XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. lasarte 0009 Eta zenbaitek, itxura denez, euskara aseptiko eta hotza du eredutzat.

2. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1988 0002 Hor diskurtso serio, objetibo eta aseptikoa dena, normalean, etendu egiten da.

3. 1991> euskara batua ikasliburuak m.j. eceizabarrena 00020 (...) da hizkera zientifikoan, komunikabideetako berri-emate saioetan eta baita Laurak laurden gutxi dira edo Gaur laino dago bezalako mezu aseptikoetan ere. Baina kasu hauetan ere gerta daiteke hiztunaren sentimenduak azaltzea, honek esandakoak adierazi baitezake, lehenengo kasuan adibidez, berandu dela eta mugitu beharra dagoela, edo eguraldi txarrarengatik duen nolabaiteko gogo txarra, bigarrenean. Mezuak kasu honetan ez luke beraz funtzio aipatzaile hutsa bakarrik izango.

4. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 0036 Eta orain beste kafetegi aseptiko honetatik, eguneko hirugarren kafea hartzera sartua, mahaitxoan esertzearekin batera, gutuna bukatzera noala iragartzen dizuet, eta bukatutakoan, paperontzira bota ere egingo dudala, zeren eta hau ez esateko idatzi nahi nizuen azken finean katarro bat baino dexente serioagoa izaten den gaixotasun bat sumatu baitidate joan den astean ginekologoarenean,

5. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ae ituna 00085 Ituna sinatu aurretik kazeta honek ETAren aurrean zuen kontrako jarrera nahikoa bistakoa bazen ere, informazioetan nagusitzen zen joera aseptiko xamarra zen. Urteak aurrera joan ahala, terrorista adjetiboaren erabilera izugarri areagotu da.

6. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ospitalestat 1996 00017 b) Kondizio aseptikoak izatea, horien artean tresneria esterilizatua eta langileentzako aldagelak.

7. 1991> euskara batua saiakera-liburuak tx. txakartegi 0255 Haurrek ahal den denbora gutxiena egon behar dute ospitalean ingresatuta, batetik infekzioaren arriskua handiagotzen delako, ospitalizazio-baldintzak erabat aseptikoak ez direnean, eta bestetik ospitalean sortzen zaion trauma psikologikoa ebitatzeko.

8. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.k. igerabide 0107 Adierazteko modu hori nahikoa aseptikoa gertatzen da (ez dago ezer zeharo aseptikoa denik baina); gauzak aztertzeko egokia beharbada, gaurko eskola teknokratikoari erantzuteko egokia beharbada, baina hotza, hila.

9. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ospitalestat 1994 0017
a) Lan delikatuak egiteko behar hainbateko indarrez hornitutako argi egokigarria edukitzea.
b) Kondizio aseptikoak izatea, horien artean tresneria esterilizatua eta langileentzako aldagelak.
c) Ospitaleratze-geletan eman daitekeen baino anestesia konplexuagoa emateko aukera izatea, hala nola anestesia orokorra, epidurala, etab.

10. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. arrieta 0086 Ustez artisautza hutsezko lanketa aseptikotan ari zarelakoan eta horra, derrepente, nondik eta nora ez dakizula, auskaloko noizko naufragiotako hondakinek egiten dizute jauzi paperaren edo macintosharen lerroetara.

10 emaitza

Datu-estatistikoak: