XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. arzubiaga 0047 Goraxeago, sanitariook aurkituko ginateke, klase elitista bezala jokatzen dugunok; lapur handiagoak, baina ez inportanteenak.

2. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak t. sarasola 0066 Izan ere, gauza bat dira multinazionalak, aparatu elitistak, burokrazia estatala eta Inperioaren atzeko patiora zokoraturik bizi direnen gain duten boterea galdu nahi ez duten jauntxoak; eta beste gauza bat oso diferentea, Ipar Amerikako herri xehea.

3. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1990 0001 Elitista izatetik arrunta izatera pasa da, luxu izatetik behar izatera.

4. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. landa 0001 Beldur gara Mitxelenaren hitzen atzean ez ote den unibertsitatearen kontzepzio elitista bat izkutatuko.

5. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. antxustegi 00020 Demokrazia liberalak tolerantzia eta gizabanakoaren askatasunerako errespetua dituenez oinarritzat, heziketa liberalak eztabaida politiko oso aberasgarriak zuzper ditzake. Baina, bestalde, jada Tocqueville-k ederkiro aurreikusitako arriskuek pitza dezakete demokrazia: ikuspuntu oro berdina dela, ideia oro errespetagarria dela pentsatzeak, eta kontzepzio moral baten gorentasuna defendatzen duena elitistatzat edo antidemokratikotzat ere jotzeak.

6. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kazetjardun 1991 0057 Hasiera-hasieran programazioa oso goimailakoa, elitista zen.

7. 1991> euskara batua saiakera-liburuak intelektuala 0091 Ideologia, oro har, nork bere interesaren maskara gisa baliatu nahi duela onartuz gero, orduan uste naturala da intelektualek, historia interpretatzerakoan edo politikak formulatzerakoan, jarrera elitista hartzera jotzen dutela, herrimugimenduak eta masek erabakiak hartzen partehartzea kondenatuz, eta, aldiz, gizartea gidatzeko eta aldaketa soziala kontrolatzeko beharrezkoak omen diren jakintza eta adimena dutenek gainikuskatzeko premia azpimarratzea.

8. 1991> euskara batua saiakera-liburuak 15 gertaera 0044 Azkoitiarren ideiak ez ziren gainerako herritarrengan sakon itsatsi, neurri batean kleroa kontra zutelako eta proiektua elitista zelako.

9. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eskolako kiroletan ere gaitz arrunta 0017 Ikuspegi elitista horren kontra honako ideia hau jarri behar da praktikan: haur edo gazte guztiek kirol guztiak egin behar dituzte.

10. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eskolako kiroletan ere gaitz arrunta 0017 Nolabait deportearen ikuspegi elitistaren aurka abiatu gara, pilotaren munduan ikuspegi hori oso presente dagoelako eta horregatik izan dugu erantzun hau.

11. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... zehar 1993 0027 Futurismoaren jarrera intelektualak koadro bereziki disoziatua azaltzen du, izan ere jenioari emandako gurpen gehiegizkoaren eta pentsamendu politiko elitistaren ondoan, hau da 1919ko urte-inguru hartan faxismoaren sistema totalitario italianoaren alde ateratzera eraman zuen pentsamendu politikoaren ondoan, kritika sozialeko konpromisu bortitz bat ere eman baitzen eta mentalitate artistiko multimedial bat gainera, aurrera begira jartzen zena eta teknikaren baliabide modernoak artean sartu eta emankor bihurtu zituena.

11 emaitza

Datu-estatistikoak: