XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera antzerkia abar 0005 Bigarrena sukalde ta eche barrenerako.

2. 1900-1939 gipuzkera antzerkia abar 0011 ¡Barrena parrez eta arpegi azarria jarri biar! ¡Zer esanen gatik!.

3. 1900-1939 gipuzkera poesia iraola 0437 Berriro entzutenda
negar aurrarena,
estututzen zuena
amaren barrena,
zeñek diyo batetan
lajarik diena
beren sendakiñentzat,
ustian zubena...
- ¡Zer kalderiñ eta zer
danboliñ kirtena!
guziyak baño len da
nere zoramena
.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ldi 0189 Bizidun ibilkorretan gizakia ez-barren mail bat gure nagoa atzemanik dezu ertia.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa eguzk itzaldia 0122 Beti ezkutuan eukiteko gauzak be ez dira-ta, kristiñau guztientzat ain atsegintsu ta pozkarri dan egun onetan, geure gogoak jaso, biotzak idegi, barrenak zabaldu ta zeruko Ama atsegin eta gozo oni geure eraspen eta maitasuna, geure eskarron ta zaletasun laztana agertu ta erakutsi bearr dautsaguz; geure buruak eta geure gauzak, batez be geure gogo-biotzen landara ta kimuak diralako maiteen doguzan gauzak; geure gogamen, asmo ta gurariak eta oneik azaldu ta adierazteko darabilgun geure euskerea, zeruko Ama laztantsu orren eskuetan ipiñi bearr doguz.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or mi 0025 - Ez, ez, esan zuen neska ederrak: eguzkiaren beroak ez ditik ikaratzen Crau'ko neskak... Baño zergatik ez esan? barrena lertzen zedukeat eta.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or scruz 0028 Gizagajoa an bizi zan pake pakean, baiño barrena irauli ta nastu egin zion Euskalerriaren aldi txarrak.

8. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak a mendib 0129 Askotasuna erakusteko Mendiburuk batean tza erabiltzen du, besteantzi ta noizbait z uts-utsik: inguruan darabiltza gau ta egun guziak I. 80-12, birtutez birtute garabiltzala III. 116-10; nik nere barren onetan nerabiltzan itzak I. 255-11, eguraldi gaistoak gaizki zarabiltza I. 217-9.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1916 0001 Asko poztutzen naz, ta zorionak opa dautzubedaz. URETA-BARREN. Jorralla 21.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1932 0001 UNTZILLA-BARREN.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak adonostia 0001 Bizitu da jendea... ta euskaldunak, olerkari ta idazle batzuen begietan biozberagia, barren illunegikoa dan euskaldunak, (mendiko kontrabandozalea karabineroaren aurrean bakarrik dezu illuna... erdera ere orduantxe aztutzen zaio), euskaldunak, diot, ain biotz zabal, alai, mendi lepoak eresi ta alaitasunez blei uzten dituan euskaldun onek, mai on batek sorterazi oi duan alaitasuna biribildu bearra nabaitzen du....

12. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00002 Au irakurtzen dezutenok, oartuko zerate noski zer dan orrelako ibileira bat eta nolako atsekabea eramango zuten euren barrenetan gizajo aiek, euren erriti igezi zijoaztela.

13. 1940-1968 bizkaiera poesia onaind 0051 Zirimol dot barrena, naasi baizen erre,
Arimea bait-yata atsekabez ase:
Uin biurrizko itxas baltzenean irri,
Miñaren irrintzia dantzut aspergarri
.

14. 1940-1968 gipuzkera liturgia v. aramburu 0028 ¿Gai ontan zure barrenak zer esaten dizu?

15. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa salav neronek 0136 Bilbao inguruan zebiltzala gure soldaduak, bañan nere barrenak eman zidan buelta ederra ori entzun nuanean.

16. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa gbarand ilias 0279 Bizirik dirautenak, berriz, bere urondo ederreko magalean artzen ditu, ta zoko barren zabaletan babesten ditu.

17. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak g. ansola 0096 Euskalerriko gizona sentitzen da bere izatean, erraietaraño, eta barrenak ematen dion sua eta argia aldarrikatzea baizik ez du egin ausart eta lotsaizunik gabe.

18. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak ibiñ 0031 Liburu ontan ikusi dezakete, oraindik ere ortan badiraute, gure erriak beste iñungoak bezin egoki maitasuna kanta izan dula, eta bear bada besteak baiñon barrenago nabaitu dula maitasun-ziztada.

19. 1940-1968 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1962 0098 jan-zale gaudenak
gerade geyenak,
emen dabillenak
uts zeuzkak barrenak,
zenbat ote gaudezen
jango gendukenak?.

20. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00002 Ikuste onekin Jesukristoren neke-miñak ain barren sartu zitzaizkion gogoan, oietaz oroitze utsakin, ezin bestez, negar zotinka asten zan.

21. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... azkatasuna 1946 00001 Gu gara gexo larri ta mingotz au osatuteko osakairik eder ta onena.Irakatsi euskeraz gure seme-alabai, gure seme-alabaen biotz ta barrenetan irazi aberrien maitasuna eta beti alengindu kenduten arrotz zaletasuna.

22. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. argiñarena 00001 Dardazio sakon aldi jakiñ baten barrenerako, kultura baten oñarrietaraño zabaltzen danean, gizadiaren iraupen instintoak gizartetik igarle oiek aurrerazten ditu urrena datozenak bideak irikita arkitu ditzaten.

23. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. argiñarena 00001 Gizona bere larrimiñ eta eziñ egonakin irakurleari txokorik barreneneraño sartzen zaio.

24. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bidez 1967 00001 Praka urdiñak barrenak balaunetañoko artillezko galtzerdietan sartuta.

25. 1969-1990 bizkaiera poesia onaind 0069 Euzkiak goitik zeuntzun ikutu
Ta zuk muin zuriz lernai biotza;
Ez dakit zelan, barren bikoitza
Zendun edegi zorten ta kimu
.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak a. sarriegi 0026 Konpresiorako sekzio txikia duten barren kasuan, zail samarra da baldintza hau betetzea eta zutoin luze eta meheek (zutabe eta pilareek) azterketa berezia eskatzen dutenez, aurrerago ikasiko dira.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0080 Baina oihu egin eta barrena asaskatu asaskatu lasaitu nahi du.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0102 Jarri zen, bada, gure Petrikillo leihoan, barrena lasaitzeko, bere aitak eusten ziolarik eta berehalakoan atzeko bagoi batetik halakoxeko deadarra entzuten da: - Purokiko horrek, kontu! tunel bazterra jo gabe.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0104 Bira eman eta aldendu egin zen, ez suaren arriskutik baizik eta haragiko zauria baino ere barrenago izpirituan sartzen zitzaion isekatik.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0027 - Bainan batek ihes egin zian. Ez? - Bat huen barren. - Eta beroiek. - Zeintzuk. - Zeintzuk. Ba beroiek. - Ba auskalo. Euria hasten ari duk.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0010 Ez al ditu, bada, nire sentimentuak ezagutzen? Ez al nion neure barren osoa agertu?.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa peillen 0043 Barren hartan gogoetan jarraitzeko gusturik ez neukan.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa imuj azbel 0106 Kostatu zitzaion, baina azkenean lasaitu zituen barrenak.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0050 Bi gizonezkoak poliki abiatu ziren mahairantz, eta ontzi haien barrenetan zegoenari begira jardun zuten.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0274 Opio gose nardagarri hura, barrenak hazkatzen hasi zitzaion.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibe 0389 Ez nau, ez, neure barrenak ezertan salatzen; baina horrek ez du esan nahi errugabeko hartu nautenik.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa n. urbizu 0053 Argia biztu eta sehaskako barren artetik nere eskua sartuz berea hartu nuen.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0053 Alde batetik, ez zitzaion iruditzen etxe hartan beste inor egon zitekeenik, baizik eta bera bakarrik zegoela, bera bakar-bakarrik, eta nahiz-ta etxe hura izan alde hartan ohikerak agintzen zuen bezelakoa, halataz ere bere amets irudi hartan, etxe hura harrigarrizko itxurakoa zela iruditzen zitzaion, eta inork inoiz Drakularen jauregi beldurgarriaren orma teilatuak gogoratzen baditu itzal-lanbru nahastuan erdi galdua laister konturatuko litzateke zein modutan ikusten zuen Martak bere etxea, hara, mendi-tontor baten gainera aldatua, saguzar marruti batzuen hegakaldien azpian, etsai kaltegarri batzuen bizileku eta kabi bat izango balitz bezela, eta tristura haundi batek zaztakatzen zion barrena han bere burua modu hartan ikusirik, kobildua, izerdi hotzez bustia, hortzak kirrizkadan eta geldi ezin konturik....

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0078 Hala guk lasai hustuko genituen gure barrenak behar zen tokian.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0100 Irakurleak irakurtzen jarraitu zuen, kandelak mahain gainean biztuta, aurreritzi eta gogorazio eta oroitzapen txar denak berbizten hasi zitzaizkiola eta ezin zuela ezer egin horren kontra, sentitzen zuen artean apenaturik, alfer-alferrik bait zen barrenaren kontra burrukatzea.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak f.m. ugarte 0138 Zeinuaren barrena, datoentzat gordeko da (6.4 eta 6.6-eko margoak kontuan harturik); kanpoko aldea hidrodinamikako datoentzat.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lehenzikloesper 1987 0036 Eta hau, organismook osatzen dituzten zelulen barrenaren eta kanpoaren arteko energi produktu eta gordekin produktuen elkartrukatze egokiak sorrarazteko da.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. apalategi 0019 Beharraren barren analisi batetara igarotzen bagara, has gaitezen, zerbaiten falta sentsazio denez aipatzen.

44. 1969-1990 gipuzkera antzerkia altzate 0045 Jaun - Ez, motel, ez! Itzak ozenak, utsak barrenak.

45. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0040 Juli - Ardalla aundia dezute barren ortan.

46. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0100 Masaillean jo eta iraiñik mingarrienez iraundu ba`lu ere baiño geeiago minberatu zuen Carol`en begiratuak, Eugene`ren barrena.

47. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa f. portu 0104 Murruak desegin, porrokatu, eta egun batez zortzi aldiz asaldatu bazuten ere, ez zieten barrena sartzen laga Ondarrabitar leyalak.

48. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak berron 0178 - Gizaldi au arteraiñoko euskerak nolako barrena ta nolako gaiña, nolako mamia ta nolako azala... dakazkigun.

49. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak berron 0178 Jakiña! Izkeraren barrena ta gaiña, mamia ta azala, ezkutua ta ageria diodanean... izpidea garbitzeagatik, gauzak argitzeagatik... diot; gauzak berengan aiñ berezirik ez badaude ere, gure baitan bereizketa egiñaz, gaia argiago erabiltzearren.

50. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak berron 0178 Izkuntzalariak diote (eta edozeiñek dakuske) izketaren barrena ta gaiña, mamia ta azala, labe bat-berean erretako mintzairu bat-bera dira; izkera alegia, bizitzaren agerpena da; onengatik, bizikera aldatzen badugu, izkeraren barrena ere eta barrenakiñ ageria maiz aldatuko dugu; edo ta, izkera aldatzen badugu, iztunaren gogobarrena ere, bizikeraren barrengo iturria ere aldatuko dugu.

51. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak berron 0178 - Alaberean, oraingo bizikera berrian sarturik bizi den euskaldunak, bere barrengo barrena gaiñeratzeko, mamia azaltzeko, ezkutua agertzeko, esan-naiak mintzatzeko... euskera, izkera berritu naiko du.

52. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak in: pastor izuela (1780-1837). ezkioko ta segurako itxuak 0035 Ixuela zegoen ate bazterrean zut zutik; eta emazteak atea idiki, eta kanpora irten zan orduko, sartu zan barrena, atea itxi zuen, eta oju egin zion emazteari: - Orain zu kanpoan eta ni barrenen.

53. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak d. garmendia 0086 Arantzazu-ko sustrai eta barrenak berak aztartu zituan ongien; antziñako ainbeste gauza eta gertaera illun argitu; ainbeste paper zaar eta artxibo miatu.

54. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak d. garmendia 0106 Eta zenbat eta zenbat aitortza on baten bidez pekatuen arantzak kentzera, barrena lasaitzera, kezkak eta illunak uxatzera, (...).

55. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm eskl iv 0032 Ondo lotzeko, naikoa izaten du zatomuturraren barrenari iru buelta ematea.

56. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak etxde 0023 Beharbada, hainbeste sufritu izan ezpa`lu Barkoxtar koblariak, haren bertsoek elukete izango halako sentipen garratzik, hainbesteko samintasun jariorik eta hitz ozpindurik, iñori barrenak kordoka-erazteko eragiñik.

57. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0215 Barrena amairugarren gizaldikoa dauka.

58. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0153 Liburu-argitaratze ontan Kristau-Ikasbidea, dotriña zan barrena geien irrikatzen ziona.

59. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak vill 0205 Pasarte oiek, bakarka eta bereziki arturik, ez dute bearbada orrenbesteko pisu edo indarrik, baiña bildu ezkero, argi egiten diote elkarri, eta Jesusen barrena, orain arte aztertu diren aitorrera ospetsu oiek bezain garbi salatzen digute, garbiago ezpada.

60. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1986 0264 Doinua: Amaren bularra Peñagarikano.
Pazientzia hartu
ezazue arren,
hemen urduri dago
majina bat barren,
lana amaitu nai det
al danik azkarren,
nor ote da lenengo?
Ea nor zortzigarren?(bis)
Len haina lagun nai det
azkena egin arren.

61. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1990 0001 Programan adierazten denaren arabera, Gernikako itsas-adarretik barrena trenez egindako bidaia da kasu honetarako prestatu den klasea moduko hau.

62. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak bbarand 0001 Botilla bat ardo ustu genuen lau lagunen artean eta barrena berotu zitzaigun arekin.

63. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1989 0001 Ez da, halarik ere, ordenagailuaren barrenak erdoiltzen dituen zomorroa, nahita egindako programa konplikatua baizik.

64. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. arrieta 0001 Poesiaren basoaren barrenako gorabeherak lirateke hauek, lupaz edo konplizitatez irakurriz gero aipamen guztiak identifika daitezkeelarik.

65. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak k. gallastegi 0001 Bilbo`ko Sananton`go euskal-katekesian, bere barrenerako dan euskal aldizkari barri bat sortu da, geien baten katekesiko umeak eurak idazten dabe aldizkari ori; bertan agiri da baita Eskauriaza`tar Xabier be, Deustu`ko ikastetxe nagusian pilosofi ikasle danaren esku langillea.

66. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Pozgarria da Berri On hori, gizonaren barrena indarberritzeko.

67. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. altuna 0001 EAJ.an jai orretan izan genduban batzarrea edo mitiña, gure eretxiz, oso egokia, bai Klaberia napartarrak egin leuskuna ta bai Ardanza Lendakariak eta Insausti, Uzturre aberkide goralgarriek azaldu zituen itzaldiak, bada, naita gai asko ta zakonak azaldu, barrena pozoituta ez eukanak baiño bestek txartzat artu ezin leikiezanak.

68. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... pper 0001 Bestela, beti besteren aitzakitan geure barrenak usteltzen baino ez zaizkigu joanen; jadanik sobera ustelduak ez baditugu ere.

69. 1991> bizkaiera ikasliburuak hizkilimin/3 0092 Orduan astiro-astiro estali edalontziaren barrena kartoi zatiaz.

70. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 00090 Norbaiti kondatzeak nire barrena lasaitu egingo du.

71. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0041
Bai, bufoia, entzun nire estuasunak
hona nire larritasunak.
Badut zera bat barne-muinetan,
jartzen didana barrena penatan.
Ez ote dut pauso okerra emango?
Neure buruaz eta bizitzaz kanpo?
Ez ote dira senar eta emazte
mundu beraren bi parte?
astrua duena hautatzaile,
soilik dateke maitean garaile,
betean eta hutsean elkar-osatzaile.
Baina kide ez direnak
badira bortxatzen,
holakoen batasuna
laster da eteten.
Eta haustura horrekin
balitz mundua amaituko,
inguruko oreka ere
bizkor da suntsituko,
izadi osoa ere
guztiz da apurtuko.
Hobe dut itxarotea biharrari,
ziur datorkidan izarrari.

72. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. azurmendi 0049 (...) eguzkia zeruan mantendu nahi genuen, baina natura gure garra baino boteretsuagoa zenez, eguzkia itsasoaren barrena errainu ahulak jaurtikiz ezkutatzen zen.

73. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0072 Itsaso barrena begiratu nuen, itsasoak nire maitearen arima jan zuen.

74. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0033 Baina kontua askoz lehenagotik zetorren, aurreko egunetan Lauraren sufrimendua somatzen bainuen, barrenak lehertzear zeuzkala, nahiz eta kanpotik eguneroko itxura eman.

75. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. alberdi 0017 Baina, bat-batean, gogamena gurasoengana aldendu zitzaiolarik, halako bihotz mindurak harrapatu zion barrena non, une haietan nahiago izango baitzukeen bertan hiltzea, ezen ez gurasoei eskolan gertatukoa kontatzea.

76. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. alberdi 0052 Kezka larri batek estutzen zion barrena, sosegu hartzea galeraziz.

77. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. alberdi 0065 Bazkalorduan gurasoekin egon nauk, norbaitekin hustu beharra nian barrena.

78. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. alberdi 0073 Guztiak errepasatu zituen, baita zeharka ezagutzen zituenak ere, hala nola An-ek bere gurasoekin izan omen zuen elkarrizketa edo zuzendaritzakoek dagoeneko beren artean izan bide zutena, eta gogorazioek irakiten jarri zioten barrena.

79. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. nuñez 0012 Hirira bidexkatik barrena joaten zirenean, ur-atakan geratzen ziren amuarrain arrantzan.

80. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00077 Bi txakur txiki zaunkari ere irten zitzaizkion bidera, praka barrenetatik hortzaka.

81. 1991> euskara batua literatur prosa i. garbizu 00017 Taberna bateko pixatoki errespetagarrian barrenak arindu ostean, agureak goizari amaiera emateko erarik hoberena Asturiaseko etxera joatea zela erabaki zuen; igandeetan, lur maiteko fabe eta erbestaldi errepublikarreko cabrales gaztaz bereziki apaintzen baitziren.

82. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 00060 Barrenak aurrera jarraitzeko eskatzen zion, beti aurrera.

83. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00027 Galdurik sumatu nuen neure burua eta zer egiten duk hemen babua? galdegin zidan barrenak.

84. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00027 Haren ahotsak gozatzen zuela, eta aldi berean aztoratzen, nire barren terrala.

85. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00075 Aireportura lagundu eta ama-semeak hegazkinean sartzen ikusi nituenean, ezerezak irentsi zidan barrena.

86. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00140 Emakume biluz batzuen gorputz arrosak inguratzen zituzten marko urreztatuen, ispiluen eta letoizko barren argi beilegia whisky edontzietan nahasita barneratzen zitzaien kolpez edanda.

87. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0104 Axunek maitasunez beteta nabari du barrena.

88. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0050 -Jo ezak kanpaia noizbehinka barrenak lasaitzeko, motel, edo harrapa ezak bestela herrikoen ardietako bat, sentsazioa antzekoa dela entzun nian lehengoan! Jazintok, irribarre bihurri bat ezpainetara ekarriz.

89. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0203 Hargatik, nire barren nazkatu eta etsituek hartara bultzatzen naute-eta, dena bazter utzi eta Amalioren arrastoaren bila abiatzea erabaki dut.

90. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0249 Bueltako bidean formazioa desegin genuen, eta tresnak mututu ere bai, barrenetatik lehertu zitzaigun karkara ozena oztopo genuen-eta eskuak sabel eta hankatartera eramatea ez zen beste ezertarako.

91. 1991> euskara batua literatur prosa i. oñatibia 0046 Pardela egin, Manhattan utzi eta, Horn lur-muturretik barrena, Pazifik-itsasoruntz jo zuen.

92. 1991> euskara batua literatur prosa batx gizona 0009 Ordea, ametsean ikusten zuen itsaso izoztuak harritu egiten zuen bere zerebroaren zati erabat esnatu gabekoa, eta zati horrek begiak itxita jarraitzeko gogoa sortzen zion erorketa inpresio atsegin baten bitartez; iruditzen zitzaion itsasora erortzen ari zen harria zela, asteroide baten antzeko zerbait-edo, eta ur izoztuek, auskalo zein paradoxaz, epeltasun goxo bat gordetzen zutela beraien baitan, eta prest zeudela izotz geruzan zuloa egiteko bera handik barrena murgil zedin.

93. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0155 Ezin ninan ahaztu negarrez aldegin zueneko egun hura, eta azkenean ez ninan barrenik izandu, aurrekoan esaten ninan bezala, joan da, zapla, mahai gainean bi hankak zabalduta larru eske jartzeko.

94. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0144 Harrokeria izan liteke nire aldetik, baina poza sentitu eta barrena lasaitu zitzaidan gero, lehen momentuko harridura gainditu bezain sarri: ustekabeko aurkikuntza baten imintzio baldar hura (ez Aba Yakuek ez inork sinets zezakeen nik irents nezakeenik ikur-elearen bigarren zatiarena) nire armarritzat hartzea erabaki nuen instant hartan bertan, abisu ezin egokiagoa baitzen, izurri zein etsai, nire erabakien oztopo ororentzat: egizue ihes kontrarioek, elkarrenganatzea heriotza gerta ez dakizuen.

95. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0340 Zubi ertzeraino inguratu, txaflata mehetik barrena begiratzera saiatu, eta gorpu bat iruditu zitzaidan (...).

96. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 00104 Kosmopolitismoa edukirik gabea, barren hutsa zela uste zuen: jendeak ezin du bere burua garatu baten barruan ez bada; gizabanakorik ez dago komunitate baten bidez izan ezik.

97. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00099 Oin zolako barneko sahetsa (zati konkaboa) bizkar barrenaren ordezkoa da. Bertan daude puntu mingarriak, bizkarreko molestiekin lotuak. Minak arintzeko, puntu horietan masaje suabe bat egin, gero eta presio gehiago eginez. Atzamarrak edo hatz koskoak erabili.

98. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 00427 horrela bere kontzientziaren barrenenean gauzen horrelako ordena agerpena besterik ez den aieru sekretuak kitzikatzen du, gauzen beren baitan ordea zeharo bestela gertatzen dela, eta nahiz eta denborak eta espazioak bera beste norbanakoengandik eta horien ezin zenbatu ahal tormentuetatik, zeinak sofritzen baitituzte eta are haren bitartez sofritu, bereizi eta berarentzat guztiz arrotz gisa aurkezten baititu;

99. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak g. piedra 0117 Ikerketa hau, alfabetatu beharreko eremuko biztanleekin egindako elkarraldi ezformalez burutuko da eta berauetan barrena, zentzu existentzialdun berbak, hau da, edukin sentikorragodunak ez ezik, herriaren berezkoak, beraren esaera jatorrak, profesionaria partaide duten taldeen esperientziari loturiko berbak ere lortuko dira.

100. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak bimailmorfol 0009 Mako eta barren erabilpenak testuinguru alternatibo desberdinak definitzeko aukera eskaintzen du korrespondentzia baterako.

101. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lef 0762 b) Badaude, bestalde, batez ere ulergarritasunaren bila dabiltzanak eta horretarako, hitz elkartuaren barrenak miatzen ibili ordez, hitz-elkartearen aldian aldiko testuinguruaz gehiago kezkatzen direnak.

102. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: azul. donostia / san sebastián, 15-20 0015 Gogoan dut etxola zaharkitu behera etorria, eta jende presatia hango atetik barrena sartzen, eta tren berezi haiek Vascongados izenez ezagunak zirenak haien zarata eta ziztuak eta azkenean, Karmeliten eliza.

103. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bapatean/93 0008 Bertsolaritzaren barrenari baino areago, azalari dagokion bertze alderdi bat ere badugu, zaleen jakinmina bizten duena; pastelaren banaketa edo, sukaldeko hiztegia erabiliz.

104. 1991> euskara batua saiakera-liburuak meatzaritza goierrin 0104 Fabrikarekiko ere bi zati bereiz daitezke: barnealdea adreilu erregogorrez egina eta kanpoaldea berriz, barrena harlangaitzez, eskantzuak harlanduz azalduz dituelarik (zatirik zaharrena), eta goialdea adreiluz eraikia dago.

105. 1991> euskara batua saiakera-liburuak jamuj 1030 Xedea ez da, esan dezadan hau ere azterketan barrena abiatu baino lehen, egitura horien historia ikertzea, etorkia non duten bilatzea, urte eta mendeetan zehar nondik-nora ibili diren mugatzea edota beste hizkuntzekin konparatzea.

106. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0034 (...) beherantz egiten da eta bide bat aurkituko dugu, pinudi batean barrena eraikuntza txiki batzuen eta Errota-berri izeneko baserriaren inguruetaraino heltzen dena.

107. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0034 Bide-zidor estu batean barrena igotzen da, belardi zabal eta maldatsu bateraino.

108. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1996 0025 Eremu pribatua etxe barrenari dagokio.

109. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pyrenaica 1995 0378 Alberto joan da hainbeste zalantza sortu dizkigun horma tentearen azpiraino, ezkerraldera metro batzuk egin eta goitik beherako ertz baten barrena gaindituz enbutu handi batean atera du burua.

110. 1991> gipuzkera ahozkoak oiartzungo hizkera 0158 Goizian kafesnia ta solasian esaten dan bezela jo ta uaxe, ta geo ordutan patiyoa, geo eguerdiko dembuan potaje pizar ua jaten tzenun, berriz e arratsaldian beste buelta eman, ta berriz e apaldu ta barrena, zeldaa.

111. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0041 Aitaren bildurra omen zan ganbarako leiotik barrena sartuko ote zan, bere metxa sutan zuala.

112. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0089 Kaballeriak baztarrean lotu ta sartu giñan barrena.

113. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak bbarand 00053 Barrenak etzion eskatzen.

114. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak euskerazaintza 1995 0050 Enparantza gizasemez bete betea zegoen; belarriak bersoetan txintxilik jarrita zeuzkaten, den denak barrena lasaitzen.

115. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak euskerazaintza 1995 0052 Dialektoa deitzen diotenean, barrena lertzen zaio.

116. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak e. larre 0474 Haur hura gero ere markatua izango da, ez da edozein haur izango, ez diote nolanahiko kontakizun, ixtorio, kirola mota ez ahusagailuk inarrosiko barrena baina gureek izango dute beti haren baitan lehentasuna, bera ttiki ttikitik haietaz hazia izana delako.

117. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0042 Ondorioz eleberriko Ximon karitate-egitetara bezala Nemesio suhartasun eta ausardia handiz euskara eta euskalduntasuna atxiki nahizko iharduerari lotuko zaio, gatazka honen baitan barrena pairatu beharrean izango da atsekaberik saminenak eta fede-zalantza usuenak, baina halaber bizi-poza eta bizi-arrazoia ere euskararen aldeko gudu honetan atzemango du.

118. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0039 Zikin batzuk, muztio lodiarekin batera sartu dira galbahe-saretik barrena.

119. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Hasiera batetan, elkartasun, internazionalistaren mundutxo honetan egunero arnasa hartzen dugunoi, halako susmoak jaten zigun barrena: horrenbeste elkarrizketarekin iraultzaren portura helduko ote dira?

120. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1993 4785 Arrasatetik Arabara Aramaiotik barrena doan errepidea, Garagartza auzategitik Gipuzkoako herrialdeko mugaraino, zabaldu eta hobetzeko (Gakoa: I-EM-I 10/90) Proiektuaren Hartu Aurreko Aktak egiteko deialdia.

121. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1993 4785 Diputatuen Kontseiluak 1992ko irailaren 22an hartutako Erabakiaren bidez Arrasatetik Arabara Aramaiotik barrena doan errepidea, Garagartza auzategitik Gipuzkoako herrialdeko mugaraino, zabaldu eta hobetzeko (Gakoa: I-EM-I 10/90) Proiektua behin-betiko onartu zen.

122. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1993 4785 Arrasatetik Arabara Aramaiotik barrena doan errepidea, Garagartza auzategitik Gipuzkoako herrialdeko mugaraino, zabaldu eta hobetzeko (Gakoa: I-EM-I 10/90) Proiektuak erasandako ondasunak eta eskubideak.

123. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0038 Egun askotan egiten nuen, oso goiz jaikita bizikletan buelta egin Aiatik barrena, lanera sartu aurretik.

124. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1993 0017 Untziak, ez zuen kasik petroliorik biltegietan, haitzak jo zituenean, Teeseko itsasadarretik barrena sartzeko asmoa baitzuen, bertan petrolioa jasotze arren.

125. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m.j. telleria 0038 Buenos Aires antzokiko eszenatokira igo eta lepo zegoen areto baten aurrean derrigorrezko obra eta Gillermo Tell operako aria abestu nituen; oso ondo barren.

125 emaitza

Datu-estatistikoak: