XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera poesia laux bba 0108 Euna tarrat-nenduban, arantza batean
neure maitasun billa juan nintzanian,
Josteko zeuri nintzan.
Joskillaen ekintzan
lorapian zengozan zurezko aurkijan.
Eunduten zendun arin zapitxu zurija,
orratza esku-mian, otzaran arija
.

2. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak zait plat 0170 Berak eundutako oiala, begiz ikusten ditugun kolorez edertua ekarriko digu: darabilzkien itz eta iduribide ederrak metafora utsak lirakela ematen du.

3. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak zait plat 0199 Erabat, noski, antze geienetan gizonik iakitunena baitzera, beinola, zeian, dirularien mai-ondoetan zerorren iakite andia ta opagarria erakutsirik, arro-arro zeure burua andi egiten neronek entzun zinudanez: soinean zenituenak oro zeuk eginak zenituelarik, Olimpi'ra bein ioan zinala esaten baitzenuen: lenik, zenaraman ereztuna ortik asten baitzinan zerorrek egina zala, ereztunak xixelatzen baitakizu; baita beste zigilua ere zeuk egina, ta zaldi-orrazia ta oliontzia ere zerorrek eginak: gero, zenituen oinetakoak ere zerorrek iosiak zirala esaten zenuen, baita txartesa ta txirikona ere zeuk eunduak zirala: ta guziei bitxien eta iakite andienaren erakusburua zirudiena auxe zan: esaten baitzenuen, zeneukan txirikon-gerrikoa Persi'ko andre andikienen bezalakoxea zala ta zerorrek txirikordatua, izan ere.

4. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak g. garriga 0209 Detxepare'k Primitiae sorkalde naparbeko, zuberoko esakerakin nasturiko euskelgian idatzi zigun bezela, Leizarraga'k (Joannes Beraskoiskoa, beraren araura) eundu zun itzulpen au naparbekoz nastutako lapurdikoan.

5. 1969-1990 euskara batua antzerkia k. santisteban 0050 KORUA @- Gero, gau osoa dirauten dantzetan, bakante legez, neure oin zuria higiko dut, aire hezean neure lepoa eragiten, ehiza ankerretik ihes egina, ongi ehundutako sareetatik jaregina eta ehiztariek txakurrak kiñatzen haren lasterketa kilikatzen dutenean oreinkumea larretako atsegin berdeetan jolasean ari den bezala.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0041 Ez al duzu aski zeure grina txarrez ehundu eta honenbeste urtez bekainetaraino sarturik erabili behar izateaz?.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak tantak 1989 0120 Horrela, beste zenbaiten ikerketetan oinarrituz, hizkuntza erraz eta ulergarri batetan idatzita azaltzen dira ezinbestean ehundurik dauden ideia eta kontzeptu soziolinguistiko funtsezkoenak, betiere katalaneraren egoeraz argiturik.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. zabaleta 0051 Bibliaren euskarazko itzulpenaren historia une goren horien inguruan ehunduko dela aurreratu liteke.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. olariaga 0032 Eta horrela, zaku-oihala erosi zuen, gutxi eundua eta erbatz asko dituena, eta hartaz oinetarainoko jantzi luzea egiteko agindu zuen; gero bordoi eta kuiatxo bat erosi zuen, eta dena mandoaren artzoi gainean jarri (f) Eta sandalia batzuk erosi zituen, eta haietatik bat besterik ez zuen eraman, eta hura, ez itxura ona egiteko, hanka bat gaiztotua eta dena oihalez lotua zeramalako baino. Eta, zaldiz bazihoan ere, hura gauero haunditua aurkitzen zuen. Horregatik oin hau jantzia eraman behar zuela iruditzen zitzaion.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0025 Ejipton sortu zen janzkera mota bat, Pinna nobilis-aren biso luzea eta zetatsuaren erabilera, eskunarruak, galtzerdiak, etabar ehuntzeko.

11. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00017 Zatoz hona, mutil ederrori: hara, ninfek liliak dakartzate zuretzat otarre beteka; naiade zuriak bioleta zurpailak eta lo-belar garaiak biltzen ditu, lilipa eta usain oneko miluaren lorea zuretzat gehitzen ditu; orduan, izpiliku eta beste belar gozo batzuekin ehunez, aingeru-lore oriaz nabarmentzen ditu basaran biguinak.

12. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 00076 Aspaldi-aspalditik erabili izan ditu gizakiak landare-zuntz ehunduak hamaika gauza egiteko, gutxienez Neolitikoaz geroztik ezagutzen baitira era horretako edukinontzi anitzak, arrantzarako nasak, tabikeak, itxiturak, altzariak... baita oinetakoak ere.

13. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak e. arana 00350 Testuaren argumentuari ondo helduz, jostorratzekin bezala ehuntzen dira telebista ikusten duten emakumezkoen aburuak eta ausnarketak.

14. 1991> euskara batua saiakera-liburuak islam-a 0056 Alfonbrak ehuteko teknika asko garatu zuten.

15. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0405 Gure irudiarekin jarraituz, zein izango ote da denboraren ehundegi geldiezinean patua ehuntzen ari den oihalaren kolorea?

16. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. gil bera 0228 Gure hitzaldia beste ehun munduren ehuntzeko gauza da eta beren hastapenen eta egituraren aurkitzeko ere.

17. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0035 Esan bezela, irudimenak apirilaren inguruan ehundu didan sare zahar hau urratzen hasi naizenean, harako T.S. Eliot-en poema hartara eraman nau hari mutur batek.

17 emaitza

Datu-estatistikoak: