XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hitz-ordena 0100 Baizik, baieztatzen den elementu horrekiko enklitikoa dela esango genuke (beraren eskuinean eta estuki lotuta agertzen da), gaur egun hedatuz doazen bestelako erabileren kontra 15 Erabilera horiek, gure ustez, zeharo baztertu behar lirateke. Hona hemen konponketa batzuk (baizik eta tartekatua, oso traketsa izan arren, erosotasun handikoa baita): ZALANTZAGARRIA

- Ez dira landareak baizik eta animaliak.
- Ez dira ahaztu baizik eta baztertu egin dira.
- Ez da apurtu baizik eta polimerizatu egin da.
- Tenperaturak, ez du presioaren gaineko eraginik baizik eta berarekiko harremanetan dago.
- Metodologia hori ez soilik ezegokia baizik eta arriskutsua ere bada.

ONA

- Ez dira landareak, animaliak baizik.
- Ez dira ahaztu eta bai baztertu.
- Ez da apurtu; alderantziz, polimerizatu egin da.
- Tenperaturak presioaren gaineko eragina izan gabe (barik - beharrean), berarekiko harremanetan dago.
- Metodologia hori, ezegokia ezezik, arriskutsua ere, bada.

1 emaitza

Datu-estatistikoak: