XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa echta jos 0035 Antxiña, erri batetik bestera joateko, bide ziorrak eta burpide bedarrakedo estuak egozanean; aberats edo dirudunak zaldi-ganeko kartoletan berera jesarrita, txakatxaka, oinbideak zear, mendirik mendi joaten zireanean; gaztaiña-zugatzari gaixoa agertu orduko, ta oilloak euren txitatxoak egopean bero-berotan eukiten dabezan lez, Gernikako Aritx ederrak eskurrik beste lege, ondo neurtuak eta obeto zainduak, bizi-bizirik, bere orripean eukazanean, burdinbide, tximist-argi ta oraintsuko asmo ta aurrerapide asko agertu orduko; Mundakatik Bermeoruntz, ordulaurengo bidean egoan Ondartza izena eban baso-etxe zar, orma sendoakaz egiña.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa e. bengoa 0003 Orduen echeko guztiak belaunikoturik egiten deutzee asaben arimari adoraziñoia, eta eurak ill-errira utsik biurtu ezteizen, erreten deutzeez (au da illen giro-mutuo) diru-paperak (olan derichoe, baia eztira benetakoak) oneen ustez, andikaldian be dirudunak obeto bizi eidiralako.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ir ykbiz 0350 Yesusek, ura orrela atsekabetu zala ikusirik, inguru begiratu zuen ta esan zien bere ikasleai: Bai nekez sartuko dirala dirudunak Yainkoaren yaurgora! Aberatsak nekez sartuko dira zeruko yaurgora.

4. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa zerb gh 1927 0441 Diruduna eta arras diruduna hargatik eta... lau gathu zahar etchean.

5. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0315 AMA- Eta, zoin untsa
AMA - Eta zoin untsa mintzo gizona!... Ofiziokoa, lan-mota guzietan - usatua, diruduna!....

6. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia lf 0160 Bazoan zango eta buru gora altchatuz,
Bere pampalina pimpili-pampalinatuz!
Bai, bainan etsaia agertu zenean,
Hau urhearen ondotik baitzabilan,
Dirudun mandoari zen beraz jazarri
Eta hura zuen arindurik ezarri...
Ostikoka,
Ausikika,
Gure mandoak bere karga nahiz zaindu,
Pampako ederrak ere zituen bildu...
Intziraka,
Hasperenka,
Hantche zagon erroz gora lurrean etzana:
-Etzauntan nausiak holakorik hitzemana!...
Fitsik ez diotela egin ene lagunari,
Eta ni hementche, dohakabea, hiltzen ari!
Laguna beretik ihardoki zion:
-Kargutan izaitea ez duk bethi on!
Izan bahintz hi ere eiherazain baten mandoska,
Ez bide hinduten gisa hortan umatuko joka
.

7. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa je gh 1964 0338 Adituko duzie ardura ez dela patriarik, ez dela aberririk, dirudun handi batzuek derabilatela mundia, populu guziak bizi litazkela errexki gobernamendu bakar baten azpian.

8. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa alzola batalak 0092 (2) Bizitza-biko etxe eder bat da Zumelaga. Jauregi antzeko etxeaurrea dauko, arrilanduz egiña. XVII edo XVIII gizaldikoa dirudi; Ez dauko arma-arririk, baiña aberatsen batek edo beintzat dirudunen batek egiña, noski. Aboitiz abadea izan ei-zan, azkenengo ugazaba eta oneri Julianaren neba batek (Pauliño Lasuen Agirrek) erosi eutson, Karlos eta Julianarentzako. Pauliño au delineantea zan, Kirikiñori lagundu eutsona ikasteak egiteko. Beste anai bat be euki eban Pauliñok, Kindiñ Lasuen Agirre, delineantea au be. Gazterik il zan, ogei ta bi urtegaz, ikasteak amaitu eta laister.

9. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0131 Dena den, ekonomiaren aldetik: esklabutza produzio sistema bezala hartzea, lurrandidunen eskuetara propietatea biltzea eta merkatal nahiz lukurreriazko diruaren metaketa izan ziren, krisiaren faktore kopuruaren handitzea, laborarien proletarizatze eta handiki (zaldun) dirudunen klase berriaren sortzea.

10. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0131 Hala, zernahi gatazka bazen: esklabuen eta esklabisten arteko burrukak zirela, jende libre dirugabearen eta handiki dirudunen artekoak zirela, hiritar eta hiritar ez zirenen arteko burrukak zirela, etab.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0131 Dena den, Errepublikaren azken aldera aberastasun, esklabu eta erromatar gehienen pilaketa italiak bere altzoan eginik zedukan, baina berezitasun batekin; batipat, laborari handikien esku zegoela Estatu aparatoen kontrola eta hein batetan merkatari dirudunen (zaldun handikien) esku.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/8 0099 Betidanik izan dituzue lagun armadunak, eta lagun ez badituzue ere, ez du ajolik, beti konponduko dira ongi dirudun edo izendunekin.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0373 Iraultza-aurreko teknikari edo dirudun trebatuk ere parte hartu ahal izan zuen esperientziaren lehen aldian, 1956rako Estatuaren kontrola erabatekoa izan bazen ere.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. garate 0014 Eskerrak dirudunek dirua aurreratzen dutela, plusproduktuaren jabetasuna lortzeko asmo sakrifikatuz beterik, zure langabeziaren erruki biziak akuilatuta.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak herriaren lekuko 0337 Gutienean, hori da kontserbadoreek eta dirudunek esaten dutena.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak herriaren lekuko 0337 Baina demokrazia politikoak balio ahal du demokrazia ekonomikorik gabe? Bakar bakarrik bigarrenari bidea prestatzeko balio du, baina ez dut uste dirudunek eta kapitalistek horretarako gogo gehiegirik dutenik.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak programazioa 1983 0256 Andere diruduna eta elizkoia zen.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak v. huici 0465 Fagoratu horiekin batean ezar ditzagun erretretan diren dirudunak eta hara non euskal populuaren izaitea desagertarazi nahi duten guziek, boz emaile hautak atxemaiten dituzten.

19. 1969-1990 lapurtera-nafarrera bertsoak xa odol 0150 Goseak hilen nauen ez dago beldurrik,
gaurko osagarriak badiraut, segurik;
zernahiz jabetzen da, dirudun delarik,
jateko ez dut zure lurraren beharrik.

20. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak f.s. letona 0001 Zeanuri`ko Anselmo de Letona`k, beste lagun batzuekin, Bilboko Diru Etxearen irasle, esan dogunez, dirudun eginda, asmoa artu etaban andiki andra bategaz eskondutea.

21. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1969 0001 Dirudunak merkatu beltzean ari ziren, merke eros, kario sal; funtsean hainitz kondu airean zauden askorentzat.

22. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1969 0001 Alaman diruaren goititze horren berria agertu delarik, dirudun frangok beren ontasunak pasa arazi dituzte Alamaniarat, marka erosiz merke zen denboran, zer irabazia etzuten eginen diru hori goititzearekin!

23. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1990 0001 Mendearen bukaeran, artista, artisau, arkitekto eta intelektual askok Egyptora emigratu zutenean, ez zuten babesle faltarik izan Europako ohitura eta ereduak berenganatzeko irrikitan ziren egypziar dirudunen artean.

24. 1991> euskara batua ikasliburuak zer irakurri 0115 Schopenhauer-ena izan zen ordea, Europako dokumentuetan agertzen den lehen txakur diruduna.

25. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. cillero 0054 Bezero dirudunen besotik eskegi zuten neska, bai eta kasinoko langile galanten ondoan ere.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. lizarralde 00032 Ospakizun honetarako oilasko pare bat edo untxiren bat hiltzen zuten, oiloa hil eta salda prestatzen zuten eta postrerako arroz-esnea. Baina esan dudan bezala bakarren batzuk ziren emarkeixa ospatzen zutenak, dirudunenak. Gaur egun sarritan kafetegi batean kafea hartzera besterik ez dira mugatzen.

27. 1991> euskara batua saiakera-liburuak baietz ba! 00017 b) Ez da ugazaba, ez da aberatsa; ez da zalduna, ez da diruduna.

28. 1991> euskara batua saiakera-liburuak vill 00040 Harentzat zoriontsua da atseginetan ibili dabilena, diruduna dena, bere nahierara dabilena, gogoak ematen diona baizik egiten ez duena, etab.

29. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elosegi 00097 Kredituek beti dute interes bera, baina errazago ematen zaizkie dirudunei.

30. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.j. agirre 0294 Beste batzutan, dirudun batzuren laguntzari esker dorreko espatainetan kanpai galantak jartzera iritxi ohi ziren.

31. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. arruti 0083 Dirudun gizonek konkubina esklabuak zituzten plazerrerako.

32. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gaztentz/7 0081 1634ean, Saskia Van Uylenburgh dirudunarekin ezkondu zen Rembrandt eta luxu handiko bizitzari ekin zion.

33. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. gorospe 0050 Dirudunak, guztia diruarekin lortu ditekela uste duten oietakoa izan eta diru-pilla aundia eskeñi zuan bi arranokume ekartzen zionari.

34. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.r. aihartza 0004 BIZIDUN.- Bizi+dun. Viviente. Era bereko hitzak: bizardun, adardun, dirudun...

35. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. iturbe 0036 LOREDUN.- Lore+dun. Floreado. Era bereko hitzak: errudun, dirudun, zordun...

36. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0003 Lur planeta guzitik Rio de Janeiron,
Bildu dira milaka andere ta gizon,
Ingurumena zaindu beharrez edonon,
Zerbait egin behar da eta ez itxaron!
Industriak sortu du mila kutsadura,
Airez ta lurrez doaz gaindika mundura.
Sinesgaitza da hartu duen hedadura!
Gaixtagina, hobendun direnen ardura!
Eki izpietarik zaintzeko ozona,
Naturak eman digun azal hoberena.
Iparburutik galtzen hasita dagona,
Hura galduz gero da galduko gizona!
Hego Ameriketan ta Asialdean,
Lurrak eta oihanak desertu bidean!
Idorte goseteak Afrikan aldean!
Zer jasan beharko da datorren mendean?
Kalteak zuzentzeko behar den dirutza,
Kutsatzaileen gandik biltzeko ametsa
Galdua da. Edonork orain jakin beza,
Aberatsek baitute eman beren eza!
Golkoko gerlarako bazen diru frango!
Natur kalteentzako diote: ez dago!
Dirua baita beti dirudunendako,
Kutsadura da aldiz behartsuendako!
Hitzaldi ederretan ari zirelarik,
Rion berean zenbat hil ote goserik?
Zenbat haur eta gazte, tratu txarretarik?
Rioko miseria egon da gorderik!

36 emaitza

Datu-estatistikoak: