XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eguzk loril 0253 Gure Jaunak bost neskatil eroai zer erantzun eutsen bai-edo-dakizu: ezteguetxera atea joten joan yakazan; baña beluegi joan ziralako, eztegu-jayetan ez ebazan arrtu.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eguzk loril 0253 Esan nai dau, bost neskatil ero onei ardurarik-ezagaz, euren biotzetan maitasun-garra itzali yakela: augaitik, Jaunari dei-egin eutsenean: Jaun orrek, arren, atea idegi eiguzu, Jaunak zorrotz erantzun eutsen: Zoaze orrtik; ez zaituet ezagutzen.

3. 1900-1939 gipuzkera poesia r. artola 0420 Iya berataz iñor
oroitzen etzala
lanean aritzen zan
jaun au bizi zala;
Quijote izkribatzen
erotzat zeguala,
ganbara xar bat bere
lan toki zeukala,
askotan zer janikan
ere etzeukala
.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ldi 0191 Bitxi iaukal ori, eroak baño areago, guk lurperatu nai bearra!....

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. garbizu 0020 Azkenik, asperrtuta, pixtu zuan surrtan arrgi muturr bat eta an zebillen bere arrekin jo batera eta bestera ero bat egiñik.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or mi 0115 Yoana Mari, zabaldia barna, eroarenak esanaz doaie.

7. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. urroz 0350 Erodes eta Pilatos'en etxean zuriz jantzita erotzaz erabilli ziñuzten Jesus ona! Guk ere txorotzat eduki zaitugu Jainkoaren legea baño munduaren zorakeriak obetzaz artu ditugunean.

8. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak a mendib 0134 Eroak dio berak, pozik artzen ditu dagozkan gauzak... eskeintzen zaizkanean I. 120-10, baña anitz urrikaldu zekiozkan (zekizkion-en ordezko adizkia) II. 367-28, bere gertaldiak eman diozkaten ondasun andiekin (...).

9. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kortazar serm 0222 Orañ esan ezazute, nai baldiñ badezute, Eskritura santuko burugabe ta ero urak bezela: Atozte, atsegiñak gozatu deigun, eta koroatu gaitezen larrosaz.

10. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kortazar serm 0222 ¡O munduko atsegiñakin engañatzen zeraten eruak, eta zuen Jaungoikoarekin asturik bizi zeraten burugabeak! ¿noraño eldu biar da zuen ichutasuna?.

11. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa lf 0095 Heietarik bortz erhoak ziren, eta bortz zuhurrak.

12. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa lf 0095 Bortz erhoek lanpak hartu zituzten, bainan ez oliorik berekin.

13. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa lf 0095 Eta erhoek erran zioten zuhurreri: Emaguzue zuen oliotik, gure krisailuak hiltzerat doatzi.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak fir 0001 IV Andrea eder ta aberatsa, edo ero, edo fanata (presuntuosa).

15. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00002 Ote guzi au orrela igesi zijoala, azaltzen dira ortzean etsaien egazkiñak (avion) ta emakume ta aurretzaz batere errukitu gabe, ekiten diote lergaiak (bonbak) botatzen ta lergai oiek sartzen duten bildurrakin, emakume ta aurrak ero antzera laxterka asten diran garaiean, nora edo noruntz joan ez dakitela, orduan berriro ekiten diote euren izkilluazkarragaz (ametralladora) ta iñork sinistuko ez luken ainbateko erailketa izugarria egingo dute.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00004 Bakoitzak daki norbere etcheko berri : eroak bere etchean, zuhurrak neorenean baino gehiago omen daki ; hori dio atzotitz edo erran zaharrak.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00004 Bizkitartean, oroitu behar lukete atzotitz hura, ta erran : Espainia-aldeko eskualdunek, guk baino obeki dakite beren etcheko berri ; eztire aur, eztire ero eta giristino on dire; zerbeit arrazoin badukete Espainia-ko fachisten kontra odolaren ichurtzeragino ari izaiteko ; gagozin beraz ichillik ; errespeta dezagun artu duten asmo ta erabakia

18. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1902 0001 Hainitzek uste dute gizon hori erroa dela, eta ez anarchista.

19. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1914 0001 Han daude, han biribil, gizon-hiltzalerik izigarrienak, herioaren hotzak berak beren baitharazten ez dituen erho bakarrez bertzeak.

20. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak gipuzkoarra 1911 0002 Edo alde guzietako abertzaleak eroak dira edo gure arerioak zoratuak dabiltz.

21. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... armus 1907 00118 Egun bardin aberats ezar balite zuhurra eta erhoa, pherestia eta aoherra, sosen doian igorlia eta sabelkorra, ourthe bat gabe handi lizateke haien arteko desbardingoa.

22. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa akes 0028 1. EROAK DIÑO - biotzaz: Ez da - Jaungoikorik.

23. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ibarg geroko 0167 Orduan agiriko da zuurra izan dala emen bere burua Jesus'gaitik erotzat ta ezereztzat eukana.

24. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa ibiñ virgil 0144 Noren igesi zoaz ero ori? Iainkoak, baita Paris Dardani'koa ere, oianetan bizi ziran.

25. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain lili 0107 Orretzaz gañera amar aldiz irakurri zuan arako ura bururatuko zitzaion Teresalinari: iru praille bidean aurrera zijoazela nola ero batek arrika eman zien eta nola bata bestearen aurrean jartzen zan arria zetorrenean.

26. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa pebiz 0155 Ta bertsoa botatzeko esan omen zion gure aitari, ta auxe bota zion:
Zelebria zerade
Patxi Herrerua,
ardua erateko
badezu gogua,
orrek ematen dizu
naiko endrerua,
jeniyo orri utzi
ezpazera erua.

27. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0095 Orduan, pentsatuta zuten bezala, Pernando'k esan zion bilbotarrari: - Ua korrika kalera eruena egiñaz.

28. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0095 Eta eruena egiten gure bilbotarra mutilla zela aitortu bear.

29. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa txill 0034 Batek esango dit agian: Kepa`k bezela: eroa zan: ondoratzako arriskurik etzegoen an.

30. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa txill 0034 Ura etzan eroa.

31. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak k. enbeita 0083 Begi-okerrak eta itsuak eta argi onekoak eta eroak... erditik joango dira, bai, baiña bakoitza bere erditik, bat ere ez erdi matematikutik.

32. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak txill hetah 0039 Alabaiñan, senditzen ez duenak, alegiazkotzat dauka bestek senditzen duena; maite ez duenak erotzat dauka maite duena, Krupp'i zoroa zaio Debussy.

33. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak l. mitxelena 0126 Ez ote dute iñoiz buru argiagoko gizonik erotzat jo?.

34. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia larz 0314 PATURRA - Ba, erhoez bethi mesfidatzeko da....

35. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia monzon 0179 Nor il duk, erro alua? Nor il duk?....

36. 1940-1968 lapurtera-nafarrera antzerkia monzon 0179 Zer pentsa duk ik, erroa, holakorik egiteko?.

37. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia ir eg 1956 0003 Ni berriz ero au lo egon nai alfer,
ez landu ta zaindu nere lur gizena;
etsaiak soildu dit artean den-dena,
bere azi txarra iraurriz or leher.

38. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 ERREMEDIO ERHOAK

39. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1959 00001 Seigarren egunetik harat bertzerik zen. Halako debekuska bat lotu zaio hor, ez zen geiago lehengo hura kaateraz ere, amentsetarik bezala uste zuen ikusten zituela bere aintzinean han kausitzen ez ziren izaite batzu eta azkenekotz ero bultak heldu zitzaizkon.

40. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... egutkarm 1953 00001 Ero ta zoro aundia zara, lurreko suan ordulaureneko miñik igaro nai ezdaben seme alabak aberats istearren, zeure gorputz eta arima galtzeko eta zeure burua betiko sutan erretako zorian ipinten badozu.

41. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. argiñarena 00001 UNAMUNO EROA?

42. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... m. argiñarena 00001 Edozeiñ baten lojikan Unamuno ibiltari eroa da, bide jakiñik gabekoa; bere pentsamentua, berriz, bizia, egon-eziña ta batez ere, anarkixta.

43. 1969-1990 bizkaiera antzerkia larrak 0275 Onako onek, itzaldu be itzaldu ta lausotu dauz Piloten'en edertasun-agiriak-eta, Kelon'en emazteak, txibizkeriaren txibizkeriz, Marine ona erateko gerturik dau eralea, bein Marine eranazkero, bere alabea leiakide bagarik agiri dadin.

44. 1969-1990 euskara batua ahozkoak zahar hitz 0013 - Eroen etxerat guziek bidea jakin
- Gizon bat higuin baduzu, emozu andre pollit bat
- Bertzeen isatsakin (jatsarekin) uliak kendu
- Batasunak indarra dakar
- Haundiak haundiago eta ttipiak akabo.

45. 1969-1990 euskara batua ahozkoak zahar hitz 0013 - Eroa gomitzaile, zuhurra jale
- Erosiz ere, bakea on
- Ez on bati botz, ez gaitz bati hotz
- Ez daiteke makila bi buruetarik atxiki
- Ibili ta ibili ta azkenean erori
- Jokaria beti galtzaile
- Irri ainitzek, nigar guziek
-Itsaso guziak igaro (igaran) eta bazterrean ito
- Nahi duelarik altzoan ura; nahi ez duelarik ez ferretan ere
- Nun gertatu, han ostatu
- Untzia galdu ezkero, guztiok (guziak) pilotu (gidari).

46. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0076 ... Aterabiderik gabeko gurpil ero batetan sarturik ziren.

47. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0008 Bitartean, txikiak ihesi joanak ziren eroak bezala korrika, zer gertatzen zen eta zergatik lapurtu zieten beren abetoa ulertu ezinik.

48. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0052 Eroak (hala behar-ta), eroturik dabiltza eta beren zentzura ezin ekarri dituzte.

49. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura etxde 0052 Eroek bi sail egin dituzte.

50. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura zelina 0080 Beldur nintzen arren, ez genuen bide luze guztian inolako ezbeharrik izandu; ez bada, jakina, lagun batzuen zorabio narratsa, ez bakarrik autobusaren dringili-drangulu eroengatik, bai zera!, zenbaitek muturra ederki berotua bait zekarren zerbezaz eta ardoz.

51. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0070 ERROKETXO ETA AMA Beste asko bezala, arraultze-oskolez bizi omen ziren ama eta semea. Semea eroa zen.

52. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0121 Ero bat beste lagun ero bat bixitatzera joan zen.

53. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura satr 0150 Izen hori entzutean eroa bezala jarri zen deabrua: - Txikiak eta haundiak! Barnean zareten guziak! Etorri denok ateak bulkatzera.

54. 1969-1990 euskara batua poesia j.g. etxebarria 0034 Zure hazpegiak irarri indarrez,
lurrera ditzadan ezpalak oro,
lur-neu-zalekeri huts eta ero,
begizta zaitzadan zuhaur zarenez.

55. 1969-1990 euskara batua poesia gand uda 0120 Zentzaturik hil zena, horra berriz ero.
Prentsako anitz berrik jarri dute bero.
Zuzenketa eginik delakotan-edo
buelta-ruedo hasi du zezenketaz gero,
mandazainaren egur epelen bezero.

56. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 0050 Katedral eder
eta gorena,
hamaika bider zanpatua,
milaka hixtorioren
gordailu,
errege batek eta bestek
bortxatua,
hamalau lotsagarrikeriaren
lekuko;
druida jakintsuen
fruitu birsortua,
tenplario eta
bihotz oneko gizonen
kutxa gordea,
misterio sekretua;
Napoleon eroaren
oinazpian laidotua
.

57. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. pelaez 0065 Oraindik hor dabil kaiolan sartuta garraixika eta burni guztiak astinduz eroa bezala.

58. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0080 Eremu fantastikoak... baina posibleak, ondo posibleak, ez naiz ni bizi lainotan, esaten didaten bezala, lurra jotzen dut, ez nago ero, ez, zergatik esaten didazue ero nagoela?, eta izutu egiten zarete nire begiradaz, begirada samurra, zorroztasunak ematen dion dizdira txiki batekin...

59. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0118 Stop. Dudarik gabe, beren hegada pausatu eta ero samarraz zerusapaian lorratz ikustezinak intsinuatzen dituzten kalatxorien xilioak, uretan plisti plasta ari diren ume eta ume handien karraxi histerikoak baino askozez ere proportzionatu eta atseginagoak dira.

60. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. mujika 0066 Eta Jumbo erraldoia lur gris tristea batere penarik gabe utzirik abiada laster eta zaratatsuz zeru goietarantz harro abiatu zenean, muturra tente, Carlosen gogo bero eroa ere gorantz hegatu zen ordurarteko bizimodu narratsari adio laster aringarria egin nahirik.

61. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0065 Zaharraren bakardadezko parreek Mehmet biziki harritu zuten, baina handik joandakoan Luisek hori duk tipo eroa! bota zuen, eta Mehmet konturatu zen, bere baitan ere, komentario arin hura bere sakoneko inpresioari nagusitzen zitzaiola.

62. 1969-1990 euskara batua literatur prosa gte 0094 Muturrak hausteraino, ero bat bezala, odola zeriola, ez zuen etsiko lagunek heldu eta elkarrengandik bereizi arte.

63. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. amuriza 0027 Eta mutilek zirri eta borro ziharduten eroen gisa.

64. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0038 Nahiago zuen marinel bat ero Hil (=matar) beltz bat baino.

65. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. borda 0026 - Baiki, ihardetsi zion manager-ak, baina mundua horrelako ero sentimentalez gainezka dago: ez gaituzte dirua irabazten lasai uzten....

66. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. gorrotxategi 0121 Eroa ez bazaude berehala erotzen zaituzte, eta eroa izanik besteak erotzen dituzu... beraz, ero maila txikiena bada ere, behar duzu gainontzeko gizakiekin erlazionatu ahal izateko....

67. 1969-1990 euskara batua literatur prosa s. aizarna 0009 Baziren gau batzuk haizearen orruek eta marruek den-dena betetzen zuten halakoak eta leiho, ate, teilatu, osto, zugaitz, adar, orbel, zakar, jira-biraka, dantza eroan eramaten zituzten haietakoak....

68. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0101 Ohituta zegoen kobrantza egiterakoan galtzaileen jokutria haietara: ordaintzetik libratu nahi eta ezezagunarena, edo eroarena, edo filosofoarena egiten hasten bait ziren guztiak.

69. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. bernaola 0022 Eta Londresko Ikerketa Egoitzan hain liluragarri eta interesez beterik ikusten zena, hemen, ergelkeriarik handiena iruditzen zait, zeren, badago ezer tontoagorik, txakur ero bat harrapatzeko hamar mila kilometrotako bidaia egitea baino?.

70. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. bernaola 0032 - Hala ere, superstizio baten bila nator: pertsona, animalia edo dena delakoa hilik uzten duen txakur eroarena.

71. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. ormaetxea 0015 Dena dela, bat ikusten dudan bakoitzean urduri jartzen naiz, areago oraindik ero baten moduan saltoka eta zaunkaz ari bada, egun hartan bezala.

72. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0041 Espero ez zuena, amak erreakzionatu zuen, parrezka hasi bait zen, parre eroa harena, akaso Mariaren hitz sinple haiek nolarebait grazia egin ziotelako, akaso gelditzen zitzaiola uste zuen azkeneko alaba hura mintzatzen entzuteagatik soilik - (...).

73. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak hitz 1976 0024 Esan beharrik ez, zer nolakoa den ordenaren zaintzaileen portaera: betiko legera; hots, pizti eroenen antzera, egurra ematen aritzen dira.

74. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. etxeberria 0226 Dena dela, katuaren planteamendua horren eroa da, hori egiteko nahiko eroa egon behar duela halaz eta guztiz ere zeuk aurkitu behar duzu zein den arrazonamendu honen okerra.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 0911 Ederraren kontzeptupean onirikoa, eroa, zatarra ere sartuko da.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak lmuj 0911 Beraz, norberaren behe-kontzientziaren ur sakonetan egositako amets-mundu jori eta eroa estetikan ere isladatzen ahaleginduko da edergintza berria.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak txill 0062 Halaz ere, hogei urtez 1860 arte gutxi gora behera, intelektualen buruetan bor-bor irakiten ari zan ideia ez zan herrira zabaldu: ero batzuen kezka zirudien abertzaletasunak desnaziotutako lurraldeetan eta giroetan, Praga-n oso bereziki.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. osa 0099 Normaltasun honetan sartzen ez dena, eroa da.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak e. osa 0099 Gehienak erotzat hartua zen jendeak hitzegin zuen, entzun egin zioten, besteek ez bezala hitzegiten zuten.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. arrigain 0041 - Kolektibo mediko-sozialak prest daude ero eta erotasunekiko jarrerak aldatzeko, eta zainketa-politika eragilerako beharrezko diren baliabideak ezartzeko?.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. arrigain 0041 - Eroak, baimena emateko gai ez izanik, desiratzen al dute beraiez arta izatea?.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. arrigain 0041 Arta, ardura izan behar da eroez? Begibistan, gisagabekeria hutsa gerta daiteke galdera hau zeren jakina baita osasuna XX. mendeko gizakiaren lorpen baliotsua izan dela oso; higuingarri ere gerta dakiguke bestalde, bere formulapenak dakarren bukaerazko soluziobide-usaina dela medio.

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. arrigain 0041 Egia da, medikuntzak, nahiz eta laguntza behar duten adinekoen kopurua gehituz joan, arrakasta duela erotasuna tratatzen, baina gaixotasun hau pairatzen dutenen kostu, hau da, zertarako arta izan eroez, zertarako zaindu? galdera hauek funtsean planteiatzen dituen mentalitateaz egina.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. arrigain 0041 Bidezkoagoa iruditzen zaigun kontrakoa planteia daiteke alegia: Zergatik ez arta izan eroez? Garbi dago, honen gainean lehen mailako aukera ideologikoa dagoela, bai gizarte mailan, bai gizabanakoarengan.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. arrigain 0041 Hau denok onartzen dugu, bainan nekez edo nekezago onar dezakegu, agian geure adinekoekiko jokabideaz eroak fabrikatzen ditugula.

86. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. arrigain 0041 Hau onarturik, aipatutako arazoa, eroen zainketarena hain zuzen, desagertu egiten da, eroak fabrikatzen uzteko prest gauden bilakatzen delarik.

87. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. arrigain 0041 - Pertsona bat erotzat hartuz gero, berarekiko komunikazioa etenik gertatzen da, arrazonatzeko ezgaia delakoan.

88. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. garzia 0015 Orduan hasi nintzen itzultzaile bila ero moduan....

89. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. azkune 0429 XIX. mendearen azken aldera Maria Agirre Charrita mejicana ero famatu egin zen burtziketan lana ondo egiteagatik.

90. 1969-1990 gipuzkera liturgia ileta-elizk 0149 Eta ez digu eman asmo jakiñik gabe, ez gure gozamen utserako, ez nola nai galtzeko, ez ero-erorik igarotzeko, Jainkoari eta gizonentzat emateko baizik.

91. 1969-1990 gipuzkera poesia b. albizu 0023 Illunpe onetan ero antzera,
gizonak zer egiten duan ez daki,
beste gudaren bildur gera,
Jauna, erruki zaitez, erruki!.

92. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa saski-naski 1985 0042 Auntz-jabe ura, inguruan so egiñaz, arrituta pentsatsen asten da: Gizon au ez ote da, ni erotzat artu naian dabillen adar-jotzalleren bat?.

93. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 Eta eroa zegon gañera (Etxekojauna batzuetan ika eta zerbait goxatzen zanean, zuka mintzatzen zitzaion alabari).

94. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0097 Begira, neskato - jarraitu zuan -, zure alboko gazte zakar ori ero dago. Zearo erotua.

95. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa ataño mlanak 0202 - Potzolo, berriz, ero gaizto oietakoa.

96. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak k. garmendia 0007 Ero bat.

97. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0003 Ene gogoa zen ero.

98. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0003 Ene gogoa zen ero, moskor, kaka... Euskadigatik.

99. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0003 Baiñan ene gogoa, moskorraren, eroaren, kakaren indarrez ia illa zen ene gogoa, pizteko zerik ez zuan izan erradioko maite! maite! itzak.

100. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j.l. iriarte 0157 Jokabide eroa ba`dirudi ere, ez da ainbesteraiño; batikpat, gure arteko laisterka-jokuaren sustrai jatorrez jabetzen baldin ba`gera.

101. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0131 Mugaz bestaldean errokatu ziran, ala ere, aintziña baten beltzuntzetarrak, eta Chaho`k dioskunez, Irube`ko erensugea eran zuen Gaston gaztea ta 1720`ko izurritean Marsella`n kementsu jokatu zuen Beltzuntze gotzaia famili ortakoak izan ziran.

102. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak vill 0022 Arrokeri ero baten ondorea da jokabide au.

103. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0016 Ertiak, GIZAKUMEA egin zuan ekintza eroren muiñ.

104. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. arkotxa 0018 Erotako hartzen dukete. Nigarrez, tripa esku batekin atxikiz, mahasin dirdiratsu baten kontra pausatzen da.

105. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. arkotxa 0018 Erotako... Nun daude mugak? XX. mende bukaera hunek nun ezartzen ote ditu mugak? Irriaren olatu ezin atxikizkoak eztitzen badoaz, nigarrak gelditzen zaizkio, bakarrik nigarren erresto bustia mateletan.

106. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. arkotxa 0018 Ondoan, larrazkeneko haize eroak ekarritako hosto galdu bat eta erditik ebakia den pilota xuriaren borobiltasun hautsia.

107. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak soeg 0096 Hara zer gatik biziaren pindarrak jauzarazten duen hain usu Euskaldunaren bihotzean, norapait etxetik urrun joaiteko xede beroa, xede eroa: edo Ameriketarat artzain; edo Japoniarat apez.

108. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak ardoy gog 0228 Bainan jazartzen zitzaizkolarik, saindu haundi hori zen Atanasio izena zuen gizon bat; eta santa Teresa erho bat.

109. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak nafbt 1990 0037 X Madariaga: Burua jartzen du bai
zintzotik erora
hori ezagutu det
zahartuta gerora
ojala ezautu banu
lehenoko denboran
.

110. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.a. arrieta 0001 Azken denbora hauetan jakintsuek asmatu dituzten molde eta tresna berriekin, nork daki zenbait erok ez dutela gizakiaren bizia bera zapuztuko eta desagertuko?.

111. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak a. aizpuru 0001 Colombian, Jaramillo abizeneko gizona hil omen zuten hauteskundeetara bere burua aurkezteagatik eta Alemaniako Oscar Lafontaine ere larri ibili zen, honena ero baten lana izan bazen ere.

112. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak x. amuriza 0001 Barruko batek hori esateko, kanpokoek zer esango ote dute? Baina hor dago lekukotasun hori, norbaitek semaforo eroei sinetsi nahi ez baldin badie.

113. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0003 Ez dira buru-galduak edo eroak, eta bai komunismoa ezarri-naiak eranginda dabiltzanak.

114. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1983 0001 EUSKALTZALE EROA

115. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1983 0001 Pertsona honi denetariko deiturak eman zaizkio: eroa, lunatikoa, aula, euskaltzale gartsua eta abar.

116. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak n. de felipe 0001 Baina nik ez nuen telebizio baten aurrean elbarri gelditzeko gogorik eta erabaki finko bat hartu nuen, beste ero batzurekin bildu eta zerbait eginen... bai, ba dakit soluziobide indibidualak ez direla soluziobide, baina hor konpon Marianton!!... eta horrela sartu nintzen musika arazotan.

117. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. amuriza 0001 Ametsetan, ordea! Erotzat hartu al nauk?

118. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. amuriza 0001 Ez erotzat ez ezer.

119. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1972 0001 Nouvelle_vague taldearen pelikula batzuk, auek dira:
A bout de soufle. Godard.
Kepa eroa. Godard.
Ostutako muxuak. Truffaut.
Azal leuna. Truffaut.
Iaz Marienbad-en. Resnais.
Murriel. Resnais.
Cherburgo-ko aterkia. Demy.
Landrù. Chabrol.
Kleo, bostetatik zazpirak arte. Varda.

120. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... kezkak 1987-88 0001 - Kixote, ez diat hire ero ibilera horietan jarraitzeko gogorik.

121. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... kezkak 1987-88 0002 Kixoteren mundua... ero mundua.

122. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... g. arrien 0002 Agaitik baserriak uritarren kontrako burruka eroa.

123. 1969-1990 sailkatu gabeak literatur prosa eszaar 0086 Gabiria aldetik. Azkue 1142 baiño osoago
793. Egoatik, elur eruak (aundik, maluak) egiten ditu (Andoain)
794. Egon hadi Jainkoarekin. Jainkoa dukek hirekin. Antzeko: Inza 2141
795. Egon ai, egon ai mutil zahar, eta gero ilobak aulkiz joka supekarrera bidalduko die. Uharte-Arakilen jasoa
796. Egonaren nekeak ez du aitzekirik.

124. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0162 (...), eta auxe izan da gure errege eranak eran dauzan ezpatea; baña, ez izan bildurrik; ba-dau Eskolanda'k zure guraria bete ta ganaz eragiteko lain ondasun be, zeure zeureak diranetan; edergarrian ondoan yarriazkero, eroatekoak yatsuz akatsok.

125. 1991> bizkaiera antzerkia larrak 0173 (Burruka daragoioe ta eranik geldituten da SIWARD gaztea).

126. 1991> euskara batua antzerkia a. iturbe 0146 Eroa...? Eroa . . . ?

127. 1991> euskara batua ikasliburuak bakarka/4 0118 Gizon zaharra zen ero moduan oihuka ari zena.

128. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/1 0039 - Nola izan zitekeen eroa Irene bezalako emakume bat?

129. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. mendibil 00027 Minik egin al dizu? Ez, baina ze egin du? Ero bat da; arriskutsua.

130. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. garmendia 00050 -Hiltzaile Eroa.

131. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. garmendia 00050 Arnas egiteari utzi niola uste dut. Aspaldiko oroitzapenen artean nituen gordeak Hiltzaile Eroari buruz entzundako kontuak.

132. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. garmendia 00050 Aitak zioen munduan ez zela Hiltzaile Eroa bezalako beste izakirik.

133. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. garmendia 00050 -Hiltzaile Eroa!

134. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. garmendia 00125 John Zerrikote eta Hiltzaile Eroa.

135. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. sarasola 00123 - Huju! Wah-ta-Wah ez da ero baten eskuetan jausiko; gudari zuhur aursart bat aukeratuko du.

136. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m. landa 0027 Etorri izan garenetan biltzeari ekin dio ero moduan, perretxikuak ez badira, masustak, bestela sustrai eta basafruitu ezezagunak, eta denetatik jaten saiatzen da, mendian gosez hiltzea ezinezkoa dela frogatu nahiz.

137. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0223

- Buruz dakit Emiliek azken gutunean esandakoa: Hala ez balitz, eskutitzok nirea bezain garai ero eta hutsalean agertuko balira, orduan zera eskatzen diot kutxa aurkitu duenari: bere lekuan utzi dezala berriz kutxatxoa.

138. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura g. markuleta 0223 - ...nirea bezain garai ero eta hutsalean errepikatu, eta hasperen egin zuen.

139. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. bengoetxea 0112 Arratsalde osoan sentitu nituen bere begi artegak nigan eta bukaeran mundu guztia salan eta terrazan era ohargarrian gorputza bihurrituz dantza eroan zebilenean niregana hurbildu eta belarrira hauxe esan zidan:

140. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. azurmendi 0006 ZEIN ERO DA HAU!

141. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0241 Leok ero baten antzera egingo dit barre ausartzen ez banaiz.

142. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. irigoien 0009 Uda bero,
alaia bai gero!
Eguzkiaren belauntzian
aingeruak ero.

143. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0042 BIDEXIGORRA
HAREN eskuaren itzala paperean badabila. Arratsalde
apalean, patio hutsaren perspektiba garratza leihoan
haixturrez moztua. Begiak haize idorrak xukatuak
dizkio.
Eguerdi guziz, bidea xigortua dago. Usaian, eskuin
hartzen du, behereko bidexka hura, zokoraino. Bainan
gaur, arrosa kolorezko lore punpulen inguruan, erle,
liztor, uli beltz, leztafin eta eltxoen dantza eroak izitu du.
Ezin kondatuzko izidura. Gibelatu da bide horail
errautsuan. Harri koxkor bat oinetakoaren barnean
kokatu. Min. Gibelatu da polliki, polliki.
Igan du bertze xendra, mendixka ilunaren kaskoraino
doana. Haizeak ito. Haizea sartu hezurretaraino. Han,
zolan, Lizarra. Usteltzen doazin erdi aroko eliza
gorrantzak. Haize kolpe batez, elorriondoaren arantz
sistek aurpegia larrutzen. Han, hango beheitian, atari
xahar xahar batean, arrain ikaragarri bat bekatariak
idesten. Denborak harria porroskatzen. Urdindura.
Aditzen ditu santioko beilarien kalaka aferatuak.
Hamairugarren mendetik heldu diren maitaleen ele
murmuratuak, Egiaren izenean torturatzen ari
dituztenen orroak ere...

144. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0051 Nun eta haragia ustelago, uli beltz dirdiratsuak eta
beren haur sortu berriak laketago. Hala iduritu zitzaitan
bederen eni, hango harat-hunat eroak ikusi eta gero.
Dakuskit oraino kabalaren belarri ziloetan metatuak,
haren begi hil urdinduen barnean tirahala jaten.
Erditik idekia, hemeetaz hustua, kosteleta alimaleak
ahoa zabalka. Itsasuntzi baten krosko uzkailia iduri. Uli
berdasta okaztagarrien arroltze mukurretarik, ehunka,
milaka, milioinka, miliarka sortzen, hazten, haunditzen,
gizentzen, loditzen, asetzen ari ziren aztikotetaz, bai,
orhoitzen naiz arras ongi.
Urte andana batzuren buruan, Don Juan Tenoriok
bertze mundutik egin zion keinu bat segitzeagatik, sartu
zen Sevillako Hospital de la Santa Caridadean, eta han,
bat batean, Valdés Lealen Finis Glorie Mundiren izkin
gorde batean zagon lano beltzaren burrunba
apokaliptikoa berriz entzun zen.

145. 1991> euskara batua literatur prosa tx. garcia-viana 00046 Eta orduan konturatu nintzen eskuineko oinetakoak min egiten zidala, etxera erdi herrenka iritsi nintzen, eta sinetsia nengoen halako burutazio eroak beste atarramendurik ezin zuela izan, lupa batez oinetako haietako baten zorua miatzen hasi nintzenean.

146. 1991> euskara batua literatur prosa e. jimenez 00207 Elkarren lehian sarturik ginen, gazte ero halakoak, arinegi igotzen.

147. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 00303 Hego haizeak garabiltzan gau eroen ondoan, egun argiko harreman egonkorra.

148. 1991> euskara batua literatur prosa j. alonso 00270 Baina Mogueime izeneko soldadu honek, Santaremeko konkistari buruzko eta emakume mairuen bortxaketa eta lepo egiteari buruzko eztabaidan erakutsi du, dagoeneko, ez dela erabat besteak bezalakoa, eta egia bada orduan fantasia eroaren tentaziorako jaidura erakutsi zuela, beharbada horregatik beragatik, eta hau kontraesana da, egiak aurretik joan behar baitu,

149. 1991> euskara batua literatur prosa manhattan transfer 00282 Ezagutu zintudanetik ero antzean ibili naiz, eta harrezkero sei hilabete luze igaro dira.

150. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0034 Ero batek bakarrik baiezta zezakeen hain setati Alaskako horma-erlojuetako orratzak mugitzen zirela.

151. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0144 Ero nazkagarri haiek bihotza harrikatu zioten, pentsatu zuen, CSW botilari kortxoa kendu eta trago berri bat zintzurreratuz, maldan behera zihoala.

152. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0225 Ai, umeen eroa, argizari labainaren gainean irristaka!

153. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0059 ELDARNIOAK I BIRJINA EROA

154. 1991> euskara batua literatur prosa lasa denboraldi 0059 Senar infernalaren mirabe naiz, birjina eroen galera ekarri duenarena.

155. 1991> euskara batua literatur prosa garm 0051 Mutil eroa, saririk gabe jakin nahi huke artoa noiz ereiten den?

156. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. kortazar 00103 Badu joera epikorik horrek, erromantikoa, eroa, belaunaldi baten kexak nahiz eta talde batenak izan agertzea omen da liburuaren helburua.

157. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak p. salaberri 00089 Ez da eskasa Axular horrelakoetan: Itsutasunaren itsua! erhokeriaren erhoa! uste baituzu ezen gero, hemendik urthe baten edo biaren buruan, orai baiño bekhatu gehiago duzunean, hosinean barrenago zaudenean, eta orai baiño flakoago zarenean, aisekiago, eta errazkiago ilkitko zarela. Iltki bekizu erhokeria hori burutik! egotz ezazu zeure gogotik! eta sinhets ezazu geroago gaitzago izanen dela (86 or.). Ha gau luzea, gau beltz, ilhun, izigarria, art-urratze gabea, oillariterik izanen eztuena, sekulan argituko eztena, eta ez akhabatuko! (599 or.).

158. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 00247 Aditzera emandako eran eroa presente partikularra, baita askotan iragan partikularrak ere zuzen berrezagutzen ikusten dugun bezala, baina lotura, harremanak kontuan ez hartzen eta horregatik errakuntza eta delirioan erortzen; horrelakoa da berak banako genialarekin duen ukipen-gunea ere:

159. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: azul. donostia / san sebastián, 15-20 0019 Donostiar jatorra ezindua dago Saturdiko ermitatik ageri den ikuspegiaz gozatzeko, eztakusa, itsu da, erho da.

160. 1991> euskara batua saiakera-liburuak g. aulestia 0553 mad adj. haserre, haserretsu. adj. ero, erokeriazko. adj. amorratu(a).

161. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. beltran 0119 Bertakoek esaten dutenez, ihesaldi itsu eta ero horietan, askotan, abere batzuek espantuz beterik, aurrean aurkitzen zuten zuhaitz eta edozein gauza edo eragozpenen kontra jotzen omen zuten, edo lezezuloan behera erortzen (...)

162. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. iñurrieta 0082 Hala, haizeak laborea mugitzen duenean, nekazariek esan ohi dute otsoa dabil labore artean, zekale otsoa lasterka doa soroan zehar, otsoa labore artean dago, zakur eroa laborean dago, zakur handia han dago.

163. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0067 Hain dira, ene Herkules, eroak non neuk ere inoiz ezin izaten diodan barreari eutsi.

164. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. kalzada 0101 Nork, aldiz, ez luke nahiago izango gizaki eroen multzo handi horretako edozein, eroa izaki bera bezalako bati aginduak eman zein bera bezalako baten aginduak hartu ahal izateko, bere kideekin, ahal denik eta gehienekin gainera, atsegingarri dena, emaztearekin xalo, adiskideekin jator, bazkaltiarrekin adeitsu, bazkalkide gogoko eta, azken batean, gizakiari dagokion ezer arroztzat jotzen ez duena?

165. 1991> euskara batua saiakera-liburuak e. lopetegi 0117 PARE, -en: Ero baten pare zen.

166. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. xarritton 0173 Eta zer erran, predikatzera utzi ondoan, Kristori buruz itzultzen direnak zigortuz edo erhaitez edo izituz, nehor konbertitzera uzten ez delarik?

167. 1991> gipuzkera literatur prosa ataño nora 0088 Eroak ere badaki orrenbeste.

168. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1994 0022 Giroa jarri da bero,
bihurtu behar nau ero,
hainbeste jende bilduko zenik
ez nuen espero,
itxaropenetik zero,
pozik egongo naiz gero,
goierritarren talde txikiak
hainbeste egin ezkero (bir).

169. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1992 0011 Horri esker gutxienezko arrazionalitate maila erabil dezakegu gizarte arazoetan ez erortzeko enoratze prozedura eroan.

170. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0035 Apirilaren kontuarekin segituz, Nafarroako ezkurraren eroskor fama gauza jakina bada ere inguruko herrietan, apirilaren gaitzeste honetan ez zebiltzan batere ero.

171. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0035 Beren eroan, inori gogoan pasa ez zitzaion irtenbide egokia asmatu zuten, mundu guzia bildurrak aidean jartzen zuan apirila latz hura behin betikoz burutik kentzeko.

172. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1994 0031 Beren eskubideak, eta bide batez emakume guztienak ere aldarrikatu nahi dituen bikotea da, eta eguneroko bizitza monotono eta aspergarrian jasaten dituzten tratu txar zein errepresioez erabat nazkatuta, autoa hartu eta abentura ero batean sartuko dira Thelma eta Louise.

173. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Beha baserriei eta bazterrei, jendez beti eta beti husten ari, eta gainera neurririk gabeko ustiaketaz lurrak eta urak kutsatuak; behi eroaren eritasuna, eta abar.

174. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ttipi-ttapa 1999 00008 Nahiko eskandalu izan dira dagoeneko (dioxinak, hormonak, behi-eroak...) beste baten arriskua gehitzeko.

175. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1995 0006 Haize hau eroa da!

176. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1996 0022 Erabaki bitxia, eroa eta zentzugabea.

176 emaitza

Datu-estatistikoak: