XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kortazar serm 0222 Pekataria bizi izanik biurtuko dan esperantzetan, eltzen da aizkenik ergay onetara, desiraz beterik, baña egintza onen utzik, kasik Jaungoikoa ezagutu gabe, eta berari ezer eziñ eskiñirik gaiztakeriak ezpadira, eta berak betikoak uste zituan egun batsuek bukatzera dijoazenen damutasuna.

2. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak txill hetah 0063 Hori dala-ta, hunela zion Jeans izarlariak, bizi guziaz ortzeko leku zabal illunetara begiratu ondoren: Zertara biltzen da bizia? Neholaz ere ez dagokion Kosmo batera ia ustekabez erori; heriotzaren hotzak utzarazi artean, ondar-ale zatiño ziztrin bati bortizki heldu: teatro txiki batean oso ordu laburretan harropuztu... Halere badakigu, egia esateko, gure nahikunde eta desira guziak azkenean hutserako dirala; eta guk egindako guzia gure arrazarekin batera hilko dala, Kosmoa bizkitartean gu guziok sekulan izan ere ez bagiña bezelaxe geldituz ....

3. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1961 00001 Gure desira ere da azkenik, aiphatu Chaparretako bi ahizpa hauien aneia egun hautan Algeriatik bere zerbitzua akabaturik ethorri beharra den Charles gaizoaren laster ikustea.

4. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Guziek, onhar ditzatela gure zorionezko desirarik oberenak.

5. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Bihotza desir onez dut betea eta zuk egin dautazun kalte bezeinbat ongi desiratzen dautzut; munduan ni malerus bezain, zu urus izan zaiten.

6. 1969-1990 euskara batua bertsoak maiatz 1989 0015 Lehengo, mintzo, olerki, eta
Aberriaren desira,
basati horren zitalkeriaz
ohilduak izandu dira;
euskara, beraz, txokorik gabe
etxetik urrun bizi da.

7. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0016 Animaliak bulkadei, senari, gutizia edo desira hutsei jarraiki jokatzen du.

8. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0258 Axaleko gogo eta desirak egunetik egunera biderkatu egiten ditu eta mila gauza jartzen.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0228 A priori determinaturik ez badago ere, desiren, apetentzien eta afektuen bultzadak hartzen ditu a posteriori edo praktikan gure nahimen honek.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0251 Hilabete hauetan, nazio alemanaren bozeramailegia gertatu zen Luter, haren beharren eta desiren abogaduegia bihurtu zen alegia, erbestera beste gabe bidali ahal izateko.

11. 1969-1990 euskara batua ikerketak eglu ii 0351 Aukera edo desirak adierazteko ere erabiltzen ditugu:
(2) a. hoa artaburuak urkultzera, nahi baduk!
b. goian bego!
c.hala biz.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m.a. unanua 0009 - Ezetz esan bete ezin dezakedan desirarik!.

13. 1969-1990 euskara batua poesia fdz. de larrinoa 0007 Nire gelan ateak, zur zaharrezko marroi iluna,
deskriba dezake malko eta irribarre; leihoak,
zuri argia, kristalaren transparentziaz
nolako desirak abiatu diren jakin badaki;
pareta berdea, eta hezea,
hormairudiz betea; lanpara baten alboan
ohea, ametsetarako bazter enea; armarioak,
erdi zabalik, inolako lotsarik gabe erakusten du
ezordenuz pilaturiko arropen irudi anizkoloreduna;
ispilurik ez;
erdian, elkarri begira, mahaia eta aulkia gaurko ia
arratsalde guztian nirekin bat izan dira; lurrean
baso bat ur, banaizezpanaiz egarri.

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0055 Eta zure desira jator guztiak banan-banan erortzen ikusiak ditut, Irabaztearen grina nagusia zutzaz jabetuz joan den neurrian, ez ala?.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0153 Bere desirak harenetara egokituko ditu, bere ekintzak bezala, eta aztikeriak aldenduko ditu.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0081 Egia zen bi egun zeramatzatela Petronilaren etxean Euskal Herrira itzultzeko desiraz, oraindik irtetzeko modua bilatu gabe.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. sarasola 0099 Egoera normal batera heltzea guztion desira da, baina ez gara normaltasun horretara lehenago helduko jadanik egoera normal horretan bageunde bezala arituz.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. intxausti 0100 Gehiegi ez luzatzearren, ez dut hemen jasoko hainbat pasarte eder; baina, laburtuz, esan dezadan 1956an, alde aurretik igarri zuela, bere desiretan, ondoko urteetako euskal garapena.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. urbieta 0121 Entzun lagunok haurtxoen desirak
zoazte mendira, lasterka jira.
Bagoaz herritik atzeko atetik,
Lau artista zaharren atzetik.
Agur! Agur!
.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. olhagaray 0221 Geroztik, herriaren desira horiek argitu dira, kooperatiben helburuak ikertuak izan dira, Iparraldearen ahalmena neurtu eta jende batzuen gogoetak sustatu.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kontsumheziketa 1986 0137 Gutun horretan projektu pilotoaren ideia nagusiak planteatzen zituen eta, berebat, bere desira azaltzen zuen ahalik eta asignatura gehienetako irakasleak parte hartzea nahi lukeela adieraziz.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. haranburu 0023 Anorexiaren azpian aho bidetiko fekundazioaren fantasma egonen litzateke eta horri loturik agertzen da haurdunaldi fantasma; amenorrea, berriz, interpreta daiteke haurdun egoteko desira inkonzientearen betetze bezala.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. haranburu 0030 Horrek esplikatuko luke, ez bakarrik ugaritasunean jateko desira errepikatua, baizik baita ere pertsona jakin batzuekin egoteko duten zaletasuna, hainbesterainoko zaletasuna, ze pertsona horiei atxikiak gelditzen bait dira.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. haranburu 0148 Ordezko objektu horren posesioaren desirak eta objektu ordezko horien pilaketa eta barneratze desirak eraman dezake haurra kleptomaniara edo bulimiara.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. haranburu 0148 Desira horren insatisfakzioa zenbat eta handiagoa, orduan eta premia handiagoa dugu objektuak pilatu, eduki eta barneratzearena.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. haranburu 0160 Gorputz irudian desira ere sartzen da, ez premia bakarrik.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. haranburu 0160 Gizakiak modu narzisikoagoz bizi ditu bere gorputz irudiari elkartuak doazen desiraren bultzadak, bere gorputz eskemaren kitzikapenei lotuak doazen atsegin eta sofrikario sentzazioak baino.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. haranburu 0160 Hizkuntzaren bidez gorputz irudian antolatzen dira desirak; hitzik gabeko heziketan gorputz irudiak ez du subjektuaren sinbolismoa egituratuko.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. haranburu 0160 Gorputz eskema gorputz iruditik bereizia dagoenean, espazio eta denboraren haustura moduko bat sortzen da eta haustura horretan, bere errealizazio posibletik bereizitako desira baten imajinarioan lerratzen da haurra.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. osa 0099 Denboraldi batez ez zen hitz alienatua, hitz inposatua izan, hitz librez, desiren, pentsamenduen eta asmoen espresiobide baizik.

31. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. arregi 0133 Gizarte zibila ez da, Aristotelek uste zuen bezala, gure izaeraren ondorioa, gure desiren ekilibrio ahulean sustraitzen den zerbait artifiziala baizik.

32. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak eglu iii 0351 Aukera edo desirak adierazteko ere erabiltzen ditugu: a. hoa artaburuak urkultzera, nahi baduk!.

33. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. apalategi 0019 Bizidun batek osoki bilakatzea duen sena asetzeko zerbait eskas duelaren sentimentua, ondoez izaeran gauzatu daitekena, beharra emendatzeko desirioan bihurtu ohi da.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Gure konplimenduekin onhart ditzatela gure desira hoberenak.

35. 1991> euskara batua antzerkia l. haranburu a. 0101 Amou eta Urtubi... ezagutzen ditut bai beren kezka eta desirak.

36. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0046 Romondoren ezpainak irribarre geldo, nagi batean kizkurtu ziren baina haren begi beltzak, kanpamenduko suaren gainetik neskari begira, desirarekin sakondu egin ziren.

37. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0046 Ijitoen musikak ere bazirudien desirarekin sakondu egin zela eta bikoteak, besoz beso, karroetara alde egiten hasi ziren.

38. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0077 Aingeru amorosari zer gertatzen zitzaion ba, orhoitzen?
Haurra bere baitan galdua.
Paper xurian, zaldi bat urdiña, bi hegalekin, jalgitzen
ari. Haurrak dio horrela paperretik hegalda ditaikeela eta
joan menturaz Pekinera edo Borneora. Orain zuhaitzak
sortzen, luzatzen eta haurrak dio hain hainbertze
haundituko direla nun zerua hunkituko duten eta
pintatzen ari den erreka hori zabalduko dela, itsaso
bilakatuko dela eta munduko arrain bitxienak, mola
molak hain beldur egiten dautatenak (haurra xamurki
nitaz trufatzen da), arrain gabargiak, Groenlandeko
himantolofa, bi mila metro beheitietako osinetan soilik
aurki daitezkeen zintzur-handiak, eta oraino beheitiago,
lau mila, bortz mila metrotako hondalezeetan mugitzen
diren lasiognathus saccostomak eta gigantactis
macronemak, eta bertzeak ere, argiz egarri diren arrain
hegaldariak eta ere nik hain maite dituztan
itsasugaztunak, zeri oniegiak, beluga xuriak, delfin
jostakinak, han biziko direla.
Haurrak haur direlarik. Desiraren hegaletan.
Haur direno...

39. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00097 Huraxe zen Koldoren desira eta inolako errukirik gabe bete zuten etxekideek.

40. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00013 Bateko, nire buruari ukatu gura nion baina, behin eta berriro, atzera harrapatzen ninduen desira aitaezinarekin gatazka bizian.

41. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0060 Utz iezadazu entzuten zure zakilaren indarrak estututako biriketatik larri ateratzen den arnasketa ahula, ahula baina ai! hain sakona bere desira itsuan!

42. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0052 Zin-zinez mintzatzen nintzen; baina, zalantzarik gabe, nahiko ahul aurkitzen nintzen, ez baitnuen Marcelineren desirarik sentitu handik hilabetera arte.

43. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0148 Senarra (hogeitamar urte zirela, ezkonberritan, hiri hartan bizi izan ziren aldi batez, gero Prahara aldatu eta han, hamar urte zirela, hil egin zen gizona), testamentuaren desira bitxi bategatik, hiritxo hartako hilerrian ehortzi zuten.

44. 1991> euskara batua saiakera-liburuak orientalismoak 00012 Beraz, beat mugimenduaz Ekialdeko erlijioetan sakontzeko desira adierazten zen, bereziki Zen budismoan. Black Mountain College izenekoa horren gune garrantzitsuenetako bat izan zen, eta bertan lJohn Cage bezalako jende ospetsua printzipio honetan interesatu ziren, irakaspen haien araberako proposamen artistikoak garatzeko asmoz.

45. 1991> euskara batua saiakera-liburuak orientalismoak 00012 Eta testuinguru horretan Ekialdearekiko interesak bulkada berria hartuko zuen, bereizi ezin zitekeena bidaiaren esperientziatik, kultura eta geografia berriak aurkitzeko desiratik, izpiritualitatean eta naturarekin lotura estua dakarten bizimoduetan babes hartzeko nahitik, eta mundu politikaren errefusetik, nola bigarren mundu gerrak hala Vietnameko gerrak gizartean utzitako ondorioak ikusi eta gero.

46. 1991> euskara batua saiakera-liburuak orientalismoak 00012 Espainiako testuinguruari dagokionez, Alberto Corazón edo Pedro Sempereren aipatutako liburua edo Luis Antonio de Villenak 1975ean argitaratutakoa bezalakoek azpimarratu egiten dute kultur egoera berria aztertzeko desira, eta nahiz autore oso gazte batzuen inozotasun tipikoa islatu, oso ongi ilustratzen dituzte garai hartako desirak eta interesak.

47. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00009 Gogo eta desira berri hauek herrialde garatuetan garapen bideko herrialdeetan baino ugariago eta desberdinagoak dira eta poliki-poliki benetako premia bihurtzen dira. Horretan bi fenomenok izan dute eragina.

48. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00415 Poztasunetik sortzen den Desira, bada, Poztasunaren afektuak berak laguntzen edo emendatzen du (Poztasunaren Def. arab., 3. Zat., 11. Prop. Eskolioan ikus daitekeena); Tristuratik sortzen dena, aldiz, Tristuraren afektuak berak hertsatzen edo tipitzen du (Eskol. beraren arab.) eta, beraz, Poztasunetik sortzen den Desiraren indarra, gizakiaren ahalmenaren arabera definitu behar da eta, aldi berean, kanpoko kausaren ahalmenaren arabera; eta Tristuratik sortzen den afektuaren indarra, berriz, gizakiaren ahalmen soilaren arabera definitu behar da; eta, horrengatik, Desira hura indartsuagoa da, hau baino. H.B.D.B.

49. 1991> euskara batua saiakera-liburuak haur eta gazte 00028 Beraz, kontsiderazioa norbanako bakoitzaren premietara zuzenduko litzateke. Izan ere, pertsonaren desira objektiboa da premia, bere oreka mantentzeko ezinbesteko elementuak falta zaizkiolarik edota funtzio baten ezean sortua. Eta atsekabearen prebentziorako edo konpentsaziorako baliabide egokien desira edo eskarian islatzen da.

50. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00148 Aitortza-eskuliburuetan pertsona bere desira, pentsamendu eta ekintzak gero eta zehatzago adieraztera bultzatzen zen.

51. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00148 Desira, hizkuntzaren errota infinituan prozesatuta ezagutza edo egia bihurtu zen.

52. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00172 Freudek zioenez, inkontzientean atsegin-printzipioak eragiten du; grinek sortutako desira eta bultzaden multzoak, hain zuzen, horietako asko sexualak izanik.

53. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00106 Gizona eta emakumea ez dira sexudun jaiotzen; sexu-nortasuna kulturaren bidez moldatzen joaten da eta sexu biologikoak zehaztua ez datorren desira bideratu egiten da.

54. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00139 Baina luxuak hondatutako arima batek beste hainbat desira ditu: laster bihurtuko da enbarazu egiten dioten legeen etsai.

55. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 00139 Erromatarrak galbideratu bezain laster, haien desirak neurrigabe bihurtu ziren.

56. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. gabilondo 0053 Lehen azaldu dugun bezala, frankismoak eragindako muga-hersketak eta zentsurak beste nonbait, Europan zegoen literatur modernitatea ezagutzeko eta irakurtzeko desira sortu zuen.

57. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: freud, sigmund: psikoanalisiaren aurkezpena, 7-18 0008 Ezagutza eta askapen pertsonaleko desira faustiko eta dionisiako horrek fundatzen du Mendebaldeko kultura.

58. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: freud, sigmund: psikoanalisiaren aurkezpena, 7-18 0008 Desira hori eskuratzeko Sigmund Freuden obra erabakigarria da.

59. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: freud, sigmund: psikoanalisiaren aurkezpena, 7-18 0008 Gure kontzientziak ez dakien hori ezagutzea eskaintzen digu eta geure eskura jartzera, hitz batean, geure burua ezagutzera, Desira aztertzera gonbidatzen gaitu.

60. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: freud, sigmund: psikoanalisiaren aurkezpena, 7-18 0011 Psikoanalisia psikologia abisal gisa hartuta gizakiaren misterio sakondu nahi du; haren desirak, haren motibazioak, haren benetako premiak, haren fantasiak, haren identitatea,(...)

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: freud, sigmund: psikoanalisiaren aurkezpena, 7-18 0017 Pedagogiarako, zeren haurren desirak, bilakaera-aldiak, mekanismo inkontzienteak, atxikipen-motak eta abar ulertzeko aukera ematen baitu.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0099 Desiren maneiaketa sozial eta kulturala hain bortitza da gaur egun, zeren askotan, subjektuek esango dute beren ustez lortu dezaketen hori bakarrik desiratzen dutela, edo desiratzea ondo ikusia dagoela uste duten hori, edo esperientziaz berehalako probetxua ekarriko dietela badakiten hori.

63. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0099 Hezkuntza, ordea, subjektuengan desira berriak eta premia berriak ernetzeko gauza ez baldin bada, orduan horien gaur egungo egoera birsortzeko mailan geratuko da benetan.

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0127 Nazio demokratikoetan bizi diren aberatsak, beraz, beren premiarik txikienak asetzen saiatzen dira, ezohiko gozamenak baino lehen; desira txiki pila asetzen dute eta ez dira grina desordenatu handietan murgiltzen.

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0147 Imajina dezagun gizon bat aktibo, ilustratu, aske, aisetasunean bizi dena eta desiraz betea.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak rol sexualak 0044 4.- Erregelekiko interesa eta desira.

67. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa j. ahamendaburu 0017 Harri baten gainean jarririk, zeru sapaia begiz miatzen du ugatzaren ikusteko desira gorria lagun.

68. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa j. ahamendaburu 0017 Etorri da hegalak zabal ibiltzera aran hunen gainean, batere xede zehatzik gabe, desira lauso batek bultzaturik.

69. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0035 Hilan ehorzketa
Apirila da hilik krudelena,
Lur hileko lilak hazten,
Oroimena eta desira nahasten,
Zain iharrak euriz hezatzen.
Neguak bero mantendu gintuen,
Lurra elur ahanzkorrez estaliz
Bizitz apurra ñiñiku galduak jaten.
Udak ustekabean harrapatu gintuen,
Euri zapar baten ailegeran, eta
Gero eguzkiaren argian segi genion.
(...)

69 emaitza

Datu-estatistikoak: