XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa jesusen 0025 Makalak ortxe dauke sendagarria, indargak indarra, otzak berotasuna, larri ta gogo-illak poza, artegatuak arte ta lasatasuna.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa b. garitaonandia 0045 Jaun Jaungoico-au da arimiaren oguiya, ta beste janariyac gorputzian eguiten dabiena, auxe berau eguiten dau ariman, biar dan guertutasunagaz artu esquero, beragaz bat eguiten da, berac daucana leguez esanda; da sua leguez, atarateco biyozetic, araguiyaren su ta berotasunac amatauco dabezan su garrac.

3. 1900-1939 gipuzkera liturgia j.a. ugarte 0094 Agonian daudenai ongi iltzen lagunzerakoan esaten diran otoitz, ta erreguak gau artan il bear bazenduke bezelako arreta eta berotasunarekin irakurri, eta irakurtzen dezuna, buru, ta biotzean erabiltzea, orduan egiten diozun zere animaren eskeintza edo rekomendazio arek eriotzako ordurako balio izan daizula Jaunari erregutuaz.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa inza 0235 Eta ura suaren berotasunak urtzean, aoz-gora jarri-ta beti bere edan-aldia egiten zuan.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa i. albisu 0027 ¡Aiñ bizi bizia zan, ba, ayen biotzeko berotasuna!.

6. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak urruz 0240 Batez ere Ondarrutarren berotasun eta sugarraren txinparrtak eldu dira Mutriku, Deba ta beste errietara.

7. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kontu alai 0038 2) Grazi laguntzalliak zer dira? Animaren bizirako Jaungoikuaren laguntzak; bizidun izateko gizon-korputzak Jaungoikuaren laguntz bereziya biar du; bizidun irauteko janari, asnas-gai, eguzkiyaren beroargi ta Jaungoikuaren beste laguntzak biar ditu gizonak, bestela bizigabetuko litzake ta; onelatsu, animaren biziya dan grazi santutzallia bereganatzeko, Jaungoikuaren laguntz bereziya biar du gizonak, berak eziñ irichi lezake-ta: animaren biziyan irauteko berriz borondateko berotasun, ezagumeneko argi, animaren janari eta Jaungoikuaren beste laguntzak biar ditu; laguntz abetako bakoitza grazi laguntzallia da.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Guk gaur ez daukagu kemenik guztiai eta ez ta gutxiagori ere euskera erabilli azitzekorik: gero eta geiago itz egin eraztia nola bait lortu gentzake; gaurko aberkoi indarrak botika azkarragoa nai luke, berotasun onekin batian azkarrena lan egingo luke: ez gaur erdeldun abertzalea eta geroago, bear bada, euskelduna; baizik asera aseratik euskelduna.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak i. omaetxebarria 0001 Bazetozen donostiarrak, kandela piztuak eskuan, arako Efeso'ko Eleiz-Batzar ospatsuan aintziñako kristauak bezela-auxe gogoarazi zien beintzat ongi-etorrian Aita Sagues'ek eta txukun adierazi ere, baserritarrok berotasun geiago nai izaten badegu ere, Donostia'ko kaletarrentzat egoki baitzan urteroko sarrera eresia abestuaz eta bein eleizara ezkero, Aita Donostiren abesti ezaguna.

10. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa osk akats 0238 Bainan laster laxatu ziran bien arteko maitasun-lokarriak eta Lopez edo Martin jauna zanak, beste emakume baten besoetan bilhatu zuan bere emazteak ematen etzion berotasuna.

11. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa k. gallastegi 0005 Dana da ixiltasuna, txoritxoak be zugatzetako gerispeetan gorde dira eguzkiaren berotasuna pizkabat bigundu arte.

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0072 Beraz, oñez joan bear, alkolaren berotasunak gaueko prexkurean gozaturik.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. iraeta 0004 Bada, alaxe, biotz aundiko kristau bat ere, bizi diteke munduaren erdian, mundukerietan zikindu gabe; ezi lezazke griña txarren zirikak jaungoiko-zaletasunaren berotasunik galdu gabe.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak txill hetah 0039 Gizonari oreopithekoa nagusitzen zaionean, berotasun sakon eta taldekoi bat agertzen da, eta adimenaren azken argi xintak itzaltzen dira.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0151 Orobat, ez dakizu, oso txikiak deritzaizkizun marmar-arriak jaurtitzean dagikezun kaltea, batzutan kalte larria, berotasunez edo ajolagabekeriz estalita baitdauzkazu begiak.

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak bidea 0175 - Ori bera esaten dizut nik: Abestu ezazu! Jainkoaganako zure berotasun eskertsua, biur dedilla eresi ta doñu samur, gaiñezkor.

17. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... azkatasuna 1946 00001 Baña berotasun onek itxutu ez deigun, bere itzaldiko lau itz gogoan artu dezagun: Maitetasunak gorrotua menperatu du... gu maitetasunaren alde jokatu degulako irabazi degu! eta bukatzeko Euzkadi aldera begira gure Burukidearekin batera Euzko gaztedi guztiak deadar egin dezagun, Jaiki jaiki! Boga! Boga! joan beardegu urrutira...

18. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.a. bastarretxea 00001 Sartre'n lana ez dauko lez, ez poztasunik, ez argirik, ez berotasunik, egiten dabena da bere irakurleen arimako bizitza kendu eta pesimismo larri eta mingots bat itxi.

19. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak j.j. arrizabalaga 0140 Zabaldu suteko burdiña tapie, gori-gorixe, umien praka-alkondarak siketzen daukena, bero-berotasunaz, eta sartu dau suten diru eder ori.

20. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0147 Zeuri be, irakurriz, erantzi egiten dautzu beronek dauan berotasun ezin ukatua.

21. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak x. kaltzakorta 0026 Sutondoan ere egingo zirean arta-xuriketak, suaren berotasunean askotan.

22. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/2 0051 Berotasuna beharrezkoa da eta horretarako garairik egokiena udaberria da.

23. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0135 Han, ikatza erretzean sortzen den berotasunaz galdara baten bidez ura lurrindu egiten da eta turbinara bidaltzen.

24. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0135 Hauk ere zentral termikoak dira baina berotasuna ez dute konbustioz sortzen, erreakzio nuklear batez baizik.

25. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak irakur/3 0081 Laga zuten sabela egun batzuetan janik eta edanik gabe; sabelari hil zitzaion barruko berotasuna, lehortu eta ihartu zen mingaina egarriz.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0015 Bestalde, desabantailarik garrantzitsuenak, propietate mekaniko aldetik ahul xamarrak izatea, berotasunik ez jasatea eta metalekin konparatuz zaharkitzeko arrisku handiagoa izatea dira.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0125 Berotasuna transmititu egiten da.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0125 Berotasuna energia moeta da, eta bera oso gorputz beroetatik hotzetara pasatzen da.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0125 Material batzuetatik zehar berotasuna errez pasaten da.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0125 Hala ere, beste materialetatik zehar berotasuna nekez pasatzen da.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak naturz/oho 0125 Ariketak 1. Nola deitzen dira haietatik zehar berotasuna nekez pasatzen uzten duten materialak?.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. iñurrieta 0097 Erraz antzemango diozu ur beroak berotasuna uzten diola ur hotzari, eta biak geratzen direla tenperatura berberean.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/5 0116 Utz ezazu han denbora batez eta gero aztertu: aldatu den, berotu ala hoztu egin den, nondik jaso duen berotasuna....

34. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak kuxkux/5 0116 - Ikusi berotasuna gorputz osora zabaltzen den ala ez.

35. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. sastre 0059 Segituan somatu nuen berotasuna, eta Wang-i lepotik ezarri nion, berak ere senti zezan....

36. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0061 - Euskalerriak deitzen ninduen oihuka bizian eta nik joan beharra neukan euskaldunen berotasun hura hoztu ez zedin eta lo zeuden anaiak esna zitezen.

37. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. azkune 0026 - Ez da egia! Oker zaude, Axel! Lurrak, azala erreta izan du berotasuna. Kanpotik, eta ez barrutik.

38. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0039 Jakinik
elurraren hitza zein hotza den.
idortasunean
punta gorriko diti zuriak
berotasuna gordetzen duzute.

39. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0056 Orain udara,
bainan gogoan zaitut,
negu hotz beltz hartan
Zu
nere argia
nere berotasuna
izan bai zinen.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa lasa 0035 Neu ere ezin nintzan oraindik zuzendu, asko sofritzen ote zuen galdatu nahi nion nere buruari; balataz pentsatzearekin batean, gorputz guztira heien berotasuna zetorkidan.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0118 Stop. Apar lehertuak plai ertzeko hondarrean lagatako itsasbelar, konpresa, plastiko eta lata hutsak, Neptunoren opari; berotasunak arintzearren zihoazenen eta freskatu zirelakoan zikinago zetozenen harat hunat aspergarri eta funtsgabea; salda goritan kiskaltzen ari zirenen izerdi, neke eta hitz alferrak; ezer egin gabe ari nintzen galtzen denbora, ea berriro heltzen nion: .

42. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde jj-2 0259 Otsoats-borda'n hoztuko zaio lehendabiziko egunetako berotasuna eta azkenerako etsiko du.

43. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde jj-2 0325 Ardoaren berotasunez, honelatsu zerion hitza Etxahunia'ko primu malurusari: (...).

44. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. gorrotxategi 0109 Ortzian galdutako neska dohakabe baten itxura, esku zabal baten berotasunaren zai. Ixilik.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0011 Eta egia zen orain ez zuela hasierako entusiasmoa, orduko berotasuna burrukaren idealari buruz.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0109 Baina orain ez zen berdin; garai bateko umea, emakume batekin lotaratzen zela ongi asko zekien gizon heldu bat bilakatzen ari zen eta sarritan desio gorde batekin ikutzen zuen, liluratuegi haren azalaren berotasun eta emakume gorputzaren eztitasunarekin bere laztanak oraindik amarrugabeak, errugabeak, ez izateko.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0121 Eta zuhaitzak jadanik loretan zeudela eta udaberriaren lehen berotasunak nabarmentzen hasi zirenean, nahiz gauez oraindik hozkirri egin, bidaiaren aurretikako lehen prestaketei ekin zieten.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0009 Oparoa izan zen afaria eta asetuen plazerrezko berotasuna sentitzen zuen gorputzean Klodoaldok oheratu zenean.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.e. ituarte 0048 Agurtu zen bada, kortesiaz arkaitzetako Suge Boa bikolorearengandik eta arkaitzean biribiltzen lagundu zion, ondoren bere bideari jarraitzeko, nolabaiteko berotasuna sentituz, baina inolako harridurarik gabe.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0077 Eseri zenetik aparteko berotasuna sentitzen zuen.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak habe 0012 Hizkuntza erraztuz, berezko berotasuna kendu egiten diogu, eta aldi berean komunikagarritasuna ere bai.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. zabala 0004 Julio Urkixok ez dio berotasun haundirik aurkitzen: .

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak izeta nigarrez 0012 Garbitu dute eta esne xorta bat emanik, hango berotasunarekin haurra pizturik lo goxo batean gelditu da.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0141 Eta hor gaituzu berriro eguzkiaren gainean lauhazka; eta berotasunean azaltzen da dena.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.l. arriaga 0090 Suak bait dakar argia eta berotasuna.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lurgintza 0183 Pertsonaren osasuna eta gorputzaren berotasuna elkarri lotuak daude.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. elorza 0019 Baina tenperatura hori ez da proportzio berdinean ematen lurraren zentrora goazen bezala, zeren frogatu izan den bezala, azaleko kapen barruko berotasuna sustantzia radiaktiboei zor bait zaie (uranio, erradio, etab.).

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0246 Jainkoa hutsean zerbitzeko berotasun eta bultzada ematen dizkigute.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. uria 0058 Eta etxekoen aldetik, ez dagoen halako berotasun handirik hizkuntzari eusteko, bada eskola, kalea, telebista...etab., ziplo euskara.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0183 Honen ondorioz, berotasun handiagoa hartzen dugu urtaro batzuetan beste batzuetan baino.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0183 Badakizu... animalia asko, sugandilak adibidez, lehen hotz-egunetan beren gorde lekuetan sartu eta lotan bezala egoten direla negu osoan? Udaberriko berotasunaz bakarrik esnatzen dira.

62. 1969-1990 gipuzkera poesia a. sorrondegi 0166 Orain sei egun Arantzazu-tik
Artu nuen eskutitza
Adieraziz beren eleiza
Daukatela oso otza
Beren anayai eskaturikan
Berotasunen laguntza
Senideai ezin ukatu
Pozik zabalduaz poltza.

63. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 Baiñan laister kutsatu zuan ikusleen berotasunak, eta, oiuka, neskak axatzen asi zan bera ere: - Ema'ion, Dorotty, ema'ion ukabillaz sudurrean! Ema'ion gogor!!!.

64. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. gorospe 0039 7.- Gipuzkoa`ko mendirik goituena zein da? Eta gora zenbat metro da? 8.- Eguzki-azalean zenbateko berotasuna ote dago?.

65. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. gorospe 0040 8.- Eguzkiak bere azalean, 6.000 grado zentigrado ditu, eta Lurrak, Eguzkiak ematen duen berotasunaren bateko 2.200.000.000`eko zati bat besterik ez du jasotzen eta kilowatio neurritan, kilowatio bakoitza pezta bat ordainduta ere, segundo bakoitzeko milla milloi pezta balioko luke.

66. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1982 0105 24 Xanpun.
Galde gaituzte jin gintezen ta
eman dugu erantzuna
jende maiteek presenzi horrek
egun dauka oiartzuna
bai agerzen da euskotasunak
daukala hor osasuna
luzaz euki anai arrebak
egun den berotasuna.

67. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak amatiño 0001 Zaudete lasai, gauzak konpontzen ez diren egunean nik neuk deituko dizuet-eta, Berotasunaren berotasunez ez gaitezen moxolo eta txilipito hutsak izan.

68. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Aldi berri horri elkartasun, indar eta berotasun haundiz ekin behar diogu.

69. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1989 0001 Hor ere izanen ahal da jende eta berotasun.

70. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. larrañaga 0001 Lanean gogor ari da gure anai Roger gazteen biotzetan kezka eta berotasuna sortzen.

71. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. zapirain 0001 Etxeko goxotasunean eta berotasunean egon bearrean, beren gurasoak, kale gorrira ateratzen dituzte, otza naiz beroa egin, aizea euria egin, eta askotan aur jaio berriak dira gaiñera kale ertzetan ikusten ditugunak.

72. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. arregi 0001 Emaztegai batek, oraindiño bere biotzaren berotasunaz, lora batzuk itzi dauz, otoitz bat oroimenez diñoala:

73. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak b. atxutegi 0001 Irakasle batek ez dauka zer esanik? Pistien lagunen ugaritasuna adurre dariola bere agoan, azaldu, eta onen ondoren, ezelako berotasun barik bere abotsean, gizasemeen zoritxarra agertu?

74. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zer 1977 0001 España Laterriko ekonomi-arazoa bero dago eta bere berotasunaren maillak geroago ta goragokoak dira, zori txarrez.

75. 1991> bizkaiera bertsoak b. pujana 00117 Eguzkiak lez urruturikan
ekaitz gaizto eta laiño,
maitasunaren berotasunaz
dator Jesus geuganaiño.
Onek diñosku Jaunan grazia
badogula oraindiño,
serbitzariak garan ezkero
zer era obe au baiño,
gure otoiak joan daitezan
zeru goienetaraiño?

76. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00083 Euskal Herrian oso garrantzitsua da biomasatik ateratzen den energia. Biomasak egurra eta beste landare hondakin batzuk erabiltzen ditu energia ekoizteko. Energia hau, batez ere, etxebizitzetan erabiltzen da berotasuna eta ur beroa lortzeko.

77. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00141 Labogas deitutakoetan erregaia propanoa da eta aire-kantitatearen arabera garrak ematen duen beroa kontrola daiteke (gehienezko berotasuna garra urdina denean lortzen da).

78. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/4 0053 Baina, likiduak, gasak eta solidu batzuk berotasuna ez dute hain erraz eramaten.

79. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0083 Zeure eguneroko bizitzan erabiltzen duzun urak historia luzea dauka: aintzina itsasoko ura izan zen eta lurrindu egin zen Eguzkiaren berotasunagatik.

80. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0107 Berotasuna edo elektrizitatea pasatzen uzteko erraztasuna duten gaiak eroaleak dira.

81. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0107 Berotasuna edo elektrizitatea pasatzen uzten ez dutenak isolagarriak dira.

82. 1991> euskara batua ikasliburuak e. agirre 0010 Barrutik halako berotasun bat igarri du Ainhoak bururaino igotzen, aurpegia sutan jarri diona.

83. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0092 Sutegian sutan zegoen lastoak berotasuna gehitzen zuen eta, bidebatez, airea arinagotzen.

84. 1991> euskara batua ikasliburuak zer irakurri 0115 Zehatz-mehatz, gehitzen den pertsona bakoitzak 120 watt-eko bonbila baten berotasuna ematen du.

85. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00285 3. Urtzen den osagaia. Material eroalez egindako haria izan ohi da. Joule efektuan oinarritzen da bere funtzionamendua. Hari honetatik izendatutako korrontea baino handiagoa igarotzen denean, berotasunaren eraginez urtu egiten da eta horren ondorioz borne bien arteko korrontearen bidea eten egiten da.

86. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura u. lopez 00070 Amaren berotasuna lortu nahian sortzen nituen hots haiek, munduko izaki hotz eta sentimendu gabekoena ere samurtzen ei zuten eta malkotan jarri sentiberena.

87. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. muguruza 0022 Mikel Lanpernaren familia bezala barre egitera joana zela, eta gainera bero izugarria sumatzen zuen masailetan, gorri-gorri zegoela adierazten zion berotasun madarikatu eta ezagun hura hain zuzen ere.

88. 1991> euskara batua literatur prosa r. ilintxeta 00043 Egunotan, gainera, behar du norbait maitatzeko, urrutitik bada ere, ixiltasunean eta itzalpean bada ere, baina bere bihotzeko berotasuna guztiarekin.

89. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00062 Orduan, alaba bien artera sartzen zen, eta elkar maite zuten bi gorputz haien berotasun eztia sentitzen zuen.

90. 1991> euskara batua literatur prosa l. oñederra 00114 Metroaren berotasuna, metro geltokietako usain hertsia, jendearen presak, ezezagunen pilatze azkar hori.

91. 1991> euskara batua literatur prosa a. linazisoro 0072 Egun berezi hartako une eder haiek, gure maiteminean oinarrituriko berotasun gozo hura ez nituen probetxatzen jakin izan.

92. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0158 Urduritu egiten du hori du Laurak aitzakia bakarra, gaiaren berotasunez nahiz aldartearen haizeaz, formak ez gordetze horrek.

93. 1991> euskara batua literatur prosa txelis uhaldean 0073 Behar adina berotasunik

94. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. arozena 00005 Apostoluaren bizilekua txabola txiki bat zen, eskola, eta 20 bat jesuita eta indiarren bizilekua zena aldi berean. Suaren berotasunez, ehiza edo belarrak janez bizi ziren. Jesuitek indiar hauei lanbide ezberdinak irakasten zizkieten: artzantza, igeltzaritza, arotzlana, Antxietak alpargatagintza ere irakasten zuen. Medikuntza naturista ere praktikatzen zuen Antxietak, indiar gaixoei sendagaiak eta jatorduak ipiniaz.

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lmuj 00215 Amonaren hatsak berotasuna bidaltzen dik eta hona ailegatuko haizenean, Fidel, saratxotarren hagina eta mendiatarron lizarraren artean haritz bat sortuko duk, eta sekulorun sekulotan bakea eginen diagu gaur arte elkarri gorroto izan diogun familia biok. Edurne Saratxok eta hik mendiatarra haizen aldetik gainditu duzue garai bateko gure herra. Bonifaziaren betarte zimurtsua guztiz argi eta arrai ikusten duk orain, baldin eta hau dena espejismo hutsa ez bada...

96. 1991> euskara batua saiakera-liburuak s. ott 0183 Pertsona sexualki heldu arte, odola berotu egiten da eta berotasun horrek eragiten du gizonengan odol zuria eta emakumeengan odol gorria jariatzea, biak ere ernaltzeko beharrezkoak direlarik.

97. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. zavala 00020 Aurtengo (1999) abuztuaren zati aundi bat ortan bota det, nigan bi berotasun sentituz: eguraldiarena eta Sor Justinaren Ama Birjiñarenganako debozioarena.

98. 1991> lapurtera-nafarrera ahozkoak pper 0020 Bai goxu askiak! Berotasunakin beratu itten zen gazta, ta taluk baldin bazun tarteik, andik ateatzen zen; ozka eittekin berriz, ari luzik atetzen zittun.

99. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa j. ahamendaburu 0017 Izaki horiek ez baitira bakarrik bizitzen ahal, beren lagunen berotasuna gabe hiltzera doatzila, dohakabe.

100. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. oiarbide 0035 Helburu horiek lortzeko saioak dekoratu berria du: sukalde goxoago bat, Argiñanok adierazi duenez zartagi eta eltzeez gain sukaldean berotasunak eta konfidantzak egon behar dutelako.

101. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00008 Bertze batzuk estimatzen dute etxearen bidea izan behar dela, lehen bezela euskalduner emaitea herriko berotasuna.

102. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1997 0018 Ontzi bat dago non uranioaren berotasunak ura berotzen duen lurrin bilakatu arte.

103. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak m. gartzia 0028 Berotasunak eta lurrunak nere gorputza esnatu zuten (...).

104. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1992 0006 Esate baterako: edertasun, berotasun, erraztasun...

105. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. aristi 0042 Panamako Endara ministrariak ere aginte-aulkiak baino gehiago iraun eta berotasun sakonagoa emango dion emaztea aurkitu du, askoz gazteagoa den emakume batengan.

105 emaitza

Datu-estatistikoak: