XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera antzerkia lab 0013 Bi. - Joxe-Igelsu'ren... semea, Ameriketatik etorri berria.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or scruz 0036 Donoztabera ziranean, Errekondo ta aren aldameneko mutilak asi ziran, gobernuaren soldatu-taldea ara etorri-berria zala, ta alper-alperrik zala aiei buruzkatzea, ta eskuak eman obe zutela... ta olakoak adierazten.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1928 00222 Gure Gotzain agurgarriak, etorri barria da-ta, naikua lan dauko ain garrantzi andiko batzarra gertau ta atonduten; baña gustiok lagunduten badeutsagu, ederto atonduko da.

4. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa m.a. urreta 0119 Ara emen Lartaun, etorri berria degu.

5. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde perpl 0095 Bilbo'ko adiskide bat bidaide artuta, joan zen Elgoibar'era bere ezagun baten jatetxe dotore xamar batera eta esan zion restaurante-jabeari, berarekin zekarren adiskidea Venezuela'tik etorri berri zela ziaro aberastuta eta bazkaltzera konbidatu zula.

6. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. dufau 0025 - Irri karkaraz lotzen zaizko ethorri berriak.

7. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa j.l. beobide 0084 Eta etxekoandreak:
- Ez al zara zu, gerratik etorri barria?
- Bai!.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura amazonetako indioak 0018 Buruzagia bakarra da etorri berriaren aurrean zutik dagoena.

9. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. mendizabal 0038 Etorri berriari honela mintzatu zitzaion: - Adiskidea, ez haiz hi gauez hola eta hola korrika dabilena, ez alajainkoa!.

10. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.m. mendizabal 0038 Baina etorri berriak ondotik: - Eskertzen dizkiat hire eskaintzak, baina ez nauk asmo horietan etorri, ez horixe.

11. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0059 Etorri berria ikustean, bere lana utzi eta galdetu zion: - Zer nahi zenuen? - Beste aldera eramango gaituen txaluparik ba ote dagoen jakin nahi nuke.

12. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0180 Esklabu taldeak ez zuen adorerik etorriberriez arduratzeko ere.

13. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. berasategi 0294 Etorri berriak irten eta atea gordetzen geratu ziren.

14. 1969-1990 euskara batua poesia emakume olerkariak 0060 Damia
Anbototik itsasoraino jaitsia
Greziatik etorri berria den
Saforekin solasaldi goxoan
ihardutera.

15. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0103 Furgonetan materialea kargatu ondoren, igon ziren hiru pintatzaileak eta bi laguntzaile etorri berriak.

16. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0100 Mari ezdabaidaka ari zen etorri berri harekin.

17. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. valdes 0028 (...), zeren Rosaliak kontatu baitzidan nola bere andreari ebano eta zilarrezko gurutzearekin ehortzia izan nahi zuelako tema sartu zitzaion eta etorri berriaren haserako egunetan, Feredia kontearena ebano eta zilarrezkoa zen, behin desagertu eta harrez gero ez dut berriz ere gurutzea begibistan izan.

18. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0284 Sei hilabete baneramatzan gaztelu komentu honetako harresien barruan, eta aitortu behar dizut, irakurle pazientziatsu horri, otsail aldean hona etorri berritan bezain noragabeturik nengoela.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ugalde 0023 Ez dio inork erantzun, baina somatzen du makur bezain emeki hurbiltzen ari zaiona; etor-berriak ipurdizko arraunean segitzen du geldi-geldi, eta hor iratxekitzen zaio azkenean nahi duen txis-muki kiratsa.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ugalde 0037 Bazirudien argi honen zain zeudela bakoitzak bere txirrikaz amu gorria () jasotzeko; bitartean, ilunbe hotz eta hezean nabari genuen etorri berria zen kotxea zahartxoa zela, pistoien kolpe baldar eta desegokiak entzun baikenituen, eta itzaltzerakoan, berriz, zaratatsu eta dorpe, dardarti, ito zen.

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ugalde 0037 Etorri berriak argiak itzali zituen berehala; (...).

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. bernaola 0045 Eta horrek bidezko baderitzo etorri berriarekin oheratzeko aginduko ziok, bisitariekin ohi denez, ez da?.

23. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. bernaola 0057 - Beharbada zuri, Ingalaterratik etorri berria izanik, oso konportamendu desitxurosoa irudituko zaizu nirea, baina zoko zikin honetan egun osoan pertsona ezjakinez inguraturik, portaera onak ere galtzen dira.

24. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0101 Errezepziora jaitsi eta ezezagun baten abotsa entzun zuen hariaren beste aldetik: @- Bilbotik etorri berria naiz. Felisa-k zu agurtzeko eskatu dit.

25. 1969-1990 euskara batua literatur prosa i. mendiguren 0088 Zu, unibertsitatetik etorri berria, mokauren bat egiten ari zinen, egunkaria irakurriz.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.a. arana m. 0037 Eta aholku bat ematekotan, hara zer idatzi zion Aita Jose Domingori, Carmonako espetxetik etorri berriari: Ekin, ekin; hitz gutxi eta lan gogor; hori da zuzena.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j.m. apalategi 0096 Ondoren, nire eskubiko etorri berri den emakumezko gazteak eta biok elkarri eskubiko eskua luzatzen diogu.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak v. huici 0341 Bestalde, goi-burgesiak gero eta jarrera adiskidegarriagoa izan zuen hasieran etorberriekin urrun egoten saiatu zen nobleziarekin.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. alkorta 0017 Belaunaldi berria Mendebaldetik etorri berria, Tripolitik ekarri duen itsasontzitik lehorreratu bezain laster, harrituta geratzen da kristauak eta mahometarrak elkarrekin pakean bizi direla ikusirik.

30. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j. gaztañaga 0098 Aldi artan Gipuzkoa`ra etorri-berria genduan Bereziartua`tar Lorentzo gotzai jauna.

31. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa k. ameztoi 0118 Etorri berriek, gehiegi mogitu gabe, dirua bildu nahian, beharrezkoak balira bezala, burua gora eta irriño bat ezpainetan, beren saltegi aitzinean beha zeuden....

32. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1989 0001 Entrepresa hau Europan zehar ibiltzen da argi eta ur saio hau eskeintzen, orain Dinamarkatik etorri berria dugu, baina beste leku askotan ere egon da palmares handi bat izanik.

33. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak dv zabalik 1986 0001 Lagun kuadrila juntatuko da, beraz, aspaldi honetan edade beretsuko beste batzuk ere egiten duten bezalaxe: Serrat, Aute, Milanések... Imanol Madrildik etorri berria da; Jimenezekin batera Zure tristura kantatu zuen Labordetaren kantaldi batean.

34. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak i. gaminde 0057 Batzuk, bertokotu egin diren beste herri batzutakoak, berauetan bitzuk ditugula; batzuk, etorri berriak, baina beste batzuk bigarren eta hirugarren belaunaldikoak direnak, eta berauek bertoko euskalduntzat hartu behar direlakoa daukat.

35. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. elizondo 00010 Batek txerri txuleta fin-finak eskatu ditu eritetxetik etorri berri den bere senarrarentzat; neskame batek, aldiz, tripakiengatik egin dio galde harakinari eta halaxe, txuletak hara tripakiak hona, kontuak gora kontuak behera, arratsaldea uste baino lehenago joan zait ihesi.

36. 1991> euskara batua literatur prosa h. cano 00056 Mario izena zuen, oso serioa baina aldi berean txukuna eta atsegina zen, irribarre definiturik ez egin arren sekula, beti kristalaren bestaldean adi, etorri berriek zain egon beharrik izan ez zezaten.

37. 1991> euskara batua literatur prosa j. gaztelumendi 00034 Zein arraroa zitzaion guztia... Preso gaiztoaren mahaira joan zen orduan, sentipen haiek atzean utzita, eta agurtu egin zuen, etorri berrien modura.

38. 1991> euskara batua literatur prosa k. navarro 0014 Alemaniaren gaineko garaipenaren ondoren armadatik etorri berria ez balitz, sei hilabeteko zigorra izango zuen.

39. 1991> euskara batua literatur prosa p. zubizarreta 0022 Seminarioko kasko hartatik Nihilur ibaia urbearen bizkarrezurra iruditu zitzaion eta bere muina zimaur hutsa zela pentsarazi zion kirats etorri berriak.

40. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak n. goikoetxea 00146 Gehienbat biztanle etorri berriak joaten dira ikastaro horietara.

41. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak n. goikoetxea 00146 Nij yn Fryslampacirc;n (1994): Frisiara etorri berria

42. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak n. goikoetxea 00146 Frisiako biztanle etorri berrientzako hastapen-ikastaro bat da hau.

43. 1991> gipuzkera literatur prosa y. oñatibia 0046 Etorri berri artan tokian laketzen neke aundiak izan zituztela, baña, okerrena, ikaragarrizko gose bat gertatu zitzayela.

44. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak bbarand 00113 Ni etorri berria nintzan.

44 emaitza

Datu-estatistikoak: