XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa b. garitaonandia 0044 Comuniñoco Sacramentu guztiz santuan artu dozun esquero Jesucristo gure Jaunaren gorputz eguizcua, emon biar deutzazuz esquer andiyac Jaungoicuari, berotzen dozula zeure deboziñua pensamentu santuacaz, ta batez bere Jesucristo gure Jaunaren pasiño ta eriyotza santua gogoratuaz, berac Sacramentu santu au jarri ebanian, aguindu eban leguez.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa santuen bizitza laburrak 0061 Mesa emotean agertzen eban azkua (debozioa) ikusirik sarritan entzuleak maitasunez negarr egiten eben.

3. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0166 Mendiburu'tarr Aita Jesu-lagun Oyartzungo seme ospetsuak Jesus'en Biotzaren jayera edo debozioari dagozkion ikaskizunak A. Karrdaberaz, Hoyos, Colombiere, Kroisset, eta, batez ere, Alakoke'tarr Marrgarita Maria Doneagandik arrtuta, garrbi ta egoki idatzirik utzi zizkigun JESUS'EN BIOTZ MAITEAREN DEBOZIOA deritzayon liburu guztiz ederrean.

4. 1900-1939 gipuzkera liturgia m. jimeno 0022 Orrela izan zan alboerriyetaco guizon guziyac izuturic utzi zituan oben icaragarri au; orrela izan zan Goñico zaldunaren ibilbideac oquertu zituan guertaera; ori izan zan, san Miguel Goiainguerubaren bitartez Euscalerriyari laguntasuna emateco Jaunaren erruquiyac billatu zuan asiera ta zimenduba, bada Goiaingueru orrentzat zuten naparrac, eta batez ere Teodosioc, deboziyo edo beguirune ta maitetasun andiya.

5. 1900-1939 gipuzkera liturgia m. jimeno 0043 Erreguec eman ziyen cristaubai ejenplo arrigarri bat, bada lengo zarrac diyotenez, (1994-garren urtian) Huescaco guerralditic biyurtzean, bere mendecoen deboziyoa ta ondasunac gueitzeco, eta denbora berean Goiaingueru Santubari, argandic artu zituan mesedeagatic bere esquer ona aguertzeco, Pedro Sanchez, ber-bera, juan zan oñez Elizacho artara, ondarrez betetaco zacu bat bizcarrean eramanaz.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aita san iñazio 0093 Maiz icusi dedan gauza da, San Inazioren ura azquenengo gassotasunean edaten dutenac, Fede ta debozioz Sacramentuac artuta, eriotz pozcarria eguiten dutela.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aita san iñazio 0130 Nere Jesus guztiz ona, Zure Ama chit Santua, San Juan icasle maiteari, Gurutze gañetic gomendatu ziñionean, Zure ta gure Amaric onena onratzen, serbitzen eta amatzen, eracutsi ziñiguzuna: nic escaintzen dizut, Aita San Inazioren beste birtute guztien artean, arc Ama Birjiñari izan zion debozio guztizcoa, ta maitetasun paregabea; ta orregatic Ejerzizioetaco liburua escribitzean, Ama maite ori, eracusle eta guidaritzat iduquitzeco, zoriona izan zuan.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa aita san iñazio 0130 Arren, indazu, Jauna, zeruraco auqueratuen, siñalea dan, Ama erruquitsu onen eguiazco, debozioa, ta maitetasun irazequia piztu ditezela nere biotzean, Zu ta bera, orain ta beti-beti amatu zaitzatedan: eta Bederatzi-urren onetan escatzen dizudan mesedea, Zure gloriraco, Santuaren onraraco, ta nere oneraco baldin bada.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0251 Izanik Jaungoiko gure Jauna, beragatik ematen dan baso ura ere sari gabe uzten eztuana, ¿nola aiñ prestua izanik, ontzat eta gure alde artuko eztitu gure erreguak, debozio andiaz aurkezten diogunean, bere Semearen Odolarekin, jainkozko Odol, guretzat grazia ta errukia eskatzen duan orrezaz betetako kaliza?.

10. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0491 Zuk ala nairik, ez gaitzala utzi, debozio guziaz eskatzen dizuguna iritsi arte, gure pekatuen barkazioa, grazia geitutzea, birtutean gu aurreratzea ta betiko bizitzaz gozatzea.

11. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jesusen bihotz 0006 Dembora etorri denean, Jesusek hautatu du, duela berrehun urthe, bere gogorako serora bat, Margarita Maria, Bihotz Sakratuaren debozionearen ezagutaraztaile eta hedatzaile.

12. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jesusen bihotz 0006 Debozione huni eratchikitzen dituen ontasun handiak ichuri nahiz, galdegin du ere harren imayak non nahi ezarriak izan zitezen, elizetan eta etchetan; eta bai bakotcha, ba-familiak, bai erresumak kontsekratuak izan zakizkion.

13. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jesusen bihotz 0007 Bihotz Sakratuaren debozione egiazki eta borthizki atchikiak ezar-araziko du Jesusen Erregetasuna gure bihotzetan.

14. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jesusen bihotz 0007 Ez zaiku haatik aski behar geronek debozione horren hartzea; gutiziatu behar dugu, eta bakotchak ahala egin etsempluaz, contseiluez, eta bertze moldez, khar handienarekin, Jesusen Erregetasuna bertzetan ere sar dadin.

15. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jesusen bihotz 0016 Jesusen Bihotz Sakratuaren debozioneari eratchikiak diren zembeit probetchu baliosak

16. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jesusen bihotz 0017 JESUSEN Bihotz guziz maitagarriaren aldera debozione izanen dutenek eta Bihotz Jainkozko horren ohoratzailek badituzkete bi probetchu suerte: lehembizikorik, Jesusek berak erran diozkala Margarita Maria dohatsuaren eskribuetan aurkitzen ditugunak; bigarrenekorik, Eliza Ama onak emaiten dituen Indulientzien aberastasunak.

17. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jesusen bihotz 0017 Haren Bihotzaren alderat debozione izanen dutenentzat.

18. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa michel garicoitz 0024 Elizaco saindu eta yakintsun handienen arabera, herrietaco aphezec arimeri buruz egiten duten arduraco lanaz canpo, deusec ez diote diosesa bati, giristino escualde bati hainbertze on ekhartzen nola misionec; erran daiteke misionec osatzen eta fincatzen dutela herrietaco aphezen lana, bai macurrac chuchentzeco, bai egiazco debozionearen arimetan phizteco eta begiratzeco, bai salbamenduzco obra guzien hedatzeco eta fincatzeco, gehiago dena, hainitz arima ez da salbatzen misioneri esker baizic.

19. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jnn bihotz-2 0346 Eztu horrek erran nahi debozione hau orduan hasia dela, bainan ezta gutiago egia, Gregorio sainduak hogoi'ta hamar meza horietan zuen sinhestearen gatik ere, aree hobeki hedatu dela eskualde guzietan.

20. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jnn bihotz-2 0347 Horra zergatik giristino egiazkoek maite izatu duten debozione hau.

21. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jnn bihotz-2 0347 Eta-bada sinheste hori ona da, gauzari dohakon bezalakoa: hori da Elizak onhesten duen debozione bat.

22. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak a. lizartza 0101 Bere predikuetan, Jesus'en Biotza'ren debozioa eta Sakramendu Sainduarena edatzeko sayatzen zen.

23. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1931 0001 Ostegunean bukaera eman zitzaion lekaimen txadontxuan Agustin deunaren bederatziurrenari; jende asko bildu da egunero-egunero Agustin deunaganako deboziua agertuaz.

24. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa vill 0168 Berak josi ta bordatutako kasullak erabillitako tresnak, bere ildura ta debozioetarako erabilli zituen gurutze, kate, zilizio, ta abar.

25. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa vill 0152 Otoitza, Jesus eta Mariaganako debozio berezia, Jainkoaren aginduak zintzo betetzeko ardura eta Kristoren ordez dagoan Elizaganako itzala eta menpetasuna: oiek danontzat dira, eta ain zuzen, oiek dira Sorazuren bizitzatik danok jaso bear ditugun ikasbide nagusiak.

26. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa b. iraola 0259 Aureli andreak, Jema'ren amak, etzizkion erakutsi alabatxoari santuenganako eraspen edo debozio asko; Gurutzeko Jesus'enganako maitasuna, berriz, biotz-barruan josita, ezarrita, utzi zion.

27. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zeleta 0044 Lasartearrak antxiñatik eraspen edo debozio aundia izan zioten berari.

28. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zeleta 0044 Izate alatsu au egizten digu, ezpairik gabe, edonun Bera'ri zaion oneraspen edo debozioak.

29. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak a.a. cardaberaz 0052 Urri-illaren 15-ean Santa Teresa-ren fest egunean, Elizako Sakramentuak eman zizkaten, eta debozio irazekiz eta poz andiaz artu zituan.

30. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak j.m. bergara 0009 Eskuiko ate-markoaren atzean, ataga (atalaga) zarra; kristauek debozioz azkeneko pusketaraño eraman etzezaten, kristal barruan gordea.

31. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0043 - Horra nolakoak diren... Horien debozionea, elizan, egun argiz hola (eskuak kartsuki juntatzen ditu)... eta gauaz, bide zoko hautan gaindi, hola (gerritik hartzeko jestua eginez).

32. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. soubelet 0203 Gisa hortako moldean, nun da debozionea?.

33. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. soubelet 0203 Alta, askori ez othe zaiote iduritzen, Lurdeko itzulia eginez geroz, gaitzeko debozione baliosa egina detela?.

34. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. soubelet 0203 Zer othe dio debozione hortaz, Mazabieleko harpean agertu zen Ama Birjinak?.

35. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. soubelet 0259 Aita Sainduak berak, Benua hamaborzgarrenak izkiriatzen du 1918 urthean, Portugalak hartze duela Ama Birjinaren laguntza berezia, haren alderat agertzen duen debozionearen sari.

36. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0114 Ager debozione bera ondoko egunetan.

37. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0144 Segur niz holako zerbaiten gutizian zineztela, Esperantza dut gogoeta chume hauier esker, hobeki ikusiko duzuela nola behar duzuen ibili hemendik goiti, barna sartu bihotzean eta hedatu Ama Birjinaren debozionea.

38. 1940-1968 sailkatu gabeak ahozkoak jmb 0270 Eguiazco erregu edo oracio lecua dala, eta Jaunari escatzen diogun gauza conveni zaigunic ez digula ucatuco; sinistu eta devocio andi bat izan bear diogula, eta beguiraune on eta biotz biotceco bat zor zayola.

39. 1940-1968 sailkatu gabeak egunkariak basarri 00001 Debozio mutegiak bezela dira prozesioak: Jauna gurtzea ta adoratzea da beren elburua. Prozesioak galeraztea baño obe litzake beroietara dijoan jendea ezitzea; nun eta zertan dabiltzan konturatzea ta dagokien bezela jokatzea. Ta... ba-daukagu zer ikasia!

40. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1944 00001 Hazila edo hilen ilabethea, orai agertzen dute Hamabi liberetan salgei da, librairie Le Livre, 9, rue Thiers, Baionan. Pierre Lafitte jaun aphezak egina da hilen alderako debozionea argitu eta sustatu nahiz.

41. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. garitaonaindia 0058 Eta ez oraingo Aita Santuak bakarrik, Juan Paulo'k, baita beste Aita Santu askok be, sarritan bedeinkatu izan dabe zazpi gizalditan zear Elizan iraun eta irauten dauan deboziño eder au.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak apez 0445 Hauek dira gaiak: Ama Birginaren bizitza eta debozioa; Jesusen bizitza edo historia jaiotzetik hasi eta berbiztu arte; Eukaristi misterioa; eta azkenik, kristau doktrinaren egiak.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. apalategi 0096 Apezak elkarri pakearen eskua luza diezaiogun eskatzeko unean, kapilan orain arte belauniko, burua beheratuta, debozio haundizko itxuraz egon den emakumezko gazte hura, handik altxatu, eta nire eskubian zutik gelditu da.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sm landuz 0120 Gure mendi eta basoetako zenbait ermitak badute beren baitan nolabaiteko giro atsegin bat, herritar arte atsegingarriak eta bertako debozioaren graziak ematen dien berezitasunagatik.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. olariaga 0044 Eta horrela bere deboziotan zihoala, eseri egin zen pixka bat ibaiari begira; ibaia behean zihoan.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. olariaga 0056 Eta beren asto txikien gainean Jerusalen aldera zihoazela, ohi denez, Jerusalenera heldu baino bi mila lehenago, leinargikoa zirudien espainar batek, Diego Manes zeritzanak, erromes guziei debozio haundiz zera esan zien, handik gutxira Hiri Santua ikusi ahal izango zen lekura iritsi behar zutenez gero, on egingo zuela bakoitzak bere barrua gertutzen bazuen, eta isilik joan zitezela.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. olariaga 0092 Eta hau agindu ondoren, ezgaraiz etortzen zitzaizkion debozio guziek utzi egin zioten eta bere ikasgaiak bake-bakean aurrera eraman zituen.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. olariaga 0109 Eta irain asko egin zuela gure Jaunaren aurka hura serbitzen hasi zenez geroztik, baina ez zuela behin ere bekatu astunik egin; aitzitik, gero eta debozio haundiagoa zuela, hau da, gero eta errezago aurkitzen zuela Jainkoa, eta orain bere bizi guzian baino errezago.

49. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0008 Eta zailla da, Birjiña Mariari egiazko debozioa izanik, beste eliztar guztiekin elkartuago, eta guztien Buru dan Aita Santuarekin batuago ez egotea.

50. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1972 0001 Geroxago, bera bikario zen denboran bazuen bere gaztekilako otoitzetan debozione berri bat pentsatua: sozial erreboluzione edo iraultzaren ama otoizten zuen.

51. 1969-1990 zuberera antzerkia etxahun iruri 0054 Jaca-n eta Erruman
Debozionez izanik,
Zunbat khantore eder
Arte hortan eginik!

52. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak eaegut 1995 0022 Euskaldun onaren bizia; Otoiz gaiak, iru liburutan; Jesusen Biotzaren Debozioa eta abar.

53. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. aldekoa 00102 Ezin zen bestela izan, nire Nirvanaren liderrarenganako debozioa ezagututa.

54. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura i. irazabalbeitia 00064 Aitona Joanek, lehenago, oso-oso aitzinean, hura ermita izana zela izan zionean, lilura debozio bilakatu zen. Santuen irudiak ikusten zituen harrietan pintaturik.

55. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0019 Bata osasun txarreko eliz-gizon batengandik guk entzutez ezagutzen genuen debozio eta kaudimen handiko gizona bera, dagoeneko betiko atsedenera deitua izan dena.

56. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. sudupe 00150 Dena dela, Orwellek ohartarazi zuenez: Bereizi egin behar dira, zeren bi ideia jasotzen baitituzte, desberdinak ezezik aurkakoak ere badirenak. Abertzaletasun hitzaz adierazi nahi dut toki jakin eta bizimodu jakin batekiko debozioa, munduko onena dela pentsatuz baina inori inposatu nahi gabe. Abertzaletasuna defentsiboa da berez, bai militarki eta bai kulturalki. Nazionalismoa, aldiz, ez dago bereizterik boterea lortzeko desiotik.

57. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. arana m. 0009 Jesusen Teresa-rekiko debozio berezia zeukan eta honen ohorez ere Ereserkia musikatu zuen.

58. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. amuriza 0149 Mirakulu hau eliza hartako kalonje guztiek abalatu zuten, eta hiriko biztanlego osoari ere deitzu zitzaion gertakaria berresteko, honek beronen debozio gartsuz mirakuluan erabat sinesten zuela aurkitu zuelarik gure kardinaleak.

59. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. zavala 00020 Aurtengo (1999) abuztuaren zati aundi bat ortan bota det, nigan bi berotasun sentituz: eguraldiarena eta Sor Justinaren Ama Birjiñarenganako debozioarena.

60. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elgoibarren 1993 0005 Debozio handidun pertsona naiz, nire gurasoek egin zuten aukerarekin konforme nago.

61. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0018 Baina, igoal, ahotsa bera baino gozoagoa, boza izango zen, doinu eta kantaren bide-errebuelten arteko leuna eta barruenetik sortzen zitzaion jaiera debozio berexidun hura... nola esplikatu?

62. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0018 Mendeetako debozioa

63. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0019 150 salmo hauetan ere, israeldarren bizitzako gorabehera eta pasadizo aunitz eta denetarikoak dauzkagu: batzuk jauretxekoak eta besteak gortekoak, penitentzialak edo eskerronetakoak, garaipen-kantak edo lamentazio trixteak, erromesaldikoak edo legea ausnartzekoak... denen lotura sinesmen eta debozioan datza.

64. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0019 Jakin behar du abesten, hori bai; gustuz eta debozioz abesten, aise, erreztasunez, urduritasunik gabe, bakeoso-bakeoso, patxada emanez, otoitz eginez, bestela, kasu honetan, apenas balio duen.

65. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0014 Argitzerik balego nondik datorkien gure Euskalerri honetan horrenbeste atxikimendu eta debozio?!

66. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0014 Debozio gehiago diegu santuei eta Errosario egunari, agidanez, geure probetxu erabatekorako Elizak prestatu dizkigun tenpora egun apenas ezagutzen ditugun hauei baino.

67. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zelaia 0007 Eibarrek, aspaldietako gizaldietatik, beti izan dau Ama Birjiña Sortzez Garbiari debosiño aundixa.

68. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zelaia 0007 Isasiko komentua debosiño orri lotuta egin zan eta bertako aldare nagusixa Ama Birjiña Sortzez Garbixarena izan bihar zan.

69. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zelaia 0007 Eta arrezkero eibartar eta inguruko errixetakuak eta Euskalerriko beste jende ez gitxik, egun orretan, Iraillaren sortzian, pozik eta debozio aundiz ospatzen dogu egun au.

69 emaitza

Datu-estatistikoak: