XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0218 Subiranoak, edo despota argiztatuak, beren Estatuen lehenen zerbitzariak dira; arrazoimenaren izenean, osorik zahar-berritu nahi dituzte.

2. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0142 - Faxist ideologiak bat egiten du modu askotara inperialismoaren ideologiarekin; burgesiak feudalismoaren aurkako borrokan instituzionalizatu zituen baloreak gaitzesten ditu; aurrerapena baztertu, eta alderantziz, intuizio eta irrazionaltasuna goratu arrazoimenaren aurka eta demokrazia baztertu biolentziari kulto eginaz.

3. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0203 Nahiz eta galdera honek erantzun gaitza izan, gizonaren arrazoimenak, errealitateari aurre ematean, ezin dezake planteatu gabe utz.

4. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0182 Erdi Aroko gizakiak, bere zorionerako eta gizartearen ordenu zuzenerako errebelazioaren argian sinesten zuen bezala eta, ondorioz, bere buruaren gainetik Autoritateak, eliztarrak nahiz zibilak, (jainkozko ordenu baten arabera) onartu zituen bezala, ilustratuak bere arrazoimenaren argian sinestuko du, gizona bere betetasunera eta nagusitasunera gidatzeko, aurrerapena oinarritzeko eta aitzinarazteko.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0182 Positiboki, baina guziz arrunki, arrazoimenaren autonomian eta ezagumenaren mugagabetasunean, aurrerapenaren azkengabean eta gizarte-antolaketaren zeharoko perfektibilitatean uste osoz, argizko aldi berri zoriontsu bat eraikitzeko asmoa zuen mugimendu orokor bezala defini daiteke.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0191 Arrazoimen hutsaren kritika Uso arinak airearen erresistentzia somatzen duenean, pentsa dezake hobeto egingo lukeela hegan espazioa hutsa balitz, Kantek Arrazoimen Hutsaren Kritika-n hala idatzi zuela gogoratzen dut, behintzat.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 0911 Aro guztietako gurutzatze dialektikoan arrazoimen / desarrazoimenaren binomioa.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0280 Arrazoimena beti arrazoimenaren berdina dela eta legeek ere leku guztietan berdinak eta gizaki guztiek anaiak izan behar dutela, postulatuko da: XVIII. mendean topiko bilakatu da Europar errepublikaz mintzatzea (un Etat composé de plusieurs provinces bait da Europa Montesquieu-rentzat), betiereko bakeaz tratatu mordoa publikatuko da orobat (Abbé de saint-Pierre, Rousseau, Kant), Estatu-nobela utopikoak modan jarriko dira.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0280 Baina guzti hori bere arrazoimenaren kontzeptu propiotik dago, egon, eta bere egiaren ulerkeratik.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0280 Ordena feudalari zegokion mundu-ikuskera metafisiko-teologikoa desegingo du Ilustrazioak, baina pentsamendu honek ere nabarmen dauka bere klase-karakterearen marka: klase-interes berezi eta partikularrak giza interes natural, giza eskubide arrunt edo, soilki, eskubide demokratiko deklaratzen dituenean bereziki, baina egiaren eta arrazoimenaren ikusmolde guztian ere bai, azken finean.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak mintzamena 0142 Halere, denbora luzez ez omen gara konturatu XVIII. mendetik XIX. mende bitarte horretan posibilitateen sistema masiboki aldatu dela, ez arrazoimenak aurrerakuntzarik egin duelako, dio Foucault-ek, baizik eta horrek gauzen izakeraz eta hedapenaz jakintzari eskeintzen dion orena ere, barren barrendik aldatua izan delako or.).

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0030 Hirugarren arrazoi bat, erlijioaren kritikoek bururatu zuten arrazoimen hutsezko gizonaren frakasoa da.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0030 Baina teoria aldetik ere: arrazoimena eta erlijioa (zientzia eta fedea, filosofia eta teologia, etc.) elkarri kontrajarriz, gizona baitesteko erlijioari gaitzeritzi beharra zegoela pentsatzen bazen ere, alternatiba harek jadanik ez dirudi nahitaezkoa.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0030 Are gehiago: erlijioa ukatu beharrerainoko gizonaren baitespen harek neurrigabeko baitespen harek berak desegokitasun edo kontradizio teoriko hauxe agiri du: arrazoimen soilaren ukazio edo superazio bat inplikatzen duela berak ere, eta, beraz, gizonaren baitespen molde honek, erlijioa arrazoimenaren izenean kondenatuz, azkenean arrazoimena bera gutietsiz baitesten duela gizona, arrazoimenak erakus lezakeen baino hagitz aurrerago doa eta.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0030 Eta ez dugu uste pasako denik ere, arrazoimenak ezer esaterik duen eta bere obligazioak ahazten ez dituen artean.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0042 Arrazoizkotasuna arrazoimenaren aurka baitestea.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0042 Jainkoari arrazoimenak lehenago egiten zion kritikak, orain arrazoimena bera harrapatzen du: bere burua absolutu bihurtzen duen arrazoimenak ere gizona esklabu bihurtzen du.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0042 Gizona (arrazoimena) absolutu deklaratzea, paradosalki, gizonaren ukazio bat da hori ere.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0042 Arrazoimena Absurdua da Kierkegaard-en protesta, arrazionalismoaren aurka doa, baina ez da irrazionalismorik.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0068 Aro Modernua optimista da. Erdi Aro ilunaren kontrast, Aro Modernua argien aroa da: arrazoimenean eta progresoan sinesten da, zientzian sinesten da, gizonagan sinesten da.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0105 Arazo honen zioa honela adieraziko nuke, esplikatzen jarraian saiatuz: iraultzaren proiektoa, handiuste eta anbizio ikaragarrizkoa da, alegia, arrazoimenaren indarretan fidaturik gizona eta gizartea aldatzea, bateko; eta besteko, aldakuntza hortantxe eta horren bidez giza-bizitzaren eta gizadiaren zentzua eta funtsa bilatzea.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0173 2.3. Hazkuntzaren mitoa
Arrazoimenaren nagusitasunarekin, efikaziaren lehentasunarekin, eta naturaleza zientzigune bezala hartuaz, azken bi mende hontan, gizonak bere kultura giroa eraiki du.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0082 Bururapen honen azpian sentimentuen eta arrazoimenaren (konzientziaren) berezkuntza garbi bat dago: eta sentimentuak arrazoimenari azpiratzen dizkion berezkuntza, egon ere.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0082 Baina arte kreazioaren partean, Estetika guti egin daiteke arrazoimenaren lehentasunarekin (= zerk sortzen du artea?).

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0082 Laster ikusiko dugunez, soluzioa bide bitatik bilatuko da: batetik, proletarioen sentimentu kolektibua objetibu deklaratuz, sentimentu kolektibuari arrazoimenarekin koinziditu araziz beraz (Kalinin) (3) Alegia, proletargoaren sentimentu kolektibua deklaratuko da objetibu ez proletarioen sentimentu indibiduala. Kolektibidade hau ez dago banako guzien bilduma bezala bururatzerik: kolektibutasun objetibua funtsean zerbait da; edo, bestetik, sentimentuak ukatuz (Gastev).

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0144 Lehenengoan, bakar-bakarrik bizi den basatia daukagu (homme sauvage), ez hizkuntza, ez arrazoimen, ez harreman iraunkorrik inorekin (emearekin edo harrarekin ere), ez inolako sozialtasunik, oraindik desarroilatu duena, abereetatik bere nahimenagatik bakarrik berezten dena, ez on eta ez gaizto, premoral: gizabanako hutsa, soil-soila.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. arregi 0141 Teologoak ez duela zer ikusirik politikaren arazoetan, politika esplikatzeko adimena, arrazoimen hutsa ebili behar dela.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0017 Honek ez bait du arrazoimenaren edo adimenaren bidez ezagu daitekeena besterik errealtzat onartzen.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. garate 0393 Horretan datza arrazoimenaren zuhurtasuna; horretan datza nahimenaren zihurtasuna eta indarra.

30. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/1 00371 b/ Sortzeko jarrera: Gizakia ezagutzako edozein alderditan (zientzia, letra edo arteetan), gauza handiak sortzeko, bere irudimena eta arrazoimena erabiltzeko gauza da. Arte, zientzia eta letretako sorkuntza guztiek subjektu komuna dute: gizakia. Inguratzen gaituen errealitatea, pinturen, ekuazioen edo poemen bidez objektiba daiteke. Beren jatorrian denek dituzte oso antzeko adimen-prozesuak.

31. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0079 - Arrazoimena! esan zuen Pavelek temati.

32. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0079 - Beraz, jainkoa bihotzean eta arrazoimenean bizi duk, eta ez elizan! Eliza jainkoaren hilobia duk.

33. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0188 Baina sentipen hutsa geratzen da, arrazoimenak irauten du, eta pentsamenduak gordetzen du bere izatearen lehentasuna.

34. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 00035 Indibidualismoa, tolerantzia, arrazoimen ilustratua, humanismoa eta kosmopolitismoa, Argien tasun guztiez hornitua zegoen Altuna. Baina argi dago, baita ere, tolerantziarako joera euskal gizarte osoaren bereizgarria izan balitz, ezina izango zela handik urte batzuetara baserritar jendea mugiarazi zuen gurutzada izpiritua.

35. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arregi 00017 Horrela irakurleari eskatzen dio printzipioen faltsutasuna kontuan hartzeko, nahiz eta subjektiboki hain ziurrak diren, non beraientzat ezin dugun inolako alternatibarik pentsatu. Horiek zeharka baizik ez dira zalantzan jartzen, hain zuzen ere, gure arrazoimenaren fidagarritasuna zalantzan jartzen delako.

36. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arregi 00046 Eta pentsatu nuen, gainera, arrazoimen osoa jaiotze puntutik izan bagenu gure esku, eta beti berak zuzendu izan bagintu, gure irizpenak ezin gardenagoak eta sendoagoak izango liratekeela; gizaki izan aurretik ume izan baikara, eta luzaroz gure gurarien eta oharkarien agintepean egon behar izan baitugu, eta hauek gurariak eta oharkarien aginduak sarritan elkarren aurkakoak dira eta beharbada ez digute aholkatzen beti onena.

37. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00101 Doktrinamenduari lotutako hezkuntza, hortaz, bi arrazoirengatik da kaltegarria eta onartezina: autodeterminazioa eta razionaltasuna baztertu egiten ditu, eta, horrekin batera, ezaguera eta arrazoimena erabiltzeko eta garatzeko aukera ukatzen die haurrei (ikus, doktrinamenduaren problematikaren inguruan, Reboul-en monografia, 1979, eta Snook-en liburukia, 1972).

38. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00347 Egoera sozialak edo moralak era autoritario horretan arautzeak, haatik, objektuen bidez ikastea eragoztera darama; eragotzi ere eskola-komunitate zuzen potentzial bat sortzea eragozten du, baita ikasleak erantzukizuna bereganatzeko eta beren arrazoimen praktikoaz baliatzeko gai direla sinestea ere.

39. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00468 Irakasleen eginkizuna, hortaz, aipatutako urratsak indartzearen bidez balio pertsonal argiak garatzeko gaitasuna babestea eta bultzatzea da (berdin, 55. eta hurr orr.). Raths, Harmin eta Simonen arabera (1976), balioek arrazoimenaren eremuan dute beren lekua, baina edozeren gainetik esperientziaren kontua dira, ez dedukzio logikoarena.

40. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 00187 Hori ez da zuzenki guri axola zaiguna, beste hau baino: bitartean, bata bestearen eskutik, berriro aldatuak direla, bai errealitatearen kontzeptua (1), bai ezagutzaren/arrazoimenaren kontzeptua (2), eta bai Ni edo kontzientziarena.

41. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00309 Honi lotzen zaizkio arimaren irakaspen transzendental baten lau paralogismoak, faltsuki gure zerizan pentsatzailearen izaerari buruzko arrazoimen hutsaren zientziatzat hartzen den irakaspenaren paralogismoak, alegia.

42. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. uribarri 00460 Zedarririk gabeko orotasuna, ordea, batasun absolutua da eta berekin dakar zerizan bakarraren adigaia, hots, zerizan gorenaren adigaia, eta horrela inferitzen du arrazoimenak zerizan gorena erabat halabeharrez dela, gauza ororenjatorrizko oinarria den aldetik.

43. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. arrieta 0162 Baina, ESPERANTZARI LEIHO BAT IREKI BEHAR DIOGU, etorkizun gizatiarrago bat eraiki, elkarrizketa eta arrazoimena erabili...

44. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0019 (...), arrazoimenaren ziria historian.

45. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0031 Zeren ideiaren bat badute eta makina soilak ez badira (baten batek eurei buruz uste bezala), ezin ukatu diegu nolabaiteko arrazoimena.

46. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0031 Zentzuak dauzkatela bezain ebidente dela uste dut arrazoimenaz baliatzen direla haietariko batzuk zenbait kasutan, baina soil-soilik ideia partikularrei dagokienez, beren zentzuen bidez jasotzen dituztenez, hain zuzen.

47. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. oihartzabal 0105 Besteen manatzeko hezia izan den gizonari arrazoinamena eta jujamena urritzen ohi zaio.

47 emaitza

Datu-estatistikoak: