XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0191 Eskualdunek berek emeki-emeki laburtuko dituzte gure hitz larriak eta ez beharbada guk uste dugun moldean: ezen duela lau mende eskuarak maite zituen bideak eta bidechkak eztitu egungo egunean denak onhartzen eta gure ezpainak (zorionez ala zorigaitzez erdararen truskilkerieri oharturik) eztira gure arbasoenak bezain... minbera.

2. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa jetchep 0101 Ixilik egon ziren bulta batez, parkeko bidesketan gaindi inguruka.

3. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak soeg 0127 Ez dute bizkar hezurra hautsi, ez dira pilinpa-palanpa lerratu, ez baitute bere bidechka hartarik jeus ikusi, eskuin edo ezker, gainean edo beherean.

4. 1969-1990 euskara batua antzerkia j.a. aduriz 0031 Bide haundi honetatik
lehengo bidexka zabaldutik
ibiliko gaituk
gure urratsak arindurik.

5. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak xake 0095 Era askotariko bidexken bila saiatzen dira, baina, beren azkenaldietako ondorioak geroari erreserbatuak daude.

6. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. monasterio 0017 Bestela egun euritsuetan lorategia ureztatzera bideskan behera jaisterakoan, laprast egin eta eror ninteke.

7. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. sarasua 0117 Horrela, basoan sartzen ziren bitartean, barruko bidexkak lehergaiez bete genituen eta tranpa ugari eraiki.

8. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. sarasua 0124 Baina, zirudienez, Joxek izugarri ongi ezagutzen zuen alderdi hura, eta beti aurkitzen zuen zirrikitu edo bidexka izkuturen bat aurrera jarraitzeko.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0054 Elizako enparantzan Erroibarreko bidea hartu behar zen gero, bide berria Etxeberriraino eta, aldatz goran, bideska malkar eta zail bat Erro alderaino.

10. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0146 OHI BEZALA, igandetako tertuliako gure elkarrizketa bide, bidexka eta aldapa irriztagarrietan zehar aritu zen.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak mroyo margolari 0007 Haien aktibitatea gehiago zabaldu behar dute, denbora gutxiagotan bildu, azkar bizi, bizitzaren mugetan arakatu, bizitza bukatzen, interesik ez duela dirudien tokitik segitu, eta hortik abenturari ekin, azterketa bakartian errealitatearen oinetan galtzen den bidexkan bakarrik gelditzeko eta orduan poetak joan diren bide beretik pasatzera arriskatu.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak seie 0015 Bide edo bideska izkutu horiei bidezidorra esaten zioten.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0163 Gero japondar lilitegiaren kera edo plegua onhartu zen: alegia, bihurgune hertsitako bideskak.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0163 Bide-taxuketa benetan hertsikeriarik gabea izan zedin, Versailles-en bideak markatzen ari zirelarik, ordi bat ibilarazi zen 1800 inguruan Trianon-go parkean barrena; eta ordiaren aztarnak finkatuz, horietatixek moldatu ziren bideskak.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0163 Hausnarketa hauen erakaspenak gogotan hartuz, orain haurrentzako jostaleku asko izaten dute parkeok, jolas-landa, haur ttikientzako atseden-toki, agureentzako bideska eta aintzira baketsu, baita zenbait aldiz arraun-kirolak egiteko pizina eta urmael.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0023 Ura indarrez irteten da harriaren pitzadura batetik, bideskari lekua eragozten dion akuedukto garrantzitsuago batera bideratuz.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0300 Larretokiak zeharkatu behar ditugu orain Anbotoko gailurraren eskubira eramango gaituen haran belartsu zabal batetik igoaz, eta horretarako desnibel handia zailtasun gehiegirik gabe gainditzeko aukera emango digun bideska bat bilatu beharko dugu.

18. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0012 Berak iriki dituen bidexkan zear tirriki-tarraka dijoanean, ausnartzen du.

19. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0044 Bidaska, gainean daukagu, esker aldetik.

20. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0044 Bidaska, ostaje artan galtzen da.

21. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0044 Azkenean, al genuen bezala inpernu txiki artatik atera giñan eta eskubi aldera berriz bidaxka baita billatu.

22. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia m. courougnon 0010 Zuzena
eta zuhurra
uste zuten
jazarketaren
bidesketan
eskuz
esku
kasik
ibili
dira
elgarrekin
urteak
eta urteak
libertate
eta bake
gura
gogoan.

23. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak a. arkotxa 0038 Margolari emankor bat, seguraski ere heldu diren urteetan oraindik gehiago sakonduko dena eta biluziko dena surrealismoaren influentzi urrunak arras ahantziz eta gehiago esentziari hurbilduz, gero eta gehiago sartuz, bere barneko munduaren bidexka eta xendra estrainuenetan.

24. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. haritschelhar 0001 Pentsa daiteke beti gogoan zinituela Axularrek nagiari eginiko erasiak: Zoaz nagia, xinhaurriagana eta kontsidera itzazu haren bideak eta bidexkak, joan-etorriak eta itzul-inguruak nekeak eta trabailuak, eta ikasiko duzu zuk ere nola behar duzun aitzinerat eta bethiere bizi, ibili eta gobernatu.

25. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herrizh 1988 0001 Lehenik, ostiralean, azaroaren 11an, kirola maite dutenentzat, San Martineko 2. Lasterkaldia, hamaika kilometrokoa, Larresoroko xendra eta bidexketan.

26. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak soeg 0001 Xuberotarrak herabe daude lapurdi-Baxenabarreri buruz, alegia-eta kanpotiarrak, alegia-eta ez Eskual-Herriko seme, Eskualdun guzien haurrideak Ara berriek nahi dute hiritarrak abia diten, haia-haia, basherritarrek utzi aspaldiko bidexkaz-bidexka, mendien kaskoraino.

27. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1983 0001 Horren buru aspalditik Jean Nesprias dantza erakasle eta txixtularia, aspaldiko urtetan, urte nekeetan Euskal-Herri alde honetako bide eta bidexketan ibilia dantza erakasle, dela Xiberuan, Lapurdin ala Garazin...

28. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/lh 0096 Bidea, haranean barne sartzen den bideska bihurtuko da.

29. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0006 Ibai handiak agortu egin ziren, errekastoak hautsez betetako bidexka bihurtu eta iturburuek ere euren eguneroko ur-jarioa emateari utzi egin zioten.

30. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. aldatz 0075 Harriz eginiko etxe, udaran hotz eta neguan bero haiek, bidexka itxi eta misteriotsuak, amonak edota amak kontatzen zituzten kondaira bitxiak ohe xamur eta xeradunetan, aitona edo aitarekin ikaztegietara lan egitera joaten ginen egun zoragarriak, galtza luzeak lehenengo aldiz soinean jarri nituenean.

31. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. aldatz 0077 Lohiak bide oro estaltzen zuen bidexka batetan barrena abiatu ginen.

32. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. nuñez 0012 Hirira bidexkatik barrena joaten zirenean, ur-atakan geratzen ziren amuarrain arrantzan.

33. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. nuñez 0048 Hemen inortxok ere ez du laguntzarik ematen, ezta bidexka bat garbitzeko ere.

34. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0042 BIDEXIGORRA
HAREN eskuaren itzala paperean badabila. Arratsalde
apalean, patio hutsaren perspektiba garratza leihoan
haixturrez moztua. Begiak haize idorrak xukatuak
dizkio.
Eguerdi guziz, bidea xigortua dago. Usaian, eskuin
hartzen du, behereko bidexka hura, zokoraino. Bainan
gaur, arrosa kolorezko lore punpulen inguruan, erle,
liztor, uli beltz, leztafin eta eltxoen dantza eroak izitu du.
Ezin kondatuzko izidura. Gibelatu da bide horail
errautsuan. Harri koxkor bat oinetakoaren barnean
kokatu. Min. Gibelatu da polliki, polliki.
Igan du bertze xendra, mendixka ilunaren kaskoraino
doana. Haizeak ito. Haizea sartu hezurretaraino. Han,
zolan, Lizarra. Usteltzen doazin erdi aroko eliza
gorrantzak. Haize kolpe batez, elorriondoaren arantz
sistek aurpegia larrutzen. Han, hango beheitian, atari
xahar xahar batean, arrain ikaragarri bat bekatariak
idesten. Denborak harria porroskatzen. Urdindura.
Aditzen ditu santioko beilarien kalaka aferatuak.
Hamairugarren mendetik heldu diren maitaleen ele
murmuratuak, Egiaren izenean torturatzen ari
dituztenen orroak ere...

35. 1991> euskara batua literatur prosa i. murua 00114 Ramallaraino itzuli, hiri barruan jiratu eta bidexka batean sartu da.

36. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 00043 Jolasaren ibilbideak etxe-osteetako bidexka ilun lokaztuetatik barrena eramaten gintuen, eta, hango txaboletako tribu gogorren kolpe-erauntsien artetik, erraustokien usaina zerien baratze ilun bustietako atzeko ateetara, eta, handik, berriz, zalditegi usaintsuetara, non ere kotxe-gidari bat aritzen baitzen zaldia orrazten eta leuntzen, edo uhalen metalezko lokarriekin musika ateratzen.

37. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0250 Auto bat zegoen etxe aurreko hartxintxarrezko bidexkan.

38. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.m. arrizabalaga 0075 Flautak bidexkatik sartu eta alde batetik bestera eramaten gaitu.

39. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bitez 0038 Hala ere, aurkako aldean, bere funtzio funtsez erlijiosoari kontrajarri nahiean bezala, lau gezileiho luzek horma zabalak urratzen dituzte Urdaneta eta Aizarnazabalgo bidexken bila, bai eta Altzola, Aia, Zarautz eta Getariatik datozenen bila ere.

40. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0039 b) Erlaitz gaineko zeharkaldi ikusgarri bat Harpeako arroilaren gaikaldetik, erraza baina kontu handiz ibili beharrekoa, bideska estu hau oso arriskutsua bait da (derrigorrez jaitsi beharko dugu zela).

41. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak peillen 0014 Gero Santiagoko bidexka batean izanki, eta mendizoko izanikan ere Zuberoak goizik, sentorralen Ospitaletxeak ezagutuko ditu.

42. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... erlezantza 1998 00032 Ant.- Ni pobre seguru horietakoa izana eta naizena. Zenbateko pentsioa daukadan esango banizue! Beste gauza bat erakutsi behar dizuet orain. Orgatxo bat, biltzen dena eta gurpil bakarrekoa, erlauntzak bideskarik estuenean ere garraiatu ahal izateko baliagarri dena. Begira gurpila, nahi den moduan, hiruzpalau posizio desberdin hartzeko prestatua dago. Beste bat ere badut baina hau hobea eta egokiagoa da erabiltzeko.

43. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1995 0006 Zuhaitzetako abarrak mugitzen zituen eta batzuk bidexka hunkitzen zuten.

44. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1995 0006 Denbora luze baten buruan, iritsi zen bidexkara.

45. 1991> zuberera poesia casve bortûzale 0051 Ailande sartû da gaineko ordokiaren bidexkan.
Aldegainean, saiak ari dira ûngûrûkan.
- Kabale batek hilik izan behar dik.

45 emaitza

Datu-estatistikoak: