XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa kk ab 0060 Alantxe, berak uste ixan eban lez asi yakozan, eta Peru'k bere larri-aldijan urteyera polit bat asmau eban; Errege'ri sermoitxo bat zuzendu eutson, bertan beste gauza askoren artian iñotsola: - Gogoratu egikezube, jauna, nik neurez ezin ixan dodala euki indarrik edo virtute'rik egin dodazan gauzak egiteko; gogoratu egikezube, Jaungoikua`gandik euki dodala indar ori, eta Jaunak biarrixana danian bakarrik emoten daula bere eskarra edo grazija, ta ez gixonen jolaserako; ez Josu Gure Jaunak ez bere jarraille ixan diran santubak egin dabe iñoz miraririk munduaren jolasgarrirako; enaz ni santuba, baña ori gorabera, santuben bidez mirarijak egin dauzan lez, ni pekatari onen bidez Jainkuak berak egin dau zubek nigan ikusi dozubena, ta orain jolasbidian igarkixunakaz asten ba'gara, Jainkua zirikatzia ixango da, ta pekatu lotsagalduko ori egin baño len, obe ixango da ni neure etxera juatia, berorren baimenaz.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa b. garitaonandia 0107 Sinistu ta autortuten dot, zaspi diriala gure Eleiza Ama santiaren Sacramentuac, gure arimaco zaspi iturri leguez, Jesucristo gure Jaunac ipiniyac, gure erru ta oreñ guztietatic garbituteco, ta emoteco guri bere grazi ta birtutiac.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa b. garitaonandia 0134 Eleizaco zaspi sacramentuetatic bat, adierazoten dabezan gauzetan andiya, ta birtute ta duintasunian ez chiquiya.

4. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa b. garitaonandia 0134 Lenengo sacramentu au zan ipiniya, semiac euqui, ta zeuben ondasunen baño, zeuben fede, erreligiño ta birtutien jaubeguiyac ichi daizubezan.

5. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa b. garitaonandia 0135 Zu, andria, gauza guztietan egongo zara zeure senarraren menpian: gorputzeco apainduri larreguiric ez dozu billatuco, ta bai birtutien edertasuna: ardura andiyaz beguiratuco deutzazu echeco gauzai: premiña baga ez dozu echetic urtengo, ta orduan bere zeure senarraren baimenaz:.

6. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa p.l. zaloña 0184 Liburu santuak dirauskuenez, karidadea da birrtuterik onena.

7. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa amurib 1911 0013 Erreguiñen Erreguiña eta Jaungoicuaren Ama, zure coroe donetsuaren bigarren excelencija da, izan ciniala apaindua Trinidade chit Santiagandic doe, privilegijo eta virtute ugari, neurri bague eta beste inoc izan eztituban moducuac.

8. 1900-1939 gipuzkera liturgia euskal-kantak 0017 ¡Oh Erregiñ aundia
Zeru lurrekoa!
Emaiguzu birtute
Castidadekoa,
Lore ederra da ta
.

9. 1900-1939 gipuzkera liturgia eliz-cantachoac 0011 Aingueruzco liriyo
Estimagarriya,
Usai gozozco lore
Zerutic jechiya;
Gorde nazazu, Ama
Guztiz maitatiya.
Ez dezadan ziquindu
Birtute garbiya
.

10. 1900-1939 gipuzkera liturgia lzm 0232 Jesus nere maitea, gurutzean zintzilic oñaze gogorraquin ainbeste eraman zenduena, zure ezur guziac an conta zitezqueala: eguizu nere gorputz eta animaren indar eta bertute guziac zure goratze ta alabantzaraco izan ditezela; eta, iltze gogorrez nere amorez josiya izan ziñanezqueroz, josi nazazu zure laguntza santuan, guero zurequin zeruan izateco. Amen.

11. 1900-1939 gipuzkera liturgia lzm 0294 Gure Jainco eta erruquizco Aita: aldare ontan goratzen ditugun santuen bitartez, biotzez escatzen dizugu, zu goratzera etorri gueranoi eman zaizquiguzula anima ta gorputzeraco bear ditugun ontarte ta laguntzac; eta batez ere, ez dizaguzula ucatu gure griña gaiztoac ezi, ta birtutean aurreratzeco laguntza, eriotzaco garaya baño len pecatuen zorra ordaindu dezagun; zure gogo santua eguiteco poz eta indarra ta gure eguinquizun guziac betetzeco osasuna ta paquea.

12. 1900-1939 gipuzkera liturgia j.a. ugarte 0321 Gure erri onetan indarkatu ta galduak izan ditezela oitura txar, pekatu ta bizio guztiak, eta zure bendizioaz indartuak berriz oitura on, birtute eta santutasuna.

13. 1900-1939 gipuzkera liturgia j.a. ugarte 0666 Bada batetik komentuko guztiak zeukaten, lendik eta beti, birtute aundiko mojatzat, santatzat; eta bestetik il aurretxoan, agoniako unean, ikusi zuten extasi batean bezela, korde gabetua egon zala denpora pixka batean; eta bitartean, estu-larrian dabillen bati bezela, kolore mudatze ta beste estutasunaren señale batzuek ezagutzen ziozkatela bere arpegian.

14. 1900-1939 gipuzkera poesia j. artola 0457 Donostiyako alaba zera
mirabe maitagarriya,
biyotztasunez chit ornitua
birtute onez jantziya;
naitasunezko lore tartian
goxoro kontuz aziya;
bedeinkatua izan dedilla
betiko zure graziya
.

15. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa lore-illa 0143 Bekatariren baten biurtzeak, bizitz onera deitu oi digu; bat batetako eriotzak, konpesatzeko, deadar egiten digu; zure barrungo kezkak, oitura gaizto ura uzteko, esaten dizute; eta iñoiz birtutearen gozotasunik ezagutu badezu, agian esango zenduan ixillik:¡O zer alai ta atsegingarriak diran, Jainkoa maitatuaz igarotzen diran egunak!.

16. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aita san iñazio 0130 Nere Jesus guztiz ona, Zure Ama chit Santua, San Juan icasle maiteari, Gurutze gañetic gomendatu ziñionean, Zure ta gure Amaric onena onratzen, serbitzen eta amatzen, eracutsi ziñiguzuna: nic escaintzen dizut, Aita San Inazioren beste birtute guztien artean, arc Ama Birjiñari izan zion debozio guztizcoa, ta maitetasun paregabea; ta orregatic Ejerzizioetaco liburua escribitzean, Ama maite ori, eracusle eta guidaritzat iduquitzeco, zoriona izan zuan.

17. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.a. ugarte 0224 Alkar animaturik danok Erregla gordeaz, guzion artean jarri dezagun tokatzen zaigun moduan, soberbia umildadearen, gutizia emanaitasunaren, lujuria kastidadearen, ernegua pazienziaren, embidia karidadearen, eta bizio mota guziak beren kontrako birtuteen: eta protestantekeri, masoneri ta liberalkeri klase guziak beren guezur eta disparate denakin katolizismoaren azpian.

18. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa comunio santua 1906 0015 Jaungoicoaganaco beldurra ezta birtutea.

19. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0041 Aita Beticoa esqueintzen dizugu Jesusen odol guciz baliosua, issuria gugatic aimbeste ongui-nai eta oñacequin, bere escuyeco escuco zauritic; eta bere merecimentu eta bertuteacgatic, erregutzen diogu Zure Aundientza edo Magestade Jaungoicozcoari,(...).

20. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0464 Gucialduna danac, guizatasunaren utsatasuna, guztiz cearo-ta garbi ezagutzen dunac becela, ematen dizquio oni doañez, goratasun onean bici dediñ, bertute zoragarriac, batez ere deitzen diradenac jaincoquindecoac edo teologalac, ceñetatic lenengoa, au da fedea, dan bere jatorrriz edo jayotzat bertuteric ederrena, eta dembora berean guztiz bearrena: bada au gabe, ecin liteque bat bacarric ere salbatu.

21. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0464 Bertute au da aurtasunetic icasi guendun becela, icusi ez deguna sinistea, Jaungoicoac Eliza Ama Santari, eta onec guri artacotzat eracusten dizquigun gauza guztietan.

22. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0569 Au da eguiaz garbitasunaren maitatzallea izatea, eta Jaungoicoaren gogo guztizco bertute ura eguiten duna bat, ceruco izar dizdiratzalle ederra.

23. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0366 Azquenic beguira zayozu urcoaganaco bertutezco lan guciac eciñ obeto eguiten.

24. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0250 Guziak iritxiko dute eskatzen duten bezela, bada izanik Jesus sakrifikatzalle nagusia, bere eskeintza edo ofrenda, da, Aita Jaungoikoaren guziz gogokoa, ta eskeiñitako merituak dira neurrigabeak, bere Pasio, Odol eta zauriak neurrigabeko birtutea daukatelako.

25. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0491 Zuk ala nairik, ez gaitzala utzi, debozio guziaz eskatzen dizuguna iritsi arte, gure pekatuen barkazioa, grazia geitutzea, birtutean gu aurreratzea ta betiko bizitzaz gozatzea.

26. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak a mendib 0129 Askotasuna erakusteko Mendiburuk batean tza erabiltzen du, besteantzi ta noizbait z uts-utsik: inguruan darabiltza gau ta egun guziak I. 80-12, birtutez birtute garabiltzala III. 116-10; nik nere barren onetan nerabiltzan itzak I. 255-11, eguraldi gaistoak gaizki zarabiltza I. 217-9.

27. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kristdotriña 1905 0083 M. Esan itzatzu Sacramentu Santuac... G. ¿Zer gauza dira Sacramentuac? E. Dira campoticaco ezagungarri batzuec Jesu-Cristo gure Jaunac ipiñiac, oien bitartez emateco guri bere grazia eta birtuteac.

28. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kristdotriña 1905 0083 *G. ¿Zer birtute ematen dituzte Sacramentuac graziarequiñ batean? È. Batez ere iru, eta dira: Fedea, Esperantza eta Caridadea.

29. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kortazar serm 0106 Alan bada seguratu geike humildadea dala bertute guzien ondekida.

30. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kortazar serm 0106 Bertute geiago edo guchiago egon lezake gure ariman, baña bat bere ezdago edo ezda egongo humildade gabe.

31. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kortazar serm 0106 Eta egiaz bada humildadea da bertute guzien ondekida, zergatikan bera gabe ezin lezake egon bertute agiazkorik.

32. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kortazar serm 0106 Berarekin ondasun guziak etorri zaizkit; bada humildadearekin ere bertute guziak etortzen dira.

33. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kortazar serm 0106 Bertute goikora eldu nai dezu? esaten du San Agustiñek: guchitik asi zaitez.

34. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kortazar serm 0106 Gogoratu ezazute zembat egite edo eche aundiagoa egiten dan, aimbat ondekida aundiagoak egiten zaiola: onela ere gure bertuteak gora alchatzeko, bere ondekidak barrutik, azpitik artu biar dira.

35. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa michel garicoitz 0004 Yaun erretor harec Barbaste zuen izena eta zen aphez bat yakitate eta bertute handicoa.

36. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa michel garicoitz 0025 Bainan nola harri serora beltchac hoin khartsu eta hoinberze bertutez aberastuac izaiteaz, orrhoitzen balin bada hogoi eta hamazazpi urthez Aita Garicoitz izan dutela aintzindaritzat!.

37. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa catjauf 0094 G. Hirur Berthute horiec certaco deitcen dire Ebanjelioco Contseiluac?.

38. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jnn bihotz-2 0259 Denborarik eztuenak komunionera prestatzeko eta eskerren emateko, behar bezala, khartsukiago egin detzala, eta, nahi-ta-ez, Jainkoaren amodioa handituko zaio gero-eta gehiago, eta, berthutearen pratikatzea errechago izanen zaio.

39. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa leon imit 0271 Jainkoari daizkotzu zor, zure ganat aphaldu nahi ukan baitu bere behakoa, bertutean eta umiltasunean geroago gehiago aitzina ziten, jinen zaizkitzun guduer buruz azkar dezazun zure bihotza eta, zure indar guziez niri loturik khartsuki, nere zerbitzatzerat gogotik lehia ziten.

40. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00003 Gure egitekorik nagusiena, Espainiako Laterri osoan giristinotasuna, bakea ta langiletasuna edatzea ta indartzea dugu. Beraz birtute hoik dituzten jendeak eta Erriak (eskualdunak eta Eskual-herria bereziki), begozi lasai, begozi trankil, gure baitan ezpaitute aurkituko laguntasun eta anaitasunik beroena baizik.

41. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1904 0001 Eta nahiz dohakabeak urean itzaliak ziren jadanik; nahiz ura bethi samur handitan zagon, halere, hiru gizon berthuteko horiek gal-bidetik athera dituzte bai Bruno eta haren semeak, bai ere chalupa.

42. 1940-1968 gipuzkera liturgia d. irigoyen 0352 Monja aiek gaur eguneko kristau onak baño ezjakiñagoak, birtute gutxiagokoak, eskasagoak ote ziran? Ez, noski.

43. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa b. iraola 0328 Zeruan, eta an bakarrik, ondo ezagutu ta txalotu bait-diteke Andre Maria Jaungoikoaren Ama ta aingeruen Erregin izateraño jaso duan onbide edo birtute onen edertasun zoragarria.

44. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0090 Nork bere bertuteak lau aizeetara aldarrikatzea: orra griñaren beste alderdi bat.

45. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak alt olab 0508 Birtute oien eusle ta gordetzaille bikain' euskera ta euskaltasuna ditugu; oik galduaz' birtute ederrok ere otzitu ta galtzeko arrisku aundia degu...

46. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. soubelet 0099 Beren ganik ez dugu deus jakin, bainan, iduriz, ordutik hasi ziren sakrifizio egiten, bertutearen pratikatzen.

47. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0027 4.) Bekatoreak ez du ezagutzen bertutearen gozoa:

48. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Zer indarra! Nahiz udako lanek akituak, nahiz piaiek eta hoinbertze itzulik ere zainak hildumatzen dituzten, gure beilariek izan dute kalipu eta berthute; bozak hasteko ozen, garbi eta azkar ziren, bai mezetan, bai prosesionetan. Paristar beilariak zentzordatuak eta harrituak zauden kantu hoien uhaldeari. Eri gaichoak kontent, ararteko puchantak bazituztela, zeruaren inharrosteko.

49. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00001 Franzisko Santuagan diztiatu zuten beste onbide edo birtuteen gañetik jaunmaitetasun edo karidadak diztiatu zuan, egaztien gisara lurra doian ukitu ta zeruko gauzak biotz guziz maite izan bai zituan (XII Pok 1951''ko martxoaren 23''an ).

50. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00001 Orretarako Jaungoikoak graziarekin batera animan ezarri dizkigu goiko onbide edo birtute batzuk, penitentzia, ildura, beartasuna, garbitasuna, apaltasuna (umiltasuna) menpetasuna (aginduak egitea).

51. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00001 Irugarrendarrak arian, arian, arian birtute auek azi egin bear ditu.

52. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00001 Jaunmaitetasunaren iru etsai nagusiak ezitzeko Erlijiosoak, mendetasun (obedientzi), beartasun ta garbitasuneko botoak egiten dituzte, baño boto oiek beartasun, mendetasun ta garbitasuneko onbideak, birtuteak, irixteko dira.

53. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. gereño 00003 Eurak egon ziran gure historiko momentu andietan birtutez beteak.

54. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.a. bastarretxea 00001 Gizon neurotiko onen irakatsi kaltegarriak, zoritxarrez ez dira emen geratzen.Jaungoikorik eztagolez eta bizitza absurdo bat dan ezkero, maitasuna, karidadea, apaltasuna, lana eta beste olako birtuteak alperrekoak dira; etikari ta beste legeari jaramonik egin bage, gorputzak eskatzen dauzkuna egitea da mundu onetako gure zer-egin guztia.

55. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk itxasa 0095 POBRE BIZI DANA ABERATS ILTEN DA. Birtutez beterik ilten dalako.

56. 1969-1990 euskara batua ahozkoak zahar hitz 0007 - Jakintsuna ixil, ez dakiena dena haro
- Bertute gabeko jakitatea irriskuz betea
- Erakastea bietan ikastea
- Ikasiak oro ez erran!
- Ulertzaile (aditzaile) onari, hitz guti

57. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak p. zabaleta 0028 Akatsez eta bertutez beteriko gizon gizona; maitatu egiten da ezagutuz gero; hunkitu egiten du askotan bere elementaltasun gordinak.

58. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0120 - Elizaren hiztegia: parrokia, eliza, gurutze, paradisu, zeru, infernu, aingeru, kristau, saindu (sanctu) , mirakulu, izpiritu, bekatu, bake, dohain, bertute, bizio, arnegatu, predikatu, bedeinkatu, madarikatu, barkatu....

59. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0120 Makalek beren miseriak bertuteen mailara altxatu dituzte eta moral ideal bat sortzea lortu dute, supergizonaren moralaren guztiz kontrakoa dena Nietzsche-k juduei, kristauei eta demokraziei egozten die errua.

60. 1969-1990 euskara batua ikerketak p. urkizu 0056 Denok talde alai eta langile bat osatzen zuten, jazkera eta itxuretan baino bere idazlanetan kezkatuagoak (133) 269 or., eta jenio handirik izan gabe, ez pentsamendu berrien sortzaile, eta ez ederlanen egile, beste birtute batzuen jabe ziren.

61. 1969-1990 euskara batua ikerketak p. urkizu 0131 Aziendak sendatzeko, bizkortzeko eta pozointzeko, sukarra, loa, odola, zentzua eta maitasuna kendu eta emateko, ehun birtute baino gehiago zituzten belarrak.

62. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura loti ederra 1977 0003 Horregatik, momentua heldu zanean, maitagarri deituak umetxoari eskeintza asko egin zioten, nahiz gorputz aldetik, nahiz birtute aldetik.

63. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. berasategi 0274 Baina gure lagunaren birtutetik handienetakoa zentzutasuna zen eta asmo hura geroago bete beharrekoa zela konturatu zen.

64. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0261 Fabio Puyo berak izan du nire larritasunak baretzeko bertutea Paristik telefonoz irakurtzen zizkidan dokumentu analgesikoz, edo telexez edo telefaxez izaera presazkoarekin bidaltzen zizkidanez, hil edo biziko sendagaiak bailiren.

65. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0035 - Horrela gordetzen da egiazko bertutea - erantsi zuen Arkadiik, kinka hartan, goizeko egunkarian irakurritako esaldi honetaz oroituz.

66. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0157 Amerikarrek galdu ez dituzten birtuteak dira hirurak, bururatu egin behar bait zaio bati gure gorputzak omen dituen elementu guzti horiek gramotan neurtzea, elementu horiek laborategitako merkatuan duten salneurriaz jabetzea eta, ondoren, horko batuketa, biderketa eta munduko keta guztiak egitea: errentako paper zuri-mingotsak betetzea baino zailagoa, adiskide!

67. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0042 - Eta hona ebaki zuen zuzendariak esaera gisa zorionaren eta bertutearen maratila: nork zer behar duen egin, huraxe maite ukan.

68. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0012 Honez gero ez dut, alabaina, inongo itxaropenik, Hermogenesek baduela dirudien arren, Ekialdeko bazterrak harrotu ondoren azkenean niretzat ekarri ere egin dituen landare horien ustezko bertute miresgarrietan edota ditxosozko gatz mineral horien dosi zehatzen balizko dohaietan.

69. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0133 Izan ere, gutariko bakoitzak uste den baino bertute gehiago izan ohi bait du, baina arrakastak bakarrak ekartzen ditu bertuteok argitara, beharbada jendeak, egoera berrira iragan orduko, bertuteoi muzin egingo diegula pentsatzen duelako.

70. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. olaberria 0058 Jarria aurrera, Rodrigo, zure harrotasuna eta indarrak bakarrik utzi zaituztela ez dezala inork esan; gelditzen zaizkizun bi bertute bakarrak dira; jarri itzazu lanean, ez zaude amaieratik urruti.

71. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. olaberria 0067 Zure bizitza ludiko beste erregeei adibide gerta bekie: bertuteak bakarrik indartzen duela boterea, eta bere aginpidea, zure antzera, gehikeriaz erabiltzen duenak lehenago edo beranduago aurkituko duela zeruko justizian bere bekatuen zigorra.

72. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0099 Bertute horiek hemen, eta harribitxiak zerri-askan, berdintsu dira! Zabarkeria onesten, kirtenkeria txalotzen da.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak otoizlari 1978 0027 Serora batzu bortizki larderiatu zituen; adiarazi zioten serora batek otoitzean eta bertutean behar duela bizi; hala bizi izan zirela heien aitzinekoak, eta Jainkoak eta munduak ez dutela oraikoetarik gutiago igurikatzen.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak heraklito 0011 125a. Pluton hura itsu ematen digu (Plutarko-k?), bertutearen ez baizik, grina txarren piztaile denez.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.i. hartsuaga 0125 Bestalde, klaseak eratzeko babes teologikorik ezaren ondoan, indoeuropar justifikabide ondorengoak hutsegiten du baitare, zeren erakutsi dugun legez bertutea ez baita giza klase baten ondare exklusiboa, gizaseme ororen ezaugarria baizik.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. osa 0059 Garbitasuna bertute haundia da.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0158 Utopisten aurka, Marx-k ez du sinisten gizonari dohainak eta birtuteak irakatsi egiten zaizkionik utopistek uste zuten gaurko gizona ondo heziz gero berez sortuko litzakeala gizarte on bat.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0027 Medizinarako bertute askoren artean, aipagarria da diuretiko bezala duen erabilpena, gernuaren produkzioa asko gehitzen bait du, honela odola garbituz.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0051 Aintzinatik esan da medizinan bertute asko dituela, batez ere itsuak sendatzeko begietan jarrita, baina bere toxizitatea dela eta, ez dugu uste oso komenigarria denik erabilera hau ematea.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0051 Jendearen usteak landare honi sekulako bertuteak ematen zizkion.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0051 7 alkaloide desberdineko kantitate txikiak ditu, eta aintzinetik estimatzen diren bertute medizinalak ematen dizkion substantzia mingots bat.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aizpuru 0007 Espezie bakoitzari buruz, haren ezaugarri morfologikoak deskribatzen dira, loraketaren eta fruitu-ematearen garaia, ekologia, deskribapen geografikoa bai Mundu mailan eta bai Euskal Herri mailan, eta berdin, daudenean, beraren erabilera eta bertuteei buruzko informazioa.

83. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.j. bergaretxe 0060 Orduan txastatu genezake landare onen birtutea.

84. 1969-1990 lapurtera-nafarrera bertsoak xa odol 0076 Bera hanbat bertute garbiren jabea,
nola ote dagokit zerutikan beha?.

85. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa nor da hor? 0066 Arima ederra zinuten bada hura zien erdian eta ez diat dudarik egiten: baliatu eta profitatu zieztela guziak harren etsenplu eta bertute ederrez; eta luzez orroituko eta guziz gazte horiek orok.

86. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak a. luberriaga 0197 Bainan Eskual kulturari buruz zer da Azkaine? bertuteko herria ote da?.

87. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak ardoy gog 0165 Hoin sinesgarri egiten ote ditu heien egilen bertuteak?.

88. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak r. idiart 0111 Santa Cruz eta Matalaz bezalako apez baztertu eta gaizki ikusiak ere gogoan zauzkan, itzalak baino hobeki ikusten bait zituen haien bertuteak.

89. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Akatsak eta birtuteak Euskaldunok ba-ditugu akats gogorrak, baña bai birtute txalogarriak ere.

90. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak dv 1990 0001 Birtutea: txukuntasuna / Akatsa: ezin dira kontatu / Abeslaria: Janet Jackson / Animalia: zaldi txuria / Zenbakia: 2 / 3 gauza uharterako: lagunak, musika, itzultzeko hegazkina / Hiria: Donostia, Madrid.

91. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1977 0001 Bakoitzaren bizitzeko era aldatzea ere bertute bat zait, eta asea naiz asmo ederrak goretsi eta bestela bizi direnez.

92. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Askotan pentsatzen dut, aurrean ditugun akatsak gainditu ezinezkoak direla, baina egia esan, pertsonalki edozein erabakitzeko itxaropena lanean ipintzen dut; horregatik argumento gisa, gure Arrasateko inguru honetan erabiltzen dugun esaldi bat gogoratuko dut Solus labor parit virtutem; sola virtus parit honorem (Lana da bakarrik birtutearen iturburua; birtuteak bakarrik sortzen du ohorea).

93. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ihintza 1990 0001 1. (Peñagarikanok)
Kristau sutsua, gizon apala
berekin zenbat bertute.
Bertute hauek, txikiena ere
haundia egiten dute.
Lagunurkoa serbitzen beti
ta sarritan musu truke:
bera bezala izaten danok
saiatu behar genduke.

94. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1990 0001 Kanpotik datorrenari atseginezko harrera eskaintzea izaten da uharteko biztanleen bertuteetako bat.

95. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... boletinobss 1971 0004 Birtute auek, eta berdin Jesukristoren nortasun miragarriaren beste milla doaiek, gure gazteetako, askok, ezarian ta indartsu, erakarriko dituzte apaiz egitera.

96. 1969-1990 zuberera antzerkia etxahun iruri 0024 Jakin dit zû nulaz ziren
Erronkarirat ûtzûli
Oro berthûte zirela
Hori mûndiak badaki.

97. 1969-1990 zuberera antzerkia m. heguiaphal 0016 XARLOTA
Urguilu gabe basira gure alaba ere hala da
Umilitatia da haren bertuteik handiena.

98. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak p. ibarmia 0067 Esperientzia honen ondorena benetan galanta: Errugabeko arima hauek hurbiletik ikusiz, ulertu nuen zein zorigaitz handia den arimak esnatzen direnetik ongi ez hezitzea, bertutearen nahiz bekatuaren inpresioa bertan utz daitekeen argizari bigunaren antzekoak direnean...

99. 1991> euskara batua liturgia ibe2 00551 5 Horrengatik, entsea zaitezte lotzera, ahal bezainbatean, fedeari bertutea, bertuteari ezagutza, 6 ezagutzari zuen buruaren jabetza, zihauren jabetzari iraupena, iraupenari jainkozaletasuna, 7 jainkozaletasunari haurride-batasuna, eta haurride-batasunari maitasuna.

100. 1991> euskara batua literatur prosa t. irastortza 00186 Hau duzu birtute burgesa deitzen duzun errenuntzia, eta, burges ala ez, bertute ala ez, nere ekaintzen euskarri nagusia da.

101. 1991> euskara batua literatur prosa j. urrujulegi 00183 - Grekoen bertuterik jasoena, munduaren eta gizakiaren edozein esplikazio teologiko edo sobrenatural kontzienteki saihestea izan zuan, alor guztiak inolako apriorismorik gabe abordatzea alegia.

102. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00119 Irudi multzo bakoitzak bertute bat sinbolizatzen du: adorea, leialtasuna, atxikimendua, edota beharra.

103. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00119 Izan ere, behin tatuajea azalean irarririk, gizaki tatuatuak bere egiten ditu bertute horiek.

104. 1991> euskara batua literatur prosa k. biguri 0011 Hurrengo astean, bederatziurreneko otoitz guztiak amaitu ondoren, elizgizona mutilarengana hurbildu zen etsipenaren bertute kristauaz mintzatzeko asmoz, baina gizabidezko eta egokierazko esaldien atzean harresi gotor gaindiezin bat baino ez zuen aurkitu Diegoren barruan, bere erretorika-indar osoaren arieteak pitzatu ezin izan zuena.

105. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0221 Gauzen dohaina edo dohain falta, begiramena eta bere aurkakoa, maitagarria eta ez maitagarria, hobena, bertutea, ohorea, lotsa, guztia iritzian oinarritzen da, besterik ez.

106. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0043 Baina, emea, bere grazi eta bertute guziekin, marigixonaren produktu huts denik pentsatzea, kulturari neurriz gaineko inportantzia ematea iruditzen zaidan niri.

107. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0213 Natura beti aritzen da baratxe eta nolazpait esatearren ekonomiaz: bere ariketak ez dira inoiz bortitzak; eta bere emaitzetan beti nahi izaten ohi du izaria; izariz eta neurriz obratzen du beti; eta une batez azkartzen bada laister eroriko da bere mantsotasunean; gelditzen zaion indar guztia bere burua mantentzen darabil bere bertute emankor eta ahalmen sortzailea zeharo galduz.

108. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00049 Filosofia politikoko problemari emandako irtenbide klasikoaz hitz egin ahal izan dugu filosofo klasiko guztien artean adostasuna izaten baita, bai plano orokorrean, bai detaile xeheenetan ere: bizitza politikoaren helburua bertutea da eta bertutera zuzentzen duen ordenu politikoa errepublika aristokratikoa da edo, baita, gobernu-era nahasia.

109. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00167 Zeren eta, existitzen ez diren gauzak bere aitzinean hor dauzkala irudikatzen duen aldi berean Izpirituak baleki gauza horiek ez direla egiazki existitzen, ez da dudarik irudikatzeko ahalmen hori bere izaeraren bertute baten kontu ezar lezakeela eta ez bizio baten gain; orozgainetik irudikatzeko ahalmen hori bere izaera soilari balegokio, erran nahi baita (1. Zat., 7. Def: arab.) librea balitz Izpirituak duen irudikatzeko ahalmen hori.

110. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00415 Bestalde, nola bertutea, (8. Def. arab.) bere izaera propioaren legeen arabera ihardutea baizik ez baita eta nola nehor ez baita bere izaera propioaren legeen arabera baizik bere izanaren atxikitzera bermatzen (3. Zat., 7. Prop. arab.).

111. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00415 Hortik dator, lehenbizikorik, bere izan propioari atxikitzeko ahalegina bera dela bertutearen funtsa eta gizakiak bere izana atxiki ahal izatean datzala zoriona. Bigarrenekorik dator, bertutea, berarengatik gutiziatu behar dela eta bera baino hoberik edo guretzat onuragarriagorik deus ez dugula aurkituko, guraritzeko.

112. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00550 Ez, ez zukeen merezi izango lekua (edo, metaforarekin jarraituz, itzulingurua) helburu horretara mugatzeak, zeren egokiago izango baitzatekeen bertuteetara eta trebetasunera zuzendutako hezkuntzari buruzko beste ikusmolde batzuk errepresiboak, doktrinamenduaren aldekoak eta, kasurik hoberenean, zaharkituak aplikatzea. Azken bi kapituluotan eztabaidatutako proposamenek badituzte derrigorrez onartu beharreko zati eta osagai oso baliagarriak.

113. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. busturia 00168 Hau da likidezia deiturikoa lortzeko antolatzen diren inbertsio-merkatuen ezinbesteko ondorioa. Finantza ortodoxoko arauetan ez dago, seguraski, likideziaren mamua baino gertakari anti-sozialagorik doktrina honen arabera inbertsio-erakundeen bertute positiboa da beren baliabideak balore likidoetan biltzea.

114. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak p. salaberri 00081 Jakina aszetikako ohiko liburuen ornatua eta hau ere ez da ustegabeko bat egokitua azalduko da urdazubiarrarenean, betiere hark aptum edo egokitasun bertute erretorikoa ulertzen zuenaren arabera.

115. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak p. salaberri 00085 Axularren liburuak dituen helburuak (konbertsioa, bertuteak landu, bekatuak alboratu,...) eta atalak kontutan hartu arren, nekez bereiz liteke multzo nagusirik: alde batetik, eredu argumentatibo-narratiboari dagokiona eta, bestetik, eredu dialogikoa.

116. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elexp delitu 00025 Beraz, zalantza-izpirik gabe esan daiteke bertute politikoaren ideia aldakorra dela; bertute naturalarena beti izango litzateke gardena eta nabarmena, baldin eta gizonen inozokeria eta grinek ilunduko ez balute; bertute erlijiosoarena beti bat eta bera da, Jaungoikoak errebelatu eta berak zaintzen duelako.

117. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00079 Han, jakitea arriskutsua izango da, emulazioa ondikozkoa; eta bertuteei dagokienez, Aristotelesek ez du uste esklaboek berezko bertuterik izan dezaketenik; horrexek bai murrizten duela ondo hezkuntza halako gobernuetan.

118. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00079 Antzinako herririk gehienak oinarritzat bertutea zuten gobernuen mende bizi ziren; eta hura indarrean zegoenean, gaur egun ikusten ez ditugun eta gure arimatxoak harritzen dituzten gauzak egiten ziren.

119. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00139 Bulkada orokor bati jarraituz, mundu guztia atseginzaletasunera eman zenean, zer gertatu zitzaion bertuteari?

120. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. gil bera 0132 Mirandek parabolan ezarriko zorioneko herri saindu eta demokratikoak hondarrean desterratzen ditu libre pentsatzaileak eta bertze pentsatzaile guziak, horrela, libertatean eta birtutean ere bizi ziren euskaldunak, harik eta gau batez, gudari mugazainak hil eta guziek Ameriketarat ihes egin arte...

121. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0059 Historia desarroilo gisa kontsideratuz, aldiz, onak eta gaiztoak western filmeetarako utzirik, erraz ulertzen da, zergatik ekialdeko patriarka bat ez zen eta ezin izan zitekeen heroi erromatar bat, Katonen edo Augustoren bertuteekin, edo santu kristau bat.

122. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 0059 Orduan bertuteek ez dute bizioek baino gehiago harritzen.

123. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0218 Bere izakerari eta birtuteei buruz, berriz, honako honela mintzatu omen zen Shangaiko Journal izeneko kazeta, Obispo Huarte hil zenean:

124. 1991> euskara batua saiakera-liburuak s. ott 0140 Dena dela, lehia gaztandegien bertuteez ere badago.

125. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0127 Arau komun horretatik bizioengatik ihes egitea bezain zaila da bertuteengatik ihes egitea.

126. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0245 Kasu horretan, ernaltzeko bertutea makilan datzala uste da argi eta garbi, eta ukituz emakumeetara pasatzen dela.

127. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. azkorbebeitia 00053 Hauen artean, ostera, adiskidetasuna eta onginahia dira bi bertute nagusiak (286. or.) eta adimena lantzea eta guztiz beronen gobernupean egotea da haien goiburu nagusia (285. or.).

128. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0037 Eta bertutea objektu guztietatik baliotsuena omen denez, filosofo-mota honek kolorerik atseginenez pintatu ohi du hura, poesia eta elokuentzia bide direla, euren gaia era xume eta argian azalduz, irudimenari laket izateko eta gure sentimenduei eragiteko erarik egokienean hain zuzen.

129. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0037 Eguneroko bizitzako kasurik eta behaketarik nabarienak hautematen dituzte; kontrako alderdiak dotore kontrastatzen dituzte; eta aintzaren eta zorionaren ikuspegiz bertutearen bideetara erakartzen gaituztelarik, gure urratsak bide horietatik zuzentzen dituzte, prezepturik bidezkoenez eta adibiderik ospetsuenez.

130. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0037 Bizioaren eta bertutearen arteko aldea sentiarazten digute; gure sentimenduak kinatzen eta arautzen dituzte; eta horrela ez daukate gure bihotzei prestutasunaren eta benetako ohorearen maitasunera eragitea besterik, euren ahalegin guztien xedea ustez atzeman dutelakoan.

131. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. oihartzabal 0014 (...) Hitzaldi sarituan (1750eko uztailaren 9an), zibilizazioak gizakiari bertutea galarazi diola dioenean, eta tesi horri funtsean eutsi egiten dio bost urte geroago bere Gizakien arteko desberdintasunaren jatorriari buruzko hitzaldian (1755).

132. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. oihartzabal 0014 Jean-Jacquesen pentsamendua zoritzen denean naturako egoeran dagoen gizakiaren bertutea ontasun negatibo gisako zerbait, ongia eta gaizkia ez ezagutzean oinarriturikoa delako ondoriora iristen dela; egoera zibilera gizarte-itunaren bitartez pasatzean ontasun eta justizia positiboak sortzen dira, zeinean tarteko diren besteen askatasuna eta ondasunak errespetatzera obligatua sentitzearen kontzientzia eta norberarena ere errespetatuak izatea.

133. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0201 Gainera, ipin iezaiozue honi bere bertute guztien batasun harmoniatsua adierazten duen urrezko idunekoa; gero, harri bitxiz beteriko koroa, dituen bertute heroiko horien guztiengatik gainerakoengandik nabarmentzea komeni dela ohartarazteko.

134. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0201 Hala eta guztiz ere, gauza batetan bai badirela apalenak; urrea, harri bitxiak, purpura, eta bertuteen eta jakituriaren gainerako ezaugarriak soinean eramateaz aski dute

135. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. iztueta 1281 Horretarako hiru bertuteok dira beharrezko: anaien arteko maitasuna, esku-zabaltasuna eta umiltasuna.

136. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. lopetegi 0187
bihi
bikain
bikario
bike
bikor
biku, piko
bil-, ik. bildu
bilatu
bilau(n)
bildots
bildu, bil-
bildur, beldur
bili-, ik. birigarro
bilo
biloba
bilur
biluzi
bihortz/tresna
bihotz
biper
bipi
bira
birao
biribil
birigarro, bili-
birika, biriki
biritxi
birjina
birla
birtute, bertute
biru
bista
bitarte
bitika, pitika, pitina
bixika
bitxi
bihur
bihurri
bihurtu
bizar
bizi
bizio
bizkar
bizkor
bizpahiru
biztu, piztu
bola
bolada
boltsa
bonbil(a)
borda
borla
borondate
borrero
borrai(n)a, borroina
borroka, burruka
bort
bortitz
bortxa
bortu
bost, bortz
bostehun
bota
botoi(n)
bo(t)z, poz
boz(a)
branka
breska, beraska
brida
buha
buhame
buhatu
bular
bulkatu, bultzatu
burasoak, gurasoak
burdina, burdin-
burla
burruka, borroka
burrunba
burrunzali
buru
bururdi
buruzagi
busti
butz, putz
butzu, putzu
buztan
(b)uztarri
buztin
damu
danba
dantza
daraturu
dardai
dardara
dardo
dastatu
deabru
debeku
dei
deiadar
deitura
denbora
denda
desegin
desiratu
desohore
deus
dilindaka, dilindan
dina
diru
distira
diti, titi
doha-/baina doan, doarik, dohainik/
dohain, doe
doe, dohain
dobera
doi
doilor
dolare
dolu
done
dorpe
dorre
dotore
duda
dupa
dupina

137. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0025 Bazuten nunbait birtute aparta ortarako: egunez kristau bezela ziran; eta, berak nai zutenean, beren gogoko figura artu ta etxez etxe ibiltzeko.

138. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0818 Bazekien ez dudala ez jakitaterik ez bertuterik!

139. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0826 Ez banauzu sinesten, ikus [5ª] zure birjinen bertutea baino ez denentz pisuago!

140. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia j.m. malharin 0826 Haren bertutea bizirik zegok lurrean,
haren distirak errausten dik hire erregetza!
Haizen urgulu untzia, hoa buruz behera!
Gibel hadi, apaltasunak garaiturik!

141. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1994 0036 Hau esateko izana dute
biek nahikoa bertute
beste erara pentsa balute
nik askoz nahiago nuke.
Ikasi eta lan kontuekin,
asperturikan naukate,
horrelakorik beraiengandik
ez nun entzun orain arte,
igual dirua gero karrera
pagatzeko nahiko dute (bir).

142. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.i. salaberria 00040 Jose Maria San Sebastian Latxaga idazle ospetsuak bere azken liburua, Euskal Sena izenburua daukana, plazaratu digu; lan sakon bezain interesgarria da eta bertan agirian uzten dizkigu euskaldunon akatsak eta birtuteak kristeta bat irikiaz gure nortasun zaill eta izkutu orri.

143. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.i. salaberria 00040 Orra or atzeneko birtute edo akats oñekin zer estimatuak ziran Ameriketan artzai euskaldunak leku basati oietan artaldearekin lana egiteko.

144. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00043 Victor Morenok zalantzan jarri ditu irakurleen bertuteak

145. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00043 Irakurzaleari eransten zaizkion ustezko bertuteak hankaz gora jarri zituen atzo Victor Moreno idazle eta irakasleak.

146. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ja. agirre 0042 Ondo ezagutzen dutenek diotenez, patxada da bere bertuteetako bat.

147. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1992 0013 Badagoz, orobat, ezjakintasuna birtutetzat jotzen duten zenbait politiko.

148. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1993 0009 Badugu zilborrari begira egoteari uzteko garaia: garena baizik ez gara, gure birtute eta ezinekin.

149. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.m. ormaetxea 0003 Opa izatekoa litzateke kooperatibek beren sustraiak ez galtzea eta Euskadin ditugun arazoak aurrera jarraitzeko indarra galtzea, batez ere industrian ez ugaltzea Arrasateko kooperatibismoan, horrela enpresari bertuterik badagoela eta batez ere gizartearekiko, lan munduarekiko eta gure herriaren beharrekiko konpromezuaren zentzuak bere horretan dirauela erakutsiz.

150. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. osoro 0007 - Zein da emakume batengan gehien baloratzen duzun bertutea? Leialtasuna eta berarekin hitzegiten gustora egotea.

151. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... bertsolari 1992 0009 Norbaitek bertute eta alderdi onak neurtzeko egin dugun bezalaxe, bertsolarion alderdi makurrak neurtzeko ere beste inkesta bat egiteko premia aipatzen du eta izan dira, gutxi badira ere, parre piska bat egite aldera planteatu dugun inkesta topiko honetan usai txarreko jarrera matxistak ikusi dituztenak.

152. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. aristi 0041 Abade haren teorien arauera, probintziako paraje batean bada lurretik sortzen den iturri bat, birtuteen txirrindaz osatutako likidoa isuri duena.

152 emaitza

Datu-estatistikoak: