XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera ikasliburuak kristiñauikasbidea 1921 0018 O biotz bigun!. O errukiorr!. O Maria Birjiña gozoa! Gure alde otoi egizu, Jaungoikoaren Ama Done orrek, Jesukristoren agintzariak jadetsi daikeguzan. Amen.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ag kr 0042 Donean agertuten dira emakume batzuk Jerusalengo Alabak diralata; lau edo zortzi gizon Erromako gudarien antzera jantzirik; beste bat, errian danik onena al bada, Jesusen gisara kurutze astun bat sorbaldan daroiala; beste bat Zirineo laguntzaria legez kurutzeari eutsika, ta eztakit nik zenbat olango Kristoren Eruankisuneko gogoragarri biziak.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eleiz gurutzad 0015 Beronike doneak eun-zatijaz Josu'ren aurrpegi odoltsuba garrbitu eban lekuba daurrkezku otoi-gai onetan.

4. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa e. gorostiaga 0069 Kristoren jazokunak gomuteteak asko irakasten dau done-bidean yarraituteko sendotu, ta irabaziak ugeritu egiten dauz.

5. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak albzur 0043 Iltzen dira zarrak eta gastiak, aberatzak eta aberke edo ezeukijak, doniak eta obendijak edo pekatarijak.

6. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak albzur 0045 ¡Ze lotsarija! Agerrtuko dira eurak neure lagunaen aurrian, nortzuk esten neben donia legez: neure gurasuen aurrian, nortzuk uste eben nintzala obenge edo iñosentea; neure autorrle edo Kompesore'aren aurrian... ¡ixildu neutsezan neure obenak! ¡Au, bai ixango dala lotsea!.

7. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak jbdei 1923 0223 Berak argittaltzen dautso doniari adimena ta sendotu biotza, bide onari darrayontzat.

8. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak jbdei 1923 0223 Onegatik, doniak begijak ortzera jasoten dauz ta deungiak beratu.

9. 1900-1939 gipuzkera ikasliburuak kikg 0008 *33. G. Ikusten al dezu Jesukristo gure Jauna Aldareko Sakramentu guztiz Donean? E. Ez jauna, ez det ikusten Jesukristo gure Jauna Aldareko Sakramentu guztiz Donean.

10. 1900-1939 gipuzkera ikasliburuak kikg 0008 *34. G. Sinisten al-dezu Jesukristo gure Jauna Aldareko Sakramentu guzti Donean egiazki dagola? E. Bai jauna, sinisten det Jesukristo gure Jauna Aldareko Sakramentu guztiz Donean egiazki dagola.

11. 1900-1939 gipuzkera ikasliburuak kikg 0008 *35. G. Zergatik sinisten dezu ori ta sinismenak erakusten duan gañerako guztia? E. Jaungoiko gure Jaunak onela agertu ta Ama Eliza Doneak onelaxe erakusten digulako, sinisten det ori ta sinismenak erakusten duan gañerako guztia.

12. 1900-1939 gipuzkera ikasliburuak kikg 0052 *381. G. Nundik dakigu elizkizunetarako ta elizgizonen bizibiderako laguntza eman bearra deguna? E. Liburu Doneetatik eta Elizaren Arauditik eta gizabide jatorrak berak dionetik dakigu elizkizunetarako ta elizgizonen bizi-biderako laguntza eman bearra deguna.

13. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0164 Emen berrtan JESUS'EN BIOTZAREN DEYA'N oroitzen genituen igaz Jesus'ek bere maitatzalle zintzo Alakoke'tarr Marrgarita Mari Doneari esandako itz ayek:.

14. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0166 Mendiburu'tarr Aita Jesu-lagun Oyartzungo seme ospetsuak Jesus'en Biotzaren jayera edo debozioari dagozkion ikaskizunak A. Karrdaberaz, Hoyos, Colombiere, Kroisset, eta, batez ere, Alakoke'tarr Marrgarita Maria Doneagandik arrtuta, garrbi ta egoki idatzirik utzi zizkigun JESUS'EN BIOTZ MAITEAREN DEBOZIOA deritzayon liburu guztiz ederrean.

15. 1900-1939 gipuzkera liturgia meza donea 1932 0046 Meza nagusietan apaizak laguntzaleari (diakonoari) pakea ematen dio PAX TECUM esanaz: gero bigarren otoitza: Aitaren gogoz, Espiritu santuak lagunduaz zure eriotzaren bidez mundua biztu zenduan Jesukristo Jauna, Jainko biziaren Semea: zure gorputz done eta odol oneganik nere gaiztakeri ta gaitz guztietatik gorde nazazu, egizu ni beti zure aginduai lotzea eta zuregandik ez iñoiz alde egitea: Gizaldi ta gizaldietan Aita Jainko bera ta Espiritu Santuarekin bizi ta errege egiten dezun Jainkoa.

16. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0093 Zergatik bukatzen ditugu gure otoitzak Gloria esanaz? Irutasun guztiz Donea goratzeko, bukatzen ditugu gure otoitzak Gloria esanaz.

17. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0134 Zer dira aldarean dauden irudiak? Jesukristo gure Jaunaren, Andre Mariaren, eta zeruetan dauden Doneen antz batzuek dira aldarean dauden irudiak.

18. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0134 Zertarako daude aldarean irudiak? Aien bitartez Jesukristo gure Jauna, Andre Maria ta zeruetan dauden Doneak gogora ditzagun, eta aien antz-irudiak diranezkero, agur egin dizaiegun, daude aldarean irudiak.

19. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0216 Zer dago ostian Mezerdiko itzak esan ezkero? Jesukristoren gorputza, bere odol, anima, Jaungoikotasun ta guzti dago Osti Donean, Mezerdiko itzak esanezkero.

20. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0245 Munduko Osti Done guztietan bai al dago Jesukristo? Bai Jauna, Munduko Osti Done guztietan, antxe dago Jesukristo.

21. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0409 Zeintzuk dira Elizako goi-ondasunak? Jesukristoren, Andre Maria Birjiñaren eta beste Done guztien irabazkiak; Sakramentu, otoitz, eta gañerako egintza on guztiak, dira Elizaren goi-ondasunak.

22. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a itzaldia 0392 Ain zuzen ere, nik neronen lenengo meza eman nuen egunean, 1888-garren urteko Done Migelez atera zan bera Lekeitiotik Balladolid'ako.

23. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.i. uranga 0435 Errira irichi ziranian amak esan ziyon Luchi-ri, elizarako asmoak zitubela done Antoniyo-ri otoiz egiñaz eskatzeko zeuzkazkiyen asmo guztiyak zuzen eta naiera osoan irten zitezen.

24. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizdo ees 1911 0258 - Leitzadiko jaunari diotan zintasunak uts egin bearko dit, opalben orrek baño lenago; aker doneagatik zin diyotzut, Endo.

25. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizdo ees 1911 0258 Aker donearen izenean zuri damatzut daukadan eskubidea beraren izenean lege, arau ta ekanduak zabaltzeko; baita larunbat batzarretan nere ordezko izan zaitean batzarle guztien goipuru.

26. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa elizdo ees 1911 0259 ¡A Palestina'ko baster maiteak! ¡Judasen obi donea! Berbiztu egidazute kemen antzua kistau chakurrak garaitu ditzatan.

27. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa jag 0186 Loyolako Aitalñazio Doneak zion, berak iñori nai izan leioken onik aundiena gogo-jarrdunak (ejerzizioak) zirala.

28. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. de iruretagoyena 0048 Tobias gazte onak eta Sara neskatxa zintzoak aingeruaren autamenez alkarrekin eskontzeko erabakia artu ta biak alkarri eskua emanaz batutzera zijoazenean, Sara'ren ama Rakel andre onbidetsuak Jaungoikozko argitasunez, gaur egunean ere eskontzerakoan Eliza Ama Doneak esaten dituan itz gogoangarri auek ixuri zituan berengan: Abraham eta Isaak eta Jakob'en Jaungoikoa izan bedi zuen artean, eta berberak batu zaitzatela ta bere bedeinkapen ugariz bete zaitzatela, era onetan itz eder auekaz aitorturik eskontzaren gizabide egoki ta biziera onbidetsua.

29. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. de iruretagoyena 0048 Eta Jesukristo gure Jaunak eskontza sakramentu izatera jaso zuanetik batasun onek artu zuan aunditasuna adierazteko naiko ditugu Pablo Donea'ren itz auek bakarrik oroiaztea: Sacramentum hoc magnum est ego autem dico in Christo et in Ecclesia.

30. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. de iruretagoyena 0048 Beraren bidez eskongaiak sakramentu au artzen duten unetik, batuak eta alkartuak gelditzen dira bizitza guztirako ta lotura, batasun au ezin ausi ta azkatu liteke senar-emazteak bizi diran bitartean, ezta Erroma'ko Aita Doneak berak ere ezin ausi ta azkatu lezake kristauen artean legez egin eta osatutako batasun au, Jaungoikoak berak dio, bada, Matheo berrionlariaren bidez:(...).

31. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. de iruretagoyena 0097 Azkenez kristau lauentzat ainbeste ajola ez duten beste aizkapide batzuek utzita, Bulda doneak beste aizkapide bat ematen du barau ta aragi-uzteak (bijiliak) bigundu ta gutxitzeko.

32. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. de iruretagoyena 0143 (...), Uzkurtz gaietan jakin bear duana da, norberari dagokion argitasunez, bere burua olentzatzeko (salbatzeko) bide bearrez bearak diran Erlijio'ko mirariak (jakitea) eta gañera Eukaristi'ko Ogia egunerokotik eta gorputzaren ogitik bereztea, era onetan Eukaristi donera urreratu dedin bere adiñari dagokion jaieraz.

33. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. de iruretagoyena 0143 6.a Umeen ardura dutenak alegiña egin bear dute, beren lenengo Jaunartzearen ondoren, sarritan eta al badute egunero urreratu ditezen Mai Donera, Jesukristo'ren eta Eleiza Ama Donearen naia dan bezela ta Jaunartze oiek beren adinari dagokion jaieraz egin erazten.

34. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0067 Klara donearen lenengo bizileku au San Benitoren alabak zuten San Paulo izeneko komentua izan zan:(2) Processok 480 gn orrialdean dakarrena da: de Abatissis inguruan gaur Bastiako illerria dago, ta oraindik orduko elizaren zati bat ikusten da. (3) Cavanna 40 43orrialdeetan.

35. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0117 Prantzisko doneak esan zuan: - Orixe bada deitzen det ondasuna ta ondasuntegia, gizonaren arretaz eratutakorik ezer ez baidago, dana Goikoaren arduratik datorkigu. (1) Loratxuak 35-36 orrialdetan.

36. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ag g 0230 Ortxe, arraiorrek! Nere gurasoen izen garbia, Jaungoikoaren izen donea loitu nai badek, ara satsa, ara ziriña.

37. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak aranzazu 1936 0246 Nola ez ordea? Aita Prantzisko Donearen seme alde batetik, Prantziskotar euskal-mixiolari jatorren ondorengo bestetik, oso begi atsegiñez ikusi bear guk olako jaiak.

38. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak aranzazu 1936 0246 Aita Prantzisko Donea Italia'ko erri-abeskeraren ta erri-olerkigintzaren aurrerazle bikaiñena ez al genduan izan? Beste guztiak olako gauzetan latinez ari ziran aldi artan, ark erriko izkuntzan eman zigun Eguzki anai jaunaren eresia.

39. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak aranzazu 1936 0246 Argatik guk, Prantziskotarrok, Aita Prantzisko Donearen seme ta gure euskal-mixiolari jatorren ondorengo geranok, Lekeitio'n azaldutako euskal-zale ta euskalari guztiakin bat eginda, euskal-gogoaren aberri dan Arantzazu ontatik, agur bero bero bat bialtzen dizutegu, Azkue aita-semeoi.

40. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j. garate 0019 Ezkondu zan 1791'ko Done Peru egunean Catalina von Dacheroede emazte on eta oso azakarrarekin; danok dakizue urte aietan sekulako burruka eta errietak zeudela Frantzian, burua ebagirik azkenengoz Luis 16 garrenari, orduko erregea.

41. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j. garate 0020 Danok dakizute 15'an Done Isidro eguna dala eta basarritarrak jaia oi dutela Bilbao'n, beste toki askoren erara; jai ori ikusi zuan Abando edo Albia'n gure adiskide Humboldt'ek eta ango ipurdikoen berri ematen zion emazteari nere liburuan ikusi dezakezuen bezela eta (nere lana aipatu gabe) Txistulari'k ematen duan bezela.

42. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak lh 0101 (...) otoitz-gai mamintsu ta Egungakarian dauden Done, Doatsu ta Agurrgarri guztien bizitzak idatz ditzala!¿Zeruko lore garrbiak eskupian dauzkana zerrgatik lurraren lore arrgal, ustel ta marrgulduak biltzerakotan apalduko leite? Guk arraultzak eskatzen diozkagu, ta arrk ¿eskeñiko dizkigu sugeak? Apaiz jaun bat orrelako egikizun txarren arrtean leporaino sarrtua guk ikustea ¿ez ote da izi ta lotsagarria?.

43. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak lh 0107 Iduritu zitzayon, lenago Villoslada'k bere Amaya omen aundikoa errderaz idatzi zuan bezela, berak ere euskeraz orrelako arrlo zarr eder bat bururatuko zezakeala, ta, Erriktruda donearen bizitza autaturik, arrgitaratu zuan bere Auñemendi'ko lorea.

44. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak lh 0120 Naikoa da gure lurr mamintsuagana uzkurrtzea arrtatik diran uzta ikusgarrienak biltzeko, Nola'tarr Paulin doneak zionaz: Operare et ercole hanc regionem terra tuoe frater ut germinet ti bi frugen ferfilem plenam adipe frumenfi.

45. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0011 Santuak, Kuadruak=(Irudiak) - Gelako ormetan ipintzen diran Doneen irudiak. Urbedeinkatu-ontzi. - Ur bedeinkatua gordetzeko ontzitxoa.

46. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1933 0001 4) Zaindari Deun onen omenezko jai gurenak eralduten ain zintzoro leyatu dan Euzko-Gastedija'ri zorijonak egin eta euzko-errijaren eskakixun bidezkuai erantzun dautsen erri-ordezkarijai be bai, eskakixun onek, ba, zuzutza ta egijaren alde legez eta gixatasunaren azkatasunik donienak babestuten dauzala.

47. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak i. enbeita 0001 Ikastola-umiak egunez ibiltten ziran, eta areik abestuten ebezanak, Donea'ren bixitzea edestuten eben abestijak ixaten ziran geyenetan.

48. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1932 0001 Ez estutu, Luis Donea'ri iñoiz edo berriz autsak kendu, ta bere ikurriña ibiltzeko orlako batzuek bear ditu, ta jarraitu XIRIKA, iñori miñik emangabe sarri-sarri idazten.

49. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1933 0001 Gipuzkoa guzian donea esan izan da beti, Bizkaia'n bakarrik deuna, gañerako Euzkadi guzian ere donea.

50. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Goizparki edo Ebanjelio doneak aztertu ditzagun maiz.

51. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak i. omaetxebarria 0001 Ta aien ondoren, Antonio Donearen bederatziurrena emengo este eleizan euskal-abesti ta guzti eginda baita Zarauz'ko abeslari taldea ere.

52. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el pueblo vasco 1935 0001 Jose Donearen eguna donostiar kristau euskaldunon eguna degula esan genezake.

53. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00001 Rekete ta palanje otsokumeak ez dute sekulan garbituko oben lazgarri ori; ta Arrasate'ko apaizen odol donea buru gañera erori bear zaie.

54. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 Omnium vitorum guasi magistra quaedam atque origo, otiositas, diyo Krisostomo doneak: griña txar guzien zimendua, iturburu ta irakazlea bezela, alperkeriya da; iturritik ura bezela, alperkeritik ere sortzen bai-dira gaiztakeri guziyak.

55. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 Otiosus Esau amisit primatus benedictionem, diyo Anbrosio doneak: Esau alperrak lenengotasuna galdu zuen, nayago izan zuelako artu, billa ta saya baño.

56. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1931 0001 Agustindarrak goratu dute eliz jai bikaiñ bikañarekin bere aita Agustin Donea.

57. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak fir 0001 Urtero bezala aurten ere illabete onen 10'garrenean Zigako errik egin ditu jai eder ederrak bere zaindari Done Lorentzoren omenez.

58. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak fir 0001 Done Lorentzo egunian, au da 10'garrenean amarretan Meza nagusia Barzelonako gotzai agurgarri eta euskaldun garbi Irurita'tar Imanol buru zala.

59. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1936 0001 Berri samiña gaur jakin dutenian, sukaldeko ormatik zintzilika daukaten Arantzazu'ko Andre Mariari, bere animaren alde agurtza donea eskeñi diote.

60. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1932 0001 Egunero Jainko gabeko eskoletan ibilliko dira: jakinduri asko ta gauza asko aitatzen entzungo dute ta Jaungoikoaren izen donea... erakusle edo maisu katolikoenak berak Uzkurtza edo Erlijioa erakustea debekaturik dauka.

61. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1932 0001 Ain begirapen eta lotsa aundiz amatxok erakutsi dion izen donea, Jaungoikoa, ¿zergatik ez ote du erakusleak aotan artzen?.

62. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1932 0001 Notintza edo jende aundia aurkestu zan Mai Donera aingeruen janaria artzera.

63. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1932 0001 Jai onetan, zar eta gasteak, guztiak maitasun aundiarekin Mai Donean ikusi ziran.

64. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1932 0001 ¡Ai, zer ikuskera zoragarria! Zar eta gasteak, guziak bateak... maitetasun osoan... Aingeruen Mai Donean ikustea... Uraxen bai batasun maitekorra.

65. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1914 00001 Gogaldu daigun ba doneak (justoak) nekaltzen dirala; irebasteko, apurtxo baten, eta poz-nastean.

66. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1914 00001 1.? Irebasteko nekaltzen dira doneak.

67. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1914 00001 Doneak be ¡ze neke samiñak daroiezan sarri biztoki onetan!

68. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1914 00001 ?Zer dagie orduan doneak? Irebasteko jasan (sufridu).

69. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1914 00001 2.ª Doneak surrutada samiñak iruntsi bear ixaten dabez sarri; baña apurtxo baten baño ez, Jesusen ikaslen antzera; laster poztu ziran, ba, ikusi ebenean euren Irakaslea berbiztuta, olan betetan zala bere iragarrija: puskatxo bat geroago, barriro ikusiko nozue... ta zuen alegetasuna pozetara biurtuko yatsue.

70. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1914 00001 Doneak be, olantxe. Samintasunen ondoren poztasunak, atsekabaen urrengo atsegiñak ixan oi dabez biztoki onetan.

71. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1914 00001 Ixan gaitezan doneak, Jaunaren kutunak ixateko; ta aolan betiko atsegiña lortuteko.

72. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... karmargia 1934 00006 Urrutidatzian onela iñoan Aita Santuak: Jaupalgaitegi orren iraskundea dala-ta, pozik onesten zaituet ordezkari, Eleiz-Nagusi eta etxe orretako guztiok; batera etxe done orrentzat laguntza ta errukitasuna Goiko Jaunari biotzez eskatzen dautsot.

73. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... junior 1926 00936 Ogetoamarrean Luis donearen ezur bedeinkagarriak Jesuiten elizatik Vatikanoko elizara bizkarrean eraman.

74. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... junior 1927 00008 Giputz euskaldun gazteak Luis Donearen egunean

75. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... junior 1927 00008 Luis donearen antzera egiten dezutena izango da, berak egin zuana ber-bezela, errien bikaintasuna ta gazteen zuzen bidea, Arrats artan Donostiko etxe guzitan etzan beste konturik; bigarko-re ikasbidetan zintzoenak, oitura onetan txikitandik eskontzeko urtetaraño indartuak; eskonduta gero-re bide orri jarraitzen diotenak.

76. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... junior 1927 00008 Bai, Luis donearen aurtengo eguna ez da bela-belakoan aztuko Donostian.

77. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0138 Gogoratze au dau Gregorio Andi doneak.

78. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0226 Alfonso Ligorio doneak diñoana entzun: Jaungoikoagandik artzen dozuezan erruki ta deiak ez dagiela gitxitu zuen itxitasunagaitik ustea zeuen betikotasuna ona edo txarra egingo daben azken orduan.

79. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker urkiola 0055 Eskuma-aldeko txaunora juaten ba'zara ainbat gexo-tresna ikusiko dozuz, Donien bitartez jaritxi dabezan eskerrak agirian iminiaz.

80. 1940-1968 bizkaiera saiakera-artikuluak ker mazmar 0075 Egal gorria ertzekera guztian, urrezko zortzi sautor edo Ander Donearen gurutzegaz [x].

81. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak j.g. etxebarria 0021 Argi ta garbi dago, beraz, Antxiñate donea, Idazteuna ta Eleizaren irakaslaritza, Jaungoikoaren asmo zuurretan, ataraño lotuta ta batuta dagoz, eurotatik batek ezin leike bestea barik iraun.

82. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak j.g. etxebarria 0029 Gaizkakunde-arazoa, barriz, idazle doneak aldez aurretik iragarrita, azalduta ta adierazoa, Jainkoaren egiazko itza bezela dager Itun Zarreko idaztietan.

83. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lek zigor 0096 GUZTIOK: (Leon Donearen burua argitzen astean)
Don Leo...
Lapurdun'go Gotzai Don Leo...
Don Leo'ren burua...
Ara! Itz egin nai digu!
Ene! Don Leo'k itz egin!
Entzun dezayogun adi-adi.

84. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lek zigor 0096 LEON DONEA:
Nere Erri! Erri eder! Erri maite,
benetan errukarri!
Etsaipean zaude;
bañan gaur Jaunak autsiko ditu kateak;
laister etsayak zure mendeko dituzu...
Nere Erri! Askatasun-eguzkia etorria dezu.
Erri eder! Erri maite!

85. 1940-1968 gipuzkera liturgia v. aramburu 0195 Olaxe eratu zun jauskañi done au
Ta apaizai bakarrik bere lanbide au
Eman zien berdin, berayek artzeko
Ta bestiei banatzeko.

86. 1940-1968 gipuzkera liturgia d. irigoyen 0194 Gauzen berri ondotxo zekin Agustin doneak aspaldi esan zitun itzok: Erabilli ditut nere gogo ta biotza munduko atsegin eta lizunkerietan, baño ez naiz ase izan.

87. 1940-1968 gipuzkera liturgia d. irigoyen 0273 Ni, beintzat zion Alfontso doneak ez naiz bizi naizeño aspertuko, zeruratzea otoitzari zor zaiola esaten.

88. 1940-1968 gipuzkera liturgia d. irigoyen 0352 Irakurtzeko libururik onena, aukeran, zein zan galdetu zioten bein monjatxo batzuk Teresa doneari ta onek dotriña bat eskuratuaz auxe esan zien: Ona emen, nere alabak gau ta egun irakurri bear duten liburua.

89. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa i. baztarrika 0274 ampamp3. (Esteban donearen Jaian)
Jauna, gu baitan
beti bizi,
Zu biotzean
gu nork izi?

90. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa aemil amgazt 0022 Sales-tar Prantzisko Doneak dionez, bere Semearen gizatasuna esaterako, Adan eta Ebarena bezelaxe, ongi atera zezakean ezerezetik.

91. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa aemil amgazt 0076 Augaitik jartzen dizkigu Gure Eliz Ama Doneak luditarren jarraipidetzat, eta kristau-pamili guztien ikasbide ta zaindaritzat, beren izenak santuen artean sartzea erabakitzen duanean.

92. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa aemil amgazt 0245 Guztiak an bildurik dio Bonabentura Doneak Salbagilleak lenen-lenen bere Amari agur egiten dio, laztanki besarkaturik: Andre Mari'k ere era berean darantzuio Seme maitearen azken-agurrari...

93. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa aemil amgazt 0245 Apostoluak, Mari Madalen eta an ziran ikasle enparauak, jarri belaunbiko ta, negarrari eutsi eziñik, muñ ematen diete azkenengo aldiz Irakasle Donearen oin zaurituai.

94. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde 0055 Pakearen elburu doneak eraginda bakarrik etorri naiz zuen artera, zure osabak egindako deiari jarraiki, zuek niganako dituzuten asmoak jakiteke, ots, ene larrua Butroe'n uzteko arriskua leporatuz.

95. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zt 0171 Baiña Y ori u oguzten zala sinisteko arrazoibat ikusten det: Kurilo doneak eslabo-izkuntzentzat letrak asmatu zituanean' u oguzi bear zanerako Y letra aukeratu zuala.

96. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. iztueta 0031 Arima obenez galtzen duana, gaiztokiko betiko oiñazetan erortzen dala diñoten Kristo'ren esanik, agerpena donean ez omen da agiri.

97. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. iztueta 0057 Guztiokin emeki jokatzen badu, jokaera onen arrazoia bere amatasun donean billatu genezake.

98. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0024 Aralar-en Mikel Doneak il omen zun, Kristoren zelaixan Arrasateko norbaitek, eta Orduñako Arkaitzean aingeru batek.

99. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak e. muxika 0075 Bestetik berriz saiatzen da, Anselmo donea bezela, fedea adimenez argitzen, askotan ordea izkutukiak argi ematearren arrazoi edo bururakizunak geiegi beartzen ditu.

100. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak e. muxika 0075 Iritzi berdiñekoa da Breteuil-ko Godofredo (+1194), Bitor donea-ko ordezkari bigarrena.

101. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. iraeta 0024 Jaungoikoaren bildurreko danak, erantzuten du Espiritu Doneak: Umiltasun aundi batekin, gero ta obeak izateko gogo bizia dutenak alegia.

102. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak smitx unam 0443 Argatik Sinaiko Jeobak maitasun lege bakarra amarretara sailkatu zigun; ta Agustin doneak irutara.

103. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak onaind 0067 Omer, Bergili, Cervantes, Milton, Dante, Augustin Donea, Ama Teresa, Gurutzeko Jon, gure Orixe, Lizardi ta beste millaka ez ote dira onela?.

104. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia j. agerre 0008 Arrentza da hemen iñun bezin latza:
bikun egin behar egun oro otoitza;
Urtzi'ri jaurespen, Andrane'ri andrane andre done: Bizkaiko itz zaharra aintza.

105. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1954 00001 Frantzisko Donearen garaian izugarrizko jantzi ta jostaketa naikeria zan; artuemanen zebiltzenak zikoizkeriz al zutena irabaztera egiten zuten; lizunkeri nabarmena ain zabaldua zegon, etzan iñor arritzen ta onak berak eraman bearra bezela artzen zuten; alkar eziñ-ikusiak, erriertak, gerra etengabeak zituzten pamiliak pamiliakin, erriak erriekin, laterri edo estaduak estaduakin.

106. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0067 Nik ez diñot ori, done Paulok diño.

107. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j.a. goiria 0184 Au dakar gogora Paul doneak itzokin:
Beraz, Jainkoarentzat aukeratu, berezi ta maitagarriak zaren ezkero, biotzeko erruki, adei, apaltasun, erabide ta egonarria jantzi egizuez. (Kolosatarrai, 3-12).

108. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0097 172 Alkinoo'ren menpe doneak au entzun ebanean, Odis zuur ernea, eskuz oratu, sutondotik jaso ta aulki ederrean jarriazo eban, alboan jarrita eukon eta maite eban bere seme Laodamante kementsuak artzen ebana, ain zuzen be.

109. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak v. lasuen 0036 Baina on Bitor, barriro Zaldibarrera, Andres Donearen jaia zala ta, Meza Nagusiko itzaldia egitera.

110. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0025 Ala Uskola'ko Pedro donearen ermita zarra, Mendeja'ko parroki biurtu zan.

111. 1969-1990 euskara batua antzerkia etxde begia 0103 GRAZIAN - Bai, hala haiz, zoritxarrez. Gure Eliza Donearen izena zikintzeko apeztutako gizon doillorra. Hire bizimodu lotsagarriarekin Zuberoa eta inguruetako kristau guziak eskandalura ekarri dituk, (...).

112. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak katekesilagung 0017 Ea, bada, gure Bitarteko on horrek, itzuli itzazu gugana zure begi errukitsu hoiek; eta erbeste honen ondoren, erakuts zaiguzu Jesus, zure sabeleko Seme bedeinkatu hori O biozbera, O errukior! O Maria Birjin gozoa! Otoitz egizu gure alde, Jaungoikoaren Ama done orrek; Jesukristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun Amen.

113. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 0046 Iakue Doneak,
Kantauriko leinuak
kristautu behar eta
atera zuen
zorrotik ezpata
.

114. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 0046 Iakue Doneak
Ferrol-en badu
oinordekorik:
Iakue Donearen
zaldi zuria
beztuta;
ezpata.

115. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. legasse 0018 4) Beren amonak, gales eta iber mintzaira zenak, bortxatuak izan ziren bezelatxe, Andere Dona Euskara bortxatua izan behar zen.

116. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0038 Zaldunbide beltzen Jaun done Antxiko Asis-koa zen.

117. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0067 Done Sebero elizara sartu ginen.

118. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. apaolaza 0101 Paulo doneak gogor artzen ditu Legea betetzen ez duten judutarrak: Legeaz arrotu egiten zera, eta, legea autsirik Jainkoari izen ona kentzen diozu!.

119. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. apaolaza 0105 Paulo donea dala uste dut itz onen mamia argienik eman diguna: (Jainkoak) gizaki guziak salbatzea eta egiaren ezaguerara irixtea nahi du (1 Tim 2,4).

120. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak jaunaren deia 1973 0196 Hoietan Paulo doneak, eliza askoren sortzaileak, kristaua zer den alde askotatik begiraturik zeazki mugatzen du.

121. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. baraiazarra 0021 Neguan, Europa mendebalde guztian gutxi gora behera, otsailaren 5ean den Agata donearen egunez ospatu ohi zen andre ezkonduen jaia.

122. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak legazpi 0087 3.4. Mirandaolako Gurutze Donea.

123. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. urkola 0049 Paulo Doneak bigarren bide au artu zula ematen du.

124. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. urkia 0218 Utzi dugu Ospitalea 1719.ean suntsitua, Dona Katalina Parrokia alderditik, eta gero, non lekutu zen? 1802.eko Hiztegiak dioenea ondorengoa dakigu: Done Antonio Abade ospitalea, desagertutako konpainiarena izan zen Ikastetxean kokatua, Antonio Okendo Jaunak eta Lazkaoko Maria Andereak fundatua.

125. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. urkia 0218 Horregatik joango gara Done Martin auzoaz hitz egitera, non aurkitzen bait dira zenbait ongintzetxe.

126. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. santisteban 0112 Errepide txiki batetatik igongo gara, Done Mikelen baseliza ondotik igaroz, ezkerraldean (E) hasten den lurrezko aldai batetara iritsi arte (13`).

127. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak jesusen jarraitzaile 1985 0041 Xabier`ko Franzisko eta Igokundeko Martin Doneak

128. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak jesusen jarraitzaile 1985 0041 LOIOLAKO INAZIO DONEA

129. 1969-1990 gipuzkera liturgia illetak 0013 Illen elizkizunetan Elizak begirune aundia dio ildakoaren gorputzari, Espiritu Santuak berarekin lan egiteko artua eta zerurako berpiztua izatera deitua izan delako (ikus Agustin Donea, De cura pro mortuis gerenda).

130. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0102 Gizonaren salbamen au, nekaldiaren bitartez egin bearra zegon, Paulo doneak erakusten digun bezela: Seme asko aintzara eraman nai zituanari zegokion aien osasun-egillea oñaze-bidez bikaintzea.

131. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0102 Au dio Joan Ebangelari doneak, siñistunen barrenetik ibaika ateratzen dan ura zer dan esaten digunean: Au esan zuan siñistuaz artuko zuten Espirituari buruz: artean ez bait-zan eman Espiritua, Jesus aintzara sartu etzalako.

132. 1969-1990 gipuzkera liturgia a. begiristain 0282 Ementxe dago Paulo doneak erbertarrei erakusten zienaren indarra, Moxen garaian Jainkoarekin jarduteko eratik aldegin eta Kristogana itzultzeko esaten zienean: Askotan ta askotara igarleen aoz Yainkoak gure arbasoei beiñola itz egin ondoren, aizken egunotan guri ere itz egin digu bere Semearen aoz.

133. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0248 Burruka, baita Eliza`n ere; dana batean gogozko erreiñu donea ta gorputz lurkoi zikiña dalako.

134. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. amundarain 0228 Hori bera agertzen digu Markox doneak bere ebanjelioan (XI,25), esatean: Otoitzean ari zeralarik gogoratuko bazinake norbaiten aurka zer-edo-zer baduzula, barkatu ezaiozu, zeruan dagon zure Aitak ere barkatu ditzan zure hutsak.

135. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. bergaretxe 0181 Bestaldetik, berorrek dakarkin Paulo Donearen aginteak emakume ezkonduak dauzka elburu, eta auek denak betetzen dute, aipaturiko errian, esandako agindu edo aolkua, bada guztiak eraman oi dituzte estaliak kaskoak euren burukoekin, nabaria danez.

136. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak s. aranbarri 0177 Euskalerri`ko etxe aipagarrien berritzaille gartsu bezela, Donostia`n, Okendo`ren etxea berritu zuan; Zumarraga`n Legazpi`rena; Ormaiztegi`n, Zumalakarregi`rena; Azpeitia`n, Antxietarena; Loyola`n, Iñazio Donearen etxe eta Garate`tar Anaiaren basetxea; eta Pasai Donibane`n, Victor Hugo`rena.

137. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0103 Karitategintzarako sortu zituan ain zuzen Paula`ko Frantzisko Donearen laguntzarekin Anuntziatako lekaimeak.

138. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0103 Aurpegiz ez polita, baiña bai animaz ederra, aldareetan agurtzen dugu gaur Jone Valois Donea.

139. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0274 Orregaitik ez zuten Asaba Doneetara, Kontzilioetara, edo Elizaren edestira jo.

140. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1985 0052 ERDI-AROA, V-XV MENDEAK: EUROPA'REN KRISTAUTZEA
ASIS'KO FRANTZISKO DONEA: BEARTSU IZATEA TA ESKUZABALTASUNA
OARRAK.

141. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1985 0062 - Inazio ta Franzisko Doneek, nola aurkitu zuten Jesus?.

142. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1985 0062 - Jesus'engan zer aurkitu zuten Inazio ta Franzisko Doneek?.

143. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0007 Lau toki-izen eta Doneen izenak gelditzen zaikigu aztertzeko.

144. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... g. arrien 0001 e) Done Jakuerako Bidean sortuak: Sangotza, Gares (Puentelarreina) Lizarra...

145. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... g. arrien 0002 Nafarroko uriak Done Jakue-ren Bidean sortu ziran batez ere, ikusi dogunez.

146. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... g. arrien 0002 Done Jakuerako Bideak indarra galtzean, uriok leen baiño motelago gelditu ziran, Iruiñea, Lizarra, eta Tudela izan ezik.

147. 1991> euskara batua ikasliburuak aita santuen erroman 0020 Done Petrik, lehenengo Aita Santuak, Jaungoikoaren zerbitzarien zerbitzari legez definitu zuen bere burua.

148. 1991> euskara batua liturgia franmezal 00003 Bestalde, Jesusen izenaren gurtza Sienako Bernardino doneak eta haren ikasleek zabaldu zuten Italia eta Europa osoan zehar.

149. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. g. de cortazar 0054 Done Jakue (Santiago) erromesez jantzita

150. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: loramendi: olerkiak, 17-20 4506 1928ko uztailean oraindik Hondarribin zela, komentu barruan ondu zituen Done Bonabenturaren omenezko Guadalupe-bidean bertsoak.

151. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. lopetegi 0187
bihi
bikain
bikario
bike
bikor
biku, piko
bil-, ik. bildu
bilatu
bilau(n)
bildots
bildu, bil-
bildur, beldur
bili-, ik. birigarro
bilo
biloba
bilur
biluzi
bihortz/tresna
bihotz
biper
bipi
bira
birao
biribil
birigarro, bili-
birika, biriki
biritxi
birjina
birla
birtute, bertute
biru
bista
bitarte
bitika, pitika, pitina
bixika
bitxi
bihur
bihurri
bihurtu
bizar
bizi
bizio
bizkar
bizkor
bizpahiru
biztu, piztu
bola
bolada
boltsa
bonbil(a)
borda
borla
borondate
borrero
borrai(n)a, borroina
borroka, burruka
bort
bortitz
bortxa
bortu
bost, bortz
bostehun
bota
botoi(n)
bo(t)z, poz
boz(a)
branka
breska, beraska
brida
buha
buhame
buhatu
bular
bulkatu, bultzatu
burasoak, gurasoak
burdina, burdin-
burla
burruka, borroka
burrunba
burrunzali
buru
bururdi
buruzagi
busti
butz, putz
butzu, putzu
buztan
(b)uztarri
buztin
damu
danba
dantza
daraturu
dardai
dardara
dardo
dastatu
deabru
debeku
dei
deiadar
deitura
denbora
denda
desegin
desiratu
desohore
deus
dilindaka, dilindan
dina
diru
distira
diti, titi
doha-/baina doan, doarik, dohainik/
dohain, doe
doe, dohain
dobera
doi
doilor
dolare
dolu
done
dorpe
dorre
dotore
duda
dupa
dupina

152. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0176 Eta, punttu ontan kondairak egia diola-ta, Fermin Donea Iruña'ko gotzai izan zalako ori egia gertatuko ba'litz, bera izan ote zan Iruña'ko lenen gotzaia?

153. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0244 Esmirna'n jaioa seguruaski eta an, berak esaten duan lez, Donibane Ebangelaria ezagutu zuan Polikarpo Donearen ikasle izana.

154. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0244 Euskeraz: Ireneo Doneak berak erakusten digu Germani'ren barruan ere Elizak sortu zirala.

155. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0312 Jausi zitzaizkigun ba Galietara Alamandarrak, ta Pribato Donea Mematimendiko leiza batean arrapatu zuten.

156. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0513 - TAURINO DONEA.

157. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0513 Zillegi bezait, Done au aipatzerakoan, seguruaski bere egiazko izena zuan ori, Otxoa, erabiltzea:

158. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0513 Aztertu dezagun arreta pitin batez onen kondaira, Done euskaldun baten aurrean egon gindezke-ta.

159. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. gerrikagoitia 0003 Egungo egunean - 1992 - Kareliako parte handixko bat baina, zeina bait dago kokatua Done Petersburgo eta egungo ekialdeko finlandes muga artean, ez da gehiago dependitzen Helsinkiko gobernuaren manutik ezpada ere Moskukotik.

159 emaitza

Datu-estatistikoak: