XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak p. iztueta 0035 Lojikaren argiz aurre-iritziz, a priori, gidatzen zaizkigu.

2. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0182 Negatiboki, Ilustrazioa, aurreritziz beteriko mundu-ikuskera dogmatiko supranaturalista baten aurkako erreakzio bezala ezagutaraz daiteke.

3. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0632 Baina zuok, ordea, joera guztitako eskultoreok, mendetako aurreritzi batean ixten zarete, eta uste duzue, bolumena ez dagoela masatik bereizterik.

4. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0632 Sistema honen bitartez, lerroa, norabide den aldetik, arkitekturari itzultzen diogu berriro, mendetako aurreritzi batek izkutuan eduki duen norabide-balioa bait da.

5. 1969-1990 euskara batua ikerketak p. urkizu 0131 Bigarrenak lehena kritikatzen du Larramendiri jarraikiz egiten dituen etimologiak direla eta, baina bakoitza bere garaiko emaitza da, hala nola Bouda eta Baumgartl-en lana, ezen hauek ere Kaukasoko hizkuntzen eta euskararen ahaidetasunaren aurre-iritziaz egiten dituzte gonbarazio anitz, bestela aski zaila hurbiltzen ikusten ditugunak.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0031 Errepasatzen dut ene haurtzaroa eta ez dut aurkitzen nagusiek haurrei buruz ditugun aurreritziak frogaturik, sarritan nagusiek idiota balira bezala hitz egiten diegu haurrei, erdipertsonak balira bezala, munduan biziko ez balira bezala.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. zulaika 0006 Teoriaz eta aurreiritziz gidatua dago edozein ikerlan, eta ez dago metodo majikorik jendearen pentsakera eta sentikera deskubritzeko.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. zulaika 0006 Honi tokatzen zitzaion aintzinako Grezian bere kulturaren aurreiritziak eta mugak seinalatzea.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0099 Duela urte asko, Bagdad-ko palazio urreztatu eta aintzira azulejodun xuri eta urdinez apainduriko baten goen-goeneko ganbaran, Abdelamir Abdel Kamelen semea, zerrailaz ate denak hertsi, kandelak biztu, zelebroan eta zerebeloan tabula rasa egin, esibizionistei, eskuin ala ezkerrei, zien higuina mortifikatu, izanak eta ez izanak ahaztu, ongi segurtatu aurreritzi denak banan-banan bihotzetik atera eta baztertu zituela, kontzientzia garbitu, inoizko oroitzapen atsekabe denak bere barrenean xahutu guztiz purifikatu, tolerantzi ejertzizioak egin, izpiritualak eta korporalak, munduko borondate hoberenaz armatu, eta liburua irakurtzen hasi zen, ilargia zeruetan zegoela, artista batek artista baten gainean egindakoa.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0100 Irakurleak irakurtzen jarraitu zuen, kandelak mahain gainean biztuta, aurreritzi eta gogorazio eta oroitzapen txar denak berbizten hasi zitzaizkiola eta ezin zuela ezer egin horren kontra, sentitzen zuen artean apenaturik, alfer-alferrik bait zen barrenaren kontra burrukatzea.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0100 Eta zeruetako ilargiaren azpian, kandelak ia gastatzen ari zirela, bere aurreritzi eta gogorazio eta oroitzapen txar denak berriro biz-bizturik zeuzkala, pentsatu zuen: Dios, adiskide lerdo bat ez da desgrazia makala!.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. lizarralde 0165 6. Nolanahi ere eta zenbaitek oraino euskara batuaren kontra dituen aurreiritzi edo " arrazoiak " aparte, nik neuk arazorik larrienak eta delikatuenak honako puntu honetan ikusten ditut gaurregun: euskara mintzatuaren eta euskara idatziaren arteko harreman eta dialektikan.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0161 Epaimahaiak, jakina, ez zuen inolako aurreritzirik ez hormirudiaren metodologiari, ez arbelaren metodologiari, ez beste edozein metodologiari buruz.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. arregi 0332 Hain zuzen, ekintza, aurreiritzi (ideia, sinesmen, t. a.), horien premiazko ondorio ez baita gertatzen.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak palt 0067 Horrenbestez esku-izkribuak irakurri eta argitaratzeko garbiro ezartzerakoan, zirt edo zart egin beharrean aurkitu naiz: zein forma eta zein testu hartu, azpiko zaharra ala gaineko berria? Zuzenketa guztiak Mendiburuk berak eginak direla onarturik ere eta ez direla esaten ez nintzateke ausartuko , gauza bat dago garbi: idazleari batbatean, berez eta inolako aurre-eritzirik gabe, inoren eta ezeren eraginik eta gauzak bi bider pentsatu gabe isuri eta jalki zitzaiona azpiko testua dela; jatorragoa eta berezkoagoa esan nahi dut.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0055 Eta lan benetan txalogarria egin dute aspaldiko errezelo, ezinikusi, aurriritzi, erresumin eta etsaitasunak azpiratzeko.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak seie 0199 Hala eta guztiz ere, orduko gizartearen aurreritziengatik, eskari gutxi zegoen zientzia aplikatuak ikasteko, nahiz eta ospetsu bat baino gehiago Austriatarren gobernuaren ondorengo atzerapena nolabait konpontzearren lehia horretan saiatzen zen.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. onaindia 0145 Gehienak oraino hain aurreiritziz beterik zeuden, non departamendu gorrietan beretan eman baitzuten nekazariek boza Bonaparteren alde.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kristau bidea 0556 Har ditzagun, beraz, Bibliako hitzak aurre-iritzirik gabe.

20. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1988 0001 Bestalde, Mujikak kritikatu zuen poesia kultoen aurrean dagoen aurreritzia.

21. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j. agirre 0001 Auzapez eta kontzejal hauen presentziak jendeak dituen aurreritziak uxatzeko urrats haundi bat eta poliki poliki Seaskaren oinarria zabalduz joango dela esan nahi du horrek, esan zuten Seaskako ordezkariek.

22. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1984 0001 Baimen honek egitasmoa egiteratu aurretik udal-baimena eskuratu beharra ez du kentzen, ez eta ere dagokion udalbatzarraren erabakiari buruzko aurreritzirik ematen, baimen horren baldintzetan zera jaso behar delarik: egiteko eraikintza 10.000 m. 2-ko funts hori eraikintzari loturik dagoela eta Lur-Legearen 95. atalean ohartemandako ondorioetarako, hirigintzarekiko, zatiezinezkoa dela eta baldintza hori adieraziz Donostiako Jabego-Erroldean erasota utzi beharko dela.

23. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1984 0001 2. Baimen honek ez du egitasmoa egiteratu aurretik udal-baimena eskuratu beharra kentzen, eta ez du udal-batzarraren dagokion erabakiari buruzko aurreritzirik ematen, baimen horren balditzetan hura kokatzen deneko 5.000 m. 2-ko funtsa (...).

24. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.a. arrieta 0001 Uste dut orain eratzen ari den literaturgile-belaunaldi berriak ez duela, beharbada, gureak zuen adina aurreiritzi, eta, sasi (ideologia) guztien gainetik eta hodei (snobismo) guztien azpitik, erdietsiko duela helburua: euskaraz ONGI eta SAKON idaztea.

25. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dv zabalik 1986 0001 Ondo dago jendeari txokatzea, herri honetan aurreiritzi franko dago eta probokatzea komeni da.

26. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. zulaika 0001 Caro Barojak oratu duen lan eskergak (berak hain maisuki bildua berak baino okerrago berresaten ibil ez gaitezen) hain zuzen horixe eskatzen du gaur egun: gizartea eraikitzen duten arauak eta aurreiritziak neurtzeko eta aztertzeko tresneria kontzeptual berriak eratzea, ezagunak zaizkigun datuak beste era batetara ikus ahal ditzagun.

27. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 00129 Baina egunerokotasun horren kontaketa idazlearen ideiak, sentimentuak edo aurreiritziak botatzeko aitzakia baizik ez da izan.

28. 1991> euskara batua ikasliburuak gizarte zientziak/4 00063 Hirugarren helburuan garapen bidean dauden herrialdeetan oinarrituko gara, kontzeptu beraren esanahia argitu ondoren, azpigarapenaren kausak zein diren azaldu eta honi buruz dauden hainbat aurreiritzi oker zuzentzeko asmotan.

29. 1991> euskara batua ikasliburuak gizarte zientziak/4 00101 Kasu honetan zenbait ideia oker eta aurreiritzi hausten saiatuko gara, integrismoa eta islamismoa lotzen dituen ustea, adibidez.

30. 1991> euskara batua liturgia ibe 1995 0548 21 Arren eskatzen dizut Jainkoaren, Kristo Jesusen eta aingeru hautatuen aurrean, gorde ditzazula gauza hauek guztiak aurreiritzirik gabe, alderdikeriaz ezer ere ez egiteko.

31. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00020 Eta soilik zentzu horretan, lotura horren bidez, egin daiteke filosofia politikoaren historia. Horrela hurbildu nahi du Straussek klasikoengana, beraiek beren burua nola interpretatzen zuten ulertzen saiatuz, ez gure aurreiritzi edo gure galderetatik, baizik eta beraien galderetatik abiatuz; eta filosofia politiko klasiko horren egia-asmoa serioski kontutan hartuz, eta ez ikuspuntu positibista eta historizistaz gauza gainditutzat joz.

32. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. maia 00141 Hirugarrenik eta azkenik, bada beste giza balore berezi bat soziologoaren zereginean, hots: egiten dituen aurkikuntzak bere aurreiritzi, atsegin-nazkak, eta esperantza-beldurrak kontuan hartu gabe ebaluatzeko erantzunkizuna, psikologikoki hartarako gai den bestean behintzat.

33. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. saizarbitoria 00065 Itzultzaile bati baino gehiagori entzun izan diot kexa honen adierazpena; itzulpena ere literatura da leloaz, itzulpenaren aurkako aurreiritziak gainditu beharra aldarrikatzen zutelarik.

34. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. saizarbitoria 00065 Ene ustez, ez dira, ordea, aurreiritziak edo arazo psikologikoak euskaraturiko lanen erakargarritasunik eza esplikatzen dutenak, gauza askoz xinpleagoa baizik:

35. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak zutabe 1993 0003 Besteak beste, euskararen ezaugarriak, alor honetan ikusten diren maniak, aurriritziak, uste okerrak eta deskuido nabarmenak aztertzen dira bertan.

36. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pper 0230 Ez dizut berriz esanen: buruan sartua dizuten aurriritzi ergel bategatik ez dezazula itsu itsuan bazterrera utzi gai honek zuretzako izan lezakeen interesa; behar bada, gaur Orixeren esanak entzuteak, bihar edo etzi, ez Orixerenak, ez nereak, eta ez beste inorenak entzutera ez jartzeko argitasuna eta indarra emanen baitizu.

37. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. biguri 0038 Egia da, halere, esaldi luzeek eta erlatiboen bitartez eraikitakoek bereziki nahiko prentsa txarra izan dutela gure garbizaleen artean, eta dudarik ez dago oraindik ere aurriritzi horiek pisu eta eragin handia dutela; pentsa, esate baterako, erlatibo erromaniko deitu izan diren horiek, gure artean mende askotako bizitza eduki arren, nekez ikusten direla, itzulpen batzuetan izan ezik, eta entzun eta ez naiz kaleko hizkeraz ari ez direla ia inoiz entzuten.

38. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. urgell 0396 Azkuek eta gainerakoek zaharkiturik ikusten zuten aurreragoko jarreratik aldentzeko eta bereizteko gogo bizia zeukatela begibistan dago, idazle eta idazlan zaharrei izan ziezaieketen begirunea gora behera; honek ez du azaltzen, ostera, zer dela eta erabili behar den, haiengan bete betean sinistuz, bereizi-nahi hura aurreritzi gisa heurak definitzerakoan.

39. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ribera 0091 Bere artea, Europa katolikoaren markoan erabat txertatua, nazionalismo sukartsu eta aurriritzi literario guztien gainetik dago.

40. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hd kulturak 0009 Gure mendebaldeko fundamentalismoak, gure gehiagotsun konplexuak eta gure aurriritziek, baloreen, giza eskubideen, ongi eta gaizki dagoenaren giltza dugula pentsarazten digute eta ezezaguna edo desberdina dena arbuiatzera (algeriarren edo marokoarren inbasioaz beldur gara) bultzatzen gaituzte.

41. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrazakeria 0016 Gizakien eta era askotako kulturen elkarbizitzak, aldakorrak eta korapilotsuak, dakartzan etenak ezabatzen laguntzea da gure asmoa; arrazakeria eta baztertze-joerekin batera doazen aurreritziei eta gaitzespenari aurre egin nahi diegu, joera horiek berriz ere sustraitzen ari baitira gure azal zuriko gizarte asebeteetan.

42. 1991> euskara batua saiakera-liburuak jorge de oteiza 0073 Horiek ulertzea zaila izan daiteke jarrera akademiko zurrunaz eta bere aurriritziez hurbiltzen bagara.

43. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. apalategi 0403 hortatik arazoak sortzen direla, batzuetan izamolde zorrotza hartzen dutenak eta ulergaiztasunak eta aurreiritziak sorrarazten dituztenak;

44. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. gabikagogeaskoa 0075 55. Baina, bigarrenik, nozio bat hain unibertsalki eta iraunkorki onartua dela admititurik ere, hau ez litzateke argudio ahul bat besterik izango kontutan duenarentzat zenbat eta zenbat aurreritzi eta aburu gezurrezkori eusten dion atxekitasun handienaz gogoetarik egiten ez duen gizateriaren zatiak (...).

45. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0046 Mende honen hasieran, Luxemburgoko Bilkuraren ondorioz batipat, elebitasunari buruzko zenbait aurreritzi kaleratzen dira:

46. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. san martin 0023 Luciano de Mariak baieztatzen duen bezala, badirudi abangoardiaren fenomenoa lasaitasunez ikertzeko hasieratik aurkeztu ziren oztoporik nagusienak desagertu direla, hau da, aurriritzi antiabangoardistak eta antifaxistak.

47. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. san martin 0051 Irekidura kritiko berri hau zenbait elementu lagungarriek ahalbidetu dute, italiar egoera politikoaren aldaketak, berrogeitamar eta hirurogeiko hamarkaden arabera; nagusiak deritzatenei buruzko ikerketen agortzeak eta honen ondorioz azterketa-perspektiba berriak irekitzeko beharrak; kritikaren erroetan gertatutako belaunaldi-aldaketak, eta horregatik gerra-ondoko hasieratik gertakizun estetikoen irakurketa geldia eragotzi zuten aurreritzi ideologikoen aldentzeak; azkenik, abangoardia historikoen inguruan ikuslego orokorrak geroz eta gehiago agertu duen interesak, munduko museorik nagusienek duela hamarkada bat aldizka antolatzen dituzten erakusketa-ikuskizunez erakarria.

48. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila batx 1994 0088 b) Funtzio historiografikoa, teoria filosofikoen izaera historikoaz jabetzea bideratuko duena, bai eta paradigma zientifikoez ere, sortu dituen gizarte, kultura, politika eta erlijio ingurune eta baldintzak, abiaburutzat dituen ustekizunak eta egon daitezkeen bereizkeriazko aurriritzi amankomunak argi utziz eta, aldi berean, artea, literatura eta abar bezalako beste kultur ekoizkinen arteko antzekotasun eta desberdintasunak zehaztuz, historizitateak ere eragina izan baitu berengan.

49. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00043 Irakurzaletasuna bultzatzeko orri batean idatziriko esaldiak dira horiek, eta bata bestearen atzetik aipatu ondoren hauxe esan zuen Victor Morenok: Ez al dira horiek guztiak irakurzaletasunari buruzko aurreiritziak eta estereotipoak? Kontzientzia sortzen duela esaterakoan hori idatzi duenak izango du kontzientzia moralari buruzko definizio konkretu bat. Baina norena da kontzientzia hori? Esaldi sorta horiek faltsuak dira, nire ustez.

50. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0013 Bestela berriz, aurriritzian tematzeko arriskua.

51. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Esfortzu handi bat eginez, irudimen eta kreatibitate handiz, heziketa profesionalaren aurka egon diren aurreiritziak ahaztu behingoz eta etengabe.

52. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ela/stv 1992 0002 Zeren herri zanpatuek sarri jasan behar izan bait dugu, ez bakarrik Estatutuko aparailuaren kontroletik datorren gainezartze politikoa baizik eta baita nazionalismo dominatzaileen interesak eta aurreritziak estaliz balizko aurrerabide-egoeretatik sustatutako deslegitimazio etikoa ere.

53. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... berba 1993 0004 Baina, zurrunegia ikusten dugu, aurriritzi gehiegiz lotua eta murriztua.

53 emaitza

Datu-estatistikoak: