XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak i. beristain 0015 (Espainia osoak baino Enziklopediaren harpidedun gehiago zituen Gipuzkoak bakarrik).

2. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/7 0240 - Zergatik ez duzue entziklopedietan bilatzen, horiei buruzko informazioa?.

3. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/8 0014 - Horretarako, egunkariak, aldizkariak, entziklopediak eta liburuak kontsultatu beharko dituzue.

4. 1969-1990 euskara batua ikerketak p. urkizu 0073 Idazlana egiteko ere, ez dirudi balia zitekeenik gehiegi aipatu ditugun liburuez, gehienak aurkitzen zailak eta batzu argitaragabe zeudenez gero, ezta Bela xuberotarrak bere Tablettes deitu enziklopedian aipatzen duen hiztegiaz eta gramatikaz: (...).

5. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0031 Enziklopediako ehun tomoak ikasiak beharko zituen ene galderei erantzun zehatza emateko, ene eta zergatik, eta zergatik, eta zergatik haiek eskailera luzearen malda antzera igotzen zirelako.

6. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0019 Rosa O`Klabelin agurtzeko aukerarik ere ez zuen izan, ez zuen enziklopedia poetikoaren tomoetako zelofana askatzen ari zen Bixentikori zeinen diruarekin ordaindu behar zituen tomo guzti haiek galdetzeko betarik izan, ez zuen etxeko garaje aurrean zegoen Stop seinalea errespetatzeko astirik izan, eta han irten zen, saltoka hasieran, abiada osoan gero, Madame Kontxexiren Dyane berdea, autoa saihestu nahian semaforoa jo zuen ertzainaren motorrari jaramonik egin gabe.

7. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0050 - Goardia zibilen bati enziklopedia poetiko hori saldu nahi izan diozulako.

8. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0050 - Baneramatzan hiru hilabete luze enziklopedia poetiko bakar bat saldu gabe eta zure semearekin tratua borobiltzea lortu dudanean, zer egin behar nuela iruditzen zaizu, Madame?.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0097 Urteotan sarri entzun edo irakurri izan ditugu: Aresti Dekameron prestatzen ari dela; edo ez dakit Don Kixoteren bat, edo Entziklopedia... Ez dira agertu.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. iturbe 0270 Hedapenean, Diderot-en eta D'Alembert-en Entziklopediak eragin handia izango zuen.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. mendiguren b. 0976 Bestalde ez-erlijiozko gaiak darabiltzaten itzulpenak euskara batuaz burutzeko joera nabarmenki indartu dela, irakaskuntz premien eraginez, eta itzulpen joera erredukzionista eta puristak alde batetara utzirik, gero eta itzulpen integratzaileagoa eta zehatzagoa egitearen joera nagusitzen ari dela: ikastoletako textugintza, UZEIren lanak eta zenbait argitaletxek eskainitako enziklopedia gisako lanak dira lekuko.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0027 Pasa ditzagun horietako batzuk mobiolatik, entziklopedietako kronologiaz lagunduta: 1961 Lumumba, Kongoko mugimendu nazionalistaren aitzindaria hil egiten dute (Otsailean).

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0012 Lan honen neurria ikusirik, ezinezkoa zaigu agertzea hemen intsektuen kanpo-morfologiari buruzko ikerketa zehatzik, hala eta guztiz, lan hau Grassé eta Kûkenthal bezalako enziklopedietan modu bikainean garaturik agertzen da.

14. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Fisika hiztegia (edo Oinarrizko Enziklopedia) hau lantaldeka burutu ahal izan dute: Elhuyar, UEU, Leioako Zientzi Fakultateko Euskal Taldea, Jakin eta UZEI.

15. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak l. baraiazarra 00003 Imanol Enbeitaren bila euskal literaturako liburuetara nahiz bertso eta olerkiz ari den entziklopedia ezberdinetara joz gero, nekez aurki genezake Imanoli buruz gauza aipagarririk.

16. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 00015 ROMU: Gaixotasunen entziklopedia zara.

17. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 00015 Entziklopedia naiz.

18. 1991> euskara batua antzerkia x. gereño 00015 Gaixotasun guztien entziklopedia.

19. 1991> euskara batua antzerkia x. diaz 0059 DABID.- Eta hori... liburu ala Entziklopedia oso bat da?

20. 1991> euskara batua ikasliburuak murgil/4 00010 8. Ereduari jarraituz, eman informazioa ondorengo hiri hauei buruz. Parentesi arteko informazioaz gainera, euskarazko entziklopediaren bat kontsulta dezakezu.

21. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00081 Entziklopedietan bilaturik, azter ezazu zein diren gaur egun erregai horien erreserbak.

22. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/2 0059 Besteak beste, hauek izan daitezke zure informazio-iturriak: aldizkari espezializatuak, entziklopediak, liburuak, irratsaioak, telebista-saioak, gai horretan jantzita dauden pertsonak...

23. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00186 Erronka egiten diet, ez publiko zabalari, ez, baizik eta arte-lizentziatu ospetsuenei horietako bakoitzari buruzko hi hitz esan ezetz entziklopedia edo apunteak errepasatu gabe, noski; doktore tesia 1889ko Salonaz egin duenik bada, irabazi egingo dit apustua.

24. 1991> euskara batua saiakera-liburuak baietz ba! 00032 Egia esan, erabiltzaileok ezin dugu edozer egin etxeko ordenadoreekin, baina hauek aukera eta ahalmen itzelak utzi dituzte gure esku: liburu osoak (marrazkiak, argazkiak...) etxeko ordenadorean egin ditzakegu, marrazki bizidunak sor ditzakegu, argazkiak eta filmeak alda daitezke, efektu bereziak eta guzti, milaka datu gorde daitezke, entziklopedia osoak kontsulta ditzakegu, nekazaritzan landareak kontrola ditzakete, medikuntzan ebakuntza konplikatuak egiteko izugarrizko laguntza dira...

25. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. barandiaran 00103 Modernoa dio entziklopediak: (...) forma eta konbentzio tradizionala, akademikoak eta historikoak apurtzea egoera sozial eta intelektual berriak proposatuz.

26. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. aranbarri 0019 Euskal entziklopedigintzak, oro har, entziklopedietako hizkera-eredua dauka landu beharrean, hori bai, euskararen hizkuntz eredu berberaren barruan ere.

27. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. aranbarri 0019 Hizkera entziklopediko horren gain, hiztegi entziklopediko edo entziklopedia bakoitzak agian entziklopedi etxe bakoitzak bere estiloa landu beharko du noski.

28. 1991> euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0184 Idatziarekin konparazio bat egiteko: gutxiago beharko dira eskuliburuak, hiztegi eta entziklopedietako artikuluak baino.

29. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak ele 1995 0063 Hiztegiak, entziklopediak, egunkariak eta multimedia paketeak topatzen ditugu CD-ROM hauetan.

30. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak ele 1995 0063 Gure egoera bestelakoa bada ere, pixkanaka sortzen ari den materiala gure ikaskuntza ihardueretan kontuan izatea komeniko litzaiguke, hots, garatze prozesuan dagoen Euskal Herriko entziklopedia elektronikoa.

31. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. lizartza 0044 Euskal hiztegi entziklopedikoak: bi entziklopedia, bi helburu

32. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. lizartza 0044 Hasierako errezeluak ahaztuta, helburu ezberdinak izateak eragin du bi entziklopediek elkarren osagarri izatea eta ez elkarren etsai.

33. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. lizartza 0044 Ez zegoen gure ikuspegitik mundu osoko informazioa ematen zuen entziklopedia orokorrik, ez euskaraz, ez espainieraz.

34. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. lizartza 0045 Iñaki Irazabalbeitia, Elhuyarren entziklopediaren arduraduna

35. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. lizartza 0045 Izan ere, gure asmoa, aurrera begira, entziklopedia mardul bati ekitea da.

36. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. lizartza 0046 Baina bestelako arazorik ere izan da: sarrera ez den aipamenen bat jatorrizko hizkuntzan edota euskaratuta ematea, lokalismoak, neologismoak eta erderakadak baztertzea, estilo bateratua erabiltzea, informazio kopurua zehaztea eta onomastika mailako aukeraketak egitea, Elhuyarren, atzerritarrekin zera egin dugu, Frantzian, Inglaterran eta Espainian erabili ohi dituzten entziklopedia nagusiak hartu eta gutxienez bitan agertzen diren pertsonak bakarrik bildu

37. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. lizartza 0046 Sarrera bakoitzak ematen duen informazio-mota ezartzean bi entziklopediek bat egin dute.

38. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. lizartza 0046 Josu Zabaleta, Lur entziklopediaren zuzendaria

39. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak r. lizartza 0046 Izan ere, aise topa daiteke edozein entziklopediatan La Peninsula, Iberiar penintsulari buruz, mundu osoan beste penintsularik ez balego bezala.

40. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... ostiela! 1999 00022 Liburutegi handian Jakintza gordetzen zuten entziklopedi eta aldizkariek.

40 emaitza

Datu-estatistikoak: