XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera antzerkia e. mujika 0010 Ima. - Ez dago ama etxean, baña ikusiko det ba-daukan. (begitzen du arasa gañean, eta ostera atera juaten da) Ez dauka? (barruratuaz) Aldeko Joxepa Antoni zan.

2. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak a. lasarte 0189 Txeng-txuk begiak zarratu egin behar izan ebazan, eta irekitakoan, bera egoan zuhaitzaren azpian oreinkume zuri-zuri bat ikusi eban; hori bakarrik izan balitz... gainera azken gailetea barruratzera joian!.

3. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak seie 0019 Honela, moral autonomoaren mundura barruratzen da, Wallon-en inkestak zionez 3-7 urtetako errurik handienak iraina, desobeditzea eta biraoa ziren arren, 7 urte ingurutan garrantzia duena hona hemen zer den: Tranpa eta lapurreta: lehen somatzen zenean bakarrik botatzen zuten aurpegira, bainan orain zintzotasunik gabeko ekintzak direlako arbuiatzen dituzte.

4. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0006 Jakina, egundoko bizkor pasatzen zen kobratzailearen ondotik aurrera bonobusa pikatikean ezarri eta segurora, ze bestela baldin deskuidoan gelditu bazitekeen inor busaren atzeko sarreran, aj, oj, eta uj!, arnaska eta furriada bat beraren abantzaraz barruratzen zen jendea tropeleka, aterkiak erristrean bezala zirelarik, edo zenbat emakumek boltsoa zilborrean bermatuz, eta anderea txiki samarra bazen zerbait beherago, inor eskalabrotzeko zori hobean.

5. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. berasategi 0190 Langatik esparrua barruratu, eta bertantxe gurdibide eroso eta atsegin bat bilatzen zen aurrean, esparrua erdibi eginez goi eta behe belardi eta lorez beteta agertzen zelarik eta nahiz gorantz nahiz beherantz begiratu arren, dena zoragarri sentituz.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0157 Inmak porroa pasa dionean ematen dizkio bizpairu ahokada, begiak hertsirik, kemen handiz kea barruratuz.

7. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. garmendia 0119 Eskerrak, Xaxi, barrura zirenean (bi atsoak, noski, zein ba?) ikusi ez ninduten.

8. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. ormaetxea 0015 - O! Barka, liburu saltzaile bat zinelakoan nengoen, badakizu nolakoak izan ohi diren... sar zaitez barrura, mesedez.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0126 Eta urrutik jarraitu eta ikusi zuten mendixkaren oinean kaskoaz lurra jotzen eta haren aurrean irekitako lurpekoan zehar barruratzen.

10. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0033 Denok barruratu bezain laster, haizeak itxi zuen atea gure ostean.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0054 Horietako askorengan zelula-mintzak irekiune bat du, elikagaiak barruratzeko (zitostoma), batzutan hodi moduko batez luzatua (zitofaringea).

12. 1991> euskara batua ikasliburuak la salle taldea 0023 Lepoan bere lapur-zakua zeramala berehala joan zen ostadarra hasten zen lekurantz eta ostadarraren horko punta barruratu zuen bere takelara.

13. 1991> euskara batua literatur prosa k. izagirre 00054 - Ziriak sartu zizkidaten azazkalen eta haragiaren artean... mailu txiki batez barruratzen zizkidaten, kontu handiagaz.

14. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 00437 Ene oldoztekin endredaturik ohartu gabe beheratu nuen ateko heldulekua eta barruratu egin nintzen.

15. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00017 Boben armairu bete-betean eskua barruratu eta pertxak ezker-eskuin apartatu zituen zakarki, bere trajearentzako tokia egiteko.

16. 1991> euskara batua literatur prosa m. lopez 0054 Gero perretxikotik jaitsi egin zen eta belartzan barruratu zen herrestan, alde egiten ari zela soilik zera adieraziz: (...).

17. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. galarraga 00015 Bokale berriaren irekiguneak, egun ezagutzen dugun lekuan hain zuzen, ozeanora hurbildu ezezik, segurtasuna ematen zien kanaletik barna nabigatzen zutenei, eta halaber garrantzitsua herriarentzat, Hiribildutik igarotzerakoan uren maila jaitsi egin zelako, modu honetan barruratu eta kai zabalagoak eta seguruagoak eraikitzeko aukera bideratu zuen, portuko lurzorua, barradera, eta uholdeei buruzko defentsa bezala; beldurgarria bezain usu gertatzen baitzen XIII. mendeko Hiribildu burges eta merkatal berria hedatu eta goragunetatik Errobi eta Aturriren uharroiletaraino jaitsi zenetik, baina dagoeneko uraren menpe ez zeuden hiri-zabalaurak. Apezpiku-Hiri zaharraren goiko esparrua ez zegoen bezalaxe.

17 emaitza

Datu-estatistikoak: