XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00002 Orain aurtxoak bildur orrekin
andik irten bear dute
babes lekua billatutzera
nunbait ematen badute.
Ikusten danez erri askotan
eskeñi omen diote
euzkaldunatzat errukiturik
lagundu bear diote
ta gure aurrak bizi lekua
oraingozizango dute.

2. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0157 Orregatik etxea, babesleku ziur ta ezin autsia gertatu da.

3. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. agirre 0215 Gudualdirako babes leku naturalak ezartzea eta Jerusalen hiriburuaren horma-hesi eroriak birreraiki, zen haren xedea.

4. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. irigarai 0010 Egunez eta gauez babes leku bila ibiltzera beharturik zeuden.

5. 1969-1990 euskara batua literatur prosa e. ugarte 0040 Ez! Ezinezkoa zen, ikutu egin ninduen, bere eskua nire sorbaldan jarri zuen, ez ziren aluzinazioak, egia zen, osaba Faustino han zegoen eta nik ezin ikus nezakeen, babesleku nuklear batean nengoen, baina nola? noiztik?.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0048 Behin baino gehiagotan haizearen eta euriaren soinuaren doinura hartzen zuten senar-emazteak loa, habeen gainean zegoen teilatua eta elkarren arteko epeltasuna zeru haserretuaren aurkako babesleku bakarra.

7. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0104 Ikusten ahal zena ikusiz, babesleku bikaina hura, alajainkoa!, paraje haietan jasoa izateko.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gasteiz 0010 Batzutan babeslekuetan bildurti kuzkurtzen eta bestetan zetio-dorreak, ametsezko jauregiak eta edertasun eta loriazko monumentu herronkariak eraikitzen jostatzen den gizonaren lan sutsu edo mindua aditzen saiatu gara.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm izadia 0136 Udazkenean, arkakusoen arrautzak bildu eta babes leku egoki batetan gordeko dituzte.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizijator 0009 Hala ere, denbora luzez existitu da problema bat, zeinari ezin izan bait zitzaion ebazpen materialistarik eman, arrazoi horregatik mota guztietako lukubrazio idealisten babesleku bihurtu zena, problema hori biziaren jatorria zelarik.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0077 Dena den, interesgarriagoa da oraindik uharretik jarraitzea harkaitzen azpikaldetik igarotzeko eta harkaitz azpiko babesleku eder bat bilatu, extraplomo itzel baten azpian eraikia, eta inguruko bordak baino zaharragoa dirudiena.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. alkorta 0050 Krac-a ohi ez bezelako garrantzia duen babeslekua da, Bocquée eta Tripoli Konterrirako sarrera.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0009 Islandia, azken babeslekua... Erik, Thorvald-en semea, Asvald-en semea, Ulf-en semea, egun zoriontsuak bizitzen ari zen Norvegiako Jaederen-go lurraldean.

14. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0293 Mendi-Elkarteek eraiki dituzten mendiko babesleku jatorrak ez daude toki auetan; emendik urruti, mendi-multzoaren barnean sartuak baizik, eta aietara oiñez iritsi bear da, mendi-igokerak egiteko toki berezietan eraikiak aurkitzen dira; beraien zerrenda bat emango dugu ondoren.

15. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. orbe 0001 Euskal Herriko Idazleen Elkarteak ere ez du ezer esan; bertsolariek ere ez; Euskararen eta euskal kulturaren babesleku historikotzat bere burua duen eliza katolikoak ere ez....

16. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. chavarri 0001 Lo zaku arinak... eta gure gauetarako babesleku bezala, inon dagoen gelarik handiena: zeru zabala, beti miloika izarrez josita.

17. 1991> bizkaiera ikasliburuak danok senide 00006 Orain horrek guzti horrek urrunekoa emoten dau, baina hor behean dago, nire babeslekutik, antzinako hainbat gomuta gordeten dituan larre atsegin honetatik metro gitxitara.

18. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak markina-xemein 0206 1857. urtean eregi eben errepidearen bazterrean, oinezkoentzako babesleku izan eitean.

19. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/1 0097 Molusku: hezurdurarik gabekoak izanik, mintz meheaz inguratutako metazoo motako animalia; eskuarki maskorra edo oskola izan ohi dute babesleku gisa; hauetarikoak dira barraskiloak, ostrak...

20. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0079
parke natural
zoologiko
babesleku
desagertu, agortu, ahitu
natura
kaiola
harrapaketa
zaintza
bizi
zaindu, jagon
jaio
hazi
ugaldu
hil
ohartu
errespetatu
lasai
urduri
baketsu
odolgaizto
ugaztun
hegazti
harrapari
narrasti
ahozpez
gurutzaturik
eserita
gorderik

21. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00200 Gaur egun hegazti-faunaren babesleku bikainak dira eta kostaldeko ekosistema interesgarriak daude bertan.

22. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00070 Nork esaten zuen liburuek ez zutela ezertarako balio, harrapakinarenganaino hurbiltze bidean, liburutegia ezinbesteko ezkutaleku eta babesleku izango zuen.

23. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 00352 - Babeslekua aurkitu duzue, ezta? esan zien Nuriak bere lagunei.

24. 1991> euskara batua literatur prosa batx gizona 0297 Baina berari polita iruditu zitzaion, babesleku goxo bat; bai, inoiz pterodaktilorik etortzen bazen zeru haietan barrena, seguru kanpandorre hartan geldituko zela deskantsatzera.

25. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ibilien dima 00015 Bestela, asko dira bazka eta ihardutea beste lekutan burutu arren babeslekua harkaitz-labarretan bilatzen duten hegaztiak, hauen arteko asko giza-presioagatik ihes egin beharrak bultza dituela.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 00150 Ganaduarentzako aterpe edo babeslekutzat erabiliak izan ziren, eta leizeetan jasotako simaurra ongarri gisa erabili ohi zen nekazaritzako lanetan.

27. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. bilbao 00090 Etsaien babestalde batek eragozten zien ikurrak eta ezkutuak ziren hiriko babeslekurako bidea eta aurrez hertsiriko ateek ihesa.

28. 1991> euskara batua saiakera-liburuak erlijioak munduan 00013 Leku guztietan dago. Animalia nahiz arroka bati lot dakioke, edo iturriari nahiz zuhaitzari. Baina burujabe da. Bere bizitza propioa dauka. Hurbiltzen zaion edozeren gain ari izaten da, bufaloa edo zuhaitza izan babesleku.

29. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. alberro 00095 3) Euskal jaiak, euskaldunen babesleku izan daitezke: Francoren garaian adibidez.

30. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00200 Artxanda goian eta gibelean Leioa eta Loiu aldera bonben burrunba berriro. Nafarren bosgarren eta seigarren brigadek suntsitu ditiztek Bilbo inguruko Burdinezko gerrikoaren babesleku gehienak, eta Euzkadi osoa zekor bat bezala desegiten ari duk nazi-faxisten azken aizkorapean.

31. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00063 Gernikan eguna zen eta baziren zazpi babesleku biztanleria zibilarentzat.

32. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00063 Chorrillon gaua zen eta ez zegoen babesleku bakar bat...

33. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonhazk 00040 Itsasadar horiek arrantzako eta merkataritzako ontzien babesleku izan dira aspaldidanik.

34. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00319 Beraz, denek elkarrekin joan behar dute; izan ere, gehienetan babesleku gutxiko lautada handietan bizi direnez, emazte, haur eta abeltaldeak etsaien harrapakin izango lirateke.

35. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arana 0099 Bertan nahikoa elikagai, eta normaltasun minimoaz bizitzeko adina lasaitasun eskeiniko dion babeslekua behar ditu.

36. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arana 0119 Erran nahi da aitzinetik, politika hau aplikatu aitzin, babeslekuak ba zirela, erreserbak ba zirela azienda horientzako orkatzarentzako, oreinarentzako, eta abar.

37. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arana 0119 Sistema hori aplikatuz geroztik babesleku horiek guztiak kenduak izan dira zeren eta ez bait zuen itxurarik horien atxekitzeak; 20 orein behar zirelarik hil, 20 behar ziren hil, eta berdin zuen babesleku batetan hiltzea edo ez; eta arrazoi beragatik, elurrarekin ere zilegi da horien ehizatzea.

38. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0028 Egiaz, klaustro deitzen duguna, bere hormak eta tenpluaren mendebaldeko fatxada, beren jatorrian babesleku baten hormak izan zitezkeen ( ).

39. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0038 Bai, Elkano babesleku txiki gisa agertzen zitzaigun, elizako dorre txiki eta auparia erakutsiz, gaztelubegi baten antzera Urolako ibilbideak Zarauzko beheko lurretarantz zekarren ibiltariari begira.

40. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila barnet 1993 0362 Azalpena: Esparru mugatu baten barruan babesleku bat egongo da jolasaren hasieran aukeratutako harrapatzailearentzat.

41. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila barnet 1993 0362 Hasteko, harrapatzailea babeslekuan egongo da; beste guztiak, berriz, zelaian sakabanaturik.

42. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila barnet 1993 0362 Baten bat ukituz gero, berak eta ukitutakoak korrika itzuli behar dute babeslekura; itzultzen ari diren bitartean beste guztiek egurtu ditzakete, beti ere eskua zabalik eta minik eman gabe.

43. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila barnet 1993 0362 Dauden biak eskua emanda aterako dira berriro babeslekutik, aurreko egoera errepikatuz.

44. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila barnet 1993 0362 Oharra: Norbait ukitu baino lehen katea apurtzen bada, zaplakada has daiteke eta harrapatzaileek babeslekura itzuli behar dute.

45. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak altza 0062 Gure ustez, Pasaiako badian, aurreneko bizileku iraunkorrak badiaren bi muturretan kokatu ziren, Lezon eta Herreran, han egin zitezkeen eta itsasontzientzako babeslekurik seguruenak.

46. 1991> gipuzkera antzerkia a. albisu 00191 Kendu egin zidan berak, niK nere mutillentzat, Nantestik ekarritako kañoia, eta Aiako artan askotan eskatu nizkion kartutxoak, bidalduko zizkidala agindu ere baiño bialdu ez!! Eta orregatik galdu genduan gure babes leku eder ura... Liberalak nere buruari salneurria ipiñi zioten artan ere, nere azpi-joko bat izan zala ura, esan zidan... Ikusten danez bada, Lizarraga eta ni ez gera kaiola batean gordetzeko txori bi...

47. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0513 Otxoa'k ordea, gudari izan zala oroituz, eman zien bearrezkoa zuten kemena, eraman zituan danak Berus izeneko opidum artara eta, an, danen buruzagi egin da, gorde aal izan zuan germaniarren erasoetatik babes-leku zar ura, eta, baita bertan bildu zituan jendeen biziak salbatu ere.

48. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 00018 AEKrentzat berarentzat ez dakit, euskararentzat, euskalgintzarentzat eta abarrentzat behintzat, erasoa ez da izan oraingo honetan babesgarririk eta babeslekurik onena.

49. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0020 Azken egunetan 20.000tik 40.000ra errefuxiatuk utzi dituzte babeslekuak, baina ez dira beren herrira itzuli.

50. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1992 0008 2.18.- Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 6ko 57/1990 Dekretuaren bidez horrelakotzat adierazitako Aixolako Babeslekuan ehizean egitea debekatuta dago, haren mugak izen bereko urtegia inguratzen duen basobidearen kanpokaldeko ertzak seinalatzen dituenak direlarik.

51. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. gimenez 0018 Demokraziaren alde sartu omen dira demokraziaren babeslekura Ieltsinen lagunak, legebiltzarra erre, nostaljikotzat salatu dituzten -eta jendeak, hauteskundeen bidez, aukeratu dituen- parlamentari batzuk akabatu, eta -Pinochet-ek bere garaian bezalaxe- hauteskunde benetan askeak egiteko asmoa aldarrikatu.

51 emaitza

Datu-estatistikoak: