armadarik handi eta prestatuenak: gudari bakoitzak orratza eta haria zeramatzan, zaldien lepoko zainetatik odol beroa edan ondoren zauria berehala ixteko, geziak zorrozteko harraitza, sedaki latzezko alkandora bana, zeren eta gezi etsaiak zirikoa oso-osorik sartzen baitzuen haragian, oihalak burdina bere baitan bilduz, eta zeramatzaten sendagile atzerritarrak babes horretaz baliatzen ziren gezia ateratzeko; bizpahiruna zaldiz osatua zihoan bakoitza, eta bi eratako armez, batzuk urruneko erasoentzat, eta aurrez-aurreko borrokarako besteak, hala nola arkua eta bi karkaiz, bata beti prest, bestea gerorako, badaezpada euritako oihalean bil-bil eginda, azta-makila, gakoaz hornituriko aiztagak zaldun etsaiak eraisteko, ezpatokerrak, aizkora kirten luzeak eta lazoa, abilezia harrigarriaz erabiltzen zutena.

1 emaitza

Datu-estatistikoak: