XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera ikasliburuak kristiñauikasbidea 1921 0017 Agurr Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz, bedeinkatua zara zu andra guztien artean, eta bedeinkatua da zure sabeleko frutua. Jesus. Santa Maria, Jaungoikoaren Ama, erregutu egizu gu pekatarioen alde, orain eta geure eriotzako orduan. Amen.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa b. garitaonandia 0010 Neure Jaun ta Jaungoicua, neure eguilla ta salbaguillia: laquetu eidazu zure orbanbagaco Amaren ondran eguitera noian orrilleco jardunera edo ejerziziyo samurreraco diñaro maniau nadin, umill eltzen zure itzaltazun Jaungoicozcuaren aurrian misericordiya esque, zure laguntasun baga dalaco guizona caden ta argala, ta bisturic fedia, tasinisturic, sendo sinisten dodan leguez, onera guztiyac datozala zugandic; erregutu daidan, indazuzala Mariyaren bitartez, umil escatzen deutzudazan mesede guztiyac.

3. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa d.m. bernaola 0041 Eta emen aguertuten da barriro Cristo gure Jaunaren umiltasun eta amodioaren beste errazoe bat: bada izanic gure pecatuac ain ichusiac, eta eurac gaitic erregututean ain beste lotsari irago bearric, oraindio bere, umiltasun eta amodio iciotuaz euren parcamena escatu eban, eta bere bereac balira leguez eurac gaitic dendatuten zan.

4. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa irakatsiak 0016 Mariyaren viyotz guztiz garbiya lagundu eguidazu, erregutu eguizu nigaitic.

5. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa irakatsiak 0095 Auzpaztuco naz Jesusegaz, erregutuco dot Jesusegaz.

6. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa irakatsiak 0255 Santa Marija Jaungoicuaren Ama erregutu eguizu nigaitic....

7. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa cristdotriñea 1920 0006 ¡O biotz biguña! ¡O erruquiorra! ¡O Maria Birgiña gozoa! erregutu eguizu gugaiti, Jaungoicoaren Ama santea, merecidu daigun alcanzatea Jesucristoren aguintzariac.

8. 1900-1939 gipuzkera liturgia peregrinatio 0022 Emen bertan apostoluak bildu ta, nork bere aldetik Jaungoikoari erregutzen zeudela, aize bolada baten antzeko ots bat aditu izan zan: ots onen ondore bereala airean agertu ziran zuzko mingaiñ antzeko batzuek eta bakoitzari bere gañean jarri, ta guziak Espiritu Santuaz bete egin ziran.

9. 1900-1939 gipuzkera liturgia lzm 0143 Orduan Antoniori erregutzen deadarca asi zan; bañan an zijoan bidelari batec, au ezin eramanic par eguin nayean esan zion, Antonio santuac aingueruren bat bialduco dizu zure chartelarequin atera.

10. 1900-1939 gipuzkera liturgia lzm 0174 Zuc erregutu zenduen Getsemanico baratzan escatuaz Betico Aitari Pasioco neque oñazeac albait zu samindu gabe igaro zitezela, bañan Aren gogora jartzen ziñala esanaz Baita ni ere, Jauna, neque guztiac gogo onez eramateco laguntza escatzera natorquizu; eta iñolaz ez nuque nai nere gogoa eguiteric, baizican zurea bacarric.

11. 1900-1939 gipuzkera liturgia j.a. ugarte 0094 Agonian daudenai ongi iltzen lagunzerakoan esaten diran otoitz, ta erreguak gau artan il bear bazenduke bezelako arreta eta berotasunarekin irakurri, eta irakurtzen dezuna, buru, ta biotzean erabiltzea, orduan egiten diozun zere animaren eskeintza edo rekomendazio arek eriotzako ordurako balio izan daizula Jaunari erregutuaz.

12. 1900-1939 gipuzkera liturgia j.a. ugarte 0321 Bai, beretako bakoitzaren zeregin eta lanai dagokiten jakituri, zuzentasun, zelo ta santutasuna iritxi dagiezula erregutzen dizut.

13. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa comunio santua 1906 0116 Pazcoaco dembora urreratzean comulgatu nai izan zuan, eta erregutu zion lucurari edo usureroari, eguin zeguiola mesede, erropac biurtzeaz Pazcoacoaz cumplitzeco.

14. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa comunio santua 1906 0116 Bere emazte eta umeac, icaraturic, erregutzen diote, utzi deguiola gueldiric; baña alperric; bada guero baño guero sutuago eguiñic, josten du paretian, azotatzen gogor, eta zauritzen du lantza batequiñ.

15. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0041 Orain errezatuco dira iru Gloria Patri, Jesu Cristoren odol guciz baliotsuari: Agur Maria bat Dolorezco Maria chit santari, eta Requiem aeternam bat, purgatorioco animacgaitic (1) Aita Saindu Leon XII-garrenac 1827-garren urteco Marchoaren 3,-an emanquidatu citun biotz damuarequin irugarren oracio eta escaera gucia errezatzen duten guztientzat, eta erregutzeagatic apur batez Aita Sainduaren intencioraco iru eun eguneco barcamenac egunen beiñ. Barcamen osoa illaren azqueneco iru egunetaco baten errezatu ondoren confesatu comulgatu, Eliza edo otoiztegui aguirico bat bisitatuz, eta erregutzearequin apurcho batez aita Sainduen intencion araberara.

16. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0041 Aita Beticoa esqueintzen dizugu Jesusen odol guciz baliosua, issuria gugatic aimbeste ongui-nai eta oñacequin, bere escuyeco escuco zauritic; eta bere merecimentu eta bertuteacgatic, erregutzen diogu Zure Aundientza edo Magestade Jaungoicozcoari,(...).

17. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0144 O Maria erregutu eguiozu zure Seme Jesusi, (nic erregutzen diodan becela bere Pasioco meritungatic) ontzaquidatu eta ugaritu ditzala oro gucietan gueigo, nere esperantzac.

18. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0362 O nere Jesusen ezquer escuco zauri chit saindua, adoratzen zaitut nere biotz gucitic, ¿eta orretan eraman cenduen oñaceacgatic, aitortu ondorean Dabidequin: nere gaiztaqueriac igo ciraden nere buruz gañetic eta carga pisua becela astundu ciraden neregan, erregutzen dizut nere Salbatzallea, iracequi ondorean ni caridade eguiazcorequiñ, barca zaizquidatzula oraindañoco nere itz, pensamentu eta obra debecatu guciac.

19. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0362 O nere Jesusen escuiñ escuco zauri chit saindua, adoratzen zaitut nere biotz gucitic, eta orretan sufritu cenduen oñaceacgatic, erregutzen dizut, nere Salbatzalle maitea, zure escu orretatic zucendu zaizquidatzula, ceruco muga gabeco ontasun oyetatic, oraiñ combeni zaitan eran, eta guero illtzean zure bendicioz artu nazazula, cere escuico aldetic.

20. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0363 O nere Jesusen sayetseco zauri chit saindua, adoratzen zaitut nere biotz gucitic, eta ortic issuri ciran odol eta uragatic, bai-ta zure Ama guztiz santaren naigabezco itsaso ondo gabeagatic, erregutzen dizut nere Salvatzalle maitea, oraiñ eta beti, zuen bien biotzecoac izateco, zoriona eman zadazula.

21. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0063 Erakasle Santu onek erakusten du itz auekin, Jesu-Kristo berbera dala Mezan gauzarik bearren-bearrenak egiten dituana, eta zerutik jeisten dala, ogia ta ardoa bere Gorputz eta Odol biurtzen dituala, eta bera eskeintzen zaiola Jaungoikoari, mundua salbatzeko, eta bitarteko leial bezela, erregutzen duala, erria erredimitzeko.

22. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak zapirain 0038 Jaungoikoak jaso dezala bere beso errukitsuetan, biotz biyotzetik erregutzen dion bezela, beñere astuko ez dubeu adizkide onek.

23. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak kristdotriña 1905 0131 G. ¿Zer eguiñ bear degu catolicoac Elizaren etsai dan gobiernu baten mendean gaudenean? E. Paquean badago, sufritu pazientziaz, erregutu guziac alcarturic, Obispoen aguinduac jarraituaz aleguiñ guzia eguiñ, garaile atera ditezen eguia, justizia eta Eliza.

24. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j.v. landa 0017 Gaur bertan ere, ez dakit ze igaroko litzaikegun emen gauden batzuei, errugabeko ama laztana bitarteko ez bagendu; bear bada, orainche bertan sulezean guiñake, Maria guztiz santubak gugatik ez erregutzera.

25. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1931 0001 Ezkio'ko Ama Neketakua Erregutu zazu gu obendariogatik.

26. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa etxba ibilt 0419 9. - Itxairazu apur baten erregutu zetsan Tobias'ek barri onek aittari jakin eraiñ arte.

27. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa etxba ibilt 0475 Eta beiñ, andra gaiztua aiñ urriñ eldu zan eze, azturik emakumia zana, erregutu biarrekua erregutzalle ibilli barik, Prinzesa jasua senarra gandik, jaso biarrekua bere azpikua Dukian lurretan, etsi-etsixan eiñ eban gauzia erabagitzeko asmua.

28. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ker didaje 0010 3. Esandakoon ikasbidea auxe da: Bedeinkatu egizuez madarikatzen zaituenak, eta erregutu egizue zuen arerioen alde; barau be egizue aurrean zarabillezen alde.

29. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak ker didaje 0011 7. Ez dautsazu iñori gorrotorik izango; batzui erantzun egingo dautsezu, ostera, ta beste batzui erruki izango zakiez (zaiakez); erregutu egingo dozu batzun alde, ta beste batzuk zeure arima lez maite izango dozuz.

30. 1940-1968 gipuzkera liturgia v. aramburu 0029 ¿Zure ziltzaldi edo tentazioetan Jaungoikoari eta Ama Birjiñari erregutzen diezu?

31. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jaukol 0157 Bein batean, deitu ta sobre iriki batean eskutitz edo karta bat erakutsi zidan, (nai badezu irakurri dezazun, esan zidan), Merida'ko don Joakin Barrera López'eri zuzendua, eta alako abotsez esan zuan, eztet iñoiz jakin agindu, ala erregutu egin zidan:
- Eramaten nautenean, zuk karta au artu ezazu, eta paper-pillo au zerbait antolatu, ta guzia jaun oni emaiozu.

32. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak b. larraul 0040 Erregutzen zuen ere sinisgabekoen alde, sinismenaren argia iritxi zezaten.

33. 1940-1968 sailkatu gabeak ahozkoak jmb 0270 Lecu guztiac dira Jaungoicoa erregutzeco egoquiac, guztietan enzuten ditu gure escariac, non nai aguertu dizoquegu gure beartasunac; ordea batzuec dira egoquiagoac besteac baño, eta guizaldi guztietan izandu dira lecu izentatuac onetaraco, deitzen zaiztenac Elizac.

34. 1940-1968 sailkatu gabeak bertsoak bertxapel 1962 0084 Amar mandamentutik
betetzen ditut bost,
bertze bost badirela
gaiten denak orroit,
eta heyen bethetzera
pozez gaiten gu lot,
ortarako Jaunari nik
erregutzen dakot.

35. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... anait 1954 00001 Berrogetamar bidar esan deutsat egunero Ama Birgiñeari: Erregutu eizu gu pekatarion alde orain eta gure eriotzako orduan. Zelan itxiko nau ba bertanbera Ama maite orrek une onetan?

36. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... anait 1954 00001 Erregutu daigun euren alde, lenbailen bide onera biurtu daitezan.

37. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... euzko deya 1959 00002 Erregutu bere animaren alde.

38. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. kaltzakorta 0033 Adabazainez eta erropa maieztuz jantzitako abade taoista bat saltokira hurreratu eta madari bat emon egion erregutu eutsan.

39. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak katekesilagung 0017 - Santa Maria, Jaungoikoaren Ama: erregutu ezazu, gu pekatarion alde orain eta gure heriotzako orduan Amen.

40. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0003 Askotan erregutu zioat Jaunari gauza bat; oraindik ordea, ez zidak mesede hori egin.

41. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/7 0039 Eta, gure semeak eman zion gutunarekin guregana etorri ondoren, gure Juan leiala gutaz fido izan zen, gure semeak eman zion jabegoa mesedez ematea erregutuz.

42. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. otxoa 0134 Horregatik, etorkizunerako egitamu guztiak zentzu honetan egin ditzagun erregutzen dizuet.

43. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. mendizabal 0116 Entzun ez ziolakoan zakurrak berriro erregutu zion; ez zuen halare astoagandik inolako erantzunik jaso.

44. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. zubiri 0096 - Ez zabaldu - erregutu zuen -. Zertarako zabaldu?.

45. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0212 Irlara eraman ninduten bi zaldunak beren arazo pribatuengatik beharturik zeuden hiru egunen buruan itzultzera, berrikiago hildakoren batzuk ikusten eman nituenak, geure herrialdean eta Europako beste batzuetan azken berrehun edo hirurehun urteetako pertsonalitaterik handienak izandakoak, alegia; eta antzinako familia ospetsuen miresle handia izanik beti, dozena bat edo bi errege zortzi edo bederatzi belaunaldiz izandako arbasoekin deitzeko erregutu nion Gobernariari.

46. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. lasa 0070 Neu joango naiz bihar Yulian Mastakovitchen etxera, egun bat gehiagoz epea luza dezan erregutuko diot, dena esplikatuko diot... esango diot nola...

47. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. azpiroz 0177 Erregutu zioat hire zenbait numero ikusteko, nolabaiteko txostena edo egin diezadan.

48. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. antruejo 0027 Alabaiña, irtenbiderik ez, eta beste edozein bidetik, ostera, heriotza seguruago eta gertuago genuenez, lagunaren gomendioa ez nuen haintzakotzat hartu eta indiar haiei beren etxeetara faborez eramateko erregutu nien.

49. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. antruejo 0041 Neronek eria bedeinkatzen dut putz egin aurretik, eta gero Pater Noster edo Agur Maria errezatu; eta Iainkoari osasuna bueltatzeko ahalik eta hobekien erregutzen diot.

50. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. haranburu 0016 Utz ezazu hori On Rafael erregutu zuen Chinchillatarretarik zaharrenak.

51. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0099 Zureetako bakoitzari erantzuten nion nik, betiere animatzen saiatuz; baina ez zen aski zuretzat, eta hala erregutu zenidan: Idatzidazu zerbait, baina zerbait benetakoa.

52. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0078 Guk etxekoei abixoa eman bitartean kontu egin ziezaiotela erregutuko genien; ezin ziren horretara ukatu.

53. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0063 Eraman nazazu emakumeen zelai horretara! - errogatu zion gizonak.

54. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. aristi 0096 - Goazen berehala zaldiarekin hitzegitera erregutu zien Bitacora Filartxik zerbait zekiten animalia guziak hiltzen ari dira, eta lekukotasun bat bakarra bada ere lortzen ez badut ez du ezertarako balio izango gure lanak, eta zuen lagun horrek barruan jarraituko du!.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0090 Le Monde-ko Zuzendaritzak, iritzien garrantziaz jabeturik, Daniélou kardenalari erantzun osagarri bat eman dezan erregutzen dio.

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0149 Hain arazo estrainoa da, euskaldunentzat, Praga urrutikoan, poliziaren bijilantziak, Estatuaren guziahalmenak, beldurrak, mixeriak, bakardadeak, lan piska bat erregutzen leihatilaz leihatila eskale ibili beharrak, humilatu eta hautsi eta barrutik hustu duen gizonaren kasua, idealik gabe eta adiskide gabe, normaltasun anonimoenaren espazio txiki batetan errefuxiatu dena bere emaztearekin, bizi egin nahita?.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0149 Irribarre triste batekin kontatzen zuen orain, ez dakit konprentsio piska bat erregutuz, bere mixeria.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak heraklito 0011 Hortik, bada, Heraklito efesotarrak, bere herritarrak ara(o)katuz, ez erregutuz, esan: aberastasunak ez ahal dizue eskuetatik alde egingo, efesotarrok, horrela gaiztotzat etsi dezazuen!.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0043 Pio Bostgarrena hilzorian zegoenean, Martin logelara joan zitzaion, Karrantzaren alde erregutzera.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.j. uranga 0121 Bai zera! Haren diszipulo bezala bereiziko eta elkarturik mantenduko zituen otoitz bat irakats diezaiela erregutzen die.

61. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa arti dekam 0096 Kalonjea, orduan ezin ezertaz probetxatu izan bazen ere, etzuen gogorik galdu, etzuen bere burua garaitutzat eman, baina bere prontotasun ergelaz baliaturik, mandatuz, gutunez eta are elizara joaten zekusanean pertsonaz ere erregutzen zeraukan.

62. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j. aierbe 0001 Geiagorentzat ez dugu lekurik eta orra bat bederen:
Gau etaegun pentsamentu bat
/ baldin ba`dauka buruan,
gizonak ez du lasaitasunik
beñere izaten orduan,
Iru kantore galdu zaizkigu
urte bateren barruan,
eta gu ere laister gerade
aien oraingo moduan,
erregutzen det aien animak
gerta ditezen zeruan
.

63. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak deia 1987 0001 Baita ere meza berdinean eta Anaitasuna futbol elkarteak antolaturik Lorentzo Larrañaga eta Fernando Juaristiren animen alde erregutuko da, bi hauek duela gutxi hil dira ez beharrez eta biak Anaitasunan arituak dira.

64. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.m. v. de mendizabal 0001 Ikus dezakezuenez, ez dizuet ezer ekar diezadazuen eskatzen; alderantziz, oraingoan ekarri beharrean eraman dezazuen erregutu nahi nizueke.

65. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1986 0001 Amaitzeko, ez dakit jadanik egin duen ala ez, baina Aurrezki-Kutxa Probintzialari, Euskal Herriko familia guztietan ale bat sartzen saia dadila erregutuko nioke eta Confederación Española de Cajas de Ahorro delakoaren bidez, Espainian ere milioi bat ale zabal ditzala.

66. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j. lezamiz 0001 Orduan, nire erruak barka diezazkidazula erregutzen dizut.

67. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. elizegi 0002 Zu joan zinenetik hemen eduki nauzu, gauero malko jarioan ene jainko Zeusi zure itzulera erregutuz.

68. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1972 0001 Orregaitik, baten elizkizuna zanean, azkenean eleiz-bueltan lurperatuta egozen ildakoen alde erregutzera urteten eben kanpora.

69. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... a. urizar 0001 Umeak mutil gazte bat txokorra erretzen ikusi eban; beingoan neuri beste bat erregutu eutson aitari umeak eta aitak erosi.

70. 1991> bizkaiera literatur prosa e. urkiola 0010 Ez zaitez urrin urrin joan, erregutuko eutsan beharbada txakurrak ze, ni samatik etxera lotzen nauan katea luzea izan arren ezin izaten dot beti ikusi oraindik luzeagoa dan zure askatasun eder hori.

71. 1991> euskara batua ikasliburuak gure aita/2 0101 Erregutu

72. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura n. anzizar 00052 Ondoren, Annie, zuk iku zaitzadan erregutzea nahi dut eta ene izena zeure ahots ezti eta leunak oihukatzea, pasioz beterik.

73. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00060 Bitartean, mutiko gizarajoa etsipenez beteta, desesperazioak jota, patroiaren oinetan bihurrikatzen zen, lehorrean utz zezatela behin eta berriro erregutuz.

74. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0022 - Gordeta dituzun sekretu guztien berri emateko agindu eta erregutzen dizut.

75. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. ortiz de landaluze 0031 - Itzuli baloia, mesedez erregutu zion.

76. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0015 - Isaac, itxaron piska bat -erregutu zion.

77. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 0085 Erregutu diodanez, atea itxi zidak muturren aurrera, eta iharduten segitu dudalako xaxatu egin zidak duen zakurtzarra -Fernandok begiak zituen eraitsi eta burua mugitu zalantzakor, berak ere bere hitzetan sinestuko ez balu bezala-.

78. 1991> euskara batua liturgia ibe 1995 0480 20 Kristoren mandatari gara, beraz, eta Jainkoak berak gure bitartez erregutuko balizue bezala da.

79. 1991> euskara batua literatur prosa h. etxeberria 00012 Rekarte doktoreak, eskua emanez diosaldu ondoren, ate hartan barrura laguntzeko erregutu zion.

80. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00017 Aspalditik erregutzen dit Thestylisek haiek eramateko, eta egingo du, nazkatu egiten zaituzte-eta gure opariek.

81. 1991> euskara batua literatur prosa p. aristi 0029 Ni zontzona izango naiz bizitzako gauza gehienetan, baina asko dakit neure ofizioaz, eta antzeman nion jolas horrekin zer nahi zuen: nik arropak ken zitzan erregutzea, benga moñontilde;o, nire zaldi bizkor kirten handia, horrela seduzitu egin ninduen ilusioa sortuz, eta sinetsiz ni izan nintzela, ezinbesteko irrikaz, larrua jotzea eskatu ziona.

82. 1991> euskara batua literatur prosa k. perez 0012 AZTIAK IZPIRITUEI ERREGUTZEN DIE GERLARIAK BIZIRIK ITZUL DAITEZEN

83. 1991> euskara batua literatur prosa k. perez 0066 ESPAINIAKO ERREGEEK JAINKOAREN LAGUNTZA ERREGUTU ZUTEN... GAIZTAKERIAK ZILEGIZTATUZ

84. 1991> euskara batua literatur prosa i. aranbarri 0093 Lehenbailehen aldegin zezan erregutuko zuen behin eta berriro bere baitarako Azkuek, baina kalera zabaltzen zen egurrezko atea ireki zionean ohartu zen bazela zerbait faltan egoera hartan, zer zen ondo ez bazekien ere.

85. 1991> euskara batua literatur prosa k. cid 0008 Honekin batera doan artikulua irakurtzeko mesedea erregutu asmoz zuzentzen natzaizu.

86. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arruti 00114 Clementinek ez joateko erregutu zion eta atzera egingo ez zuela esan zionean negarrez utzi behar izan zuen etxean.

87. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l.m. bandres 0065 Soldaduak iritsi zirenean meza ematen ari zen eta bukatzeko baimena eskatu zien; meza bukatu ondoren seroraren etxean baraua hausten uzteko erregutu zion kapitainari, eta honek baietz.

88. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ehbertsol 0041 Iparragirreren zortzikoa, hiltzeko arriskuan dagoen semeari amak ematen dion maitasunezko musua bezalakoa da: haren intzirian itxaropena dago, anai-arreben arteko batasuna erregutzen duen maitasuna eta finkotasun lasaia haren doinuetan.

89. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. gabilondo 0014 Gogoratzen azkenik nola iraniarra egun gutxi beranduago Legazpin plantatu zen berarekin Londresa itzul zedila erregutuz?

90. 1991> euskara batua saiakera-liburuak argi idazteko 0011
- Tratamendu formula zaharkituak: Jaun/Andre Txit Prestua, Gorena, Argia...
- Zenbait agur-mota: ... nire begirunerik leialena eta zintzoena adierazten dizut.
- Nolabaiteko morrontza erakusten duten formak: ... baimena emateko erregutzen dizut, otoi.

91. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0172 Amaren etxean lo egiten zuenean, Noratok beti erregutzen zion goizean ibai bazterrera joan eta berak emandako aiztoaz sorginketa desegiteko egin beharrekoak egin zitzan.

92. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. sagastizabal 0072 negarbantzu. Potajea gose-malkotan erregutzea.

93. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0180 HIRUGARREN OROBAT DIOT: Ezen, auzi orotarako izanik juntatzen den ahalorde-eskrituraren kopia eta beste erabileretarako beharrezkoa denez, horregatik berriro EPAITEGIARI ERREGUTZEN DIOT:

94. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0270 EPAITEGIARI ERREGUTZEN DIOT: Ezen aurkeztutzat emanez idazki hau, juntatutako dokumentuak eta guzti horren kopia, ameti ditzala, eta ni neu ere bai alderdi bezala, betetzen dudan EDURNE ESTANDA OLASAGASTI anderearen ordezkaritzan, zeina behar bezala askietsitako eskuorde-eskrituraren kopiarekin kreditatzen baitut;

95. 1991> euskara batua saiakera-liburuak uzei 0270 EPAITEGIARI ERREGUTZEN DIOT: Erabaki dezala berori desglosatu eta alderdi honi entregatzea, horren ordez nota nahikoa utziz.

96. 1991> euskara batua saiakera-liburuak gaztentz/7 0003 Honelatsu erregutuko zuten, hasi VIII. mendearen hondarrean eta handik aurrera, bikingoen arpilaketak jasan zituzten Frantziaren iparraldean kostaldeko eta Ingalaterrako biztanleek.

97. 1991> gipuzkera bertsoak amabbiz 00071 Josek alegin egiten zuan
emaztea alaitzeko,
Mariak belauniko jarrita
eskatu bedeinkatzeko.
Dardar ikaraz emana zion
eskatua betetzeko,
Josek Mariai auspez jarrita
erregutu barkatzeko.

98. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1996 0004 2. Ebazpen hau Udalari jakinaraztea, ahal denik eta eperik laburrenean behar den bezala zuzenduta dagoen agiriaren hiru ale aurkez ditzala erregutuaz, ordurarte ezinezkoa delarik onartu den egitamuketaren artikulatua argitaratzea eta, honen ondorioz, ez da indarrean sartuko Toki Jaurpidearen Oinarrien Arautzailea den apirilaren 2ko 7/1.985 Legearen 70.2 artikuluan xedatzen denarekin adostasunean.

99. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1996 0005 2. Ebazpen hau Udalari jakinaraztea, ahal denik eta eperik laburrenean behar den bezala zuzenduta dagoen agiriaren hiru ale aurkez ditzala erregutuaz, ordurarte ezinezkoa delarik onartu den egitamuketaren artikulatua argitaratzea eta, honen ondorioz, ez da indarrean sartuko Toki Jaurpidearen Oinarrien Arautzailea den apirilaren 2ko 7/1.985 Legearen 70.2 artikuluan xedatzen denarekin adostasunean.

100. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1996 0006 2. Ebazpen hau Udalari jakinaraztea, Egitamuketazko Araudiaren 132 1.b artikuluarekin adostasunean ezarritako zuzenketak funtsezko aldaketak barrusartzera behartzen dutela iritzi egiteagatik, agiria berriro jendaurrera dezala eta, behin betiko onarpena izan dezan, geroago Sail honetara bidali dezala erregutuaz.

101. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bao 1996 0006 2. Ebazpen hau Udalari jakinaraztea, ahal denik eta eperik laburrenean behar den bezala zuzenduta dagoen agiriaren hiru ale aurkez ditzala erregutuaz, ordurarte ezinezkoa delarik onartu den egitamuketaren artikulatua argitaratzea eta, honen ondorioz, ez da indarrean sartuko Toki Jaurpidearen Oinarrien Arautzailea den apirilaren 2ko 7/1.985 Legearen 70.2 artikuluan xedatzen denarekin adostasunean.

102. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1997 0019 Gasteizko Udalak, energia nuklearra eta hiriarentzako larrialdietarako plan eza kritikatu eta gero, zentral nuklearrak erabat ixtea eskatu zuen berriz, Gobernu Zentralari eta Eusko Jaurlaritzari erregutu egiten die benetako Larrialdietarako Plana berehala prestatu eta gauza dezaten, hiritar guztiei dei egiten zien alternatiba ez-nuklearra eta zentral nuklearrak ixtea defenda dezaten, eta EAE, Gaztela-Leon, Nafarroa eta Errioxako udalekin harremanetan jartzea erabaki zuen.

103. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... j.l. zurutuza 0004 Hurrengo goizeko 8etan eman zuan meza nagusia Martinek kantu eta guzti; hamarretako-legea egin zuten martiri santuak zeukan pobreziatik eta, azken agurraren orduan, banan-banan besarkatu zuten beasaindar martiria, Martin, erregutu gure alde esanez.

103 emaitza

Datu-estatistikoak: