XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eguzk loril 0252 Geu ainbeste maite gaituan Jainko maitagarriagaz, ez otzak ez beroak izatea; Jaun andi orri dagokiozan gauzetan gogo barik, motel eta narraz lez ibiltia; bera irainduteko bilddurr gitxi ta berari atsegin emoteko ardura gitxiago eukitea, epeltasunaren ezaugarri ziurrak dira.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa irakatsiak 0254 Ill ciñian zu, Jesus laztana, nigaitic curutze baten; ill nadi bada ni bere, zuri atseguin emotiarren....

3. 1900-1939 gipuzkera poesia ea 0136 Izumak atsegin damait...,
zori laztan, gelgarriya,
ta urretxindor-leyak bere
jardun gozoen eztiya.
¡Maitagarri naiz, mendi-mendiko
lilien aizpa txuriya!
.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa lore-illa 0031 Ludi ontako egun guziyak gorputzari atsegin ematen daramazkigula, esan diteke.

5. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak jbdei 1923 0127 ¿Nola igarotzen dituzte kristauak, dio Santu orrek, igandeak olako jostaketa lotsagarrietan jaungoikoari atsegin ematen egon bearrean?.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak inza 0008 Bijoa batez ere nere eskerr on orren berria ibilli naizen alderdi guzietako Apez jaun guzienganaño, iñorr berexi gabe; guziak nork nork baño obeki lagunduko ziran eta atsegin emango ziran ibili dira guzi-guziak-eta.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Gero, ezpatari ta basapiztien burrukatokira daroez, erromar odoltzaleai atsegin emoteko.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1902 0001 Ahalgerik batere gabe, aithorturen dugu atsegin eman daukula galde horrek.

9. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0124 ANDREA - Ez daukat kejatzerik beste zenbait gurasok bezela. Beti, eskubete atsegin eman oi izan digu.

10. 1940-1968 gipuzkera liturgia or mb 0096 Zurub. Orra, bere egunetan Jainkoari atsegin eman zion apaiz aundia.

11. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak or 0041 Zergatik? - Bere buruari atsegin emateagatik.

12. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak or 0041 Gizonak bere onerako nolako edo alako onerako egiten du edozer lan: jateko, era obean bizitzeko, bere buruari atsegin emateko; ez lanarengatik berarengatik.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. iraeta 0040 2. Gorrota ezazu, zure lengo bizitza: Gogorapen txoro eta alperrikako burutazioak, zoazte nigandik betiko; irudipen txepel eta oroitzapen iguingarriak, zoazte zuek ere; adiskidetasun gezurtiak; alperrikako alegiñak; eskerrik gabeko erregaliak; bearrik gabeko atsegin-eman-bear gogaitgarriak, zoazte betiko.

14. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia larz hilespos 0085 Bañan uste al dezu neri ere atsegin eman didala esan duanak, alegia dantzara joaten diranak ez dituztela ildakoak ondratzen?....

15. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa ene populua, entzun 0081 4. Izpiritu Sainduak emaiten dauku atsegin ongiaren egiten eta zeruetako Aitari buruz itzultzen.

16. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00002 Niorrek, agintari danean, besteak bere aginduak betetzea nai du, eta orrek atsegiñ ematen dio eta gora askatasuna! ojuak ez dio lengo atsegiña ematen.

17. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jbdei 1963 00001 Udaroko eguzki galdatan egon ezkero, illargia zan romanoentzat atsegiña emanez, beaiekin gaba pasatzera zetorren ametsetako neskatxa.

18. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak onaind 0056 Ameslari dozu olerkaria, irudimen azkarrekoa; naiz izadiko gauzak naiz gizartekoak, ondo daki, giza-biotzari dagokionez, beronen irrika, lera, griña ta besteak goratu ta edertuz, irakurleari poza ta atsegiña emoteko eran azaltzen.

19. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1989 0006 Saia gaitezen lagunurkoari, onerako denean, atsegin ematen eta onbiderako izango dena bilatzen.

20. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1989 0010 Guztiei ematen diet atsegin.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0126 Inoiz, treneko bidai luzeetan ere jokatzen genuen, bidailagun serioen harriduraz, Mariek nirekin jokatzen segitzen bazuen atsegin ematearren besterik ez zuela egiten bapatean konturatu nintzen arte; ni baretzearren, nire artista arimari lasaitasuna sorrerazi nahi ziolako alegia.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0125 Atsegina ematen du honekin hitz egiteak.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. dorronsoro 0026 Atsoaren itxulapikoak hogetamar erreal bildu zituen, eta eztei egunean baino aberatsago eta alaiago, bere bildotsak aurretik zeramatzala, Teniente jaunarenera joan zen, jaun eskuzabal haiei atsegin ematera bere taldearekin beste batean etortzekotan.

24. 1969-1990 gipuzkera liturgia irakurgaiak 1982 0899 Ezkongabeak Jaunaren gauzetan du ardura, nundik Jaunari atsegin emango; emaztedunak, berriz, munduko gauzetan du ardura, nundik emazteari atsegin emango, eta bitara dago.

25. 1969-1990 gipuzkera liturgia irakurgaiak 1982 0899 Senardunak, berriz, munduko gauzetan du ardura, nundik senarrari atsegin emango.

26. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0256 Errege-sendikoai ta aundikiai atsegin ematearren, baratzaien, langille-maixuen eta onakoen jaiak ospatu oi zituzten gazteak.

27. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0014 Erdaraz mintzo direnek badakite usu, sobera usu aintzinetik, nolakoak behar duten agertu, jenderi atsegin emeiteko, eta heieri bere liburuen saltzeko, erran nezake sakatzeko.

28. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Urretxu eta Zumarragatik eman digute atsegin, aiek ixilik egon balira nik ezin emen itzegin.

29. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak etxabu 0001 Edo lana kentzeko izaten dira, edo apaingarriak, edo atsegiña ematekoak edo beste zerbait on badute.

30. 1991> euskara batua ikasliburuak filosofia/1 00371 Gizakiaren ezaugarria da bere bizialdian zehar atsegin emango dioten esperientzia desberdinak bilatzea. Estetika zientzien, arteen, kirolen eta abarren alorrean ibil daiteke, beraz. Gizakiak aurrez aurre artea aurkitzen duenean, esperientzia artistikoaz gozatu egiten duela esaten dugu.

31. 1991> euskara batua ikasliburuak kultura klasikoa/dbh 00151 Bokantzaz edo elokuentziaz hitz egiteko artea da; hitzaren bidez atsegin eman, konbentzitu eta hunkitzeko artea. Arte hori menderatzen duenari hizlari esaten zaio. Arte guztiek legez, oratoriak ere berezko dohainak, ezagutza eta trebakuntza behar ditu. Eta, oratoriaren funtsezko elementua hitza denez, hiztegia sakontasunez ezagutzea beharrezkoa da.

32. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0009 Lehen Zikloko irakasleek ongi dakitenez, hori lortzeko lehen pausuak ez dira errazak izaten, lan asko eskatzen baitute ikasleen eta irakaslearen aldetik, baina ordainetan ibilbideak, ongi egina denean, atsegin handia ematen du.

33. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak euskerazaintza 1995 0052 Erriarekin bat egiten du ta orrek ematen dio atsegiña.

34. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0057 Noiznahi ere atsegin ematen du larre soileko elorriondo xarmagarri bati begira egoteak, eta zer esanik ez, negu gorrian zuhaixka xarpail horren edertasun zaildua nabarmentzeko elur zuriak inguru guzia estaltzen dizunean.

34 emaitza

Datu-estatistikoak: