XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa a ardi 0020 - Guk (Martin Lôntxok zioan au ere), eltzekariz, gizaozalez bizi geranok eztegu indarrik mendia mendiaren gainean, Medelek-eta, elurrezko mendi eskerga, erraldoi oriek metatu dituzten antzera, jartzeko.

2. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0053 Eskolea zan etxe eskerga hori, eta herriko kale bazter eta aldendu batean egoan.

3. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa vill 0168 Monkayo zeritzaion mendiak jasotzen baitu bere tontor eskerga erri onen gain.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa txill 0085 Eskerga egin zan katibu beltz ura.

5. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa onaind virgil 0215 Izu-ikaraz so zeudenak oro: txit zaillak bait-ziran, berunez ta burniz eioak, zazpi idiren lepo-larru eskergak.

6. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak zait plat 0247 Argiago esateko: zuk eta nik, onek, orrek eta ark erria liduriken gizon eskerga egiten omen dugu: gizon eskerga onen alde onak eta alde txarrak ezagungarriago ta nabarmenago gertatzen omen zaizkigu, aundiagoak baitira, izan ere.

7. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak txill hetah 0063 Berriz ere Jeans'en hitzez esateko: Bere tarteen eskergarengatik ikaratzen gaitu Kosmoak.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak txill 0044 Etsipenezko pakea da, nunbait, pake etsia, alegia, federik ez duan orrekiko: ain da mundua eskerga, larria, baztergabea eta asma-eziña.

9. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak vill 0051 Eta gertatu zena izan zan, mundua begirada berri batekin ikusi zela, eta etzela bertan ikusi makiña eskerga bat besterik.

10. 1940-1968 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... mde 00001 Hala agertu dira berriz ere jeneral luzea aukeratu dutelarik salbatzailletzat, Frantzitarrik geienak zarraizkiela propaganda-alegin eskerga baten ondorioz.

11. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak seie 0010 Hala eta guztiz ere, giro horretan gabiltza, ahalik eta hobekien, euskarari eutsi nahian, lan zaila eta eskerga benetan.

12. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0350 Aitzitik, gaur egun nabari da sozietate handiek (nazioaskotakoek eta antzekoek) duten autofinantziazio-ahalmen eskerga; hain da hau handia, ezen behin baino gehiagotan industri monopolio hauek berauek izan bait dira bankuak sortu izan dituztenak.

13. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0029 Alde guztietatik, beraz, zientzien munduak aurrerapen eskerga eman du.

14. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. otxoa 0097 Pixkana-pixkana hotz eskergak ihes egin zuen gorputzetik (...).

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0042 Gaztelutik ez urrutira dagoen bidegurutze baten inguruan, zedro eskerga baten arrimuan agure batekin egiten du topo beti zaldunak, leku jakin hortatik pasatzen den bakoitzean aurkitzen du beti eserita.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa txill 0014 Jaizkibel neukan aurrean; eta aurrekaldean alimaleko eliza horiaren figura nabarmentzen zen, bertako zaindari eskerga.

17. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.m. torrealdai 0103 Eta indar horiek, misteriotsu, izkutu, eskerga, ikaragarri presentatzen zaizkio.

18. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. olhagaray 0221 Garai hartan, partzuer zirenen taldeak lan eskerga egin zuen 1971-1975 artean kooperatiben sistema ezaguterazteko eta kooperatiba-sistemako lantegi berri bat (COPELEC) eraikitzeko.

19. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lan kide aurrezkia 1977 0058 Borondate eta korronte honen adierazpen argia izan nahi du Euskaltzaindiaren ardurapean eta Lan Kide Aurrezkiaren laguntzaz, Siadeco egiten ari den trilogia eskerga: Euskararen Liburu Zuria, jadanik argitaratua, Euskararen Sozio linguistika azterketa, jadanik burutua; eta bukatzear dagoen Hizkuntz politiko batetarako oinarriak deritzana.

20. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. duoandikoetxea 0001 1911.ean eman zen lehen pausua eta 70 urte pasatu ondoren ez da lan eskerga hori burutu.

21. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0126 Alferrikako jardun asko aurreratuko litzateke edozein eztabaida hasi baino lehenago argi-eta-garbi hau aitortuko balitz: badago gabezia bat gaitza, badago miseria gorria, orokorra, etengabea, eskerga.

22. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0017 Besteen artean hau zion: Euskarak gaur, funtsean, Unamuno-ri erantzuna emana dio. Gure hiztegi teknikoak ikusita, gure azken bibliografia ikusita, UEU-k atera duen liburu-mordo teknikoa ikusita, UZEI-k halako lehiaz daramakin lan eskerga ikusita, Unamuno-ren iritzia ez da iristen ironiara ere.... Megaterio eta horrelako berritxukeriak beste hizkuntzentzat izango dira, ez guretzat. Euskara idazten (eta horregatik izurratzen ekonomikoki, etabar) aritzen garenok ongi dakigu Unamuno-ren aurresana txotxolokeria merke bat dela. Noiztik dauka euskarak esperma ezkultu baten eragina bere soinean...?. Iritzi horiekin (eta gaurko erdal idazle vaskongadoen jokaerekin) ezin pertsonal bat baino ez da agertzen, eta ez euskararen akats basiko bat.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. ansola 0128 Commonwealth-eko diru-kapital eskergak zeuden Londresen inbertituak.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak e.l. adan 0010 Guzti honek pisu eskerga du.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. berruezori omenaldia 0017 Bere ikerlan eskerga horren seinaleetako bat Historia del Archivo General de Guipúzcoa lana dugu, Diputazio txit Garaiak 1953ko urtean argitaratua.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azterketa historikoak/1 0249 XIX.eko azkeneko laurdenean zehar Gipuzkoako paper industriaren garapen eskerga, hazkuntza demografikoa, Donostiako harresien eraisketa eta Boulebarreranzko hiri-kaskoaren zabaltzea, biztanleriaren baitan irakaskuntza orokortzea....

27. 1969-1990 gipuzkera antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra) 0088 - Leno Maite deitzen zidaten; baina ezbear bat izan nuen duela ogei urte; hor bean, itxasbaztarrean igeri nenbillela, mamu haundi batek erro eskergaz atxiki ta ondatu nahi izan ninduen.

28. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1990 0001 Bakoitzak 1300 orrialde dituen bi liburu marduletan Lodia eskainiko zaigu Aita Mokoroaren lan eskerga Gaitza, handia hau.

29. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Lan eskerga dugu aurrean eta horrek beldur piska bat ematen digu, baina, aldi berean, irakurleen aldetik jaso ditugun animo hitzek bultzatzen digute aurrera.

30. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. zulaika 0001 Caro Barojak oratu duen lan eskergak (berak hain maisuki bildua berak baino okerrago berresaten ibil ez gaitezen) hain zuzen horixe eskatzen du gaur egun: gizartea eraikitzen duten arauak eta aurreiritziak neurtzeko eta aztertzeko tresneria kontzeptual berriak eratzea, ezagunak zaizkigun datuak beste era batetara ikus ahal ditzagun.

31. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... lankide 1989 0001 Gogoan hartzekoa da baita ere, aipatu dugun liburuaren kalitatea lortzearren, J. M. de Facompret argazkilariak eta Igara Fotomekanikak eskainitako lankidetza eskerga.

32. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... x. kintana 0001 Bertako Elizak hasieratik egin zuen kultur lan eskergari esker, V mendean Biblia georgieraz itzulia izan zen.

33. 1991> bizkaiera ikasliburuak danok senide 00034 Bidaria herrira hurreratu zan. Autoen burrundadak eta eraikuntza batzuen altuera eskergak hoztasun eta urruntasun itxurea emoten eutsien.

34. 1991> euskara batua antzerkia x. mendiguren e. 0081
bere ezkaten azpitik,
bizia du zurrupatzen,
berak sortutako ordenatik.
Ustel eta gogabe,
dauzka oraindik biziak,
Angramainek nahi hutsez
mugitzen dira hariak.
dantza madarikatua,
anezka baten antzera,
hor dabil ziztu bizian,
alde batetik bestera,
hilator eskerga hori
bizkor prestatzera.
Ordena zehatza, ihesbide gabea,
dena pentsatu eta neurtua
sarea etenezina da,
beldurrak bilbatua.
Beldurra eta zuhurtzia
Angramainen patua.

35. 1991> euskara batua ikasliburuak kultura klasikoa/dbh 00075 Minosek, Atenasen aurka borrokatu eta irabazi zuenetik, sekulako zerga ordaintzera beharturik zeuzkan atenastarrak: bederatzi urtez, atenastarrek zazpi mutil gazte eta zazpi neska bidali beharko zituzten Kretara, Minotauro beldurgarri eta eskergaren gosea asetzeko.

36. 1991> euskara batua ikasliburuak denok senide 00037 Baina bere aniztasun eskerga gora-behera, bere erako tradizio erlijioso bakarra da hinduismoa.

37. 1991> euskara batua ikasliburuak lur eta ingurugiro 00105 Mendi-hegalek estaltzen dituen landaretza belaki eskerga bat bezalakoa da: euriaren higatze-lana moteldu eta gero, milioika litro ur gordetzen ditu; ur hori pixkanaka lurrean barneratuz joaten da (zoruak aberastuz eta akuiferoak betez) edota hegalean behera poliki irristatuz.

38. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura m.e. ituarte 00040 -Gidaria! Armada itzel eta eskerga ikus daiteke Urduñako mendikatearen inguruan eta euskaldunonak egin du gure mendietan barrena irrintzia agudo entzuten ez bada!

39. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. urkixo 00009 Ordenadoreak apal-apal obeditu zuen eta hegazkinaren gorputz eskerga asfaltozko bideen laberintoan barrena abiatu zen geldiro, laurehun bidaiari eroso asko eramanez.

40. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. legarreta 0061 Atea ireki zen eta han, bigarren igogailu barruan, begiak eta kolore marroi-berdeska zuen beste arraultze liskatsu eskerga bat zegoen.

41. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00177 Ez da tigre eme amorraturik ez lehoien hazi krudelik, eta irabelarrek ez dituzte berak hartzen dituzten errukarriak engainatzen, eta suge ezkatatsuak ez ditu bere bira eskergak herrestatzen lurretik ez kiribilean hain une handitan biltzen.

42. 1991> euskara batua literatur prosa i. ruiz 00273 Baina iturri gardenak eta goroldioz berdatzen diren aintzirak hurrean izan daitezela eta zelaietatik ihes egin dezan erreka mehar bat, eta palmondo batek edo basoliondo handi batek gerizpe dezatela ataria, aldameneko urbazterrak, udaberrian behar den legez, errege berriek erlekumea lehenengo aldiz gidatzen dutenean eta aberasketatik irtendako gazteriak jolas egiten duenean, berotik aldentzera gonbida dezan eta zuhaitzak, bidean, bere aterpe hostotsuetan eduki ditzan; erdira, nahiz ura geldia izan nahiz ibili, sahatsak bota itzazu zeharka eta harri eskergak, geldi ahal daitezen zubi sarrietan eta hegoak zabaldu udako eguzkira, baldin agian Euroak zipriztindu egin baditu atzeratuak edo, oldartua, Neptunon murgildu baditu.

43. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0043 Bere lagunek patioan jaten zituzten okel, arraultze, gibel, giltzurrun eta arroz kopuru eskergaz beren harridura adierazi ziotenean janari hauek gainera noizbehinkako luxuak ziren, eta inoiz ez zuten uste izan erosterik izango zituztenik ozartasunez eta supituki erantzun zuen Lifek:

44. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 0056 Bateriajole ihar zuria frantsesa zela berehala antzeman zuen Bobek eta bere hizkuntzan zerbait esateak bikoteen arteko izeber eskerga haren punta hondoratuko zuelakoan zegoen.

45. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 0101 Bigarren solairuan eskailera eskergak maila txikiagoak hartzen zituen hirugarren solairuraino.

46. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0255 Ate eskergak erantsi nituen.

47. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. mendiguren b. 00003 Ospe handia du Euskal Herrian, eta aspaldidanik, burdinaren industriak. Lehenik, mendian meatze txikien eta ikaztobien inguruan egoten ziren agorrolak izan ziren. Ondoren, Somorrostro inguruko enkarterrietako meatze garrantzitsuek zearrolak eta gabiak hornitu zituzten. Antzinako burdinola hauek ibaien inguruan kokatzen zituzten Erdi Aroan ere, horrela, labeko sutegi-hauspoak mugiarazteko eta burdina lantzeko mailu eskergak altxatzeko gauza zen energia hidraulikoa aprobetxatzen zuten.

48. 1991> euskara batua saiakera-liburuak orientalismoak 00010 Egungo egoeran sartzeko, Saidek joan den mende amaierako europar kulturak bultzatu zuen arte produkzio orientalista eskergara jotzen du, Europari balio ziolako bere identitatea kolonietan sendotzeko, hala nola Argelian Frantziarentzat eta Indian Britainia Handiaren kasuan.

49. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. galarraga 00015 Aturri ibaiko urak kanalizatzeko burruka honek, Hiribilduaren ahalegin kolektiboak modu garrantzitsuan baldintzatu zituen, ahaleginak eskergak izan ziren, azkenik 1578. urtean, Luis de Foix injineruak hartu zuen bere gain lan neketsu hau burutzeko erabakia; naturaren nahikeriak sailkatzea eta Bokale berri batetan itsasoratzea, Baionako Hiribilduaren inguruko lurraldean garapena eta hegemonia bidera ahal izateko.

50. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: asmo-iztegia, xi-xii 00011 Inguruko erdaretan aspaldidanik zeuden horrelako hiztegiak, eta gurean Andoni Urrestarazu Umandi arabarra izan da tamaina honetako lan eskerga burutu duen bakarra, gaur arte argitaragabea zena.

51. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. elosegi 00059 Ezin nintzen besterik gabe entrenatzera mugatu, banuen bestela ere zer esana, baina lurraldea ongi ezagutu behar nuen horretarako, hango kulturak, hango paisajeak, hain bestelakoak, hango aberastasuna, hango pobrezia, hango miseriak eta aberastasunak, eta horrexegatik nengoen han, handitasun eskerga hartan, hodeiz inguratua, trumoien burrundek gortua, mehatxuzko oinaztarrien argitan eta kutxatxo hartan sartua, gizakia izadiaren aurrean zein miserablea den ohartua.

52. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak x. aizpurua 0102 Aurrerago jo baino lehen, nire eskerrik beroenak eman nahi dizkiet C. Echevarria jaunari datuen trataerarako emandako laguntza eskergagaitik, P. Sagardoy jaunari prestatu dituen ehundaka grafiko eta mapengatik eta Iñaki Mz. de Luna jaunari, (...).

53. 1991> euskara batua saiakera-liburuak karne ampamp; klorofila 0030 Eraikuntzaren tamaina handia, kapila, ikuilua, behi eta guzti, baratza handia eta misiolari batek Libanotik hazia ekarririk arbaso batek erein zuen libandar zedro eskerga, guzti honek erabat liluratzen ninduen eta beti bizilekutzat eduki nahi izan nuen leku bihurtzen zuten; itsasotik 18 kilometroz aldendu banintzen ere, halere konpentsatu egin ninduen 1970. urtean artean paradisuzkoa zen etxe-inguruneak.

54. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. arretxe 0172 Indiar zaharra behin baino gehiagotan saiatu zen semearen eskaria betetzen, baina ibai bazterrera heltzean ezin izan zuen inoiz jasan suge eskergak eragiten zion izua, eta beti arrapaladan itzuli zen etxera, beldurrez ikaran.

55. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1995 0015 Kultura eta euskararen hainbat alorretan lan eskerga egindako Antonio Mª Labaienek 95ean jaitsi du agert-oihala, azken aldiz.

56. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: lardizabal, francisco ignacio: testamentu zarreko kondaira i 0046 eta sail honetakoak maizenik ez zaizkigu harrigarri iruditzen, XVIII-XIX. mendeetako lan eskerga baten ondorio nabarmena baina sarri isilik utzitakoa diren arren.

57. 1991> sailkatu gabeak egunkariak euskadi inf 1998 00024 Badago bitrinetatik at dagoen mineralik ere eta, zalantza barik, honexek dira erakusketan handienak. Esate baterako, Marokotik ekarritako Basamortu Arrosak ia metro erdiko luzera du, eta Brasilgo Amatista ez da askozaz txikiagoa. Hegoamerikako herri berberetik ere Agata ale eskerga bat ikus daiteke.

58. 1991> sailkatu gabeak egunkariak x. gurrutxaga 00002 Gaur Irlanda osoan eta batez ere Iparraldean pertsona estimatuenetako bat da egindako lan eskerga horri esker.

59. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dv 1996 0057 Lan eskerga hau burutzeko gizon emakume talde zabala aritu da lanean azken urteetan.

60. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Iraganeko garaien miresle itsuentzat demokraziaren paradisua zen sovietar herrian izan den Estatu kolpe saioak garbi markaturik utzi du egitura arteka larria eta arriskugarria, Tsarren kontrako iraultzaren ondoren 1917ko urrian sortutako sistemaren eraikuntza eskerga horretan eta hainbat hilketa, matxinada eta odolez asetutako sasidiktadoreek pertsonifikatutako garbiketaren ordainez egin zena.

61. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1992 0005 HBren ustez, ordea, buruzagi jeltzaleak eskakizun honekin zera lortu nahi du, PSOEk eta Madrileko Gobernuak, EAJren laguntza eskergaz Euskal Herriaren aurka daraman gatazka politikoan sar eraztea, oharraren arabera.

62. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1994 0041 Lan eskergaren emaitzak izaten dira beti, euskaltzale askoren lan eskerga hain zuzen ere.

62 emaitza

Datu-estatistikoak: