XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera saiakera-liburuak gmant 0074 Nik auzi au ebazteko gaitasun eta betarik eztaukot.

2. 1900-1939 gipuzkera antzerkia elizdo atzetorkia 0012 LESM.: Aimari bat esateko betarik ere eman ez dit.

3. 1900-1939 gipuzkera antzerkia j. karraskedo 0014 Erru. - Apaintzeko oraindik ba dezute beta.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.i. uranga 0436 Eguzkiyak bere iraultza egin zuben garayan, bere egun guztiko lanak buka ondoren nekearen aztuntasunakin elbartua bazegokien bezela, sartu zan echian Anton, eta aizkora bere lekuan usteko betarik gabe, galdetu ziyen zer berri zeramakiten Donostiyatik.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0081 Azoka da, menditarrentzat, ez bakarrik salerosketako garaia, baita ere albisteak jakiteko era ederra, lagun arterako beta egokia, jan edanerako epe gozoa, atseden ordurik onen onena.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak inza 0008 Alde guzietan egin zait arrerarik onena, guzik eskeñi zaizkit biotzik onenaz nere lan gogorr ortan laguntzera ta bein baño geiagotan beren artotako edo babanabarretako bearr zuen beta neregatik galduz.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 Antzerkiz urri, edo aukera aundirik gabe gauden ezkeroz eta aiek orri onetan agertzeko ainbeste toki izatearren, goian idatzi biar duenak idatzi dezala, baña ez bedi betarik ez duena artarako zirikatzen aritu, bestela ere naiko betegarri sortzen da-ta.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak inza 0001 Ori egiten du Aita Santuak, kristaurik zabarrenak ere naiko beta izan dezaten Bulda berria artzeko ta egun bat bakarrez ez ditezen bera gabe egon.

9. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa osk akats 0203 Biharamunean goiz jeiki zan, beta nahikoagaz Arta'ra joan eta, behinik behin, Palma'ko gauzen bat edo beste ikusteko: katedrala, Bellver'ko gaztelua, eta zerbait.

10. 1940-1968 gipuzkera antzerkia netx lbb 0198 Irrati arraioa! Eztu betarik ematen nexka-ondoren biotza bialtzeko ere. (Mikrosoiñuan orain): Zuekin... ARGIBIDE irratia! E.A.K. 20; ARGIBIDE erradioa!... Ameslari guzien irratia!... Biotz maitale guzien laguna!... Zuekin ARGIBIDE irratia!

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jaukol ipui 0051 Baña, bere eginkizun maitekorra betetzeko betarik etzuan izan.

12. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak in: otaño barriola, pedro m. : bertsoak. , 5-13 0013 Otañoren bertsoei itzaurre au ematerakoan Pello Mari'n familian barneak geiago sartu ta aztertu banitu utsune asko beteak zenituzke, eta berri jakingarri batzuek arkitu ere; baña betarik ezak jardun au argitara arazi nau.

13. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak r. arregi 0201 Izan ere sakon ikuste ezkeroz philosophia egin bearko genduke, ta ez det uste ortarako betik daukagunik.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak a.a. cardaberaz 0030 Bekatariaren eriotzaz, eta onek orduan izango zuan larritasun ta desesperazioaz itz egitean, esanaz, ordu ura etorri ezkero, etzegoala geiago betarik Jainkoagana biurtzeko; adieraztean, zein zorrotz eta zuzena izango dan Jainko Juezaren aurrean bakoitzak eman bearko duan kontu zearoa; ta zein ikaragarria izango dan pekatariaren egoera, amatu ta serbitu bearrean, ainbeste aldiz, eta ainbeste eskergabekeriz ofenditu ta despreziatu zuan bere Egillearen aurrean, aizken epai betiraundikoa aditu ta kunplitzeko; aditzea berari batez ere ain argiro ta biotz irazequiaz itz egiten, sekulan akabatuko ez diran millaka ta millaka eternidadeko urte aiezaz, arriturik, bildurturik ta ikaraturik guztiak penitentzia egitera mugitzen ziran.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak x. kintana 0029 Gorputzen atomoak sortzeko garai luzea igaro zan, milloi batzuk milloi urte noski, prozeso hau astiroa eta betazkoa izango zan noski baiña indarraren elkar eragiñez pittinka pittinka elkartasunak agertzen hasi ziran zihurki.

16. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0039 Horregaitik, ametsen hatzaparretatik askatzea lortu nebanean, ez neban betarik izan ez bizarra mozteko, ezta ezer gosaltzeko bere.

17. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa i. zubiri 0013 Illunabar artan, izurdeak marrazoa oartu zuan onek aingira-taldeari erasoten ziola, eta betarik galtzeke, etsai iguingarriaren jarraipenari ekin zion.

18. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde begia 0103 GRAZIAN - Ez duk horretarako betarik izanen, zakur horrek. Oraintxe bertan ordainduko baituk Otsoa'ren eta Antso Arhantzeta'ren heriotza.

19. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.a. fernandez 0051 Azalpen honekin dorsal ozeanikoen geruz sedimentarioaren eza logiko bihurtzen da, azala oso berria da eta sedimento horiek metatzeko betarik ez bait du.

20. 1969-1990 euskara batua ikerketak p. urkizu 0023 Baina badirudi hiri horietan sortzen zen giro askea ez zitzaiela gehiegi laket agintari eta inkisidore jaunei, ezen 1576. urtean jadanik Boniface de Lasse Amouko lotenantak, inongo epaiketarik gabe eta parlamentak parte hartu gabe betan, Marie de Chorropique, Janetabartaeneko alaba eta berarekin beste berrogei sorgin hilarazi baitzituen.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. suraso 0153 - Beta dudanean irakurriko dut - esan zuen, eta harasaren goiko apalean jaso.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0066 Eta Sophieri aurka egiteko betarik eman gabe, eskuan hartu eta hantxe sartu zuen.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. sastre 0096 Baina bere borra altxa zezan betarik eman gabe, Juanek zazpi arroatako berea erabili zuen, eta bi kolpe emanik, iratxoak nahiko! esan zuen.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. mendizabal 0092 Erbiak, berriz, jateko nahiz lo egiteko, baita kantatzeko ere aski beta izanik, utzi egin zuen dordoka izan zedila lehenengoa irteten, ohorezko iruditzen bait zitzaion, gainera, zerbaiten abantaila ematea ere.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0042 Amona gajoak ez zuen lokuluxka bat egiteko ere betarik izan.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. arzalluz 0224 - Nere adarren beharra daukat orde...
Ez zuen erantzuna bukatzeko betarik izan.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. landa 0066 Denbora guztian isilik mantendu hau ezer esateko betarik eman gabe, eta konturatu orduko berriro ere bakarrik utzi hau gela horretan bakarrik, haurra beso batetan eta bestean botila.

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0119 Tripako kontuek ohekidearenak baino lan larriagoak karriatzen zizkiotenez, Don Kosmek ez zuen betarik izan ohekiderik aurkitzeko.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0136 (...) eztulka hasi zen Manuel aho guztia letxuz beterik eta eztulari buelta eman zionean jaikitzekoa egin zuen baina tenienteak bere beso luzea beste mahaikaldera eraman eta eserarazi egin zuen Manuel besotik heldu eta behera derrigortuz, zaude oraindik, ez nator gerra bila, ea zertara zetorren orduan, hitzegitera, esan dizut, karta guztiak eskutik baldin bazituen deteni zezala hantxe bertan, eta tenienteak ez da hori kontua, ezagutzen al duzu Pexegueiro?, ez zuela ezagutzen, baina jakingo duzu haren berri, ezta? baietz, baina zer ikusteko ote zuen Pexegueirok guzti hartan, tenienteak bixigu trontzo zurixka eraman zuen ahora eta beta luzea hartu zuen erantzun aurretik, etzazue Madrileko partiketa hori egin.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde jj-2 0054 Lehenengo elurtea egiñez gero ez dago artzainarentzat mendian egonaldi lasairik, usterik gutxienean bixita berririk egiten baitaki lehenbizikoaz ahazteko betarik eman gabe eta berandutu baiño lehen, artaldeek eta gaiñerako kabaleek beheraka bidea hartzen dute egugiro epelagoen eta xamurragoen gurariz Deseo.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0019 Rosa O`Klabelin agurtzeko aukerarik ere ez zuen izan, ez zuen enziklopedia poetikoaren tomoetako zelofana askatzen ari zen Bixentikori zeinen diruarekin ordaindu behar zituen tomo guzti haiek galdetzeko betarik izan, ez zuen etxeko garaje aurrean zegoen Stop seinalea errespetatzeko astirik izan, eta han irten zen, saltoka hasieran, abiada osoan gero, Madame Kontxexiren Dyane berdea, autoa saihestu nahian semaforoa jo zuen ertzainaren motorrari jaramonik egin gabe.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0140 Mutil hari zerbait gertatzen zitzaion, baina emakumeak ez zuen betarik.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. elias 0140 Ongi zekien Itziar-ek berandu etxeratu zela eta jazkiak aldatzeko betarik gabe abiatu zen sukaldera, ama bertan aurkituko zuelako uste osoan.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0011 Arazo ekonomikorik gabe bizi naizela Helsinki honetan, oraingoz behintzat: etxe dotorea aurkitu nuen, beste askotxok baino hobeto nabil diru aldetik eta betaz ugari nahi dudana egiteko, (...).

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. oregi 0034 Idazlan honi dagozkion mugak horretarako betarik ez ematen, ordea.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak ugalde 0482 2. Batzordeak, eta batzordekide bakoitzak bere zerrenda aurrean duela, banan-bana izenak berrikusi ditu; eta kasu bakoitza eztabaidatu ondoren, falta zen baten bat erantsi, eta inoiz besterik idatzi ez duenen batzu kendu ondoren, bakoitzak berez zerrenda hori aztertu eta gero izen berriren bat proposatzeko beta eskeini zitzaion batzordeko bakoitzari.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. zelaieta 0015 (Maria Bitoriak esaten digunez, Gabrielek ba zuen Intendente Mercantil egiteko asmoa. Matrikulazio librez egitekotan omen zebilen.... Baina ordurako euskarak sakon-sakonetik oratuta zedukan eta bistan egoan ez zuela bestetarako betarik izanen).

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. erzibengoa 0056 Harremanak izateko beta eta aukera.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kristau bidea 0318 Egunoroko eginbehar neketsuak ez dio betarik uzten bake eta isiltasun apur batetarako.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. sastre 0090 Ekonomiaren baldintzek determinatzen dute: Lanjerosoa da, batzuek pretenditzen duten gisa, orain erreflesionatzeko betarik hartu dezagun.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bitez 0102 Oharpen honek Montes Iturriozek bere maisuaren aholkua gogoratzen duenean egindako aitorpena berresten du: pinturaren bidea oso luzea da, eta ez du inprobisaziotarako betarik uzten (102) SEISDEDOS, J. L. Donostia. 1974eko Maiatzaren 5eko.

42. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0028 - Eskola ondoren ere beta gelditzen da nai aña meriendatzeko.

43. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa r. murua 0046 Ez omen zion bigarrenari ankatik eltzeko betarik eman; an alde egin omen zun itxumustuan leyotik orruka.

44. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa m. iturbe 0124 Joxe Marik atera zuen sakeletik ordain-dirua, baña Joxe Anjelek aurrea hartu zion eta hitzik ateratzeko betarik ere etzion eman Joxe Mariri.

45. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa k. zubizarreta 0060 Betarik galdu gabe lagun nion...

46. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa k. zubizarreta 0105 Ene ametsak atseden pitin bat artzeko ere ez dit betarik eman.

47. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 Iraduz, larri, arnas-estuan, sermoilari baptista iritxi zan Iturbide-House'ra, Bon-Lucky-Boy'rekin bereala itzegin nai zuala esanaz: Jauna, esan zion gure mutillari esertzeko betarik artu gabe-: Jules Webster bankalaria basoan illik aurkitua izan da.

48. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0086 Ala, bere emekeri guztia erabilliz, erarik txukunenean egon zan beta luzean aien izkera xamurrak entzuten.

49. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño mlanak 0106 Ori nor zan galdetzeko betik eman gabe, jarraitu zuen arin-arin gora.

50. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0076 Eta gizarte horren barruan, izenik gabeko gizon eta emakumeak bizi dira, alkar ezagutzeko betarik gabe eta egokitasunik gabe.

51. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak lab 0033 Eta gutxiago illunpetik berri billa ibiltzeko betarik.

52. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0027 Obeki esateko, ez jakin... Nolako betaz aurkitzen diran.

53. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jkort erl i 0020 Gizona, abere aundien atzetik, eizean zebillen artean, bai ote zuan moxorro txiki oiei iaramonik egiteko betarik?.

54. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1982 0001 Gazte honek ez zuen zergatik lasterka egiten zuen esplikatzeko betarik izan.

55. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zabala 0002 E.- Bai. Eta hizketarako beta Astia, denbora lasaiak nola edukitzen genituen gauero, batipat, kamaña zahar haietan etzaten ginuztenean, askotan egunez lanik egin gabe ere, hala ere, neka-neka eginda....

56. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1974 0001 Ez dugu beta haundirik ere.

57. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00060 - Oso atal lagungarria izan daiteke aniztasunaren trataerarako: ikasle aurreratuenei gehiago sakontzeko aukera ematen zaie. Hartara, errendimendu eskasa edota ikasketa-zailtasunak dituzten ikasleek aurrez proposatutako jarduerak burutzeko beta izango dute.

58. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. aristi 00034 Ihes egin nuen gauean ezer gordetzeko betarik gabe, ez dirurik, ez nortasun txartelik, ezta zapatilarik ere.

59. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. anzizar 00052 Jada ez zegoen atzera egiteko aukera edo betarik.

60. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. sarasola 00167 Kolpeak hain ustekabean harrapatu zuenez, Panterak ez zuen betarik izan makurtzeko edo besoarekin aurpegia babesteko, eta armaren ahoa bi begien erdian hondoratu zen buru hezurra erdibituz.

61. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. gorrindo 00038 Izango dudala gero ere irakurtzeko betarik. Lagunak egiteko eta haiekin ibiltzeko tematzen zait. Eta, egon, egoten naiz haiekin, baina gogaitu ere, guztiz gogaitzen naiz.

62. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. etxeberria 0096 Satorra lurpetik atera balitz lez, ez du asko ikusteko betarik izan, baina, ikaratuta dago.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura l. azurmendi 0051 Bai, hainbese gizaki irentsi zituen munstro hark irabazi behar zuen lehia, baina, azkenean, zorionez, norabide egokia aurkitu dut, zentzu berri bat eman diot nire bizitzari, eta aurrera jarraitzea pentsatzen dut nire beta berriekin, nahiz eta horretarako bizia eman behar izan.

64. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. aldatz 0075 Igande horretan soinean jarriko nituen lehenengo aldiz eta igande arte igaro zen beta, luzea baino luzeagoa egin zitzaidan.

65. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mujika 0012 - Hau! - esan nion, berari hitzegiteko betarik eman gabe.

66. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0022 Mikel kalean labandua zela, eta eskuetan kartera eta liburuak zeuzkanez ez zuela eskuak aurretik jartzeko betarik izan eta hortik sudur handitua; beltzuneak futbolean atera zitzaizkiola; eta nik baietz, hori dena ikusia neukala eta besterik ez zegoela; helduenekin zerikusirik?

67. 1991> euskara batua literatur prosa a. egaña 00046 Frai Kandido, bere mahaira esertzeko betarik gabe, ate ertzean, mahukatik tiraka ari zitzaidan.

68. 1991> euskara batua literatur prosa txirringa 00200 Hariren hitz jarioak ez digu, ordea, zer esan pentsatzeko betarik eman.

69. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0060 Asetu ondoren, zakilak zeukan guztia nire alutxoan hustu denean esne parrastada ederrak irristatzen zaizkit iztarretan behera, baina ez diet lurrera iristeko betarik ematen: gizona ohe gainera bultza, bota nire gorputza haren gainera eta berriro larrutan hastea gustatzen zait!

70. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0015 Ezkutatuta zegoen nik arnasaldi luze bat hartu eta botatzeko beta izan nuenerako.

71. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0077 Ez zuen zorionaz gozatzeko betarik izan; buruan kolpe lehor bat sentitu eta bere begien aurrean gortina ilun eta beltza itxi bait zen.

72. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0025 Eta nolatan jakingo nuen bada, egiaztatzeko betarik gabe?

73. 1991> euskara batua literatur prosa a. iturbe 0094 Saunatik manikurara eta handik pelukeriara, ez zuen beste ezertarako betarik.

74. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0025 Zureen zain geratzen naiz, irrika biziaz, hartarako betarik bazenu, bestelako esan gogo dituzunekin batera, hemen azaldu dizudan eta kirioak airean naukan nobedade kilikagarri horri buruzko zure iritzi ezinago baliotsua ere helaraziko didazun itxaropenean, beti zure zerbitzari eta lagun:

75. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0042 Eta enperadorearekin hasi zituen hizketa-bideei bukatzeko betarik utzi gabe, erasoa jo baseari, eskandinabiar mertzenarioz osatutako goarnizio batek defendatzen zuenari, eta erdia okupatu egin zuen Aramitek.

76. 1991> euskara batua literatur prosa pper 0015 Joan den igandekotz jasoa ninan hire karta, eta leitu ere egin ninan goitik hasi eta behitino, baina, gaur arte ez dinat kontesteko betarik izandu.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. bolinaga 00081 Orain mintzatuko naiz hobeki ezagutzen dudan medioaz, Telebistaz. Oroipen berezia dut ADOS? izenburuko eztabaida programa bat, Maddalen Iriarte moderatzaile, ETB batean eman zutena duela hiru bat urte. Erditzeaz aritu ziren, galdetzen zen ea zer zen hobea, erditze naturala edo ospitalean laguntzarekin... gai horrek ia bi orduko eztabaidarako beta eman zuen. Ezein gizoni ez litzaioke behin ere bururatuko horrelako eztabaida bat eratzea. Gizon bat ez litzateke seguru aski konturatu ere egingo alargun gelditu den emakume batek senarra zenak zeukan tailer txikiaren ardura bere gain hartu eta horrela enpresa eta lanpostuak onik atera izanaz.

78. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zuberogoitia 00074 Haien morala kolpatzea zen estrategiaren funtsa. Gainerakoan, Fidelen plana oso arriskutsua zen. Castrok hiru zutabe nagusi eratu gura zituen: bata, Cienfuegos buru zuela Pinar del Río inguruaz (Kuba mendebaldean) jabetzen saiatuko zena; bigarrena, Santiago (ekialdean) helburu izango zuena; eta hirugarrenaren xedea, azkenik, Las Villas ingurua (erdialdean) menpean hartzea izango zen, era horretan uhartea bitan zatituta utzi eta Sierra Maestrakoei arnasa apur bat hartzeko beta emanaz. Che izendatu zuen Fidelek hirugarren zutabe horren buru.

79. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. maia 00141 Entzun egiteko artea, isilik eta arreta handienaz, soziologo guztiak bereganatu behar duen gauza bat da, baldin eta ikerketa enpirikotan sartu behar badu. Sarritan ikerteknika besterik ez den horren inportantzia exageratu gabe, halako jokaera batean bada potentzialki bederen giza esangura bat, batez ere gure egungo berba-aro artega honetan, zeinetan kasik inork ere ez duen betarik topatzen buru-belarri entzuten egoteko.

80. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.l. odriozola 00406 Burdina eta burdinazko produktuak esportatzen zituen portu izatetik, batez ere Bizkaiko burdin minerala eta beta inportatzen zuen portu izatera iritsi zen, poliki-poliki eta arian-arian.

81. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.l. odriozola 00406 Bestalde, inportazioei zegokienez, bi produktu nagusitu ziren: Somorrostroko eta Portugaleteko betak eta burdin landugabea edo erdi landua.

82. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.l. odriozola 00406 Garai hartako berrien arabera, Bizkaiko betak ez ziren Zumaiako ibaian edo kanalean lehorreratzen, bertako errenterietako batean baizik.

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.l. odriozola 00406 Gainera, garai hartan, garraiolari eta merkatariek nahiago izaten zuten betak Beduako errenterian entregatzea.

84. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak tantak 1999 00112 Batzuetan bidaia bat imajinatzen eta abenturazko izpiritua libre uzten, irakasleak beraien errealitatea besteenarekin kontrastatu eta norberak berea arrazoitzeko beta ematen die.

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak genetika eta osasuna 00126 Ekialdekoek arrisku handiagoa dute alfa eta beta talasemiarako.

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak genetika eta osasuna 00126 Mediterranearrek, berriz, beta talasemiarako.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak genetika eta osasuna 00126 Alfa edo beta talasemiaren genea duten pertsonek anemia arina dute, eta Batez besteko Bolumen Korpuskular (BBK) baxua.

88. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak b. del teso 0097 Emandako sarietan ere ikusten da argi Berlinek maitekiro erabiltzen dituela herriei aurrera jarraitzeko hainbat arrazoi, gogoeta eta beta ematen dieten zeluloide-puskak.

89. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eustat 1990 0015 EEK/CVEren osoko bilkurak, bere 1989ko urriaren 5eko bileran markatutako ihardunbideei jarraituz, non Urteko Programa Estatistikoak elaboratzeko lan-mekanika erabaki bait zen, horretarako sortutako Lan-Taldeek 1989ko urtearen azkenaldera ekin zioten beren iharduerari, l990eko Urteko Programa Estatistikoaren aurreproiektua prestatuz, zeren eta 1989koak, fetxak kontutan izanik, ez bait zuen elaboratzeko betarik ematen.

90. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak l. oihartzabal 0129 Ez betarik ez aukerarik duenari guzti hori eskatuko zaio unibertsitateko bere lehen urteetan zehar.

91. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. ruiz 0673 eta ordura arte ez bazuen horretarako betarik izan pentsatzekoa da izango zuela Arkangoitzeko jaunaren etxean Lapurdin alegia, pasatu zituen bost urteetan zuzena bada on Jose Ignacio Lasaren hipotesia, hain zuzen ere bere alegien zati bat behintzat idazten edo orrazten zegoenean hau da 1835etik 1840ra gutxi gora behera 16 Lasalaren hitz hauek Iturriagaren espainiar eta frantziar kultur ereduez orain arte esandakoak berresten dituzte: Compréndese así que D. Agustín Pascual Iturriaga atendiera con pasión á la lireratura española y después siguiese con solícito cuidado el derrotero de la filosofía francesa, uniendo una y otra en proporciones felices á su constante estudio del bascuence... (Una agrupación bascongada..., 13). Ez dut uste froga daitekeenik Iturriagak Bizenta Mogelen liburua ezagutzen zuela: zail da beste arrazoi askoren artean 17. oharrean esaten denagatik alegi genero honetan iturriei buruzko auziak garbitzea. Euscal errico gasteriari zortzikoaren hasierako lerro hauek ezezkoaren alde hitz egiten dutela dirudi: Badirade latiñez, / Badira erderaz, / Ez alditugu bear / Guc ere euscaraz? (9-12); ez da, ezta hurrik eman ere, froga erabakigarria..

92. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0378 Baiña izan zuan, aurretik, gaurko Granada'ren alboan zegoan Iliberris edo Elbira'ko kontziliora joateko adiontasuna, eta, baita, Anet'en Donebixente'ren omenez, aren eriotz miresgarriaren berri jakin zuan bezain laister, eliz bat eraikitzeko betarik naiko.

93. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0009 Siesta egiteko betarik gabe, jostatzera berriz.

94. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0002 Baiñan oraingo au beste aiek baiño arrisku geiagokoa zala oarturik, euskaldunen aurka gudan jarraitzeko gero ere betarik aski izanen zuala-ta, mauro aiek Andaluzi'tik len-bait-len bota bearrak zituala pentsatu zuan, aien atzetik mauro geiago etorri ez zitezen.

95. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ja. agirre 0027 Mendiluzek neurri txikiko bertsorik onenaren saria jaso eta plakaren testua irakurtzeko betarik ere ez zuen izan atzo Anoetako polikiroldegian jokatu zen finalaren buruan, aulkian eseri zenerako bere izena aldarrikatu baitzuten txapeldun gisa.

96. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1995 0032 Taekwondoak ia ez dio uzten besterik egiteko betarik.

97. 1991> sailkatu gabeak egunkariak b. latiegi 0050 Beta laburra irten zitzaion Kordoba'ko pake-aroa, laister andik Iruña'ra ekarria izan bait zen.

98. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1992 0008 ASTI.- Denbora, beta. Tiempo.

99. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. iturbe 0036 ASTI.- Beta, denbora.

99 emaitza

Datu-estatistikoak: