XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0166 Elebitasunaren eremuan oinarrizkoa dugun liburu honek honako hamar kapitulu hauek ditu:
1. Elebitatearen eta elebitasunaren luze-zabalerak: zenbait gogoeta metodologiko.
2. Elebitatearen eta elebitasunaren neurketak.
3. Elebitatearen ontogenesia.
4. Elebidunaren jokaera psikologikoa.
5. Elebitatearen luze-zabalera sozio-psikologikoak.
6. Komunitate elebiduna.
7. Elebitasuna eta elebitatea aztertzeko diziplinarteko hurbilketaren lehen urratsak.
8. Hezkuntza elebiduna.
9. Elebitatea eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntza.
10. Interpretazioa, itzulpena eta elebitatea.

2. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0166 Lehenengoan, esate baterako, honakoak definitzen dira: elebitatea (kode linguistiko bat baino gehiago duen gizabanakoaren egoera psikologikoari dagokio eta elebitasun indibiduala ere deritzaio), elebitasuna (hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen direneko gizataldearen egoerari dagokio eta gizarte-elebitasuna ere deritzaio); elebidun orekatua eta dominatzailea; elebidun konposatua eta elebidun koordinatua; haurtzaroko elebitatea, gaztarokoa eta helduarokoa; elebitate gehitzailea eta kentzailea...

3. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0166 Kapitulu hauek orain artean elebitasunari buruz egindako azterketak biltzen dituzte, nola elebidunaren sorreraz eta jokaera psikologikoaz egindakoak hala alderdi sozialari dagozkionak ere.

4. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0166 Laugarren kapituluan elebidunen jokaeran parte hartzen duten mekanismo psikologikoak aztertzen dira: pertzepzio-mekanismoak, kodifikazio eta dekodifikazio-mekanismoak...

5. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0166 Bosgarren kapituluak elebidunaren identitate kulturala du aztergai bere lehen zatian, hizkuntzak identitate horren garapenean duen rola, nola ikusia den elebiduna eta nola ikusten duen honek bere mundua...; bigarren zatian, berriz, hizkuntza batzu elkarrekin diren egoeretan komunikazioan ematen diren hizkuntz estrategiaz mintzatzen da.

6. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0166 Kapitulu hauek elebitate eta elebitasunari buruzko teoriak aplikatzen direnetako hiru arloz dihardute: zortzigarrenak haurraren hezkuntza elebidunaz, bederatzigarrenak bigarren hizkuntzaren irakaskuntzaz eta hamargarrenak itzulpenaz.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0168 Liburua, egindakoa bildu ez ezik, bildutakoaz baliatu ere egiten da zenbait teoria berri osatzeko, hala nola, elebidunaren garapen soziopsikologikoaren ereduan.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. uribarren 0048 Umeei, astiro astiro eta zatika zatika, baina egunetik egunera euskara segur eta batu standard bat irakatsi behar zaie, hizkuntzaren ezagupen osoa lor dezaten, honela bakarrik egingo ditugu benetako elebidun eta Goi Mailetako ikasketak euskaraz egiteko gertatu.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. uribarren 0068 Urte gutxiren barruan bertako gizartea elebidun egitea lortu dute.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. uribarren 0070 Aurrerantzean Ulpan-ak bide direla kanpotik datoztenei ebraiera irakasten saiatuko dira, mundu guztia elebidun eginik.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. sierra 0166 Hipotesi hau egin genuen: elebidunak famili giroan erabiltzen duen hizkuntzak eragina du ABC testek neurtzen dituzten arloetan.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. sierra 0166 Elebidunaz ari garenean, egoera ezberdinetan (etxean, ikastolan, kalean, etab.) bi hizkuntzaz baliatzeko gai den subjektuaz ari gara, kasu honetan espainieraz eta euskaraz baliatzeko gai denaz.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0209 Elebikoa Liburu elebidunak 01 sailean agertzen dira gehien.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. mendiguren b. 0936 Baina 50. urteetan hasita jarrera hau aldatuz joan bada, arrazoirik aski izan da horretarako: Kanadan, adibidez, administralgo elebiduna sortu zen, Itzultzaileen Bulego Ministeriala sorteraziz; American Bible Society delakoak textu sakratuen itzulketak ia maila industrial batetan eragiteari ekin zion, itzulpen departamenduen ardura hizkuntzalari trebeen eskutan jarriz; Sobietar Batasunean, berriz, aintzinatiko usadioaren arabera itzulpena sorkuntza literarioaren hierarkian oso goi maila batetan aurkitzen dugu eta 1949. urteaz geroztik, matematikariak, ingeniariak eta logikariak ere alor honetaz arduratzen hasi ziren ordinatore elektronikoak itzultzeko makina bihur zitezen.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak b. urkizu 0065 Ikaslea elebidun egiteko gauza izan behar zuten metodoek, eta irakasleek metodoaren hari pedagogikoari jarraitu behar zioten zehatz-mehatz, ikasle bakoitzaren berezitasunez arretatu gabe.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ega 1984 0068 4. Batasuna dela ta, lekurik gehienetan
a) Ezinbesteko bereizketa larria dakar elebidunentzat.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0163 Txosten honek telebista elebiduna proposatzen du, aldibereko elebitasuna eta osatzailea, gainera.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 0163 Probisionalki, telebista elebiduna proposatzen du J. J. Azurzak, baina euskara / erdarazko ordutegiak txandatuz eta ez hizkuntzak programa berean nahasiz.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0395 Kasu honetan ere, elebidunen bidez, elkarri eragiten diote, prestigio, indar, usadio, zabalera eta harreman desberdinen arabera.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak n. mujika 0139 Honela, gure kaleetako, plazetako, errotulazio askok izen berezi bati bi generiko gehitzen diote, bata gazteleraz eta bestea euskaraz, honela, errotulazio elebiduna egiten dutela uste bait dute.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. xarritton 0132 1981eko A.S.J.U.ren XV. zenbakian, J. Oroz Arizcuren-ek argitu zuen halaber 1577ko urriaren 20ean jaioa zela, Uterga-ko herrian, Beriayn bat geroago, 1621ean Iruñean Tratado de cómo se ha de oír música elebiduna agertu zuena eta 1626an berdin hiri berean Doctrina Christiana.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak matx 0049 Abertzaleen esku diren komunikabide elebidunek berek ere, erdal kazetari bihurtzen ditu ahalegintxo batekin euskaraz ere jarduteko gauza izango liratekeen gazteak.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak matx 0049 Euskararen alde dauden komunikabideek, beraz, euskara era duinean erabiltzeko plangintza bat egin beharko lukete, kazetari elebidunek euskaraz ere trebatzeko aukera, laguntza eta bultzada izan ditzaten.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ugalde 0247 3. Eta hirugarren aldiz, Eusko Kontseilu Orokorra sortu zen une berean, Boletin Ofizialak elebiduna izan behar zuela erabaki zen bezain laster, izan nuen Karlos Santamaria jaunaren deia.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1988 0093 Kate bat baino gehiago izan ahal izatea euskaraz (telebista eredu ezberdinak edukitzeko edozein herri normal batek bezala) eta kate elebidunak sortzeko aukera izatea ezinbestekoa izan daiteke (...).

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0152 1 Hiztegi elebiduna erabili, hizkuntza batetik bestera txandaka itzuliz.

27. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak deia 1986 0001 Arlo honetan, euskara eta hiritarren segurtasunaren arteko erlazio zertan den aztertu duen txostena aurkeztu zen, euskal gizartearen hizkuntz-eskakizunei erantzun ahal izateko polizia elebiduna izatea zein premiazko den nabarmenduz.

28. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak deia 1986 0001 Hizkuntz Politikarako Idazkari den M. Karmen Garmendia lagun zutela, irakasle biak luze-zabal mintzatu ziren Lehendakariarekin, euskararen normalkuntzaren nondik norakoa miatuz eta beste herri elebidunetako esperientzia laburbilduz.

29. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak t. erkizia 0001 Ez elebiduna, irakaskuntza osoa euskaraz eskeintzen duena baizik.

30. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Bi ediziotan: bata, elebiduna (bilingûe), ta bestea, euskera utsean.

31. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0001 Fenomeno hau gure artean txarto ikusita badago ere, kode trukaketa egiteko benetako elebiduna izan behar dela, dio soziolinguista eta EHUko irakasleak. Mertxe Llona.

32. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0002 Ikertzaileon ustez, kode trukaketa erabiltzen dutenak dira benetako elebidunak, euskaldun berriak ez dute sekula erabiliko.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0002 Orain arte txarto ikusita dago fenomeno hau, baina esan bezala benetako elebidunak erabiltzen du bakarrik.

34. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1983 0001 Irrialdia iragan eta, holako gertakariek erantzun garbiak merezi dituzte: administrazioa ez da elebiduna, administrazioa gutaz futitzen da.

35. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dv zabalik 1986 0001 Euskal Idazleen Elkarteak euskal narraziogileen antologia bat prestatu du, elebiduna, euskaraz eta katalanez, laster Bartzelonako Edicions del Mall argitaletxeak kaleratuko duena.

36. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dv zabalik 1987 0001 Arau horiek esaten dutenez, lanpostu berri askotan euskararen ezagutza beharrezkoa bait da, eta seinalizazio guztiak elebiduna behar du izan.

37. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... amaiur 1986 0001 1969 ireki zen lehen ikastola eta orduz geroztik Euskal Herriko irakaskuntza sistema bakarra da ama ikastoletan euskaraz dena eta gero elebiduna.

38. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter/ubi 0309 Trikuarena poema soltea, 1988an sortua, bi urte geroago argitaratu zen beste zenbait olerki eta besterekin batera, Poemas ampamp; híbridos liburuxka elebidunean.

39. 1991> euskara batua ikerketak l. erriondo 0082 Gure lan honetan, subjektuak afasiko bilakatu aurretik elebidunak zirenez, haiek izandako hizkuntz garapena, hizkuntz ikaskuntza, hizkuntz giroa eta hizkuntzen erabilpena funtsezko elementuak dira.

40. 1991> euskara batua ikerketak l. erriondo 0082 Ez dio axola afasikoa elebakarra, elebiduna edo eleaniztuna izateak?

41. 1991> euskara batua ikerketak l. erriondo 0082 Garuneko zonalde bera kalteturik gertatzerakoan, maila berean ote daude kalteturik elebidunengan hizkuntza guztiak?

42. 1991> euskara batua ikerketak l. erriondo 0121 Izan ere elebidunak ezin aukera baitezake ez-ulertzea.

43. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 00007 Arestik, aldiz, bere nortasun dialektiko eta obra baliotsuekin argi erakutsi zien euskara gai zela goi mailako literatura egiteko, berak elebidun argitaratzen zituen liburuek ederki frogatzen zutenez. Ordudanik Euskal Herriko sozialista eta komunisten aldetik euskal erreibindikazioak bestelako begiekin ikusten eta bestelako tolerantziaz onartzen hasi ziren, lehenbizikoek azken aldion, berriz ere, ahantzi samar dituzten arren.

44. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. elosegi 00444 Testu guztiak lege-testuak direnez suposatutzat ematen dugu, pare elebidunak testu baliokideak direla edukiaren aldetik. Baliokidetza hori, testuaz azpiko unitate txikiagoetan ere gertatzen dela suposatzen da, egitura formal berdina baitute: idazpuru, atalburu, atal, eta atal-azpiko zatien egituraketa beti berdina da lege-testuen bi bertsioetan. Testuaren egitura materiala ere, paragrafo mailaraino berdina (paraleloa) da. Puntu eta aparte guztiek balio bereko zatiak banatzen dituzte printzipioz. Puntu soilek, berriz, ez beti; hainbat kasutan, itzultzaileak erabakitzen baitu paragrafo baten barruko esaldiak eta puntuazioa jatorrizkoan ez bezala antolatzea.

45. 1991> euskara batua saiakera-liburuak deba 00079 Lurralde linguistiko bat osatzetik estatu politiko baten barruan egotera pasatzean, estatuko hizkuntza bilakatu zen ofizial (euskaraz egitea ere zigortua egoteraino) eta etorkinak, industrializazioa zela eta lan bila etorritako estatuko hiritarrak izaki, irakasleak, medikuak e.a., bertako hizkuntza naturala asimilatu beharrean, beraienarekin kokatu ziren berton arazorik gabe: boterea erdaldunduta eta, estatuaren eraginez administrazioa eta irakaskuntza erdaldunduta, ez zen kasik euskal elebakarrik geratu, elebidun egin ziren, bertakoek kanpoko hizkuntza asimilatuz; bitartean, etorritako erdal elebakarrak, erdal elebakar jarraitzen zuten: harremanetan jartzerakoan batzuek bi hizkuntzak zekizkiten; besteek, berriz, erdara besterik ez.

46. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00172 Bernardo Estornesek Kontabilitate Akademia bat sortu zuen Donostian 1930ean, eta publizitate moduan kartel elebidun zabal bat ipini zuen balkoian, alderik alde. Ez zen publizitate hutsa, Inzagaray kontratatu zuen euskarazko klaseak emateko bertan.

47. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00172 Bernardok dioenez, Donostian ageri zen lehen errotulo elebidun handia zen, letra euskal tipokoa zuela, ertzetako apaindurak bezala. Baluke eskubiderik Estornesek halako baieztapena egiteko. Baina ez zen berea izan aurrena, bigarrena baizik. Aitzolek Juan Ignazio Uranga pertsonaia aipatzen du, bertsolaritzaz ari den batean.

48. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sm 00062 Aldiz, Nafarroak ez zuen hartu bide bera. Han egin denari bidegabekeria deritzot, herrialdeak zatitu ziren hizkuntzen arabera, kasta desberdinekoak balira bezala apartheid lotsagarrien erara jokatuz: a) euskalduna, b) elebiduna, d) gazteleraduna.

49. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak n. goikoetxea 00143 50ekoan Leewarden-en frisieraren aldeko eskubideengatik auzitegietan izandako zenbait iskanbilaren ondoren bigarren mundu gerraren ondoren gutxika-gutxika sortutako eskola elebidunak legeztatu ziren 1955eko Herbehereetako Lehen Hezkuntza Aldatzeko Legearen bitartez.

50. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak sm 00218 Elebidun herrialdean hara zer gertatu zen Nafarroako Epaitegi Gorenak Barañaingo Udalaren kontra jarri zuen auziaz.

51. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak f. rodriguez 00108 Ukipen egoeran 32 Xabier Isasik, UPV/EHUko irakasleak Hizkuntzen arteko ukipena gizarte elebidunetan bere doktorakuntza tesian gai honen analisia egiten du, eta Harreman anisotropikoak bezala definitzen ditu Departamento de Psicología Social de la UPV/EHU (1991) dauden euskara eta beste hizkuntzen arteko harreman asimetrikoen desestaltze lana, modu kolektibo eta aktibo baten bidez egiten da. 33 Osa, E. Nuñez, J.M. Ekintza bidezko ikaskuntza programatzeko sistematizazio eredua Ele 5, 1989, 85-111 orr.

52. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.m. muxika 00060 Baina biztanleriak prentsari jartzen dion arretari buruz ari garen atal honetan ezin dugu ahaztu biztanleri honen %37.16a euskaldun 23. Hamabost urtez goiko euskal hiztun kopurua hartu dugu audientzia potentzial bezela: euskaldun elebakarrez gain, euskaldun hartzaileak eta elebidunak. Guzti hauek euskaraz baliatzeko gai direla pentsatzen dugu, irakurtzeko gai batez ere, eta HEHan 823.400 pertsona dira. eleanizduna dela.

53. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak p. iztueta 0071 Zuberoako J. B. Archu ikuskariak (1852) helburu horrekin prestatu zuen bere gramatika elebiduna.

54. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.m. arrizabalaga 0075 Ordubete eta pikuko espektakuloa; elebiduna gainera.

55. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lingkonputaz 1586 HIZTSUA hiztegi elebakarra den bezala, ANHITZ itzulpenerako laguntza-sistema da, hots, hiztegi elebidunetan pentsatua dago.

56. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak x. aizpurua 0111 Bertan erdaldun elebakarrak nagusi dira (%88) eta elebidun funtzionalak (%7) nahiz elebidun hartzaileak (%5) parean daude.

57. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak x. aizpurua 0111 - Biztanleria osoaren %19a euskaldunak %20tik 44ra bitartean diren herritan bizi da; zona honetan ere nagusi dira erdaldun elebakarrak (%63) nahiz eta bertan elebidun funtzionalak laurdena pasatxo (%29) izan eta elebidun hartzaileak hamarretik bat (%8).

58. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak x. aizpurua 0111 Euskaldunak %45etik %79ra iristen diren herrietan elebidun funtzional dira gehienak (%56) eta erdaldun elebakarrak herena (%32).

59. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. eizagirre 0043 Prentsa funtzional berri honi Deia eta Egin (1977) egunkarien eta Punto Y Hora, Garaia eta Berriak bezalako astekari elebidunen sorrera gehitu behar diogu; Euskal Herriko arazoak eta informazioa lantzeko sortuak, elebidunak (nahiz eta euskararen presentzia urria izan), planteamendu profesionalaz sortuak, euskal gizartearen kontzientzian eragin zuzena izango baitute.

60. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. zalbide 0171 Ikasleak etxetik euskaldun dituenean ere, xehetasun handiagoetan sartu beharra dauka irakasleak: euskaldun beteak diren ikusi behar du, elebidun orekatu samarrak diren eta hizkuntza bakoitzaren egitura eta gainerako ezaugarriak erabiltzen dituzten edota, erdarak erasanik, erdal-euskara murritz nekosoan baizik jarduteko kapaz ez diren.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kazetjardun 1991 0055 Ez dugu prentsa kataluniarraren historia osoaren azalpen xehea egin nahi, baina garrantzizkoa da historiarik badela azpimarratzea, historia hau, benetan, elebiduna dela, eta orohar kazetari kataluniarrek onartu egiten dutela badela, batetik, gaztelerazko adierazpidea duen kazetaritza kataluniar bat, eta bestetik, katalanezko adierazpidea duen kazetaritza kataluniar bat, eta bien bilakaera parekoa dela alde ugaritatik begiratuta, estu-estuan kazetaritzari dagokionez.

62. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kazetjardun 1991 0063 Honek zailtasun gehiago dakarzkio hizkuntza gutxituen erabilerari gizarte elebidunetan gero eta nabarmenago uzten baitu gure txikitasuna, handien aurrean.

63. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eusko ikaskuntza 0017 Harrera ofizial eskasaren aurrean, ikastolak sortzeko ekimen pribatuak mugitzeko erabakia hartu zen, Eusko Ikaskuntzak bere aldetik lege aholkularitza prestatu zien arren, nahiko behin-behinekotasun eta modu anarkikoan garatu ziren, hain zuzen ere; EIk euskerazko lehen testu liburuak landu eta argitaratu zituen eta pedagogia teoriko eta esperimentalean oinarrituriko hezkuntz elebidun ereduak diseinatu zituen.

64. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. aizpurua 0025 Elebidunek, hau da, euskaraz eta erdaraz hitz egiten dutenek honako ezaugarriak dituzte:

65. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. aizpurua 0030 hezkuntza-sisteman, herri-administrazioan edo komunikabideetan euskararen erabilera sustatzeko hartutako neurriei buruzko iritziak, seme-alabak irakasteredu elebidunetara bidaltzeari buruzkoak eta abar.

66. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. aizpurua 0030 Hezkuntza-sisteman seme-alabentzat zein irakasteredu nahi den galdetuta, Euskal Autonomi Elkarteko ia hiritar guztiek (%82) eredu elebiduna edo euskara hutsezkoa aukeratu dute.

67. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. aizpurua 0030 Iparraldean ia erdiak (%42) elebiduna edo euskara hutsezkoa hautatu du; heren batek baino zerbait gehiagok (%37) frantsesezko irakasteredua eta euskara irakasgai; azkenik, %19k frantses hutsezkoa.

68. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. aizpurua 0048 Euskararen erabilerari dagokionez, honako hau izan daiteke ondoriorik garrantzitsuena: azken urte hauetan euskara hezkuntza-sisteman sartzearen ondorioz batik bat, asko hazi da elebidunen portzentaia Euskal Autonomi Elkartean.

69. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. aizpurua 0048 Familian, aldiz, ez da inolako hazkunderik antzematen euskararen erabileran, elebidun gazteenen gurasoak erdaldunak direlako oraindik.

70. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. barreña 0060 Mikel haur elebiduna ere Berrizen jaio zen 1986.eko abenduan.

71. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. barreña 0060 Arreba ere elebiduna da jaiotzez, baina aztertuko dudan haurrak 4 urte izan arte beraien arteko berbazko harremanik gehienak euskaraz izan dituzte.

72. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. barreña 0060 Bere guraso biak euskaldunak diren arren, segidan ikusiko dugun legez, haur hau elebiduntzat jo dezakegu.

73. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. barreña 0084 Hau guztiau, aditza esaldi deklaratzaileen barruan ekoiztean haur bakoitzak joera bereziari eustearen fenomenoa hain zuzen, Parodi-k (1989) ere adierazten du haur frantses-alemaniar elebidunen hizkuntza-jabekuntzaren garapena aztertzerakoan.

74. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zuzenbhizkera 0371 V. Zerbitzu egiten dion herriaren bidezko eskabideei erantzungo dien elebidun Administrazioa sortzea ezin alboratuzko beharra denez, Funtzio Publikoaren hizkuntz normalkuntzari heltzen dio legeak bere V Idazpuruan.

75. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak n. san miguel 00058 Guri dagokigun 1985/6 Lege Organikoko 341. artikuluan bi hizkuntza dauzkaten erkidegoetako plazak betetzeko elebiduna izan eta Zuzenbide Foralaren edo bertakoaren ezagutza kontutan hartuko direla esan ondoren, baldintza zehatzak araudi bidez arautuko direla zehazten da.

76. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0046 - Elebiduntasunak elebidunaren hizkuntza batean edo bestean ondorio ezkorrak dakartza.

77. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0069 2. ITZULPENA ELEBIDUN/ELEANIZTUNENGAN

78. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0069 Elebidun jakin batek zailtasunak edukiz gero hizkuntza batetik bestera eskatutako zerbaiten parekoa ekoizteko, hiru arrazoi eduki ditzake, lehena jatorri linguistikoa duena eta gainontzeko biak neuropsikologikoak.

79. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0069 Hala ere askotan, subjektu elebidunak ezin du erantzun aproposa aurkitu.

80. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0172 Hau da, gure kasuko elebidun gehikorrak (euskararen aldekoak) sortzailegoak dirudite kenkorrak baino, pentsamentu dibergentea ekoizten dute (galdera berdinaren aurrean estatistikoki ohizkoak ez diren erantzun motak ematen dituzte) jasotzen duten informaziorako antolaketa modu berezien jabe diren bitartean.

81. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0172 Bai elebakarrak, baita erdararen aldeko elebidunak ere (elebidun kenkorrak) errealitatea sailkatzerakoan erizpide bakar bat erabiltzeko joera daukate (txirotasun kognitiboa/iker-tresnaren menpekotasuna).

82. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0172 Euskararen aldeko elebidunek, ordea, informazioa erizpide bat baino gehiago erabiliz sailkatzen dute (aberastasun kognitiboa/iker-tresnetatik askeak) eta gaitasun kognitibo malguagoaz azaltzen zaizkigu.

83. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0172 Finean, gizabanakoaren nortasun garapenerako euskararen aldeko elebidunak agertzen dituen ezaugarri kognitiboak emankorragoak izaten direla elebidun kenkorrenak baino argi eta garbi uzten du eskolako hizkuntz eta hezkuntz lanetarako euskal irakaskuntza areagotzearen premia eskolatzean zehar ahal den eta euskararen presentzia handiagoa bermatuz.

84. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. erriondo 0172 Bertatik, bigarren zein hirugarren edota laugarren hizkuntzaren irakaskuntza elebidun gehikorrak lortuz...

85. 1991> euskara batua saiakera-liburuak oroitid 1993 0045 - Elizbarrutietako dokumentu elebidunetatik: Al servicio de una vida más humana /Gizalegezko bizitzaren zerbitzura (1992); Dichosos los que trabajan por la paz / Zorionekoak bakegileak (1991); Creer en tiempos de increencia / Fededun izan federik ezak jotako egunotan (1988): 638 fitxa.

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0031 Inperio hetitaren hizkuntz aniztasun honek bizilagunak elebidun edo eleaniztun zirela esan nahi du eta itzulpena derrigorrezkoa zela giro hartan.

87. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j-l. davant 0532 c) Mauleko Saint-François kolejio-lizeo katolikoan, ez dago sail elebidunik: batxilergorako aukera bati buruz prestakuntza ttiki bat egiten du garaztar apaiz batek, literaturako testu batzuk aurkeztuz ikasle zuberotar eta baxe-nabartarrei.

88. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m.a. elustondo 0024 EEBBetako Mendebaldera iritsi ziren euskaldun gehienak elebidunak ziren, euskaraz eta frantsesez zein gaztelaniaz zekiten.

89. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. ossa 0029 Gutxiengoaren hizkuntz erabileraren proportzio horien konparaketa eginez gero, garbi ikusten da pertsona elebidunek ez dutela bizitza guztian zehar maila berean erabiltzen hizkuntza.

90. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. ossa 0036 Baina ezin dugu ahaztu pertsona elebidun aktibo gehienak eskolatik sortzen direla.

91. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. ossa 0036 Horrekin batera, ordea, ezin dugu ahaztu dirudienez ez direla gai sarea iraunkor bihurtzeko, elebidunen birsorkuntza eraginkorra ziurtatzeko, ezta etxeetako eta eskoletako ekoizpen elebiduna bereganatzeko ere.

92. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. barreña 0071 Hiru haurretariko bat, Oitz izena duena, elebakarra da, eta beste biak, Mikel eta Peru izenekoak, gaztelania-euskara elebidunak dira jaiotzetik, hizkuntza biak entzun baitituzte hasiera-hasieratik.

93. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. barreña 0071 Euskara, bada, hiruron lehen hizkuntza da, elebidunena lehen hizkuntzetariko bat baino ez den arren.

94. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. barreña 0071 Gasteizko Euskal Filologia Saileko H.E.G.E.H.J. 6. Haur Euskara Gaztelania Elebidunen Hizkuntza Jabekuntza. Talde honek ikerketan murgildurik dihardu 1988 urtetik Itziar Idiazabal irakaslearen gidaritzapean. izeneko ikerketa-taldeak hiru haur hauen eta beste batzuren hizkuntza-jabekuntzaren bilakabidea jarraitu du, horretarako 1;06ko adina izan dutenetik 5;00ko adina izan duten arte hamabostero ordu-erdiko iraupeneko saioak bideograbatu dituelarik.

95. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak a. hirigoyen 00119 Hiztegi elebiduna bada ere, euskal hizkuntzari begira, orohar, ekarpen ugari egiten ditu, euskalkien lexikoari leku handi bat utziz.

96. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnavarra 1998 00004 Gaur egun duela 20 urte baino euskaldun elebidun gehiago daukagu, baina erabileran ez dugu honenbeste aurrepauso egin, oraindik euskaldunon kopurua hain handia ez delako eta, horrenbestez, ez dago euskaraz hitz egiteko hainbeste aukera.

97. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnavarra 1998 00004 E.- Bai halaxe dela. Gaur egun, euskaldun elebidunak %26 garenean, ez dut uste euskara bermatuta dagoenik, horrek esan nahiko bailuke euskal hizkuntza normalizatuta dagoela.

98. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1995 0037 Aktore guztiek elebidunak izan behar zuten eta ezinbestekoa zen euskara erdara bezain ongi menperatzea.

99. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dv 1996 0057 Duela hamahiru urte euskara soileko hiztegiak beharrezkoak ziren moduan, egun hizkuntzaren bilakaerak hiztegi elebidunaren premia ekarri du, Bostak Bat taldeko kide den Luis Baraiazarrak atzoko aurkezpenean azaldu zuenez.

100. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dv 1996 0057 Hamahiru urteko ibilbidean, Adorez sortan kaleratu ditu talde honek bilduma guztiak, horien artean Sinonimoen lehen hiztegia, Definiziozko lehen hiztegia, Haurrentzako lehen hiztegia eta Hiztegi elebidun eta moderno eguneratua.

101. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1996 0013 Semea edo alaba etorkizunerako prestatzeko, D ereduan matrikulatzeko gomendioa egin dute aipaturiko taldeek: Eredu honetako haurrek soilik agertu dute hizkuntza bietan pareko gaitasun maila; beraz, beraiek dira elebidun osatuenak.

102. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gte 0005 Eta euskaraz idatzi badu ere, euskaldunok elebidun izan behar garela erantsiz, eta erdarari begirune handia ekarri behar diogula ohartaraziz.

103. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1997 0054 EHEk legearen makaltasuna argiro uzten duten azkenaldiko gertakizunak aipatu ditu, besteak beste, Iruñeko eskaera ereduak elebidun izateko ezintasuna, Madrilgo Herriaren Defendatzailearen arabera, Gazte Txartela euskaraz lortzeko ezintasuna; Mendillorriko etxezaina izateko euskara ez puntuatzea Nafarroako Auzitegi administratiboak ontzat ematea; Euskal telebista ikusteko zailtasuna eta Leitzako Udalak euskara hutsez funtzionatzeko auzitegiaren debekua.

104. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Huna zer gatik dutan ene haur ttipia ohakoan ezarri: haurtzaindegitik hurbil bizi gira. Gisa hortako hezkuntza gustatzen zait. Gure haurrak, bizi den tokiko mintzaira ikasiko du, zorigaitzez guk ez baitiogu erakasten ahalko. Elebidun izaiteak bertze hizkuntzen ikasteko errextasun bat emanen dio. Nihaurek hizkuntza batzu badazkit eta iduri zaut Euskarak baitezpada behar duela bizi, turisten ausagailu axalezko bat ez bilakatzeko. Zuzen da Euskaldunek beren erroak zain ditzaten: ez ditzagun akusa, erranez beren gisako errabiatu batzu baizik ez direla

105. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00008 Azkenik, Jean-Louis Laka-k erran dauku zer nolako egitaraua xutik ezarria duten: hauxe da, urritik aurrean, Karlos Aizpurua gaztea kostaldean eta Ernest Alkhat barnekaldean, bertsularitza erakasten aritzeko direla bai ikastola, bai gela elebidunetan, bertsu eskolak kurri arazteko.

106. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00008 Ikas-Bi-k arrunt berea dauka eskola publikoetako gela elebidunen sarea ta ikusten du sare hori, denen artean akulatu lanari esker, ari dela hedatzen eta azkartzen.

107. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00008 Eta helduden irailean zortzi gela elebidun berri behar litazke ideki, ez baita hori ere batere berri txarra...!

108. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elao 1996 4280 Eusko Legebiltzarreko administrari laguntzaileen bost lanpostu (horietako lau euskara-gaztelera elebidunenak) betetzeko lehiaketa-oposiziorako deialdia.

109. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elao 1996 4280 Eusko Legebiltzarreko administrari laguntzaileen bost lanpostu (horietako lau euskara-gaztelera elebidunenak) betetzeko lehiaketa-oposiziorako deialdiaren zortzigarren oinarri-arauan xedatutakoari jarraiki (EHAA, 193. zk., 1995eko urriaren 9koa),

110. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elao 1996 4280 Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, 1996ko uztailaren 11n egindako bilkuran, erabaki du M.ª Jesús Ulacia Zubiaurre, Rosa M.ª Salgado González, José Luis Otxoa Ortíz eta M.ª Josefina Aguirre Telleria jaun-andreak Eusko Legebiltzarreko administrari laguntzaile elebidunen (euskara-gaztelera) kategoriako karrerako funtzionari izendatzea,

111. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... 7 baietz 1997 0004 Begira, lehengo urtean hemen sartu izan diren irakasle gehienak elebidunak ziren.

112. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... 7 baietz 1997 0004 (...) Nire ustez, elebiduna baldin bazara, ez duzu arazorik eduki behar talde batetik bestera pasatzeko.

113. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0013 Hezkuntzaren eraginkortasuna eta irakaskuntza elebiduna Euskal Herrian

114. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0013 Batzuetan zorionez, eta beste batzuetan zoritxarrez, azken urteotan irakaskuntza elebiduna eta beraren balioa izan ditugu protagonista euskal gizartean eta komunikabideetan, batez ere, irakastereduak abian jarri zirenetik.

115. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0013 Eztabaida politikoa eta horrek gizartean izan duen eragina alde batera utzirik, beharrezkoa zirudien gai horien gainean azterketa sakona egitea eta irakaskuntza elebidunera ikerketa enpirikoen bidez inguratzea.

116. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0013 Horrenbestez, ikuspuntu zientifikorik eza asetzeko, oso lagungarriak dira beste zenbait herri elebidunen esperientzia; eta baita hainbat eta hainbat ikerlari batez ere unibertsitatekoak arlo horretan egiten ari diren ahaleginak ere.

117. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0013 Hori horrela, era horretako ikerlanak ezagutzera ematearen beharra ikusi zuen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP); hortaz Doktoradutza-tesiak izeneko bilduman, eta Hezkuntzaren eraginkortasuna eta irakaskuntza elebiduna Euskal Herrian izenburupean, euskararen normalkuntzarako baliogarri izan daitezkeen bost ikerlan bildu ditu.

118. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0013 Euren esanetan, liburuaren helburua Euskal Herrian irakaskuntza elebidunari buruz egin diren zenbait ikerketa ezagutaraztea da, bi irizpide lagun:

119. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0013 1.- Irakaskuntza elebidunaren eta eskolako emaitzen artean dagoen erlazioari buruzko informazioa ematea.

120. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0013 Horrela, Jasone Cenoz-en tesiak haur elebidunek eta elebakarrek ingelesa nola ikasten duten aztertu du.

121. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0013 Hezkuntzaren eraginkortasuna eta irakaskuntza elebiduna Euskal Herrian

122. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0014 Jose F. Lukas-ek irakaskuntza elebiduneko eredu zehatzetan haurrek matematikan lortzen dituzten emaitzak ditu ikerlan.

123. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0014 Juan A. Artamendik, bestalde, eredu elebidunetako ahozko testetan erabiltzen den hizkuntzaren eragina aztertu, eta azterketak egiteko aukeratzen den hizkuntzaren ondorioz sor daitezkeen okerrak ezagutarazi ditu.

124. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0014 Jose M. Madariagaren lanak, azkenik, irakaskuntza elebidunaren ereduetan lortutako emaitzetan jarrerek duten eragina ikertu du; baita ereduaren arabera hizkuntzekiko sor daitezkeen jarrera anitzak ere.

125. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0014 Editoreek bi helburu azpimarratzen dute Euskal Herrian irakaskuntza elebidunari buruzko ezartze edo ikerketa-egitarauak aztertzean: euskararen erabilera berreskuratzea eta normaltzea, eta, bestalde, hezkuntza-sistema berritzea eta hobetzea.

126. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0014 Izan ere, editoreen hitzetan, ez da erraza parametroak aurkitzea irakaskuntza elebidunaren hezkuntza-eraginkortasuna neurtzeko.

127. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0014 Hala ere, hezkuntzaren zientziak, irakaskuntza elebidunari buruzko ikerketak zehatzago esateko, beste eragile batzuk zehazten ditu.

128. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0014 Ume elebidunen abantailak

129. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0014 Horri loturik, Baker ikerlari kanadiarrak, egitarau elebidunen arduraduna zela (Canadian Education Association, 1991), Kanadako administrazioaren emaitzak jaso, eta herrialde hartako zenbait egitarau elebidunen kalitate-erakuskariak edo abantailak aipatu zituen, bere Foundations of Bilingual Education and Bilingualism izeneko azterlanean.

130. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0014 Horien esanetan, metodoek fidatzekoak izan behar dute; hau da, dagokien erreferentzia-zientzien ekarpenak kontuan hartzeaz gain, egoera elebidun bakoitzaren ingurune berezietara egokitu behar dute.

130 emaitza

Datu-estatistikoak: