XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa b. garitaonandia 0129 Ama batena bere onerazpentzuen biyotza ez dabelaco bildurtu ta icaratzen, icharopendu baño, Mariya euren jaola ta laguntzalla altzua ta euren areriyo guztien amorrotic ascatu ta locabetuten dauzana, dan ezquero; baña da guztiz arrigarri ta bildurgarriya fediaren areriyuen contra: Berac banatu, laurendu ta birrindu ebazan munduco erejiya mueta guztiyac: Berac eracutzi eban bere miragarrizco al-au, maitetasun tolezdunaren contra: Berac azquenez, obitu ebazan lotzagarrizco oxin bagaco zacontza baten cristiñauen areriyuac.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa d.m. bernaola 0305 Eta arri gogorrac judeguen gogortasun eta muquertasuna zapaldu eta eurai jarquiten jacozan, zatitu eta birrinduten zireala, eta judeguac ez ziran erruquituten ezta penitencia eguitera iguituten bere.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Ori irain andia zala-ta, siñeskeak asarrez irakiten asten dira ta autorrle biei berunbildun txikotez gorputzak ebagi ta birrintzen dautsez, azurrak agiriarra itxi arrte.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 Leorr bi ta lau artza askatzen dabez, pizti gosezto aek ziñopa biok ezpaz urratu, agiñez birrindu ta zatika jango ebezalakoan; baña Jangoikuak alan nai-ta basapitiok ziñopen aurrean otzan-otzan agertu ziran eta ezetariko kalterik ez eutsen egin.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 ¡Birrindu egizuz ba, gure estuntzak Jauna! " Iñaki, entzun, arren, eiguzu ta gure opea artu ".

6. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gjaur 00011 Arratzaldean kedarrea baño laño baltzagoak atxari ebatu, dana illundu...; atxak orruaka, lañoa eten barik trumoika; atxa ta laño-baltza nok nor birrinduko lez...

7. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jon deunaren iritziz 0011 Jesus, berriz, edo Jesusen siñistea, eriotzaren atzaparretan bertan, bizitza ez-ilkorra ernearazten duen zerutar intza ta pekatuaren esi illuna jo ta birrintzen duan argi dizdira.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak g. ansola 0096 Aitatzea bera naikoa da sentimena sentibera duanarentzat: jendetzaren pillatze eta nahaste; erritasunaren (izkuntzaren eta euskaldungoaren) birrintze; nekazaritzaren txunditze; industriaren atzerapen.

9. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak r. irizar 0042 Europa-ko pentsamoldeak lur segurua behar zuen tinkotzeko, Hegel-etik asi eta, positivismoa zear, vitalisten sistema eta Bergson-en (honen diszipulu ain zuzen Maritain) lur-axaleko pentsamenturaiño, bere burua birrintzen gainbera zetorren filosofia oiñarritzeko.

10. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak azurm 0026 Eztabaidaren zoroan, ezerk ez zidan etsaiaren arrazoiak birrintzeak baiño atsegin bizkorragorik, gozoagorik ordaintzen.

11. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. ayerdi 00001 Españar laterriak birrindu zorian dauka gure Euzkadi.

12. 1969-1990 bizkaiera antzerkia k. gallastegi 0132 Peru.- Ikusi ta... birrindu be bai.

13. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak j. artaraz 0139 - Eta nahitanahiez hortzez ebagi behar diranak?
- Aitatu eizuz haginez birrindu eta xehetu behar diran janari batzuk.

14. 1969-1990 bizkaiera haur-/gazte-literatura a. arruza 0023 Mosuka eta mosuka banandu ginen (Eileen-ek bere besarkadekaz ia-ia birrindu egin ginduzan) eta itsasontzian urrundu zan.

15. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa s.t. rekalde 0008 Atx musturretan olatuak birrintzen ziran artean, ordu gozogarratzak!.

16. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa a. gerenabarrena 0084 Orduantxe yakin genduan zelan doixtarrak Luxenburgo'tik zear igarota, Prantzia'n barrura Sedan'era urreratuez yoiazan; ta Beljika'n bertan zear be aurreko zaindokiak birrinduta, bizkor egiela.

17. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1970 0095 OILLASKO OREZKATUA. Gantz gitxidun oillasko bat; 100 gr. gingil-ur (almendra) birrinduta; 100 gr. urolo (arroz) gatz apur bategaz egosita ta gero ura ondo kenduta; 50 gr. azibako maats gorri legorra (korinto) ur epeletan puztuta; zali txiki bat gozokin, gatza ta pipar autsa; atzamarkada bat saparran (azafrán); 20 gr. esnegurin ta iru zalikada gaimel.

18. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0091 Sei bat arrautzarentzat, (biñaka egin bear ba'dira, neurrian gitxitu), Idiazabal'ko 50 gr. gaztai birrinduta; 40 gr. esne-gurin; olioa; zalikada bat paitar edo ron, ta au oba, gatza ta piper-autsa.

19. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0091 Gaztai birrinduari guriña ezarri ta batu ondo.

20. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/6 0024 Janaria birrintzeko edo murtxikatzeko prozesua ere oso garrantzitsua da.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. suraso 0204 Bi polizia ari ziren zuzentze ahaleginetan, eta hirugarren bat, linterna handi bat eskuan zuela, zainzuri birrinduen antzeko hondakin batzuk aztertzen ari zen: hori zen Rainwater bide gurutzeko semaforoetatik geratzen zen guztia.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0201 Hain bere lekutik aterea zegoen amona, batera eta bestera eragiten ziola bastoiari, eta bat-batean, txarro altu eder bat astindu eta lurrera bota zuen, mila puskatan birrinduz.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0081 Gela beti hutsik egoten zen, baina beirakiren bat guztiz birrinduta aurkitzen zuen zoruan.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0034 Pikaroa atzetik joan zitzaion eta lasterketak Alkairokoaren jazkiak birrindu arte iraun zuen.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0076 Eta, besterik gabe, bi zati berdinetan zatitu zuen astoa; gero, bere zerbitzariei dei egin eta etxea birrindu zezatela agindu zien.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. sarriegi 0080 Erdi Aroan kostalde europarra birrindu eta hurrupatu zuten pirata normandiarrengandik etxeratutako teknika berriak hartuz, euskaldunak, itsasgizon iaio bilakatuko dira eta milia asko ibiliko dira abentura gogorretan balearen eta makailoaren bila, ibiltze horretan kostalde kanadarra eta ipartarra ere iritsiz eta Europako Iparraldeko herriek zenbait mende lehenago bortxakeriaz egindako ikustaldiak bakez itzuliz.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak akmanifestua 1980 0065 Proletalgoak klase bezala, eta beraz alderdi politiko bezala, duen erakunde hau, langileek elkarren artean egiten duten konkurrentziak birrintzen du etengabeki.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. agirre 0008 Ingles merkatari talde bat komentzitu zuten frantses monopolio hori birrintzea posible zela kanadiar lurraldean San Lorenzo Golkotik ez baina Ifar aldean goragotik, Hudson Badiatik, sartu alegia.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0446 Erromatarrek Jerusalen birrintzean suntsitu zen saduzearren sekta.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0046 Kultura burgesa birrindu eta berria sortu ordez, zahar hura herrian zabaltzea erabaki zen: .

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0159 Alegia, martxa eta abiada honetan laster, gure karlistakume bekatarion lehengo bekatuen zorrak borratzeko, demokrategitxoak ere bilakatu izango gara, eta tolerantziaren tolerantziako gure lehia demokratikoan, edozer gauza ondo iruditu beharko zaigu, uste-muste guztiekiko izango gara etor-etorkorrak, ideia guztienganako egongo gara leiho-zabalik, birrinduak izango ditugu gaurko estukeriak, azkenean superatua izango dugu geure nacionalismo culturala (Deia, 1989.12.3), mundu guztikoak bakarrik izango gara abertzaleak, zoko-mirrin triste honetakoak barik, izugarri poztuko gara popatik ematen diguten bakoitzean (konstituzionalki izan dadila), txit ohoratuak sentituko gara Euskal Herriko Unibertsitateak Millán Astray-ren ohorezko irakasle memoria instituzionaliza diezagunean urteroko jaiegun gisa.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0105 Nazioak edo nazionalismoak gainditu adina, Estatuak behar zituen birrindu sozialismoak, produkzio hondasunen jabego pribatua ezabatu, klase-diferentziak xahutu.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. butron 0083 Erortzen den ura azidoa da eta metalak herdoildu, harria eta eraikinen zementua birrindu eta landareak hil egiten ditu.

34. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0023 Ahoa txikia izan arren, moko ahaltsu bat erakusten du, horrekin itsas-triku edo karramarroen oskolarik gogorrenak ere birrindu ditzakeelarik.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak meteorologia 0174 ZIKLOI-HABIAK XVII. mendeko bukanero eta filibustero ospetsuak beren harrapakinen gainera otsoak bezala erortzeko Karibean edota Txinako itsasoetako irla bazterretan gordetzen ziren bezala, basoak eta hiriak birrindu eta itsasuntziak suntsitzen dituzten zikloi izugarriek ere beren gordeluak dituztela esan genezake.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak zeu zeutara 0012 Nire txokloen azpian lur mokil batzuk birrindu egiten ziran.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0031 Azkenik, animaliak kontrolaturiko mugimenduak daude, bizitzeko beharrezkoa den funtzioren bat burutzeko izan daitekeelarik, esate baterako, harrapakina barailekin birrintzea, edo, bestela, desplazamendu-mugimenduak, adibidez animalia harrapakinari jarraitzen zaionean.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0021 Hortzek janariak ebaki eta birrintzen dituzte eta mihiak listuarekin nahasten ditu.

39. 1969-1990 gipuzkera antzerkia i. begiriztain 0100 - Oraintxe birrinduko dut, andereño - erantzun zion morroiak.

40. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak umandi 0017 Gogoaren menperatasuna dugu gogorrena, geyen zapal eta birrintzen duena.

41. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Baina gure militantzia politikoak hona ekarri gaituenez, hemendik, gure ezin sobornatuzko salaketaz jarraituko dugu marko politikoa kolokan jartzen, zeinaren birrintzearen beharrak eraman gintuen erabaki neurtu hau hartzera, eta zeinarekin koherente izan nahi dugun.

42. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1986 0001 Gaur egun arte ez ezaguna izan den Australiako Terrorista Kulturalak izeneko taldeak, joan den larunbatean lapurtutako Pablo Picasso pintore katalunyarraren artelan bat birrintzeko mehatxua luzatu dio bertako gobernuari, baldin eta erreskatea ordaindu, eta arteari zuzendutako diru laguntzak kentzen ez baditu.

43. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1986 0001 Taldeak zazpi eguneko epea eskeini dio administrazioari, eta beren helburuak lortu bitartean ez dutela etsiko eta arte-lanak lapurtu eta birrintzen segituko dutela iragarri dute.

44. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1989 0001 Madrilgo gobernadore zibilak egun haietan bertan oroitgarrizko egintza nazi-falangista debekatu zuen hain zuzen madrildarren sentsibilitatea hausten eta probokatzen zuelako; baldin hori onartzen bada ezin zaigu buruan sartu nola ez den ulertzen Gernika birrindu zeneko 52 urteak gogoratzeak suposatzen duen eskandaloa eta zergatik antolatzen den errejimen suntsitzaile horrekin hain harreman handia izan duen baten izendapen zeremonia akademikorik garailena.

45. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.g. etxebarria 0001 Kontu azpi-lana, onda-lana egiten ari diran satorrei! Zuek, H hori dala ta, berotzen zareen bitartean, ba dagoz beste batzuek, H barik euskaldunok birrindu gura gaituenak.

46. 1991> bizkaiera haur-/gazte-literatura g. amondarain 00017 Bazkalduteko amamak opila egin eban. Unairentzat hori uriko pastelik onena baino hobea zan. Artoa birrindu ostean, galbahetik pasatu eta azala bertan geratzen zan. Harekin egiten zan opila geroago laban.

47. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0150 Zeinen gogozko dozun, gailetak osorik ahora sartu eta hantxe barruan, ahosabaiagaz zapalduz apurtu eta gero hagin bitartean birrintzea!

48. 1991> euskara batua poesia t. irastortza 0017 HARRIBIZIAREN azken uhinarekin baino
ez daiteke leka,
solasaren akaboan, gure isil-gordearen nekea,
nola ez dagoen hustutzerik buztin-ontzirik
apurtu gabe,
nola ez den ihalgi ahal denbora
minaren ezpal birrinduak, banan-bana,
are-erloju infinitoan lerratu arte.
Eta aroen basamendua gure hilkortasunean sostengatuz
bere hitzez guretzako gezurrak asmatuz
hilobi dirau jainkoen zintzurrak.

49. 1991> euskara batua literatur prosa j. cillero 00060 Kafe aleak ateratzen zituen sukaldariarekin ez dakit zernolako trukea eginda, eta ziegan birrintzen zituen kafea egiteko.

50. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00051 Halako zorigaitzik ez duela inork sekula ezagutu iruditu zitzaidan une batean eta pena ikaragarria eman zidan Simon Azkue zein zegoen birrinduta ikusteak.

51. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0060 Joko al zenidake larrua nire atzean zutik jarrita, hondoraino sartuz, kolpez kolpe nire giharrak birrinduz, aurrera eta aurrera beti, biok urtu arte?

52. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 0274 Bertso bat irakurri eta hitzak irudi bihurtzen saiatzen nintzen alferrikako ahaleginean, eta iruditako apurra birrindu egiten zitzaidan logika faltaz.

53. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0279 Suak, edo tximistak, edo ondoko euriak, orain bere gainetik halako isiltasun zurbilez mugitzen ziren zeruetatik eroria, birrindu egin zuen atzoko hiribidea, aldarazi egin zuen une batean, begi-kliskada batean, azken egunean aldatuko zen bezala, zeruak atzera berriz irekitzen zirenean santuak biltzeko.

54. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0019 Txiki-txiki birrindu zuen zati bakoitza azukre partikula bilakatzeraino sakelean zeukan zertifikatu konpultsatua, Petersburgon sendagile zen osaba Ivanek itxaropenez sinatu ziona, keari eta hautsari zien alergia adierazten zuen frogagiria.

55. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gerra zibila 00145 Azkenean, bederen, historiografiak amaiera eman zion Condor Legioaren mitoari. Klaus A. Maier historialari militarrak agerian utzi zituen 1975. urtean faxistek Gernikari buruz zabaldutako gezurrak. Historialariak BRDko Aire Armadako komandante garai hartan era zientifikoan frogatu zuen Condor Legioak birrindu zuela foru-hiria.

56. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. apalategi 0348 Eta hona gu hemen bat-batean deituak serie osoak ordenan ipintzera, xehapen originalak definitzera, birrindurik ez badaude ere hondatu samar aurkitzen ditugun parte txikienak neurtzera.

57. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak y. lekuona 0011 Danak birrinduta egon arren, oraindik gelditzen diran ormazar eta ondakiñak erakusten dutenez, zazpi ba-ziran: Aguilar, La Estaca, Mirapex, Peñaflor, Peñarredonda, Sancho Abarca ta Sanchicorrota.

58. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... vill 0005 Baina Jesus ez zetorren gerra bidez jentilak birrintzera, eta bai Jainkoaren erreinua gerra gabe munduan zabaltzera.

58 emaitza

Datu-estatistikoak: