XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0147 Zorion ori eskuratzeko, egin-alez, saiatu bear.

2. 1900-1939 gipuzkera antzerkia lab 0019 (egiñal onen ondoren kemen guzia aitu zaio ta ostera bere burua eser-leku gañean erortzen uzten du).

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz zer 0143 Begira nola dijuan egiñ-alan, zezena atzetik duala.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa xavier'tar franzisko 0011 Anai txikia ere gudazale ikusi nai izan zuten bere anai zarrenak eta egiñalak egiñ zituzten orretarako, baña dana alperrik.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or scruz 0014 ¡Arren-eta-arren! egiñalak egin nizkion, gure euskera gaxoak mesede zula ta, berri oiek neri uzteko aurrena.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ejercicio santuac 0210 Eguia da, iñorc berezco indar eta eguiñalaz eciñ muda lezaqueala biotza, len maite zuena beñgoan gorrotatzeco punturaño; baña bere aldetic dagoen gucia eguiten duenari, fedeco gauza da, lagunduco diola Jaungoicoác bere graciarequin, mundu onetan becatariari eman lizayoquean onic andiena, au da, damu eguiazcoa emanaz.

7. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak inza 0006 Gure erritarr oiek ez dakitte Intxauspe berak esana: Izateak dittuan izkutuko guziak ostutzen, edesti edo istoriak dittuan illunbeta guziak argitzen, aspalditako oroigarri guziak izkututik ateratzen eta zeru-lurrak gizonaren argitasunari eskeintzen dioten asmagarri guzia agertzen gizonak bere egiñal guziak jartzen dittuan mende onetan, jakintsuen begiak ezarri dituala euskaldunen izkuntzagan, izkuntz ain arrigarri, ain berezko, ain gozo ta ain ederrki gorrdetako onetan.

8. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak a. lizartza 0100 Euskaldun oroen arimak Jaungoiko'ratu nayez, euskalgi guziak ikasten eginalak egin zituen.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak fir 0001 Bide ori nondik den ikusteko, argi emagun; neskatxa geienak zori direnean ezkontzeko, egin aalak egiten dituzte, bere burua aalik eta ederrena agertzeko.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00004 Bernoville jaunak, gauza jakingarri aunitz ezarten ditu irakurgai hartan, eta urrengo hau ere bai: Bilbao-n, Urtarrilaren (Ilbeltzaren) leen egunetan, gorri (eta gorri etziren) gizon tzar batzuek egin eriotz izigarriez, Eskual-gobernamenduak etzuela obenik; batez ere Agirre ta Monzon, gobernu artako agintariek (biak eskual-maitatzaile) egin zituztela egin-aal guziak eriotz aien ebitatzeko, bi gizon hoiek baitzuten zaintze-lan orren ardura.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1901 0001 Huna bertze gauza bat ongi jakin nahia naizena: zer othe dion Turkiako emperadoreak bere baithan, ikhusten dituenean gure minixtroak hola arthaz betheak Turkian ditugun fraide eta serorentzat, eta bizkitartean beren egin ahalak egiten, Frantzian berean, fraide eta serora hoien zuzen oroz gabetzeko.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1919 0001 Bistan da gobernamenduak egin ahala guti emanen duela: ahal badu batere ez.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1929 0002 Nora dijoaz Europa'ko buruen egiñalak, lukainka zatirik aundiena beren eltzean sartzera ezpada?.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1932 0001 Nik eztet ankik mugituko: Elizara len baño geiago juango naiz: Elizari egiñaletan lagunduko diot, baño erriko gobernu-gauzetan ez naiz sartuko, alde guztietan errepublikaren aldeko gizonak topatzen ditut.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Orain, zer esanik ez dago donostiarrek egiñalak egingo dituzte kitatzeko, bestela galduak dira aurtengoz.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... fedhurtek 1920 00115 Nam Dhin-go estazioneari, Aita Renault, osasun gutitakoa den arren, ez da gelditzen bere egin ahal guziaren egitetik.

17. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0202 Zar ta gazte kezkaz; azkenik, jakin-nai bizi ari ezin eutsirik, kanpokaldeko ate-burutik gora mutil koskor bat bialdu eben; egiñalak egiñik, eldu zan balkoi ertzeraiño, eta andik ederto ikusi al izan eban barruan jazoten zana: tresna bat eukien maitxo gaiñean, eta tresna orren bitartez bialtzen ebezan bertso areik.

18. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or 0057 Bereala idatzi zidan egiñalak egingo zitula.

19. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0042 Berriz ta berriz yaurleak egiñalak egin zitun, aserrea ito, ta beraren esanetara erri ura erakartzeko.

20. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0029 Gertari arrigarri au ordea, bestera azaltzen, egiñalak egin ditute yakintsu siñesgabeak.

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. iztueta 0061 Ez uste egiñala oiek alperrikakoak izan diranik, umeen buru zoroan esamesak prest antolatzen baidira.

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak tx. izagirre 0172 Bilkuntza osatzeko bear dan amabi urteko tarte ontan Elkarrekiko Merkatuan sortu diran Seirentzako Konsejo ta Komisioak salerosketakiko politika bakar batera eltzeko egiñalak egingo dituzte.

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak txill hetah 0039 egiñahalak egin behar dira: fenomenuarekin hartu-emanetan jarri behar da lehenbizi: Eta zergatik eta zertarako galdetzen hasi behar da gero, eta azalpenak alde batetik eta bestetik billatu.

24. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak i. olaberria 0008 Antxe ikus ditzakegu literatura politikapetik askatzeko Kazakob'ek egiñiko lerren, egiñalak.

25. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak aginaga 0006 Harat eta, batez ere, hura moldatzen duten kondizione ta hondoko kausa guztietarat bildu behar gure egin-ahalak, zerbait ulertuko ba dugu.

26. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Ez ziren bakarrik ari lagun bana bazuten, hok gaztiak, pilotari plantakoak eta egin ahala egiten dutenak bethi.

27. 1940-1968 sailkatu gabeak literatur prosa osk kurl 0199 Alboko leihoan Juantxuk ere, egin-ahalak egiten zituan irtetako, baña alperrik berak ere.

28. 1969-1990 euskara batua antzerkia ke arteko egunak 0055 PEDROk kabinan LURDES lasaitzeko eginahalak egiten ditu, beldurtu egingo bide bait zen hau.

29. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak uzei 0012 Eginkizun honek, berez konplexua eta delikatua izaki, hilabete askotako eginahala suposatu du eta giza eta ekonomi baliabide ugariak galdatu.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0036 Baina xaka bizkarretik nola kendu asmatzeko eginahalak egiten ari zela, zerbitzaria salan azaldu zen sagar gozozko fruitontzi bat zekarrela.

31. 1969-1990 euskara batua liturgia d. amundarain 0015 Nork bere askatasuna eta salbamena lortzeko era bakarra, bere nortasun osoa, bere ogibidea, bere lana, bere egin-ahal guztiak, bere asmoak e.a. gizonen serbitzuan ipintzea dela.

32. 1969-1990 euskara batua literatur prosa h. etxeberria 0080 Eginahalak eginda ere, ezin izan zuen sekula ezer garbirik atera, eta gogoz kontrako gai hura ukitzean, beti ateratzen zuten urjentziazko beste mintzagairen bat eta haren atxakiaz, nahi gabe bezala, ohartzeke lez, uko egiten zioten hartaz hitz egiteari eta buru-belarri murgiltzen ziren estakuruaren eztabaida luzean.

33. 1969-1990 euskara batua literatur prosa l. haranburu a. 0109 Erabat bere eginahaletan ari zen.

34. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0081 Biharamun goizean, gosaldu ondoren, berriro jeitsi nintzen ezkaratzera: dena berdin zegoen, hantxe zegoen bezperako gari saldo bera mugitu gabe, baina... bi kainabera luzeen mutur-puntak ezin nituen aurkitu, eginahalak egin ondoren ezin nezakeen deus ikusi... Han ez zegoen inor!.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0017 Emeki-emeki jaten zuten, halabeharrez, eta janaria ahoan bueltaka zerabilten; eginahal handiak egin behar zituzten irensteko; berdin zintzurretik behera janaria errazago joan zedin, metal ur botila bat zabaldu zutenean ere.

36. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak b. urkizu 0110 Robert, esate baterako, eskola batean gai akademiko funtsezkoak menderatzeko eginahalak egin ondoren Thornton-era iritsi zen.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. uribarren 0045 Ezdabaidak ezdabaida baldin badira ere, denon indarrak, denon adiskidetasuna, denon izerdiak eta denon eginahalak beharko ditugu, euskarak, gaurko une larri honetan jasatzen duen bizi edo hil mailako burruka gorria irabazi dezan.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. uribarren 0051 Estatu zentralistek, eginahalak egin arren, ezin izan dituzte desagertu.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ega 1984 0097 d) Elizak euskaldunak kristautzeko eginahalez idazten du, batez ere.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. etxeberria 0011 Horrela banan banan zenbait saiakera ta eginahalen berri ematen digu.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0121 Lehenengoz eta behin, ikaskuntzak ezingo du ez ikaslearen eginahal hutsari dagokion zerbait izan, ezta ere irakaslearen jarduera on ala txarraren baitan egon; hizkuntza bat ikastea adimenaren era askotako prozesua da, afektibitatearen aldetik oso inbertsio konplexua eta, ondorioz, prozesu hori inbertsio honetan txertatzen duen egitura.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. intxausti 0185 Zenbait tokitan (eta Euskal Herrian), herri xumea suminduta asaldatzen zaie imitorioak, egitera datozen harmagizonei, bi aldeek (Elizak eta Estaduak) egiten dituzte eginahalak Legearen aplikapena gogorragotu ez dadin.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararen liburu zuria 0545 Alabaina, beste aldetik, katalan arazo hori xahutu eta zatikatzeko, folklore huts eta Vich-en saltxitxoi batetan bilaka erazteko egin izan diren etengabeko eginahal horiek ere izan dute beren zerikusi geografikoa.

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. alkorta 0013 Nolako lanak eta eginahalak egiten zituzten laguntza-etxe hartakoek erromesen alde!.

45. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa j. azpiroz 0186 - Nik eta Karmelok egiñalak egiten dizkiagu.

46. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak berron 0189 Eginkizunaren zailla, ain zailla izanik... egiñ-aal onik egiten ari da idazle-jende berria.

47. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak berron 0189 Ala ta guztiz: Lanerako gogoa ta gogozko egiñ-aalak onestekoak dira; naiz ta guk, leengo gizaldikoak, gauza askotan miñ-artu.

48. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.l. zurutuza 0043 Eta jakin bear da: bi gauza auek moteltzen dituzte, moteldu, aurrerabiderako egin-aalak, eta larriagotzen dituzte toki eta errialdeetako burrukak.

49. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa p. saragûeta 0174 Ongi egonez geroz iñalakin lanean bear ederra ginduelakoz eta ez gindue lanain beldurrik.

50. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak otoizlari 1978 0021 Zazpi egin-ahalak eginen ditu herritarraren alde, bere kaltetan ziren urratsetan sartzerainokoan.

51. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak lf 0006 Pierre-k bere kantuetan bere aitetamak zikintzen ditu egin-ahala: aita auzilari zikoitz bihotz gabetzat dauka, herrak derabilana; amaz dio itsuski: amak idor bihotza bai eta thitia.

52. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Eginahalak egin eta gero botatzen ez baldin badu, deitu medikuari, honek hau edo hura egin dezan.

53. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. zapirain 0001 - Guk, ain zuzen ere, eginalak egiten ditugu, nexka-mutikoen udaldiko egun berezi oiek, beren etxeko, lagunarteko, auzoko eta oizko bizitzarekin lotzeko.

54. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Hortakotz ere, egiñ-ahalak eginen dituztela aditu dugu.

55. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hiriart-u 0001 Bokazione berezien pizteko eta laguntzeko lehen bidea hau da: egin ahalak egitea, girixtino guziak izan diten fedean argituago, karitatean kartsuago, esperantzan fermuago.

56. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1974 0001 Hala ere eginahalak egingo ditut zedozer asmatzeko.

57. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. agirre 0001 Gaitzaren kontra egiñahalak egin dituzte zenbait tokitan, baiña ez du izan behar errexa galtzen.

58. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... herria 2000 eliza 1988 0001 Ez du herriaren alde jokatzen kristau garelako, baina garen bitartean ezinbestekoa zaigu, hura askatzeko eginahaletan parte hartzea.

59. 1969-1990 zuberera antzerkia etxahun iruri 0024 Beste horik aldiz zide
Ariko ene lûrretan
Hazkûrriaren geñhatzen
Zien egin ahal orotan.

60. 1991> bizkaiera bertsoak b. pujana 00057 Aldi aretan egiñak ziran
gaiztakeriz egiñalak,
paliopetik Kristo kendu ta
bertan jarri jeneralak.
Ta palioa eroateko
obispo ta kardenalak,
kriminalari gorazarreak
ta Kristori funeralak,
santuak kendu altaratik ta
bertan jarri kriminalak.

61. 1991> bizkaiera ikasliburuak musika 0095 Aintza Zuri, aintza
eta alabantza.
Angeruen korura
hurreratu gara
goralpenak abesten
mila ahotsetara.
Aintza Zuri, aintza
eta alabantza.
Estarri onekook,
kantagaioz soindu,
musikari zareenok,
korura konpondu.
Aintza Zuri, aintza
eta alabantza.
Kantatuaz bakea
gert izango dogu
gizabide-legean
eginala koru.
Aintza Zuri, aintza
eta alabantza.
Maite bai gaitu Jaunak,
berarena da aintza,
bereaz janztekotan
jo Belenerantza.
Aintza Zuri, aintza
eta alabantza.

62. 1991> euskara batua ikasliburuak kultura klasikoa/dbh 00151 Demostenes (K.a. 384-322) Demostenes hizmotela izan omen zen gaztetan. Arazoaz ondo jabetuta, egunero jarduten zuen erreka ondoan hitz egiten, eta ahoskera trebatzeko bide bat bururatu zitzaion: hitz egin bitartean harri-kozkorrak sartzen zituen ahoan. Bere kemen eta eginahalari esker garai guztietako hizlaririk hoberen eta ezagunena bihurtu zen.

63. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. alberdi 0025 Kalea, ordea, ez zitzaion batere ardura haren izena ondo gogoan baitzeukan, igandean bere maiteñoaren bila joan zenez gero, ardura zitzaiona atariaren zenbakia zen, eginahalak egin arren inondik ere ezin gogora ekarri zuena.

64. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00096 - Hala dago. Eta beti eginahalak egiten dira zutaz maiteminduta daudenak ez mintzeko, badakizu.

65. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0115 Eroturik, lehenbiziko kutxara joan eta idekitzeko eginahal guziak egin zituen.

66. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0115 Eta berriz, aurreko aldian bezalaxe, eginahalak alferrik.

67. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0176 Eta arriskua somatu arren, bere susmoaren iturria zein zen hatzemateko egiten ari zen eginahal guziak alferrekoak zirela ohartu zen.

68. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0204 Zerbaitek txorkatilak harrapatzen zizkion eta neskak askatzeko eginahalak egiten ari zen.

69. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0036 Neska nonbait ohartu eta libratzeko eginahalak egiten zituen.

70. 1991> euskara batua literatur prosa x. arregi 0056 Litekeena da eginahal gatzilak eta egoismo setatsuak miresgarririk erdiestea (...).

71. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00039 Ur barrenean ibiltzea, gerriraino urperaturik, eginahal handiagoa bada ere, gomendagarria da zeren giharreek lan gehiago egin behar baitute eta, beraz, indartu egingo dira; gainera bihotzeko erritmoa azkartzen da.

72. 1991> euskara batua saiakera-liburuak matematika 1998 00017 Escherren obrarik gehiena, aipatu dugunez, espazio-sugestio hori sortarazteko eginahalez beterik ageri zaigu. Alabaina, ez zen sugestioa bere buruari proposaturiko helmuga izan. Espazio-errealitatea gainazal lauaren gainean emateko saioaldiek sortarazten duten tentsioa areago azaltzen dute bere obrek.

73. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. arregi 00105 Dena dela eginahala guztiak egin ditut horri buruz esan ahal den guztia tratatu honetan biltzeko. Horrek ez du esan nahi gure gaiaren aldeko froga bezala argudia daitezkeen arrazoi ezberdin guztiak jaso ditudanik, izan ere, ez dut inoiz pentsatu hori beharrezko izango zenik ezertarako (ziurra den arrazoi bakarra ere ez dagoen kasuetan izan ezik), haatik, bakarrik lehenak eta nagusienak aztertu ditut, eurak oso frogapen nabarmen eta ziur modura proposatzen ausartu naizelarik.

74. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak r. berriozabal 0024 Irakasmaila ez unibertsitarietan eginahalak egin arren, ezer gutxirako izango da guzti hori, bere heziketa unibertsitarioa euskaraz jarraitzeko aukera ez duen ikaslearen kasua suertatuz gero.

75. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. zuazo 0014 Arana-Goirik bere Lecciones de Ortografía del euskera bizkaino (1896) liburuan aldarrikatutako herrialde bakoitzak bere literatura euskalkia printzipioari men eginez, hirugarrenik, haren jarraitzaile sutsuetako zenbaitek (Arriandiagak, besteak beste) eginahalak egin zituen erizpide horren egokitasuna eta zuzentasuna frogatu eta sendotzearren.

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. beltran 0150 Egoera hauek ez dira batere egokiak soinutresna hauen joleengan bokazioak sortzeko, eta are gutxiago interpretazio maila egokiak lortzeko, herriak maila jakin baten eskaerarik egiten ez duen bitartean goi maila bat lortzeko eginahalak ere ez baitira egiten.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. lertxundi 0130 Ordurako etzanda zegoen Santxo, ongi asko mantarturik; lo hartzeko eginahalak eginagatik, ez zion uzten bere saihets-hezurretak minak; eta Don Kixotek, aldiberean, begiak zabal-zabalik zeuzkan erbiaren antzera.

78. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. oihartzabal 0105 Diotenaz, egin ahalak egiten dituzte printze gazteei errege izateko artearen irakasteko; ez dirudi, ordea, irakaskuntza horretarik probetxurik batere duten.

79. 1991> gipuzkera literatur prosa bbarand 0073 Aurretik zijoanari ankatik eldu ta lurrera botatzen saiatzen egiñalak egiten genituan.

80. 1991> sailkatu gabeak egunkariak izeta 00086 Maiatzako ondar egun hauek aski ederrak izan ditugu eta nekazariek ere ari izanak dira egin ahal guzian beren lanetan.

81. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. etxaburua 0030 Orrelako egiñaalak egitea, ez al da, bada, txalogarria?

82. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1994 0041 Baina ahaleginak, eginahalak eta saioak Errioxa aldean ezezik, Arabako beste lurralde batzuetan ere egiten ari dira.

83. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1996 0012 Piskanaka-piskanaka, artistaren eskuek eta gogoak bat egin ahalean BAT EGIN AHALEAN.- A medida que se unen, irudia gauzatzen ari zen oroitzapen OROITZAPEN.- Oroitza+pen. Gomuta, oroipena. Recuerdo eta bizipenen BIZIPEN.- Bizi+pen. Vivencia bultzadaz.

84. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.r. aihartza 0004 Ugalketa da, zalantzarik gabe, edozein izaki bizidunek derrigorrez bete behar duen eginbeharra, eta sarritan, baita neke eta eginahal gehien eskatzen diona ere.

85. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... villabona maingua 00008 Punta-puntako pelotari izateaz gain, Iartzak errebotearen zaletasuna zuzpertzeko eginahalak egin zituen eta, hala, Villabonako plaza berria eraikitzeak aukera eman zion Pilotari Afizionatuen Eskola sortzeko, bere arloan aintzindaria eta urteetan aurrera indar handia hartu zuen hazia, eta eskola horretatik atera da Amasa-Villabonak eman duen jokalari profesional sorta ederra.

85 emaitza

Datu-estatistikoak: