XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb 0026 Erhoturik ibilia nun haren ondotik, eta herrestorik ere ez dinat atzeman.

2. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak p. iztueta 0019 Emen ez bide zuten danak arrasto berdiña jarraitu.

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. goicoechea 0036 Laguntasun: Ba-dio norbaitek (Arturo Campion'ek, oker ezpanago) Aita José Arana jesuita, bertso-berri papelak biltzen ibillia zala, ta beraz, naiko pilla aundia inguratua; baño ez dala bertso oien arrastorik gelditu, or nunbait bazterren baten egongo dirala galduta.

4. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak j.j. arrizabalaga 0105 Bai ba, orduen oillagorran errestuan atxekixan neska gastien errestue be... Ez, ez euken orduko denporetan gaur lako aukera zikiñik ister motzetatik oratu edo eltzeko....

5. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0105 Eta goroldioak ia irensten eban bide zidorretik abiatu zan, beherantz, bere arrastoa galdu zan arte....

6. 1969-1990 euskara batua antzerkia i. elias 0010 ANA - Eta aitonaren arrastorik ere ez.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak casve amikuze 0009 Oraino Mitxirinako zola edo lurretan ikus daitezke Konposta deitu eritegi baten arrastoak.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak aingura/4 0073 Lanean... gizonezkoak izango al dira! Itxuraz ez beintzat: begiak ikatzak bezin beltzak, kopetatik beera txirrian darieten izerdiak egindako arrasto nabar batzuekin; begiak gorri-gorri, bi txinpart.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0051 Ez erabil ez klorhidriko azidorik (agua fuerte) ez urratzen duen materialik; junturak hondatzen bait dituzte eta materialaren azal leundua arrastoz betetzen bait da.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkliter/bbb/1 0032 Ez dugu, adibidez, honelakorik idatzi: - Antzinako iberoaren arrasto bat zela pentsatzen zuen.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0325 Alabaina, badira zenbait arrasto klase desberdinetan.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0142 Ahoa erdi zabalik zuen, begiak platerak bezala, eta bestela aski atsegina zen haren aurpegian sinesgogortasunaren arrastoak antzeman zitezkeen orain.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0089 ... haren hitzek arrasto sakonak utziko dituzte publikoaren sentiberatasunean....

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0040 - Gure arrastoa usaindu du eta atzetik etorri zaigu.

15. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0106 Erasotzaileen lehen ilarak urrats gutxietara zeuden dagoeneko, eta ez zuten, ez horregatik, profesorearen gonbidapen oihuen beharrik: beren begietan garbi ikusten zen etsia deusezteko erabaki irmo, lehiatsua eta baita goxokiaren arrastorik ere ez usteko asmoa.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura non daude pandak? 0013 Urduri jartzen dira, galdu eta jira-biraka hasten dira, eta bi panden arrasto txikienik ere ez dute aurkitzen.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. lizarralde 0051 Erauntsiak hartu zituen eta Jerryk ez zeukan arrastorik bagoneta non zegoen jakiteko.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0050 Linterna aurpegi barrenean jarri eta fantasma baten itxura hartzen nuen eta gero linterna nire ahoan sartu nuen, masailak gorri-gorri jarri zitzaizkidan, eta nire patrikan sartu nuen eta dena ikusten zen galtzen gainetik, eta gaizkileen arrasto bila nenbilen amatxok afaria prest zegoela esanez deitu zidanean.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. etxezarreta 0043 Gizonak galtzak ez zikintzeko itxaropena galdu du, komuneko paperaren arrastorik somatu ez duenean.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0135 Jarraian abesti egoki bat: KUKUAREN ARRASTOAN.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0081 Noizean behin, arazoa zer moduz zihoan eta ea arrastorik aurkitu zuen galdetzera etortzen zitzaion Etxeko Jauna.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. letamendia 0148 - Zure aitak alde egin duela esaten du, Gorka, eta... - Eta Kedar ere desagertu egin da!- esan zuen Maribelek berriro negarzotinka -. Ez da Kedaren arrastorik.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. azkune 0046 - Non sartu ote zineten arrastorik gabe nenbilen.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0022 Irailaren 25erako Magallanes itsasartean zeuden, Tierra del Fuego-ren aurrez aurre, baina ez zen patagoniarren arrastorik.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. gartzia 0154 - Loperen arrastorik ere ez.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0030 - Komeni zaielako jarraitzen diete gure lorratzei * lorratz: oinatz, arrasto.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. azkune 0094 Nire oinek ere ez zuten arrastorik uzten granitozko bide hartan.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. azkune 0094 Hasi nintzen bada bidean gora, eta ordu batez, ez nuen oztoporik aurkitu. Ez eta ezeren arrastorik ere.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0017 Gero beste milia erdi bat edo jarraitu nuen aurrera, baina ezin izan nuen etxe edo jende arrastorik aurkitu; edo agian, hain ahul nengoenez, ez nintzen haietaz ohartu.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0137 Gela amankomuna zegoen barrote haien atzean eta gelako horma zurituetan esku zikinen arrastoak zeuden, izenak, datak, ahapaldi biraoti lizunak, batzuk lapitzez edo, zirriborratuak eta beste batzuk ganibetaz grabatuak.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. sarasua 0124 Toki bitxi hartan bazkaldu ondoren (ondo kontuan izan zuen Joxek han janari, paper edo plastiko arrastorik ez uztea), berriz baso itxian barrena sartu ginen, oraingoan beste aldetik (paradisu hura baso trinkoz inguratua bait zegoen alde guztietatik).

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa batx bian 0107 Guztietan aurkitu nituen bi anaien arrastoak, baina ez aldi hartakoak, baizik eta iraganekoak, urrunak.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0129 Otso gizagaixoa eta azeri maltzurra, Sadar mendian okela jateko ardien bila ibiliak galanki eginik zeuden, baina artzainek piztia haien arrastoak aspalditxotik zituztenez gero, artaldeak zaintzeko ahaleginak moldatzen ere saiatu beharra gertatu zitzaien.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0097 Beraz sasiak odol arrastoa ezin esplikatuko balu gutxiago oraindik gizonezkoaren hatzaparrek.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. urretavizcaya 0030 Ez nien sekula begietan harridurarik arinenaren arrastorik ikusi.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0130 Jakina, karakteristika atzerakoiren batek obratua... Legea, ordea, ezin hobea dun horrelako arrasto guztiak gugandik kentzeko... Kolonbia? ez? Brasil orduan! zaporea halakoxea dun.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0067 - Edo geroxeago, hori dun bai, soziedadeko afari hartan izan gintunan eta harrezkero arrastoa galdu ninan.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0078 Akademiarik ezagutzeko ditxarik izan ez zuen José María Llopis sarjentoari korapilatzen hasi zitzaion mingaina, San Martín de Tours-eko patroia zela, eso ya lo sé, desprezioz tenienteak, kofradiako bokala ere bazela eta etxe majo bat eraiki berria zuela kanposantutik gora, itsasora begira, ¿con qué dinero?, sarjentoak ez zuela haren arrastorik, partila onak ere egiten bazekiela San Martin de Tours-ek, etxe oneko semea, su padre fue alcalde el 50, fiel al Régimen, keinu energikoa tenienteak ez zitzaizkiola batere interesatzen eta detaile haiek gorde zitzala aginduz.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0113 Samuelen begietatik irriztatu ziren bi malko lodiek bi arrasto zuri marraztu zituzten haren aurpegi haustuan.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0012 Ondo asko daki zenbaterainoko gorrotoa diodan faltsukeria-mota horri, baina, itxura denez, hogeitamar urte baino gehiagotan medikuntzan lan egin izanak nornahiri uzten bide dio beti ere halako arrastoren bat.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0131 - Globo bat ematen dun, globo bat haiz baina buelta emana - esan zion Teodorok gorputz hura ukitzerakoan desdenboraren arrastoa, azalean barne, iruntzitara gordea igartzen zuelarik.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0048 Ipurdi beteak zeuzkan, eta pottorrak zoratzekoa zirudien, fraketan markaturiko arrastoen arabera.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa g. muro 0012 - Eta... etxera sartu huanaren arrastorik?.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txiliku 0011 Nik neuk kakalardoa ikusi zain geratu beharko dut haren itxuraren arrastoa izateko.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txiliku 0029 - Um! Oo!..., Hau bai dela komeria... Ez du ezkerreko begiaren arrastorik.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0034 - Inor ahaleginduko balitz gela honetako atea irekitzen, aparailuak alarma joko luke, nire behatzetako arrasto daktilarrei bakarrik erantzuteko programatua bait dago.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0021 Beste ezerren arrastorik ez....

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0031 Ez begi, ez beso, ez hanka... nahiz ta hain beldur gutxi eman zezaketenak iruditu, bazuten hala ere nunbaiteko zerbait gaiztoaren arrasto edo traza....

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0028 Zein ondorio aterako ote ditut azkenez? Bizitza aurrera dihoala, aurpegia aldatu egin zaidala eta aldatze hori dela nire iraganaz gelditutako arrasto bakarra.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. ormaetxea 0039 Txakurra, gaitzerdi, berriz ere desagertua zen, inon ez zegoen haren arrastorik.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0125 Leihora lasterka egin, alderen alde zabaldu eta burua kanpora atera zuen: lainoaren arrastorik ez; eguratsa garden, alai, adoretsu, odola dantza egitera bultzatzen zuena; eguzki-argi distiratsua, zeru loriatsua, aire hozkirri atsegina, kanpai alaiak... Aintzatsua, guztiz aintzatsua!.

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. egiguren 0180 Bazter batean, oskol baten arrastoak ikusi nituen.

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0011 Askozaz patu anker eta okerragoa izan dute, ezpairik gabe, nere lagun gizajo askok: batzuk hilik daude dagoeneko, beste batzuen arrastoa aspalditik galdurik, ez baitakit nondik nora ibiliko diren ezta nonbait badiren ere.

54. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0011 Schô*nneren etxean ez zen Blumen aztarnarik aurkitu, ezta ere andaluziarra nor zitekeen arrastorik batere.

55. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0009 Bizimodua halakoa zeramakiken eta, gizonak beti bere arrastoan eramaki... Gogor egin balie...!.

56. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0108 Haurren izterrek dis-dis egin zuten eta bapatean ez zegoen inoren arrastorik iztinga guztian.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak palt 0269 Eredu ziratekeen hizkuntza horien metrikak, ordea, ez zituen aizatu behar, eta ez zitzakeen aiza, betidaniko euskal metrikaren arrasto guztiak.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1976 0032 Krisis garaietan alderdiaren arrastorik ez da ikusten, masek desbordatzen dute.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. baztarrika 0068 Kanta honen arrastorik ez dut inon aurkitu, behar bada erabat galdua da zoritxarrez.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. etxezarreta 0215 Lan hau taldean egina izatea alderdi on bezala ikusten bada ere eta gure kasuan bereziki euskalkien arazoarengatik, ez dago ukatzerik honek ba dituela bere mugak ere: esku askoren arrastoa ikusten bait da; bestalde, sistematikoki ez, baizik pasarteka eta askotan presaren presaz egina izanik, eta gainera urte-sail baten buruan, pasarte edo gai berdintsuak era desberdinean itzultzeko arriskua dago.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.a. lakarra 0045 J. A. Aranak ikusi duen bezala baliteke kanta horiek erdi aroko teatroaren arrastoak izatea (4) otsaila-iraila. Antzeko zerbait pentsatzen du M. TRAPEROK (vide ) gaztelerazko zenbait kantari buruz. Ez litzateke beraz, harritzekoa lehengo teatro zahar hori kanta dramatizatutzat gorde izan balitz Espainiako (eta Rumaniako vide ) zenbait lurraldetan, Euskal Herriko mendebala beren artean; bestalde filologoek bazuten, posibilitate hori gora behera kanta horietaz zerbait gehiago axolatzeko arrazoirik.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak txill 0063 1849an halere, bigarren mailako ikasgu guzietan alemaneraz irakasten zan Eslobakia-n... Latina, alemana, magyarra... Eslobakieraren arrastorik ez!.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak heraklito 0011 117. Gizona, moskortu denean, mutikotxu bat gidari, hor doa alderoka, nondik dabilen arrastorik gabe, arima bustia duela.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. paul 0018 Langile organizazioen arrastorik eza ikusten zuen Enrike de Francisco-k Tolosan 1910. urtean.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. mendizabal 0056 Hori lortzeko, ikasleak beren beharrak zeintzu diren, gure hizkuntz helburuak zeintzu diren eta hauek lortzeko bideoak ikasgelan zer eginkizun duen jakin dezaten pentsatzera ohitu beharko ditugu (honetarako, argi dago, irakasleok ez dugu zalantzaren arrastorik izan behar, eginkizun eta helburu horiek zeintzu diren finkatzerakoan).

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. irazola 0011 Badirudi, berton ederki azter bait genitzake mendez mende gehitu diren zertzeladak eta aintzinako deklinabide zaharraren arrastoa.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hezksaila 1985 0190 - Harresietako marka eta arrasto, pintaketez eta kale, espaloi eta etxaurrekaldeetako kolore-galtze eta deformazioei buruz, kutsadura, higiene eta narriadurari buruz hausnarketa egin (1,2,3).

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak seie 0077 Hauek ere izkutatu egin ziren Gran Casino del Kursaal eraiki zenean; azkeneko honen arrastorik ere ez da gehiago.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak seie 0261 Sarkofagoek gaineko harria daukate, arrasto triangularrarekin, eta kaxan hala holako nitxo antropomorfoa zizelatuta.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. hartsuaga 0090 Laster ikusiko dugunez Mari jainkosak, lagunen artean erdi erdian etzan den gaizkilea arrastorik gabe suntsierazteko gauza dela frogatzen du.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gasteiz 0010 Hemen gatoz: hiri ahantzien aztarna deskubrituetan bero aurkitzen da horma egin zuen edo etxe aurrituen bazterretan nigar egin eta maitatu zuen gizonaren arrastoa, zeren horma historikoan bere gizonen historia bait dago eta gaurko adreiluan haien udaberriko bizi-taupada.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak naturorienta 1984 0268 Ikus bakoitzak uzten duen arrastoa, eta jartzazu seinale bat identifikatu ahal izateko.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak naturorienta 1984 0268 3.1. Arrastorik handiena, zein bolak utzi du? Zeinek txikiena?.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak naturorienta 1984 0268 3.2. Bolaren masaren eta utzitako arrastoaren arteko erlazioa erabaki.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak naturorienta 1984 0268 5.2. Lehenengo kasuan, bolaren masa handiagoa zen neurrian arrastoa ere handiagoa zela ikusi duzu.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak naturorienta 1984 0268 Masaz gain, zeren baitan dago arrastoaren intentsitatea?.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak naturorienta 1984 0268 6. Plastilinazko hiru plantxak behatuz, esan zein bolak utzi duen arrastorik handiena eta hiru kasuetariko (15ampdeg;,30ampdeg;,45ampdeg;) zeinetan.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak legazpi 0087 Hilerri zaharrean lekuturik, hiloroitgarri hau artistik ikuspegitik guztiz garrantzitsua da; Euskadin praktikan, XIX. mendeko neoklasiko berankorraren arrastorik ere ez izanik, era honetakoa baita.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. otaegi 0089 Halako ar-lantzea lortu zuan kultura miresgarri hau, ezerren arrastorik utzi gabe galtzen da.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. otaegi 0111 Beste arrasto batzuk ere ba daude.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. iturbe 0050 Jesusen jokaera ez da makurtzen aldeaurrez erabakitako araudiaren arrastoetara.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nazio arazoa 0049 II Karlista Gerra galduaz gero, kultur mugimenduari eta nazio komunitate izatearen baieztapenari itsasirik, lehenengo euskal nazionalismoaren arrastoak sortzen dira, hasiera batetan oso apez kutsuzko eta interklasista izanik.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. mendizabal 0044 Margoaren oharpenaz ari bagara, haurra ohartzen da, apika, honen balioaz, eta 3 urterekin oso atsegin baldin bazaio beltza erabiltzea, arrastoa oso garbi eta nabarmen uzten duelako da, eta ez arrazoi estetiko batzuengatik.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. mendizabal 0088 23 ERRITMO BATI JARRAITUZ ARRASTOAK EGIN.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. mendizabal 0088 24 LURREAN IGELTSUZ ARRASTOAK ZUTIK EGIN.

86. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0062 Ibilera zalantzakor horren arrastorik ez da iragazten antzinako eskolaraino.

87. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0127 - Ez dakit arrastorik ere - erantzuten zuen arratsaldero.

88. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0053 Hala ere han zituen atzeko ezkerreko ankan pekari haundi batek egin zizkion hozkaden arrastoak.

89. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0109 Hamaika aldiz eroria zen lehen ere Sinu ibaira; baina iguanek bista bereziki ona bait dute, krokodilo erraldoi baten arrastoa sumatu zuen Sinuk errekan, perikospiozko begi atera haiek bakarrik agerian zituela.

90. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sm gogoz 0407 Sarreran bakarrik arkitu dituzten gizonaren sutokiak eta badirudi beste azternategirik ez dela izango, gizonaren arraztoak emango dituenik.

91. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sm gogoz 0407 Sarrerako azternategi hontatik pinturetara doan zeharzuloan hartzen eta beste zenbait animaliren arraztoak aurkitu dituzte, gizona bertan bizi baino lehenagokoak noski.

92. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e.l. adan 0034 Arrasto honetan, historiografiak urrats identifikagarriak eman ditu; mitoaren eraikitzeak ere bere historia du.

93. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.k. garmendia 0130 Geure aurrerabidearen arrasto nagusiak etxekook finkatu beharrak dauzkagula ikusi dugu beraz, lehendik ere sustraitu samarra genuen ustea bermatuz, Biltzarraren ondorioz.

94. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ubillos, juan antonio: christau doctriñ berri-ecarlea, v-xxiv 0010 Andoaindarraren arrastoa eta zantzua nabari da liburuan barrena: horko ceagui, araututs, doaindu, ecarraizco, elizgue, hitzune, larririquitu eta beste zenbait hitzek Larramendiren zigilua erakusten dute.

95. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak l. fernandez 0057 Ingalaterran, XVII. mendea baino lehenagoko oso arrasto gutxi dago; Lodovicus Theewe-ren (1548) claviorganum bat bakarrik.

96. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0348 Iruditzen dugun espeziea arruntena da, txapela neurri txikikoa, ia .zko diametrokoa, ganbil eta erdiesferiko artean, marroi burdintsu kolorekoa eta harizpiko ezkata biratu txikiez guztiz estalirik, ileak bezala, txapelaren arrasto antzeko kolore bezelakoa, ertzerantz ugariagoak.

97. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0360 Txapelen azala leun eta lehorra, hori edo hori-okre kolorekoa, hasieran ertza beherantz biratua eta gero zuzena, errezel himenialeko harizpiko arrastoz, tipikoki, esporen eraginaz, bioleta kolorez, ia beltza, zikindurik.

98. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0360 Hanka luze eta mehea, batez besteko zinbela, oinharritik lotuak, zkoa, hasieran zuri kolorekoa, gero horixka eta txapelaren kolore berberekoa, kortinaren harizpiko arrasto zuri kolorez horniturik eta heltzean, esporen eraginaz, purpura-beltz kolorez tindaturik.

99. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0460 Gasteromizeto guztiak bezala, bi bildukin azaltzen ditu, hauetako kanpokoa edo kanpoko peridioa oso lodia da eta zenbait laziniatan irekitzen da, izar gisa, nondik eta izarputz izena datorkion, onddoaren errestoa, bere barruko bildukinaz, erdian esfera gisa geratzen da, guztiz mugaturiko puntako poro batetik irekitzen den arte.

100. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0466 Barruko bildukina edo endoperidioak burua eratzen du, zuri zikin edo krema kolorekoa da, puntako-poro batetik edo borobil-peristoma delakotik irekitzen da, erregular eta irtena, gehienetan marroi kolorez tindaturik eta buruaren errestotik nabaria izan.

101. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. urrutia 0137 Prozesua amaitu eskuratzeko orduan arazoak planteatzen baitira alderdi askotarik, legeak onarturiko eskubide honen efektibitatea nolabait oztopatzen dutenak: batetik eskrituretan baserrien deskribapenak oso zaharkiturik aurkitzen baitira, honek neurketa, planu eta amojonamentu berria eskatzen dituelarik; bestetik ere eta aurrekoaren ondorio bezela, baserrietan hain garrantzitsu diren bide-zorren problema planteatzen da, eskritura zaharretan ez baita agertzen, inolaz ere, ondorengo bide edo bide-zorren arrastorik, salbuespen batzuk izan ezik.

102. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. agote 0117 Azken batean, ehorzketaren garaitzapena, fetxa batzuez geroztik santutegietako iturri termaletan botatako txanponen arrastorik ez agertu izana eta landako tenpluen gainean otoiztegiak eraikitzea bat datozenez, M. ROUCHEk dio bi alditan desagertzen direla praktika paganoen elementuak, belaxkaturik: zelaietan IV. mendearen erdialdean, mendietan IV. mendearen buruan(905).

103. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0027 Historialariak, hautatua izan den elementu erlazionatuen edozein taldek duen ezagutza zientifikoaren arrastoari denboran zehar segitzen badio, hemen optika fisikoaren historiatik abiatuz azaltzen dugun ereduaren aldakin batekin topatzeko aukerak izango ditu.

104. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa tx. garmendia 0054 Itz aspertu bat pozik egin det berarekin, pamiliko arrastoa ere badegu-ta.

105. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0295 Zerua argi, odeyen arrastorik gabe.

106. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0012 Koba-zuloetan gelditu ziran, Histori-aurreko euskaldunen zenbait arrasto; ta, bizi geranon anima-zuloetan, berriz, orduko zenbait pentzakera ta sinismenkeri, ankaz-gora ta nahasian ba`daude, ere....

107. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0042 Esana daukagu leize-zulotik kanpora ere, asko bizi zirala; baña euren etxe-bizitzaren arrastorik ez degu, gai ta material ustelgarriaz eginda zeudelako.

108. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. arkotxa 0018 Erotako... Nun daude mugak? XX. mende bukaera hunek nun ezartzen ote ditu mugak? Irriaren olatu ezin atxikizkoak eztitzen badoaz, nigarrak gelditzen zaizkio, bakarrik nigarren erresto bustia mateletan.

109. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak f. krutwig 0013 Berhain, erori lur-iaubeen ta kompradoreen arrastuak, orain ere, egoiten badagoz, burgeseria bai badago, ta hiritargo ttipiaren era-aldatzea ia-ia hasirik baizik ezta.

110. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Ze gauza polita! Tximistak argizko arrastoak egiten zituzten, eta aizeak lainoak mugitu egiten zituen.

111. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. ugalde 0001 Eskolako testuaren zereginaz ez datoz denak bat baina hoberik sortzen ez den artean, ikasleak bere lana liburuaren arrastoari jarraiki burutuko du aurrerantzean ere.

112. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1982 0001 Han ez zan iñon arrastorik.

113. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. egaña 0002 Kuartelean baina, beldurra da alkate, bihar zer gertatuko den arrastorik gabe izatean etorkizunak sortzen duen egonezina.

114. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. lertxundi 0002 Eta ixtorioan halako garrantzia zeukala zirudien Kitty Wu? Haren arrastorik ez.

115. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arregi 0002 Euskal egoeran, adierazgarri horien zenbait arrasto aurki daiteke: geure burua beste herrietatik ahalik eta zorrotzen bereizi beharra; euskal egoeran, narzisismorik ez da falta (hizkuntzara begiratu besterik ez dago).

116. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. lertxundi 0001 Geuk ez dugu ekonomiaren arrastorik, jakin izan dugun bakarra Francoren garaitan esaten zitzaigun hura: zenbat ematen genion Espainiari eta zein gutxi jasotzen omen zuen Euskal Herriak.

117. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. lete 0001 Hain zuzen, Francesc Cambó. Materials per a una historia deitzen den liburu hortan, Josep Pla-k Lliga Regionalista izan zenaren azterketa eta kondaira politiko bat egin nahi izan du, eta horretarako berak pertsonalki asko ezagutu eta asko ixtimatu zuen Francesc Cambó politikalariaren arrastotik abiatu da.

118. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... elhuyar 1990 0002 Teknika honek material genetikoaren kantitate handien arrastoa segitzea ahalbidetzen du kasu honeten DNA probiralarena.

119. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. azkune 0001 Darwin bera, Lyell eta Huxley aritu ziren eboluzioaren teoria hautespen naturalaren bidez gizakiari aplikatzen, baina benetako froga bezala harrizko lanabes zahar batzuk eta giza gorputzaren arrasto gutxi batzuk besterik ez zeuden.

120. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... herria 2000 eliza 1988 0001 Bestalde, hastapen batetan errazki bahitu zitekeen euskalduna, bere egintzak argitazkoak edo ixilekoak izanik ere arrastoz beteak zirelako, gaur geroztik ezin atxemanezko bilakatu da.

121. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1988 0001 - Zera... zuen aurrekoak jandakoen arrastoak... Ez dozu, or beean, Gernika`ko ibaia ikusten...? - Bai.

122. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0106 Eleiza Nagusiaren absidearen hasieraren ondoan bloke-kaineria honen arrasto batzuk ikusi daikeguz.

123. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak aretxabaleta il 0005 Horixe egin dugu, maila apalean: gure arrastoa finkaketan hasi.

124. 1991> euskara batua antzerkia a. goenaga 0028 Houdini iheslariak baino abilitate haundiagoa zenuen Elirekin medikura joan behar zenean, edo eskolako bilera egunetan, edo erropa erosi behar zitzaionean edo lana pilatzen zen momentuetan... desagertu eta zure esistentziaren arrastorik ez uzteko ehundoko trebetasuna zenuen.

125. 1991> euskara batua ikasliburuak a. prego 0040 Ebroren ibaiadar honek aintzina zingira zen leku batetik pasatzen da eta dinosauruen oinatz fosilen arrasto ugari geratu dira markatuta bertan, gizakiaren historiaren aldi diferentetako beste hainbat testigantzarekin batera: galtzada erromatarrak, bainuetxeak, eta abar.

126. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/2 0069 Gehienera, txori koskorren batzuei edo Gilen Tell-en bertsio berrian pixa egiten ari den lagunaren arrastoari egingo zioten tiro.

127. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0072 - Arrasto hauen atzetik joan behar dugu esan zuen Salahadinek mixmixka.

128. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0058 Lehenago ere utziak zituzten arrastoak, baina ez zuten gordelekurik aurkitu.

129. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 0083 Batzuek arrasto urdinezko uniformeak zeramatzaten, baina beste batzuek zirtzila besterik ez.

130. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 0083 Hilketaren eta oinazearen arrastoak ezabatu egin behar ziren.

131. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0087 - Baina kontuz, oso adi ibili beharko duzue, aldi bakoitzean sualdi txiki bat besterik ez baitut egingo, arrasto txiki bat uzteko adinakoa: ez dugu basoko suterik sortu nahi.

132. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0066 Ez zegoen inolako arrastorik ama Eguberrietako bere jaki berezia: ron-pilotak egiten aritu zenarenik.

133. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0037 Azkenean, tanta hark soinekoan arrasto bat utzi zuen, barraskiloena bezalakoa, baina arrosa kolorekoa.

134. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0037 Ederra zeukan soinekoa: atzamar zikinen arrastoak soinekoaren barrenean, lokatz-mantxa izugarria paparrean eta, oraingoan, margo tanta haren arrastoa albo batean.

135. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0016 Hala ere, eta penaren penaz, inguru hartan ez nuen mutilaren arrastorik batere aurkitu.

136. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0058 Lotsatzeko lotsa behar zuen, eta hark zerbait, nonbait, norbaiti entzuna bai; baina jakin, jakin, ezta arrastorik ere lotsa delako hori zer zen.

137. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0087 Zirkulu batetik bestera igaro ziren, eta ikerketan baliagarri izan zitezkeen arrastoak ez desagertzeko, haiek ez zapaltzeko, kontuz-kontuz ibili ziren.

138. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0087 - Ez dago zikinkeriaren arrastorik ere.

139. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0019 Gosaltzera joan nintzenean, ez zen haren arrastorik arrasto=rastro.

140. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0055 Ilargia berriro agertu zenean, ez zegoen Drakularen arrastorik.

141. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0069 Eta saguak, amorruz itsutuak, ez ziren Romeok etxe hartan utzitako poz, ilusio eta itxaropenaz betetako arrastoak antzemateko gauza izan.

142. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00058 Balazta sakatu eta arrasto bila hasi nintzen bigarrenez ere, baina lehenengo aldian bezala, basoko soinu zantarra baizik ez nuen topatu ahal izan.

143. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00012 Eta ezin uka aurki arrastoan izanen zirenik.

144. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00137 - Liburuaren arrastorik izan ote dik?

145. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00096 Arrasto haiek balarenak izan behar baitzuten, inondik ere.

146. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00229 Handik irten zenerako, ez zuen aitaren arrastorik topatu.

147. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00092 Ez zegoen beltzaren eta autoaren arrastorik.

148. 1991> euskara batua literatur prosa g. aranguren 0004 Konkorren arrastoek zizelkaturiko aurpegia du datuak eta nortasun agiria eskatu dizkidan bigarren funtzionari txikiak.

149. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0078 Paretak pitzatuak zeuden goitik behera eta bonbila biluzi haiek lanpara bihur zitzaketen fieltrozko oihal zurrunen arrastorik ez zen inon.

150. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0228 Tarteko zirriborro eta aldaera bat edo beste izango zela pentsatzekoa den arren, ez dago, beraz, hori egiaztatzerik, arreta handiz saiatu dela baitirudi bestela ere idazlea cluster-arrasto guztiak ezabatzen.

151. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0203 Hargatik, nire barren nazkatu eta etsituek hartara bultzatzen naute-eta, dena bazter utzi eta Amalioren arrastoaren bila abiatzea erabaki dut.

152. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0134 Lurretik altxa nintzenerako ez zegoan haren arrastorik.

153. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0024 Arrastorik ez.

154. 1991> euskara batua literatur prosa k. santisteban 0040 - Oraintxe bertan ez dugula jolastuko uste dut -esan zuen Erikek, osabak azaldu zuen poz handiaren arrastorik gabe-; oporretako lanak egin behar ditugu.

155. 1991> euskara batua literatur prosa txiliku 0078 Eta bere zaldia trostan jarriz, gazelaren arrastoak jarraitu zituen hura atzeman artean.

156. 1991> euskara batua literatur prosa x. etxaniz 0012 Baina agurearengana itzuli zenean ez zuen honen arrastorik inon aurkitu.

157. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0032 Baina, bestalde, bizitza osoa eman diodan ofizioaren deskribapenik ederrena iruditzen zait; piano irakaslea naiz S. hiriko musika eskolan, eta benetan sinesgarria da pentagramako notak, batez ere arrasto okerrez ligatuak dauden sailak, tximeleta beltzak direla esatea, disekatuak egon arren bizitza hari bat gordetzen dutenak, eta gu garela, interpreteok, musika tresnei eraginez tximeletak berpiztu ditzakegun bakarrak, txontxongilo batez astinduko bagenitu bezala, entzuleen bihotzetara sar daitezen.

158. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0119 Herritik haran erdira zihoan gurdibidea zabaldu eta asfaltatu ondoren, mendiko arrastoa ireki eta iturritik ur korrontea jarri zuen lixiba putzuraino.

159. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0025 Bike hura, bestalde, arrastoa uzten zuen lekuan zoritxarrak sortzen zituena, gerrarako materiala omen zen, eta sorgintzar haiei berdin omen zitzaien nori saldu: turkiarra nahiz bizantziarra, Arberiako konde edo dukeei bezala, elkar txikitzera eragiteko.

160. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0042 Jentil txiki haren arrastorik ez zen gehiago izan.

161. 1991> euskara batua literatur prosa x. olarra 0363 - Denek nahi ziaten ni hona etortzea eta arrastotik atera gabe eduki eraztea.

162. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0143 Hau ote zen arrastoaren amaiera?

163. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0008 Gerrian arrasto gorri bat nuen ordurako.

164. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. valverde 00290 Lehenik fauna eta flora berriarekin harremanetan jartzea dago, eta ondoren, bertako biztanle ezezagunekin, haien hizkuntzekin, ohiturekin, antolakuntza politikoarekin eta sozialarekin. Dena ikerketa, sailkapen eta konparazio-gai da Kartografiak gorakada eta garapen handia egin zuen eta zientzia-mailara iritsi zen. Esploratzaileekin, haien arrastoen ondotik batzuetan eta haiekin batera bestetan, misiolariak zihoazen, eta haien lana erabakiorra gertatu zen erljioaren bidez eremu haietako biztanleak mendebaleko moldeetara jartzeko, haien mundu-ikuskera aldatzeko, ideia berriak sartzeko.

165. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.a. elkoroberezibar 00047 Itsaso kontra zegoen Nishizakako mendixkan prest zeuden gurutzeak. Hasiera batean mendixkaren bestekaldean gurutziltzatu behar zituzten eta ordu batzu lehenagora arte hantxe egon ziren gurutzeak; hura zelai ilun bat zen, hildakoen arrastoz jositako lekua eta txakur basati eta hegazti harraparientzat ingurumari aproposa.

166. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pasaia eta lezo 00093 Zergatik diogun utzi ahal izan duen? Izan ere, aski frogatua eta begibistakoa da toponimian, abizenetan eta horrelakoetan utzi duten arrastoa baina hizkuntza mintzatuaren kasuan eragin hori zenbaterainokoa den gaur egun zaila da esaten eta lan honetan behintzat ez dugu datu nahikoa baieztapen borobilik egiteko.

167. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 00104 Beraz, berriro ere esango dugu ikastea oroimeneko arrastoak gogora ekartzean eta horiek elkarrekin lotzen dituzten loturak tinkatzean datzala.

168. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.l. odriozola 00312 Gaur egun, Azpeitian dagoen Burdinbidearen Euskal Museoa da, eskualdean hainbesteko garrantzia izan zuen eta eraikitzeko orduan hainbeste buruhauste eman zituen trenbide enblematiko horren arrasto bakarra.

169. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. lertxundi 00091 Baina erreferentzien lubiziak irakurketek, irudiek eta hotsek gugan utzi dituzten arrasto inkontzienteak ditu iturri nagusi.

170. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00018 Oiartzun ibaiaren arroko materialen higadura, herrestatze eta jalkiera prozesuek, gizakiak eginikoekin batera, arrasto horiek ezabatu bide dituzte.

171. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak h. etxeberria 0085 Badirudi PNVkoen lorategian bizi behar dugula denok isilik, diskrepantziarik gabe, ametsik gabe, iritzirik gabe eta batzokietako txorizo egosiaren koipeak gure kaikuetan laga duen arrastoa, Txinbo jaboiaz garbitzen.

172. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. camino 0931 Estalkiak arrasto gorri batzu ditu.

173. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: azul. donostia / san sebastián, 15-20 0017 Hondarretako tenisetik pasa eta, han ikusten ditut kartzela zaharra izan zenaren arrasto batzuk, oraindik, eta Aitzolekin gogoratzen naiz, Markiegirekin, Lekuonarekin, eta beste hainbatekin.

174. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0053 XVI. eta XVII. mendeetan hartzen da aldaketa honen kontzientzia, eta kontzientzia honen arabera saiatuko da antzerki-estetika berri bat, zeinaren arrastoa antzerki-testuaren eraldaketan nabarmentzen baita.

175. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. mendizabal 0068 Bidaurretako erretaularen kasuan urdinaren, eta zuriaren arrastoak aurkitu dira.

176. 1991> euskara batua saiakera-liburuak meatzaritza goierrin 0083 Azterketa egiterakoan bi aldetatik jo dugu, alde batetik dokumentazio eta bibliografia miatu beharra izan dugu eta bestetik meatokiak arakatu ditugu aztarna horien arrastoak jarraituz.

177. 1991> euskara batua saiakera-liburuak meatzaritza goierrin 0104 Gaur egun, zati handi bat erabat hondatuta dago, eta ikusten dena zera da: harlanduz eginiko arrapala bat, hau mugatuz bi horma paraleloen arrastoak alboko fatxadetan eta fatxada nagusian, hau da, labeen pareko fatxadan, harlanduz eginiko hiru pilare.

178. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urgell 0416 Markinarren artean, P. Bartolome da h-a erabat kendu duen idazle bakarra; ezin izan dut, begirada arin batez, bederen, h-aren arrasturik aurkitu, ez Dantzetan (onestidaderic 50, 127; aciendia 39, umiai 42; abitubac 167; onestidadia 50, 54, 156, 157, ondrauba 51) ez eta Ikasikizunetan ere (I: Ervas 47 Añibarrok, aldiz, Herbas (B8) dakar. IX; ondria 65, ostijagaz 166; II: ondrauba 3; onestidadiaren 5, 6; III: abitubac 7; umiac 321; Erege 322; onestidadia 337, 338).

179. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0015 Leintzeko haranean, arrasto erromanikoak Bedarretako (Aretxabaleta) elizako portadan, Bedoñako (Arrasateko auzoaldea gaur egun) elizako dorrean eta Larrinoko portadan ere aurki ditzakegu, zonako tenpluen beste zenbait arrastoren artean.

180. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0035 Tenpluaren beste lekuetan, bere hormetan inkrustaturik, bi leiho gotikoen arrastoak eta leiho erromanikoak izan litezkeenen zatiak daude.

181. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. olaetxea 0059 Lehenengo garaian giza-irudia mugikor azaltzen da eta arrastoen xinpletasuna handia bada ere gizonak berezi daitezke, bilutsik.

182. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. olaetxea 0059 Azkeneko garaian berriz, (marrazki ugariena dituenan) arrastoak puntu eta lerro hutsak dira eta multzo txiki edo handietan biltzen dira.

183. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrauna 0088 uhara: Untziak pasatzean uretan uzten duen arrastoa.

184. 1991> euskara batua saiakera-liburuak 15 gertaera 0019 Euskal komunitate bat besteen kontura hazi zela somatzeko arrastorik ez dago, baina azkenaldiko erromatar arerioaren aurrean euskal komunitate desberdinak elkartu izanaren aztarnak badaude.

185. 1991> euskara batua saiakera-liburuak 15 gertaera 0035 Iharduera haien adierazgarri bikainena burdinolak izan ziren, eta garai batean zeukaten garrantziaren arrastoak leku eta ibai askoren izenetan geratu dira.

186. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1995 0171 Konbentzioa zuten Renon eta Euskal Mintegian izan zen, deituraren arrasto bila: basque zuen etnia hark ere.

187. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1995 0175 Ikasketa hauek jarri zuten ingelesaren arrastoan hasi zituenean, eta 1993ko udan jo zuen Nevadara, Estatu Batuetara, lehenengoz.

188. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: lardizabal, francisco ignacio: testamentu zarreko kondaira i 0030 Eta hau biziki interesatzen zaigu, hain zuzen gure asmakaia beste buztan batetik lotuta geratzen baita, Iztuetak inolako zalantzarik gabe Lardizabalekin izan zuen harreman estua bitarte dela 67 Honetaz gehiago, ik. 5.2.3 atala. Galderak sortzen dira, nolanahi ere: Iturriagak Iztuetaren hiztegia bere eskuetan izan zuen bezala (ik. Garmendia 1968: 181), honek bestearenak izatea ez litzateke harrigarria. Arrastorik iritsi ote zen, bada, Lardizabalengana? Alferrikako galdera, halaz ere, biak benetan galdu badira.
.

189. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak x. kaltzakorta 00144 Arratiarrak bere Zer da Axular-en ekidin? artikuluan, ilunune bat argitu eta arrasto berri bat zabaldu zuen.

190. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak x. kaltzakorta 00144 Guk arrasto horren argitan adibide gehiago emango ditugu.

191. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. lertxundi 00009 Ur desberdinen bilgune zurrunbilotsura begiratuko bagenu, ibaiadar baten arrastoa sumatuko luke urliak, beste batena nabarmenduko berendiak, baina zenbat eta erdirago eta sakonago begiratu, orduan eta ur bakarragoa ikusiko dugu.

192. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. lertxundi 00009 Euskal erreferentzia-munduak historian zehar beste erreferentzia-munduekin izan dituen mestizaia-une historiko askoren arrasto eta zantzu garbiak ere hor daude hizkuntzaren ur-bazter interesgarrietan.

193. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gizakia 0038 Zuhaitzetan ibiltzeko ongi prestatutako eskua zen eta zuhaitz-bizimoduko iraganaren arrastotzat har daiteke.

194. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gizakia 0058 Orain dela 30.000 mila urtez gero Neanderthal gizakiaren arrastorik ez da aurkitu.

195. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0016 Hain beroa zen, ezen lurrean bertan arrastoa ere utzi baitzuen.

196. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0419 trace: aztarna, arrasto

197. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak haea 1995 0324 Baina, lehenengo eraikidura aztertzeak, begirada zabal batetik, Estatu Integral terminoari zer edukina eman nahi izan zitzaion aztertzen lagunduko lukeen heinean, eraikidura juridikoaren analisiak, ia bide zehatzagotik, konkretuki eman zitzaion edukinaren arrastoak jarraitzen lagunduko luke.

198. 1991> gipuzkera bertsoak joxe m. lertxundi 0027 Gure basarritarra
lasaitutzen etzan,
geroz ta beroago
esan eta esan;
aren erretolika
entzutekoa zan,
ez baizun arrastorik
Estadua zer zan.

199. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0025 Oeratu zanean, aurrekoan begirik bildu gabe nekatua zegoan eta bereala lo artu zuan, eta egunsentira arte esnatu gabe, ezeren arrastorik gabe.

200. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak a. arrinda 0009 Izen orren arrastoak diraute gure artean oraindik maiza-lastoa, maiz-gona, maiz-opil euskal itzak erabiltzen diskitugunean.

201. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak s. kalonje 00123 Len Pedro Mari Otañotarra
bertsolaria izana,
arrasto nastuz sortu giñanok
zorra badegu zugana.
Iruditzen zait deia dedala
nunbaitetikan nigana,
alperkeriak bentzutu gabe
egin bearko det lana,
zu bezelako gizon-talde bat
ai baletorke gugana!

202. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak xarb 0011 Iruin harri hortarik hurbil lehenagoko artzainen etxola aztarna edo herrestoak: denboran, Garaziko mendietan bezela, Heletako artzainek urtearen parte bat mendian pasatzen zuketen.

203. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnavarra 1998 00050 Txalaparta argitaletxeko harpidedun batek luzatu omen zuen proposamena. Nonbait jakin zuen eta bi emakume euskaldunek Asian zehar egindako bidaiaren ingurukoa, eta hemendik liburu aski polita sor zitekeelako iritzia zuen zinez. Argitaletxeko arduradun Pernando Barrenak antzeko hitzetan gogoratu zituen orain karrikaratu duten idazkiaren aitzin zirrikadak, izan ere, bizikletaren gurpilaren arrastoak orain idatzizko hitz bihurtu baitituzte. Zentzu honetan, izkribuaren bereizitasunak lau zutabetan xutu zituen Barrenak: txirringaz egindako bidai baten liburu kronika da, hamabi hilabetetakoa, lurralde franko ezberdinetan jarduna eta bi emakume bere protagonista direla, eta honenbertzez, haien ikuspegi bereziaz.

204. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnavarra 1998 00050 Turkia, Kurdistan, Iran, Belutxistan, Pakistan, Hunza, Batistan Punjab, India, Nepal, Tibet, Txina eta Myanmar. Hamairu herrialde hauek txirrindulaz urratu izanaren arrazoiak Amaiak agertu zituen liburuaren aurkezpenean. Bere irudikotz bizikletak herrialde bat ezagutzeko erritmo egokiena eskaintzen du, isila izanik, kutsatu gabe, ia arrastorik utzi gabe. Herritarrekin harreman zuzena izateko parada eskaintzen du eta edonora eraman gaitzake.

205. 1991> sailkatu gabeak egunkariak euskadi inf 1999 00005 Sua nahita piztu ote zen esateko arrastorik ez dago, eta baliteke sasiak erretzeko lanen ondoria izatea.

206. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0014 Bitan bakarrik atera dira arrastotik: arrazoi osoz, Donostiako Amara Berrikoak; setakeria hutsez, Azpeitikoak.

207. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ja. agirre 0042 ETBtik zetorren, Iurretatik, eta Loiolako Herri Irratira zihoan, baina ez zuen aurpegian nekearen arrastorik.

208. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0003 Nahiz eta oraindik nahikoa iruditzen ez zaigun eta, batez ere, zoritxarrez arras eskasa iruditzen zaien errealitatean eskubide horien arrastorik sekula sumatu gabe bizi eta hil diren munduko milaka eta milaka herritarrei.

209. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. agirre 0048 Gaupasa horien arrastoak nabari zaizkio begizuloetan eta oraindik ere, Izaro eta Maite, zazpi eta hiru urteko alabatxoak oheratu eta ahopeka ipuin luzeak kontatuz kokartzen dituenean, ordenagailuaren ondora itzuli eta katilukada bat kafe prestatu ondoren, ordu beranduak arte lanean segitzea gustatzen zaio.

210. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak galtzaundi 1995 0007 Hala ere, urratutako bideak ikusita, seguru nago eguneroko lanean jarduten duzuenok etorkizuneko arrastoak on bidean hartuta izango dituzuela.

211. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0003 Berek diote etxetik abiatu bezain laister herrestoak bazituztela eta segitzen zituztela Blarnoan gaindi Akizeraino.

212. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0014 Ez dadila gerta, lehenagoko tenpora zaharrak, koarta-tenporak, gaur Elizak ez dituelako ospatzen, guk pentsatzea, iadanik ez dagoela haien ez arrastorik ez eta ezer ospatzeko arrazoin pulamentuzkorik.

213. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. aristi 0042 Emakumezkoak: Zahartzaroaren arrasto nagusienek ez dute oraindik haien aurpegirik inbaditu.

214. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zehar 1993 0027 Paalenek kandela baten sugarrarekin egiten zituen kedar-arrastoak aurrez koloreztatutako paper baten gainean, gero arrasto horiek azpimarratuz beste pintura-prozesu baten barruan.

214 emaitza

Datu-estatistikoak: