XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ol imit 0239 Ara, gure aurrean gure Yauna irten da, gure aldez burrukatzeko.

2. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak inza 0006 Lengo erri aundi baten oroigarri izanik, bere inguruan erri aundi ta erridiak purrukatzen ikusi dittuen eta ekaitzaldi gogorrenari beti aurrpegia eman dioten Sorkaldeko Piramide zentoi antzeko aiek bezalaxe dela gure izkuntza.

3. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ibiñ virgil 0144 Zuk, berriz, esaidazu zer baituratzen duzun nerekin burrukatzeko.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0292 Teukrotarren gogo epela miresten daude, orraitio, gizon aiek ez baitira jeisten zelai pentzera, ez baitatoz iskilluz burrukatzera, beren kapardietan geldi egon baizik.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak or 0031 74. Pugnare cum hoste (contra hostem ordez) = Etsaiarekin burrukatu.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak i. beristain 0016 Hunek esplikatzen bide-du euskaldun gehienak karlismoaren alde burrukatzea ere.

7. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. dufau 0026 Ganich errotzen da, eta ostalera lagun, borrokatzen dituzte erdaldunak.

8. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. zubikarai 0063 Irlanda'ko Errepublika'ren Bein-beiñeko Jaurlaritzak Irlanderriari:
Gizon eta emakume Irlandarrak: Jainkoaren eta gure asabengandik aberri-izana jaso dabenaren izenean, Irlanda`k, zuen bitartez bere ikurriñaren inguruan batu ta bere askatasunaren alde burrukatu dagien bere semeei dei egiten dautse....

9. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak onaind 0032 Batzuk ez eben auzi orretan sartu gura, kapitalisten arazoa zala esanik; London eta bereak, ostera, eskua sartzea nai eben, arin eta bete-betean burrukaturik.

10. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0046 ANTONIO - Nire zaldia ere bada, Oktavio, eta horregatik eman erazten diot garaga-aino bikaina: burrukatzen, bihurtzen, gelditzen, zuzen laster egiten irakasten diodan biziduna da, beraren gorputz mugimenduak nire espirituak gobernatzen dituelarik.

11. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde begia 0063 BERETERRETXE - Orduan, nirekin borrokatu beharko duzu. (Ezpata zorrotik atereaz).

12. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak hezksaila 1984 0014 Zentzu honetan, eta xehetasun handiegietan sartu gabe, honako hauek adierazi behar dira:
1. Autogobernua sakondu hezkuntz alorrean.
2. Hezkuntz Antolamendurako Politika inguruaren beharrei egokitu.
3. Euskal Hezkuntz Sistemaren euskalduntze politika jarraitu.
4. Aukera berdintasunak sustatu, eskola ukapen eta porrotaren kontra borrokatu eta gazteen okupazio osoa bilatu.
5. Irakaskuntza Publikoa kualifikatu, beharrezko giza baliabide eta baliabide materialez hornituz, bai kalitatez eta bai kantitatez.
6. Irakaskuntzaren dohaintasunean aurrera pausoak eman.
7. Ikastolen eta Ikastetxe Publikoen baterakuntza etorkizuneko Euskal Eskola Publikoan.
8. Euskal Hezkuntz Sistemako Administrazioaren hobekuntza.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/3 0147 Hau eta hura eskaini zioten orduan arotzari hartzarekin burrukatzen bazen.

14. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0085 Horregatik eskaini zien patente de corso izeneko agiria Frantziaren aurka burrukatu nahi zuten guztiei.

15. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gurpila 0040 - Ez borrokatu lasaitzen zituen bere aitak.

16. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. otxoa 0023 Zati batez, borrokatu zuten, oso serioski, bi brometatik zein izan zen txarrena erabakitzeko, eta berriro haserretu egin ziren.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura f. ibargutxi 0014 Kontuz gero, Palestinan burrukatutakoa baitnaiz, Tenplarioen ordenan.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0179 Ordura arte sekula ez zitzaion suertatu hurbiltzerik ez zegoen zakur batekin burrukatzerik.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. tapia 0142 Burrukatzeari utzi diogunean euria hasi du, eta orduan orubera joan gara korrika, ez bait zegoen inon inolako aterperik (...).

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. berasategi 0254 Indarra zeukan bitartean behintzat, prest zegoen Marianaren alde ere borrokatzeko.

21. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1989 0016 - Gogo oneko gizon-emakumeen alde: Ongia eginez eta gaizkia borrokatuz, Jainkoaren Erreinua gizartera ekar dezaten.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0027 Ez zituzten ezagutzen burrukatzen ari ziren armada bakoitzaren indarra eta aukerak.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0054 Maiz sentitu ditut ene barnean burrukatzen idealismoa eta errealitatea.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. dupac 0031 Beste untziak ere burrukatzen ari ziren, zeiharka, karamarren gisa.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. dupac 0035 Han herri hetsi basa batzu osatzen dizkiate, beti kasu eman, beti burrukatzeko ala oihanera alde egiteko prest daudela...

26. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0046 Burrukatu behar dugu gure nahiak betetzeko.

27. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0116 Berek erabaki dute bide hori hartzea, burrukatzea, eta jasan zitzaketen kalteak berek bilatuak lirateke, (...).

28. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0037 Behin eta berriro burrukatu ziren, eta erori ziren soldadoak, eta erori ziren errebeldeak, eta gerlak horrela iraun zuen hamaika eta gero beste hamaika urtetan zehar.

29. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0043 1884 urtean espainolek Sahara Mendebaldea okupatu zuten, baina saharauiek, tradizio benazko eta gerlariko nomada islamikoak, ez zuten zapalketa sekula guziz ametitu eta sarritan burrukatu ziren frantziar eta espainiar kolonialisten aurka.

30. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. ezkiaga 0035 Basabere baten antza borrokatu zuen eta, azkenik, txonkalitetatik eta eskumuturretatik lotu zuten, ardiekin egin ohi zuten bezala.

31. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. monasterio 0048 Beraz, dueluan borrokatu beharko du! Jadanik berandu da ezetz esateko.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. monasterio 0048 Berak borrokatu nahi du.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. monasterio 0048 Borrokatzeko erabaki sendoa hartu du eta, hala eta guztiz ere, badaki, ordua heltzen denean, ez duela borrokalekura joateko indarrik edukiko.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0033 Ezkertiarren bandera gorri amorfo eta artifizial horren aurrean nazio bakoitzaren bandera sakratu eta historikoa altxatu behar zen apoteosis betean, gazteak eta herria sutsu, haien gerizpean Aberriaren alde hil arteraino burrukatu zitezen.

35. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak hitz 1976 0024 Berriz ere, zerbait erdiestekotan, diren gauzarik tikienak ere, burrukatu behar dela argi eta garbi frogatu digute direlako fabriketako langileek.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0150 Eta behinola borrokatzen zuen Estatuaren barruan, bake berriaren epelean, bere bizitza egiten du isil-isilik.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0100 Irakurleak irakurtzen jarraitu zuen, kandelak mahain gainean biztuta, aurreritzi eta gogorazio eta oroitzapen txar denak berbizten hasi zitzaizkiola eta ezin zuela ezer egin horren kontra, sentitzen zuen artean apenaturik, alfer-alferrik bait zen barrenaren kontra burrukatzea.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak txill 0064 Austria-k ez zuen beti aurrez aurre eta gogorki burrukatu.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jmmuj 0151 Langileria harek, Intelektualekin batean borrokatuz, Nazionalsozialismoari ateak itsi liezazkiokeela pentsatzea ez zen espekulazio txoro bat (1970ean esana).

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. sarasola 0387 Ba dakit zure alde borrokatzen banaiz helduko zatzaizkidala.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0018 Eta guti dira, herrigintzarako burrukatzea balio nagusitzat jotzen den urte hauetan, sakristiako mundu sakratu horri beharrezkotasunik edo itxurarik ere ikusten diotenak.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm/jmmuj 0018 Talde ezberdinekin aurkitu zen burruka plaza hortan eta, gainera, talde horietako batzuekin burrukatzeko gogo biziaz eta burrukatu beharrean.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kondairan zehar 0172 Liga delako hori katolikoen elkargo guztiek eraturiko federakuntza gisa bat genuen Frantzian moldatua zen eta Kalbinismoaren aurka borrokatzeko eratua zegoen, Paris zelarik erakundearen zentroa.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 0110 Lan egunaz ari delarik, nola klase kapitalistak lanaldia gehitzera jotzen duen, eta langile klasea nola betidanik lanorduak gutxitzearen alde burrukatu den azaltzen du Marxek (12) Gaurregun, asteko lan iharduera 40 ordukoa da, bataz beste, baina horretaz kanpo, ordu extrak lan beltza, lan ebentuala eta era honetako maltzurkeriak asmatu dituzte produkziobideen jabeek. Europa aldeko sindikatuek astean 35 orduko lanaldia, 6 astetako oporrak eta jubilazioa 60 urterekin izatea eskatzen dute orain.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. garmendia 0046 Afrika modernoa Gerra bukatu zenean, 1945ean, armada europearretan burrukatu zen milaka gudari afrikar etxeratu zen.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak baietz/3 0016 Ikasleek irakurri liburua itxi ikasle bakoitzak esaldi bana esan beharko du, etorkizuna landuz: Custer jeneralaren kontra borrokatuko dugu etxeko lanak egingo ditugu....

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0136 Adibidez, intsektuen zenbait izurri borrokatzeko DDT intsektizida unibertsala erabili zenean, kasu batzuetan sortu zena izurriaren gehikuntza izan zen.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gte eek i 0010 Beraz, idazlearen inguru soziala, bizi izan zuen literatura giroa, aldeztu edo borrokatu zituen helburuak jakitea eta aztertzea, balio haunditako izan daiteke idazle baten lana bere osoan epaitzeko.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0129 Guretzat are inportanteagoa da hauxe jakitea: Hegeldar gazte ausartenen masa hark, erlijio positiboaren kontra burrukatzeko premia praktikoák horretara beharturik, anglo-frantses materialismoraino gibeleratu beharra ukan zuela.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0044 Infekzioen aurka borrokatzeko ahalmena galdu egiten du beren inmunitate sistemak eta sendatze prozesoak gero eta makalagoak dira defentsarako mikroorganismoak urritzen doazelako.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0050 Bi arrisku hauek aldendu nahi ditu, kapitalismoarena eta pertsonaren gizatasuna ito lezaken giroa, baina egia esan, erabakitako aukera ez da kapitalismoaren aurka borrokatzeko egokiena.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. onaindia 0019 Badirudi, ezin dezakeela berarengan haunditasun iraultzailea aurki, ez lorturiko elkarte berrietarik kemen berririk atera, bere aurka ekainean burrukatu duten klase guztiak bere alboan etzanik kausitu baino.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. pagola 0103 Moralezko balioegatik burrukatzen du marxismoak erlijioa; moraltasunik aski ez duelako (20) Ikus GIRARDI, o.c. 40-42 or..

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0007 Honek 781. urtean Abd al Rahman lehenengoaren aurka borrokatu zuen.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0046 Trebiño-ko Kondea eta Padilla jaunak euskaldunen alde borrokatu zuten gudaldi hartan.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. gereño 0052 Mèlasek, horretaz jabeturik, San Giuliano eta Marengo-ko zelaietan burrukatzera bortxatu zuen Napoleon.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. gereño 0088 Hemen jai ederrak eratu zituen eta Borbonen gorteko pertsonaiek eta Napoleonen aurka burrukatu ziren aliatuen buruzagiek haietan parte hartzen zuten.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. gereño 0097 Reille, ingelesen aurka burrukatzen ohituta dago Espainiako lurraldeetan eta, beraz, ba du experientziarik.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nazio arazoa 0101 Hau da, esplotazio, nazio zapalketa eta mota guztitako errepresioen aurka burrukatu nahiean.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nazio arazoa 0101 Eta burruka batutzea edo alkartzea esaten badugu, alderdi eta langile erakunde gehienek, gure ustez, zatitu egiten dutelako da: Ekonomizismoan eroriaz (gaurko burruka eta biharko gizartea ekonomizist ikuspegitik bakarrik begiraturik) edo esklusibismo nazionalistan eroriaz (nazio zapalketaren aurka lantegi eta lantokitik kanpo burrukatuaz, esplotazioa eta errepresioari lotu gabe eta honela postura populista eta erreformistetan eroriaz).

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nazio arazoa 0209 Hemen ez dago asko esan beharrik, denok kale gorrian burrukatu eta burrukatuko garelako.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/1 0040 Gaitzaren aurka borrokatuz, gorputz eta arima zaitzen baditu, munduaren azkenean izango den epaian tokia izango du salbatuen artean.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/1 0103 XVII mendeaz gero Antillak, batez ere Txikiak, Inglaterrako, Frantziako eta Holandako pirata eta itsasohoinentzako ekintzalekurik egokienak bilakatu ziren, eta gero hauek irletako lurraren jabe eginik beren kolonia egin zituzten eta XVII mendean zehar sarritan borrokatu ziren Ipar Amerikako kolonoen kontra, jabetza hori gordetzearren.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/5 0023 Komuna batzuk sortu ba ziren, merkataritzarako askatasuna lortzearren eta zergak ez ordaintzearren, Alemaniako enperadorearen kontra burrukatzeko izan ziren.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/5 0070 2) Talde bakoitzean: soldaduak daude, soldaduekin bakarrik borrokatuko dira: kapitainak beste kapitainekin eta soldaduekin borrokatuko; laser denak hil ditzake eta artilleroak bakarrik neutraliza dezake; artilleroak lasera gelditzen du baina denek garai dezakete; komandantea, laser ez beste guztiak garbi ditzake.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. ansola 0128 (...): Frantziko nahiz Alemaniko Estadu-Banketxeek ez ahal zezaketen eurodolarren merkatua borrokatu.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0476 (...) kultura ideologia bati estekatzen delarik, herri bat edo talde bat bortxatzen du bakarrik ideologia honen politika eta gizarte ereduak burrukatzerat.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e.l. adan 0041 Afera argia da: estranjeroen kontra borrokatzen denean, nazioaren aurka aritzen dira gobernuaren legitimitatea onartzen ez dutenak.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0072 Etsaia, ez da borrokatu eta porrokatu egin behar, maitatu egin behar da, haren alde otoitz egin behar da okerrik ez dakion gainera.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. irazgoiti 0127 Armadan ere, Airekoan konkretuki, soldaduek shurak antolatu eta beren ofizialak hautatzeko eskubidea izatearren borrokatu ziren.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak k.d. izpizua 0007 Garbi adierazten digu bere ideologia zein den eta zeinen alde burrukatzen, bai eta idazten duen ere.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak v. huici 0465 - Herrian gelditzen diren bakarrak, baitezpada hemen gelditu nahi dutenak dira eta beren lan tresnen sortzeko borrokatzen dira (koperatiba mailan bereziki), eta horiekin kalifikazionerik gabeko lan bat dutenak eta A.N.P.E.-rat agertu behar dutenak.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. alkorta 0046 FRANKOEN ZALDIZKOEN ETA OINEZKOEN BURRUKATZEKO ERA ZELAI ZABALEKO ERASOETAN / 1. Gatazkako prestaera / 2. Zaldizkoen erasoa / 3. Zaldizkoaren bilera oinezkoen trikuaren atzean.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. apalategi 0075 Batez ere, Herri sistimaren konfigurazioa milaka urtetariko denean, Euskal Herriaren kasuan bezala, lurrak berarekin borrokatzean formatzen duen kontzientzia eta ondarea garrantzizko dira.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak jauntxoak 0089 Gerratearen lehen hilabeteetan bolondresek osaturiko batailoi hark Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Arabako toki desberdinetan borrokatu zuen.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. zabaleta 0087 Konklusioak EAJ eta EA alderdiek hausturaren ondoren ere erakutsi zuten jarrera, udal banakuntzaren alde borrokatzekoa, eta gai honi lehentasun osoa ematekoa izan zen beti, eta horregatik helburu horren erdiespenera eramaten zuten tramite eta jestio guztiak eginez.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0042 Beren jabeek gidatuta, bi hazitarakok, behor baten ikuspegiz urduri, elkarren kontra borrokatzen dute amorruz.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. garate 0393 Ez nere ingurua zapaltzen, bortxatzen, borrokatzen, ukatzen badut.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. garate 0393 Ze, hori, nerau zapaltzea, bortxatzea, borrokatzea, ukatzea litzateke: .

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. garate 0393 Ze, zozokeria badirudi ere, sarriegi jausi izan gara gure inguru hori, gure circunstancia hori etsaitzat hartzen eta etsai lez borrokatzen.

81. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak aita'ren etxera 0041 Josu`k gure otoitza entzuten du: Jauna, gizakiak elkarrekin asarretuta elkar il ere, egiten dute, batzuk, besterenaz jabetu egiten dira beste batzuk berriz, elkar ezin ikusi ta burrukatu ere, egiten dira.

82. 1969-1990 gipuzkera liturgia eguberri-aldia 1982 0022 Injustizi eta zapalkuntza guztien kontra borrokatuz; Zailtasunaren aurrean iraunkor izanez.

83. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. oñatibia 0030 Bera, askatasunaren alde burrukatu zan gudaria zan, ez giza-eraillea.

84. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak a. arrinda 0006 Burruka oiek dirala eta, sei urte beranduago, 1457`an apirillak 21, Enrike IV`garrenak Aide Nagusien torreak mozteko agindua eman zuan eta gaiñera Ximena errira, Andaluzian, baztartu zitun, mairuen aurka burrukatzera euren zaldun eta oiñezkoekin, eta beuroen kontura.

85. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0228 Gaiztoa edo gaitz egin diguna maitatzeko ez dago burua makurtu eta ixilik gelditu beharrik; gaitza, eta iritzi okerra ere giatzataz euki behar dugu, beti burrukatu beharrean gaude.

86. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0028 e) Edozein eratako politika ez da ordea, gizakien nortasunari dagokiona; gizakia morrontzapean eukitzea, diruaren nagusitasuna, batzuen erreztasun berezi edo pribilejioak, mendekoei zupaketa egitea eta abar gaitzesten dituan politika baizik, eta oien aurka burrukatzen dana bakarrik.

87. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0105 Orain genezake era ona Tiebaskoak burrukatzeko....

88. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0126 Larrea burrukatzera, Oñaztarren Larreako fortaleza menperatzera....

89. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak bu errenteria 0071 Hala ta guztiz, ez zituen Matxinek bere azio arrigarriak Errenterian egin, ez eta Ondarrabi inguruetan ere, Argeliaren inguruko itsasoetan baizik, Bizargorri pirata famatuaren eskuadraren aurka borrokatuaz.

90. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0157 Jokolari auek ez dira abiatzen, beraz, norbere buruak gaintzeko asmoz ez erlojuaren aurka borrokatzeko leiaz, aurkaria azpiratu ta apustuko diruak bereganatzeko griñaz baizik.

91. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak l. egia 0020 Izadia, beraz, bein ta berriz beren artean burrukatzen diran IZAN eta EZ-IZAN indarren kondaira da.

92. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak euskerazaintza 1988 0023 Granada'ko mairuen aurka burrukatzeko 1431'an Bizkaiko Enkart-erritik urten zuten Otxoa de Salazar eta bere senide eta aideek.

93. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa k. ameztoi 0015 Jendea, ez zen egun haietan satorren kontrako gerlaz baizik mintzatzen, lurpeko etsai horien aurka nola borrokatu?.

94. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak f. krutwig 0013 Imperialistek eta etxeko reakzionariek eztute nehok ere beren derrota onhartuko hamaiean dano borrokatuko dute.

95. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak eskolarteko bertso viii 0024 Ta zuri denok etorri zaete
beltzekin borrokatzera,
gaixotasunik ez dugu eta
bakarrik konpontzen gera.

96. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Guri dagokigunez, gartzelatik borrokatzea ez da borondatez dagigun iharduera.

97. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Estatu espainoleko gartzelak ezagutzen dituenari ez zaio zail gertatuko asmatzea zenbatekoa den Euskal Herriko beste gizon eta emakumeekin batera borrokatzeko daukagun gogoa.

98. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Txapelez ondo dago Retegi, jantzi du amargarrena, bi burrukatzen diran guztian batek bear du onena.

99. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. ezkurdia 0001 Nagitasuna utzirik, ausartkiro, 600 emakume borrokatzeko prest dauzkagu, bere eskubideak defendatzen, anai, osaba edo lehengusuen kontra, amoremate gaberik, erabaki osoz, gupidagabeki.

100. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Orain, sindikatuen bidez eta administrazioarekin borrokatuko dira langile-eskakizunak.

101. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Dena den, batzarre ondoan zabaldu zuten komunikatuak dioenez, suplikatorioen auziak ez du egoera gehiegi aldatzen, gure programa baieztatu baizik, ondoren parlamentari horien alde burrukatuko direla gaztigatuz, preso guzien alde burrukatzen ari garen bezalaxe, zein taldetakoa den kontutan hartu gabe.

102. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak arrpress 1989 0001 - Errebelatzeko gogoa aipatu, duzunez, zure eritziz borrokatzea merezi duen zerbait, ba al dago? - Nire eritziz, norberaren alde borrokatzea zilegi da.

103. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1989 0001 Asteartez Gorlitz eta Plentziaren artean musuka ia jan zuten piloto gazteak, urtetan moto lasterketetan ahal bezala borrokatu ondoren, Alex anaiaren laguntzaz betiere, Mundu Txapelketarako baliagarri den lehen lasterketa bereganatu zuen igandez Jerezen.

104. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0001 Ahal diren partidu gehienak antolatu behar dira, urtean behintzat bat baino gehiago, ezen, jokalari interesgarriak ditugu eta talde monduan ere uste dut kapaz garela maila ona erakutsi eta beste selekzio haundiarekin burrukatzeko, dio Iribarrek.

105. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0001 Irtenbidea gure eskuetan dago piskat ere eta burrukatu egin behar dugu lortzeko.

106. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ja. muñoz 0001 Latz borrokatu nahi ditu pertsonak, hain kulturadun, hain obligatu, hain bortxatu eta harro, hain kristau eta kulpazale ikusten dituenez.

107. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0001 Gure aberriaren alde borrukatu diren eta aritu direnen omenez, gartzelaratu, herbesteratu edo gordeta bizi direnen omenez burutuko dugu datorren igandean Albertiako ospakizuna adierazten du Kepa Bereziartuak, Eusko Abertzale Ekintzako kidea, urtero Albertiako mendian burutzen den omenaldiaren helburua azaltzerakoan.

108. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1989 0001 Albertian burutu zen euskal Armadak burrukatu zuen ofentsiba haundi bakarra, gogoratzen du Kepa Bereziartuak.

109. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1983 0001 Larraoanan hiru herri hauetan hizkuntzaren normalizazioaren alde borrokatzen ari diren pertsona eta taldeen harduradunak bildu dira, eta hizkuntz borroka mailan lehenengo GALEUSCA egin da.

110. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak basarri 0001 Nola liteke soldadu joan gabeko gazte bi amalau arruako arriekin burrukatzea?, galdetzen zuan jendeak, arriturik.

111. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. mimentza 0002 Elburu bera lortzeko estrategi edo bide diferenteak eraman bear dituzte itxuren diferentzi oiek geiago nabarmentzeko: arek, bere español bideari ekingo dio, eta onek abertzale forma eman bear dio bere klase borrokari, burgesi anti-euskaldunen kontra borrokatzeaz batera Euskalerria Madrid`en Erreboluzioa egitera bultzatu nai ba`du.

112. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. mimentza 0002 Arana Goirik, españolismuaren kontra gogor burrukatu zuan bere bizi guztian, eta ori gelditu zaigu gaurko abertzaleei.

113. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. mimentza 0002 Euzkadiko politika egoera argitzeko, bearrezkoa da españolismu guztien kontra borrokatzea, españolismua salatuz agertzen dan tokian.

114. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1984 0001 Baina medikuek betebehar bikoitza dute: batetik, heriotzearen kontra borrokatu eta, bestetik, hilzorian dagoen gaisoari ondo hiltzen lagundu.

115. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1984 0001 Mediku batzu heriotzearen kontra borrokatzen ohitzen dira eta horixe dute helburu bakarra.

116. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1984 0001 Medikuek heriotzaren kontra borrokatzeaz gainera, hil zorian dagoen gaisoari ondo hiltzen lagundu behar diote.

117. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Eta koordinazioaz gain, oinarrizko puntu batzu lortu dituzte burrukatzeko orduan: selektibitatea eta tasen igoerari ez, irakaskuntza publiko eta euskaldun baten alde, euskal barruti unibertsitari baten erreibindikazioaren barruan kokatuz.

118. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Drogaren aurka burrukatzeko batasun estratejiko behar omen da.

119. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. arzelus 0001 Gaurtik aurrera ez dugu gogorkeriarik erabiliko errepikatu zuen Militarren Militarrak, eta, gure asmo honen froga bezala, hara gaurko desfilea! Desfile hontan herri osoak hartuko du parte: langileek, oposizioko politikariek, emakumeek, umeek, sindikatuek, alderdiek... Guztiak desfilatuko dira, bai eta oposizioan gure kontra urte luzetan burrukatu dutenak ere. Bakea nahi dut, bakea gura dugu!.

120. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak punto y hora 1985 0001 Edo ta Salbadorreko Farabundo Marti FPL erakundearen ordezkariarekin mintzatu ondoren, esan zenuen bezala: Haiek beraien borrokarekin beren hare garaua jarri nahi dute askatasun eta sozialismoaren hondartza sakonki bete dadin munduan, hori da geure ahalegina eta beste erakunde guziena, jakinean geure askatasunaren alde hemen burrukatzea eta beste herri zapalduei garaipena eskeintzea, askatasunaren alde burrukatzen duten beste herrientzat ekarpen haundi bat dela.

121. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak g. ansola 0001 Izan ere, Ipar Ameriketako ekonomiak errazago borroka lezake orain Europa eta Japongo konpetentzia.

122. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... aizu! 1988 0002 Adibidez, orain Zaragozara joango gara konpetizio batetara eta han ikusiko dugu zelan gabiltzan beste herrialdeetako traineruekin borrokatzean; ba, Zaragozara, kanpig dendetan joango gara.

123. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... herria 2000 eliza 1988 0001 Bidea Egiten eta Burrukatzen.

124. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... herria 2000 eliza 1988 0001 Konpongaitzak diren mila arazotan murgildutako gaztedia, batez ere konponbideak erraztu ditzaketenek horretarako gogorik ez dutenean; gauza askoren lehiaz bizi den gaztedia, hala nola, lana, partaidetasuna, identitatea eta, bereziki, askatasuna, ez pertsona mailakoa soilik, baizik askatasun soziala eta Herriaren askatasuna; zapuztua sentitzen den gaztedia, norabiderik gabe, baina halaz ere, mundu hobearen irrikaz, BIDEA EGITEN ETA BURRUKATZEN ari den gaztedia.

125. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... herria 2000 eliza 1988 0001 Askapen Teologiak esana du, bere erakarpenik helduena Jainkoa bizitzaren eta askatasunaren eragile dela demostratzea eta kristau guztien zeregina bizitza eta askatasunaren alde borrokatzea dela.

126. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... r. idiart 0001 Hego-Ameriketan, Polonian ala hemen, herriaren alde borrokatzen diren fededunek (apez eta laikoek) ez dute boterea xerkatzen.

127. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. oñederra 0002 Gaia, gizonaren ni traszendente borrokatua dela esan daiteke.

128. 1969-1990 zuberera antzerkia casve ibañeta 0149 Horiek oro ez dûtûgû
egartûren lûzazago,
Egitekuaren arau
borroka azkar, Iñigo!

129. 1969-1990 zuberera antzerkia casve sgrazi 0134 Bai eta garrez betherik
ororen gogo bihotzak,
Dirade borrokatûko
hebenko gûdûkariak.

130. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak amoroto 0053 39 eta 49 urte bitarteko gizonezkoak oso gitxi dira; honen arrazoia 1808an Independentzia Gerran borrokatzen joateko sasoian egozanak zirala izan leiteke; ganera, ziurrenez Konbentzinoaren Gerreak ere eukiko eban eraginik eurengan gizaldi bukaeran.

131. 1991> euskara batua antzerkia l. haranburu a. 0017 Baina hemengo gaitzak sorginkeriatik datoztenak dira eta guzti hori ez daiteke ezpataz borrokatu, beste arma batzuk behar dira horretarako.

132. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak europabi 00100 a) Amsterdamgo Ituna indarrean sartzen denetik bost urteko epean, 14. artikuluaren arabera pertsonen joan-etorri askea bermatzeko neurriak hartuko ditu, kanpoko mugen kontrolari, asiloari eta inmigrazioari dagokienean joan-etorri askearekin zuzenean lotuta dauden neurri laguntzaileekin batera, itun honetako 62. artikuluko 2 eta 3. puntuetan eta 63. artikuluko I. puntuko a) puntuan eta 2. puntuko a) puntuan xedatutakoarekin bat etorriz, baita delitugintzari aurrea hartu eta bere kontra borrokatzeko neurriak ere, Europako Batasuna eratzeko Ituneko 31. artikuluko e) puntuan xedatutakoarekin bat etorriz;

133. 1991> euskara batua ikasliburuak historia eta artea/dbh 00308 Frankismoaren aurkako oposizioaren antolamenduan hiru faktore horiek ezinbesteko garrantzia izan zuten. Bakoitza bere esparruan diktadura frankistaren aurka borrokatu zen eta, oro har, horrek Euskal Herriari zekarkion nortasun-galtzearen eta eskubideak urratzearen aurrean, gogor egin zuten.

134. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00028 Orein arrak borrokatzen araldian

135. 1991> euskara batua ikasliburuak inguruaren ezaguera/5 00028 Adarzabal arrek ere marru edo orroe ozenak egiten dituzte emeak erakartzeko. Adarzabalek adaje handia dute. Araldian, adaje handiena duten arrak euren burua nabarmentzen aritzen dira beste arrak beldurtzeko. Horren ondorioz, arrik ahulenak ez dira borrokatzen eta soilik arrik indartsuenak borrokatzen dira emeak lortzeko.

136. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00090 Batzuetan, ea ura nork lehenago atera borrokatzen gara. Atzo ni izan nintzen lehena eta gaur, berriz, nire laguna izan da. Duela denbora gutxi arte, behiak ura edatera hurbiltzen ziren istil batera joaten ginen ura hartzera. Baina ponpaketa sistema hau dugunetik, herrian ume gutxiago hiltzen da. Amak esaten duenez, Rudra, nire anaia txikia, aurrera aterako da".

137. 1991> euskara batua ikasliburuak kultura klasikoa/dbh 00075 Minosek, Atenasen aurka borrokatu eta irabazi zuenetik, sekulako zerga ordaintzera beharturik zeuzkan atenastarrak: bederatzi urtez, atenastarrek zazpi mutil gazte eta zazpi neska bidali beharko zituzten Kretara, Minotauro beldurgarri eta eskergaren gosea asetzeko.

138. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/6 0002 Batzuek logura izan arren ez dute lokartzea lortzen eta zenbat eta arduratuago egon lo egin beharraz, hainbat zailago egiten zaie; badira gauero loguraren kontra burrukatzen dutenak ere, loaldiaren eta ameskaitzen beldurrez; beste batzuk goizaldean itzartzen dira astegun berriaren aurrean larri.

139. 1991> euskara batua ikasliburuak zer irakurri 0170
Bada inguru hartan nork zedukan...
ez zegon ekaitzikan, ez zan...
Guztiok senideak, inor ez...
euskera barra-barra eta danak...
burrukatu...
ta ez izanbat ez bait zan...
bazan hantxe...
Su hartu ez zuenak ez du...

140. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura z. fernandez 00062 Baina urte batzuren inguruan gerra piztu zen gizaki eta erraldoien artean eta Gô*rk-en aitak semea behartu zuen bere lagun ziren gizakien kontra burrukatu eta hiltzera.

141. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura pocahontas 0026 - Etsaien aurka borrokatu behar dugu.

142. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0065 Ordura arte ere ez zen sobera borrokatu, baina ez zen izan saiatu ez zelako, matxinatzeko era aurkitu ez zuelako baino; baina uste zuen bizilekuaren aldaketarekin eginak zeuzkala egiten ahal zituen guztiak, eta zer esanik ez alferrikakoa zela ikusita.

143. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0013 Kristaudiko xakelari onena ezin da xakejokalari onena baino askoz gehiago izan; baina whistean trebea izateak arrakastarako gaitasuna inplikatzen du garrantzi handiagoko beste eginkizun batzuetan, adimena adimenaren kontra borrokatzen den guztietan.

144. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura gurutzadetara 0005 Rikardok, bere aitak berak baino lehenago egin zuen bezala, zerbitzari prestuetaz fidatzen zen herria gobernatzeko bera kanpoan borrokatzen edo bere lurralde frantziarrak begiratzen zegoen bitartean.

145. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura gurutzadetara 0005 Zaldi gainean ibiltzen, ezpata eta lantzaz borrokatzen eta nola parte hartu beste gerlari batzuekiko gatazketan ikasi zuen.

146. 1991> euskara batua liturgia ibe2 00448 3 Zuri, egiazko laguna zaitutanari, emazte horiek laguntzeko galdatzen dautzut, nerekin batean borrokatu baitira berrionaren alde, Klemente eta beste nere lankideekin; hauen izenak biziaren liburuan izkiriatuak dira.

147. 1991> euskara batua literatur prosa i. borda 00056 Sararen izpiritua ur-jauziaren aurka borrokatzen saiatzen zen, ihes behar zuela errepikatzen zuen bereber, baina ezpainak ezpainen alde geratu ziren, eta laster Arianaren mihia berearen zirikatzaile nabari zezakeen.

148. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0103 Behin baino gehiagotan egon zen esateko, era hartan makinaren olioa hotzarekin lehortu eta erlojua hondatzeko arriskua zegoela, eta halakoetan, eskuetatik kentzeko gogoaren kontra borrokatzen zelarik, esfera zuri hartan gauzaturiko orduen oroitzapena amesgaiztoek ohi duten zehaztasunez zetorkion gogora.

149. 1991> euskara batua literatur prosa k. perez 0012 ...lehengo runek sutsuki borrokatzen zuten bizirik irauteko

150. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0067 Karramarroak bilatu bitartean isilean ibili ginen; bakarrik Pipitsak hitz egiten zuen; upelera zein lehenago igoko ez burrukatzearren, bere aitari beste upel bat eskatuko ziola, eta berriari, nik nahi nuen bezala, David Coppelfield deitu ahal izango geniola.

151. 1991> euskara batua literatur prosa m. lopez 0068 - Orduan hobe zenukete ez burrukatzea gaur esan zuen Alicek bakea ezartzeko aukera ona zela pentsatuz.

152. 1991> euskara batua literatur prosa m. lopez 0068 - Burrukatu egin behar dugu piska bat, baina ez du zertan oso luzea izan behar esan zuen Tweedledumek.

153. 1991> euskara batua literatur prosa m. lopez 0068 - Seiak arte burruka dezagun, eta gero afaldu egingo dugu esan zuen Tweedledumek.

154. 1991> euskara batua literatur prosa p. urkizu 0213 Etengabe borrokatzera behartua dagoen atleta baten gisara ikusten dut Musulman ona; baina laister lehen nekeez ahuldurik eta akiturik, herbailtzen dena garaipen zelaian, eta nolazpait esatearren bere irabazi propioen pean ehortzia.

155. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. leizaola 00081 Tolerantziak ezin du saihestu bizi dugun egoera. Herriaren nortasunaren alde borrokatzen baduzu, bidezkoa da herri zehatz batekoa izateagatik harro sentitzea, baina era berean, egoerak hala eskatzen badu, lotsatu ere egin behar zara.

156. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. valverde 00296 Ez du inor harritu behar Chahoren teoria bitxiek, begien bistako heterodoxia gorabehera, foruzale espainiar-euskaldunek, katoliko fundamentalistak gehienbat, ongi hartuak izateak. Eta ez bakarrik erlijioari doakionez, baizik eta politikaren aldetik ere, Chaho karlismoaren aldeko agertzen da, mugimendu hori Euskal Herriaren askatzaile gisa aurkezten duela, antzinako euskal konstituzioa, hau da, Foruak iraunarazteko borrokatzen baita.

157. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. arozena 00147 Beraiek eraikitako aldeietako indiarrak armetan altxatu zituzten eta bereziki indiar tupiminoak ziren hots Maracaiguaçú eta Ararigbóia buruzagien gidaritzapean portugesen aldean burrukatu ziren. 1560 urtean portugesek indiar tupiminoen laguntzarekin frantsesak bentzitu zituzten eta Coligni gaztelu militarra deusestatu. Frantzesek hara eta hunat ihesi joan beharra izan zuten.

158. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. agirretxe 00020 Nekazaritzaren eskubideen alde borrokatzeko deia ere noizbatean azaltzen da orriotan. Egokia ote zen dei hori?

159. 1991> euskara batua saiakera-liburuak koalizio-akordioa 00032 EAJ-PNV eta EA alderdiok Jaurlaritzatik, jarduketa-programa honen bidez, ongizate-egoerari gizarte-justiziaren zalantzarik gabeko adierazle gisa eustea defendatzen dugu. Hori dela eta, beharrezkoa da modu serio eta arduratsuan egun ditugun gizarte-babeserako eta -arretarako sistemak berriz formulatzeari buruzko eztabaida sustatzea, dituen tentsioak gainditzeko, bere biziraupena bermatzeko eta engainuaren eta iruzurraren bidez sozialki ez dagokienaz jabetu nahi dutenen aurka borrokatzeko xede leialarekin.

160. 1991> euskara batua saiakera-liburuak autonomoak 00026 Azken finean, eta salbuespenak salbuespen, autonomiak bere alorra aurkitu zuen Euskadin, nazio menperatu gisa; Euskadiko langileen askatasunaren alde borrokatu du, eta askatasun hau gihartzeko prozesu bakar batean sinetsi zuen, iraultza soziala eta estaturik gabeko independentzia ekarri behar dituen prozesuan.

161. 1991> euskara batua saiakera-liburuak autonomoak 00147 Ni orain dexente mugitzen naiz MOCeko jendearekin eta beste solte batzuekin, talde bat osatzen dugu eta asko borrokatzen dugu, adibidez, armagintzako lantegien aldaketagatik eta hor gabiltza gai honekin jira eta buelta nola bihurtu armagintzako lantegiak (hemen Araban asko daude) eta objekzio fiskalaren gaiarekin eta antzeko gauzekin, baina, oso gutxi da, alegia, geldituta bezala gaude, irudimena falta zaigu edo delako teoria hori .

162. 1991> euskara batua saiakera-liburuak autonomoak 00186 Eta geure askatasun osorako independentzia eta sozialismoaren alde borrokatu behar dugu, nazio arazoa eta soziala, txanponaren bi aurpegiak bezala, banaezinak direlarik. Euskal Herriak subiranoa izan behar du, beste herriekin askatasunean eta berdintasunean bere xedea bideratzeko.

163. 1991> euskara batua saiakera-liburuak autonomoak 00186 Bestalde, Euskal Herria bi estaturen menpe egonik, estatu frantziar eta espainiarraren aurka borrokatu behar geniala defendatzen genian V. Asanbladakoek. Eta noski baita ere, gure estrategia horretatik abiatuz, estatu espainiarreko eta frantziarreko beste herriekin borroka batuak ere beharrezko ikusten genizkian, irauli nahiko estatuak gureak bezala haienak ere etsaiak bazituan.

164. 1991> euskara batua saiakera-liburuak azurm 00104 Baina nola zoriona bezala sentitzen duen, ez du bestelakoaren beharrik sentitzen, ezin du protestatu, errebelatu, egoera aldatzeko borrokatu.

165. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.l. odriozola 00216 Enkantea oso borrokatua izan zen eta eskaintza batzuk egin ondoren azkenean Hermenegildo Txapartegi zumaiarrari esleitu zitzaizkion lanak 88 Ibidem, 13v orr..

166. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kintana 00013 Antzekoa da hizkuntz nazionalismoak egiten duena. Minorizatutako hizkuntza bizitzako arlo guztietan erabiltzeko egokitzeari heltzen dio eta beharrezko ofizialtasun-estatusa lortzeko borrokatzen da.

167. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. antxustegi 00063 Alderdi Abertzaleak beti borrokatu zuen irakaslegoak euskara ezagutzearen beharraren alde eta, honengatik, udalek maisuek aukeratzeko konpetentzia izan zezaten eskatzen zuen.

168. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak f. rodriguez 00049 EZPALA: Beraz, borrokatzeaz gain borrokaren berri eman beharra dago, eta erresistenzia egiteaz gain erresistenzia bera birpentsatu beharra dago...

169. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak azurm 00026 Herri handiek munduko borrokan borrokatu eta aurreratu egiten dute; herri txikiek, marginazioan, iraun; denbora bat iraun eta, gero, herri handiagoek irentsita, desagertu.

170. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. saizarbitoria 00035 eta horregatik, oraindik ere, bat baino gehiago harritu egiten da auzoak, gau izartsuetan, Lekobideren irrintzia entzun ordez, Gaztelako koroia handitzearren borrokatu ziren jeneral euskaldunen ezpata-hotsa entzuten duelako.

171. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. murua 00015 Geronimo gerlaria chiricahua izan zela baiezta daiteke, familia chiricahuako tribu guztien ondoan borrokatu baitzuen.

172. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. murua 00045 Orain borrokatu orain ihesi zebiltzala.

173. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eltxostena 1998 00100 Nahitaezkoa da botere publikoek zinez borrokatzea gizarte bulnerabilitatearen eta bazterketaren aurka, egoera hori bereziki desfaboratutako hirialde batean pilatzen ari baita, bete betean zenbait kolektibori dagokiena.

174. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. gil bera 0128 Eta euskaldunak baziren ere Fernando Katoliku eta bere giputxei kontra egin zieten erronkariarrak, haiek bezainbat zen Pedro Gardekoa, 1512an, Nafarroa konkistatzen zen urtean berean, Italian eta Afrikan, Fernando Katolikuaren alde borrokatzen zuen condottiero famatua.

175. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. cillero 0017 Rusty Jamesen abentura gehienak balentria hutsalak dira, jadanik ez bait dago zeren alde burrukatzerik: auzoa drogak janda dago eta auzoko mutilak ez dira elkartzen lehen bezala.

176. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. cillero 0023 Kalean hitz egiten dute, kalean burrukatu, lo egin eta bizi ere neurri handi batean hantxe bizi dira.

177. 1991> euskara batua saiakera-liburuak islam-a 0073 Byzanzio eta gurutzatuen kontra borrokatu zuen.

178. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l.m. bandres 0135 Baina bitartean euskaldunek bere Estatutuaren alde borrokatzen zuten.

179. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l.m. bandres 0222 Aita Santuaren gailentasunaren doktrinaren aurka borrokatu zuen eta frantziskotarrek Juan XXII.a aita santuaren kontra zeramaten borrokan buruzagi bihurtu zen.

180. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. gabilondo 0038 Geure hizkuntzaren ezaugarri bereziak defendatu nahiz euskararen tribukook azken hogei urteotan borrokatu bagara, berezitasun horiek merkatugai bihurtu dira kapitalismo orokorraren supermerkatu berrian.

181. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.r. bengoetxea 0028 Elkartearekiko iruzurra hortxe dago eta iruzur horren aurka borrokatzeko beharra nabari da.

182. 1991> euskara batua saiakera-liburuak xarb 0110 Ezker eta eskuinaren arteko borroka baztertuz, elgarrekin borrokatzeko zentralismoaren kontra.

183. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. oihartzabal 0168 Gurutzedunen balioaz eztabaidan ari izan gabe, ohartaraziko dut, giristino izatetik urrun, apaizaren soldadoak zirela haiek; elizako hiritarrak ziren; honen izpirituzko herriarentzat borrokatzen ziren, nahiz elizak, inork ez jakin nola, lurtar bilakarazi zuen herri hura.

184. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0317 infanteria Oinez mugitu eta borrokatzen den soldadu-taldea.

185. 1991> euskara batua saiakera-liburuak oñati 0100 Erdi Paleolitosen (100.000/35.000) ugaria zen gure lurraldeetan, negua haitzuloetan pasatuz eta garaiko neandertal gizonarekin borrokatuz, zenbait kasutan.

186. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak a. arrinda 0037 Asieran bai, Euskeraren alde jokatu zuen; gerora, ordea, Azkue'rekin burrukatu ondoren, sekulakoak esan zitun, azti txar baten antzera, Euskerari buruzkoak.

187. 1991> lapurtera-nafarrera antzerkia iratz 0211 ZENTZULUZ: Bai eta ni beldur: borrokatu nahi ez duena galduko da.

188. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1998 18513 Gaur egun indarrean dagoen sistemaren bidez diru kopuru txikiko itzulketa kopuru ikaragarria kudeatu behar izaten da; baina berrikuntzak sartuko duen sistema horren ondorioz, kudeaketa horretara bideratzen diren baliabide guztiak bideratu ahal izango dira zerga iruzurra kontrolatzera eta horren kontra borrokatzera; eta hori ezin da uka beharrezkoago eta premiazkoagoa ez denik.

189. 1991> sailkatu gabeak egunkariak euskadi inf 1998 00004 Epe motz horretan beren senitarteakoak Euskal Herrian izan daitezen denok borrokatu eta inplikatu behar dugula ikusirik, euskal gizartearen gehiengo sozialari Eliza, alderdi politiko, sindikatu, giza mugimendu... dei egin diote mobiliza dadin.

190. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00017 Jiang Zemin Txinako lehendakariak hondamenaren aurka gogor borrokatu behar dela esan du

191. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00017 Jiang Zemin Txinako lehendakariak bere aldetik, 30 urtetan ikusi ez den bezalako uholde hauei aurre egin behar zaiela adierazi zuen; hala behar bada heriotzararte borrokatuz.

192. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00017 Huangek gaineratu zuenez, eskualde horretako jende gogor borrokatzeko prest dago, 1954an Gong'an suntsitu zuten uholdeak ez baititu inork ahaztu.

193. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. zavala 0071 Orduan legoi bat bezela burrukatu zan.

194. 1991> sailkatu gabeak egunkariak i. esnaola 0003 Gai hauek ateratzen direnean, EAJk eta EAk zalantza bat bururatzen digute beti: ea beren buruzagiek gai hauek hauteskunde garaiko kontsumorako planteatzen dituzten, ondoren Espainia autonomikoaren ontasuna berriro onartzera itzultzeko; ala egia ote den, behingoz, autodeterminazioaren alde borrokatzeko prest leudekeela, ETAk tregoa bat burutuko balu.

195. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1995 0032 Hamahiru urte izan arte debekatua dago borrokatzea.

196. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0024 Lik gaineratu zuenez, Txinako Gobernua eta herria gogor borrokatuko dira Txinako barne arazoetan esku hartzeko Taiwanen auzia aitzakiatzat hartuta gure herriaren aurkako edozein potentziaren aurka.

197. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0042 Oso gazterik euskaltzaletu eta gerraurrean ere lantxo batzuk eginagatik, gerratea izango du eragingarri nagusiena Nemesiok buru eta esku lotuko duena Euskal Herri galtzailearen alde borrokatzera.

198. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1991 0018 Bozketak egin ondoren, HBko zinegotzia den Txumai Iturriak hitza hartuz burujabetzearen alde burrukan ari diren Eslovenia, Estonia eta beste herri guztiekiko elkartasuna adierazi zuen alde berean Euskal Herriagatik borrokatu eta preso, deportatu eta errefuxiatu guztiak gogoratu zituelarik.

199. 1991> sailkatu gabeak egunkariak x. gereño 0010 Susmatzekoa zen, Europako batasunak aurrera egingo zuen neurrian, nazionalismo estatalistak gero eta gogorrago burrukatuko zuela europearron elkartasunaren aurka.

200. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0007 Bizkaiko hautagaia, Jose Luis Lizundia, bere alderdia Bizkaiko Diputazioko gobernuan egongo dela ziurtzat jo zuen ere, herrialde honek pairatzen duen industri eta ekonomi gainbeheradaren aurka borrokatzeko.

201. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0004 EBBko lehendakariaren eritziz, kontraesana da ETA kondenatzea Euskal Herriaren independentziaren alde armekin borroka egiteagatik eta, aldi berean, Armada espainiarra Estatu espainolaren alde borrokatzeko prest dagoela aldarrikatzea.

202. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Mende luzeetako injustiziaren aurka borrokatzen ziren bitartean, ez zioten bake-unerik ematen politika-helburuak eta metodoak xeheki aztertzeko eginkizunari.

203. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1992 0003 Gerra honek, ordea, antiheroe kopuru handi bat sortu du, beraiek partaide direneko etniak edo erlijioetatik harantzago, beste gizakien kontra aritu beharrean gerra eta beronen ondorioen kontra borrokatzea nahiago duten gizon eta emakumeez osatua.

204. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ela/stv 1992 0001 Euskadiko autogobernuaren defentsan eta garapenaren alde burrukatzeko konpromezua.

205. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ela/stv 1992 0003 6.1.- Euskadirako lan harremanetako marko propio baten alde burrukatzeko gure asmoa birbaiezten zuen Ebazpena onartu genuen gure VII Kongresuan eta bertan azaldu genituen marko hau mugatzen zuten zio eta bereizgarriak.

206. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.r. aihartza 0005 Une horretan, basoaren babesa utzi, eta inguruko larreetara ateratzen dira: emeak arreske, arrak, berriz, emeengatik borrokatzeko prest.

207. 1991> zuberera saiakera-artikuluak f. bidart 00094 Laster ohartu gira hortaratzeko Iparraldeak beste etapa batzu gainditu beharko zituela, Iparraldeak behar zuela lehenik berpiztu, bere euskal izaiteaz jabetu, bizi sail guzietan lanean arizan ta borrokatu.

207 emaitza

Datu-estatistikoak: