XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera liturgia m. jimeno 0022 Constanzac eramanpen andiyarequin jaquin zituan bata bestea baño samiñagoa ziran albiste biyac: bere leyaltasuna ezta-baidan jarri zuala Teodosioc: aita ta amaguiyarrebazar onbidetsubac beren seme Teodosioren escubarequin illac izan zirala.

2. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0304 Galdetu behar da orduan nola izan daitekeen Kristo gauza guztietan gure antzeko, salbu bekatuan, fedearen osagai diren esperantza, eramapena, leialtasuna etab. ukatzen bazaizkio.

3. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kristau bidea 0197 Hona Izpirituaren lana: barnetik eramanpenez irakatsi, Jainkoaren nahiaz, eztiki eta maitasunez jaberazi.

4. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kristau bidea 0318 Horretara garamatzan bidea, honela hasten da: gure lehen erantzuna Jainkoari, garrantzizkoena, gure bizitza bera denaz konturatuz: gure haurrekiko ardura, gure lana, ikasketak, maitasuna, iraupena, eramanpena eta, batez ere, Jainkoaren nahiarekiko obedientzia.

5. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinesterik eza 0343 Beldurrak, gaitzespenak, axolarik ezak edota arbuiaketak, ez digute horiek batere lagunduko ebanjelizatzerako egiazko bideak gaurregun aurkitzen, baizik eta eramanpen haundiko elkarrizketa argitsuak.

6. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak kristau-ikasbidea/4 0072 Gurutzea artzea, eragozpen guztiak eramanpenez eta pozez eramatea da, ola Jesukristo`ren aitorle (testigu) izateko.

7. 1991> euskara batua liturgia igandea 00245 - Jesusen gurutzearen bidez, eman diezazkiela gaixoei osasuna eta eramanpena, zapaldu eta gatibuei askatasuna, eta sufritzen dauden guztiei barne-laguntza eta adorea, eska diezaiogun Jaunari.

8. 1991> euskara batua liturgia ibe 1995 0480 3 Ez diogu inori okerrerako biderik eman, gure zerbitzua toki txarrean geldi ez dadin; 4 baizik eta gauza guztietan Jainkoaren zerbitzari garela agertzen dugu, jasaten dugun guztian eramanpen handia erakutsiz: atsekabe, beharrizan eta estuasunetan, 5 zigor, gartzela, nahaspila eta lan neketsuetan, lo-faltan eta janari-gabezian.

9. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. agirretxe 0109 Eta misiolariak denekin gozo eta eramanpen haundikoa izan behar.

10. 1991> sailkatu gabeak poesia i. baztarrika 0019 3.5.- Eramanpena eta pakea.
Seme, Jainkoaren bideari benetan heldu nahi badiozu,
gertu egon datorrena datorrela, dena egoki eramateko.
Eseri zaitez eramanpen haundiz bere ate aurrean, isiltasunean, bakarrik,
luzaroan zain egotera behartzen zaituenean, zuk dena pakean onartuz,
urrea ere su-katiluan garbitzen bait da.
Jesus Jauna, mundu honetatik igarotzean
eramanpena jantzi berezi bezala erabili zenuenez gero, bera dugu indar
on guztien erregina eta zure koroiaren harri-pitxirik ederrena.
Emaidazu Jaungoikoak bere izatez eman nahi didan guztia onartzeko grazia,
Graziaren bide harrigarriak eta aurrez ezin ikusi diren izaeraren uneak.
Pakean onartzen ditut bizitzaren bide gurutzeak,
eta nire senideen ulertu ezinak, gaisotasunak eta heriotza bera,
eta giza ezereztasunaren legea, hau da, nire heriotzaren ondoren
ezer gertatu ez balitz bezala, denak berdin jarraituko duela.
Pakean onartzen dut inguratzen
eta mugatzen nauen gizonaren ezina.
Pakean onartzen dut, aldi eta une bakoitzaren legea,
beti erdizka huts ematearen legea, bakardadearen eta heriotzaren legea.
Nik zure eskuetan uzten dudan guzti honen ordain,
emaidazu pakea, Jauna.

10 emaitza

Datu-estatistikoak: