XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa eguzk loril 0177 Aingeruak lez gogo utsak ba'giña, aragiaren garramurarik be ez geunke eukiko , ta erreztasunik andienagaz garbi-garbiak izango giñake; baña gogo ta aragiaren batza gara; geure gogo au aragiz jantzi da, ta onen garramura lizunak, bein baño sarriago gogoa bera be zikinkerira bultzau eta narraztuten dau.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j. de iruretagoyena 0097 Askotan bide txarretatik aberaskiak egin dituzten gizon askok ez luteke biurtu naiko diru ura guztia, beren sendia, beren seme-alabak oso aberats eta eroso bizi diranak beartasunik gorrienean geldituko lirakelako, egun batetik bestera, bai lengo aberastasun oparo aiek gabe ta bai dirurik irabazteko ta lan gogorrik egiteko oiturik ez dutela, aurrerapiderik gabe geldituko lirakelako ta orregatik estuasun larri onetan ikustean asko betiko ondatuko (kondenatuko) lirake beren aberastasun gaizki egiñak ez biurtzearren eta estuasun larri onetatik atera ta beren gaizkapena (salbazioa) iristeko jartzen ditu erraztasun auek; baña len esan deten bezela aberastasun aien jaberik eta norenak diran azaltzen ez danean, jabea azaldu ezkero bada, oso-osorik biurtu bearrean arkituko litzake ta au beti ta iñolako barkapenik gabe.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa zink crit 0212 Amar amabi urteko ume taldearen betaurrean gabeukatz erabilkia azaldu ezazute, eta ayen artean igitz gogal eragin-eragindurik iñor ba da, azterkatu naiagatik, galdetzeko zentzutasunagatik eta ikustatzen dagon egiña ulertzeko erraztasunagatik, bertatik burua erazagutuko duala eskier eskier da.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ardi 0119 ¡Hura zan etorria! ¡hura erraztasuna! Itz guztiak Jainkozko maitasun-garretan irtetzen zitzaizkion; eta gu, zerutiko gar onen artean, geron buruaz ampacirc;ntziak (aztuak) bezela geunden adi.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa e. urroz 0054 Len jarri degun era naiz onenetako bat izan, al guzian Apaiz berak esaten ditun otoitzak diralako, baña beti oyek esanian, erreztasunean, zer esaten degun eztakigula gerta giñezke. Ona bada noizean beingorako beste era batzuek.

6. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak a. arzac 0562 2.garren LAROGEI PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, danboliñ-talde osorako egokiena antolatua aurkezten dan zortzikorik jatorrena danari bere otseztiyetan, ala nola erraztasun eta sortze garbiyan.

7. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak j. garate 0019 Gure Wilhelm egin zan bereala lege-gizona eta sartu zan griego, olerki eta beste literatura gauzak ikasten egundoko erreztasunakin.

8. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. blaise 0136 Emozute orobat mezaren entzuteko denbora eta errechtasuna zuen haurreri, zuen sehi eta azpiko guzieri.

9. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak gh 1933 0499 Landibarren, holachet, doi bat gochoki iragan zituzten ordu nahasi hetako egunik latzenak, eta nahiz lau elizak hetsiak ziren, bat-bederak, erlisioneko gora-beheretan, errechtasunak oro bazituen, alabadereko irriskurik gabe.

10. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0191 Hein batetaraino diogu Azkue jaunak ezen erakusten dauku alemanak badituela asko errechtasun, eskuarak ere ontsa beharrak.

11. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1931 0001 Jakin zazute gañera gorago aitatutako oyek, guztiyak itz egiteko errextasunik ez badute ere, idazteko beintzat idazle koxkor onek baño geyagokoa dutela.

12. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1934 0001 Guri esan digutena auxe besterik ez da, Axurtxa, ta au ondo entzun: Aita Santuak dion bezela langilleak eta maixtarrak ondo bizitzeko añako jornal saria biar dubela bera ta bere familiyentzako, eta maixtarrak berak bizi diran etxe baserriyak jabe izateko aldiran errextazunak nagusiaren aldetik jartzeko, guztiok poliki poliki geren etxe bizitzaren jabe egin gaitezen, zeorrek zeratzeko naiko zendukean bezelaxe.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el pueblo vasco 1935 0001 Gure naia da gure bazkideeri al-ditugun erreztasun aundienak ematea.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1904 0001 Noiz ikhusi da Frantzian ohointzarentzat, hordikeriarentzat eta edozoin gaizkirentzat orai den baino errechtasun gehiago? Egundaino ez.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zarg 1929 0002 Asmo ori Jaunaren gogokoa dela ondo agiri da, sortutzen dizkigun erreztasunai begiratu ezkeroz.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak inza 0002 Induljentzi asko; elizkizunetarako ta illobirako eskubideak, barkatu zallak barkatzeko ta bellak (botoak) aldatzeko erraztasunak.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1917 00008 Gure bazkidiak be, euren irarkunak egiteko erraztasuna ta merketasuna emen idoroko dabe.

18. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... fedhurtek 1920 00135 Bainan, ilhundura handi batek hartzen zuen nere barnea, ikusiz ez zela haren begietako erlijionea, paganoen jendetzeko errechtasun gehiagoko bat baizik, eta bihozmin handi zen ikustea, arimentzateko deus acholarik gabe, zeru lurren Nausi soberanoaz orhoitzapenik ere gabe zagoela aintzindaria.

19. 1940-1968 gipuzkera antzerkia l.m. arrizabalaga 0064 LIBORI - (Zarrena) Urte oetan, olako irakaslerik nik ez diat ikusi. Lateraz ari danean, onen erreztasuna!!

20. 1940-1968 gipuzkera antzerkia netx ito 0189 Zurr[un] - Orixe esan diot nik: baiña berak orrela erabakita dauka. Zuri erreztasun guziak eman nai dizkitzu ortarako. Ona emen, zer eman didan zuretzako: errezeta bat da (Ematen dio papel bat).

21. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak basarri 0010 An izlari obeak, an erreztasun geiago, an programa bikañagoak, baiña gu ez asetzen emengoak bezela.

22. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak basarri 0041 Zearo bestaldekoak ere bai; au da, paperean jartzen oso onak, eta bat baterako erreztasun geiegi eztutenak.

23. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak p. iztueta 0058 Beaiek daramakite doai berezien apaingarria, ots, aurtzaroan semeak arreta aundiz azitzeko errextasuna: maitasuna, pazientzia, alkar-laguntza...

24. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak muj 0013 Laziotarren izkuntza erakusten zuan Iturriaga'k, beste gauza batzuez gañera, bere ikastetxean, eta diotenez, arrigarria zan izkera ura ikasi erazteko zuan erreztasuna.

25. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak muj 0014 Baña gañera, zekiana erakusteko berezko erreztasun aundia zuan.

26. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak muj 0014 Erreztasun onek esan-erazi zion bere ikasle argitsuenetako bati: Iturriaga'k, dakian baño ere geiago erakusten du (3) Manterola Cancionero Basco.

27. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak jaukol 0018 Aren bertsoetako berezko iturria, aren edozein gaietaz eta itz-neurtu zaillenez mintzatzeko erreztasun arrigarria, geroztik ere bertsolari gutxigan arkitu izan ditugun doai bereziak dira.

28. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lek 0061 Euskerak, griegoak duan gaitasun eta errextasun ber-berak ditu itz berriak sortzeko, zuztar zaharrak elkarri lotuz itz berriak sortzeko.

29. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lek 0125 Euskerak ortarako Griegoak bezain erreztasun ona du.

30. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa m. erdozainzi 0338 Eskual-Herria ez ditake mutur egon teknika berriak ekartzen diozkan errextasuneri.

31. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa ox 0317 Nundik dute gure iduriko diren bainan guk ez dugun errechtasun bat, dohain bat daukaten gizon horiek, gai baitira orenak eta orenak zoin gehiagoka hartzeko hi bahiz ni banuk joari emanez errefera den gutieneko durduzarik, duda mudarik gabe, behar ozkan bethi, eta kantuari doakon izarian, hitza badariotela geroago eta garbiago, geroago eta aberatsago... nundik dute holako jakitatea?.

32. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa je gh 1964 0338 Eskual-herriari zor balin badakogu gehienik gure bizipidia, Frantziari dakogu guziz zor gure adimenduko argia, gure bizitziaren errextasuna, gure bihotzian dukegun aneiatasun goxoa, gure ahalen handia ere ba, erran nahi dut gure indarra.

33. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0068 Abisu: Konprenitzeko errechtasunaren gatik, han hemenka doi bat saindatuz, hemengo eskuarean ditugu ezarri Chirritaren kantak.

34. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak d. soubelet 0051 Soldadoek asko tokitan badute errechtasuna Petainen ikusteko eta mintzatzeko.

35. 1940-1968 sailkatu gabeak egunkariak basarri 00001 Gaiaren astuntasun eta gordintasunak baño zer pentsatu geiago ematen dit beste zerbaitxok. Guzia berri izan dedin nunbait Arantzazu'ko ikasleak zorioneko H letra gurdika darabilte. Konta eziñ ala arkituko dituzu goi be, ezker, eskubi. Euskalduna berez euskerarenganako ain zabarra izanik, eztiogu geure aldetik erreztasun geiegirik ematen. Irurogei urteko lana izan da euskal irakurleak gaurko ortografiara oitu-eraztea, ta orain, ez si ta ez no H ori irentsi bear nai badu ta ezpadu.

36. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zerb herr 1946 00001 Bainan haren ikasteko errechtasunari bezen ohartuak ziren, jada nausiak haren othoitzeko kharrari. Odol beroskoa omen zuen haatik oraino, Theophane Venard ez bide da beraz gero ezagutu dioten eztitasunera! bere jitea ongi eta ongi zapatu gabe heldu!

37. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak lab 00001 Franco'k ez du nahi jende xehe ta gazteak politikaz axola ditezen, baiñan ordez erreztasun ta dirua ematen du bertze jolas bidetako.

38. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Kanping-eko lekuak turismoaren komisarioen meneko izanen dira. Hortan ere errextasunak izanen dira: mailegu, tatsa beheititze eta holako.

39. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... azkatasuna 1946 00001 Azkenez, Monzon'dar Telesforo jaunak, euzkera garbia erreztasunarekin erabilliaz, sendo eta zindo, gure aberrian zigor-pean dauden euzkalduneri agur eta erdi opa zion, eta orain dala 10 urte, erririk-erri ta itxasoz-itxaso asitako atzerria bukatzera dijoala ( ala izan dedilla ).

40. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak onaind 0081 Alkartasunarentzat zerbitzu bat lez, enpreseak eskintzen dauz erreztasunak Vanderbilt Konpaiñian lan egiten ez daben gurasoai be, geitxoago ondaindu-azorik.

41. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak m. olazar 0028 Eziketa-lana askoz zaillagoa biurtzen da urteetan aureratuta gizarteratzen diranean, izkuntzak ikasteko aurrak erreztasun geiago ta elduak zailtasun geiago izaten daben era berean.

42. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1979 0061 Bestetik, bertso jarriekin agiriko saioak egiteak erreztasun baten jaustera bultzatu leikeala bertsolaria; eta bertsolaritzak daukan berezitasunik bitxiena, unean bertan asmatu eta botatzea, galbidean jarriko litzatekeala.

43. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1979 0061 Hango eta hemengo euskara sakon ezagutu izanak emon deutso horretarako erreztasuna eta bertso-puntuak ere sarri askotan euskalkiaren aberastasunei etekiña atereaz ugaritu izan ditu, euskeraren atzizkibidea ondo ezagutu izan dituelako.

44. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0039 Mendeja'n or dagoz oraindik zutik, nai eta antxiñako anda bidetzako nortasuna kotxeen eta bide barrien erreztasun eta egokitasunaren mesedean laga.

45. 1969-1990 euskara batua antzerkia i. irizar 0102 JUAN ANDRES: Ni ere Iñazio Marirekin nago gehienbat. Neri ez dit ardura egun dena burua jaso gabe lana egiteak, ez nago erraztasunari begira baina bai ondo irabazteari. Badaude hor eta hemen banaka batzuk argi jokatu eta aberastu direnak... Haiek aberastu badira, zergatik ez neu? Beti larri antzean ibili beharrean ez zen ba gaizki egongo dirua irabaztea, lana gogor eginda egin behar bada, baina ondo irabazita eta ez hemengo moduan... Baserriko etorkizuna jakina eta ezaguna da!

46. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak ondare eskualdaketa 1990 0197 Tributu zorrak Foru Haziendan ordaindu behar dituzten zergadunei erreztasun handiagoak emateko, eta fondoak zaindu eta lekuz aldatzeak sor ditzaketen arazoak ekiditeko xedez, gomendagarri erizten da tributu zor horien ordainketa aipatu Lankide Entitateetan egitea.

47. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0233 Materialek, elektrizitatea eramateko duten erreztasunaren arabera eroale eta ez-eroaletan sailkatzen ditugu.

48. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0233 Lehenengoan, elektroiak berez irabazteko edo emateko duten erreztasunagatik, substantziak korronte elektrikoa sortuko dute, bat batean.

49. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. angulo 0032 Hodi batetan ura igaroten bada, hodi hori estua izatean baino zabala izanez ura obeto igaroko da; eta hodia laburra bada, luzean baino obeto joango da ura; ura berean, hodi barrua leuna bada, zimurtsua izanda baino erraztasun gehiago izango du igaroteko.

50. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. angulo 0032 Era berdinean, elektrika indar eroale batek, lodiak meheak baino eta laburrak luzeak baino erraztasun gehiago emango dio indarrari iragaiteko, erresistentzia gutxiago eginez.

51. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/oho 0005 Edozein hizkuntzatan lortu nahi izaten den helburua haurrak bere pentsamenduak erraztasun minimo batez adierazteko gai izatea da.

52. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/oho 0005 - Hizkuntza komunikatzeko tresna bat denez, komunikatze hau gehienbat ahoz egiten delako; haurrak erraztasuna behar du, bizkortasuna, hiztegia, bestela erdarara joko du asko pentsatu gabe.

53. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/oho 0005 - Bizkortasun edo erraztasun hau lortzeko, asko hitzegin behar da, eta ez dugu ahaztu behar haur askok ikastolan bakarrik hitzegiten dutela euskaraz, beraz, indar handia eman diogu mintzamenari.

54. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/oho 0008 - Haur bakoitzaren kreatibitate maila desberdina da, batzuk erraztasuna dute idazteko, beste batzuk ez.

55. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkuntza/oho 0008 Erraztasunik ez duten hauek, teknikak emanez, kapaz izan behar dute idazmen maila minimo batetaraino iristeko.

56. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. irazabalbeitia 0175 Aminak, berriz, erraztasun handiz hidrolisatzen dira (14. 35). .

57. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak medikuntza 0030 Janarien sailkapen funtzionalak, balio teoriko batetik aparte, balio praktiko handia du, zeren janariek taldeetan bananduak azaltzen baitira, dieta aukeratuak aukeratzeko erraztasuna emanez.

58. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknmet/1 0106 - Dendariak ere, erraztasunak izango lituzke.

59. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. zalbide 0129 Programatzerakoan, ordea, kontrol hauek ondotxoz erraztasun gehiago eskaintzen dute.

60. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak k. zalbide 0129 Maila honetako guztien programazioaren erraztasuna, batez ere, puntuz puntu programatzearen ordez inguruaren zatiz zati egin ahal izatean datza, programatze denborak hein handi batean laburtuz.

61. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0036 Gure eguneroko ekintzetan etengabe erabiltzen ditugu zenbakiak, baina behar bada, inoiz ez dugu pentsatu nola sortu ziren, edo eta, duela 5.000 edo 6.000 urte, gure arbasoek gaur egun erabiltzen ditugun erraztasun berberaz erabiltzen ote zituzten.

62. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. olanga 0184 Liburuaren balioa narraziorako erraztasun eta trebetasunean datza, alde batetik; bestetik, Euskal Herriko mitoetan sakondu nahia ere azpimarratzekoa da.

63. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j.m. arrieta 0179 Burrukaldi hauen ondorioz, Txinak bere itxitura galdu zuen: 80 portu ireki ziren komertziorako eta zenbait erraztasun eman atzerritarrentzat.

64. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. kalzada 0276 Gerrasketan habilak ziren eta beldurra sartzen zieten etsaiei ikaragarrizko erraztasunez ibiltzen bait ziren mendi eta haitz arteetan.

65. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. irazabalbeitia 0421 Propietaterik garrantzitsuena, izaera azidoa da, karboxiloren OH taldeak H+; kanporatzen uzten du, alkohol eta fenolek baino erraztasun handiagoz.

66. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. irazabalbeitia 0421 Bestalde, karbonoaren gainean karga partzial positiboa dagoenez gero (karboniloan bezala) eta hidroxilo taldea erraztasunez higi daitekeenez, azido karboxilikoen erreakziorik ezaugarriena OH taldearen ordezkapen nukleozalea da.

67. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0041 Behartu ez du inor behartzen zerbait jakinik egitera, baina hartarako laguntzak eta erraztasunak emanez, hartaratu egiten du jendea.

68. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak teknolmekan 0015 Silikatozko harri aglomeratuak aurrekoak baino erraztasun handiagoz galtzen dute alea eta ertza oso fina duten erremintak zorrozteko oso egokiak dira; beroa minimora murriztea komeni bait da urraketan.

69. 1969-1990 euskara batua ikerketak plangintza 1985 0089 Esan bezala, bai euskararen erabilpen mintzatua, nola idatzia begiratuz sail hauek bakarrik iristen dira, eta erraztasunez gainditzen dute, bataz besteko orokorra.

70. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura satr 0012 Lapurrak asko lasaitu ziren hainbat erraztasun ematen ziela ikustean.

71. 1969-1990 euskara batua poesia a. lasa 0041 Nere ohekide bakartia
nere ohekide bakarra.
Erreztasunaren izenean
alde batera utzi nahi duten
lurra.

72. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. mendiguren b. 0230 Jenerala hain defraudaturik sentitzen enigmaren erraztasunarekin, non ez baitzen alaitu ere egin Jamaikako bere salbatzaileari egin zion ongiaz ere.

73. 1969-1990 euskara batua literatur prosa batx obab 0327 Erraztasun haundia zeukatek hitz berriak ikasteko.

74. 1969-1990 euskara batua literatur prosa hiriart-u 0049 Ez eta ere bideko orai bezalako errextasunik.

75. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.l. goikoetxea 0016 - Lehenengo eta behin, ez daukagu euskaraz egiteko erreztasunik, ez dakigu.

76. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. larre 0036 Gizon tipi bat zen baina ernea, zoragarrizko erreztasunaren jabe.

77. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak p. esnal 0160 Esate baterako, Canadan ikasleak, ikasteko dituzten joeren eta erraztasunaren arabera sailkatzen dituzte, talde batzutan ikasteko gramatikaz baliatzen direnak eta beste batzutan gramatikarik gabe hobeto ikasten dutenak bilduz.

78. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j. sierra 0166 Hala ere, azpimarra dezagun, egin duguna ikastolei zor diegu, eta haien aldetik izan genituen erraztasunak eskertzekoak dira.

79. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak jakin 1981 0238 Jakin-en inguruan bildu den jendeak kultur gaiak landu nahi ditu, eta euskaraz gainera, baina hizkuntzaren aldetik ez du erraztasun haundirik aurkitzen eginkizun horretarako.

80. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak vill 0304 Bera bizi zen denboran ez zuen deusik argitaratu eta besteek argitara zezaten erraztasunak eman, hori bai.

81. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e. ozaeta 0270 Azkeneko momentuan ez dut erreztasunik ukan herri horietako elizak ikusteko.

82. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j-l. davant 0002 Frantziar Basa-Nabarrak eta Espainiar Nafarroak, elkar hunkitzen baitute ta biak euskaldunak baitira, erraztasun haundiak eman lezazkete hortarako; halaber Espainiako partean dagoen Baztaneko ibarrak eta Frantziako partean dagoen Errobiko ibarrak edo Lapurdik...

83. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 0025 Giza jale asegaitza den Estatuak, ordea, ez du horretarako erraztasunik eskaintzen.

84. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak vill 0015 Sermolari bezala batez ere oso iaioa zen, sermolari bortitza, erreztasun eta etorri handikoa, bai euskaraz eta bai erdaraz, eta taxuz betetzen zuen ere egitekoa.

85. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak x. iruretagoiena 0020 Legeak erraztasunik ematen du konponketetarako; lehen negoziazioek akordiorik lortzen ez badute, langileek ez dadukate huelgara jotzerik aste bete aurrez jakinarazi gabe.

86. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak uzei 0072 Irakurgarritasuna Idatzitako material batek irakurria eta ulertua izateko duen erraztasunaren gradua.

87. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. apalategi 0088 Apezak erreztasun, bizitasun eta gaurkotasun askoz ebanjeliokoa agertzen digu.

88. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ega 1984 0083 Langile kopuru horren jokabide hori ez dute apoiatzen kreditu entitateek behar dituzten laguntzak eta erraztasunak eskainiz.

89. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0116 Erraztasunik ez dutenek kolore-emplasteetara jotzen dute.

90. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0031 Gizarte modernoan, batez ere, daramagun bizimoduaren ondorioz, mugimendurako erraztasuna gero eta gehiago galtzen ari gara: edozein lekutara joateko ibilgailuak erabiltzen ditugu, lanak egiteko tresna aurreratuak ditugu eskura, etab.

91. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. aramendi 0031 Giharreen iharduna GARUNTXOAK zaintzen du, mugimenduak erraztasun osoz egitea segurtatuz.

92. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0123 Trebetasunez eta erraztasunez irakurtzea hizkuntzaren erabilpen garrantzitsu bat da.

93. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0045 Bidaiak egiterakoan ez ote ditu berak ere erraztasun berberak?.

94. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lanintel 0058 - Ordena:
nire materiala ordenan izaten dut (karpeta, mahaia, etab.
- gelako txukunketa eta ordenaz arduratzen naiz (materiale orokorra, etab.)
- nire lanen aurkezpena zaintzen dut (garbi, argi, etab.
- ideiak ordenatzeko badut erraztasuna ez zait gelako ordena gehiegi axola
- nire gauzak ez dira oso ordenaturik egoten.

95. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. ugalde 0009 Hiri barruan, ordea, ez dago erraztasunik horretarako eta inguruetara jotzen dute aterpe bila.

96. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak nazio arazoa 0157 - Batzarra atzetik herrestan eraman nahi izatea hautakizun teorikoz edo mintzatzeko errastasunaz baliatuaz, eztabaidak eta postura konszienteak hartzea posible egin gabe.

97. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak rikardo arregi 0194 Bi arrisku gerta litezke orduan: batetik, gu bizi geran zirkunstantziak ikusirik gure baitan istea eta hau guretzat arrisku haundia izango litzake prinzipio hau galtzea, alegia Euskal Herriaren barruan nahikoa dela batzueri beren erreztasunak ematea, ba euskeraz hitzegiten segitzeko eta gainerantzekoak, ez hori ezin lezakegu behin ere onartu.

98. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m.a. elkoroberezibar 0033 Nahiz eta Argia-k dirurik ez dien emango, infraestruktura, inprenta, papera, eta jestioetan erraztasunak eskainiko dizkie.

99. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak i. aizpuru 0051 Hau honela izatearen arrazoiak, xinpleak dira, ingurune egoki batean jarriz gero, bizitzeko eta ugaltzeko duten ahalmen ikusgarria eta beren kromosoma bakarrean lanean aritzeko ematen dituzten erraztasunak beste batzuren artean; bestalde, lehen aipaturiko moduan edozein gene berenganatu eta adierazi dezakete.

100. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ormaetxea, nikolas orixe: quito-n arrebarekin, 21-35 0031 Izan ere, Arana baino Aranago ziren haien garbizaletasun amorratua bezain higuin eta hastio baitzuen Orixek bera bezain euskara landuzale ez zirenen erraztasunerako joera.

101. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak in: ormaetxea, nikolas orixe: quito-n arrebarekin, 21-35 0031 Euzko Gogoa-ren garaian, hango idazleek euskara zaila erabiltzen zutelako kritika eta erantzukiei egin zien ihardespen ozenean (), ematen du gainera, erraztasunak edo zailtasunak hizkuntzaren biziarekin duten lotura edo loturarik ezari buruzko bere iritzi biribila: .

102. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ugalde 0210 Honek ez du esan nahi, gu baino gutxiago direnik; baina bai horiek gazteleraren anai izatetik datorkien erreztasun bat dutela, guk ez duguna; eta hau guretzat, aitzitik, zailtasun berezi bat dela.

103. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0012 Kopuru haundia hau, besteak beste, ugaltzeko duten erraztasun haundiari esker gertatzen da: a. Eme bakoitzak jartzen duen arraultza kopuru haundia.

104. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. oregi 0256 Errixka ugari berriz an-emen banatuak, laneko erreztasunak eta elkartasunak al eskatzen-da: araba-zelaian, napar-sakanetan, e. a.

105. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak informatika atlasa 0082 11 Fenomeno batzuren ikerketa eta irudikapena ordenadore bidezko simulazio-teknikei esker erraztasun eta agin daiteke.

106. 1969-1990 gipuzkera antzerkia i. begiriztain 0088 - niganatuko nizkikek, Mike, edonoren antzirudia artzeko ire erreztasun ori ba`nu.

107. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0218 BITOR - Bai zera!, erreztasunak aspaldi jan zituan.

108. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak karmel 1970 0012 Ez ba, deskomekatu (ori duk euskera inbentatzeko erreztasuna), ez deskomekatu ain arin Eleizalde Ori.

109. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j.m. artzalluz 0014 Industriaren erreztasunak jende asko, sendi osoak itagi, atxur, mando, golde ta areak uztera beartu ditu.

110. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak jaunaren deia 1969 0206 Bainan, lekaime berberak dira, beren otoitza egiazko eta personalago izan dedin, hizkuntza bizian errezatzeko erreztasuna azkar izatea arren eta arren eskatzen dutenak.

111. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0028 e) Edozein eratako politika ez da ordea, gizakien nortasunari dagokiona; gizakia morrontzapean eukitzea, diruaren nagusitasuna, batzuen erreztasun berezi edo pribilejioak, mendekoei zupaketa egitea eta abar gaitzesten dituan politika baizik, eta oien aurka burrukatzen dana bakarrik.

112. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0072 Gaur eguneko baserritarrek galdu dituzte bide oiek aurrerapenaren erreztasunak dirala, bide.

113. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1986 0001 Txapelketa hauek artzainen partehartzea areagotuko dute eta erreztasun gehiago emango diote publikoari zakurren abilidadeak ikus ditzan, azken hau bait da, herrietan ere, inor konturatu gabea gelditzen den aspektoa.

114. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1984 0001 espainiar guztien eta bakoitzaren ahalmenak ahalik eta gehien garatzeko gai izan dadin hezkuntzabide bat sortaraztea eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikastaroa igaro eta heziketaren ezein unetan, ikasleari berriz ikasteko aukera eskaintzea, eta bai bere garaian hor nonbait ezin ikasi zutenei horretarako erraztasunak ematea ere.

115. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak x. euskitze 0003 Bertsotarako erreztasuna entzun-gozoa ahotsa, edozein gaitaz kantatutzeko / ez dana inoren lotsa.

116. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1989 0001 Jerez-en sekulako erreztasunez gainditu zituen denak, eta hilak 14.ean izango du bigarren proba, Missano-ko zirkuitu italiarrean.

117. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak p. zabala 0002 E.- Bai, gizona. Ez genuela oraingo erreztasunik herri batera joaterakoan? Bale, bezperatik joango ginen eta kitto Eta pakea, eta listo!.

118. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. agirre 0002 Goiaztar misiolariak ez du hogeita bost urteotan euskararik hitzegin, baina erraztasun haundiz mintzazen da bere hizkuntzan oraindik ere.

119. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1982 0001 Siglatan erreztasunik ez duenarentzat, euskararen ikaste-irakaste mundutxo honetan ez dabilenarentzat, esango dugu AEK eta HABE herri hau alfabetatu eta euskalduntzeko sorturiko erakunde-koordinakundeak direla.

120. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. hazabal 0002 Lagunek aurretik esandakoa egia hutsa da: Lehenik, nola abiadura, hala erreztasuna: azkar ibiltzea errazagoa da geldiro ibiltzea baino; Bigarrenik, gurpilei presioa kenduz gero askoz ere errazago ibiltzen da.

121. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak goiz-argi 1983 0002 Estaduari dagokionez, 120.000.000.000 pezta eskeiñi ditu Euskalerriko ondamena ostera konpontzeko bidean; baiña ez utsean: erraztasunak emanez, dirutza ori era egokian lantegiei aurreratzeko bai-da.

122. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1986 0001 Antza denez polizien arteko neurriak bultzatuko dira, mugen kontrolak gogortu eta estraditatzeko erreztasunak arindu.

123. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1972 0001 U.D.R.-koek aldiz ez dute ontsa ikusiko beren gizona, baldin-eta ezkertiarreri emaiten badiote mintzatzeko errextasun hainitz.

124. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hiriart-u 0001 Hortarako ez dira errextasunak eskas: badira laiko batzu, apezen eskola berak, mail gorenekoak barne, segitzen dituztenak; bainan hortara gabe ere, nornahiren meneko bada liburu, agerkari, mintzaldi, bildura eta holako.

125. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak etxabu 0001 Gero jakin nebanez, ez zan irabazi andia, baiña beintzat, Europa'ko ekatxari iges egiteko erreztasuna zan.

126. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. altuna 0001 Alde-batetik, Gasteiz'era aldatuteko erraztasunik ipiñiezaz eta, bestetik, abozabalik pizkat epelago diran abertzaleen aurrean zabalkunde ziztriña egiñik, dauken adore kemen gitxikoa kenduteko.

127. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. agirre 0001 Beraz bidezkoa dirudi erremolatxa egiten dutenei errextasunak ematea... ahoa gozatu nahi badugu.

128. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. kortadi 0001 COURREGES.- Lanean, emakumeak arretatsu dira eta otxan, lana atsegin dutenean. Anitz urte daramat emakumez inguratua eta ezagutzen ditut. Horiek ditut neure laguntza eta musa. Neure emaztea dut, lagunik hoberena ezezik laguntzailerik hoberena ere. Zori handi bat da hau eta erreztasun handiak ditu ematen.

129. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0159 Au argiago ikusteko eta asibarriok jardun orreitan aurkitzen daben atsegin eta erreztasunagaitik onoimenen bidean zeinbat uts egiten daben jakiteko, ostera bat egingo dogu zazpi pekatu-buruetatik, pekatu-buru bakotxean egin oi dabezan ainbat oker banan banan erakutsiz eta or ikusiko da euren jokabidea zeinbateraiño dan umeenen antzekoa; baita au ikusiko da zeinbesteko onurak dakazan bere gero azaldu bearko dogun gauak, arimari uts guzti orrein garbi-ikuzia egiten deutsola.

130. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak zubk 0049 Eta ori onexegaitik jazoten dala dirudi: Abotsak erabilliaz gastau egiten diralako edo berbak oguzkatzeko erreztasuna billatzen dalako.

131. 1991> bizkaiera saiakera-artikuluak p. ibarmia 0049 Baita idazteko daukon erreztasuna be amagandik hartuko dau.

132. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak europabi 00150 - teknologiaren berrikuntzarako, ikerketarako eta garapenerako politiken industria-potentziala hobeto aprobetxatzeko erraztasunak ematea.

133. 1991> euskara batua ikasliburuak beleko/lh 00051 a.- Automatizazioa. Hizkuntza baten jabe izateko, intuitiboki, erraztasun osoz maneiatu behar dira haren ahalbide formalak. Horretarako, elementu gramatikal, fonologiko, lexikal edo eta pragmatikoak erabiltzeko eta finkatzeko ariketak beharrezkoak dira.

134. 1991> euskara batua ikasliburuak artearen historia/dbh 00158 Hortaz, barrokoarenak ez ziren baloreen eta printzipioen aldeko apustua egin zuen neoklasizismoak: kurbaren ordez lerro zuzena, konplexutasunaren ordez erraztasuna, emozioaren ordez arrazoia. Printzipio hauekin, Iraultzarekin batera sortu zen gizarte berriaren artea irudikatzea lortu zuen.

135. 1991> euskara batua ikasliburuak gizarte zientziak/dbh 00051 Dena dela, askotan yanoan arreba eta alaba gehien dituen gizonezkoa hartzen dute buruzagitzat, beste gizonezkoek andregaia topatzeko erraztasunak izango dituztelakoan.

136. 1991> euskara batua ikasliburuak eutsi/2 0069 Batzuek sekulako erreztasuna dute aurrez aurre bailiran xehetasunik txikienak ere kontatzeko.

137. 1991> euskara batua ikasliburuak i. eguren 0078 b) EDITOREA. Logo-ren editoreak erraztasuna eskaintzen du programak idazteko.

138. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0107 Berotasuna edo elektrizitatea pasatzen uzteko erraztasuna duten gaiak eroaleak dira.

139. 1991> euskara batua ikasliburuak x. goia 0015 Jariakortasuna honela defini daiteke: likidoek eta gasek hodietan mugitzeko duten erraztasuna.

140. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0073 Eta hala ere, zelako erraztasunarekin esan zuen!

141. 1991> euskara batua literatur prosa j. garzia 0045 Hori erraztasuna.

142. 1991> euskara batua literatur prosa i. aldasoro 0104 Yvetteren gogoak erraztasun erdi-mingarri erdi-aringarri bat zuen bere baitatik irten eta, norabait, irudimenera etorri zitzaion norbaitengana ihes egitekoa.

143. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 00001 Objektu arrunt asko egin izan da zurez, eta oraindik ere halaxe egiten dira. Artisauek ondo dakite sortzen dituzten produktu guztiak ez direla berdinak eta esperientziak erakutsi dienari eutsiz, bakoitzerako egokiena den zur-mota erabiltzen dute. Erabiliko den zur-mota hautatzean, zenbait faktorek izaten du eragina, hala nola: inguruan halako edo bestelako zura ugaria izatea, materialaren gogortasuna, kolorea, eragile atmosferikoen erasoa jasateko ahalmena, flexioaren ondoriozko hausturari nola eusten dion, landu ondoren zerroek hartzen duten itxura, leuntzeko eta ebaketa-erremintekin lantzeko erraztasuna, edota zuraren prezio bera.

144. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. azkue 00153 Modu honetan, silikonazko putzuaren baitan jarritako isurkinek ez dute putzutik ateratzerik, eta bai ordea orno-muin ehunera bertara sartzeko erreztasun handia, batez ere azalezko geruzetara. Era honetan farmako bereziak orno-muinaren azalezko geruzen (I-II geruzak) baitan kokatzen diren hartzaile eta beste zenbait proteinetaraino bideratzeko baldintza egokiak ziurtatu daitezke (2. Irudia; Beck et al., 1995).

145. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. zelaia 00057 Nabaria da gaurko euskal gizarte- eta ekonomi egituran kooperatibek duten berebiziko betekizuna. Gauza bera gertatzen da, langabezia zuzentzeko gainontzeko elkarte-egiturek egiten ez dituzten ahaleginen bidez eta gure industri eta gizarte-egitura sendotzeko burutzen duten ekintzarekin. 52. Kooperatibak, sustraituriko elkarteak izatearen ondorio zuzenaz, industri beherakadan dauden lurraldeentzako berebiziko tresnatzat hartu ditu Europako Batasunak. Erabaki hori hartzeko, kontutan hartu du horrelako lurraldeetatik ihes egiteko joera eta erraztasun nabariak dituztela kapital-sozietateek.

146. 1991> euskara batua saiakera-liburuak deba 00104 Beranduago batzuk berriro bihurtzen dira euskarara baina ez denak. Hainbat urtetan gazteleraz jardun izanak euskara erabiltzeko erraztasuna eta ohitura galtzea dakarkie gazteei. Batzuk egoerari buelta emango diote, beste asko bidean geratuko dira, euskaldun pasiboak deitzen direnak bilakatuz.

147. 1991> euskara batua saiakera-liburuak deba 00135 - Hizkuntz ordezkapena nerabezaroarekin batera dator. Adin honetan, askok euskaratik gaztelerarako hizkuntza aldaketa egiten dute. Honek euskaran trebatzea galerazten du eta euskaraz hitz egiteko eta idazteko ohitura eta erraztasuna galtzea dakar.

148. 1991> euskara batua saiakera-liburuak deba 00135 - Hizkuntza batean jarduteko erraztasuna erabilera baldintzatzen duen aldagaia da.

149. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00147 Alabak euskaraganako hainbesteko erraztasuna zeukala eta, ama berotu egin omen zen ikasteko. Aieteko kaperan, jauregitik hurbil, igandero meza ematen zuen Gaspar Oregi hartu omen zuen irakasle. Maisu ona aholkatu edo aukeratu zioten benetan, Oregi honek esperientzia zeukan Diputazioak antolaturiko klaseak ematen, eta lantxo batzuk ere argitaratuak zeuzkan hizkuntzaz.

150. 1991> euskara batua saiakera-liburuak musikaste 00122 Pedro Corosola izan zen erraztasunik handienak eman zituena eta horrela MUSIKASTE 76 eta 80rako kontratatu genuen. Patxi Corostolak Orkestra Nazionalarekin aritzeko ohitura zuen eta bera ekartzeko biak ekarri behar ziren. Félix Lavilla kontratatzeko ahaleginetan behin baino gehiagotan egin dugu huts, mota guztietako arrazoiengatik, gaisotasunak barne, jada sinaturik zituen konpromezuak bertan behera uztea behartu zutenak.

151. 1991> euskara batua saiakera-liburuak musikaste 00122 Arazo hauen aurrean azpimarratu nahi dut Maite Arruabarrenak ematen dizkigun erraztasunak; izan ere, emanaldiak bata bestearen atzetik izaten baditu ere, beti asmatzen du bere konpromezuak antolatzeko orduan eta horrela eskatzen diogun guztietan beti egon ohi da prest MUSIKASTEra etortzeko.

152. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak gerra eta krisia 00148 Izan ere, Gipuzkoako lurraldearen barnean komunikazioa bideratzeko erraztasunen eta zailtasunen baitan egon ziren berri haien zabalkundea, Aldizkariaren banaketa eta, bidenabar, agerkari hark jendearengan izango zuen eragina.

153. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak n. goikoetxea 00143 30eko hamarkadan frisierazko hezkuntzarako erraztasuna ohiko hezkuntza-sisteman handitzen joan zen pixkanaka-pixkanaka.

154. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. haranburu 00100 Material Kurrikularrak ikaslearengana egokitzeko garaian, Epistemologia Genetikoak badu zeresanik; baina, ikaslearen ezagutza-estiloa kontuan hartu behar da: Eremuarekiko Independenteek erraztasun handiagoa dute ariketa formalak ebazteko.

155. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m.j. deogracias 00022 Ikasteko erraztasuna omen zuen eta gainera, ez zuen behar baino gehiago ikasten.

156. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. saizarbitoria 00030 beste alde batetik, ordea, ez deritzot ondo nahiz eta, batzuetan, hala egiten dutenei ulertzen diedan euskal gizartea, azkar esateko, patologizatzeari, edo, zehatzago, berezitzat emateko joera indartzeari delirioan erortzeko erraztasun berezia salatuz kasu honetan, sarritan, aztergaitzat hartzen duten askoren jardun alderdikari, interesatu, presati eta azalekoen bidez egin ohi den bezala.

157. 1991> euskara batua saiakera-liburuak r. saizarbitoria 00050 Jakina da gauza txarrak erraztasunez ikasten direla, eta gainera, etxeko euskararen kutsurik-edo ez dutenean, hitz jasoak direla pentsatzeko joera izaten dugu, kultuak edo Axularrek erabiltzen zituenak, hots, hautapen ona direla;

158. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f. rius 00058 Kurosawaren ustez, Mizoguchik erraztasun handia zuen edozein eszena erreal egiteko.

159. 1991> euskara batua saiakera-liburuak emakumeak eta feminismoa 00019 Jasotzen zuen hezkuntzak gizartean erraztasunez ibiltzeko adina irakasten zion.

160. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak i. larrea 0015 Asko, gainera, elebakarrak dira, batez ere emakumeak; gazteleraz erraztasunez eta naturaltasunez hitz egin dezaketenak oso urriak dira.

161. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak x. aizpurua 0120 Adibidez, familiako hizkuntz erabileraren %61eko azalpen maila honela banatzen da aldagai-multzo desberdinetan: senideek euskaraz jakiteak du eraginik handiena (% 21); ondoren euskaraz ala gaztelaniaz hitzegiteko erraztasunak (% 18); gero sekzioko euskaldunen proportzioak edo, beste era batera esateko, zona soziolinguistikoak (%14); euskara sustatzearen aldeko jarrera izateak (%4); adinak (%1) eta euskarazko irrati edo telebistaren emanaldiak entzun edo ikusteak (%1 ).

162. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak x. aizpurua 0120 Azterketaren arabera faktore sozioestrukturalak (norberaren hizkuntza harremanen sarea eta zona soziolinguistikoa) eta norberaren hizkuntza gaitasuna, are gehiago, euskaraz hitz egiteko erraztasuna dira euskararen erabileran gehien eragiten duten arrazoiak.

163. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak m. haranburu 0115 Baina, bestalde, beste hipotesi hau ere aurreratu da: eragiketa formalak, oso-osoan eta erraztasunez erabili, subjetu bakoitzaren espezializazio-arloan bakarrik erabiltzen direla.

164. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak lef 0773 Ez pentsa, ordea, eztabaida osoa bizpahiru puntu horietara bakarrik mugatua dagoenik: erraztasunaren izenean, hizkuntzak berak hala eskatzen omen duelako edota beste arrazoibideren bat dela medio, salbuespenak salbu beti bereiz edo beti marrarekin idatzi nahi luketenak ere ez dira tartean falta.

165. 1991> euskara batua saiakera-liburuak a. aldezabal 0103 Oiartzun ibaiak, malda bortitzeko arro-burua aurkezten du, erdi/behe-aldean leuntzen direnak, zeren eta, zona horretako arrokek jarkikortasun murritzagoa dutenez, erraztasun handiagoz higatu bait dira.

166. 1991> euskara batua saiakera-liburuak orhipean 0068 Foruak babes handia eskeintzen zien ikatza lortzeko erreztasunak emanez, ola berriak eraikitzeko, urak erabiltzeko, bideetan bere segurtasunerako zaindariak jartzeko, zerga mota guztiez libre utziz eta abar.

167. 1991> euskara batua saiakera-liburuak u. larramendi 0063 Bert-ek unibertsitatean urte betez eman zuen txinerazko ikastaroak, zalantzarik gabe, ikastaro honetako lehen hilabeteetan esaldi asko itzultzeko erraztasuna eman zion.

168. 1991> euskara batua saiakera-liburuak c programazio-lengoaia 0067 Funtzioen erabilerak, irakurgarritasuna bultzatzeaz gain, handitzen du programak idazteko eta aldatzeko erraztasuna, malgutasuna eta fidagarritasuna.

169. 1991> euskara batua saiakera-liburuak nekhizt 0020 Moldaketa hauen xedea datuak informatizatzeko orduan erraztasun handiagoa ematea izan zen.

170. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. fernandez 0206 Kultura nagusian parte hartzeko eskubidea aldarrika dezaketen ehundaka jende-talde osa daitezke: Euskal Herrian koordinakundeak osatzen diren erraztasun berdinarekin.

171. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0333 bata fisikoa, giroaren antolakuntza eskatzen duena, bestea operatiboa, irakasleak irakaskuntza aurrera eramateko erabiltzen dituen lanen egitura seinalatzen duena, eta beste hirugarren bat, globalagoa eta aurreko biekin erlazionatuta dagoena, klaseko klima orokorra begiesten duena eta bere barruan txertatzen dituena erlazio-erarik bereizgarrienak, lanen inplikazio-moduak, rolen banaketak, estimulazioak, portaeren erraztasun eta mugakizunak, etab.

172. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. mendiguren 0107 Nazio demokratikoetan ez da aurkitzen horrelako erraztasunik, eta beharrezkoa izaten da elkartuak asko izatea elkarteak indar pixka bat izan dezan.

173. 1991> euskara batua saiakera-liburuak m. arregi 0070 Erraztasun osoz Indurainek Romingerren ahalegina alferrikako bihurtu zuen.

174. 1991> euskara batua saiakera-liburuak lure/3 0308 Arrazoi horrengatik erraztasun handiz onartu zuten egiptiarrek pertsiarren agintea (616), eta azkenik arabiarrena (641).

175. 1991> euskara batua saiakera-liburuak soziologia 0273 Oraingoz, aipatu baino ez dugu egingo ezberdintasun handiak daudela gizarte klase ezberdinetako haurrek eskol egokierei erantzuten dieten erraztasunean.

176. 1991> gipuzkera literatur prosa ataño sask 0015 Leku askotan erreztasun aundirik ere ez.

177. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak y. lekuona 0055 Urte bete edo bian jardun ondoren, drogazaletasuna baztartzeaz gain, beste ezkuntza batzuen bidez, eta Aldundiak eta INEM'ek eratzen dituzten ikasketen bidez, sartutakoan baño askoz jantziagoak irteten dira eta baztertuei laguntzeko asmoz erri-erakundeek emandako lege ta erreztasunak dirala, beste gazteek baiño lana aurkitzeko egokiera obearekin izan oi dira.

178. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak euskerazaintza 1995 0052 Gainera, itzak neurtzeko errextasuna dauka.

179. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1999 05602 - Enpresa eraberritzaile berriak martxan jartzeko erraztasunak ematea.

180. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00043 Horren aurrean hizkuntz eta literatur heziketa ematea da, Morenoren ustez, eginbeharra; egitura eta kontzeptu ezagutza ematea, pertsona batek uler ditzan maila lexiko, narratibo eta metaforikoak, orrietan barna sartzen denerako. Irakurtzen duena erraztasunez uler dezan lortu behar dugu; ordea, irakurtzen duenarekin gozatzea ez dio inori ardura. Irakurri nahi dutenean irakurketarako prest egotea da garrantzitsua, ez gustuko dutenetz.

181. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gao 1997 2436 Lanaldi zatituan lan egiten duten langileei enpresan bertan prestatutako jangelara joateko erraztasunak emango dizkie zuzendaritzak, beti ere lanorduetatik kanpo, hau da, eguerdiko ordu bata eta hirurak bitartean.

182. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. agirre 0048 Aitarengandik heredatu zuen ikasteko grina eta amarengandik hizketarako duen erraztasuna.

183. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnavarra 1992 0030 Dana dala, Tian An Emen'go triskantza ezkero, langille gazteek ere erreztasun geiago dituzte.

184. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j.a. arrieta 0057 Baina honekin hauxe agertu nahi zuen: ezin ditugula onartu eta gutxiago berriz sinestu, erreztasunezko bideetara garamatzaten pausobideak (ikas dezagula bizia errespetatzen, natura-izadia zaintzen, maitasuna garbi eta zintzoki bikote bizitzan lantzen eta heldutzen, besteen zerbitzuko izaten...)

185. 1991> sailkatu gabeak egunkariak jkort 0048 Alabearrez gaiñera, jakintzako itz berriak sortzeko, gerkerak eta latiñak baiño egokitasun eta erraztasun askoz ere aundiagoak ditu euskerak.

186. 1991> sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1993 7766 Hala ere, garrantzitsua da gaztejendeak behar den erraztasunez, ebakera zuzenez eta doinuera egokiz irakurtzen jakitea.

187. 1991> sailkatu gabeak egunkariak a. oiarbide 0035 Erraztasun handiagoa eman asmoz, Argiñanok larunbatero ondorengo astean zer prestatuko duen eta hori egiteko behar diren osagaiak zeintzuk diren aipatuko ditu, ikusleek ordurako dena prest eduki dezaten.

188. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak enbata 1998 00002 Huna zer gatik dutan ene haur ttipia ohakoan ezarri: haurtzaindegitik hurbil bizi gira. Gisa hortako hezkuntza gustatzen zait. Gure haurrak, bizi den tokiko mintzaira ikasiko du, zorigaitzez guk ez baitiogu erakasten ahalko. Elebidun izaiteak bertze hizkuntzen ikasteko errextasun bat emanen dio. Nihaurek hizkuntza batzu badazkit eta iduri zaut Euskarak baitezpada behar duela bizi, turisten ausagailu axalezko bat ez bilakatzeko. Zuzen da Euskaldunek beren erroak zain ditzaten: ez ditzagun akusa, erranez beren gisako errabiatu batzu baizik ez direla

189. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ttipi-ttapa 1998 00029 Bere erranetan, 13 eta 14 urtetatik hasi eta 22 urte bitarteko gazteei pilota modalitate honetan aritzeko errextasunak emanen zaizkie eta honela ez dute Hernanira edo Huartera mugitu beharrik izanen

190. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00008 Oraiko egunean, TGV eta holako errextasunek emaiten dute euskalduner usu herrirat jausteko xantza.

191. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak aretxagazeta 1996 0007 Horrela kamaleoiak kolorez aldatzeko erraztasuna dauka, bestalde itsasoilarra eta bera bezelako arrain zapalak itsas-hondoari egokitu zaizkio, eta ezin ahaztu zenbait intsektu ere, hala nola makila-intsektua edota hosto-intsektua.

192. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1992 0006 Esate baterako: edertasun, berotasun, erraztasun...

193. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... e. arrizabalaga 00010 Dendariei eta bezeroei euskaraz egiteko erraztasun guztiak ematen zaizkie, baina, dendari bat baino gehiagok esan omen duten bezala: bezeroak berak aukeratzen du gehienetan zein hizkuntzatan hitzegingo den, haren borondatearen esku dago ia dena.

194. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0019 Jakin behar du abesten, hori bai; gustuz eta debozioz abesten, aise, erreztasunez, urduritasunik gabe, bakeoso-bakeoso, patxada emanez, otoitz eginez, bestela, kasu honetan, apenas balio duen.

195. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... p. zabala 0014 Hori dela, hain zehazki, eta horrenbesteko erraztasun eta ahalbideak emanez, horrelaxe dio Meza-Liburuak bere 568. orrialdean.

196. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.j. martinez 0024 Barizeak eta zainetako insufizientzia duten pertsonak, ultzerak erraztasunez sortzeko egoerara iritsi ez daitezen, tratamendu egokia izan behar dute, medikoa, esklorosantea edo kirurgikoa, kasu bakoitzaren arabera, horrela ulzerak era egokiago batez ebitatu daitezkeelako.

197. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0014 - Beste hizkuntz batzuk ikasteko erraztasuna.

197 emaitza

Datu-estatistikoak: