XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak e. mujika 00001 Bakoitza, gure uste guzien gain, Jaungoikoa'gana zuzendu bear gera, ori bai; baña Jaungoikoak gure uste ori zuzena danean, ez digu debekatzen bear bezela aldeztea; eta auxe da neskatxa euzkeldunak, obeto esateko abertzaleak, egin bear deguna; geurea aldeztu; bear bezela, baña aldeztu; bein da berriro, eta makaldu gabe.

2. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1931 0001 ¡Euzko odol garbia ixuri da berriro! Atzerritar eskuak zuzenduta, bein da berriro izkillu gaiztzalleen taupadara bi gorputz jausi dira odolez estalirik.

3. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0234 Gure Yauna emon egiola eskatu eutsan umeak bein da barriro be ilgo zala-ta; baña ez eutsoen emon.

4. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak basarri 0042 Bein da berriro auxe aginduko nioke bertso auen egilleari; ekin dion arloari aurrera jarrai dezaiola.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak juan azurmendi 0015 Gaurko apostolu aundi batek, Aita Peyton'ek, gizatalde askori auxe esan die bein da berriro: Ama Birjiñak, Jaungoikoak al duan guzia dezake, baiña ez era berdiñean.

6. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0103 3. Abereen ugalketea
Abereen sailkapenak egiterakoan, behin eta barriro errepikatu dogu esaldi hau:
Arrautzetatik jaiotzen dira.

7. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0063 Orduak pasatzen itxi zituan, egunkarian behin eta barriro notizi bardinak irakurriz, kaletarrei leihotik begira edota telebista ezin agoantatuz.

8. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0096 Dagoan argi urriaz, egunkaria behin eta barriro irakurtzen saiatzen da.

9. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. zubikarai 0065 Egun orretan, goizean goiz, Askatasun-Agiria izenpetu ebenen artetik iru urkatuak izan ziran: Patrick Pearse, 37 urteko lege-gizona ta idazlea, irlandera-zale gartsua; Thomas Clarcke, 58 urteko matxino-zarra, amabost urte kartzela latzetan emondakoa eta gudara bein eta berriro azpertzeke biurtzen zana; Thomas Mac Donagh, 38 urtekoa, Unibertsitatean ingelera-irakasle eta Irlanda'ko Antzoki-sortzaillea.

10. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0079 Nik bein eta barriro idatzi dot gure bertsolarien jarduna kondairaren ondar-ondarretik datorrena dala.

11. 1969-1990 euskara batua antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra), 53-61 0058 Bera ere, igo eta jausi egiten da behin eta berriro, edo paperak galtzen zaizkio, edota betaurrekoak erori.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak izarraizpe 0054 Barraskiloa oso burugogorra zen eta behin eta berriro ekiten zion.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. goñi 0022 Derrigorrezkoa da gaia bera behin eta berriro errepikatzea ondo-ondo menperatu ahal izateko.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. zalbide 0096 Ez da, bada, harritzekoa CNCari buruz aritzerakoan NC teknika hitza behin eta berriro azaltzen bada.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/7 0126 Eta zati bakoitza behin eta berriro zatikatzen badugu? Noraino helduko ginateke zatikatze horretan?.

16. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/8 0082 Errore horik erlatiboki txikiak izan daitezen, behin eta berriro kontseilatzen da abiadura txikiekin experimentatzea.

17. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak a. trancho 0181 Baina (5.2) emaitza kasu guzti-guztietan betetzen dela behin eta berriro diosku esperientziak eta, ondorioz, Naturaren legetzat onartzera behartzen gaitu.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. arana 0061 Badaude zahar batzuk, beren adin handia dela eta, gauza berberak behin eta berriro aspertu gabe kontatzen dituztenak.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0013 Behin eta berriro lehortu eta mukiei tiraka ari zen.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0013 Lazo hura buztanaren puntan zuela, inoiz baino dotoreago zegoela esaten zion jendeak behin eta berriro.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arzalluz 0064 - Behin eta berriro eskatzen diat, eman iezadak nere partea - esan zion errukiro Azerik.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura oihanaren deia 0019 Behin eta berriro ikusi ahal izan zuen hark eman ohi zuen egurra.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura oihanaren deia 0057 Behin eta berriro irauli ziren elur hautsetan.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/1 0105 Joek zirikatu zuen behin eta berriro, baina hari ere aldegin zion marra igaroaz.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura l. izagirre 0128 Gauean, lo hartu ezinik, behin eta berriro errepikatutako esaldia zen. Ehun aldiz bai gutxienez.

26. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0025 Burua estalirik
buru makurtua ezin jasorik,
emakumetasuna bortxatzen jarraitzen digute
behin eta berriro.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0121 Nik Karlshorst esaten nuen behin eta berriro.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa e. antxustegi 0013 Guzti hau behin eta berriro egiten dute plazerraren gozoa dastatuz.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa e. antxustegi 0013 Ezkerreko eskuaz zakila hartzen du eta lehuntasunez igurtzen du behin eta berriro.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0006 Eta azken hilabeteetan behin eta berriro erabilitako ideia bururatzen zitzaiolarik begia ez zitzaion xehetasun nimiñoetan galtzen, eta denbora dena etorkizun iruditzen zitzaion, eta mundua leku bat zelaia...

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0128 Behin eta berriro irakurri du Martin Joxek gutun hori, eta Tetuanera iritsi bezain pronto Plaza de España horren galdezka hasi zaio bati eta besteri lehen bait lehen iristeko.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0028 GAUAREN ILUNPETATIK nor da hor?, nor da hor? behin eta berriro ari denari berehala bururatzen zaio, beldurraren dardaretatik baldin bada ere, beti dagoela norbait gau horren ilunpetan.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0026 Etsaiak behin eta berriro galdetzen zuen: - Atarrabi, non haiz? Eta honek erantzuten zuen: - Hemen nago!.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0015 Esana ziola, behin eta berriro, etxetik atera baino lehen, gure Ixidro ttikia oso txikia zela halako bidaje luzea egunez egiteko, eta begi bistakoa zela oso nekatzen zela eta ea zergatik ez zuten ibilaldia gauez egin, berak esan bezala, gauez egin izan balute orain denok egongo ginela erosoago, egokiago zatekeela, eta horrela orain Ixidro ttikia bera ere lasaiago egongo zela lotan eta isil isilik, deskantsu ederrean.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0061 Ezin nuen sinistu ere; behin eta berriro begiratzen nuen eta ezin nuen ezta sinistu ere.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0033 Nahiz eta senarrak behin eta berriro esan ez azaltzeko sekretua, berak ezin bere senarrarentzako lausenguengatik etsi zuen horretan.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0037 Behin eta berriro burrukatu ziren, eta erori ziren soldadoak, eta erori ziren errebeldeak, eta gerlak horrela iraun zuen hamaika eta gero beste hamaika urtetan zehar.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0034 Brraamm! ireki zen fortaleza baterako ere haundiegitzat jo daitekeen ate akorazatua, flaaash! biztu ziren sabaitik zintzilik zeuden hamar bat kristalezko lanpara haundiak, krraakk! makurtu ziren bost neskameren eta bi morroiren gerriak miss Rosa haien aurrera iritsi zenean, eta ooo! borobildu zen behin eta berriro Madame Kontxexiren ahoa.

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0009 Uhainka zetorkion behin eta berriro burura....

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. ormaetxea 0099 Behin eta berriro hitz hura errepikatzen zuen bere burua alde batera eta bestera astinduz.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. egiguren 0225 Aireplanu bat sekuestratu behar zuela esaten zidan behin eta berriro.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak hitz 1976 0024 Hori horrela delarik, zelan esplika litezke, aspaldion herriaren aurrean behin eta berriro erabili eta astintzen zaizkigun abertzale antzeko aipamenak.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0148 Eta behin eta berriro: ez dauka sentidorik.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0171 Ez da liburu honetako arazoa bakarrik, baina kezkatzen nauena da, periodizazioak egiteko erabiltzen den sisteman, behin eta berriro, periodorik erakutsi baino gehiago, autore batzuei aldi osoa eman, egiten dela.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. mitxelena 0124 Eta hemen gogora datorkigu ezinbestean zorioneko Euskal Atlas hura, beti abiadan duguna eta, behin eta berriro abiatu arren, inoiz zertzen ez zaiguna.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. agirregabiria 0097 Behin eta berriro aipatu ditugun teoremen arabera, bulkada honek, prozesuan zehar sisteman (eremuan) metatu den momentu linealaren berdina izan behar du.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. ozaeta 0251 Hala ere behin eta berriro agertzen dira Valpuesta inguruetan elizak eta herrixkak, zahar eta berriak, eta zaharberrituak, guda garaiean ondatutakoak berritzen bait zituzten.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak idazleen ii ihardunaldiak 0030 Honi buruz aztertzen hasten garenean, behin eta berriro ispilu bertara begiratzen dugu: Suediako idazleen egoera.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.b. aierbe 0071 Txostena irakurriaz, behin eta berriro errepikatzen duen gauza bat argiro uzten duela esan behar: Oreitiarrak odol garbiko direla, kristau zintzo lehen eta orain, mairu, judu, indio eta Inkisizioak zigorturikoen kutsadurarik gabeak.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak mih 0302 Gizaldien arteko borroka etengabea behin eta berriro kontatua izan da.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm txina 0004 Behin eta berriro mongolen kontra burruka.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: zulaika, j.: adanen poema amaigabea 0133 Baina bustitasun ideia, mila irudi, metafora, deskribizio ta sinbolo formatan eta situaziorik desberdinenetan behin ta berriro agertuz, poesia honetako elemento literariorik aberatsenetakoa duzu (17) Parentesi artean Euskal Literatura 72 aip. liburuko orrialdea ematen da berriz ere: .

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0044 Errealitate hau erabat nagusia da oraindik munduan zehar eta, batez ere, Afrikan, Asian eta Hegoamerikan eta ez dirudi guttitzen doanik estadistikek behin eta berriro aitortzen dutenez.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kristau bidea 0318 Ezin iraun dezakegu, erne egotekotan, behin eta berriro geure baitara bildu gabe.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak y. iguaran 0084 Foruen galera garai honetako gai nagusietako bat bilakatu zen eta behin eta berriro erabiliko dute Iparragirrek, Arrese Beitiak, Muñagorriren kantak, etab.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. lamarca 0115 Lehen egintza, behin eta berriro aipatu dugunez, iraultza burgesak dira, Estatu monarkiko absolulistaren aurka egin zirenak.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k. zuazo 0032 1960-90 bitarteko Euskalaritzaz dihardugula, behin eta berriro azaldu zaigu K. Mitxelenaren izena.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak adminlan 0126 Idazten ari garela, goiko ala beheko teklak pultsatu ahal izateko bi hatz hauek altxatu beharra daukagu, berehala lehenengo posiziora itzultzen saiatuko gara, bestela, hatzak beste edozein teklatan jarriz gero, nahasteko arriskua izango dugu eta teklatura begiratu beharko dugu behin eta berriro.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1988 0093 Behin eta berriz arazoak non agertzen diren azaldu arren konponbiderik ez zaiela eskaintzen behin eta berriro frogatzea.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1989 0045 Argi dago Instituzioetatik behin eta berriro aipatzen dizkiguten normalizazio eta integrazioa ez direla nehondik ere euskararenak.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0027 Liburuxkak behin eta berriro erabil daitezke, ikasleek numeratutako erantzun orri desberdinetan erantzuten dutenez.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. uraga 0101 Behin eta berriro esan dugunez, gerra-garaiko kontaketek ez dute gerra-garaia bera argitu nahi; alderantziz, aitaren egoera eta ordutik bazkalondorako bilakaera argitzeko funtzio hutsa dute.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0018 Hasi da jendea konfesatzen eta non esaten dioten behin eta berriro kanposantuko bidean erori naiz.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. zunzunegi 0170 Beren bizitzan zehar, bi horietako bakoitzaren askatasunak egin zituen ibilbide zeharo ezberdinetatikbehin eta berriro eginiko aukera ezberdinetatik, alegia sortu zen, hain agerian eta nabarmen gelditu zen bien arteko kontraste ikaragarria.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinesterik eza 0215 Behin eta berriro gure herriari esan nahi diogu, gizon-emakume guztiok senide garela eta gure helburua ez dela batzuek besteak kondenatzen bizitzea.

66. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm bidaso 0075 Muturra bear bezela zorroztuta, bein berriro surtan berotzen du gereiz margo bizia artzeraiño; gutxi beroturik ordea, ta bereala urtegian sartzen du bear duen aogozoa izan dezan, tresnaren egokitasunari dagokionez.

67. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa arti dekam 0068 Herkulano, andrea itzuri zitzaikala ohartu gabe, usin-gileari jalgi zedila erran ziraukonan behin eta berriro, baina besteak, gehiago aguantatu ezin baitzukeen, ezer ez ziraukonan Herkulanori erantzun, eta honek, orduan, oinetatik tiraka, kanpora erakarri zinan, eta hura hiltzeko ganibet baten bila laster egin zinan.

68. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak pelota 0097 Bein da berriro bertso batzuek
egoki ipiñi naian,
orain, PELOTA, EUSKAL JOKOA
irakurri dedan gaian.

69. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. ezkurdia 0001 Zer egingo genuke guk, gizakume arrunt gaixook, lislore hauen zereginez ezer jakin gabe? beren irudiak behin eta berriro aldizkarietan ikusi gabe?.

70. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1977 0001 Bukatzeko naziokidetasunaren izenean, herrialde aberatsei dei bat egin zien, hartu duten bideak zer ondorio lekazkeen behin eta berriro kontsidera dezaten.

71. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1982 0001 Igandekoak hemen zeinek agintzen duen erakutsi zuela behin eta berriro azpimarkatu ondoren, poliziaren aktuazioak giza eskubideen alorrean suposatzen duen infrakzioa aipatu zuen senadore eta abokatuak.

72. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1982 0001 Leonidas Breznev, sovietar presidenteak, atzo, telegrama igorri zuen, non zorionik beroenak ematen zaizkion idazkariari, behin eta berriro Partiduko idazkari izendatua izan delako.

73. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.r. etxebarria 0001 Aipatzen da, egia esan, zeharka bada ere, Nafarroa eta Iparraldearen arazoa, baina, ene eritziz, gehiago da saloiko ariketa gisa ez diot hautagai-taldeko batzuren asmoa ez denik, benetako pausoak ematen ausartzeko baino, zeren horrekin batera behin eta berriro azpimarratzen baita, Unibertsitate hau Komunitate Autonomo Baskongadokoa dela.

74. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.r. etxebarria 0001 Etengabe, asmoak agertzean, programa talde kontzeptua adierazten da, behin eta berriro la candidatura esanez, erdarazko textu jatorrizkoan.

75. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1986 0001 Politikari ezkertiarrak sei milioi t'erdi biztanle dituen Karibeko herrialde honen egoera politiko eta soziala aztertuz, badagoela nolabaiteko oreka instituzionala esan du, honen eraginez, herrialdean talde gerrilariak antolatu edota borroka armatuari ekiteko baldintzarik ematen ez dela, behin eta berriro errepikatu nahi izan duelarik.

76. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.j. iribar 0001 Eusko Jaurlaritzaren jokaera oso gainetik ikutu zen eta honek Larrañagari antzerki taldeen maila kazkarraren aitzakia behin eta berriro erabiltzeko aukera eman zion.

77. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Argi ta garbi ikusi zan, bein da berriro, idi berdintsuak diranean itzai bentajak zer esan nai duen.

78. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Bein da berriro, Gonzalez santandertarra nagusituko ote da Donosti'n ere? Aspalditxoan ezin da obeto dabillen demalaria da.

79. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1988 0002 Euskadirekin behin eta berriro paperak galtzen ditu, kasu askotan tipoa sutan jartzen da eta hiztegian ere nabaritzen zaio nola, Estatuko egunkaririk serioena izanik ere, halako hitz eta bokabulario xelebreak erabiltzen dituen.

80. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.l. iriarte 0001 Ain gaitza ote zaigu griña gaizto au beingoz menperatzea? Alakoxe paketsu ari zan azkenaldian Zenbat Gara saillaren egille yayoa bere asteroko lan mardula eskeintzen... Ba, or etorri da bein eta berriro ziria zorrozturik (irakur Z.A.-ren 580`gn zenbakiko bere atala).

81. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak l. etxeberria 0001 Eta behin eta berriro heldutasun sendo baten frogantzak emanaz, bere benetako helburu egitazkoen bila joan zen.

82. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0002 Bidea motzagoa izanik berehala hasi zen gelan zehar jirabiraka, hormekin behin eta berriro topo eginez.

83. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... amaiur 1986 0001 Eta horrela gertatu da behin eta berriro gure kondairan zehar.

84. 1991> bizkaiera bertsoak katuentest 0043 Honela behin eta berriro.

85. 1991> bizkaiera ikasliburuak txor-txor/5 0009 Hezkuntz sistemearen erreformeak behin eta barriro ikutzen dauan puntua Hizkuntza arloan hau da, aho-hizkuntzari emon behar jakon garrantzia Lehen Hezkuntzako eskolarizazio garaian.

86. 1991> bizkaiera literatur prosa m.a. mintegi 00129 Eta marmarioa areagotu bajakon ere, eta letaginak behin eta barriro erakutsi baeuskuzan ere, astiro-astiro joan zan atzeraka.

87. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00124 Oso gogoan daukat, jaztegietara erretiraturik, erabagia hartzen ari ginela, zelan Itzainak behin eta barriro zinoen bertsorik onenaren sariak irriaren bertsoarentzat izan behar ebala.

88. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak x. amuriza 00124 Txistuen arrazoiaz edo desarrazoiaz jabetzeko, arrastiko aurreko saiotik, Itzainak behin eta barriro aitatzen eban irriari buruzko bertsoaren bila jo neban.

89. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0006 Amets horreen artean, hauxe zan bere buruari behin eta barriro egin ohi eutsan itauna: zelan esan nik txikitxo honei barruan dodan hau?

90. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak p. ibarmia 0049 Ez du ahaztuko, hala ere, bere semeak behin eta berriro huts berberak egingo dituenik, baina beti barkatzeko prest egongo da, semeak bihotza irabazten baldin badio...

91. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak f. beobide 0455 Behin eta barriro esango dogu Jesusen biztuera honetan dagoala kristau fedearen giltzarria; Jesusen bizitza guztia aditzera emoten deuskun erakusgarri bete-betea.

92. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00066 Behin eta berriro aldegiten nuen, berriz itzultzeko.

93. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/4 00091 - Maileguan ateratako dokumentuak itzultzea atzeratuz gero, penalizatu egingo da; kasu larrienetan, bazkide-txartela kenduko zaio eta horren ondorioz, mailegu-zerbitzua erabiltzeko aukera. Atzerapen arinak behin eta berriro izanez gero, larritzat jo ahal izango dira eta larrien izaera izango dute.

94. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00166 Eta hauek behin eta berriro apurtzean, beste horrenbeste gertatuko da aldi bakoitzean.

95. 1991> euskara batua ikasliburuak aita santuen erroman 0031 Horrez gain, ez zen kezkatu pontifize legez apezteriaren eginbehar pastolaren uzketa gero eta handiagoaz eta ahaztu egin zituen, halaber, gizartearen alderdi askotatik behin eta berriro heltzen ziren erreformarako eskaerak.

96. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/3 0130 Zu behin eta berriro okertzen zara.

97. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/4 0115 Behin eta berriro errepikatzen zuen nire aita ez haserrarazteko, eta itxuraz bakarrik haserratzen zen.

98. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/4 0115 Amak behin eta berriro errepikatu zuen bere kalaka...

99. 1991> euskara batua ikasliburuak beleko 0021 Hor ibiliko zaizkigu buruan bueltaka behin eta berriro hainbestetan errepikatu dizkiguten eta ditugun galdera horiek:

100. 1991> euskara batua ikasliburuak fisika pr. 1995 0039 Aipaturiko ekuazio diferentziala behin eta berriro agertzen da Fisikan eta beste zientzietan.

101. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00060 Bitartean, mutiko gizarajoa etsipenez beteta, desesperazioak jota, patroiaren oinetan bihurrikatzen zen, lehorrean utz zezatela behin eta berriro erregutuz.

102. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura txulufrina eta arrosa 00020 Arratsaldean behin eta berriro errepikatzen zen soka-dantza, kasu honetan agintaririk gabe.

103. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. aldekoa 00055 - Telebista ekartzen dutenean telesaila ikusiko dugu -behin eta berriro esaten zuen.

104. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0023 Taxian zihoala, Salahadinek behin eta berriro galdetu zion bere buruari: Zergatik nahi ote du Farrowk Egiptoko polizia engainatu maisu dela esanez eta ez arkeologo?

105. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0018 erabakia hartu behar izan zuenean, ez zuen inolako zalantzarik izan don Polikarpo Gogorzak, polizia edo zaintzailea izan nahi zuela aitortu baitzuen behin eta berriro, maiteago zuela sua piztea itzaltzea baino, pistolak mangerak baino gehiago alegia, eta odoletik zetorkiola dei hura;

106. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0054 Azken gauean, azken minutuan, behin berriro errepasatu nituen datu guztiak: gobernadorea, bidaia, goardiaren amets salbatzailea, lapurreta, ordezkoa eta hilketa.

107. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0054 Baina lana gauez egiten bazuen, nola esan zion, ba, gobernadoreari azken gau hauetan, herria zaintzen ari nintzela, amets bat errepikatu zait behin eta berriro?

108. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura gurutzadetara 0025 Saladinoren zaldunek behin eta berriro atakatzen zituzten gurutzatuak hauek bere geziez ziztatuz eta galapaka ihes eginez etsaiak aurka atera baino lehen.

109. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 0084 Txakurra zaunkaka hasten zen behin eta berriro eta isilarazten nuen arren setatsu jarraitzen zuen berean.

110. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0006 Ez, ez da kopeta izerdituan eskua behin eta berriro pasatzen duen hori.

111. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0112 Behin berriro zortzi ginen.

112. 1991> euskara batua literatur prosa a. bengoa 00061 Ama naturaren handitasunez jabetu zen behin eta berriro bere hegaldatze luze hartan, arik eta egun batean noizbait gelditu beharko zuela bururatu zitzaion arte.

113. 1991> euskara batua literatur prosa d. martiartu 00095 Auzoko mutikoek Gotzonek eta gernua burutik behera ezezik harrika ere egiten zioten puntuan behin, on beharrez esango zion Gotzonek poliziari, ze amak berak ere ondo merezia zuela esaten baitzion alabari behin eta berriro, ea behingoz espabilatzen zuen, lela arraio horrek!

114. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00032 Behin eta berriro errepikatzen nion hau neure buru gogorrari, ea ikasten zuen.

115. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00013 Bateko, nire buruari ukatu gura nion baina, behin eta berriro, atzera harrapatzen ninduen desira aitaezinarekin gatazka bizian.

116. 1991> euskara batua literatur prosa r. ilintxeta 00039 Errautsetik bersortzen dira behin da berriro, Fenix hegaztiaren antzera.

117. 1991> euskara batua literatur prosa elexp eskub 00052 Behin eta berriro errepikatu du hau eta, halako batean, gelditu egin da eta bestearen begiak bilatu ditu; honek, bitartean, masturbatzen jardun du tentetasuna ez galtzeko; seinale baten zain balego bezala, gizonak kate bat askatu du, orduan buelta hartu du bikote txortalariak, neskari eskuak lotu dizkiote katez atzean, eta bien artean jaso dute, eskulotua eta errukigabe uzkiratua.

118. 1991> euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0050 Biek, behin eta berriroko mugimenduek erakusten zuten bezala.

119. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 0070 Baina hogeita zortzi urte zituenetik alargundu zenetik, alegia bost seme-alabaren aita eta ama izan beharrak askoz hobeto egiteko aukera handirik utzi ote zion zebilkion buruan behin eta berriro gau eternalean, ohean buelta eta buelta, etengabe burkoaren alderik freskoena bilatzen zuen bitartean.

120. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0122
Charlie inoiz baino hobeto ari da jotzen
mutikoa ezkutatu da billar mahaiaren azpian
(mutikoak badaki zer egin, badaki zer egin)
eta Smithers andereak ezin du lorik egin
o, ez, Smithers andereak ezin du begirik bota
kontrabaxuak behin eta berriro dio:
zenbat tren leihoan insomnio guztiak dastatzeko ere

121. 1991> euskara batua literatur prosa suetena belfasten 0015 Hiriburura heldu eta biharamunean hurbildu ginen Belfast Mendebaldera, Txalaparta argitaletxeak plazaratutako Gerry Adams-en Kalean liburuan behin eta berriro irakurritako Falls eta Shankill ezagutzera.

122. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0125 Mauriziok ez du inondik inora onartzen garbitasun faltagatik denik, Veronicak aurpegiratzen dionez, eta eguraldia aipatzen du behin eta berriro guztiaren eragiletzat.

123. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0274 Orduerdi pasatxo eman nuen hasierako poema behin eta berriro irakurtzen, eta ez nuen tutik ere ulertu.

124. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0274 Amaliok joatean utzi zizkidan poema horiek goiz eta arrats ibili nituen eskuetan, behin eta berriro irakurriz, eta Rimbaudenak bezain ilunak ez baziren ere azken batean Amalio bizitzaz baino ez zekien arlote bat besterik ez zen, ez nituen beren osotasunean ulertu, (...)

125. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0323 Pablo, beldurrak airean, jaitsi eta korralera atzera bueltatzeko esaten ari zitzaidan behin eta berriro, amona konturatuko zela eta demandan egingo zigula ziztua baino lehen igotzeagatik.

126. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0167 Horregatik ez da ernegatzen Onofre dinamita behin eta berriro lehertarazi behar dutela eta, guzti-guztietan aldarri larriak entzutean.

127. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0093 Lehenbailehen aldegin zezan erregutuko zuen behin eta berriro bere baitarako Azkuek, baina kalera zabaltzen zen egurrezko atea ireki zionean ohartu zen bazela zerbait faltan egoera hartan, zer zen ondo ez bazekien ere.

128. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0014 (...) lotsaren hautsa gainetik kentzeko, hiriko auzorik ilunenean murgildu zen, bere gorputza salduz eta zurrutari emanez, hautsak hautsa estal zezakeelakoan, han eta hemen aurkitzen zituen emagaldu adintsu asko-ikusi-ikasien aholkuei uko eginez, etxera itzultzeko behin eta berriro esaten ziotenak, gaztea zela eta mundu argigabe hartatik ihes egiteko garaiz zebilela oraindik.

129. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. leizaola 00078 Arrazionalismo frogak eskatu zizkiguten, informazio pittinen bat duen edonork arrazionalismo unibertsala frogatuta dagoen okerra dela baina, ordea, gizabanakook gizaki arrazionalak garen ziurtasuna izateaz gain, norberaren nortasun etniko-kulturalaren ziurtasuna ere izan behar dugula jakin arren. Duela gutxi, 96ko hauteskunde-kanpainaren zurrunbiloan geundela, lehen inolako lotsarik gabe beranduko frankismoa defendatu zutenek edozer gauzaren gainetik demokratak izan gaitezela eskatzen ziguten behin eta berriro 5 AZNAR, JOSE MARIA. El Correo, 1996ko otsailak 19. Antza denez, orain denok daukagu tolerante garela guztien aurrean agertu beharra.

130. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. bilbao 00050 XXXII. 1. Halakoak eta antzekoak behin eta berriro esanez lortu zuen Memiok herriak orduan pretore zen Luzio Kasio ampsup124; Luzio Kasio Rabilla Longino 111. urtean pretore, 109.ean zentsore eta 107.ean, Mariorekin batera, kontsul egin zen. Epaile zuzen, zorrotz eta trebetzat zuten. Jugurtarengana bidaltzea, Erromako herriaren babespean ekar zezan hau Erromara ampsup125; Catil., XLVII, 1-eko pasartean ikusten da polito norainoko eragina zezakeen zerbait fide publica herriaren babespean egiteak, benetako uste ona sortzen baitzuen. Zimarkuaz galdetzen zaionean ezer ez du esaten Bolturtziok, baina bere hitzak fide publica entzungo zaizkiola agintzen zaionean dakien dena salatzen du., horrela errazago izan zedin erregearen lekukotasunarekin Eskauroren eta dirua hartzeagatik salatzen zituen gainerakoen bidegabekeriak argitzea.

131. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. iturbe 00009 Egileek arrazonamendu kimikoa egiterakoan zentzuaren erabilmenduari ekiten diote behin eta berriro, formuletan baloreen ordezkapen arruntaren ordez. Horregatik, problemen ebatzietara daramaten ideia eta arrazonamenduak ahalik eta era errazen eta zuzenean aurkeztu dira, noizbehinka ahozko erlazioak ere erabiliz.

132. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00022 c) Azkenik, kooperatiben zuzenbidearen arloan, oso erabilia da kooperatiben batasuna hitza. Izatez, bai 1993/4 Kooperatiben Legean, bai Nafarroako 1996ko Legean, eta bai Frantziako Legerian ere, behin eta berriro zehazten dira kooperatiben batasunak elkarte- edo bazkun-izaera duten erakunde gisa, berauen helburua enpresa arlokoa ez izanik. 50. Egiturazko arrazoi guztiaz, 1982ko Kooperatiben Euskadiko Legeak ik. ez du erabiltzen batasuna hitza elkarte-izaera hutsa duten erakunde hauek izendatzeko. Hala ere, 1993ko Kooperatiben Legearen 144. artikuluak berreskuratu egin du batasun hitz hori. 1987ko Kooperatiben Lege Orokorraren antzekoa izanik, ik. 1989ko Nafarroako Kooperatiben Foru Legea.

133. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00020 Filosofia politikoaren historian heztea, beraz, beti hor dirauten arazo funtsezkoetan heztea da, Straussek erakusten digunez. Bere asmoa, haien testuetara behin eta berriro joz, haiekin gai politiko oinarrizko hauetaz hausnarketa nagusiak egin zituzten gizonekin etengabeko elkarrizketa mantentzea izan zen.

134. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. maia 00141 Hain zuzen ere alderdi soziala zirt edo zartekoa baita gizakiaren bizian, soziologia behin eta berriro iristen da galdera berera: zer esan nahi duen gizaki izateak, eta zer esan nahi duen egoera jakin batean gizaki izateak.

135. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. garzia 00545 Ondorio orokorra, bada, behin eta berriro errepikatzen ari garena da: halako sasi-baliokidetasun automatikoei aurre egin, eta euskarak eskatzen duen modu auzoaren bihurrikeriarik gabean eman. Horrela esanik, zaila dirudi, baina sinetsi askoz errazagoa da azken buruan (irakurlearentzat, bereziki, baina baita idazlearentzat ere, berak sinesteko moduko euskara hori hobeto kontrolatuko baitu).

136. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 00057 Russellek botere zientifikoaren arazo larria gizarte modernoetan behin eta berriro planteatu du, idazkietan ezezik bere ekintzetan ere soluzio baten bila militantzia handiz ahaleginduz baina soluzio iraunkorrik asmatzeke.

137. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak u. larramendi 00075 Scrivener-ek berak aitortzen duen bezala, edo hobeto, bere ikastaldiari jarraitu zion trebagai batek, BEAz baliaturik ikasaio bat behatu eta deskribatzean, dioen bezala: Ikusi nuen (zuten?, trebagaiak eta Scrivener-ek) beharbada... jarduerak behin eta berriro errepikatzea eta elkarreragin-eredu mugatuak ikasleak aspertzeko eta adorea galarazteko modukoak izan zirela (Scrivener, 1996: 109).

138. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kintana 00022 Eta hala ere nazionalismoen aldia amaierara heldu dela esaten zaigu behin eta berriro. Tesi hori baina, jarrera ideologiko bat da, printzipio-eskari bat. Nork dio estatu berririk sortu behar ez denik? Historiak? Berezko patu batek? Determinismo metafisikoak esan behar al digu zer egin behar dugun? Geure etorkizuna geure eskuetatik kendu eta interes etereoen menpe jartzen dutenek pertsonen adingabetasuna defendatzen dute.

139. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kortazar 00096 Baina, hala ere, poemaren bertsoak, eta irudiak eurak, ondo landuta daude, erritmoa nagusitzen da testuetan, hitzek silaba kopuru bera mantentzen dute musika bat osatu arte, azken batean musikaren garrantzia behin eta berriro aipatzen da, eta, dirudienez, kanta edo disko baterako pentsatuak omen dira hemengo zenbait lan.

140. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kortazar 00108 Izana eta izenaren bila doan soneto beroek (muga beroen oroimena dakarkigunek) hitzari buruzko hausnarketa dira neurri batean, metafora, eta metaforen metafora behin eta berriro sortuak:

141. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak gerra eta krisia 00154 Ikusi dugun bezala, Madrilen behin eta berriro ari ziren iritzi-artikuluak murriztu beharra aldarrikatzen, molde horretako argudio subjektiborik plazara ez zedin.

142. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. arana 00349 Azken kapituluan, aldiz, gorpuzten eta sendotzen da lana. Bertan, aurretik ere liburuan aipatu, eta behin eta berrriro errepikatu, izan diren kontzeptuak zehaztu egiten dira.

143. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. chueca 00043 Mota guztietako protestak -jende itxialdiak, barauak, manifestazioak biltzen zituzten amnistiaren aldeko asteek sekulako dimentsioak bereganatu zituzten milaka langile eta hiritar behin eta berriro mobilizatuz.

144. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 00046 Filosofia kontsolagarria da hori Euskal Herri derrotatuarentzat, edo XIX. mendean zehar euskaldunak behin eta berriro bi frontetan banatu eta bata-besteari armetan erasotzera eta bien hondamenera eraman dituzten konfliktoak ahazgarritzat jo nahi dituen gazte bilbotar postliberalarentzat.

145. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. azkarate 0092 Horregatik gogorarazi behar izan da behin eta berriro, usteak uste, Euskaltzaindiak erabaki duena bakarrik dela arau bete beharrekoa (Akademiaren gidaritza onartzen badugu behintzat).

146. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.c. etxebeste 0079 Jaunak, zibilak zein elizakoak, partikularrak zein kolektiboak, behin eta berriro ahaleginduko dira beraien lurraldeak eta ustiapen eskubideak zehazten eta, ahal baldin bazen, zabaltzen.

147. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. haranburu 0134 Bigarren hipotesi honen alde jarriko nintzateke, dakigun bezala jakinda, 8. mailan oraindik, nahiz eta klasean behin eta berriro gai horiek azaldu, zutik dirautela haurren kontzepzio okerrek.

148. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hitz-ordena 0015 Fenomeno horretaz, aspaldidanik ohartu ziren hizkuntzalariak, eta hizkuntza batzuek beste batzuek baino hitz-ordena zurrunagoa dutela aipatzen da behin eta berriro.

149. 1991> euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0198 Hauek ez dira alferrikako galderak, horrelako gauzak hizkuntz irakaskuntzaren historian behin eta berriro gertatu baitira.

150. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak peillen 0010 nola nahi ere, apezei behin ta berriro aintziñako gotzainek (apezpikuek) sendagintzan ibiltzea debekatzen zieten alferretan XIX. XX. mendean eliza-gizonek, bakean herri-sendagintzan ihardungo dute.

151. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arabako zubiak 0022 Hurrengo orrietan behin eta berriro ikusi ahal izango dugunez, Arabako zubien azterketak irizpide enpiriko batzuen aplikazio sistematikoa erakusten digu, baita eraikuntza mailako joera guztiz kontserbadorea ere, eta horren aurrean zuhurtzia handiz jokatu beharko du beti ikerlariak zubien kronologia egokitzerakoan, ez baititu horretarako aldi jakin bateko edo besteko joera nagusiak aski izango.

152. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0029 Liburu hau idaztera ene adiskide ingelesek eta iparramerikarrek bultzatu ninduten aurrenik; horiek ibili zitzaizkidan eske eta eske, behin eta berriro, neure Philosophie der symbolischen Formen obraren itzulpen ingelesa egin nezan.

153. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskal margolariak 0047 Doktrina akademiko honen jarraipena ongi jaso liteke eta modu agerikoan mende-hasierako Erakusketa Nazionalen bienaletako sari-zerrendetan, behin eta berriro honako izenak azaltzen dituztenak, Fernando Alvarez Sotomayor, Manuel Benedito, Julio Romero de Torres edo Eduardo Chicharro, besteak beste.

154. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euskal margolariak 0123 Arte Ederretako Erakusketa Nazionaletara behin eta berriro jo zuen Díaz Olanok, behin ere lortu ez zuen lehen domina lortu gurean, baina hala ere 1899.ean eta 1901.ean Bigarren Dominak jaso zituen Agosto izenekoarekin bata eta La Trilla en Alava izenburudunarekin bestea.

155. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0145 bibratu du Zerbait alde batetik bestera mugitu behin eta berriro:

156. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. alonso 0074 Talde orekatuagoak zituzten herriek itxi zioten behin eta berriro bidea Zumaiari: baina Luis Mari Alberdi gainditzea ez zen bere herria gainditzea bezain erraza.

157. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak altza 0062 La Herrera, badiako beste portuak baino lehen, portu txiki bat bezala geratu zen, eta portua delako aipatua izango da behin eta berriro kartografia zaharrenean eta baita agirietan.

158. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pgoen 0662 Bixetan egin leike ondo ta bixetan egin leike txarto, zioen Amurizak Euskerazaintzak antolatutako mahai inguru batean (21) Ik. Euskarazaintza XXXI, 1995, jorrailla-ekainilla, 18. orr. Eta honen frogatzat, horra jendeak nola manipulatzen dituen datuak. Labaienek eraso zion liburuaren egileek euskara batuaren txarkeria behin eta berriro darabilte ahotan. Liburu hartan dena gaztelaniaz ematen da. 305. orrialdean, hala ere, nonbaitetik ateratako panfleto batek dioena jasotzen dute, itzuli gabe, ulertezinak direlako, eta hala dira. (ik. 305 orr.). Batuan omen. Ostera, piska bat aurrerago, Txillardegiren hitzak jasotzen dituzte, beren erdara ederrera itzultzeko inongo oztoporik gabeak. Hauek ez zeuden nonbait euskara batuan..

159. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. peña 0185 ... Stalinaren poliziak bahitu eta Odessara eraman izan zuten, han behin eta berriro torturatu, kolpez eta burdin goriez, baina hura gai zen oinazeak ez sentitzeko laztanak bainoago, upanishaden formuletan gogoa bilduz

160. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. karrera 0143 Hori nabarmenagoa da euskal giroko foru-sistemetan, zeintzuetan parekotasuna behin eta berriro frogatua izan den.

161. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kortazar 0023 Mezua behin eta berriro errepikatzen zen.

162. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kortazar 0023 Behin eta berriro aurkitzen den espresabidea dugu.

163. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. zavala 0009 Bein da berriro aren aitamenak egingo zirala esan nai det, jendearen aotan ez-ezik, baita euskal idatzietan ere, naiz eta garai artako euskal literatura ain urria izan.

164. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0002 Ez zuan jasotzerik izan, bere aurreko errege bisigotiarrek, Leobigildo'z gero, jaso izan zuten goiaipua, Bisigotiarrentzat goiaipurik aundiena dirudianez: edestilariek, beren erregeen oroipena goresteko bein da berriro erabilli zuten goiaipua: Domuit Vascones: Menderatu zituan Euskaldunak.

165. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnavarra 1998 00001 Hala uste nuen nik ere, baina azken aldi honetan Sanferminak eta orokorrean uda behin eta berriro errepikatzen den antzezlan bat dela bururatu zait, taulen gainean urte asko daramatzan obra bat, eta beti aktore eta pertsonaia berberak aurkezten dituena.

166. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00017 Behin eta berriro datu beldurgarriak iristen dira Txinatik.

167. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0024 PALESTINAREN Askapenerako Erakundearekin (PAE) hitz egiteari behin eta berriro ezezkoa eman eta gero, Likud alderdia, Israelgo eskuineko bloke nagusia, iritziz aldatzen hasi dela dirudi, eta orain pragmatismo hutsagatik bada ere, PAErekin hitz egin beharra dagoela esaten hasi dira alderdikide batzuk.

168. 1991> sailkatu gabeak egunkariak f. ibargutxi 0059 Atzoko aurkezpenean, Alaitz eta Maiderrek behin eta berriro eman zizkioten eskerrak Joseba Tapiari, diskoaren produkzio-lanetan gogotik lagundu dielako.

169. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1997 2439 a) Hutsegite arinak behin eta berriro egitea.

170. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1997 2440 a) Hain larriak ez diren hutsegiteak behin eta berriro egitea.

171. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0018 Atzo sinaturiko deklarazioak behin eta berriro dio muga aldaketak ez direla onartuko, horiek hitzarmen baketsuen bidez egin ez badira.

172. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1992 0004 Orain arte atentatuak egiten diren bitartean HBrekin ez zegoela hitzegiterik adierazi dute behin eta berriro Ajuria Eneako itunkideek, baina orain Egibarrek uste du hori dela hain zuzen ere HBrekin hitzegiteko unerik egokiena.

173. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. egaña 0003 Eta gure herrialdeko gestiogintza euren eskuetan izan duten eta duten alderdi horiek erasoka ibili badira ere, badabiltza ere, Nafarroako gizartearen gehiengoak bertzelako jarrera erakutsi du behin eta berriro.

174. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. lizartza 0046 Bestetik, ematen den informazioa seguru izatea, kontrastatua; horretarako behin eta berriro zuzenketak egitea derrigorrezkoa izan zaigu.

175. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. iturbe 0036 Maite nau, gehiegi maite nau, esaten zion behin eta berriro bere buruari.

176. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elgoibarren 1993 0009 Su bajuan dagoela behin eta berriro eragin eta noizbehinka buelta eman tajadei.

177. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... erlezantza 1998 00034 Ant.- Eztia nola atera, galdetzen duzue? Ez zenukete burutik pasa ere egingo. Erlauntzatik abaraskak askatu, sagar zaku garbi batean sartu, eta gero, trailu bidez zakua estutzeko modua egin behar izaten zen, behin eta berriro bihurritu, estutu behiak jeizten diren bezala eta era horretan moldatzen ginen. Soberakinak erletegira erleen gozamenerako eta kitto. Hondakinok erlauntzetatik oso hurbil ez zaizkie jarri behar, bestela itsutu egiten dira eta erabat nahastu erleak.

178. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... 7 baietz 1997 0014 Unibertsitateko arduradunek erakutsitako ixiltasunak argi eta garbi erakusten digu pertsonaia hauen talantea ikasleen arteko ezberdintasunak behin eta berriro nabarmenduz adierazi zuten asanblada honetako kideek.

179. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bertsolari 1992 0002 Horrek behin eta berriro gauza bat erakutsi du, emakume bertsozaleak gutxienez, oso irizpide zabalekoak direla bertsolarien protesta eta jestuak interpretatzeko orduan.

180. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. diez 0005 Ikerketarako bokazinoak herrien eta euren ohituren zuzuan ibiltzera bultzatu nendunetik, bada behin eta barriro neure buruari erantzun gurean egiten doazen galdera pare bat: non eta noiz.

180 emaitza

Datu-estatistikoak: