XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera administrazio-idazkiak jauparijak 0008 b) Uskurtzarekikoak, gudari ta tokien araura atonduko dauz: Jaupa, bearrezko danean eta ezek ezin eragotzi al izango dabela ziur jakiten, danean.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa kk ab ii 0104 Gorputzetik eguratzera, ta eguratzetik gorputzera igaroten eragotzi eiten dautsoe beruari.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eguzk loril 0177 Zeure betiko zoriona maite ba-dozu, aragiaren ziltzaldi orrei sendoro aurrka egiezu: au ta guzti be, iñoz obenean jausiko ba'ziña, bizkorr jagi zaite ta garramura dongeari sua-arrtzen ez egiozu itxi, eta zeure makalkeri ta erruz, garramura orrek, noz edo bein sua-arrtu ba-dagi, gitxienez be, oitura txarra eragotzi ta galerazteko, alegin egizu.

4. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa ibarg 0130 -Eskainkizuna, ona ta obeago dan zerbait eragotziko ez dauskuna, ta geuk al doguna, izan bearr da.

5. 1900-1939 bizkaiera saiakera-artikuluak euzkadi 1908 0080 Onen ganez, ni bestatariko araso nekez arrtian nabil, eta neure zoritxarrez, neure guraz ixan ezarren, ez daukat idaztirik onelango lanak biarr litxakian lez egitteko; baña onek eta orrek eta beste onango gauzeak be ez daustela guztiz eragotziko ustetan dot gixu laburren batzuk eskintzen neure Amearen pizkunderako.

6. 1900-1939 gipuzkera liturgia lzm 0052 (...): eragotzi zayozu, Antonio, al badezu, milla pusca ez eguitea.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa eguzk itzaldia 0126 Arako Combes, kristiñau izenaren arerio zital eta amurratuak 1903 garren urtean, Franzia`ko agintzari zala, Euskalerriko eleizetan itzaldiak euskeraz egitea debekau, eragotzi ta galerazo egin eban eta ori zala-ta, bere lagun eta aiskideak, oro gure siñestearen etsayak, txalo andiak jo eutsoezan.

8. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.m. azkue 0010 Alata guztiz ere Asisko gaztediaren buru egiñik ikusten zualako, naiko aberats ere bazan-da, marr marr oietatik etzan igarotzen, ta eragotzi bearrean nai zuana egiten pozik uzten zion.

9. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa zink crit 0211 Gutxi izango dira guztirako gaitasun berdiña irixten dutenak; eta agian, iñor ezetz bayeztu diteke; ba oarketak darakusanez alkarri eragotzi ta kaltegiten dioten gerkunak bai-dira.

10. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa zink crit 0212 Gurasoak, irakasleak, ezitetxe ta irakastetxetako zuzenlariak, gai onetan beren adiya ongi zulkatu bear dute, zuzen jarduerazi ezkero garaurik bikañenak eman ditzaken antzea ez galtzeko eta jayotzaz eztagokion lanean erkitzea eragozteko.

11. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kristdotriña 1905 0082 *G. ¿Pecatu eguiten dute beren seme edo alabai erlijioan sartzea eragozten dietenac? È. Eguiten dute pecatu mortala, baldiñ beren pobrezagatic, seme edo alaben premian ezpadaude, bizi izateco: baita ere eguingo dute pecatu mortala, baldiñ naita-naiez comenturen batian sartzera obligatzen badituzte.

12. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kristdotriña 1905 0130 G. ¿Eta zer gueiago? E. Eziñ beñere ontzat artu ditezquela, eta gaitz andiagoren bat gabe eragotzi eziñ ditezquenean, eguiñ bear dan gauza bacarra dala, sufritzea.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak euzkadi 1932 0001 - Bai, eta gure siñismena eragotzi nai-digute beti itzetik ortzera darabilkiten libertad eta democracia izenarekin.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1933 0001 Uzkurtz batek gogor eta zorrotz eragozten diguna, beste batek txartzat artu ezezik, Jaunari egin bearreko opari bat bezela artzen digute....

15. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak gipuzkoarra 1910 0001 Asmo obetan zegoala, Iharaka, Etiopiako bakalduna erasotzera zetorkiola esan zioten Senakerib-i eta onen aurrerapena eragostera joan biar izan zuan.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak gipuzkoarra 1911 0001 Erridi batek ez daukala bestearen izkera eragozteko eskubiderik, bidegekerik bidegabiena dala.

17. 1940-1968 euskara batua literatur prosa arti alegia 0046 Jakinaren gainean esan ditekeen bakarra hau da, inoiz ez direla falta mila klaseko elsoak, eta hauek kontua harcen dute ongi entera gaiten gure inguruan urrikariak egotea ez zaigula komeni, haiei sokorricea gure buruei ere sokorricea dela, haiei ziztacen dieten elsoek gure bizicea ere galcera eman dezatela eragoctea dela.

18. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or aitork 0154 Aizearen mukuluak ez baitu eguzki-argia eragozten, artatik iragaiten baita barneratuz, ez autsiz edo ebakiz, baiña guzia betez.

19. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa or aitork 0408 Egia da, bai, ez dut ikusten zerk eragozten didan Zure liburuetan iduripean dauden esanak ola ulertzen.

20. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0370 Enea ere, ez gutxigo, geziak nagierazi belaunak noiztenka ibillia eragotzi ta oiñatzarri izanagatik, Turno'ren jarrai doa, gori ta adoretsu astoratuaren oiña bere oiñez zapaldurik: eiza-txakur batek iñoiz, ibai-ertzak geldiazia edo egats gorrizkaren ikaraz esituriko oreiña aurkitzean, ibilli bizkor ta zaunkaka erasoten dio ari; oreiña, jakiña, lakio ta ur-ertz goenez ikaratua, igesari emanda milla bideetan zear itzuri nairik ari da, irteiera billa; unbriar biziak, ordea, ao-ortzak erakutsi ta kirriskatuz arin bai arin geldiazten du; oratu ba'lu bezela, masail-ezurrekin kurrizkatzen ere bai, ziria sartzen baiña koska utsalak.

21. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ol izb 1495 11. Egun artan, Gog'i illobirako toki bat, Bidaztien arana, itxasotik sorrtalderuntz Ixrael'en damayoket, bidaztiei igarobidea eragotziz, Gog eta aren gudoste guzia An eortziak dauntzake,ta Amon-Gog deritzake.

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0060 Aurtzaroz gero, an dira, aztal-lepoak uzkalduta, tokiz ezin aldatuz, ta aurrekoa besterik ezin ikusiz, buruari atzera eragitea kateak eragozten baitie.

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0107 Erri bikain batek ots-eztia ateratzen badaki: Platon'en iritziz non-nai entzun dezakegu durundi zoragarri ori ta iakintzaren egingoa orixe duzu, ain zuzen ere, ots eztiok adieraz al izatea ta agintari bikaiñenak ots belarri-mingarriak eragotzi edo eztitu bear ditu, ritmu atera arte.

24. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0285 Alabaina, al dudan bestean negar egin eta iainkoak artzen ditut lekuko: eta iainkoei auxe aitortzen diet: semeok ilerazita eskuz uki ditzadan eta ilotzak eortz ditzadan eragotzi egiten didazula alegia.

25. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. mendiguren b. 0046 Eta orain Oktavio, gauza handiak entzun: Bruto eta Kasio indarrak biltzen ari dira. Berehalaxe eman behar diogu aurre; geure elkargoa egin bezain laster, geure adiskiderik hoberenak bildu, bitartekoak prestatu eta goazen berehala kontseiluan bilera egitera nola arazo sekretuak ager daitezkeen erabakitzera eta arrisku nabariak modurik hoberenean eragotziak.

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. iturbe 00140 -C=C- lotura bat dagoenean, zurruntasun bat agertzen da, loturarekiko biraketa eragotziz, eta isomeroak agertuz.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. navarro 00044 Humanistikaren arloan ahalegin honen aurka altxatzen ziren ahotsak, esanez gizakiaren bizitza espirituala eta suposatzen dituen fenomenoak ezin direla, bizitza hori hil gabe, azterketa zientifikoaren menpe jarri, eta horren ondorioz, objektuari gure aztermenetik ihes egiten utziz, guztiz apriorizkoak dira, eta ezin diote zientziari ahalegin hori eragotzi (12) Prolegómenos... 21 or..

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. arrieta 0091 Esportapenak erraztu eta inportapenak eragozte arren, errege hauek ahaleginak egin ohi zituzten beren herrialdeetako produktoak atzerrikoak baino merkeago zitezen.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0053 Adibidez, Estatu bateko gobernuak enpresa batzuri laguntzak ematea eragozten du, horrela, beste Estatu kide batzutako lehiakariek laguntzarik hartzeke beren produktuak saltzeko dutena baino aukera hobea izan ez dezaten.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0053 Era honetan eragotzi egiten da Estatu batek beste batek baino arantzel baxuagoak edukitzea aprobetxatuz Merkatu Komunaren barnean produktuak sartzea.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak x. mendiguren b. 0057 Zentral nuklearrek segurtasun-neurri handiak behar izaten dituzte, oso ondorio larriak ekarri ahal dituzten istripuak eragozteko.

32. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. irazabalbeitia 0085 Bifenilotan, aktibitate optikoa ikuskorra izan dadin, bi eraztun bentzenikoak lotzen dituen loturaren inguruko birak eragotzia izan behar du.

33. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak medikuntza 0046 - nutritzaileak gordetzeko tokia eragotzita dagoenean (gibeleko eritasunetan).

34. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak medikuntza 0046 - nutritzaileak erabiltzeko era eragotzita dagoenean (diabetisa).

35. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zinetika 0173 Alderantziz, erreaktiboen solbatazioak aktibazio-entalpia hori handiagotzen duenez, erreakzioa eragotzi egingo du.

36. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0101 Orduz geroztik ez zuen ondo lo egiten Waka-Hok, ezinegonaren txindurriek atsedena eragozten zioten.

37. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0101 Lilurak eragozten eragotxi: zerbait egiten utzi ez zion zurien mezpretxuaz ohartzea.

38. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0007 Pieza meheak mekanizatu behar direnean adibidez, deformazioa eragozteko, bi alboetan pletina laguntzaileak kokatzen dira.

39. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak a. sarriegi 0122 P trakzio-indarrak aplikatzerakoan, xaflen arteko higidura erlatiboa marruskadurak eragotzirik dago, lehen aipatutako xaflen arteko presioa dela bide.

40. 1969-1990 euskara batua ikerketak p. urkizu 0044 Artzai protestanteen kasuan bezala, mediku eta botikariei ere beren ofizioak eragozten eta debekatzen zitzaizkien, denei katolikotasunaren txartela eskatuz, Bordeleko parlamenduaren agindua betez.

41. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. laboa 0009 Hiperion itsasoko ur biziek eragozten diete, hauxe da, Armoniak bere edertasuna giza-kutsadura harriskutik babesteko modua.

42. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0101 Filibustariak presa zuen hari ihes egitea eragotzi eta Yolandaz jabetzeko.

43. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0078 Segidan gertatu zena hain arina izan zen Vaniak ez bait zuen aukerarik izan eragozteko.

44. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.l. lekunberri 0122 - Eta munduan ez dago etzi zu emazte hartzerik eragotz diezadakeenik.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. haranburu 0016 Eta atea itxi behar zuen, On Rafaelek tartean bere gorputz trinkoa sartuz, orriak itxi zitezen eragotzi zuenean.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. m. de lezea 0026 Hanka bat haitzulotik kanpora atera orduko Txerrenek ikusi egin zuen eta berarengana joan zen irteera eragozteko asmoz, baina beranduegi zen...!.

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. sarasola 0076 Zuk eskubide osoa duzu etxea desegiteko eta zeure zatia jasotzeko, eta zure anaiak eskubide osoa du bere zatia erretzeko, zuk ez eragotzi.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0091 Tabernan zeudenak unaiaren akzioa eragozten saiatu ziren baina unaiak, pistola ateraz, guztiak hiltzen zituen.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. artiñano 0058 Baina USAko mediku elkarteek eragotzi egin dute projektu hau.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak matx 0053 Tokian tokiko eta garaian garaiko zailtasunez eragotziak izan ditu harreman hoiek.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. jauregi 0006 Uler daiteke, maila honetan akzio farmakologikoaren aukerak zein handiak izan daitezkeen; bai transmisoreen sintesiaren gain, bai hartzaileak blokeatuz bai entzima katabolizatzaileen akzioa eragotsiz.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak peillen 0010 Miranderekin, nahiz edozein idazlerekin hizkuntza da, nonbait, errealitatea adierazteko, lehen oztopo gisa eraikitzen den lañoa; alde batetik hizkuntza soinuz, otsez egina izanki, errealitatean gauzek hots imitagarri, soinu ihakingarri gutxi ematen digute; onomatopeia trakets batzuz kanpo, hotsekin nekez gauza guztiak adieraz genetzazke, edonola aukeratuak eta nolanahi gauzei egokituak direnaz geroz, laño horrek egiazko errealitatea eta senditzen dugun guztia adieraztetik urruntzen eta eragozten gaitu, benetakoa begien bideez baitugu gehienik ezagutzen.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak elhuyar 1985 0174 Begi luzeek nabigazioa gutxiago eragozten dute bai eraikuntz garaian baita bukatuta dagoenean ere.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak elhuyar 1985 0176 Kanaleko nabigazioa eragotziko duen edozein projektuk, eta tuneletik at beste asmo oro esan nahi du honek, nabigazio-erruten halabeharrezko aldaketa Nazioarteko Itsasoaren Erakundearekin negoziatzea eskatzen du.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0108 Biolentzia errepresiboak preso eduki bazuen, biolentzia estrukturalak, instituzionalak, haren lan guztia itotzen zion, Euzkeldun Batzokija aurrera ateratzea eragozten zion esate baterako; euskal abertzaletasunaren hastapenak gate artean lotzen zituen.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i.m. barriola 0309 Pasmo belarra, pasmoa eragozteko eta orma belarra alboa gozatutzeko jarriakin, egun gutxi barru senda eta indartua arkituko zen itza eman zion; ala gertatu ere astean bertan.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. lasagabaster 0139 Gehiegizko ausardia eta atrebentzia galanta, noski, gure praktika literarioan arbola urri eta zurbilek literatur abentura aberatsago baten baso zabal eta ugaria ikustea eragozten didateneko aldiotan.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak egoeraren definizioa 0183 Akordioa / Desakordioa
- Euskaraz gero eta jende gehiagok egiten duela ematen du
- Ezinezkoa da euskara superbizi ahal izatea
- Ez du ezerk ez inork eragotziko euskararen superbizitza

Z = Zaharrak / B = Berriak / E = Erdaldunak.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. garitano 0213 - Gurasoek duten eskubide-lehenengotasun hau, ikastola jakin bat aukeratzean eta edukatzaileak hautatzean mamitzen da, eta inork ez dezake gurasoen eskubidea eragotzi.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. pagola 0128 Gizadi-historiaren une batekin gelditzea edo konformatzea eragozten digun Absolutua.

61. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. pagola 0135 Erlijioa beti opio balitz, iraultza egiteko, hau da, historiaren orduari dagokion politika egiteko, eta erabat konprometatzeko, beharrezko litzateke ateo eta materialista izatea; fedeak errealidadea benetakotasun osoz hartzea eragotziko luke eta.

62. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. txurruka 0038 Honetarako, materiale biologiko hori bakterien erasotik babesten da, osagai zelularrak disolbagaiztu egiten dira eta autolisia, kizkurpena eta bihurdura eragozten dira.

63. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0041 Eta zer esan nezake haratuztetik (carnestolendas), imintzio edo komeria gutxiasko barregarriago aukera bikaina eskaintzen duen horretatik, benetako eta ezin eragotzizkoa den heriotzaren gertaerara igaroz gero?.

64. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 0109 Baina egintzaren eta ongitasun sozialaren palanka biok ezin konbina daitezke, egintzamodu kapitalisták egintzaindarrei eragitea eta produktoei zirkulatzea galerazten dielako, aurretik kapital bilakatzen ez badira: beren superoparotasunák berák eragozten diena hain zuzen.

65. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0109 Erabat bidezkoa da literalismo maila hau eta ez litzake eragotsi behar, ez norbanakoengan ez taldeengan, ahalik eta gizonaren galdetu beharrak kraska dezan arte mituzko ikuskariok hitzez-hitz onartze hori.

66. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0031 Honela, garuntxoak, gure pauso normala salto bortiz bihurtzea eragozten du.

67. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0115 Jauntxo terratenienteek, merkaturik ezak, amerikar merkatuak galtzeak, industriaren zabalkundea eragozten dute.

68. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0136 Gaztelarekiko komertzioa ere sendotu nahi dute, baina handikiek ez diete horretarako baimenik ematen, gogor eragotzi baizik.

69. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. onaindia 0085 Changarnierek, bestalde, hazilearen eguneko ordena bat argitara zuen, gudalosteari, harmetan zegoela, oihu eta politika agerpen guztiak eragotziz.

70. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. pagola 0042 Erlijioaren marxtar kritika honetatik ideia bat argi azaltzen da: erlijioa gizonaren etsai da, gizonaren kreatze eta hazitzea eragozten du.

71. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0043 Orduan, izendatze hura eragozteko, beraren aurka gaizki esateari ekin zioten.

72. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 0041 Zoritxarrez, ezin diote eragotzi haizeari ibiltzea.

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. haranburu 0070 b) Gai edipiar mozorrotuak: situazio edipiar bat eragotzia denean, larridura sortzen du eta errefulatua da.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. saez 0047 Oro ar, Joan dan 1978`ko urtearen bitartean, epai-aginteak 22.663 gidariei gidatzeko baimena eragotzi zien, 1977`an baño geiago garbi-garbi, urte ortan, Trafikoaren Zuzendaritza Orokorrak emandako datoetan, 16.002 gidariei eragotzi bait zitzaien.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. saez 0047 Epai-aginteak erabakitako eragozteak, 17.312 iru illabeterañokoak izan dira; 3.308 irutik sei illabeterañokoak; 505 sei illabetetik urtebeterañokoak; 1.426 baimena urte batetik iru urteraño eragotzita gelditu ziran; iru urte baño geiagorako 87; bein-betirako kenduak 25.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. urkola 0085 Laikotzaren eraskiñak laikotzaren berezitasuna zertan datzan ikustea eragotzi egiten digu.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0042 Ikaskaiak oinarri abiatuz gero, errepidearen itxura hartzen dute hariek, eta horrela, bidenabar, ulerkuntza eta sorkundea eragozten.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0188 2. Bokal garaia, mihia posizio garaian dagoelarik gauzatzen den bokala da, hau da, mihia airearen pasabidea eragotzi gabe aho-sabaitik ahalik eta gertuen dagoelarik.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak karmel 1988 0003 Baina nire askatasunak ez al du eragozten, galerazten zurea?.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. garagorri 0018 Laburbilduz: eskola-porrotak frakasatua izatearen sentimendua hezurretaraino sartzen badu, ikasketak jarraitzea eragozten badu, langabezian egoteko eta delinkuentzian sartzeko aukerak ugaritzen baditu, orduan eskola-porrota bizitzako porrotaren eragilea dela esan daiteke.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. tobar-arbulu 0123 Eskariaren herstura honek General Motors, Exxon, Philips, Shell edo beste gorporazio handiak jotzen baditu ere, ez die prezioak altxatzea eragozten.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azterketa historikoak/1 0075 Minak derranez, beste lurraldeetan honelako kapareen gabeziak nekazalgoaren atsekabea karlismoaren alde bideratzea eragotzi zuen.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizijator 0092 Haien larruazal heze eta liskatsua airean erraz lehortzen zen, arazo honek ur-biltegietatik denbora luzez urruntzea eragozten zielarik.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aizpurua 0117 Erlazainak badaki erlauntza erlamandotu zaionean, arrautza berriak sartzen badizkio ere, ez zaiola inoiz normalduko, langile erruleek eragozten bait dute.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. olariaga 0068 Baina gauza batek eragozten zion oso, zerak: gramatika-haseran egin behar denez buruz ikasten hasten zenean, espiritu-gauzen argi berriak eta gozo berriak etortzen zitzaizkiola.

86. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m.a. unanua 0092 Zenbait Teleosteoetan, esaterako amuarrainetan, urdaileko sarrera hestegorriko esfinter zabal batetatik eratxekia dago; honek, dudarik gabe, arnas-korrontetik datorren urari sarrera eragozteko balio du.

87. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0023 Ura indarrez irteten da harriaren pitzadura batetik, bideskari lekua eragozten dion akuedukto garrantzitsuago batera bideratuz.

88. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0023 Bidez kanpo bukatzen da igoaldia eskubiko talwegetik, harkaitzez eta landaretzaz eragotzia, igoaz (hobe da sasoialdiaren hasieran joatea), Zopiteko lepora, 590 metrotako alturan, (...).

89. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bitez 0102 Aldaketa klimatologiko batek ere eragozten ez ziolarik landara irtetea, Natura gozatzen ikasteko izpirituaren benetako gimnasia, artista apunte anitzak hartzen aritzen zen jasotako inpresioaren gerizpean.

90. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak osabide hezkuntza 1989 0254 Kasu batzutan, nolanahiko arrazoinak direla bide, eskolak berak nahiz eta errekuperatzen hamaika saio egin, eragotzi die partaidetza.

91. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. navarro 0275 Prezio eta tarifa energetikoen gardentasun eta egiazkotasunean (gaur egun, kontabilitateko arauterietan, konpainia energetikoen jabetzako eraentzetan, norberaren eta inoren baliabideetara jotze-baldintzetan, eta abarretan dauden ezberdintasunek eragotzia).

92. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinesterik eza 0215 Gure bizikidetza desegingo dugu, gure helburuak edozein moduz lortzen saiatzen bagara, edozeinen gainetik pasatuz, gure bidea eragozten dutenen aurka kupidarik gabe ahaleginduz.

93. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak zeleta 0085 Ondamendi au eragotzi edo ebitatzeko, Arana-Goiri sendo ta gogotsu jarri zan, eta guda edo eginketa gogorrean ibili zan, amaika urtetan, bere osasuna ta diruak galduaz.

94. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0028 Eta au da okerbidezko gizartea: errialde txikiak zapaltzea, langiledia zapaldu eta nola-nai erabiltzea, nekazarien zapalketa, saldukeria, aurrerabidea eragozten duan guda-ixkilluak ugaritzeko leia, irugarren mundu-alderdia zupatzea, erriz aldatuak batzuen gogora bultzatzea, naziokeria, arrazakeria, eta abar.

95. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak bu errenteria 0253 Frantziako erregeak luzapenak ematen zituen eta orduan Espainiakoak Felipe II zen Aita Sainduari zuzendu zen, Baionako Obispaduari buruz, eta aipatutako herejiak zirela medio, herriak mehatxatzen zituen arriskua eragotzi zezan.

96. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak garm inauteria 0315 Eta 1805-ean, zezen- plazatan zezenak naiz zekorrak iltzea ere eragotzi egin zuten EUSKALERRIAREN ALDE, 4 urte, 76 ta 77 zenbakiak, 144 ta 148 orr..

97. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0039 Beste toki batean aipatu ditugu eta ezagunak dituzu Rampolla'k Erroma'tik ekarri zituan asmoak: Alfontso XII'aren inguruan pakea ta baretasuna edatzea, ta karlisten eta liberalen arteko gudu zitalak bein betirako eragoztea.

98. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0443 Era berean, jende aien katolikotasunak ez du eragozi eliz iareen ugaritasunik, eta berauen bizkortasunik.

99. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak aao 1989 0001 Azpiegitura hau erakunde publikoek bakoitzak bere eskumen eremuaren barruan egiten dituzten kartografi lanetarako ezinbestekoa denez, eta barreiadurak eta bikoiztasunak eragotzi eta baliabide publikoen errentagarritasun egokia lortzeko helburuaz, Arabako Foru Aldundiaren Hirigintza eta Arkitektura Sailak proposatzen du Eusko Jaurlaritzaren Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin gure Lurralde Historikoko Zehaztasun Handiko Galgaketa-Sarea burutzeko lankidetzarako Hitzarmen bat izenpetzea, erantsitako proiektuaren arabera, Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzko 27/1983 legearen printzipioekin eta Erregimen bokalaren Oinarriei buruzko Legearen 57. artikuluan ezarritakoarekin bat.

100. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1987 0001 e) Dagozkion eginkizunen iharduera eragozten ez duen gaitzik edota akats fisikorik ez edukitzearen sendagile-egiaztagiri ofiziala.

101. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. sastre 0002 Nazio Batuen Erakundean eta beste horrelakoetan, gutxik pagatzen dute presupostu gehienez eta haiek eragozten dute edozein aldaketa erradikala.

102. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. sarrionandia 0001 D) Hain zuzen, Euskal Herriko begirada hau polemikaren ikuspegitik egiten da, eta tesis zentralea (hots, errealismo sozialista estatuak monopolizaturiko literatura dela eta kreatibitatea eragozten duela) behin eta berriz aldarrikatzen da.

103. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... herria 2000 eliza 1988 0001 Sarritan, ordea, ez da gauza erraza Jainkoa aurkitzea zailtasunez eragotzitako bide luze honetan.

104. 1991> bizkaiera ikasliburuak danok senide 00006 Eutsiezinezko indarrez egin dot putz, pentsatzea eragozten eustien hodei-horma lodi baltzak garbitzeko.

105. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0106 12. DANA IRISTEA EZ ERAGOZTEKO ARAUA
Zerbaiti begira gelditzen bazara,
danera joteko indarra galtzen dozu.
Danera osoan etorteko,
danean ukatu bear dozu zeure burua.
Eta danaren jabe egitera eldu orduan,
biotza ezeri emon barik euki bear dozu.
Bestela, danean zerbait osoro euki nai izatekotan,
zure ondasuntegia Jainkoagan ez daukazu osoro.

106. 1991> bizkaiera literatur prosa aititeren mokoa 0015 (...) pagadi zabal hartan, gane ostotsu ilun harek ezin eragotzi eban argi-apur gaiztotxoren bat besterik ez egoala, oihu urrun bat entzun neban Iturrateeeeee....

107. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak j. artaraz 0046 1765eko krisialdia ez zan puntuala izan, urte horrek depresino iraunkorrari hasiera emon eutson eta; 80. hamarkadak berreskuratzea ekarri eban arren, besterik adierazoten eban beheraldiak: biztanlegoaren hazkuntza goia jotzear egoala, ez eukala askoz gehiago hazteko ahalmenik, jarduera ekonomikoak berak eragozten eutsolako.

108. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak hezkaraudia 1999 00044 Haur batzuek beste kideek baino jolas-teknika atzeratuagoak dituzte, ezintasun baten erruz edo eta teknika horiek eskuratuak izatea eragozten dien atzerapenen bat dutelako garapenean.

109. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak ellegeak 1987-1990 00200 n) ordu-artarako sistemei ihes egitea edo, zuritu gabe betetzeke utzitako lanorduak jakitea eragozteko jarritako ekintzak edo omisioak,

110. 1991> euskara batua ikasliburuak kultura klasikoa/dbh 00127 Ezer gutxi esan diezazuket bidaiak ekarriko dizunaz eta jakitea komeniko litzaizukeenaz, Parkek guztia jakitea eragozten baitidate eta Junok isil nadila agintzen baitit.

111. 1991> euskara batua ikasliburuak lan-prestakuntza 00248 * Sindikatu-sekzioak osatu.
* Bilerak egin, kuotak jaso eta informazio sindikala banatu lanorduetatik kanpo, enpresaren jarduera normala eragotzi gabe.
* Sindikatuak igortzen dien informazioa jaso.

112. 1991> euskara batua ikasliburuak marraztekn 0009 Laburtzea eragozteko, erreduzitu gabe marrazten da pieza, hau da, k = 1 eginez.

113. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/4 0074 Izan ere, legeak eragotzi egiten die baserriei eguneko 150 kg. ogi baino gehiago egitea, baina ogi kopuru txikiagoa egiteak kalitate hobeagokoa izatea ekartzen du.

114. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/6 0002 Animaliekin egin diren esperimentuetan, adibidez, hauek hil eta guzti egiten ziren loa eragotziz gero.

115. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurua/lh 0074 Eta suteak eragozteko borroka eta zaborren kontrola ere aipatzekoak dira.

116. 1991> euskara batua ikasliburuak oinelektr/bbb 0134 - Reset: PNP transistorea da eta 4 terminala masari konektatzen badiougu, gailuaren funtzionamendua eragotzita geratzen da, irteerako tentsioa 0 V izaten delarik.

117. 1991> euskara batua ikasliburuak elektroteknia 00123 Untziaren deformazio-maila, motoreek sorturiko oszilazio-indarraren anplitudearen eta maiztasunaren araberakoa da. Injineru-taldeak, beraz, untzia eraikitzeko erabili diren osagaien erabateko deformazioa eragozteko, motoreak sorturiko dardararen maiztasun desegokia saihestu beharko dute, horretarako egokiak diren motelgailuak erabiliz, edo eta euskarri-egitura berriz diseinatu beharko dute.

118. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00166 Gatzek H+ eta OH- ioiak neutralizatzen dituzte beraiekin elkartuz eta, era horretan, aske gera daitezen eragotziz.

119. 1991> euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0022 Azkoina estutzean, zirrindolaren ertz biziak azkoinean eta piezan sartzen dira eta hark biratzea eragozten dute.

120. 1991> euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0026 Txabetak, bi piezen artean tartekatzen diren piezak besterik ez dira, horrela beraien arteko desplazamendu erlatiboa eragotziz.

121. 1991> euskara batua ikerketak l. erriondo 0287 Hizketa Espontaneoaren azterketan ikus dezakegun modura ez zaizkigu gazteleraren emaitzak azaltzen, baina ez gaztelera eragotzita zuelako baizik eta grabatzeko zinta hondaturik zegoelako.

122. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. arretxe 00091 Baita aurrera segitzea eragozten zion guztia ere. Teodoro jaunaren bila zebilen.

123. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0143 Horixe zen aukera bakarra bere aitak Andreas hil izana azaltzeko; ezin izan zuen eragotzi, (...)

124. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0035 Marinak haurrik eztu. Haur bat nahi du. Nahi.
Marinak negar egiten gogotik euriak kukutzen baitu.
Marinak ñiniak ikusten dituelarik oihu egin lezake.
Karrasi.
... Bertze argazki bat. Neska ttipi loriagarria. Aingeru
bat. ahoz goiti. Hila. Begiak ez arras hetsiak. Hila...
Hotz du. Eztu Gernikaz orhoitu nahi. Eztitu
Gernikako haur hilak ikusi nahi. Iduritzen zaio erotuko
dela. Laster egiten du hondartzan. Eztezakezue deus
haren kontra. Deus. Fitsik. Laster egiten du.
...Zerutik ere etor daitezke. Zerutik ere. Zerutik etorri
ziren Gernikan. Zeru eragotzia...
Marina ezpondaren bide hertsira ailegatu da. Gaur
ezta iduzkirik ikusiko.Xirimirri. Euri erridaua.
Hezurretaraino sartzen den horietakoa. Gaueko
altzairuzko oihuak, kristalezko karrasiak, nabal
xorroxtatuzko oinazeak egunsentiak eztizkio goxatu.
Euri erridaua. Hondarribiko argidorre distirantak itsaso
iluna argitzen du aldizka. Eguna oraino egun eztenean.
Marinak gatzaren gusto mingarria senditzen du
zintzurrean.
...Apirilaren hogoitaseia zen. Astelehen arratsalde goxo
batez, marrats-lore pikor ubel argista usaintsuak
zabalduak zirelarik. Primaderan...

125. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 00372 Hil da, beharbada, Kurt Zurenski ere: Baroi Gorriaren ozartasun harroak ezin izan du eragotzi Kaiseren Armada zangarra garaitua izan dadin.

126. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00085 Bestalde, gau askotan kontzertu zaratatsuak ematen zituen bere gitarra elektrikoarekin eta pisukideei loa eragozten zien nahiko berandu arte.

127. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00070 Alpargatak erantzi eta bere gorputzari itzalik sortzea eragotziz, (...)

128. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00124 Komuneko atearen azpitik ura irteten zen alfombrak miazkatuz, eta labezomorro bat hankazgora zebilen Valium kapsula baten ondoan hankei alferrik eraginez, urak eraman zezan eragotzi ezinik.

129. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00177 Gogoratu behar al ditut portuak eta Lucrinori gehitutako kaiak eta zarata handiekin asaldatzen den itsasoa, ur Juliarrak itsasoa eragotzita urrutitik hots egiten duen eta tyrrheniar goraldia putzu avernoarretara sartzen den aldetik?

130. 1991> euskara batua literatur prosa i. garbizu 00017 Pixerreka elizako eskaileretan amaitu nuen, izututa, aitona alkandoraren mahukak gora bildu eta apaizari muturrekotarako erronka luzatuz ikustean, zorionez, ordea, elizmutil eta koruko elizkumeek eragotzi zuten, apaizak sotana jasoz erantzun baitzion erronkari.

131. 1991> euskara batua literatur prosa x. montoia 00264 Trumoiek leihoko kristalen kontra sortutako zalapartak bere azken hatsa entzutea eragotzi zidaten.

132. 1991> euskara batua literatur prosa j. arretxe 00189 Hori eragozteko nekazariek soroen erdian egiten dute lo, egurrez egindako dorre modukoen gainean, eta elefanteak hurbiltzen ikusiz gero uxatzen saiatzen dira, sua erabiliz edo zarataka.

133. 1991> euskara batua literatur prosa a. egaña 00011 Mosketoiak, eskuineko besoan beti, gorputzari simetria eragozten dio, eta simetria haustearekin, askatasuna murrizten. Pausoa berdinarazten du, eta pausoa berdintzearekin, pertsonak.

134. 1991> euskara batua literatur prosa x. galarreta 0029 Bestalde, nik gauza bat esango dizuet: Parisen bolada batzuk igaro nituen, eta chambre-tik kalera baino lehen, telefonoa deskonektatu beharra genuen (ugazabak jarritako araua zen eta), hots eginez gero auzokoa ez eragozteko!!

135. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0012 Kaleetan biraoka arituko ziren honezkero astronomo eta zaletuak, lainajeak ikuskizun txundigarri hura eragotziko zien beldur.

136. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0148 Baina indar ezkuturen batek eragozten zidan irudimenean aise ikusten nuena egitea.

137. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0145 Haren aurpegiak asmoa igarri ziola adierazten zuen, eta besoek, hego hautsiak bezala airean zabalik, ihesa eragozteko ezina aitortzen zuten.

138. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0410 Funtzionarioak laurak direla esan duenean, galiziarra hurbildu eta esku bat besagainean jarri dio altxatzea eragozteko bezala.

139. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0200 Amak gauza mordo mugagabea zekusan, garrasi ozena zeukan bularrean geldirik, zinkurin bakoitzean aire zabalera ihes egiteko gertu, arnasa hartzea eragozten zion, baina, eskuez bularra estuturik, hor barruan eusten zion.

140. 1991> euskara batua literatur prosa ama 0259 Bazter guztietatik barreiatzen ziren, izpi mehe ezberdinak bailiran, dena ukitzen zuten, dena argitu eta koadro bakar batean biltzen saiatzen ziren, eta ezein zertzelada bakartu eta bertan gelditzea eragozten zioten amari, semearenganako tristura eta beldurra hutsarterik gabe zedarritzea galarazten zioten.

141. 1991> euskara batua literatur prosa txiliku 0078 Belatza berarekin joan zen, eta gazelaren ihesa eragozteko mokoarekin begietan eman zion eta itsutu egin zuen.

142. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 0119 Onofrek, gerritik gora biluzik eta mahoizko praka barrenak belaunetara bilduta, uretara salto egiteko gogoa eragotzi behar izan du.

143. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0128 Kamio ondoko harrizko petrilak ilunpetan, ibai handituaren hotsa, gidatzea eragozten zion kristal itsutua, baimena eskatu beharreko bisita.

144. 1991> euskara batua literatur prosa i. tapia 0068 (...) bestetik, agindu berri batek edozein eratako gutun trukatzea debekatu egin zuen, kartak infekzio bide bilakatzea eragotzi asmoz.

145. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. azkue 00162 (+)-MCPG gaiak ILIarengan eragina izateak, (-)-MCPG eragin gabeko den bitartean, gauza bi adierazten ditu: alde batetik, (+)-MCPGren eragina estereoespezifikoa dela eta bestetik (+)-MCPGk eragozten dituen I edo/eta II taldeko mGluRen aktibazioa ILIren sortzapenerako ezinbestekoa dela. 4-CPG ILI oztopatzeko gai izateak I taldeko mGluRen partehartzea adierazten du. MSOP eragin gabekoa izatea eta MSOPPE aldiz ILIren sortzapenaren aurkako eragina izateak zera esan nahi du, II taldeko mGluRen baina ez III taldekoen aktibazioa ILI eragiteko beharrezkoa gertatzen dela.

146. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakunde 1998 00203 Orain arte aztertu da kontrol ez-formal horrek nola baldintzatzen duen emakumeen jarduketarako ahalmena. Hala ere, kontrol ez-formala alde negatibotik bakarrik aztertzea, ezabatzen, eragozten eta baztertzen duen zerbait bailitzan, mugapen bat da.

147. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pottoka 00113 Ebaluazio horrezaz gainera, kalifikatzaileak kontutan hartzen ditu Jatorrizko ereduko pottoka Arrazaren Liburuko A atalean sartzea eragozten duten ezaugarriak: beltzak edo gaztainakara-ilunak ez diren geruzak, ezpainetako haragiko mantxak, begi urdinak, lepo osoko grin bikoitza, gibelalde bikoitza, hanka oso lodiak eta apatx oso handi eta koroan ile gehiegi dutenak.

148. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. bilbao 00090 Etsaien babestalde batek eragozten zien ikurrak eta ezkutuak ziren hiriko babeslekurako bidea eta aurrez hertsiriko ateek ihesa.

149. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. galarraga 00015 Baionak ibai-inguruarekin duen harremana ulertu eta ikusteko, badugu Baionako udal Artxibategian mapa bat, 1590ko data du, Errobi eta Bidouze, Pabeko Luy eta Oloroeko Gave ibaiekin batera Aturri ibaia artikulatzen duen lurralde egituraren azalpen argia; testuinguru geografiko honetan, nagiak izan arren, Atlantikora iritsi nahi duten ur ugari dago, baina naturak aurkezten dien eragozpenekin topo egiten dute, padurak ibai-itsasoratze zehatz, segur eta hurbila, definitzea eragozten dielako; bokale (aoa, mounth, ménde, boucau) bakar eta sakona, Baionako Hiribilduaren nagusitza bere ibai eta itsasoen gain erabat eraginkorra izateko modukoa (5-a, 5-b Irud.) eta inguruko hiri-pilaketetan hegemonia markatu eta boterea hedatuko duena.

150. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonoinarriak 00094 b) Epe motzera prezioak zurrunak dira eta epe luzera malguagoak. Konkurrentzia perfektuko ereduan enpresak eskariaren aldaketetara moldatzen dira eta eskarian eragiterik badute. Merkatuen perfekziorik ezak, ordea, neurri handi batean eragotzi egiten du kontsumitzailea errege da esaldiak dioena betetzea.

151. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. iturbe 00026 =nAcLo=3 Molekula: Sodio kloratoa espezie ionikoa da (Na+ + ClO-3) ioien arteko indar elektrostatiko intentsuak dituena, sare kristalino bat sortzeko adinakoak. Konposatu hau eramalea da, bai disolbatuta bai fundituta, baina ez egoera solido kristalinoan, zeren, kasu honetan, ioien arteko indar intentsuek eragozten dute korronte elektrikoa eramateko behar den ioien higikortasuna.

152. 1991> euskara batua saiakera-liburuak matematika 1998 00017 Marrazki ugaritan gainazal lauean espazioa sortarazten du gure begien aurrean. Beste marrazki batzuetan, aldiz, hasieratik beretik sugestio espazial oro eragozten saiatzen da.

153. 1991> euskara batua saiakera-liburuak matematika 1998 00068 Koloma dorikoak izeneko grabatuak, urte bereko datakoak, efektu berbera sortzen du. Escherrek ez du lortzen marrazkia laua dela konbentzitzea, eta are harrigarriago dena: Escherrek erabiltzen duen baliabidea eta berak eragotzi duen gaiztakeria bat datozte.

154. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 00531 Bestalde, animali izpirituen bultzadek jotzen duten bezainbat gisatara egokitzen da garunaren erdian zintzilik dagoen guruintxoa eta hari buruz animali izpirituak bultzatzen dituzten kanpoko objektu bezainbat aztarna ezberdin inprimatzen dira haren baitan eta, horrela, geroxeago, guruintxoak hara eta hona darabilan Izpirituaren gogara hartzen badu aitzinean hara-hona zebiltzan animali izpirituen eraginaz zeukan egoera, orduan, guruintxoak berak animali izpiritu haiek eragotziko ditu eta determinatuko aitzineko egoeran eragozten zituen bezala.

155. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. garzia 00566 Gure honetan, haatik, prozeduraren oinarria azaltze hutsean geratu gara, eta euskarari horrek konplementazio mailan, bereziki, hots, sintaktikoki sortzen dizkion ezbideen salaketan, arrazoi ia fisikoak baitaude estilo hori bere horretan guretzea eragozten dutenak.

156. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. morales 00347 Egoera sozialak edo moralak era autoritario horretan arautzeak, haatik, objektuen bidez ikastea eragoztera darama; eragotzi ere eskola-komunitate zuzen potentzial bat sortzea eragozten du, baita ikasleak erantzukizuna bereganatzeko eta beren arrazoimen praktikoaz baliatzeko gai direla sinestea ere.

157. 1991> euskara batua saiakera-liburuak euestat 1997-98 00109 Interesatuen artean adostasun libre eta itundu bat erdiestera eta Sozialeko Epaitegien aurrean demanden aurkezpena eragoztera zuzenduta daude.

158. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. haranburu 00100 Pentsamendu Logikoaren Garapena faktore garrantzitsua da Natur Arloko kontzeptuen ulerkuntzarako, baina Estilo Kognitiboa ere garrantzi handikoa gertatzen da: Eremuarekiko Independenteek problemak ebazteko garrantzitsuak diren eskemez bakarrik okupatua edukiko dute beren espazio mentala, Eremuarekiko Dependenteek alderdi iruzurti gehiago dituzten bitartean; eta horrek beren espazio mentalari probetxu guztia ateratzea eragozten die.

159. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. sagarna 00037 Hizkuntzaren izaera honek maileguak hartzea zaildu baldin badu, ez du gutxiago eragotzi bide hori tradizio garbizalearen indarrak.

160. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elberdin 00018 Horrek ez ditu abeltzaintza trashumantera emandako barrualdeko biztanleekiko merkataritza trukeak eragozten, garai horretaz aditu direnen arabera.

161. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eltxostena 1998 00100 Aurreko atalean azaldutakoari jarraikiz, uler daiteke hirialdeko jarduera poliziala zor zaiola gizarte eskaera bati, kalte handiagoak eragozteko: gaizkintza, inseguritatea, droga trafiko handia begi bistan...

162. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eltxostena 1998 00100 Legeak oinarrizko bi kontrolbide aurreikusten ditu poliziaren edozein neurrigabekeria eragozteko: bide judiziala eta barne espedienteen bidea. Biotan kontrol jarduerak ekintzen berri izate hutsarengatik hasi behar baldin badu ere, gertatzen dena da salaketa formala eskatzen dela ikerketei ekiteko eta, egokia baldin bada, zigorrei ekiteko.

163. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak k. biguri 0060 (79') Nondik dator gutxiago edo gehiago markatze hau? Hazierako lastre-motaetatik, zeinak eragozten dien hartzea besteek hartzen duten pauso azkarregia.

164. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.l. goikoetxea 0797 Ondorioz, zerk eragotz diezadake Iparralde-Hegoalde bereizketa, Bizkaiera ere baztertzera datorren formula dela sinets dezadan?

165. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kazetjardun 1991 0063 Maiz, programarik espezialduenetatik (musika programak esaten baterako, hauetan neologismoak onargarriak direlarik) programa neutroagoetara (magazineak) edo albiste-emankizunetara igarotzea eragotzi behar da, hauek estandarrari eutsi behar bait diote, hitza bera albiste denean izan ezik.

166. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. tapia 0106 4 km eskas egin ondoren, kurpilen ildo sakonek eragotzitako jaitsiera luzearen bukaeran, 31. ibilbidearen bukaeran azaltzen den bidearekin topo egingo dugu, Gasteizko lautadara jaitsi baino lehen.

167. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0643 thwart v.t. kontrajarri, eragotzi, galarazi.

168. 1991> euskara batua saiakera-liburuak intelektuala 0129 Eta nahikoa egia da, halaber, komunistek dominatutako gobernu zentrala arrakastaz saiatu zela industria eta nekazaritza eragozten eta merkataritzaren kolektibizazioa nahaspilatzen.

169. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. errekondo 0007 - Hezetasuna kontrolatu, gaitzen erasoak eragotziz.

170. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hiesa 1995 0105 Edo sexualitatearen arlora etorriz, nahi ez diren haurdunaldien arriskuak eta GIBaz sexu bidez kutsatzeko arriskuak eragozteko honakoa egingo genuke:

171. 1991> euskara batua saiakera-liburuak s. ott 0204 Hilekoak ematen duen beroa hain handia denez, arrautza eta olioa gatzatzea eragotzi egiten da: maionesa ez da itsasten.

172. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0184 Hizkuntzaren jatorriaren teoria biologikoaren sortzaileek ez zuten basoa ikusi, bertako arbolek eragotzita.

173. 1991> euskara batua saiakera-liburuak zuzenbhizkera 0371 Estatutu-errejimena berdin ezartzea ohartematen da hauentzako, horien zerrendaren nolakoak berak dakartzan ezberdintasunak izan ezik, eta bestalde, aldi baterako sortu eta justifikatzen diren egoerek berenez ez duten iraupen-maila lortzea eragozteko beharrezko mekanismoak jartzen ditu.

174. 1991> euskara batua saiakera-liburuak b. oihartzabal 0014 Historia soziopolitikoak erakutsi du bi mendetan zehar Estatu modernoko Boterea eta gizabanakoaren arteko hutsunea tarteko gorputzez bete beharra dagoela giza nortasunaren deuseztapena eragotzi nahi bada.

175. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. arregi 0070 Betaurreko beltzak, aurpegi patxadatsua, sufrimendu aztarnarik eza eta irabazitakoan nabari zaizkion keinu adierazgarri soil batzuk, horiexek eragozten dute Miguel Indurainen barne-mundurako sarrera.

176. 1991> euskara batua saiakera-liburuak hezksaila batx 1994 0009 Honela, irakas bakoitzeko edukinen aurkezpen-ordena dena delakoa izan, ordena hori ez da aginduzkoa eta ez ditu ez-eta eragozten irakasleak, lantzen ari den ikasleen ezaugarri bereziak, premia bereziak eta egoera bakoitzera egokituriko didaktika-planteamendak kontutan izanda, garatu nahi dituen beste sekuentzia batzuk ere.

177. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. san martin 0051 Irekidura kritiko berri hau zenbait elementu lagungarriek ahalbidetu dute, italiar egoera politikoaren aldaketak, berrogeitamar eta hirurogeiko hamarkaden arabera; nagusiak deritzatenei buruzko ikerketen agortzeak eta honen ondorioz azterketa-perspektiba berriak irekitzeko beharrak; kritikaren erroetan gertatutako belaunaldi-aldaketak, eta horregatik gerra-ondoko hasieratik gertakizun estetikoen irakurketa geldia eragotzi zuten aurreritzi ideologikoen aldentzeak; azkenik, abangoardia historikoen inguruan ikuslego orokorrak geroz eta gehiago agertu duen interesak, munduko museorik nagusienek duela hamarkada bat aldizka antolatzen dituzten erakusketa-ikuskizunez erakarria.

178. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 0173 5. Buraso Espainolenganik Indietan sortu eta han bizi ziren haurrak, hango hiritar izan nahi baldin badute, ez dira eragozten ahal hiritar izatetik edo beste hiritarren eskubide berak ukatetik.

179. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 00018 Denon onarpenez, onez onean eta demokratikoki, Euskadi elkartu, burujabe eta euskalduna egin nahi dutenen abertzaletasuna arbuiatzen eta eragozten eta, kosta ahala kosta, hizkuntza eta kultura bakarreko Espainia egin nahi dutenen nazionalismoa izkutatu nahi dutenen joko maltzurra salatzen ditugu.

180. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00005 Egoera oraindik gehiago okertzeko, ikusten dugu zuzenbidearen interpretazioa eta aplikazioa egiten dutenak, epaileak, tematzen direla ezin konponduzko egoeren konpontzaile izaten famili elkarbizitza iraunarazteko, gehienetan horrelakorik ez izan arren, eta ez dutela ahaleginik egiten jadanik jo duenak berriz jotzea edo bere basakerian pixka bat aurrera egin eta azkenean hiltzea eragozteko.

181. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00005 Horrekin batera, uste dut ez garela irtenbidera hurbilduko emakumeok sinesten ez dugun bitartean benetan bestea bezalakoak garela, ez dugula zertan onartu gu jotzea, ez eta guri eskua luzatzea ere, eta, gertatzen bada, salatu egin behar dugula, epaileek jakin eta eragotz dezaten orain arte eragotzi ez dutena 1997an tratu txarren ondorioz hildakoetatik %98k haien salaketa egina zuten, eta, era berean, gizarte osoak bere egin dezan arazo hau, bere baitan sortu eta denon artean konpondu beharrekoa baita.

182. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00002 EAJk eta EAk trufatzat jo dute urteetan Estatutuaren garapena eragozten egon direnek orain urteurrena ospatu nahi izatea.

183. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00002 Neurri horren bidez Pinochet Espainiara estraditatzea eragotzi nahi du jeneralaren defentsak.

184. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1999 16479 Edozein lizitaziotarako gordailua egina dagoenean, enkantearen tipoari dagokion gutxieneko eskaintza egintzat hartuko da; eta hori, gutunazal itxian edo dagozkion lizitazioetan beste eskaintza edo eskaintzak egiteko aukera eragotzi gabe.

185. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1999 17549 Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 1999ko urriaren 13ko bileran hartutako erabakien laburpena, maiatzaren 30eko 3/1984 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzkoak (ekainaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) 59. artikuluko 4 zenbakian xedatutakoaren arabera argitaratzen dena, foru arau horrek berak 57 eta 59.3 artikuluetan dioenari jarraituz bestelako xedapen eta erabakiak argitaratzea eragotzi gabe:

186. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0014 Hala ere, beren ikastola sortu nahi dute pribatuaren aldekoek Federazioa lagun, besteei publikorako bidea eragotzi arren.

187. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1995 0003 2.1.4. Irakaskuntza-iharduna eragotz dezakeen eritasunik edo gorputzezko nahiz adimeneko murriztasunik ez izatea.

188. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. sokarros 0017 Toubon: Atentatuak aurretik eragotzi behar dira

189. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. sokarros 0017 Jacques Toubon Justizia ministroak oniritzia eman zion Senatuak bozkatutako zuzenketari, bere ustez nahitaezkoa baita eskumen legalak emateko magistratuei, atentatuak aurretik eragoztearren.

190. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1996 1400 Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 1996ko urriaren 8an hartutako erabakien laburpena, maiatzaren 30eko 3/1984 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzkoak (ekainaren 4ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA), 59. artikuluko 4 zenbakian xedatutakoaren arabera argitaratzen dena, foru arau horrek berak 57 eta 59.3 artikuluetan dioenari jarraituz bestelako xedapen eta erabakiak argitaratzea eragotzi gabe:

191. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1997 0002 2. Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta Garraio Sailaren aurretiazko txostenaz, Zatizko Plan honetako egiterapena eragozten ez duten behin behineko erako erabilera edo lan zurituak baimendu ahal izango dira, zeintzuk, kalteordainerako eskubiderik gabe, Udalak erabaki dezanean lurreratu egin beharko direla eta jabeak onartutako baimena, esandako baldintzen pean, Jabegoaren Erroldaritzan inskribatu beharko da.

192. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1997 0006 Hala ere, kasu honetan eskatu egingo da aipatu osagarriak eragozten duten arrazoirik ez baleude lurzatiaren mailan eta inoiz ere eraikinaren goiko solairuetan kokatu daitezela, ikusmenezko eragina ahal denik eta txikiena izateko eran.

193. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1991 8679 4. Gas, ke edo lurrunen eta aireztapen bortxaturik edo egokitzapen sistematik datorren airearen kanporaketa baimendua estalki lerroaren gainetik egingo da kasu orotan, bide publikoko eraikinaren erabiltzaileei eta inguruko egoiliarrei molestiarik sortzea eragotziz.

194. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1991 8679 Ur, saneamendu edo energia sarearekiko edo ke kanporaketarako sarearekiko kokaera dela-eta, beharrezko konexioa jabe desberdinen beste lokal batzu zeharkatu gabe ezin burutu duten lokalen jabeek, hirigintza eskubideen egikaritza osoa eragotziko ez duten trazadura eta baldintzetan eta sortutako kalte eta molestien zenbatekoa ordainduz egin ahal izango dute.

195. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0005 Alliren ustez, UPNk prozedimendu automatikoaz Iruñeko Gobernua eskuratu dezan eragoztea du xede.

196. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0004 Arzalluzen ustez, Armadak ez dauka independentzia eragozteko eskubiderik

197. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0004 Gregorio Ordoñez, Gipuzkoako PPko lehendakariaren iritziz, EAJren estrategia politikoa izan da, sortu berri den Gasteizko gobernuaren eraketa orain arte eragotzi duena.

198. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1992 0005 Auzi honetan somatu izan diren hutsegite asko eragozteko modua bazegoela dio Lurraldeak.

199. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1994 0001 Duen helburua, izadiaren baliapideak behar bezala erabiltzeko antolamenduaren oinarriak eta bermea jartzea da, gaurregungo belaunaldiek mendiei ahal den onurarik gehiena atera diezaioten ahalbidetzeko, baina etorkizuneko belaunaldien beharrak eta nahiak asetzeko ahalmena eragotzi gabe eta izadiaren baliapideak mantendu eta artatuko direla begiratuta, edozein direla ere mendiaren titularitatea nahiz zuzenbide araua.

200. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1994 0002 Baso suteei dagokienez, behar diren eremuak arriskugunetzat joko direla esaten da eta suteei aurrea hartzeko eta suteak itzaltzeko moduak arautzen dira, suteak eragozteko administrazioak, titularrek, kontzesiodunek eta partikularrek, norbere eskumenen eta ihardueren barruan, hartu behar dituzten neurriak ezartzen dira.

201. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1994 0003 5.- Mendien herri jabegoa finkatzea eta, ahal dela, haunditzea, herri egikizunak bete ahal izan daitezen, interes partikularra eragotzi gabe.

202. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1994 0009 2.- Epaitegikoaren aurreko bide administratiboan edo mugaketa egiterakoan Foru Aldundiak mendi baten edukitzailetzat entitate titularra ez den beste pertsona bat jotzen badu, edukitza behin-betiko finkatua geratuko da, baina jabetza aitortzeko epaiketaren emaitza eragotzi gabe.

203. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1994 0010 Herri onurako mendiekin muga egiten duten enklabatuak edo finkak edo 250 hektareatik gorako luze-zabalera duten mendiak saltzeko proiektu guztiak Baso Administrazioari jakinarazi behar zaizkio, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek tanteo eskubidea erabili ahal izan dezaten, eragotzi gabe Kode Zibileko 1.523 artikuluan aipatzen den atzera eskuratzeko eskubidea ere erabil ahal izan dezaten.

204. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1994 0010 Ez batek ez besteak betetzen ez dutenean Foru Aldundiak eroslea ordeztu ahal izango du, erosketa prezio berean baina finkak izandako kalteen eta galeren halakorik bada zenbatekoa kenduta, eta horrek ez eragotziko saltzaileak, lehenengo obligaziodun legez, duen erantzukizun zibila.

205. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Horra zertan garen Frantzian, Libertatearen, Berdintasunaren eta Anaitasunaren erresuma xoragarrian... EAJren eskas izateak agian ez du hautetsi abertzale baten Bordaleraino heltzea eragotziko.

206. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak npao 1999 00009 Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak hartutako adin txikikoek ikasketekiko desmotibazio handia izaten dute, familiaren baitan estimulaziorik jaso ez izanaren ondorioz; ondorioz, eskola-porrot goiztiarra sortzen da, eta, horrekin batera, erdi-mailako edo goi-mailako ikasketak egiteko itxaropenak sortzea eragotzi egiten da, halaber.

207. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elao 1996 4256 1.- Ebazpen hori gaitzetsi egiten duela eta 1991ko Bake Plana gordetzera eta Mendebaldeko Saharan berriro ere gerra nagusitzea eragoztera zuzendutako ekimen guztiekin bat egiten duela, gerrak hil-kopuru handia ekarriko bailuke, eta ezegonkortasun-faktore bat gehituko Magreben, aurretik jakin ezin daitezkeen ondorioak izango lituzkeena.

208. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elao 1996 4256 4.- Gatazkako bi aldeak diren Fronte Polisarioari eta Marokoko Gobernuari eskatzen diegu nazioarteko ikuskaritzapean zuzenean negoziatzeari ekin diezaiotela erreferenduma egitea eragozten duten oztopoak gainditzeko.

209. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elao 1996 4256 Era berean, uste dugu ezinbestezkoa dela NBEko Segurtasun Kontseiluak eta Europako Batasunak lehenbailehen aurrera eramatea ekintza eraginkor bat Bake Planaren porrota ekiditeko, Saharako herriaren eskubideak bermatuz eta Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan giza eskubideen bortxaketa eragotziz.

210. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ela/stv 1992 0003 3.4.4.- Nazio errealitatearen adierazpen politikoa eragozteko bidetzat indarrera jotzeak eta estatuaren batasun eta osotasunaren azken berme-papera armadari emateak Espainiako Konstituzioan, adibidez, egiten dena, galdu dute legitimotasuna eta topo egiten dute oinarrizko printzipio demokratikoekin.

211. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.m. irazu 0044 Baserri giroak berriz, bertsotan ikaste lanerako ia mesede aina kalte zekarkidan, inguruan bapatean aritzen zenik ez izatean bertsolari munduarekin harremana eragotziz eta lanketa bide autodidakta antzu xamar batetara behartuz, ordainetan berari zor dizkiodan zer eskertzeko franko jaso badut ere.

212. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.m. irazu 0044 Beldurrak eta errezelo hutsalak aukera hori eragozten zidaten.

212 emaitza

Datu-estatistikoak: