XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak euskaltzaleen biltzarra 0010 Eta gauza onek, oldozkun onek, ekartzen dit burura egun eder, egun zabal, askatasuneko egun aien gogorapena, eta naiz-ez-ta ere ordungo euskalizaera eta gaurkoa alkarren aurrean jartzen ditut, eta zer negargarria ta zer illuna arkitzen det gaurko gure izatea, gaurko gure euskal-bizitza!.

2. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1934 0001 Txerrenak bere maltzurkeri ta iruzurrez atzipetu nai izan eban lekaideki gaztea, lurreko aukera, jolas eta atsegiñak itxi ta bizibide latz ori artzeko ziorik ez ebala euki burura ekarria; baña txerrenaren maltzurkeriok siñesteko ez egoan Ander.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1933 0001 Beste gogorapen on batzuk zure burura ekarriaz, edo beste zeregin batera zure adimena zuzenduaz, nolabait alegindu bear dezu gogorapen zikin orri lekurik ez ematen Ain zuzena, ain txukuna, ain kutzu-gabia, izan bear du gure Uzkurtzak Jesukristo berberaren aginduz.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain lili 0073 Azkeneko itz auek Maria'ren Prantziskotar Mixiolarien oitura bat dakarkidate burura: monja auek egunero-egunero Meza bitartean goratzarre edo kanta ori abesten dutela arat-onat itxaso eta legorrean dabiltzan beretako monjatxoen alde.

5. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak i.m. manzisidor 0160 Lantegiko txoko guztietara begiratu, eta txoko bakoitzak, zenbat gauza ekarri zizkion burura? - Or egoten nitzan, aurra nintzanean, eta Amak ekartzen, nituenean lantegira, San Jose'ri lagun egitera... Ortxe egon oi nitzan jostatzen... Or lan egiten zun nere aitak... Beste exerleku ortan aritzen zan Ama iruten, edo soñeko zarrai arabakiak jartzen.

6. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... azkatasuna 1947 00001 Eskarrikasko berriz ere, nere adiskide maite orri, asmo aberkoiez idatzitako zure bi lerro aiekin gogai auek eta orrelako beste asko burura ekarri dizkidaz ulako eta orain lengoan zuk ulertu ezin zendun bezela idatzitakoa uler dezakezun bezela idaztera noakizu... ?

7. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak pujana 0014 Orregaitik, AUTORTZAK zerbait itxi bearra edo zerbaiti uko egin bearra dakarsku burura.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/3 0048 Irudimen apartsuak, arrosa kolorezko oroipen miresgarriak ekartzen ditu burura.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak programazioa 1983 0183 Koaderno, lapitz eta goma haiek oroipen zaharrak ekarri zizkioten burura.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0088 Adieraz ezazue burura dakarkizuen guztia.
Idatz bururatutako ideiak.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0097 Nola egin:
Animatzaileak kateari hasiera ematen dio (adib. aldia... belarra dakarkit burura).

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0097 Kontsignak:
Esazue hitz bat, hurrengoak hitz horrek burura dakarkion beste hitz bat esango du, eta horrela denok.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0105 2. Deskriba ezazue iragarki horrek burura dakarkizuena.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. azurmendi 0070 Aski da Xalbador bezalako bertsolari nafarren batek hegoaizeari kantatzea, haize honek guri eromena eta uso-pase garaia dakarzkigula burura aipatu beharrean sentitzeko: .

15. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0232 Beste igandetako liturjiatik azken eguna gogoratzean, azken auzia zekarkigun burura; gaurko igande honek, berriz, beste alderdi bat agertzen digu, askoz ere aberatsagoa eta pozgarriagoa: auziaren ondoren datorken piztuera.

16. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. egaña 0001 Enhiesto berriz, zutunik jarri behar genuke, eta barkatu baina zutunik hitzak lehendakariak Gernikako Arbolaren aurrean egiten duen juramentua ekartzen dit burura eta hitz bera ez litzateke titi kontuetarako erabili behar.

17. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 00044 Lekuak sorgindua dirudi, kutsu miresgarria dauka. Merlin aztiaren pelikulak dakarzkigu burura.

18. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/3 0165 Batak eta besteak, uraren zikloa ekarriko dizue burura.

19. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. gomez 00138 Aurreko ahots laket-zalearen ondoan, tonu apal malenkoniatsuagoz mintzatzen da, eten laburrak eginik esaldien buruan. Garai horiek, burura, asko kostata dakartzala dirudi.

20. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0071 John Ingelesaren aipuak txapelokerraren heriotza ekarri dio zagan burura.

20 emaitza

Datu-estatistikoak: