XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ag kr 0017 Eta bakotxak bereak esagututean, urtxakurrak nagusiaren aurrean baño urduriago, ¡emen datoz Paulota! ¡emen datoz Joseta! ziarduen gizon da emakumeak; eta umetxoak barriz, euren gurasoak nasa ondoan agertuten ziranean, urte batean ikusi ezpalitue legez, ¡aita! deituteutsien indar guztiakaz, ¡aitaa!... Arrantzale errukarriak, danak bustita, zurbilduta, nekatuta, aulduta, etenda, adorerik bage, goseak eta egarriak amaitu bearrean, gizonaren itxurarik ezekarren; baña lurrean oñak ipiñita laster ondo erakustebien gizontasuna, euren umeak besoetan artu ta malko lodiakaz arpegi biguna bustiteutsienean.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0072 Urrengo gabaz okerretara eskatu eutson: Inguru guztia iñontzez bustita agertu beite ta zarpa legor.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0072 Inguru guztiak bustiarren, zarpa ez zan busti: enparau gizakume guztiak jatorrizko obenez kutsutuarren, Andre Maria garbi-garbi sortu zan.

4. 1900-1939 gipuzkera antzerkia elizdo atzetorkia 0012 SINFO.: ¡Ene senar gaixua; buztitzeak onik egiñ ez dizu.

5. 1900-1939 gipuzkera liturgia peregrinatio 0019 Guztiok jakiñean zaudete, Jesukristok aldareko Sakramentua egin ondoren, Jetsemaniko mendirontz abiatu zala eta odolezko izerdi otzak eman ziola lurra bustitzeraño.

6. 1900-1939 gipuzkera liturgia p.l. zaloña 0017 Ez al ziran oraindik Oñatin sartu, euri gozo-mardul batek bustitzen zuan oparo lur egarritua, bere errai agorrak arras ase ta betetzeraño.

7. 1900-1939 gipuzkera liturgia j.a. ugarte 0094 Itz labur gozo, jakulatori sutzu batsuek zuzendu Jesus, Maria, Jose, Aita San Prantzisko ta gañerako zerutarrai: Ur bedeinkatuarekin zere burua, oia ta inguruak busti, deabrua uxatzeko, bere tentazioetatik obeto libratzeko: bada urbedeinkatuak indar aundiak ditu etzai onen kontra.

8. 1900-1939 gipuzkera poesia ea 0138 Euriyak ez nau bustitzen,
ez ere sorgin-lezean
iresten arrats illunak;
dirdira nik arratsean...
Aitormendi'ko alaba naiz-ta
lur-atzik ez det soñean
.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.i. uranga 0436 Senarrari, Mikela-k albiste pozezkua ematen ziyon bitartian, Luchi-k, Pintto pallakuz beterik artu zuben bi eskuakin, eta jasorik bular gañera eman ziyon zekorki saldetan buztitako ogi puzketa guri, guri bat; bada amak, berri on aren ordaintzat, nai izan zuben bere alabarekin alboraketu zerbait pizkor-garrirekin, zoragarrizko asmo osatze ura, eta jan zuten lur sagarrakin bat maniatutako zekorki gaztearen zaticho bat, edanik sagardua, zergatik beste edaririk ezagutzen etzuten.

10. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. furundarena 0032 ¿Eta zure mushutxo, legun, bushtiya gatik? ¡Ai! zer emango nukean, ez dakit.

11. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa m.m. apalategi 0118 Eta oztearen barkapen eskezko deadarrak zerura zijoazen bitartean eta giza - odolez bustitako lur ura negarrak garbitzen zuan (...).

12. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aita san iñazio 0017 Dio Jesuita beneragarri onec: 1599-garren urtean, Burgos-co urian izurri edo peste gaiztoa zabaldu zala, ta gaisso asco, San Inazioren, ezurcho bat bustitzen zan ura edan, ta beste gabe, izurri artatic libratu, ta sendaturic gueratzen zirala.

13. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aita san iñazio 0035 Esan ta eguin; eraman zuan botellacho bat beteric echera ama tristeac, eta arquitu zuan alabachoa ia agonian zegoala: belaunicatu zan, deitu zion San Inazio gloriosoari, jeiqui zan, eta zapicho bat bustirik, ur bedeincatu arequin umedatu zizquion aurrari becoquia ta eztarria.

14. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aita san iñazio 0111 Baita ere busti diteque piscabat eri dagoan gorputzaren partea, edo zapicho bat busti, eta onequin gurutzearen señalea eguin.

15. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ardi 0045 Begiak malko gozoz bustirik genituen ta ezpainak barrez, zintzurra deadarka ta biotza taup-taup zebilzkigun-artean.

16. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa comunio santua 1906 0117 Sartu zan jendea eche artan, eta nola echeco tresna guziac icusi zituzten Odolez bustiric, belaunicatu ziran Ostia santuaren aurrean; eta Ostia au, Odola zeriola, juan zan bera bacarric emacume debota batec zeucan baso batera eta onec eraman zuan bere alasse urren zegoan Elizara, au da San Juan Grebe-coarenera, eta an iraun zuan Ostia santuac laureun urtean.

17. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0009 Kazo. - Salda, esne ta jaki bustiak eltzetik artu ala bertara botatzeko burnizko zalia.

18. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak nekard 0012 Poltsa edo kabiak egiñak daudenean askoz zallagoa izaten da arrak iltzea, bada barrenen sartu bear izaten da ta arrak busti.

19. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa lf 0519 Hantche bizi zen esketik bildu ogi kasko batzuekin gaizo Micheria, hotzarekin bizkar hezurreraino hoztua, euriarekin larru-barneraino buztia.

20. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0246 Lihoa jina zeneko hein onera: bihia eginik, horitzera zoalarik, jaliko zuten eta hedatuko pentze batean, gauazko izar ihitzak edo euriak busti zezala.

21. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0407 Haur hainitzek, zonbait odol gachto eginarazten diozkate amari, izen gabeko eritasun hunekin erran nahi dut: Gau guziz ohea bustiz.

22. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak je med 0012 Bertzeek korrokan egiten dute lo: ahoz goiti daude etzanik, ahoa idekirik mihia idortua, jaiki ere behar baitira ur xorta batez bustitzeko.

23. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak p. etcheverry 0106 Arnoa utziz aldatu ondoan, ezar barrika bunda sahetserat arnoak bethi bustirik atchik dezan.

24. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak je bur 0187 Eriari, zoin nahi izan dadin, laketago zako bertzalde, iguzkiko berogiaren pereka gochoa, ezen ez ipar haizearen chichtua; gehiago dena, aire bustia, hala nola baita toki uspeletan, kalte du.

25. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1936 0001 Pozaren pozez malko mardulakiñ bustitako matxo luze bat an dijoa.

26. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1936 0001 Ortarako euria egiten duanean, berebil eramalleak obeto ibilliko dira busti gañean argiak egiten ditun dizdirakin.

27. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Lurreko garbitasuna egiteko, zatarr busti bat ibilli bearr litzake erratzaren orrdez, eta sublimado pittin bat erantsi ezkero, ainbat eta obe.

28. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Lurrean sarrtzen diran zurak, baldoak, zutikakoak edo tutoreak, eta abarr, gerrtu gabe, soil-soil sarrtu ezkero, busti-legorrean errex eta laxterr usteltzen dira, eta ori gerrta ez dedin, begira zerr egin liteken: Su aro aundi samarreko bat egin, eta su orrtara bota, lurrean sarrtzeko asmoan dauzkagun baldo ta gañerakoak azala kendu ondoren, eta surrtan euki, aliketa lau edo bost milimetro bezela erretzen diran arrte.

29. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Nekazaritzan ibiltzen diran tresna edo trramakullu, goldeak eta orren antzeko gañerakoak ere, garrbi garrbi egin bearr dira, eta orrtarako zatarr bat gatzik gabeko koipe urrtutakoan busti ondoren igurrtzitzea bezelakorik ez da.

30. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 (Lepatxokoan zapi bat ur berotan bustita biurrtutakoa eta oñak ur berotan sarrtzen dirala).

31. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Zapitxo bat ur berotan bustita bereala biurrtu ondoren, urrdallaren (estamoubaren) gañean ipintzen bada, sabeleko miñak kentzen ditu (kolikoak).

32. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Oro bat esan leike agiñako miñaren gañean, eta zain-erin edo neuraljia dagon tokin, ur berotan bustitako zapiya biurrtu ta tolestu ondoren jarrtzen bada.

33. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Ur berotan bustitako franela-zapi bat, garrotilloa daukan aurrari, bere korrputzari buelta bat emanik ipintzen bazayo, askotan onura aundia egiten dio.

34. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0002 Oarra. Zapi bustik oztutzen asten diratenetik bereala kendu bearr dira, beste beroa jarrtzeko, edo ala nai ezpalitz, oyal legorr surrtan ondo berotutako bat, bustiaren ondoren ipiñi.

35. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0002 Ur berotan bustitako zapia bein oztutzen asten dan ezkero kentzen ezpada, kalte geiago egingo luke onura baño.

36. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... fedhurtek 1920 00140 Misionestak bakharrik jende izigarri hoitarat sarthu ziren, eta, duela 75 (hirur hogoita hamabortz) urthe, Isabel irla busti zuen, Nere Jaun J. B. Epalle, aphezpiku martyrisatuaren odolak.

37. 1940-1968 bizkaiera liturgia ker salm 0169 Zuzendu zure oiñak
zutik egon ezinda dagozan orma-zaar oneitara
arerioak jauretxea guztiz ondatuta itxi dau
Zeure bizitokitik bustiten dozuz mendiak,
eta lurra zeure ekintza eginkorrez beteten da;
abereentzat bedarra erneten dozu,
eta landarea gizonaren morroientzat;
berak ataraten dau soloetatik ogia,
eta biotza pozten dautsan ardaoa,
eta arpegiari diz-diz eragiten dautsan orioa,
eta indarrak emoten dautsazan janaria
.

38. 1940-1968 bizkaiera poesia onaind 0051 Begien aurrez dauko zupu samingarri,
Beingoan dau osoro negar beroz busti.
Ta gero, lapur antzo, andik da estaldu,
Pozaren izpi mea dauala dirdaitsu
.

39. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa x. gereño 0086 Begiak busti jakozan.

40. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0113 Artean, Nikanorrek, uragaz arpegia ta buruko uleak busti zituan, ta dirdiraz jarri eban burua, lehenago legor ta erdi nahastaurik eukazan buruko uleai orraztu antza emonaz.

41. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa k. gallastegi 0020 Ibili arin, bustita egongo data, gautxoriak jan ez dagien.

42. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa k. gallastegi 0078 Etxerakoan lañoak lagundu eutson neskeari erreka indartsua busti baga igaroten.

43. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0186 PRAISKU - Ori ere egingo dugu bada. Baiñan bitartean, jauna (Letraduari), jan beza lasai ardo gorri ontaz ederki bustiaz, barrena berotuaz.

44. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0186 BENTURA - Praisku'k arrazoi du. Perretxikoak jan eta gero barrua ondo busti bear da. Basoan sortzeko ere perretxikoak lenengo ezetasuna bear dute eta gero beroa. Edan zagun! (Baso bat artuaz edan beza, beste bazkaldarrai ere orobat egin araziaz) Zuen osasunerako!

45. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0019 Ta biotz gaxoa odol-tanta gabe,
elkor utzi didan.
Itxas asarreak ur geldia astinduz,
zaldi bustiak sortzen zekin.

46. 1940-1968 gipuzkera poesia netx 0002 Islaruntz zeruak
urrezko izerdia:
zapi beltzez gauak
txuka aren bustia.
Iruten Illargi
elur-arilletan:
zillar bide zuri
dagi ur beltzetan.

47. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain 0082 Bustia zegon gizona.

48. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa loidi 0016 Dana kakotuta zijoala ikusirik, bustitzeko bildurra zeukala esan zitekean, baiña... plisti-plasta putzozulo guzien barrena ta tella-jario guzien azpiz-azpi zijoala, euria ari zuenik ere ba'al zekien ba ark?

49. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa loidi 0016 Arin-arin, laister iritxi zan, blai-blai ezurretaraño bustita, kale erdi-illun batera.

50. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa yazp 0173 Don Lucas'ek ematen zizkion txokolatean bustitako ogizatiak eta lorituak zekizkian berritxukeri guztiak esaten zizkion.

51. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde 0055 Beraz, nire ezpata zuen odoletan bustiko da ala zuena nirean, baiñan, zuek eta ni ez gera mundu onetan bizikide izanen.

52. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak basarri 0011 Lenango bigun ibili bada
asia da gogorretik,
Bustian paltik eztegu orai,
nekatu zan legorretik.
Asperraldi bat artu bearrak
izango gera orratik,
Onetik egin duen ainbeste
egitezkero txarrenik.

53. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak goazen lourdes'a 0018 Bañan olako batean Benardatxo zutiturik ta begiak malkoz bustiak ditula jende-taldera zuzentzen da iru itz esanez: Damua, damua, damua.

54. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak i. unzurrunzaga 0094 Rafael Sanchez Mazas idazleak oso egoki esaten digu, Baroja'ren euskal agerpenak baso belarraren lurrun bustia dariotela,... gure sukalde zaarretan elur aroan ikus oi diran sagar mardul usatsu pitzatuak bezin goxo-gaziak diradela....

55. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia iratz 0006 Ezpain matelak ñoñoz bustiak:
ni agertzean, ni ikustean
harritu zaizkit bi biak.

56. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia m. erdozainzi 0018 Bere altzoan pausatu zikan
Ene gazte gorputz gordina,
Bularren kontra tinkatu
Ene buru iluna;
Bere hatsaz berotu
Ene harpegi hoztua
Eta bere begiez xukatu
Ene begi bustiak...

57. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0317 Argi-urratzean berriz, gorde direneko izarrak, ihitz nigar chortez pentzetako liliak eztiki bustirik, iguzkiaren phereka ephelari idekitzen eta zabaltzen dira lili horiek: churi, hori, urdin, gorri... bazterrez bazter dafaila bat ezin ederragoa hedatzen daukutela: gure begientzat atsegingarri.

58. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. ariztia 0172 Ago gozoz erria busti, gurutze hori pasatu eta, berela, dozena erdi bat etche erriarekin gurutzatu zituen berea bezala.

59. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. astiz 0054 Gizon bat olio saltzen Getariatik Donostiara zoaiela, bidean egarriturik, tabernara, barnea bustitzera yoan zen.

60. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. astiz 0056 Egun euritsu batean busti zitzaion eta oatzerakoan laratzean yarri zuen.

61. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0084 Agertu delarik, Armendaiztarren ondotik, asko begi busti dira nigarrez, jende guzia unthutsik ikuseta.

62. 1940-1968 sailkatu gabeak ahozkoak a ey i 0030 Yoare aundi batean erinotz bedeinkatua, argizari bedeinkatua eta ur bedeinkatutan bustiriko eiza-egazti baten ezurra sartzen dituzte.

63. 1940-1968 sailkatu gabeak ahozkoak a ey i 0030 B) Diman Urkiolati ogi ta ur bedinkatua ekarri, arkalegaz busti ta ganaduari emoten ddako.

64. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1944 00001 Gure elizak ez duke menturaz sekulan gehiago holako mundurik kokatuko, sekulan holako Magnificatik entzunen! Zonbat begi busti diren memento hartan!

65. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1957 00001 Etcheko anderia bere alaba maitearen despeitzeko, khutcha azkar batean: bada mihise, bada oihal pheza balios, ( berak gazte demboran irunak ) bada dafaila litsdun eder, bada soineko, sar eta sar: artean nigar batez bustitzen dituela...

66. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1960 00001 Hala da; bainan andereño horrek bide ditu bere kasketaldiak! Erraiten dauku: l, r, t, eta n bustiak hizki doblez behar direla markatu eta izkiriatu: ll, rr, tt eta gn, nun ez diren tilet batzu buruan emaiten

67. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. ayerdi 00001 Negarraren karraxia sendi guztietan entzuten ez bazan ere, matrail asko buztitzen ziran, malko beroz.

68. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. ayerdi 00001 Ogeitabi urte oetan, batzuek patxaran ta besteak estutxo bizi geran euzkotarren etxeetan, negu tantaren batzuez busti dituzte matrallak, Aberri kutunaren zorigaitza ikusita.

69. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... euzko deya 1959 00001 Urtiak luze egiten jakuz
Burua astun, ixerdi larriz,
Bustita sarritan galtzak
Batzuetan bero larregi
Bestietan barriz otzak,
EUZKO-DEI onek poztuten ditu
Sarritan gure biotzak
.

70. 1940-1968 sailkatu gabeak literatur prosa osk kurl 0038 Berak gutxien igurikitzen zuanean, ur hotzez busti zuan aphezak.

71. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak j.j. arrizabalaga 0034 Dantzarixok, or dabiz, aguok siketu, miñe be, aiñbeste denporan aixe preskue artzen ez, bustixe... Pasodoblie bostgarrena joten dau gatz-ban'ak, eta....

72. 1969-1990 bizkaiera poesia j.a. goiria 0060 EUSKERAREN MALKOAK
Zergaitik dagoz goiz eder ontan zure begiak
negar ta malkoz bustirik?.
Zergaitik zagoz miñak artuta izadi dana
baitago pozez alairik?
.

73. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0040 Betiko eleiza andiaren keriza bustia egualdi usteletan edo ta eguzkiaren izerditan.

74. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0007 Nunbaiten busti ta likindu zan.

75. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0038 Izerdi likiñetan busti ta usaindu zan bat-batean.

76. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa ker salbaziño/2 0066 Oiñazetan egoala, aberatsak begiak jaso ta Abrahan eta Lazaro ikusten ditu; eta deadarka ba-diño:
Aita Abrahan, erruki zakidaz!, eta bialdu egizu Lazaro, bere atzamar-ertza uretan busti ta nire miiña oztu dagian, sugar onetan oiñazetan nago-ta.

77. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa osk atorra 0041 Kalea oindino bustita egoan.

78. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j. gorostiza 0039 Hareengandik urruntzea lortu nebanean, izerdi hotz batek bekoki guztia busti eustan: beharrezkoa zan karneta etxean ahaztuta itxi neban.

79. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. kaltzakorta 0113 - Etorri da betiko alde egiteko ordua esan eutsan senarrak begiak busti-bustirik zituala.

80. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1970 0095 Gayak: Oillasko samur bat, zatituta; orriburu (alcachofa) biren biotzak urunduta, limoiz bustita ta launa zatitan ebagita; bost errabun (patata) zati lodietan ebagita; lau zalikada gaimel (orio); esne-gurin zati eder bat; zalikada bat arzelin (perejil) berakatz ale bategaz; kipula bi, zati biribilletan ebagita; urun apur bat, gatza ta pipar auts pixka bat.

81. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0092 Sei arrautza emen be, 100 gr. gozokin zee, gatz apurtxo bat, gitxi; zalikada bat olio-gaimel; pare bat barrunbete (bizkotxo) paitarretan bustita, ta esne-gurin zati eder bat.

82. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0011 Tropikuetan, beraz, ez dau toki otz bustietan beste kalte egiten.

83. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak habe 0221 Gero siketijuen ondo, se bustixe erutebaban errota` esuan arto gosue eitxen da... talue arrotu es da... a ondo siketute gero errota`.

84. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak zubk 0016 Eta aizeak eroandako ur tantak bere arpegia bustiten eutsen artean, bere adiskideari Erregiñaren bizitza kontatu eutsala.

85. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak bizkaiko herri iturriak 0034 Hauxe da sarri askotan uraren ibilbidea: iturria-edateko aska-garbilekua; Bizkaian gauza arrunta izan ez arren ura, azkenean, ortuak bustitzeko erabilten zan.

86. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk itxasa 0095 PLA EGINDA DATOR. Busti-bustita dator, esateko.

87. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. iturbe 00160 Parafina solidoak ez dira urez bustiak.

88. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. navarro 00142 Esan bezala, testuek ez dute edukin linguistiko soilen bitartez bakarrik funtzionatzen; jakintza unibertsal inplizitu batek ere jokatzen du testuen ulerpenean, hau da, gauzen ezagupen orokorrak, eta baita ere berbaldi-ekintza bakoitza inguratzen duen hizkuntzaz kanpoko egoera orok. Horrela, amak jantzita dagoen haurrari hondartzan ez joan uretara dioenean, badakigu urak busti egiten du jakintzat ematen dela (agian, eta haurra oso txikia bada, ez du hori jakingo, eta ez du ulertuko amaren debekua, nahiz eta hitzak ulertu). Hau da, jakintza hori eta beste hainbat faktore berbaldi-ekintza guztietan ematen da eta erabakiorra da mezuaren ulerpen osorako.

89. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0061 Hona hemen etxe-tresna elektrikoak erabiltzen direnean zertaz arduratu behar den batez ere: - Ez erabili aparatu elektrikorik bustita bazaude.

90. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0061 - Lehorrean garbi itzazu aparatuak edota arreta handiz, parte elektrikoak busti ez daitezen.

91. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0061 - Ez ezazu makina elektrikoz bizarrik moztu bustita baldin bazaude.

92. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0077 Ez itzazu eskuak disolbatzailez busti.

93. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m.p. ormaetxea 0027 Airea sudurziloetatik sartzen da, usaina hobeto hartzeko beti bustirik egonez.

94. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0101 Intsektu gehienek onhartuko duten janaria, hauxe dateke: uretan busti eta azukretan sarturiko ogi mami zatitxoak.

95. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/1 0091 Pena handia hartu nuen nik
begiak neuzkan bustita
harria bota zuen mutila
zeukaten inguratuta
ondoan zegon piszinaraino
eraman zuten helduta
bat, bi ta hiru esan ondoren
uretara zuten bota.

96. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0089 Elurra galtzerdi eta bota tartean sartzen ari zaizu; honez gero zure oinak bustita nabaritzen dituzu eta gisa honetara ibiltzeko gogoa joan zaizu.

97. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak euskararenprogr 1981 0043 - Honelako olerkiak landu: Txipi-txapa, txipi-txapa euria goitik behera bustiko gara ta ez goaz kalera / etxean geldituko gara eta ez goaz kalera.

98. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak mekanogr 0175 Eskailerak, bustiak dizdiratsu daude.

99. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. kaltzakorta 0045 5.- Patxik ba daki nora ihes egin duten urez busti gaituztenak.

100. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak m. kaltzakorta 0045 9.- Bustita dauzkagun prakak lehortuta dauzkagunak bezain zarpailak dira.

101. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. altonaga 0251 Mareabeherean zehar, itxita eta kieszente egoten dira, brankiak bustita mantendurik.

102. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/6 0024 Horregatik murtxikapenak erabatekoa eta kontzientziaz egina izan behar du; janariak ez dira irentsi behar ongi xehatu eta listutan busti arte.

103. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/6 0215 Baserritarraren mihiak paper hegala busti zuen ta bere esku trebeak tolestu, tabakoa hertsiaz.

104. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0047 - Tenperatura 0 ampdeg;C baino txikiagoa den lekutan, harri bustiak eukitzea txarra da.

105. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak gurpila 0018 Barbantxo aza baten azpian, busti ez zedin, ezkutatu zen.

106. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0073 Zergatik bustitzen dira diskoaren ertzak?.

107. 1969-1990 euskara batua ikerketak g. nazabal 0081 Gure oharpenak kontutan hartuz gero, esan daiteke His Sortaren ezkerreko adarra bustitzeaz arduratzen diren arterien hersturak, ez duela esplikatu ahal izan bentrikulo barneko lorretaren trastorno hori, nahiko kasu ugarietan.

108. 1969-1990 euskara batua ikerketak lmuj 0199 Gaztelaniako -ILLA atzizki bustia ere besterik gabe igaro zaigu euskarara (-ILLAM latinez ULLAM-eren aldagaia da: an, g, b, s, an, b, g.

109. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0012 Eta eguraldi busti harekin erabat nazkaturik, esan zuen: - Eta hegoaldera joango banintz? Han eguzkiak asko berotzen duela esan didate, eta ez hemen bezala....

110. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. navarro 0027 Eskutan hartzen saiatzen bagara, busti egiten gaitu, ihes egiten digu, lurrera erori eta azkar desagertzen den putzua uzten du.

111. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m.a. unanua 0009 ... eta malkoez eraztuna buzti orduko... zas!.

112. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0021 Laster zabaldu eta busti zuen urak zola, lurreko hautsetan sugeen modura mugitzen ziren errekatxoak eratuz.

113. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0126 Malko nazkagarri hauen kontra ezin zuen ezer egin eta mantxa bustiak eratu zituzten burkoaren gainean.

114. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0080 - Busti egingo zaizu. - Berdin da.

115. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura zelina 0080 Etxerantzako bidean Liedenan bakarrik egin genuen alto, hankak luzatu eta eztarriak bustitzeko.

116. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0042 - Gure Martin zuen antzekoa balitz bai, hori eta gehiago eskatuko luke baina ez, gabardina bustia jantzirik oheratutako mutikoa beste kasta batetakoa zen eta hitzegiten hasi eta hara zer esan zion Urtzi jainko zaharrak bidalitako Mari Onari.

117. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0042 - Banoa! Eta argi printzatik gora, lehiotik barnera, elur maluten artetik, Martintxo Mari Onaren eskutik helduta Urtzi jainko zaharraren izartegira joan zitzaigun, bere gabardina bustia eta guzti.

118. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0031 - Ametsetan? Horregatik busti duzu ohea... - Glup!.

119. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkijo 0024 Mihi puntaz lapitza busti eta idazteari ekin zion, geldo-geldo, idatzi baino marrazkiak egingo balitu bezala.

120. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/1 0010 - Gure arteko zenbait iturripean ibili gara eta burua busti dugu.

121. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/1 0054 Ez zuen uretan bustitzeko gogorik, eta ur guztia piskana piskana, ezer garbitu gabe lurrera isuri zuen.

122. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura tom sawyer/1 0054 Gogoa behar zuen uretan bustitzeko.

123. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0022 - Joxe, zure ilobekin hitzegin behar zenuke! - Ez lidakete bizitza osoan barkatuko haietaz zalantzatzea!- esan zion Joxek, arraultze gorringotan bustitako ogi pusketa ahoan sartuz...

124. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0027 Kaletik atera-ala, artzain zahar batek ur bedeinkatu ttanttoz bustitzen du artaldea, Jaungoiko onak eritasun eta eguraldi txarretatik zain ditzan.

125. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0127 Glenarvan beti bere katalaiuekin untzi gainean hezurretaraino bustirik.

126. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. azkune 0094 Bidean gora jarraitzea baino lehen, aurpegia bustitzea nahi izan nuen.

127. 1969-1990 euskara batua poesia j.g. etxebarria 0034 Azken ikutuak esku dardartiz:
jo dut egur-muin sakon-hezean,
nire eskuetako odolez bustiz.

128. 1969-1990 euskara batua poesia p. zabaleta 0142 Tom Jones jockerean
zigarro kehea lausoa
Neon zirrinda kale bustian
gorri ta berde ta ori ta urdin hedatua
dorreko kanpaiak hamabi kolpe
portutik barku baten adarra
autobus baten abiada ohia

129. 1969-1990 euskara batua poesia p. zabaleta 0158 Zer ote du barnean
antsi busti,
ater ezin?

130. 1969-1990 euskara batua poesia p. zabaleta 0160 Peilo Martin
Burua bustiaz ipini zidatena.

131. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0011 Gauez gero
negar egindako goizak
busti egiten dit
desesperantzazko basamortu zuria;
egunsentiko argian, aldiz,
maskaratu egiten zait,
barrez,
begi nekatuon begirada kaskarrau...
lanez
sorturiko ideia leialek
erantzun gisa jasan behar dituztelarik
hotzez

132. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0063 Eta
nire oin busti berri artetik ari da
geraezin,
jakin ezik
mundua eta zerua elkarrenganako musuan batean bat
direnean, zuen artean biziturikoaz gogoraturik,
berriro hemen izango naizenik.

133. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. navarro 0136 Morellik zigarro baten bukaera busti eta handitutako ezpainen artean jarri zuen.

134. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0237 Hik badakik azala ongi bustia eramatea gustatzen zaidala.

135. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0012 Goizeuri lasa ari da atertu gabe eta giroa guztiz heze dago, bustita, blai.

136. 1969-1990 euskara batua literatur prosa e. antxustegi 0013 Hau tentetu bezin pronto txistuaz bustirik aluan barneratzen du.

137. 1969-1990 euskara batua literatur prosa durangoipuin 1985 0106 Egun hartan, asaskatzeko beharbada, bizitzan behin harrapatzen den mozkor horietako bat hartu nuen, eta ez dakit ez nola eta ez norekin heldu nintzen etxera, baina hurrengo egunean arropa bustiekin eta zapatak jantzirik nituelarik agertu nintzen ohe gainean.

138. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. arrieta 0060 Bizpahiru egunen buruan, ordea, neska haiekin bizitzen ohitzen ari zelarik ere, gauza batek axolatzen zuen Harkaitz: goizero, egunsentiko lehen argixintak urratzearekin batera neska haiek ibai ertzera jaitsi ohi ziren eta, xaplaka, oinak belaunetaraino bustitzen zituzten.

139. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0054 Belarra horizta zegoen landetan, egunak lehenago ebaki eta lehortzen utzia, baina bezperako euriak busti eta endregatua.

140. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0087 Behera begira doa Miren karrika buztian zehar, lanbroaren azpian; ihintzagarrez estaliriko urregorria da bere burua.

141. 1969-1990 euskara batua literatur prosa imuj azbel 0160 Astiro-astiro, sukaldean arrapa bustiak kendu txapa beroaren ondoan eta gorputz guztia muxukatzen hasi zitzaidan kuleroak erantzita, hankartekoa mingainez miztu, bi titi ttikiak hortzartean eduki hozkatu gabe, eta nik ilajetik eusten begiak itxita.

142. 1969-1990 euskara batua literatur prosa sgarm heriotza 0167 Txorikume bustia zirudien, esan zidan Nahir Miguel-ek.

143. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0052 Ahotsak krak egin zion agur esateko momentuan: zutik, bi lagunak, bi zentimetrotako kristal infinitoaren kontra esku bana jarrita, non Mehmeti iruditu zitzaion bere lagunaren begiak kariñoz bustitzen zirela: uste bait zuen Joxemik azken aldikoz zekusala Kurdistango adiskidea.

144. 1969-1990 euskara batua literatur prosa n. urbizu 0054 Esku batekin haurrari eutsi eta bestean esponja nuelarik, anaitxoa garbi-garbi egiten ari nintzelarik izugarri ongi pasatzen ari ginen; berak batean txanpu botila hartu, bestean jaboia, hurrengoan... ezin hobeto pasatzen ari bait zen eta niri ere, goitik-behera bustita egon arren, izugarri gustatzen zitzaidan ordurarte ezezagun zitzaidan joku berri hura.

145. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0080 Ogia ondo busti, behatza eta ogiaren artean barrunbe pare bat harrapatu eta ahora eraman zuen.

146. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0053 Alde batetik, ez zitzaion iruditzen etxe hartan beste inor egon zitekeenik, baizik eta bera bakarrik zegoela, bera bakar-bakarrik, eta nahiz-ta etxe hura izan alde hartan ohikerak agintzen zuen bezelakoa, halataz ere bere amets irudi hartan, etxe hura harrigarrizko itxurakoa zela iruditzen zitzaion, eta inork inoiz Drakularen jauregi beldurgarriaren orma teilatuak gogoratzen baditu itzal-lanbru nahastuan erdi galdua laister konturatuko litzateke zein modutan ikusten zuen Martak bere etxea, hara, mendi-tontor baten gainera aldatua, saguzar marruti batzuen hegakaldien azpian, etsai kaltegarri batzuen bizileku eta kabi bat izango balitz bezela, eta tristura haundi batek zaztakatzen zion barrena han bere burua modu hartan ikusirik, kobildua, izerdi hotzez bustia, hortzak kirrizkadan eta geldi ezin konturik....

147. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0083 Eta han urrutira, jende multzo ikaragarri hura agortzen hasiko balitz bezala, hurbilegi antzeko jende lokatz ugari hura desegiten hasia zen, eta noizbait entzundako mirari sinisgaitza, gizon olatuen gainean, inguma edo fantasma luze bat ikusten zen, eta orduantxe bertan ataka ireki izan balute bezela jendea barra-barra hasi zen itsaso zabaleruntz eta legun-legun, legor-legor, tutik ere busti gabe beren bidean jarraitzen zuten....

148. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0130 Kale osoa izarrek egiten dituztenak bezalako islada bustiez beterik zegoen.

149. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ugalde 0037 Arrain bila edo kainaberaz jantzita etortzen den asko somatu nuen; suertatzen dena baita gure herriko ibai hau, ibai izatez gainera, muga dela, ur tira hau adakadabra historiko baten eraginez mugarri busti eta mugikor bihurtu zitzaigula.

150. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0212 Lagunekin lasai tabernaz taberna berriro ibili ahal izatea, euri jasa gaitzek bustirik ere, zoragarri iruditu zitzaidan, bizkorgarri, bizi-iturburu.

151. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0019 Atean egon zen, euriari begira, ez bustitzearen plazerraz gozatzen.

152. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0035 Gabardina bustiaren hotza somatu zuen bizkarrean.

153. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0068 Bustiak eta zimurrak.

154. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. lizarralde 0068 Orrazia atera eta astiro apaindu zen, ilea erabat bustirik eta dizdiratsu ikusi arte.

155. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m.e. ituarte 0008 Horrela bada, Balea Iparraldeko berrogeitamar gradutako latitudea eta Mendebaldeko berrogei gradutako luzerana heldu arte igerian joan zen, eta bai, itsaserdian potin batetan eserita, belaki galtza urdinak, tiranteak (Gogora itzazu bereziki tiranteak, semetxo) eta itsasoko labaina zeramatzala, uretan hanka muturra buztitzen zuen galdutako itsasgizon bat ikusi zuen.

156. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0052 Hamabiak aldera, basakatuen eta tximu bustien gisan, bidez-bide etxera.

157. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0116 Eta hilean behin malbabiskoz egindako perfumeaz bustitzen nuen haren atea. Ez zen itzuli.

158. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0011 EURIAK EZ ZAITU BUSTITZEN, VALENTINE (I).

159. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0011 Euriak ez zaitu bustitzen.

160. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0011 Euriak ez zaitu bustitzen, Valentine.

161. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0180 g. Emaitza berdinak lortzen direla diote baba, gari irina, trapa bispinosa eta kasurika fruituak erantsiz, esne azukreztatua eta gheerekin irakindako eta kurloi arraultzez bustiriko sesamo ale azalak hartuz gertatzen den nahasturarekin.

162. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0123 Karmelo Isastik batzuetan furgoneta bustirik ekartzen zuen, hala ikusia zuen norbaitek, baina inork ez zuen adierazpen hori baieztatzerik izan, bustita heldu izandako kasuan ere, Karmelo kanpora jaisterako lehortzen bait zen, konkistadore hauskararen hatsaz, ura.

163. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0061 Pixka bat geroago, Gerry jarleku batean kukubilkaturik zegoen bere gelan; dutxatu berria, artean ilea bustita zuen bekokian eta lepondoan.

164. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0097 Ez zen lehen aldia bera estalgarritzat erabiltzen zuela, baina azkena izango zela erabaki zuen, Cliverentzako gutunazala listuz busti eta ixten zuen bitartean.

165. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. sarasola 0623 2.1. Euskal hots bustiak sei dira.

166. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. sarasola 0623 Ezaguna da euskal hots bustien balio adierazkorra: labur/llabur, nabar/ñabar, gozo/goxo...

167. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. sarasola 0625 Gure ustez gomendatu beharko luken ebakiera n eta l horiek bustitzen dituena izan beharko litzateke, eta horrekin ez dugu uste batasunaren izpiritutik at aurkitzen garenik.

168. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. sarasola 0627 2.3. /n/ eta /l/ ez dira aurreko /i/ batek bustitzen dituen hots bakarrak.

169. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0021 Ihi, Ezpata-belar eta Lezkek ibai-ertza hartzen dute eta agian baita ibaien egoerek aldizka bustitako eremuak ere.

170. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak heraklito 0011 117. Gizona, moskortu denean, mutikotxu bat gidari, hor doa alderoka, nondik dabilen arrastorik gabe, arima bustia duela.

171. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. txurruka 0011 Busti sabelaldeko erdiko linearen ilea eta alde bietara apur bat erretiratu, disekzioa hasteko.

172. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. txurruka 0050 Animalia zabaldu ondoren, liseri hodia ahalik eta arinen ebakitzen da, aho eta uzki alboko muturretatik, eta beste paper esterilizatu eta busti baten gainean ipintzen da.

173. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kirolak 1975 0032 Zirimola apartsuek inguratzen zituzten haitz mutur guztiak, eta hauts bustizko lanbroa sortzen zen sakonetik.

174. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak mintzamena 0142 Garai eta kultura mugatu batetako jakintza desberdin guztiak bustitzen dituen epistemearen oinarrizko presentzia determinatzailea argi eta garbi dago Foucault-entzat, eta guretzat ere halaxe dela esan behar omen dugu.

175. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm txina 0002 Iparraldean, negu gorrian, hotz mina egiten du; hegoaldean, uda betean, bero eta busti.

176. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak arrantzaria 0083 Hemen, untzi baten urgain aldea untzipea bezain bustia dago.

177. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizia lurrean (1) 0016 Itsaso eta lurraren artean
Erdi arrain, erdi musker, erdi igerilari, erdi narrasti, baldar eta ezkatadun animaliak atera ohi dira idoi edo putzu bazterretara, zingira ertzetara: mamutxak harrapatzeko, belarra jateko, hats hartzera, larru busti eta labainez, urgelditako kolorez.

178. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gasteiz 0036 Birjaiotako kultura bat da, Italiatik heldu eta bere berrikuntza-aparraz Europako hondartza guztiak bustitzen dituena.

179. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0020 Borroka: Ez landatu sagarrik laiotz edo leku itzaltsuetan edo oso bustietan.

180. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0020 Kobre oxikloruroa erabiliz, arbolak eta lurreko hostoak ondo bustiz.

181. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0092 Borroka: Neguan, egur gainean armiarma gorriaren errunaldia ikusten bada, tratamendua egin beharko da, oleofosforatu batekin, begiak handitzen hasten direnean, landare osoa eta bereziki adarren lotuneak ondo bustiz.

182. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0070 Eta hau bidali egin zuen gaztelutik eta orain kobazulo busti eta ilunean bizi da, barez inguraturik, muinoaren oinean.

183. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. otaegi 0041 Eta negua bera ere, otza baiño gehiago bustia dugula esan behar.

184. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0055 Teknika hori gaztelaniazko erromantzeroan ere ez da falta (adibidez, (1) García Lorca gisako poeta teluriko eta mitiko baten poesian ez dira faltako horrelako zertzelada paisajistiko bereziak: . Honelakoa da hilargiz, kutxiloz, presagio ilunez eta susmo gaiztoz betetako García Lorca-ren irudimen-mundu miragarria.... Akzioa, ia beti, paisajearen intuizioz bustitako irudietan biltzen da, etab.

185. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0094 Textu hau irakurri ondoren, irakurlea malenkoniazko sentipen sakon batez bustia bezala kausitzen da.

186. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak marxismoa 0011 E.T.A.-ren historia gazteari, zalantzez eta eztabaidez hain bustiari, trabarik lodienak zein hegitik sortu zaizkion begiratu besterik ez dago.

187. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. gereño 0097 (...) militarrak, handik dauden etxe apurretan lo egiten badaude ere, soldaduak lurrean daude lotan, lur bustiaren gainean, maiz euria gainetik jausten zaielarik.

188. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. mendizabal 0066 Paper zuri bat hartu eta, mantxa bustiaren gainean jarri eta zapalduz, mantxa paper horretara pasa.

189. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. mendizabal 0066 Papera busti eta han margoa bota... Esperimentazioa eta saltsa.

190. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sagardoa 0196 Jende askok, botilak etzanda pilatzen ditu ardoarenak bezala kortxoa bustia mantenduaz, hobeto itxia egongo dela uste duelako.

191. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sgarm izadia 0136 Ilunpetan, bustirik eta freskorik, ontoak nasai zabaltzen ditu zainak.

192. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. zuazo 0175 Ortografi alorrean, aurreko urteetako isuri berari jarraituz, ez zirudien oso zail adostasuna lortzea, baina Ipar eta Hegoaldeko euskaldunak bereizten zituen H-aren auzia eta bustien erabilera, beste zenbait gauza txikiagorekin batera jakina, sekulako istilu-iturri bilakatuko ziren aurrerantzean.

193. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. biteri 0182 d. 3.) Buztin bustiarekin esperientziak egin ondoren beste sail batera pasatzen dira.

194. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0077 Lagunaren etxera iritsi nintzen
Zeharo bustita nengoen
Ez nitzakeen erropak alda
Lagunak erropa lehorra utzi zidan
Oso ondo gelditzen zitzaidan
Katarroa harrapatu nuen
Joateko garaia zen
Neure erropa lehorra zegoen
Berriro aldatu nintzen
.

195. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0101 Fetuaren mazerazioa Umetokiaren barruan, hildako fetuaren ehunen deskonposizio eta biguntzea, likido amniotikoan busti eta blaituta egotearen ondorioz.

196. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak marrazkioeo/2 0045 Ura pintzela bustitzeko da.

197. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0095 Gero busti eta ondo legortuta dagonean, lixaz leundu eta sustrai-eskuillarekin, beti egurraren zaiñen aldera lan egiñez.

198. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0112 Egunkarri-zatiak ebaki eta ezkaiola uretan busti (G irudia).

199. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0112 Orrela eskaiolaz bustita dauden zatiak, aurpegi azalaren gain, bete-betean, erantsi, buruko eta guzti, goitik beeraño estalduz.

200. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak f. zubiaga 0050 Ikertxoren galtza zuri bustiak lurrean ikusi ditu lixibagailluaren ondoan.

201. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0012 Bustitzea asko atsegin zaiolako, ur-arkak eraikiko ditu.

202. 1969-1990 gipuzkera liturgia illetak 0163 Busti nazazu ixipuz, eta garbi naiteke, ikuz nazazu, eta elurra baiño zuriago naiteke.

203. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa i. begiriztain 0098 - Iñoren katilluan ogia bustitzen ari zera Randall!!!.

204. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa k. zubizarreta 0043 Gogor eraso dio, baiñon eztu ezer iritxi: gaiñekoaren akulluak oso odoldu du; bein eta berriz, erruki izpi gabe, sartu dio akulluaren eztena bizkar zabal gizenean, eta odolez, odol bero-gorriz busti zaio soiñ-axal guzia.

205. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa k. zubizarreta 0071 Gero, eztarria naiko ardoakin busti ondoren, bertso berriak... aldrebes, erdi-ipurdika, mediku zaarra zirikatuz.

206. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño txankan 0242 Amaika olakoren odolarekin bustiak zeudek, onuzkero, Euskalerriko uri, mendi ta itxasoak.

207. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0085 Polbora ori da, ain zuzen, Thunderbolt'en semeari nik busti nion polbora.

208. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.j. bergaretxe 0059 Bustiari eldu, begien aurrean lurrundu baño leen!.

209. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.j. bergaretxe 0060 Ortarako, egietan beera eta zearka, bide xiorrak ebakitzen zizkioten urari, goi-aldetakoa artu eta beragaz, beerago zeuden lurrak bustitzeko.

210. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0090 Urte euritsu eta bustietan osto, leka berri eta loreetan azaltzen dan beste gaitz bat, BOTRYTIS da.

211. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0090 Egin diteken tratamendua, oso segurua ez bada ere, auxe da: areako 60 gramo BENLATE-z lurra deskutsatu; eta gero ere 15-20 egunetik bein landarearen ipurdia bustiz, Benlate-z tratamendua egin.

212. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0112 Mueta onek besteak baiño gutxiago irauten du izotzarekin, bustiarekin edo leortearekin, eta jasota gero ere bestea baiño zaillago baita kontserbatzen, onen ordez gero eta geiago: GOIZEKO BARATXURI GORRIXTA, egiten da.

213. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0112 Lurreko ezetasunagatik ondo irauten du, naiz eta busti orrek ez dion onik egiten.

214. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0112 6.3.2. GIROA, LURRA, ONGARRIAK Eguraldi txarrari gogor egiten dion landarea data, edozein lurraldetan egin diteke; baiña giro epelak, itxasaldekoak, ez bustiegiak, eta beranduko izotzik izaten ez den tokiak, naiago ditu.

215. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. agirre 0112 6.3.3. ALDAKETA Lur onean azaroan ereiten da, lur pixu eta bustietan, berriz, otsaillean, eta baita martxoan ere.

216. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm eskl iv 0032 Baña, soka au piketan busti bear da; zazpi edo zortzi ari ditu.

217. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0065 Gañera, buztiñ-urakin busti ezkero ez da ikatza arrotzen auspoaren aizeak ematen dionean....

218. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0044 Basoa oso bustia zegoen eta oñetako lodiak zugaitzen enborretan ondo irristatzen ziran.

219. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak latxaga 0162 Errekan otza ta inguruak bustiak.

220. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia zerb akelarre 0231 (Eta bere lapitza ahoan bustiturik, mihia kanpoan, zirri-zarra hasten da...).

221. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa j. casenave 0133 ; (...) tenore honetarako kanpoan egon banintz, jadanik bustia nindukek, osoki, zapatak hantuak, atorra umia, brrr....

222. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. arkotxa 0018 Erotako... Nun daude mugak? XX. mende bukaera hunek nun ezartzen ote ditu mugak? Irriaren olatu ezin atxikizkoak eztitzen badoaz, nigarrak gelditzen zaizkio, bakarrik nigarren erresto bustia mateletan.

223. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa k. ameztoi 0051 Miarritzeko hiria aldiz, sahets batetik, ongi bustia eta bestetik ongi berotua: urte guzian, itsasoa eta iguzkia bere bi lagunen artean, goxoki bizi dela dirudi.

224. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Dashiell Hammet, euskaraz Gizon argala (, 1932; Koro Nabarroren itzulpena) Dashiell Hammetten azken nobela izan zen, nobela beltzeko maisuaren benetako thriller bat, detektibe-istorioa honelako liburu batek behar dituen osagai guztiekin: hilketa, desagerketa, susmagarri franko, tipo gogorrak, neska kaskarinak, elkarrizketa bizi ugari eta batez ere, guztia bustitzeko, whisky asko.

225. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak m. ostolaiz 0001 Bañan begiak bustitzen asi ziren, ta biotza urtutzeko moduan.

226. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Euria gogorra zen eta txabola batean sartu ginen ez gehiegi bustitzeko.

227. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Horrela, kanpoan pasatzen zen den-dena ikusten genuen, baina busti gabe.

228. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0001 Txuri-Urdin izoztegiaren ondoko gela hotz eta bustietan hondatzen ari dira.

229. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. euskitze 0003 III. Eder pilota soroa kanonigoen koroa sorbaldak daki errepikatzen metal bustien orroa.

230. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1990 0001 Ozpin beroaz busti pegatina.

231. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1990 0001 Pegamentua erabat joan ez bada, ozpinez busti berriz.

232. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. agirre 0001 Horiek, lurra pilatuz, mendiskak eraikitzen dituzte ganadua urtaro bustian edukitzeko.

233. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. agirre 0002 Boliviako El Beni probintzian 21 apaiz ari dira orain lanean eta infernu busti baina bero horretara itzuliko da berriro Manuel sorbaldako humeroa sendatzen zaion bezain pronto.

234. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. agirre 0003 Sendatu bezain pronto El Beniko infernu bustira itzuliko da berriro, bertakoak bezala biziz, bertakoei laguntzera.

235. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. hazabal 0001 Atera baino lehenago bagenekien hondartzatik txirrinduaz pasa ahal izateko arazoak gerta zitezkeela, itsasbeherako hondar bustitik pasa behar baikenuen.

236. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. hazabal 0002 Ondoren guztiok desiratzen genuena: eskubian Doñana, animaliak besterik ez daudela, ezkerrean itsasoa, atzean Guadalquivir, eguraldia epela, zaparradatxo bat edo beste freskatzeko, abenturatxoak: denbora aurrera ahala itsasoa gora zihoala, itsas ertzetik gero eta maizago joan behar olatuak eskibatuz (txirrinduak gaixoak); beste tokietan hondar busti berriaren azpian hondar lehorra... txirrindarren aurretik jausi egiteko aukera.

237. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak etxabu 0001 Aundiki andreak labadorarik ez zanean ere eskurik ez zuten bustiko lixiba egiten eta ezta izerdirik bota ere etxe solairuari dirdira ematen.

238. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Ezin dut esan zenbait egun iraungo duen parentesi honek, baina egun batzutan eguraldi zakarra, bustia eta hotzagoa izango dugula bai.

239. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1985 0001 Aurpegiak on du bustitzea.

240. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zubk 0001 Baiña euriak alde askotatik bustiten dau eta emengo arrantzaleak be esnatu dira.

241. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. peña 0001 Zortziretan abiatu. Baso itxian aldazgora, ta bide bustia.

242. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... l. oñederra 0002 Bere lehendabiziko asmoa sobera betetzen du eta liburu experimentalaren experimento-txipristina baino gehixeagok bustitzen gaitu.

243. 1969-1990 sailkatu gabeak literatur prosa karmel 1974 0072 Euria bizi-bizi
Itukiñak ugari
Nolatan ni ez busti
Banijoa igesi.

244. 1969-1990 zuberera antzerkia a. aguergaray 0036
Ene begiak bustirik,
Galthatzen deiziet, orano,
Ziekilan bizitzia,
Gero ene gaiñ juaiteko.

245. 1969-1990 zuberera antzerkia etxahun iruri 0015 BLANKAREN HILTZIA
Ulhûn ñabarra ixil ixila jin da
Bere thenorian, zelûtik behera,
Jeloskeriaz Nabarrako gaiz'ederren
Beste mûndiari ahalaz gordatzera.
Zoihartzeko txapela zaharrin
Sarthû da Erregiña Blanka;
Hor da belhariko, begiak bustirik,
Jinik Birjinaren behartzera,
Othoi lagûnt dezan Kastillanuetarik
Libratzen bethikoz Nabarra.

246. 1991> bizkaiera ahozkoak i. gaminde 0111 balde bete ur epeldu in bear da, da karea apurtxu betegas, busti apurtxu bet e garixe ur epelagas da karie, kariegas errebolbidu

247. 1991> bizkaiera antzerkia lortuko ote 0275 Danon ardurea da eta, horregaitik, danok bustiko gara.

248. 1991> bizkaiera ikasliburuak hizkilimin/3 0072 Papel zatia bustirik ala lehorrik dago?

249. 1991> bizkaiera ikasliburuak hizkilimin/3 0072 Horregaitik, edalontzian egoan aireak ez deutso izten urari sartzen eta halan papela ez da bustiten.

250. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0136 Haren maitasunezko begirada luzea bete betean zeuganantz datorrela igarri dozu, zeure samintasun lodi bustia zulatu guran eta lotsaturik itxi zaitu.

251. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak txondorrak 00071 Ba, sori bat bota da geo lurrakin tapau, da pagoadarrakin eo bringiakin danian, sean, e, geo, adakixa ero olan meia seetu ta bittarte danak artze akos asalai; ta geo bota orbela, orbel saarra, bustixa obia ixaten da ondio, orbela ta geo gaiñian ba, sea, irurixa esate ako, lenao txendorra eondakua bada irurixa edo len, lengo lur-erria, aekin tapau; da enborrakin danian, ba, soixa.

252. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00269 Animalia lurtarretan, O2 esfortzu txikiagoarekin hartzen da airetik; airea trakeak bezalako hodi-sistema batetik eramaten da, birikak bezalako barrunbeekin lotzen diren hodietatik, edo gorputzaren azaletik zenbait kasutan fina izan eta bustita mantentzen den horietan.

253. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00320 - Talde bakoitzean ernatzaile bana prestatu: iragazki-paperari zilindro forma eman eta flasko baten barneko paretei ia itsatsita jarri. Erdian kotoia edo zerrautsa ipini eta urez busti, iragazki-papera hezetu arte.

254. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00320 - Mota bereko hamabost bat hazi ipini flaskoko paperaren eta kristalaren artean estututa. Flaskoaren etiketan haziaren izena eta data idatzi. Egunero papera bustita dagoela egiaztatu.

255. 1991> euskara batua ikasliburuak geolbiol 00343 Protaloa bustitzen denean, anterozoideek arkegoniorantz igeri egiten dute, bertan ernaldu egiten delarik. Ernalketaren ostean esporofitoa (iratze-landarea dena) protaloaren gainean hazten da frondearen azpialde edo ifrentzuan dituen esporangioetan esporak ekoizten dituelarik (soro izenekoak dira esporangio hauek).

256. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00141 Iragazketa baten bitartez zerrautsa aterako dugu (bustita, noski), eta geroago, beste iragazketa baten bitartez harea bananduko genuke (hau ere bustita).

257. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00164 Izatekotan, erregai bustiak (egurrak, kasu) zeukan ura izan behar du.

258. 1991> euskara batua ikasliburuak m.a. meabe 00016 Grafian hatz-markak estanpatu hatza pinturatan busti eta gero.

259. 1991> euskara batua ikasliburuak m.a. meabe 00020 Ikasleek esku bat kolore gorriko pinturatan bustiko dute eta bestea kolore urdineko pinturatan.

260. 1991> euskara batua ikasliburuak lan-prestakuntza 00020 Tindategietan disolbatzaile kloratu perkloroetilenoa ordeztu da eta arroparen zikinkeria aspirazioz kentzen da, gero busti egiten da, lurrunetan garbitu eta lisatu egiten da.

261. 1991> euskara batua ikasliburuak bene-benetan/4 0002 bidaia / safaria / argazkia / hondartza / hegazkina / bainujantzia / kanpalekua / agentzia / maleta / eguzkia / igerilekua / txartela / lasaitasuna / gero / bihar / etzi / bustita / lehor / datorren astean / bapatean / primeran / prestatu / zapaldu / erosi

262. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/6 0093 Termometro baten beheko zatia alkoholez bustitako kotoi zati batez bil ezazu.

263. 1991> euskara batua ikasliburuak argia/4 0180 Eztarriak bustitzen baditut,
festak alaitzen ditut
eta egarriak bazara,
neurrian edan nazazu

264. 1991> euskara batua ikasliburuak u. ruiz 0095 Azken bi irudien aurreko eta ondorengo egoerak ere asma ditzakegu: nor den gizona, nork jarri duen baldea, zer dela-eta jarri duen, zer egingo duen gizonak busti ondoren, e.a.

265. 1991> euskara batua ikasliburuak ekintza/4 0015 - Bai, baina ez nau batere busti.

266. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/2 0128 Eta gertatu zen bazkaria ondo bustita egon zela eta kalera mozkor-mozkor eginda atera zela.

267. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/2 0046 Iharduera honen bidez urak lurrazala nola bustitzen duen frogatu nahi dugu.

268. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/2 0046 Zenbateraino daude bustita?

269. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/2 0046 - Kanpoaldea bakarrik busti al zaie?

270. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/2 0046 Biak berdin bustita al daude?

271. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/2 0046 Adibidez, zer gertatuko zaio euriak bustitzen duen lurrari?

272. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/3 0162 Lehor-lurretan euri urak soilik bustitzen du lurra.

273. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/lh 0119 - Ipini bustitako kotoi bat hondoan.

274. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0083 Ura beharrezkoa da ospitaletan, kaleak garbitzeko, lorategiak eta baratzak bustitzeko, abereak hazteko eta industrien funtzionamendurako.

275. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0083 6. Bildu barazkiak garbitzeko erabiltzen duzun ura eta erabili landareak bustitzeko.

276. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/4 00042 Larrua onduta erosten du, bere lokalean hori egiteko lekurik ez baitauka. Larru hori busti, moztu eta, josi baino lehen, bikea ematen dio, barrutik inpermeabilizatzeko eta zahatoak behar duen kontsistentzia izateko. Gero, josi eta kitto.

277. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00105 Euri-tantek, lehenik, landareak bustitzen dituzte, eta gero hosto, adar, zurtoinetatik behera jaisten dira poliki; geldo zoruratzen direnez, ez da higadurarik gertatzen.

278. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00269 Azalak bustita egon behar du gasak disolba daitezen eta difusioa egin ahal izan dezaten, eta trukerako fluidoa (airea edo ura) ukitu behar du; horretarako fluido hori mugiaraziko duten aireztapen-mekanismoak behar izaten dira.

279. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 00046 Hala ere, eraso saio bat egin genuen. Gure arrautza ustelak, ordea, haiengandik urrun lehertu ziren; eta gu, berriz, bustirik erretiratu ginen gordelekura.

280. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 00056 Hartu ogi oso bat eta behatzak sartu zizkioten behin eta berriz, zuloz beterik utzi arte; gero, ontzi bat urez bete zuten eta azukre eta ezti-ugari nahastu zioten; lastotxo batzuk hartu eta ezti-ura xurgatzen zuten, eta ondoren ogiaren zuloetan isurtzen, ondo bustirik utzi zuten arte.

281. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.k. igerabide 00056 Plater batean dozenerdi bat arrautza txirtxilatu zituzten, eta gorringo kraskatsuaz estali zuten ogi bustia. Azken platera prest zegoen.

282. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. kazabon 00007 Amatxo parean harrapatzen zuen bakoitzean, tiroak bezala botatzen zizkion galderak, bat bestearen atzetik, denak segidan. Amak ahal zuen moduan erantzuten zion, baina, asko sufritzen zuen, alabatxoa bi begiak busti-busti eginda negar zotinka ikusten zuen bakoitzean.

283. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. anzizar 00052 Bazekien masailak pittin bat gorritu zitzaizkiola, eta ziurrenik ezpainak lehor sentitzen zituela, bustitzen ikusi baitzituen begirada hipnotikoz.

284. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. etxezarreta 00047 Han biak batera bota behar, eta lur busti hura dena hurrengo goizean jelatuta egoten zen.

285. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. maiz 00122 Neguko giro hotzaren menpeko egunetan geunden bete-betean, tristea zen hura: zuhaitz biluzien artetik ez zen txoririk ageri, ez zegoen lorerik zelai bustietan, norabait joanak ziren denak, negu gaiztotik ihesi seguruenik.

286. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. maiz 00126 Elkarrekin pasatutako une onak gogoratu nituen hilerrian, bi lagunen zerraldoak euri-tantek apurka-apurka nola bustitzen zituzten ikustean.

287. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. elizondo 00010 Zazpiak ederki jota etxeratu naiz blai-blai eginda eta soinean neraman alkondara bustiak neure azpiko arropak ia bistan ipinita.

288. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00064 Ur-jauzia pareta busti bilakatzen zen eta orduan amuarrainik ederrenak biltzen ziren errotapeko putzuan.

289. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. gesalaga 0017 Ohera joan nintzenean nire barnean sentitzen nuen penaz lo hartu ezinik eta negarrez egon nintzen, ez dakit noiz arte, baina jaikitzerakoan ohea bustia zegoen.

290. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura o. peña 0072 Bustiak zeuden euriz, nire gorputza tristurazko negarrez bustita zeuden modura.

291. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0047 Bat-batean Selma printzesaren adats beltz kizkurra poliki-poliki bustitzen hasi zen; tunika ere gorputzari itsasten hasi zitzaion hodeiek eskainitako bainu zerutiar hura hartzen hastean.

292. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0054 Bolunba Balabako biztanleak kaleetan zehar dantzan eta kantuan zebiltzan, poz busti hark mozkortuta.

293. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0011
Eurimiri xirimiri
igela migela kantari
karakol bat karakol bi
bibotea busti zaio
gure katutxoari
ttantto-mantto
plisti-plasta
blai.

294. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0071
Olatu handi batek
busti ditu biak.
Haiek irriak eta
haiek garrasiak,
haiek garrasiak.

295. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0071
Biak gelditu dira
mela mela, blai-blai
eta arropak ere
busti zaizkie bai,
busti zaizkie bai.

296. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura e. azkue 0159 Eta hori esan zuenarekin batera ikusi ahal izan zuen betaurrekoak janzteko garaia iritsia zela benetan: aurpegi urrikalgarri batekin aurkitzen zen Txokoloski palankana gorriaren ondoan eseririk, Tobiren amak zapi busti batekin ilea marruskatzen zion bitartean.

297. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0067 Eskolaurrekoen patioko hormaren tarte bustiak lehortu egin ziren.

298. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. santisteban 0003 Horrexegatik, Herria bustirik zegoen, dutxatik atera berria bezala.

299. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0027 Gainera, nahiz eta busti ez, ate nabarra euri-gortina baten modukoa zen eta handik igarotzeak oso sentsazio lasaia sortarazi zidan (eskolan matematikako azterketa aprobatzean sentitzen dena baino ederragoa dudarik gabe).

300. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0088 Paseatzen nindoala, irakurle haietariko batek hunkitu egin ninduen: irakurtzen ez zekien hirurogei bat urtetako gizon bat zen, bandoaren aurrean; edo hobeto esanda, irakurtzen bazekien, bai, baina paper busti hartan zegoenaz jabetzeko bere buruari ozenki esan behar zion, beste batek esango balio bezala.

301. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0057 Trumoinaztargitximist bandolariak eusten zion ondoeza eginik zegoen Stief andreari eta fregatzeko uraz bustitzen zion aurpegia.

302. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0048 Busti ondoren, etiketa askatu egin zen, baina horrek ez zuen axola.

303. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0112 Baina geletako ateak ez ziren irekitzen eta mahukek ez zuten jada ezertarako balio, horrexegatik bilera pasiloan egin genuen, arropa busti, izara eta sakabanatutako kristal hautsien artean.

304. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0112 Oinetakoak bustita geneuzkala, astiro-astiro gindoazen.

305. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. narbaiza 0013 Muthesius andereak, luma tintontzian busti ondoren:

306. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0026 Osagaiak irakurtzen hasi zen adi-adi: apoaren listua, agure kaskazuri baten hiru ile, ilgoran moztutako erramuaren bost hosto, ume jaio berriaren pixoihal bustia eta ...-ren adar-hautsa.

307. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0066 Errinozeronte bustia lehortu egin zuten agurearen zakuaz, eta Bittorik galdetu zion orduan gizonari:

308. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0066 Halako ilea tente jartzen zaio bustitzen denean, eta estalpe moduko zerbait osatzen du horrenbestez, eguzki errainuetatik babesteko guztiz egokia.

309. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0104 Ezpain lehor eta pitzatuak busti zituen.

310. 1991> euskara batua poesia j.l. otamendi 00068 orri bustiak lurrean
Valencian dudan izebaz mintzo dira
kolorerik gabe letra larriek ildo nekeek
Tibidaboa asmatu nahi dute
eta senideen masailak gorri sendo ikusi
papera lehortzen ari
paper zuria horiska bihurtzen
urdin guztia zulotik gainezka
zirriborroa izatera iritsi da
eta Tibidaboa Valencia esku alferra
kale bazterrean geratu
gerizpe ozen hartan
esnagai ta lotan

311. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0030 HIROXIMA LOREZ ESTALI ZEN
MARINA kanpora so dago. Zerua iluntzen ari. Haizea.
Igande arratsaldea. Etzaizkio batere gustatzen igande
arratsaldeak. Erraten elakike nundik datorkion alergia
hori. Marrats-lore kolkoak ari polliki polliki idekitzen.
Hemendik hamabortz egunetara lore ubel pikor usaintsu
guziak zabalduko. Haize grisak inarrosten ditu. Martxoa.
...Martxoaren lehendabiziko egunean zendu zen. Hor
hil zen. Geltokian. Burdinbideen laberintoa. Sarea. Sare
metalikoa. Ez. Enuen ezagutzen. Biloak kizkurrak omen
zituen. Beltzak. Nik argazkia nuen bakarrik ikusi. Etzana
zagon luze luzea. Profesionalak. Lan errexa. Mugan ziren
erraiteko moduan. Metro andana bat. Bertzerik ez...
Ximixta batek ebakitzen du zeru goibela
Ortotsaren burrunbak mitrak daldarazten. Ezagun zen
goizetik denbora hunek etzuela gauza onik ekarriko.
Marinak airearen sapa, elektrizitatez haunpatua, abantxu
hazta lezake. Lehen euri tantak erortzen hasten. Ttitta
ilunak zimenta idorrean. Leihoa idekitzen du, euriak
idetzartzen dituen usainetaz mozkortzeko. Errauts bustia,
belar pikatu berriaren usain goxoa, marrats-loreen
perfume zoratzailea.

312. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0066 CARPACCIOren SAN GIORGIOrekin
NEGU gorrian badoa
zaldizko bat maitasunez
zelai hotzean lauhazka,
bide berriak asmatuz.
Dragoiaren hiltzera
doa zaldun bihoztoia.
Mitrak bafadez bustitzen,
bazterrak hormez xuritzen.
Aurpegia ilun bazoaz
gorputz ustelen gainetik,
bazoaz eta bazatoz,
zelai hotzaren mugatik.
Tracy Chapmanen mintzoa
abenduko goizargian.
Begiratu ninduzun.
Eta zureak zitaizken
nekuskien negar-hatzak
eta eneak, behar bada,
zure aurpegi galdua
altxatzen zuten besoak.
Carpaccioren margo hartan
zu.

313. 1991> euskara batua literatur prosa i. borda 00044 Arrabotsa maite zuen Sarak, hiriarena, motorrena eta haien usaina, bustiarekin nahasten zela olioa, monoxido karbonikoa eta emazte zein gizonen gorputzeko perfumea.

314. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00015 Eskuak izerdi hotzez eta malkoez bustirik neuzkan, harik eta salto bat eginez altxatu eta lasterka bizian infernu hartara abiatu nintzen arte.

315. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00106 - Zuek uste duzue atsoak Seven filmea ikusita zeukala? galdetu zuen Koldok ogi zati bat platereko saltsatan bustitzeaz batera.

316. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00110 Ezpainak mihiaz busti zituen.

317. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00124 Telebistak pizturik jarraituko zuen luzaro oraindik, ura entxufearen parera heldu arte, bederen: Bizkor Elisabeth goazeman! busti egingo gaitun eta!.

318. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00124 Gero lasaitasuna eta lur bustiaren usaina.

319. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00273 Hauen inguruan izpiliku berdeak lora daitezela, eta sarpoil urrutitik usaintsuak, eta usain astuneko azitrai ugari, eta edan dezatela bioletek haiek berak bustitzen dituen iturria.

320. 1991> euskara batua literatur prosa y. arrieta 00016 Gero, eskua masaila bustitik pasatu ondoren, piztia nola harrapatu duen antzezten hasi zaio Mariri, honen barkamena eskuratu nahirik edo.

321. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00121 Aurreko aldea ukitzen zuen, atzeko aldera pasatzen zuen eskua, patilak listuaz bustitzen zituen, eta, fokoen azpian, ile gorriaren dirdiraz itsutzen zen.

322. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00152 Ahoa ur azpian jarri eta bibotea busti zuen.

323. 1991> euskara batua literatur prosa a. egaña 00116 Nazka imintzioz egin zion uko García Hernándezek lehen hainbeste ahotan erabilitako zantzuak ageri agerian zituen intxaur bustiari.

324. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 00248 Gauzak kontatzen dizkit, goibeltasunez busti-busti eginda dagoen tristura latz eta ilun baten istorioa, adibidez!

325. 1991> euskara batua literatur prosa r. ilintxeta 00043 Bere keinu guztiei erreparatuz: zeinen kontu handiz hartzen zuen brotxa, nola bustitu eta estutu poteraen aurka pintura gehiegi ez hartzeko.

326. 1991> euskara batua literatur prosa j. lartategi 00013 Histeria instantera desagertu zaie, odoletan bustita.

327. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 00043 Jolasaren ibilbideak etxe-osteetako bidexka ilun lokaztuetatik barrena eramaten gintuen, eta, hango txaboletako tribu gogorren kolpe-erauntsien artetik, erraustokien usaina zerien baratze ilun bustietako atzeko ateetara, eta, handik, berriz, zalditegi usaintsuetara, non ere kotxe-gidari bat aritzen baitzen zaldia orrazten eta leuntzen, edo uhalen metalezko lokarriekin musika ateratzen.

328. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 00268 - Hori da azkena. Zorua batere bustia baldin badago, eskalapoiak jantzi behar izaten ditut.

329. 1991> euskara batua literatur prosa j. muguruza 00024 - Ja, ja ja, atzo ere gaupasa... Ja, ja, ja, betikoa... astoak bezala edan, eta etxera goizeko seietan kristoren atxurrarekin eta txurroa busti gabe, ja, ja...

330. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00024 Euria, tronpatuta-edo, beste aldera eroriko balitz, akaso izarrak bustiko lirateke, orain gu bezala?, galdetu zuen Lolok, pentsaera edo eldarnioa ote zen bereizi gabe.

331. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00044 Esnetan bustitako ogi mamia ematen zion jateko.

332. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00140 Kale bustien izkinetan, tabernen ateak zabaltzen ari ziren, biei ere harrera distiratsua eginez.

333. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0006 Zenbat aldiz ez naiz busti Josu Triki Head neureganatu eta larruazala bere erasoei ireki nion gauaz oroituz?

334. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0012 Eta euria egin berritan, hiri hartako kaleei arrain ustelaren usaina zerien, trenbideko trabes paralelo bustiek arrandegietako egurrezko kutxa apurtuez eginak ziruditelako, akaso.

335. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0012 Argindar kable bustiek sortzen duten zomorro hilzoriaren gisako ziztua.

336. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0122 Ez kezkatu halere, Paradiso Irratian zaudete, palmerapean babesturik, hemen ez da inor bustitzen, eta ni Susana Q naiz, Susana Q, zuen zerbitzura.

337. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0253 Ederra zegoen Flora; ile motz bustia eta orraztuta zeramanean atsegin zitzaidan gehien.

338. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0253 Eta oso ederra zegoela ile bustia atzera orraztuta.

339. 1991> euskara batua literatur prosa betiko loa 0134 Zer ote zen neure artean galdezka eta kokotea bustitzen ari nintzela, bera derrepentean bere onera etorri eta zartako bat eman zidaan eta kotxetik aparte bota.

340. 1991> euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0068 Perraultek zertzeta baten luma tintontzian bustiz idatzi zituen zure ibilerak eta harritua egongo zara zu orain ordenagailuaren eta gasolina depositoaren asmazio itxuragabe hauekin.

341. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0024 Erabat bustitzen ari zen eta bere ile-adatsak ur zurrusten ibilbide bihurtu ziren.

342. 1991> euskara batua literatur prosa m. sarriegi 0087 Egoera hartan ezin jarraitu eta gehiago bustiko bazen ere, suharriaren bila irten zen.

343. 1991> euskara batua literatur prosa i. irazabalbeitia 0008 Aitzurra sorbaldaren gainean jarri zuen eta harantxoaren erdian, makal eta lizar artean, isurtzen zen errekarantz abiatu zen, bertako ur fresko eta gardenetan bustirik, eguzki galdatan eginiko lanak sortutako izerdia garbitzeko asmotan.

344. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0048 Eserleku batean utzia zuen picnic-erako poltsatxoa jaso, eta pozak abiatu zen autorantza, lainoak bustita zeuzkan ezpainak mihiaz igurtzi, eta haien gorri umela dastatu ondoren.

345. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0087 Ingelesen Paseoa eta Aingeruen Badiaren arteko hare bustian promenatu ziren ilunabarra bere punturik gorenera iritsi arte.

346. 1991> euskara batua literatur prosa i. ugarteburu 0023 Izerdi hotzez bustita nituen eskuekin hiztegia atera dut, eta horra hor.

347. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0120 Eta hantxe: bustiak ilunduriko habitu grisaren azpitik dator erremediorik gabe zilborrestea.

348. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. arzalluz 0025 Hirurak aho batez bezala eta elkarri txanda ezin utziz hasi ziren hitz egiten, afan guztian adierazi nahiez, aski zela isurkari nardagarri harekin beteta zebiltzan dupak ikustea, sendo sinesteko, sorgintzarrek besterik ez zezaketela egin halako makur-lanik bihotz xaloz; eta gainera, zoritxarren batek joko zuela errepideak zipriztinduko zituzten, edo hobeto esan, haiek deabruaren odol beltzez bustiko zituzten dupa-gurdiak bere lurretan pasatzen uzten zituen edonor.

349. 1991> euskara batua saiakera-liburuak baietz ba! 00121 Azkenean zu ere bustitzen hasi dira.

350. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00095 Larru koipetsuentzat, limoi zukutan bustitako kotoi batekin igurtzi eta lehortzen utzi. Koipea kentzeko, arto almidoi edo almendra eta limoi zuku maskarila bat egin. Aurpegian hedatu eta ekiten utziz gero, ur epelez eta kotoi batez kendu.

351. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00151 - Barearekin garatxu bakoitza igurtzi, lingirdaz ondo bustiz.

352. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00151 Emakumeen genitaletan edota zati intimoetan agertuko balira, garatxuak kentzeko norbere listua erabili daiteke modu honetantxe: goizean jaikitzean, ahoa ondo garbitu eta buzti. Ondoren, norbere listua hartu hatzamarrekin eta garatxuetan ezarri, bai kanpoko zein barneko alu ezpainetan ere.

353. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00009 Neri zer ajola,
neguan eguzki ta bero ta lora?
Nere mendi busti
lañuaz yantzita, nai nituzke ikusi!
Nik ez artzen poza
neguan, ez badet euri ta aize t'otza...
mendietan elur,
auzoraño otsoa yetxiko dan bildur,
ta bideetan loia,
baserritik kalera naguan banoia...
Zugaitzak, osto-utsik,
ez al du, bidean, aitonaren antzik?
Ene Negu maite...!
zure magalera nik igesi arte,
eguzki onen min
osatu zaidazu Lañu-oroitzakin...

354. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. mangado 00069 Hau da, gutti goiti beheiti zera: Arrainik nahi duenak, buzti dezala..., e.a..

355. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. irigoien 0049 11. Horrek ezerekin zer ikusirik izaitekotan syntaxiarekin du zer ikusi, eta syntaxirik elementalenarekin gainera, hala gertatzen da zentzu bizidun edo bizigabeko izen-syntagma syntaxiaren aldetik asymmetria dakartenen kontuan ere, eta jakina, goragoko nota baten aipaturiko oposizioetan, perfil delakoaren kausaz, kasu baten, konparazio baterako, ezeri balioa eman nahi bazitzaion syntaxiari zen, nahiz-eta gero syntaxi delakoaren aitzakiaz arrisku nabarmena izan beste arlo guztietarako ere inor legezko jakitun ignorantzian oinarrituriko bilaka ledin. Tribunalekoren bat ignorantzian bizi baldin bada, eta horrezaz gainera baziren han euskararik ez zekiten hiru gomitatu harrizko, zer balio epistemoniko egiazko datekeenik erakusten du halako botok, jakituriari dagokiola legearen aurrean alferreko paper bustia eragiteko arrisku bizia baldin badu, inor gizentzeko bide zabaleko izanik ere?

356. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0179 Euskal sineste zaharrean ere, zazpi ahizpa dira Andra Mariak, gaueko ihintzetan elkarri bixita egiten diotenak, eta soinekoen puntilla xuria bustia salatari izanen dutenak.

357. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r.m. pagola 0165 Eratsun-en atte ere jaso genuen B lekukoarengandik, eta Auza-koak aite-ren parean forma bustia ere eman zuen, haurren erabilera eskatu genionean.

358. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r.m. pagola 0165 Horrela gertatzen da Bortzirietako azpi-euskalkian, Etxalar eta Oronoz-Mugairi-n ez beste toki guztietan bustitzen bait da.

359. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. beltran 0028 Ramon Goikoetxeak dioenez: Tolaretik sagarra jotzerakoan txalaparta jotzeko aukeratzen genuen ohola bustia egoten zen, hezea, eta teilatuan jartzen genuen lehortzeko, hots hobea eman zezan.

360. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0015 - Ureztatzerakoan hostoak ez busti.

361. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0016 - Alkoholez bustitako kotoi batez banaka-banaka kendu.

362. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0016 - Intsektizida sistemiko batez tratatu, hostaila bustiz edo sustraietatik landare osora zabal dadin lurpean sartuz.

363. 1991> euskara batua saiakera-liburuak perretxikuak 1995 0224 hasieran zurixka, baina ebakita 20 segundo baino lehen, esneak bustitzen duenean, lila-arrosa kolorekoa, gero pixkana arrosa kolorea galtzen badu ere, eta okel-krema hartzen.

364. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0097 Bizkotxoa busti

365. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0097 Larrua jotzeari deitzen zaio bizkotxoa bustitzea.

366. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0130 Etxekoandreak ez dit, ordea, entzuten. Larri da, bustirik ditu begiak:

367. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. barrena 0092 Lurra busti ontzian egoki sar dadin.

368. 1991> euskara batua saiakera-liburuak bidaiazient 0041 Oihu latzak eta kriskitinek bezalako klaskadak entzuten ziren eta, taldea ilunpean erdiko errekan buztiz edo estalaktita handiak saihestuz aurrera joan ahala, zalaparta gero eta biziagoa zen.

369. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. lopetegi 0187
bihi
bikain
bikario
bike
bikor
biku, piko
bil-, ik. bildu
bilatu
bilau(n)
bildots
bildu, bil-
bildur, beldur
bili-, ik. birigarro
bilo
biloba
bilur
biluzi
bihortz/tresna
bihotz
biper
bipi
bira
birao
biribil
birigarro, bili-
birika, biriki
biritxi
birjina
birla
birtute, bertute
biru
bista
bitarte
bitika, pitika, pitina
bixika
bitxi
bihur
bihurri
bihurtu
bizar
bizi
bizio
bizkar
bizkor
bizpahiru
biztu, piztu
bola
bolada
boltsa
bonbil(a)
borda
borla
borondate
borrero
borrai(n)a, borroina
borroka, burruka
bort
bortitz
bortxa
bortu
bost, bortz
bostehun
bota
botoi(n)
bo(t)z, poz
boz(a)
branka
breska, beraska
brida
buha
buhame
buhatu
bular
bulkatu, bultzatu
burasoak, gurasoak
burdina, burdin-
burla
burruka, borroka
burrunba
burrunzali
buru
bururdi
buruzagi
busti
butz, putz
butzu, putzu
buztan
(b)uztarri
buztin
damu
danba
dantza
daraturu
dardai
dardara
dardo
dastatu
deabru
debeku
dei
deiadar
deitura
denbora
denda
desegin
desiratu
desohore
deus
dilindaka, dilindan
dina
diru
distira
diti, titi
doha-/baina doan, doarik, dohainik/
dohain, doe
doe, dohain
dobera
doi
doilor
dolare
dolu
done
dorpe
dorre
dotore
duda
dupa
dupina

370. 1991> gipuzkera bertsoak bbarand 00034 San Juan'en etzuan nai
beatzikan busti,
gero errekan sartu
abarka ta guzti.
Eskarmentu geiago
badauka gerozti,
elizara sarriago
sartuko da noski.

371. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0513 Bertan, ordea, kilometro t'erdira, Berus izeneko opidum edo uri-gaztelu zar aundi ta sendo bat zeukan, zingiraz eta lur busti loitsuz inguratua, gaiñera.

372. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0043 Oñak ere, aniz bustiak izan, berotzen asiak ziran, eta zer esanik ez bere gorputz guztia.

373. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak i. olea 00127 AURTENGO Apirillak etzuan oso asiera ona izan. Bazuan otza eta bustia berekin. Une txarrak luze egiten zaizkigu, eta aurten udaberririk izango ez ote zan etsi ere egin genduan.

374. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa maiatz 1999 00041 Gero bere matela busti hetarat irriño bat ekartzen zuela erran zautan : Zu arras gaztea zira eta jostatu behar duzu bertze gazte oro bezala eta libre izan, zu hogei urtetarat heldu orduko izango dira anitz nexka gazte ni baino pollitagoak eta hetarik bat maitatuko duzu eta orduan alegera izango zira, ni aldiz orduko xahartuko naiz eta hixtuko.

375. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa j. ahamendaburu 0017 Burua apal, begiak bustirik zerua gehiegi miatu gatik, jartzen da harri baten gainean eta hasperenka hasten.

376. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa a. luku 00007 Ur-hasteen biharamunekoa zait gehienik atsegin, mendiko harri eta lohien usaina, ezpel izerleka, orbel lizun eta goroldio bustiaren hatsa hartuz, sablategia arramoldatu duelarik urak.

377. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bapatean/94 0250
Ni niki txuri busti batekin
ez nengoke hain itsusi,
ta zuk tirazko niki bat jantzi
hobea zenduke kasi,
beldurrik gabe heldu gerritik
ez zaite juan ihesi,
ta nik irrifar egingo dizut
urrezko hortz eta guzi. (bis)

378. 1991> sailkatu gabeak egunkariak tx. garmendia 0071 Bakoitzak geuren iritziak ditugu eta nik ere busti nai nuke oraingo ontan: gaurko partidua Arretxe'k irabaziko du eta txapeldun Eugi ertengo zaigu.

379. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1997 0052 - Eta gogora ezazue, errekara jostatzera joaten bazarete kontuz ibili arropa busti eta zikindu gabe!

380. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. manterola 0028 Ura gizonan sarrera
ta ondorengo karrera
nai ordurako etzan iritxi
komun bazterrera
pixa erdia lurrera
edo anka muturrera
belaunak ere bustiko ditu
emendik aurrera.

381. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... erlezantza 1998 00034 Ant.- Bai, erruz. Eztiarekin hazitako umeak gara gu. Meriendatzeko beti ogi gainean eztia izaten zen gure etxean. Gauza bat esan behar dizuet. Eztia hain da janari indargarria, ahogozatu egin behar da, listuz ongi busti, eta ahoan lasai-lasai erabili ondoan, jan behar da. Ez du balio bestela.

382. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... guaixe! 1998 00017 Inguben zaillen jendiek abar batzuk hartu eta suba hiltzen seyetu zien, bonberuei de otsein zakiyuen beya asko gostatu zakiyuen berta eillatzia. Hala de, lur dena busti zubien, bidian bestaldia ez pasatzeko.

383. 1991> zuberera poesia casve bortûzale 0046 Haatik, sakola zolan,
sûkre tarrok zonbait, bospesei, goititzen dû.
Ekiak gogorki joko dûanean,
eineren nabaritzen hasiko denean,
horietarik bat, arteka,
busti eta hurean,
hurtzera ûtziko dû ahoan.
Sûkreak emaiten dû igeitarzûna zankoer,
bûhûrtzeko indar zain oroer.

384. 1991> zuberera poesia casve bortûzale 0047 Oihaneala heltû beno lehen,
argitzen hasi badû,
lanapea tinkago da eta goiza nabartzen dû.
Oihanaren barnean sar eta
uste dû ûlûntzen ari dela.
Zohartihitzak busti dûtûan bago ostoetarik
ebi txoltolak erorten dira.

384 emaitza

Datu-estatistikoak: