XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia laux bba 0118 Alde oneitara bere elduten yaku
tximisten dirdira.
Uriko saratak keskatuten dabe
mendiko lilura
.

2. 1900-1939 gipuzkera poesia ea 0138 Euriyak ez nau bustitzen,
ez ere sorgin-lezean
iresten arrats illunak;
dirdira nik arratsean...
Aitormendi'ko alaba naiz-ta
lur-atzik ez det soñean
.

3. 1900-1939 gipuzkera poesia tp 0102 Ederra da, ziñez, sugarren dirdira.
Zapartaka doaz txinpartak goitira
.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak jaukol 0001 Besoak zabal-zabal
zure zai, begira:
bere lau zauri oiek
zuretzako dira...
Ia itzali da bere
begien dirdira...
Il baño len ¡ai Jesus!
beira zure Errira
.

5. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0113 Artean, Nikanorrek, uragaz arpegia ta buruko uleak busti zituan, ta dirdiraz jarri eban burua, lehenago legor ta erdi nahastaurik eukazan buruko uleai orraztu antza emonaz.

6. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0313 Gure geide-maitasuna Jesusek gizonai dautsen maitasunaren dirdira ta jarraipen danean bakarrik izango da osoa.

7. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0021 Onela ziardula, sukaldari aritutakoak atera du kaxuela maira lurruna dariola eta jakiaren usain tentagarriak alako dirdira zoriongarri bat sortu du maikideen begietan.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak p. iztueta 0027 Etzizun berealakoan bururik makurtuko, naiz eta eguzkiaren dirdira baño argiago egon auzia.

9. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... sirimiri zornozano 1959 00001 Ganera gaun illunetan eta, batez berem ego aize epela ebillenian, andixek geinkian Matxitxako'ko arfiaren kiñu eta dirdira zoragarria.

10. 1969-1990 bizkaiera poesia karmel 1989 0102 Izadiaz egunoroko burrukan
Ari izan dan zerutar erri onen
Gogamen aintziñati, guztiz zarrean
Zuztraituak dauden gure euzkerearen
Aldakuntzazko bizi-aldi luzean
Oñarritu izan diran jazokunen
Dirdirak dira, Mari'zko urratsetan
Bertanberatuak zadorpe illunean
.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m.a. unanua 0027 Egunsentiaren argian, Aladinoren rubi eta esmeraldazko, jauregia dirdira bizian dago....

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. legasse 0082 6) Zazpi izarren dirdirak danen mahaina argitzen du; honen gainean, atondurik daude zazpi erratiluak, bakoitza harmarri bana grabatua.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0080 Eremu fantastikoak... baina posibleak, ondo posibleak, ez naiz ni bizi lainotan, esaten didaten bezala, lurra jotzen dut, ez nago ero, ez, zergatik esaten didazue ero nagoela?, eta izutu egiten zarete nire begiradaz, begirada samurra, zorroztasunak ematen dion dizdira txiki batekin...

14. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0063 Intentsua zen haietatik linburtzen zen dirdira.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0181 Orduko hierarkiaren harrokeriaren, aurrena, ebanjelioaren dirdira xumeak xoratzen du Valdo eta elizaren birjintasun zikinduak min egiten dio.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak r. garate 0267 Nolako dirdiraz gainezkatutako ama-titikumearen arteko harreman sozialak!.

17. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia j. pochelu 0190 Ene prestamenduko bigarren partean berriz itxuratuko dut dirdira, arimaren alegiazko irakidura, eta ene bihotzaren garrak bere sua kurutzatuko derauzuelarik, ikusiko duzue garbiki.

18. 1969-1990 lapurtera-nafarrera poesia f. nesprias 0002 Gaitzeko gaztelua ezin hartuzkoa
Fantasmen itzala leihotik dirdira.

19. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herrizh 1988 0001 Bat bateko holako gertakariek burua pizten zaitaie... eta bat batean karkulan nagok nolaz holako dirdira duten.

20. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak etxabu 0001 Aundiki andreak labadorarik ez zanean ere eskurik ez zuten bustiko lixiba egiten eta ezta izerdirik bota ere etxe solairuari dirdira ematen.

21. 1991> bizkaiera bertsoak a.m. aldekoa-otalora 00120 Oizen altzoan belaunen puntan
Andikoa ageri da,
eguzki printzak egunsentian
gorrizta ei dau dirdira,
marti-billotsak ta txanbillotxak
salto ta kantuz ai dira...
udabarria sikira,
iritsi jaku ta tira!
Baratz horretan amodioa
aspaldi loratu ei da
bizipozaren amets urdinei
bihotz erditik begira.

22. 1991> euskara batua bertsoak l. beloki 0040
Ezpain mardulen hotzikara da
aurpegi osoan galdu
fereka goxo eta eztiak
hainbeste garrantzi al du?
Hanka zuztarrek doi-doi naukate
amets loritan ahuldu
bion gorputzak bipildu,
batek besteari heldu,
dena zuregatik saldu.
Zure begien dirdira hori
ene buruan itzaldu
maitasun honen nahi ta ezinak
nere nortasuna hil du.

23. 1991> euskara batua ikasliburuak gie hizkliter 0028
1. Zerbaitetarako unea, egokiera, aukera, besterik adierazten ez bada, ona.
2. Pertsonen artean sortu ohi den elkarren aurkako erasoketa edo burruka.
3. Jipoia eman edo berotu.
4. Goragalea zein gaitzespena sortzen duen zentzazio ezatsegina.
5. Makina bat hondatu.
6. Ahotik behera limurtzen, isurtzen den txu jarioa.
7. Objektu argitsu batek bidaltzen duen dirdira, argi izpia.
8. Norbaiti maitasunezko zirriak edo igurzketa leunak egin.
9. Zerbaiti aurpegia emateko adorea.
10. Denbora oso laburra, txikia.
11. Joera eta seinaleak ikusiz ateratzen den ustea edo suposaketa.
12. Ordain gabe eta borondatez, norbaitek beste bati ematen diona.
13. Gogortasuna edo sendotasuna duena.
14. Berba, mintzoa.
15. Norbaiten aginduetara dagoen pertsona.
16. Zenbait landareren, batez ere laboreen fruitua eta hazia.
17. Tresna zorrotzez egindako moztura.
18. Hotzera jotzen duen eguraldia.
19. Edari biziek burua nahasi.
20. Gauzak elkarren gainean zein ondoan multzoa eginez bildu.
21. Ugazabaren esanera lan egiteagatik jasotzen den honenbestekoa.
22. Erakunde baten ohizko etxea.
23. Zerbaiti eusten dion azpiko sostengu trinkoa.
24. Gauza edo pertsonaren bat toki batera bidali.
25. Duen izaera makalaren zioz oso erraz min hartzen duen pertsona.

24. 1991> euskara batua ikasliburuak zipristin/7 0021 Bere atrantzale begiak dirdiretan zeuden pizturik, baina lasaitasunez bi sokei goruntz tira egin zien, harri astuna eta ostren otarrea goian eduki arte.

25. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0049 MAGRITTEN ORHOIMENA
SEGITZEN du zuzen. Lehendabiziko gurutzeraino. Zain
gorri zabalen poltsua suma dezake gorputz ikaragarri
baten sabelean izan baledi bezala. Ibilbideetako farolek
eta autoen argiek izarren dirdira itzaltzen. Zerua eztakusa
ongi. Eta dena bapatean ilun baledi?
Marbre xurizko aurpegi ezti hura, begiak hetsiak,
barneko nirvanan galdua. Odola poltsuaren lekuan. Lau
erreka ñimiño matel xurian beheiti ixurtzen. Ondoan,
haizeak laster eramanen duen hostoa eta borobil xuria.
Erdian marra.
Karrika bakarretan, zikinuntzi berdilunak ateraiak.
Gatu baten miaua. Auto geldi hustuen lerrokada.
Parkearen bila dabila. Gauaz.
Ohartu gabe, ailegatzen da bilatzen zuen plaza ttipi
hartara. Plazaren erdiko lorategiñoa alegeratzen du
kristalezko xurxurak. Lehoin buru gastatutik ixurtzen
ura. Alki berdearen bizkar hotzaren kontra itzulirik
borobilkatu . . .
Eta lokartu iturri xaharraren gerizan...
Goizeko iduzki-sortze arrosindioaren dirdirak
idetzarri artio.

26. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00121 Aurreko aldea ukitzen zuen, atzeko aldera pasatzen zuen eskua, patilak listuaz bustitzen zituen, eta, fokoen azpian, ile gorriaren dirdiraz itsutzen zen.

27. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00210 halako dirdira bezalako bat hedatzen dute hiri gainean, orain esan dezake ezagutu duela argia zer den, baldin eta argiak ikusten duenaren begietan egiten duen efektua, soinu alai hauek bere belarrietan egiten dutena bezalakoa bada.

28. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pper 0179 Hango oreiñen hatsa lanho xuri egiten zitakeen argizari hotzaren dirdiretan izai ederren zangar-elizetan.

29. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 00054 Eta zer ikusten du Jean Louis Etchecopar jaunak? Jendeak oro, holakoak eta halakoak direla, aberats edo pobreak, gaiztoak edo onak, buru bero edo tontoak, beldurti edo harro, denetarik nahastekatuz berdin, baina oroz gainetik geroz eta gehiago beren etxeko, auzoko, herriko edo herrialdeko erroetarik mozten ari, basa jakintza baten dirdira arin bat baizik ez dutela berdin berekin biltzar tokietan lehen aulkiak harturik ere.

30. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. tobar-arbulu 0003 Horretarako, langile mugimenduan oso erroturik egon diren ia ohitura guztiekin hautsiz, botere lortzearen ideiarekin apurtuz, langileriaren diktaduraren helburua baztertuz, sozialismo errealaren azken dirdirekin moztuz, dagoenaren gestiogintzaren projektuarekin ebakiz, boterea beronetik aldendu behar deneko errealitate areriotzat hartu beharra dago.

30 emaitza

Datu-estatistikoak: