XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa d.m. bernaola 0353 (...) eta tormentuetan egonic goruntz beguiratu ebala, eta icusiric Abraan eta Lazaro gurazo santuen toquian egozan denporan, Abraaneri escatu eutsala aren bialdu eioala Lazaro, bere arimaco sua cerbait otzitu al baion; eta Abraanec erantzun eutsala, ezzala ori izan al leitequean gauzea, eta beste errazoen artean esan eutsan au, lecu batetic bestera guztiz urrin egoala, eta bitartea ain sarratu eta bidebacoa nunda ezin leiquean iñor batetic bestera irago.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa cristdotriñea 1920 0062 E. Soñeco decenteacaz, arrotasun baga, beguiac erabilli baga bateric bestera, biotz batuaz, lotsa andiaz, amore biztuteco gracia escatuaz.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ipuiñak 0247 Azpiratuak izan giñan; baiña esesteak gelditu bear ebanean, Prantzi ta ni zauri barik gengozala, azkenetan egoan Españiatar batek dunbadea bota eban bide egal batetik, eta bularra baterik bestera igarota Prantzik io eban lurrera.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... junior 1927 00008 Kristo Gure Errege ta Luis Gonzaga,ren omenak aizeak ere batetik bestera zaramazkiela.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... d. esnal 00022 Ur ustela dagon putzu loitsuan, arrgi errañu printza batetik bestera zikindu gabe sarrtu ta ateratzen dan bezela, alaxe berrdingabeko gaztien zaindari gure Luis Santuak, errege ta aundizkien arteko ustelkerietatik loitu gabe eta bere zipristiñen kutsuetatik, zutik eta liraiñ, eze ta marrdul, txukun da garrbi beti gorde zuan, usai gozodun lili txuriya, garbitasuna.

6. 1940-1968 gipuzkera antzerkia l.m. arrizabalaga 0099 FUKARANDONO - Zuri orrek, neronixe, ordun, zirizko soñekoa ez al zidan saldu? Gu soin batetik bestera aldatzen gerala; eta, oroimen ona dutenek, gauza auetzaz gogoratzen dirala, egia ez al da?

7. 1940-1968 gipuzkera poesia i. olabeaga 0007 16- Ezin bizirik etsai artian
joan zan Ruan'ko urira,
eskolen bidez mutil ugari
ekarri zitun onera.
Jaun'ak emanda ikusi zuan
Anaidian zabalera,
neurri berian an ibilli zan
alde batetik bestera.

8. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa loidi 0016 Nor kale erdian batetik bestera asi?

9. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa yazp 0116 Kantuan eta leku batetik bestera ariñiketan.

10. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa zubill lardasketa 0162 Biok lagun egin giñan, ta biok batetik bestera lan-billa aspertu giñan.

11. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zeleta 0038 Gure gurasoak bertako ate aundian lendabizi Kristau eginik Eliz-barruan sartuko ginduezen, ondoren uguts edo bataio santua artzeko; eta ordutik aurrera, zenbat ibildeun edo prozeziotan ibiliak ote-gera bere ate-zar-aundi batetik-bestera...?

12. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0181 Bodega eta Petaka hitzetan ageri diren konsonanteen artean maiz egiten da trukatzea edo batetik bestera aldatzea euskaran.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0304 Erriak eztu ori ontzat emango, eztuelako alde aundirik nabaritzen batetik bestera.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak a. zavala 0096 Euskal festak gutxi aldatzen ziran batetik bestera eta erri guzietan berdin xamarrak izaten ziran.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak palt 0173 Erri batetik bestera, askotan basetxe batetik bastera, izan oi dira nola edo alako alde txikiak.

16. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1945 00001 Kiarki ageri da, gerla batetik bestiala, ozkaz ozka, pollitarzuna lurrialat juan dela. Gerlen falta, hori? Dudarik gabe. Bena etchekuena ere bai.

17. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1959 00001 44 ilabethez sei ehun langilek Seine ibaiaren gainetik eraiki daute diringazko zubi bat gaitza: buru batetik bertzera, 608 metra, dena bat, azpitik harroin bakar bat gabe, untziak pasa ahal diten urean deus trabarik gabe.

18. 1940-1968 sailkatu gabeak saiakera-artikuluak euskera 1968 0246 Berez... fonema batek bestea sortzen du... batetik bestera aldaketa eginaz dator... zenbat eta beherago, onuntzago, etorri, orduan eta aldaketa... banaketa gehiago.

19. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j.m. iraolagoitia 0020 Mugikortasun hau garrantzi handikoa da liseriketa-prozesuan, izan ere janariak hortxe ondo zehatuta geratu daitezan batetik bestera mugitzen ditu mihinak.

20. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak marrazkioeo/1 0116 Gurpillen ardatza burdinari bat da; batetik bestera zulatzen ditu onek.

21. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak egieder 0072 Egun batetik bestera, beste jit bat emon nai izatea, egitu ezindako ametsa dirudi.

22. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak l. baraiazarra 0035 6. Anbulantzian toki batetik bestera eroan bearrik badago eta sueroa bertan euki, erredurak izan dituenekin lez jokatu.

23. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. urkiza 0083 Idazlearentzat bardin bere liburuak; danak ilusiño bardiñez eta ames uts egiñak, naiz-ta erakusketa egikeran batetik bestera bardin-ezaz konturatu.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0183 Hala jarri zituen Parisen (l969) kolore desberdinetako kabina-sail bat, jendea batetik bestera ibili ahal izateko moduan.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak medikuntza 0054 Horregatik ibilgailu mekanikoa dira eritasunak batetik bestera eramateko eta beste arlo baten gaixoen gordegailu sortzen dira zeren gaixoak bidaltzen ditue bere gernu eta gorotzaren bitartez.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0011 2.3. Sistema batetik besterako aldaketa.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0189 Mugitu kurtsorea pantailan zehar batetik bestera eta egin itzazu behar diren aldaketa eta zuzenketa guztiak, harik eta ondoko pantailan bezala fitxa agertu arte:.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. kalzada 0039 Ez da hausturarik nabari batetik bestera, jarraipen argia baizik.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. navarro 0028 Nola sartu ubideetan, leku batetik bestera nola eraman, ur gainean ibiltzen ikasi du, ura berziklatzen, zingiretan jasotzen (gero lehorte garaian erabiltzearren), uraren indarra elektrizitate bihurtzen, urtegi batetik erortzen denean turbinari eragiten dion indarraz baliatuz... eta baita beste gauza asko ere.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0074 Amorru guztia joan eta aurpegiko kolore urdina galdu zitzaion, aurpegi ilun hura argituz... eta une batetik bestera izugarrizko algarak botatzen hasi zen.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0044 Olatu beldurgarri haiek alde batetik bestera eramaten gintuzten, goitik behera intxaur azalaren antzera.

32. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0044 Zakur gaixo hau untziaren txoko batean sartzen zen bitartean, Pako alde batetik bestera zebilen, ahal zuenari helduz.

33. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0050 Neskak, bere aldetik, kilobaza erdi janaren bestaldetik begiratzen zuen, bi erraldoiek batetik bestera eztabaidan ziharduten bitartean.

34. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0017 Baina katutxo beltzarena zegoeneko amaitua zuen arratsalde hasierarako, eta horrela, Alice besaulki handiaren alde batean kukubilkatuta zegoen bitartean, erdi berekiko hizketan, erdi lotan, katutxoak pilota jolas eder bat egina zuen Alice harilkatu ahaleginetan ibilia zen artile mataza batekin, eta berriro erabat desegin zuen arte alde batetik bestera bueltaka ibili zen; eta hantxe zegoen artilea, tximiniako tapizean barreiaturik, dena korapilo eta mordoilo, katutxoa erdian bere buztanaren atzetik korrika.

35. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0163 Apal hura eltzez eltze egin nuen, kirten batetik bestera zabuka, han behean sukaldariak eta zerbitzariak hara eta hona zebiltzan bitartean... eta eltzeei lurruna zerien, eta zartaginei txinpartak, lapikoak irakiten... (...).

36. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0007 - Baita zera ere. Zer uste duzu, munduaren bukaera, horrela, egun batetik bestera etorriko dela, ala?.

37. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura amazonetako indioak 0018 Batetik bestera dabiltzanetan, ohesareak bakarrik eramaten dituzte.

38. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. uranga 0164 Zikin han zebilen batetik bestera isatsa hanka tartean zuela.

39. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. alkorta 0006 Ni itsasora marinel bezala joaten naiz beti, masta guzien muturrera igoteko eta belazurrunBelazurrun: mastetan zeharka dauden hagak (ikus untziaren marrazkia) batetik bestera, zelaietako matxinsaltoen antzera, ibiltzeko prest.

40. 1969-1990 euskara batua poesia p. ezkiaga 0034 Goizaurrean
gosaldu dudanean
ez naiz eseri mahaian
nabarmenago izan ez dadin
alde batetik bestera
dagoen distantziaren zaztada
ariman.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0253 Gelari gainbegirada bat bota zion Popeyeren sorbalda gainetik, aurpegi batetik bestera begirada arin txandatuz.

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. landa 0066 Minutuak jasangaitz eta gogaikarriak bilakatzen hasi zaizkik, eta zerbait egitekotan besoen jarrera hasi duk aldatzen batetatik bestera, urduri eta ezin egon.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0100 Oso gogaikarria da hemisferio batetik besterako bidaia, bai untziz eta bai ferrokarrilez ere.

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0025 , (...) baina oraingoa ezberdina da zergatio herriko plazan ez dauden bidezuloak eta gainera kotxea geldirik dagoen, mugitu gabe eta gainera nik oso ongi dakit zergatik eta nondik datorkidan zulo hori estomagoan: batetik bestera plazara ANA (ANUXKA neretzako) azalduko ote den beldurrez.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0221 Maiz aldatzen gera batetik bestera.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa sgarm heriotza 0111 Lau intzisio zituen urdailean, eta horietarik bat hain larria ze batetik bestera pasatu zuen eta pankrea apurturik utzi zion.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0019 Bestea bost urte beranduago etorri huen, ilegal, legez itxi bait zen inmigrazioa, bestaldera joan eta handik etorri huen; hau beti ibili izan duk batetik bestera, artalde tikiekin, mendirik mendi; artzai arloteak deitzen omen zietek amerikanoek horrela ibiltzen direnei; orain Elko-n bizi duk, erdi-india batekin esposatu huen eta urtean behin bere bertso batzuk bidaltzen zizkiguk, ez dik gizajoak itzultzeko esperantzarik galdu: Jinko-Jaunak emaiten badit neri behar den indarra, duda gabe ikusiren dut nere sort-leku xaharra.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0069 Egitan esateko: arimarik gabeko gorputz bat da marinela, batetik bestera etengabeki doana.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa b. hidalgo 0274 Nola zebilzkion hitz horiek belarrietan, batetik bestera bueltaka!

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0047 Haren farrea, imintzioak, adierazpenak une batetik bestera gero eta itxuratiago bihurtu ziren, bera puztu ahala gela txikiagotuz joan zen haren inguruan, eta azkenean kez betetako gela hartan ardatz kirrinkari, zalapartatsu baten inguruan jira-biraka zebilela zirudien.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0124 Erabili diren gaien artean ere, batetik besterako aldeak ikaragarriak dira.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak hitz 1974 0038 Guztiok erdaraz ditu eta; haur erdaldunek berdin ikastolako giroan sartzean, zeren bere hizkuntza jatorrizkoari arrotz bai zaio hura; eta pedagogiak hizkuntza batetik besterako iragantea progresiboki eman dadila eskatzen du traumarik sor ez dadin haurrarengan.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak ugalde 0483 Batetik bestera alde haundirik ez dagoenez, erantzun dutenen bizilekua hartuko dugu orain kontuan: Araban / Gipuzkoan / Nafarroan/ Bizkaian / Ipar Euskal Herrian / Atzerrian.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1976 0032 Bestalde, klase kontzientziaz mintzo denean, Rosak, bi maila bereizten ditu (teorikoa eta praktikoa), baina batetik besterako aldaketa ez da alderdiaren laguntzaren bidez egiten (Lenin baitan bezala), aitzitik, aldaketa hau, gertaera edo iraultzaile krisis beraren bitartez ematen da.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0204 Urte batetik bestera liburugintzaren lerro nagusiak ez dira aldatzen.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0206 Gorago esandakoa errepikatuz eta azpimarratuz: gai-sail hauek, laurak, konstanteak dira, iraunkorrak, urte batetik bestera.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak n. azurmendi 0027 Baina, batetik bestera, urrunegi iritsiko ginateke.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. etxezarreta 0203 Gauza jakina da, ordea, sistema bat dela hizkuntza eta ez dagoela berdintasun osorik hizkuntz sistema batetik bestera.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. intxausti 0317 Meazkirik istimatuena bizkaitarra zenez, premiazkoa zen batetik besterako bideak zaintzea.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0117 Ez da arraroa, horregatik, alderdi eta talde batetik bestera horren sarri igarotzen badira.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. bizkarra 0054 Haurrak, katarro gehienak izaten dituztenak dira, toxiko gutxien onartzen dituztenak; katarroak, anginak sortzen dituzte pertsona nagusiek izaten dituzten beste gaixotasun batzuen ezaugarriak, toxikoekiko erreakzio edo eliminazio sintomak askoz ere handiagoak dira; haur gaixoak kalentura handia, eztul handia, berehala ditu okadak, asko izerditzen du... baina sendatu ere, askoz arinago sendatzen da, eta egun batetik bestera ondo ikusten dugu.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gorbea 0139 Argia une batetik bestera indarra galtzen ari zen.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm txina 0002 Oso menditsua da Txina: alderdi batetik bestera pasatzeko traba haundi dira, muga bezala baitira; Hegoaldean, Himalaya mendilerroak separatzen ditu Txina eta Nepal; iparrean, Altai izeneko mendiak daude eta horiexek separatzen dituzte Txina eta Mongolia; mendebaldean, berriz, Tienshan mendilerroa: honek Rusiako Turkestanetik separatzen du.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ega 1984 0114 Horrela, hotel motak, alde batetik besterako bidaiak, informazioa eta beste hainbat zerbitzu eskasak izan dira batzuetan eta besteetan zerbitzu falta nabarmena izan da.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm izadia 0015 Ilea latz eta bizkarra xalkor, oin aztal gizenen gainean batetik bestera emeki-emeki dabiltzalarik.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm izadia 0075 Zerbaiten zantzua delarik, zantzuaren berriak batetik bestera eginen du, aitzinadanik duten seinale harrigarri batez.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm izadia 0136 Baratze eder horretan batetik bestera ibili ohi dira zinaurriak, lan eta lan.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak beasain 0345 Erdiko pertikaren atze-aurretan bi ohol estu zutik sartzen dira, ezpatak, eta beren gainean, batetik bestera, gurtaga izeneko egur bat.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararenprogr 1982 0010 Zeinu idatzien interpretazio mekanikoa jadanik lortua du gaztelanian erdiko ziklora heldu den haurrak. Hizkuntza batetik besterako pasabideak errazago izango dira gradualki eta planifikazio baten arabera egiten badira.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ehhlaburp 0008 Mediterraneotik Kantauriraino luzatzen den mendi-besanga honek ba ditu hiru mila metrotatik gorako gailurrak, baina bai Kantauri aldetik eta bai Ebro aldetik, bi ertzetan askotxo jaiten da, eta ez du oztopo nabarmenik batetik bestera herriak pasa ditezen.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m.a. elkoroberezibar 0033 Liburuak argitaratzearena halabeharrezko pausoa izan zen: X. Montoiak poema-liburu bat zuen; batetik bestera ibili zen non publikatuko, eta inposible.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. uria 0089 Badakigu etorkinak (edo bertako desnatibizatuak) ez direla egun batetik bestera euskaldunduko.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak habe 0022 Beste hitzetan esanda, informazioa testu-mota batetik bestera pasatzen dugu, prozesu honetan testu berri bat sortzen dugularik.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zer egin dezaket/1988 0045 Kanpinerako prestaturiko furgonetak izaten dira autokarabanak hizkuntza teknikoan ia inoren beharrik izan gabe, batetik bestera ibili ahal izango zara, beharrezko zerbitzu guztiak bertan izaten bait dituzte: sukaldea, dutxa, komuna, hozkailua, harraska, mahaiak eta oheak 6-8 lagunetzat, edukieraren arabera.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azterketa historikoak/1 0075 Egoera ekonomikoa arrunt aldatzen zen batetik bestera, baina XVIII. ezkeroztik polarizaketa prozesuari ekiten zaio: gizaki batzuk errenten igoerari, gari eta ikatzak duten prezioaren askatasunari, lehen goldatze berriei eta abarri onura ateratzen dieten bitartean, beste zenbaitek ez dituzte aspaldiko finkak birbalioztatzen eta zorretan sartzen hasiko dira.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0015 Gainera, indusketa-tokietan konturatu zen estrato batetik bestera fosilen espezieak aldatu egiten zirela, espezie zaharrena guztiz desagertu arte.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. martinez 0159 Triasiko aldian (230-200 milioi urte) Laurasia eta Gondwana superkontinenteak loturik omen zeuden eta orduan, dinosauruek alde batetik bestera igarotzeko arazo haundirik ez omen zeukaten.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak eglu iii 0389 A errejistroaren erabilera-balioa, berriz, nahiz eta neutroa izan, euskalki batetik bestera aldatu egiten da: mendebalean, errejistro neutroa da eta euskaldun askorentzat errejistro bakarra, gainera.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak eglu iii 0400 14.1.4. Hizkuntza batetik bestera alda daitezkeen kontzeptu nozionalak.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. azkona 0041 Dena den, zaldien energia, Fyfieldeko belardi, larre eta soroetatik irteten zen, beraz energia lur-zati batetik bestera transferitu besterik ez zen egiten.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. apalategi 0013 Maila batetik bestera igarotzeak sistima xinplearen eredua baztertuaz sistima konplexu bat hautatzea agindu dezake.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0114 Adibidez ezinezkoa da origami bat nola egiten den azaltzea tolestu hitza aipatu gabe, baina diagonalean erabili beharrean mutur batetik bestera esan dezakegu.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0152 1 Hiztegi elebiduna erabili, hizkuntza batetik bestera txandaka itzuliz.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0084 Aditz denbora, hitzen ordena, eta beste gramatikazko ezaugarri asko erraz transferi ditzakegu hizkuntza batetik bestera.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. mujika 0025 Egoera batetik besterako aldaketa azaltzeko, bi egoeren artean Adan eta Ebaren bekatuaren kontaketa ipintzen du.

86. 1969-1990 gipuzkera antzerkia sgarm historia triste bat 0298 (Batetik bestera paseatzen hasten da.)

87. 1969-1990 gipuzkera antzerkia sgarm historia triste bat 0308 ALTZIB - (Batetik bestera paseatzen; hitzak geldi eta ondo ausnartuz esango ditu; hemen ideia bat, eta han, bestea).

88. 1969-1990 gipuzkera antzerkia a. arrinda 0041 (Leiotik kanpora begira dago une batean) (Batetik bestera berriro) Gaztelu onek beste buru baten bearrean aurkitzen da.

89. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0122 Zergatik gabiltz batetik bestera galdezka zer eskatu bear dugun, beti dagokiguna ez eskatzeko beldurrarekin?.

90. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa g. egaña 0043 LUTELESTIA ta bestelako gizarte-arloak ikasteko ez omen da batetik bestera erriz-erri bidaiak egitea bezelakorik.

91. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. begiristain 0029 Bada, inguruko gauzetan batetik bestera gabiltzala, ez gera geuron buruaz oroitzen.

92. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0076 Ze asmatu? Herri aundietako anonimatua ezpadegu onhartu nahi, ezta ere batetik bestera aldatze horri, zein bide aukeratu genezake?.

93. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0172 Eta or dator azter-lana, ea non eta zertan diran bateko eta besteko kulturak berdin edo ezberdin, ea zertan dan batetik besterako aldea, ez zertan datzan gurearen berezitasuna.

94. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak in: pastor izuela (1780-1837). ezkioko ta segurako itxuak 0019 Alde aundia izaten da askotan agiri batetik bestera.

95. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0075 Alderdi au (batetik bestera joanda ikusi genezake), Oria-koa baño itxiagoa da.

96. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak lab 0092 Ezin ditezke aaztu, ez naski, eta ez batetik bestera ibilli zintzilikaioaren gisa.

97. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa b. mendisco 0041 Haurrak, arrosarioak ukaraitik dilindan, batetik bestera bazoazin.

98. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak p. saragûeta 0007 Nik amabi edo amairu urte nituenean, Mezkiritzen baze liburu aundi bat batetik bertzera zebillena.

99. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak m. sein 0023 Elgarren aldean jarriak, adineko ala gazte, Gipuzkoako, Arabako, Lapurdiko berriak bazabiltzan, tole, batetik bertzerat.

100. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0134 Ene gazte orroit guzian, ikusi dut heieri kadena batez eztekatua, batetik bertzerat, beti Potzo izena zuen zakur ihauslari-larderiatsua.

101. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak eskolarteko bertso viii 0016 T. Nori begira dagon
ez egin galdera,
M. bestela hasiko da
batetik bestera.

102. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak eskolarteko bertso viii 0048 Hainbat zoritxar sufritu gabe
ez da pasatzen urterik,
eta batetik bestera ere
ez da egoten tarterik.

103. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0001 Meza-emaleak bukaeran esan zun bezela, mai batetik bestera aldatu giñan.

104. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0001 Alemani, iskin batetik bestera autopistaz pasea nago, bear bada an ere ez dira danak ala izango, baiña inguru aietan ikusten da pagadi ederrik.

105. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Euria egiten zuenean, eta trumoiak zeudenean, mendi batetik bestera su bola bat pasatzen zen, eta barruan, sua joan beharrean, dama bat joaten zen, mendi batetik bestera oso azkar.

106. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Oso serioa zela pentsatu nuen su-bola batean dama bat ibiltzea mendi batetik bestera.

107. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Egun batetik bestera atrebitzen joan nintzen, eta hasi nintzen deskaro gehiagorekin begiratzen.

108. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1984 0001 Eta depositoko karburanteaz penintsula osoa batetik bestera igaro daiteke.

109. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1985 0001 Igandean, Santa Fe egunean, txistulariak batetik bestera txistuka ibili ondoren, 9,30etan karreristak 1. eta 2. afizionatuek parte hartuz.

110. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1985 0001 Hasteko, goizeko hamarretan dultzaineroak ibiliko dira bazterrak harrotzen eta alaitzen; hamaiketan poteoa, Zubietako Zanpanzar hortxe izango delarik ondoan, hau ere batetik bestera.

111. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1985 0001 Goizeko bederatzietan txistulariak batetik bestera eta ondoren buruzahar eta erraldoiak; goizeko hamaiketan, musika plazan, maskotaren aurkezpena Zarauzko txaranga eta trikitilariekin.

112. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0001 Gela batetik bestera pasatzen joan zen.

113. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... lankide 1989 0001 Arazo onen artean agirienak: 1. Lankidetzaren araudiak guztiz ezberdiñak dira erri batetik bestera.

114. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. goikoetxea 00112 Hiru orduko eserialdiaren ondoren, hankak luzatzeko beharra sentitu eta batetik bestera ibiliz, larre hauek eskaintzen didaten pastela dastatzeko aukera izan dut, ahuldurak urratutako indarrak, berrituz.

115. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0121 Honezkero, bidaia-ajentzia gehienetan ezagutuko dute, azken orduan munduko mutur batetik besterako txartela aldatzen duen emakumea dela esanda.

116. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 00150 Abertzale izatea eta nazionalista izatea ez dira gauza bera. George Orwellek argi utzi zuenez, abertzaletasuna ez da nazionalismoarekin nahastu behar. Bi hitzak ezberdinak izan arren, gehienetan desegokiro nahastu eta sinonimotzat erabili ohi dira gure artean. Batetik besterako jauzia zein erraz egin ohi den adieraziko luke horrek.

117. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. amas 00087 Kontuz, ordea: Horrelako iraganbidean batetik besterakoa egiten duena ez da-eta sentipena bera, ez baitu honek pixkanaka bere koalitatea aldatzen beste zerbait bihurtzeraino: ez gaude, beraz, garapen-bidezko aldaketa baten aurrean! Alderantziz; neu naiz, barne-egoera aldatzen zaidalarik, lehenengo sentipena gradualki makaldu eta bigarrena azkartzen zaidan neurri beretsuan, batetik besterainoko iraganbidea egiten duena.

118. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. zuazo 00357 Eta osasun oneko euskara nahi badugu, belaunaldi batetik besterako hizkuntza lotura horri hizkuntzaren transmisioari, zenbaitek esan ohi duenez eutsi beharko diogu.

119. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j/j. aizpurua 00110 Batetik bestera zebilen: Lehenbiziko urtean Parisen egon nintzen eta Sorbonako Unibertsitatean kurtso bat ere pasa nuen.

120. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. zuazo 0982 Zailtasunak, jakina, kidetasunok frogatzerakoan, emailea nor eta hartzailea nor eta, batez ere, batetik besterako aldaketa noiz eta nola burutu den argitzerakoan etorriko dira.

121. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. zalbide 0154 Bestelako kontua dugu hemen, batetik besterako jira-buelta itxuran jardun nahi ez badugu, argitu beharrekoa: euskara zuzen erabiltzearena.

122. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0139 Aro edo aldi batetik besterako iraganbidea.

123. 1991> euskara batua saiakera-liburuak fdz. de larrinoa 0043 Honexek, sostaituriko egoera berria zela eta, batetik besterako higimendua ekarri zuen, zeinak ez bait zen ezarkuntza sakabanatua eratu, baizik eta, utzitako herrietan bezalako bizimoldeari zegokion banaketa eta zatiketa espaziala berretu, (...).

124. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0184 Biak genetikoki lotzerik balego ere, batetik besterako pasabideak logikoki metabasis eis allo genos, genero batetik bestera aldatzea izango litzateke beti.

125. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kortazar 0023 Tartean dira, erresuma batetik besterako bidearen margenetan.

126. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak getxoberri 1998 00004 Aurten ere faboritoen artean dira Ortuella, Askartza eta Barakaldokoekin batera, baina ez dute garaipena hain erraz izango atleta batzuk kategoria batetik besterako jauzia egin dutelako.

127. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zer 1996 0012 Arrio lorretea lorreta = batetik besterako eroaketea. ikusgarria izaten zan.

127 emaitza

Datu-estatistikoak: