XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera antzerkia muj 0208 IJITOA: ¿Zer ajola dio? Bat aukeratzera noa.

2. 1900-1939 gipuzkera antzerkia zab urruti-iz 0035 URR. Ez dio ajola gizona.

3. 1900-1939 gipuzkera antzerkia j.i. uranga 0034 MANU: Ez dit ajolik.

4. 1900-1939 gipuzkera liturgia a. menan 0217 Jose gloritsuba bere Ait'ordecotzat artu zualaco, eta bere bizi, janari ta jantziyaz ajola izan zezan eta berari lagundu zezayon (...).

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab don 0126 Xanti-ri arte batean bizi ala bestean, ez zion ajol aundirik.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa senosiain 0113 Maiz egiten diran elizkizun oituen berririk ezta biali bear, irakurlerik geyenai oiengatik ajolik etzaie-ta.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab usauri 0093 Ba'dira bein alde eta ajolik ez dienak.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab usauri 0249 Dana-dala, gure bi gazteak iñori kalterik egin ezik (ajola zien besteengatik), politak eta zintzoak zitzaizkigun.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. de iruretagoyena 0097 Azkenez kristau lauentzat ainbeste ajola ez duten beste aizkapide batzuek utzita, Bulda doneak beste aizkapide bat ematen du barau ta aragi-uzteak (bijiliak) bigundu ta gutxitzeko.

10. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa m. oiartzabal 0008 Ene kristau ori: Zure gogoa gaizkatu zazu; emengo egun zorioneko ala zoritxarrekotzaz ayolarik izango ez dezun eguna etorriko zaizu-ta.

11. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0248 Biziki guti dira geroaz gaztedanik achola dutenak.

12. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak je euskg 0304 Nehor gutik du ere axola.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 Lixtan ainbeste bazkide abertzale izenekoak, eta itzaldira ain gutxi juateak ¿zer esan na du? Agiyan ¿ain ajola gutxi al diote gizon oieri aberriaren gauzak? Edo beren buruak ain jakintzutzat aldauzkate, zein ezer ikasi bearrik ez daukatela uste dute?.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Or Ikusten da, ba, garbi, socialista españarreri etzayola deus ajola langilearen oneraspenagatik, berenagatik baizik; eta orretxengatik orain (¡jakiña!) aiziak keyaren gisa aurrez damaizkin beren amorruzko matxiñada edo errebuluziyo ots oyek guzik.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1908 0001 Emagun badirela zenbeit, berenez ere deus onik ez direnak, Izanen ere halakoetarik geroago eta gehiago; zeren eta buruzagiek ez baitute acholarik errient-geitzat hoberenetarik berechteaz.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1909 0001 Horra zertako zuenetarik zen gizon argitu batek erraiten zuen behin, deputatuen bilkura guziaren aitzinean, zuen esteka tzarrezko egitate eta legeak ezin jasanez: Holako legerik egiten baduzue, zin egiten dut ez dutala hoitaz deus acholarik izanen.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1919 0001 Hea beraz Painlevé zar horrek zer achola zuen gure soldado maitez.

18. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... fedhurtek 1920 00100 Zorionez, erretor grec-katolikoak bilhatu zautan sotana beltz bat nolazpeit josia; ez zen achola.

19. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0135 Izaskun - Neregatik ez dit ajolik. Aterako naute. Zuek ordea.... Bartko tiro ots eta garraxiak entzun al dituzute? Oso bertan ziran. Eraildako gaxoak zeintzuek ote? Iltzalle andurrak! Zure txanda noiz izango beldur naiz Gotzon. Oi! (Begiak eskuaz estalirik).

20. 1940-1968 gipuzkera poesia x. lazkoz 0919 Etxeko-andre aserre dago
kalte egitea'gatik,
baiñan xoriak ase ta ondoan
ezaiote axolarik.

21. 1940-1968 gipuzkera poesia gazt 0018 Aldez aurretik jakin oi danak
zer ajola dio? Deus ere ez,
baldin nork bere buruan ezpadu
ikasten: orduan zentzadura.

22. 1940-1968 gipuzkera poesia gazt 0022 beti berri beti zillarrezko
ez ikutu dion kartel batekin
eta zaindurik
eztio ajola nun
gizonaren urkamendian beti ere
gurutz bat eta oroigallu orra or zu bakarti

23. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0082 - Gerokoa etzaidak ajolarik.

24. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa eizg 0223 Bere semeak ajolik bear ez lioteken eginkizunetan sartuak ibilli oi dira; besteren onaren alde ta etxearen kaltetan, beren ondasunak zearo galdu ta bere odola erruz ixuri dute.

25. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0279 Orratio, Ibayak urpetik onela yalkitzen dio oyuka Apolon'i: Eskamander'ek: Ene urtzi ok! Zidar uztai jabe!, Tzeu'ren seme hori! Ez aal duzu zuhorrek axolik Koron'en gogo asmoak betetzeko?

26. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde 0055 Era ontan pentsatzen dudalako, nire alderdikoek traidoretzat naukate, baiñan, ez dit axolarik.

27. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak smitx ama-semeak 0124 Dana dala, guri ez digu erabakizun orrek asko ajola bear.

28. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak txill 0044 Zer ajola, irakurle, zu ta ni biok gure Galaxiari?.

29. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak a. arrue 0041 Ez du ajola aundirik baño, ala ere, tira, ikutu nai nuke Gerrikoren euskal-joskerari dagokion arlo txiki bat.

30. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia l. ligueix 0028 Urtzo lepho chouria, horra hiz aphalik
Bai eta akiturik, moskoa zabalik;
Nafarrotik hegoa ari duk ephelik;
Hik hari buhurtzeko nekhez duk ahalik:
Pausa hakit aldian, ez beituk acholik.

31. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia l. ligueix 0028 Artzañ gazte gaizoa, mintzo hiz ejerki;
Bena zer dian gogoan Jinkoak badaki:
Pausu baten beharra banikek segurki;
Acholik eztudala segurrez baneki,
Pausa nintek hireki mila Plazereki!.

32. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia gh 1967 0352 Ez dut atxeman gizonik,
Pilotaria ez denik,
Horiek bezalakorik:
Partida hasten delarik,
Gertatzen dira bakarrik
Jokoarekilan baizik,
Ezpaitute axolarik
Kintze zonbaiten kanpotik.

33. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1957 00001 Kondaire hunek badu erakaspen... Urriaren edo zilarraren gutiziak ez duela deus onik eta gure buruaren ontzeaz behar dugula achola ukan.

34. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lab 00001 Franco'k ez du nahi jende xehe ta gazteak politikaz axola ditezen, baiñan ordez erreztasun ta dirua ematen du bertze jolas bidetako.

35. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00001 Askotan gertatzen da langilleak bere sakel edo poltsikoari bakarrik begiratzea eta nagusiak beste orrenbeste egitea; eta langilleari lan-alkartasun edo enpresaren onagatik ajolik ez izatea, eta batzutan nagusia bere etsaitzat artzea.

36. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak erlijoeo/3 0072 Olakorik iñoiz ez da gertatu, baiña etzaio ajolik; ikusiko duzu zenbat gozatuko duzun.

37. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0066 LIZARDI.- Oso kaskarra da eta! EMAKUMEA.- Ez dik ajolik.

38. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. olarra 0030 JULES - Ez bazaizu axola, nahiago dut zutik gelditu.

39. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. olarra 0030 MOUTON - Noski axola zaidala. Nola nahi duzu hitz egitea bulegoan zehar etengabe zure bila ibili behar badut?

40. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gipuzkoako geografia 0006 Oso zorrotza da hezetasunari buruz, eta ez zaio axola zoruak lehorrak edo harrizkoak izatea.

41. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/3 0062 - Ez dio axolarik, ama.

42. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/8 0038 De Riemaker lege-gizonak lehengoan esan zidanez, dibortzioa legez osatu artean, kontuz ibili behar dut eragozpenik ez sortzeko, eta aitzekiarik Luc-i doharik ez eskaintzeko... hogeitamar baldin bagaude, ordea, zer axola duke?....

43. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/8 0099 Betidanik izan dituzue lagun armadunak, eta lagun ez badituzue ere, ez du ajolik, beti konponduko dira ongi dirudun edo izendunekin.

44. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. suraso 0221 Oso kezkaturik nauka Arabelek, ezerk ez diola axola dirudi.

45. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0029 - Ez dio axolik. Haurra zinenean ez al zitzaizkizun haur frantsesak oso bizkorrak iruditzen frantsesa zekitelako? Eta haur ingelesak ere berdin ingelesa zekitelako? - Zuek, ordea, ez zineten titikoak.

46. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. otxoa 0134 - Jaunok esan zuen, gure denborarako aurrezki-kutxaren funtzionamendu osoa guztioi zaigu axola.

47. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0123 - Hori gora behera ez dio axolarik erantzun zion Petri zurginak, bere eskariz egindako armario hau jauregi barruan sartu besterik ez baita.

48. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0095 - Ez dio axolarik adierazi zuen Ritak.

49. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. mendizabal 0015 Haserre, esan ohi zuen! - Zer ajola ote du handi-zabal edo txiki-estu izateak? Zer du, ba, miresgarri animalia baldar eta trakets honek?.

50. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. mendizabal 0092 - Ez du ajolik; apostua lehenean dago.

51. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura oihanaren deia 0038 Ez zen axola, zuloan oheratzean haize izpirik ez bazegoen ere.

52. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0046 - Zer axola zaio?- oihukatzen zuen Txipik.

53. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0047 Ez zion axola egindakoa saldu ala ez.

54. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0081 Bestalde, gutxi axola zion zertaz informaturik ez izateak.

55. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. letamendia 0177 - Eta zergatik kontatzen didazu hau dena niri?- galdegin zion osaba Kintinek irri eginez -. Ez zait batere axola.

56. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. azkune 0160 - Ez zaio axola - esan zuen -. Baina ez al zaizu iruditzen ni errurik gabe zigortua izan banaiz askoz gehiago zigortzea merezi duela Roland jaunak? Horixe merezi duela!.

57. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. izagirre 0070 - Ez zaio axola. Lanaren ondorioak dira.

58. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. berasategi 0254 Bazekiten Rikardo lehoi bihotz Gurutzada Saindura joan zela, baina ez zitzaien batere axola.

59. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0009 - Ez dik axola. Jaki zorro ederra prestatuko diat: ogia eta urdaia, arraultze gogor pare bat eta gazta zati bat.

60. 1969-1990 euskara batua poesia p. ezkiaga 0019 Urtetan marrarik
ezagutu ez duten galtzak
soka gorrizko gerriko merke batetik
zintzilik...
aspaldian ihartutako
larru lehorra estaliz...
goma lodizko neguko
oinetako zikinak...
izerdi ustelduaren
kiratsa aidean
igeriz...
lurreko aulkian
ikusi zaitut
eseririk,
Manuel Becerra metro ahoko
biztanle, poeta,
igarle eta bisitari...
Ya, Diario 16/ As, Dicen edo El País
zaharrak ipurdipean;
ez zaizu ajolik, zeu bait zara
zeure munduaren berri.

61. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0086 Ez al zaizu axola?.

62. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0111 - Horrek ez dio axola - esan nuen.

63. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0111 Zuri benetan axola beharko lizukeena beste gauza bat da, espetxeren batean bukatuko duzula seguraski.

64. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0154 - Oso gizon harroa zara esan zuen, baina ez dio axola.

65. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. sarasua 0129 Norbaiti hori axola zaiola jakiteak, indarra eman dit aldatzeko.

66. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. borda 0018 San Fermin eta Larrungo akelarreren izena! orokorrean ez dut, buruzagien kaskogainean jarria den puska borobil eta urreztatu hortaz axolarik, are gutiago printzeak biltzen eta haien ametsak kartzelatzen dituen maiestate katoliko eta krixtauaz.

67. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0204 Justinianoren hertzainak bilduko badira ere dena zuriz estaltzeko, horrek ez du hainbeste axola.

68. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibe 0389 Neri dagokidanez, axola gutxi zait zuek edo giza auzitegik epaitzea giza auzitegitik epaitzea: Paulo Jainkoaren misterioen arduraduntzat epaitzea Kristo epaileari dagokio.

69. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0358 Eta, badaezpadaere, nik neuk nahiago diat hitz-egin, hitzkuntza, norbaiti funtsgabeko solasa irudi dakiokeen arren; ez zaidak axolarik, eta hiri?

70. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0148 - Zer axola du horrek, hemen bainago?

71. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0024 - Ez bekizu axolarik - esaten diot nik barrez.

72. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0145 (...); mendeku egarriz ari zela; ez zion axolarik baina; azkeneraino joan beharra zegoen.

73. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.e. ituarte 0040 Eta, denak emango dizkiguzu? Ez zaizu axola ematea?.

74. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0066 Musuzapia eraman zuen Madame Kontxexik ahora, atunaren koipea garbitzeko asmoz: - Hara, hara, ze gauzak... Noiztik ote dira holandarrak hain sentimentalak? En fin, gutuna niretzat zelakoan, eta non irakurri ditudan batere axolarik ez zaizkidan gorabeherak... - Amaaa!.

75. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. elias 0140 Zertarako duzu bestela beti zure ondoan Kotxeroko Inazio? - Zuri zer axola dizu?.

76. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. olaberria 0014 Etxakideek eragozpenik jarri ez zutenez, etxea handikiro itxia eta katigatua izan zen (izurriari giltzadura eta zerrailuak axola ziotelakoan!); leihoak trankatuak izan ziren eta egitekoak baztertuak; eta han giro tamalgarri, bitxi eta ilun bat sortu zen, nonahi banatutako boskoitza, aramenta eta beste zenbait belar desinfektatzailek arintzerik ez zutena.

77. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0081 Etxea pobrea zen baina hori ez zitzaien axola Kikili eta Kokolori.

78. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0067 Kokolo zoraturik bezala zegoen: - Eta zer axola du horrek!. Orain ba dakit gizon hori nor den.

79. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0025 Automobilak axola zitzaizkienean, neskekin barruan zirrika iharduteko bakarrik izaten zen, edo ezin izaten zuten sinetsi emakumezko batek hainbeste uler zezakeenik auto zaharrei edo motoreen funtzionamenduari buruz.

80. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0061 - Nik al dakit ba!- esan zuen axola ez balitzaio bezala, gelatik irteten jarraituz.

81. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0025 Ez diot utziko hori eta horrenbestez Aliseri zure etxera joaten, zuri Alise ez zaizu axola.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lantziri 0047 Napoleonen denboran, honek gerlaz axola gehiago baitzuen eskolaz baino, herritako irakasleak apezen eskuko geldituko dira, Estatuko gizonen meneko baino gehiago.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak palt 0327 Puntu honetan guri gehien axola zaiguna ez da, izan ere, hitzen auzia; hizkera baten neurria eta batipat herrikoi izatea ala ez, ez bait dute hobekien hitzek ematen.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. arregi 0329 Honek ere, badu norberarekiko, bai aurrekoekiko barru-barruko lokera: 66. galderak juxtu juxtu gainditu du erdia, ikasle hauei tradizioa baino aurrekoen ondarea eta norberaren nortasun agiria gehiago axola zaizkie euskararen euskarri bezela.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lasa 0128 Zer adierazi nahi ote du idazleak, etxeko guztien errespetoa irabazi duen tigretzar honen bitartez: heriotza ote? Gizonaren ezina eta ahulezia? Ez dio axolarik.

86. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0018 Axola duena hau da: lehen urratsa aproposa izatea.

87. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0043 Alderdi politiko euskaldunek, horregatik, Elizarekin tratatzen dutenean, eta tratuetan esku hartzen duten pertsonen grazia eta xarma gora-behera, Euskal Herriko Eliza espainolarekin tratatzen dute: alegia, euskal politikari eta herriari batere axola ez zaizkion mila interes eta konpromiso eta obligazio duen erakunde batekin.

88. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak satr 0142 Berari axola haundia dionik ez dirudi.

89. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. hartsuaga 0020 Baina horren alderantzizkoa baldin bada eta bere jenioak itsuturik egundoko astokeriak egiten baditu...... bada, barkatu egin beharko zaio, bere lana ongi egiten baitu, eta hori da ajola duena.

90. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. hartsuaga 0160 Inori ez zaio axola zenbat minikosmos ote dauden.

91. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gasteiz 0010 Ezer ez zitzaigun axola, ezpada harri horren hitza, itzal baten hasperena, edo egun batez karrika hauek ibili zituzten eta bertan betiko oraturik gelditu ziren urratsen oihartzun erreala.

92. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0036 Ez du axolarik izango ezta erabiltzen duten hizkuntza gramatikalki zuzena edo okerra izateak ere.

93. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lanintel 0058 - Ordena:
nire materiala ordenan izaten dut (karpeta, mahaia, etab.
- gelako txukunketa eta ordenaz arduratzen naiz (materiale orokorra, etab.)
- nire lanen aurkezpena zaintzen dut (garbi, argi, etab.
- ideiak ordenatzeko badut erraztasuna ez zait gelako ordena gehiegi axola
- nire gauzak ez dira oso ordenaturik egoten.

94. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0015 Esan beharrik ez dago, hemen ez zaigula batere axola Miranderen pertsona, psikologia; haren obra baino.

95. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0043 Baina Azpilkuetari ez zitzaizkion axolik munduko erregerik haundienaren mukerkeriak; ez eta kardenalgoak liluratzen.

96. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0049 Azkenik, toki bat eskaini beharko zaio marrazketan eta modelaketan aritzeko, pintura-mantxak eta buztin-zaplazoak egiteak axolarik ez diona.

97. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak beasain 0097 Eta hemen beharbada, datorkigun etorkizun horri buruz gogoeta egitea komeni litzatekeenez, bihoaz honako Julio Caro Barojaren hitz hauek zeregin horretarako: Uste dut, zera, kultur modu bat bakarra besterik ez kontutan hartzeak duen arriskua salatu eta aurre eman behar diogula, hots, laburreko kultura hau denari alegia, abiaduraz beteari, ez denbora ez eta espazioa ere ezer axola ez zaizkiola dirudienari eta gauza baretsuen balioa defendatu egin behar dugula, gauza naturalena, mendeetan zehar naturak eman izan dizkigun gauzena eta azkenaldian munduan bizitzen ari garen esperientzien arabera, beroriek amaitzeko prest dagoen gizaki-mota moderno honek, errespetatzen ez dituenena; izan ere paradoxa dateke, naturak basotan edo petroliotan edo eta burdinetan, direnak direla, beren helburuekin milioika urtetan zehar metatutako energiak, orain soldatapeko gizontxo batzuk, ez ia milioika urtetan, baizik eta ehundaka urte gutxi batzutan xahutzea.

98. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0249 Egia da askotan sentidu batean nahiz bestean harturik ere, ez duela axola handirik.

99. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0076 Efikazia ez zaigu axola (momentu honetan ez zaigu oraindik axola, metodikoki zuzen iharduteko: bestela, politikan efikazia axola ez zaiona, ez bait da tipo moralki fin bat, memela baizik).

100. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0076 Demokraziari (politikari: ikus bedi Machiavelli arazo honetaz) ez zaio axola problema morala, itxurarena baino.

101. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak palt 0449 Zenbat silaba ditu? Ez zaio axola, erantzuten digu Gazteluk, zenbat piko dituen galdegin behar da.

102. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak industri kontuak 1985 0013 Izan ere, esate baterako, Barne-Produktu Gordinaren (BPGren) kasuan, gehiena axola dena da zenbat aldatu den, eta ez hainbeste bere zenbateko globala.

103. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0061 Beraz, zentruan konpondu nahi dena, batez ere, etxea garbia mantentzeko ahalegina litzateke, etxetik kanpo gertatzen dena ezer gutti axola zaigularik.

104. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0121 Honek ez du axolarik, gure hemengo helburua eztabaida denez, ez irakurketa aurrean bakarrik, baita irakurketa ostean ere, non ikasleek euren erantzunak gonbaratzen bait dituzte.

105. 1969-1990 gipuzkera antzerkia f. olariaga 0598 - Ez zaizu inoiz nitaz ajola izan.

106. 1969-1990 gipuzkera antzerkia f. olariaga 0603 FANCHOU - Ez bekizu ajolik. Ikusiko dezu asmatuko det zeozer.

107. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0068 Migel - Diruarengatik ez zait ajolik.

108. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0198 Itziar - Joatea?... neri ez dit ajolarik, bañan onela itsumustuan, nora ordea?... Itsasaldera?....

109. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0057 Edozein ari eta maillako gizonek izan dezakete orrelako griña, gogoz berdiñak izan ditezkeelako, naiz ontasunez desberdiñak izan; ez dio ajolik lurreko ondasunez berdiñak ez izateak, goi-ondasunez berdiñak izan ezkero; zorionekoa, beraz, lurreko gauzen goseak menperatu ez duen txirotasuna, eta munduko ondasunak ez baiña zerukoak pillatu nai dituena.

110. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa saski-naski 1985 0042 - Ez zaio ajolarik; nik ere ez dut gaiñetik diru bearrik - erantzun zion Butzel`ek.

111. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0108 - Zuri zer ajola? - Ajola zaidalako etorri naiz...

112. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0103 - Zer ajola, Sandy? Ire izakera zuzena zalantzan ipintzea duk ire aitaren biotz-miña, Sandy. Ire barkapena nai likek.

113. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 Aiei ez zitzaien politikarengaitik axolik.

114. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. linazasoro 0091 Fidel Olanok, agoa bete janariz aitzeki-maitzeki: - Ez dio ajolik, jauna.

115. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño odol 0076 Neri etzidak batere ajolik.

116. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa tiro tartean bertsotan 0052 Ajola dio orain ere.

117. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño txankan 0035 Odol otzean bere anai bat iltzeko prest dagon bati, urte guziko irabaziak kendu ta sendi gixajo bat, iñorekin sartu gabe pake-pakean bizi zana, miseririk gorrienean utziagatik, Zer ajola bear ziok?.

118. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0089 Zearo samindurik, benetan maite bait zuan Margot bere alabatxoa; baiñan alataguztiz, bere biotzeko samintasuna baiño billera artan aztertzekoa zuten arazoa geiago ajola zitzaion.

119. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. bergaretxe 0181 Bestaldetik ez dio ajolarik esandako Jaurerriko Gotzai-ordekoak baiezkoa emanak izatea esandako erabakietan, oien baiezkoak eskubiderik ez daukalako Jaurerriari eta erriaren onari kalte egiteko; batez ere (esanetatik argi ta garbi nabari dan bezela), jakiñeko gauza izanik, batzar ura egin aurretik, Gotzai berbera ibilli izan zala, ordezko eta laguntzalleen bitartez, esandako batzarrera bere iritziko presonak bialtzeko lana egiten, eskatuaz aren gogo eta atsegin zanetik at ez ibiltzeko; baiñan gero bertzeratu zaizkionak izan dute aunitz atsekabe aren eskutik, ots, presondegi eta beste zenbait lotsa gaizto.

120. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak bu errenteria 0011 - Ez da axola... ar zazu komisione hau.

121. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0274 Beren gogakizun aiek Elizarenak iñoiz izan ziran ala ez jakitea, ez zitzaien ajola.

122. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ostolaiz 0019 Ori dena gutxi ajola guri.

123. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0134 Alemanian badira gizon argitu biltzarrak, gizon guti argituez axola dutenak.

124. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak b. latiegi 0001 Ez yaku Zer, guretzat baliozko gauza danik iduritzen Ez yaku axolarik!.

125. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak b. latiegi 0001 Eusko Lege-Batzarrari ez ote yako Bizkaiko Euskeragaitik axolarik?, Zer da ba Bizkaieraz idazten dan aldizkari bakarra.

126. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. etxezarreta 0001 Inori axola ez zaizkion berriak dira.

127. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. larre 0001 Ximinea gabeko etxeak behingoan, ez baitute supazterrez axola, baizik iguzkiko aire epelez paristarren izter zuri mehakailek.

128. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak f. juaristi 0001 Zer ajola horrek? Goian egotearen plazerrak estaltzen ditu igotzearen zoritxar eta min guztiak.

129. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.j. goenaga 0001 Zer axola zaio jendeari Estadu eta Elizaren arteko adiskidetasun edo asarre uneak?

130. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1972 0001 Ez dutela ezertan siñesten gaurko gazteak, ez diela ezergatik ajolarik, entzun ohi da... Zer derizkiozu?

131. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. ugalde 0001 Izan ere, legegizonek egungo legedia oinarritzat harturik iritsi dezaketen horrek ez digu axola haundirik.

132. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. kortadi 0001 COURREGES.- Lehen jende gutirekin lan egiten nuenean, nahi nuena, atsegin nuena egin ohi nuen; sor nezakeen linea bat zabaldu baino 2, 3, 4 urte lehenago. Ez zitzaidan axola, gehiegi, negozio batek lur jo zekidan: banuen diru pittin bat ataka txarrak iragaiteko.

133. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. kortadi 0001 COURREGES.- Ilargiko nekazari bat nauzu. Beti nere idurimenean aztarrika ari naiz. Ez dut deus ere jakiten ez zait besten eritzia axola. Nere obra zait axola eta ez nitzaz esan dezaketena. Miloika urtetan dabil mundua itzulika. Bizitza bat ez da ezer asko. Jendea joan egiten da. Loreak zaizkik gustatzen, zelaian behin hartu genituenak batikbat.

134. 1969-1990 zuberera poesia j-l. davant 0101 Hemen alfore zikina
Ur ustelaren usaina
Mendian pino arrotza
Eta ipar izai beltza
Ondartzan nausi petrola
Eta jendetz'ez azola.

135. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak p. ibarmia 0085 Hala ere, amak badaki bere umetxo maitea berehala berriro lehengora itzuliko dela, baina ez dio axola: umeak berriro bihotza irabazten badio, sekula ez da zigortua izango (...).

136. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 0067 KIKILI.- Eta zer axola du horrek?

137. 1991> euskara batua antzerkia k.d. izpizua 0034 Imanolek. - Norenak axola zioten orduan?

138. 1991> euskara batua ikasliburuak j. etxeberria 00004 Hau da, barazkijaleari ez zaio haragiaren igoera axola, ezta zigarrorik erretzen ez duenari tabakoarena ere (baina bikotekideak erretzen badu?)...

139. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0026 Ez bazaizu axola, nik egin dezaket.

140. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0054 Axola ez bazaizue nik Maddalenekin joan nahi nuke.

141. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0054 Ez digu axola.

142. 1991> euskara batua ikasliburuak zer irakurri 0171 - Axola ez bazaizu, hemendik hamar minutura itzuliko naiz, bitartean etapa ikusi nahi dut eta.

143. 1991> euskara batua ikerketak l. erriondo 0082 Ez dio axola afasikoa elebakarra, elebiduna edo eleaniztuna izateak?

144. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. gomez 00138 - Egia esan ez dio axola bere begirada vodka kopa zeharkatuz galtzen da une batez bertan gris kolorekoa da guztia.

145. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. garmendia 00087 -Ez dut uste horrek asko axola zienik. Behin entzun nien esaten hortzetaraino armaturik joan beharko zutela. Eta pentsa, belabeltzei tiratzeko ere ez zitzaien berun apurrik geratzen.

146. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txiliku 00008 Horregatik, mutilak beti bere kontra daude, baina berari ez zaio batere axola.

147. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 00093 Benetan axola diona Silvia gure taldeari atxiki izana da eta arratsaldero Gillenen etxera laguntzen gaitu.

148. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. etxeberria 0092 Handik at gerta zitekeen guztiari muzin eginez, batere axola izango ez balio legez.

149. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0014 - Horrek ez du axola.

150. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. olarra 0008 Niri ez zait asko axola, baina klasean badira hori egiterik ez daukala esaten dutenak eta kexatzera doazenak.

151. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0061 - Ez zaitez sartu axola ez dizun gauzetan, bestela zuei erasoko dizuet zartailuarekin.

152. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0074 Amak galdetu zien ea joan nahi al zuten berarekin azokara, eta erantzun zioten, axolarik ez baldin bazion, nahiago zutela Pippirekin joatea.

153. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0080 Nori axola zaio hori? esan zuen Tobik.

154. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0111 Baina Jonasi ez zion axola, ardura garrantzizkoagoak zituen jai bat baino.

155. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. agirre 0102 - Tipoa fuerte jarri eta berriro eskatu ditu bere paperak, bakarrik nahi duelako hanka egin, bidaia ordaindu egin baitu, eta aukeratu duen herrialdera iritsitakoan zer egingo duen besteei ez dielako axola.

156. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. galparsoro 0013 Bainan zer axola du horrek, nire ondoan daude eta ni inoiz baino zoriontsuago naiz.

157. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. galparsoro 0013 Dena den, ez litzaidake axolako lanerakoan musutxo bat hartzea, goizetik umore onean hasteko.

158. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0053 - Ez dik axolarik; esan ezak, horrek lasaituko bahau; inori kontatutako beldurrak ez dituk hainbesterainoko izaten -esan zuen Fernandok.

159. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0048 Busti ondoren, etiketa askatu egin zen, baina horrek ez zuen axola.

160. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0080 ARROXA XURI: Baina ez dio axola.

161. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. legarreta 0081 - Niri ez zait axola! - esan zuen amona Josephinek -.

162. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0022 Osaba Martini ez zaio axolako! pentsatu nuen.

163. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0241 - Axola al zaizu begiratzen ez badut? - galdetu zuen Lucyk -.

164. 1991> euskara batua liturgia itxi atea 0098 (...) ihes egiten du; otsoak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu, morroiari ez baitzaio axolarik ardiengatik.

165. 1991> euskara batua literatur prosa a. egaña 00256 - Ez du axola erantzun zion Ángelek.

166. 1991> euskara batua literatur prosa j. lartategi 00023 Ez dio axola noiz arte bizi izango garen; sentitzen duguna, horixe da balio duena.

167. 1991> euskara batua literatur prosa j. lartategi 00023 Eta gure sentimenduak aurreprogramatuta badaude ere, ez dio axola. Ez horixe!

168. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00032 inori ez zaio axola min hartzen badugu, inori ez zaio axola nor izateko aukerarik uzten ez bazaigu.

169. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00061 Pepejota ez zen sekula nire plazerraz arduratzen, bakarrik fantasia sortzaile gisa axola nintzaion.

170. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00017 Lohitasunak asko axola zion orain, pentsatu zuen bere logelan sartzean.

171. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00138 - Ez, egia esan. Hegoalderantz joango zen, noski. Baina zer axola digu horrek?

172. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 0037 Ez dio axola.

173. 1991> euskara batua literatur prosa pa. zabaleta 0010 Aspaldian utzi zion idazteari; irakurri egiten zuen, baina irakurtzen zituen gauzarik gehienek ez zioten inolako axolik.

174. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0145 Ez zegoen ziur alderantziz ez ote zen, baina ez zitzaion asko axola.

175. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0145 Susanari ere ez zirudien asko axola zitzaionik: isilik geratu zen, aipuak txunditurik.

176. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0015 Ez zirudien horrek asko axola zionik.

177. 1991> euskara batua literatur prosa k. santisteban 0030 - Ez zaizu axola izango atea zabalik egotea, ezta? -esan zuen Sappleton andreak-, nire senarra eta nebak zuzenean itzuliko dira ehizalditik eta hortik sartzen dira beti.

178. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0154 - Eta horrek zer axola dio?

179. 1991> euskara batua literatur prosa batx behi 0146 Baina marmitaz kanpo zegoen herritar bonbozaleari axolarik ez zion.

180. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0113 - Ez zaitez tontoa jarri, eh Juan, esan dizut zergatik, eta zuri zer axola zaizu gainera?

181. 1991> euskara batua literatur prosa m. lopez 0054 - Beno, piskatxo bat handiagoa izatea gustatuko litzaidake, jauna, axola ez bazaizu erantzun zuen Alicek; hiru hazbete oso altuera kaskarra da.

182. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0036 - Axola zaizu kafetera horren jarleku bat hartzen badut?

183. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 0084 Edo hobeto esan, ez zuen ijitoa ukatu; edozein modutara, ez zion axola hark zer paper jokatzen zuen.

184. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0120 Gau osoan axola zion bakarra zuk egindakoa zen, begiratzen ote zenion, irribarre egiten ote zenion, ezer politik esaten ote zenion.

185. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0124 Baina ez zitzaidan axola.

186. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0008 Ez din axolarik, esan zidan, ni oso ona naun horretan eta erakutsiko dinat.

187. 1991> euskara batua literatur prosa m. gonzalez 0060 Aitak jakin zuenean haur esperantzan nengoela, Quimet propio esatera joana baitzitzaion, bisita bat egin zidan eta, ez zitzaiola axola neska edo mutila izatea, bere leinua amaitua zegoelako jada.

188. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. bolinaga 00081 Ezer baino lehen begibistan dagoen zerbait esan behar dut: emakumeok ez gara beste gizakiak ez bezalakoak, eta horregatik, gizonei interesatzen zaizkien gai berberak interesatzen zaizkigu guri ere. Gero eta zentzu gutxiago du honelako esaerek: emakumeak ez daki deus ere ekonomiaz, politikak ez dio axola, kirolak berriz gorrotatzen ditu eta mundua urrunegi dauka.

189. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. galarraga 00051 Guri bakarrik axola zaiguna zera da oihartzun apokaliptikoen 1000 urte honetan, hiribilduaren aurrean, eraikitako eta banakako multzo bezala bere hormetako hesien atzean gorderik, agertzen diren bi elementu garrantzitsuekin Santa María eta San Bizenteko elizak, Urgull gotorlekuaren haize-gerizean, Badiaren eremuan harrizko alternatiba bat kontrajartzen zela Antigua aldean, eta bertan Komentu zaharra nahiz Antiguoko parrokia eratuz, hiri honen hasierako hiri-kokalekuaren arkitekturaren ideia eta irudia irudi-interelazio (6 irud.) honengan egokitzen direlarik.

190. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00078 Barbaroen inbasioa, itxurak bestelakoa adierazi arren, urrats bat gehiago izan zen bide honetan. Barbaroen erresumen arteko mugapenek ez dute kutsu etnografikorik; inbaditzaileen indarrean edo nahikerian oinarritzen dira. Menperatzen zituzten herrien arraza ez zitzaien batere axola.

191. 1991> euskara batua saiakera-liburuak autonomoak 00147 Eta hor uste dut, esate baterako, mugimendu sozialetan non lanik gehien egiten baituzu, non iruditzen zaizun zuk nahi duzun horretara heltzen zarela, delegatzeari ezetza, zeren eta axola zaidana gizartea aldatzea baita eta gizarteak beste balio batzuekin funtzionatzea eta uste dut hori lor litekeela mugimendu sozialen bidetik, hauek alderdien alternatibak direlarik etabar, baina, hor ere, uste dut, oso gutxi sakontzen dugula, alegia, gaur zauden eta mugitzen zaren mugimendu sozialek ere sektak bezala funtzionatzen dutela, neurri batean alderdietako eskemak errepikatuz... ez dago gaur mugimendu sozial garrantzitsurik, mugimendu sozialez ulertzen dena, borrokan egin eta ez delegatuz multzo handiak direnak, alegia.

192. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00126 - Ez dio axolarik...

193. 1991> euskara batua saiakera-liburuak heriotza 00275 Horregatik eztabaida filosofiko latzak izaten dira gizakia (gainerako izakiak ez zaizkigu axola) noiz jaio den eta noiz hil den erabakitzeko. Arazoak benetan erabaki ezinezkoak dira ernaldutako arrautzak bizitza propioa duen eta noiztik duen jakiteko (edo ernaltzeko edo beren karga genetikoa konbinatzeko gai diren sexu-zelula guztiek zergatik bizirik eduki behar ez duten jakiteko) jarrera pragmatikorik ez badugu.

194. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00101 Doktrinatuak kanpotik ezarritako ikusmolde bat bereganatzen du, baina berak erabaki duela uste izaten du. Bereganatutako edukiak egiari edo zuzentasunari lotuta egoteak edo ez egoteak ez du axolarik. Erabakigarria da, ordea, bere iritzia osatzeko doktrinatua bide ez razionalez baliatu dela (hots, ez da argudio propioez baliatu, eta ez ditu azterketaren emaitzak berak egiaztatu).

195. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00550 Azken batean, praxiaren ikuspuntutik ez da axola zein banderaren azpian gauzatzen den hezkuntza morala, garrantzizkoa gauzatzea bera baita: arazoak argituz eta garapena bultzatuz, dokrinamendurik eta erlatibismorik gabe. Dogmatismoa ezin daiteke inola ere justifikatu; praktikaririk onenak elementu nagusiak iturri desberdinetatik hartu eta ildo pertsonal batean elkarrekin nahasten dituztenak izan ohi dira.

196. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 00187 Hori ez da zuzenki guri axola zaiguna, beste hau baino: bitartean, bata bestearen eskutik, berriro aldatuak direla, bai errealitatearen kontzeptua (1), bai ezagutzaren/arrazoimenaren kontzeptua (2), eta bai Ni edo kontzientziarena.

197. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 00238 Kristauari funtsean lehena bakarrik axola zaio.

198. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00009 Neri zer ajola,
neguan eguzki ta bero ta lora?
Nere mendi busti
lañuaz yantzita, nai nituzke ikusi!
Nik ez artzen poza
neguan, ez badet euri ta aize t'otza...
mendietan elur,
auzoraño otsoa yetxiko dan bildur,
ta bideetan loia,
baserritik kalera naguan banoia...
Zugaitzak, osto-utsik,
ez al du, bidean, aitonaren antzik?
Ene Negu maite...!
zure magalera nik igesi arte,
eguzki onen min
osatu zaidazu Lañu-oroitzakin...

199. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1996 0032 arazoak hasten ziren hamaika urtetik aurrera, Erresuma Batuan bigarren mailako hezkuntza hasten denean, nesken errendimendua ona edo txarra izan, ez zuen axolarik, ebaluazioetan beti izaten zen gaitzespenezko adierazpenen bat.

200. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0224 Berak dioenez, gure judizio estetikoetan ez zaigu axola objektua bera, objektuaren begiespen hutsa baizik.

201. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. angulo 00109 Adibidez, Xosé Estévez-ek gizarteaz hitz egitean ez digu proposamen berririk ezkaintzen; guztiz kontrakoa, berari gizarte hartan sorturiko gatazkak eta istiluak besterik ez zaizkio axola, zeren eta berak hasieratik proposatutako planteamendu historiografikoan egite historiko askoren baloreak zentzurik gabekoak direla erakusten digu.

202. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. oihartzabal 0168 Garaitzaileak ala garaituak izan daitezen, zer axola du?

203. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. arregi 0070 Inork ez zuen aurrera begiratzen, etorkizuna inori ez zitzaion axola.

204. 1991> euskara batua saiakera-liburuak rol sexualak 0044 Aldamenekoa ez da benetako kidea, ez lehiakidea ere, apenas axola dion lagunak zer egiten duen, eta ingurune honetan erregelen oharrak ázaltzeak ez du berehalako eraginik.

205. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. gil bera 0162 Ez zaigu hainbat axola gure izatea zer den geure baitan eta egian, nola axolatzen baitzaigu zer den ezagutza publikoan.

206. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lisp progrlengoaia 0001 (Y 3) funtzio-aplikazioan, y(3) balioa lortuko duena, kalkulatzeko prozesuan ez du axolarik zein funtzio-aplikazio ebaluatuko den lehenago: ( - ( * 2 X X) 3 ) edo ( - X 25).

207. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. perez 0102 Paratzaileek gogoak eman bezala aldatu dute jatorrizko testua, bai axalez eta bai mamiz, eta hori, Mitxelenarentzat ezin onartuzkoa da (79) Horregatik zirtatzen ditu tarteka hobetu, zuzendu eta antzeko aditzak: Argitaraldi berria, osoa ez bada ere, lehenbizikoari darraio, ez geroago agertu zen edizio zuzenduari. (1957f:94). A! Bertsoak, jabedunak eta jabegabeak diren direnean daude, ezertxo ere aldatu gabe. (19601: 144). ...oraingoa, behar bezala, lehenari darraio, hurrengoetan agertu ziren hobekuntzak orrialdeen behe aldean bazterturik. (1962s:82). Eta, horrexegatik txalotzen du, esate baterako, Auspoakoen jarduera: Diodan gai hauek egileak utzi zituen bezalaxe, batere orrazketarik gabe, argitara dituzte Auspoakoek. Arras txalogarria da jokabide hori: gai biluzkorriek dute hor axola, ez horien apaindurak edo apaindurarik ezak. (1961j:55).

208. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0040 - Neri etzaidak batere axolik.

209. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0073 Ala ere, ajola guri orduan.

210. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak bbarand 00018 Ajola gutxi aieri!. Naiko erostunak zeuzkatenda!. Alde batetik sei etxe amalau pisokoak.

211. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak j.m. azurmendi 00049 - Jigante'ateati ezetz bikatire ez ditt nei ajolaik -esa 'ementzion zapataitxikik

212. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak j.m. azurmendi 00049 Ajolaik ezpazion, sartzeko ba esa' ementzion emakuma orrek. Geo aparie ema' ementzion eta gambako lastateia eama' ementzon lota.

213. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak j.m. azurmendi 00049 - Bai lastateiñ ortxe zeok gizon bat; baño jigante 'ateati ezetz bikatire ez diola ajolaik esan dik -eantzun ementzion be amak.

214. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia iratz 0210 ZENTZULUZ (Kaxkopel-i): Zer! zure lagunaz ez duzu axola gehiagorik?

215. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0826 Zure birjinen osteaz ez dut axolarik!

216. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa a. luku 00007 Beti iduritu zait menaia haundiaren egiteko haserrez jeikitzen den etxekanderearen axola duela Errobiak, bere hegien xahatzeko xedez.

217. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/98 00097 Horretan luzerorik
nei ez zait ajola,
formal ibili zaitut
ahal bada inola;
bokadillo eder bat,
hiru Coca-Cola,
seme formal askoa
izan leike hola!

218. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/94 0106
Libre badago ze ajola du
tentela izanez gero,
kartzelara ni joango naizenik
hobe dezu ez espero,
intsumisio istori pranko
ta hara nun gauden gero,
beste kontu bat izango zan gaur
Franco bizirik balego.

219. 1991> sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0057 Etorri-ta urrengo egunean ala esan nion Lazkao-Txikiri: krisis aldi batengatik orain etziguk ajolik, patata azal eta guzti jaten ikasi diagu-ta.

220. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. pagola 0003 Eta aberriaz axola garela?

221. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 HAMALAUEKO gerlan Euskaldunak ongi ezagutu zituen jeneral batek errana da: Zuek, Euskaldunak, senegaldarrak bezala zarete, ez duzue Frantziaz axolarik: aitzindariari diozuen estimuaren arabera gudukatzen duzue

222. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. iraola 0030 ARGUMENTUA: aitortzen du agian ez dela zuzena izango bere nagusia, baina hor konpon lagunaren iritzia; ez dio axola nagusia zer den eta jana nondik dakarkion.

223. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak b. arrizabalaga 0002 Batzuei postariaren irudia ez zaie gustatzen, baina niri ez zait inoiz axola izan, beste edozein lan bezalakoa dela iruditzen zait.

224. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... baleike 1996 0012 Ez zait axola, azkenean denok nahi dugunaren atzetik goaz, gero batzuek aurkitzen dute eta beste batzuek ez.

224 emaitza

Datu-estatistikoak: