XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or scruz 0014 Ilko ezpada, euskerak eutsi bear dio Euskalerriari ta euskalduntasunari.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa or scruz 0014 Euskalduntasuna ernarazteko ere ez.

3. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1933 0001 Gaur dan eguneko U.G.T.'ren garaipena Euzkadi'ko burnibidetan, euskaldun langillien nabarmenkeriz, epeltasunagatik daukate Agiritauak lenbailen biali unutz, argi ta garbi ta sutsu agertuaz guziok elkarturik ta egitez langille arazuaz, garaian ta neurrian agertu ezkero garaipena agertuko da, bañan... bear bearrezkua dan ezkero Euzkadi'n euskaldunok agintzea era berean agertu bearrean gera baita ere zaletasun guziarekin artzen ditugun gaiak, garaiz ta zuzentasunez jokatuaz aurrera ateratzea geureganatuaz euskaldun langilleak tamalez geugandik aldenduak, asko da asko ofuscados en su ignorancia andik edo emendik zerbait lortu nairik, txanpon batzuben zalekeriagaitik nor bere kristau-euskalduntasuna ostikopetuaz.

4. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00001 Eskual-elgarkuntza hau, katoliko zelarik, bertze katoliko aunitz bezela, lurra artu gabe igertu zitekela ?ez al zen beldur izaiteko? Bai; bainan, bazuen elgarkuntza horrek, bertze katolikoek etzuten zerbeit, anima bat, biziaren biztutzeko eta iraun-arazteko: eskualduntasuna.

5. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak euzko deya 1937 00003 Eta hori dela benetako eskualduntasuna, erraiten zuen Queipo'k.

6. 1940-1968 lapurtera-nafarrera poesia arti bizkait 0125 Bilbo onetako euskalduntasun
Zikotxaren señalea
Zeuek zarie arrokartean
Agertu dan arbolea
Eu baño beste mutiko batek
Etxok zapaldu kalea
Nondik dabillan sorterrirantza
Gaurko tabernazalea.

7. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Lendakari maitagarria
ari izan zira lanian
eskualduntasun amodioa
barreatzeko denian
Orai zu goitik juan zira
gu gelditu be-aldian
bainan zintzoki jarrai gaitezen
utzi gaituzun bidean.

8. 1969-1990 bizkaiera poesia s. muniategi 0135 Batzuk goi-maillkoak, besteak ez ainbeste, baiña, danetan daurkikegu, aldiberako gure (guda-aurreko eta isil-ondokoz gañera, egunotarañoko) olerkigintzaren lekukotasuna, aren etenbako ekintzaren lorratza eta aren idazkeraren euskalduntasunezko yasa.

9. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1979 0061 Gizarte urbano eta aurreratuago baten (naiz eta bere sustraiak pentsabidea, irudi-mundua eta euskalduntasuna baserrian errotuak izan) bertsolaritzari aurrerapidea bilatu gura izan deutso, eta asmatu ere egin dauelakoan nago.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. laspiur 0107 Elkarte honen euskalduntasunaren berri Toribiok eman digu bere azken urteetan Eibarko euskararen inguru egin dituen azterketa eta lan sakonak bide direla.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. laspiur 0107 Berezko haien euskalduntasunak ez zuen, halare, euskal zaletasunik lantzen, euskaldunak izanik hain zuzen, horixe ziren-eta izatez, euskaldun hutsak, besterik gabe.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. borda 0020 Frogatu, erakutsi gu ere besteak bezainbat garela, hori da mintzaira honen sortea! Eta ez da adinekoen hutsa bakarrik, ezen euskaldun abertzale gazteek euskara hartzen dute hedatzen dituzten paperretan erdarazko textoak itzultzeko, manera batean beren euskalduntasuna justifikatzeko.

13. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak azurm 0108 Baina ez, orain arte bezala, euskalduntasuna ignoratzearen edo ukatzearen oinarrien gainean denbora horiek pasa dira, betiko, euskal sozialismoarentzat; alferrik itzuli nahiko da, edo setatu nahi da, orduko arrazoi eta eskemetan ezpada herri diferenteek elkar errespetatzeko oinarriaren gainean.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. saez 0012 Bi testigantza, biok euskalduntasun eta kristautasun aundikoak, gaurko eguneko Kriminolojia bir-aztertzera beartzen gaituztenak....

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0072 Euskaldunak bazuen antzinadanik bere izpiritua: euskalduntasunaren gogo basatia, bortitza, gogorra; zalduntasunezko arima goi, handizu, bihoztoia; bizitzaren sen argi, alai, antsikabea. .

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak agenda 1990 0010 Euskalduntasunaren ikerleen artean gauza onartua da euskal literatura beste ezein herriko bezain aberatsa eta ugaria dela, exotismoa eta nortasunagatik oso estimatuak diren beste kultur lurraldetako literatur agertaldi ugari gure artean ere ematen dela, eta ahozko literaturak azalarazten duela gure kultur balio sakonena.

17. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak karmel 1970 0012 Siñistea dunak ezin ditzake aaztu ez Jainkoa, ez euskalduntasuna, ez internazionalismoa.

18. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak zeleta 0085 Gur, Bilbao`n, euskalduntasun aundia dago, iñoiz baño atzerritar geiago bertan bizi arren; eta ezin uka liteke: Sabin`i zor zaiola esnatze au.

19. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak berron 0189 Eta idazle berriak zaarrari, besteak beste (zenbait idaz-lege, esakera t. a.) auxe eskatuko dio: euskal-agiria, euskal-izena... izan ere... aien euskalduntasuna eziñ ukatua bait-da, naiz aien izkera... gaur bizi ez.

20. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak akes 0172 Euskal-animan sartzeko euskaldun jatorra izan eta euskalduntasuna barne-barnean eraman bear da, eta gero olerkari begiak izan.

21. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak matx 0002 Gizonak badu ontasun bat baliosa: bere nortasuna; Euskaldunak: bere euskalduntasuna.

22. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Eta, kasu honetan ere, aurrez aipaturik dauden balioak azpimarratzen dira, hala nola ikastolaren ezinbesteko euskalduntasuna eta pluraritatezaletasuna, bai eta, noski, autonomiaren printzipioa ere.

23. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Hau ere Euskal Herri guztian presentatuko da, euskararen aldeko beren erabakiak eta jokabideak herriaren aurrean azaltzeko, eta datozen hauteskundeetan presentatuko dituzten kandidatoen euskalduntasunaz onartutako irizpideak ezagutarazteko eskatuz.

24. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1986 0001 Frantses Administrazioaren Iparraldeko euskalduntasuna itotzeko ahaleginen aurka erantzunkizun bikaina izan genuen bederatzigarren aldiz ospatu den egun hau, oporretako eguraldi eguzkitsuari bere errenta atereaz.

25. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak k. gallastegi 0001 Bilbo oso erdaldunduta dago, parroki danetan aldratxo bat sortzen ba`da laster euskalusain geiago izango da gure artean, bada, euskaldunak erdalduntuta egon arren azalpean antxiñako gurasoen euskalduntasuna lo zorroan bezela dauke ta gure laguntasun pizka bategaz, autspean dagon txingarra aize apur bategaz beriala biztuten dan bezela, bizituko da Euskal-kutsu ori...

26. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak anait 1970 0001 Horregaitik, euskereari ta Euskalerriari begira, ekintza bat sortu genduan eta gure euskalduntasunaren ahurpegia erakusten asi ginan.

27. 1991> bizkaiera saiakera-liburuak i. gaminde 0055 Has nadin, hitzaldiaren muinari berari ekin baino lehen, Bilboren euskalduntasuna erreibindikatzen.

28. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0140 Gaur lauburuari ezartzen zaizkion sinboloen artean erlijioarena ukatu gabe erlijio berarekin batera aldatuxea badaiteke ere euskalduntasunarena edo euskal izatearena da nagusi.

29. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: barbier, j.: piarres ii, ix-xl 00011 Piarres hartu du protagonistatzat eta beronengan euskalduntasun eredugarriaren ezaugarri eta balio guztiak ezin gehiagoz nabarmendu ditu. Piarres eredu hutsa da, berez onak diren inguruko euskaldun guztien artetik ere nabarmendu egiten dena: akatsik gabea da. Barbieren euskalduntasun ideia Piarresengan islatzen da. Piarresengan eta honen ingurukoengan.

30. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. camino 0019 Hauetarik landa, nahi genuke orohar XIX. mendeko bereko jendeen usteez eta Nafarroako instituzioek hartu erabakiez, euskalduntasunarekin baterako edo besterako lotura duten ber, bi hitz esan.

31. 1991> euskara batua saiakera-liburuak i. borda 0001 Alabaina, fedeari euskalduntasuna lotzen zitzaion eta honen seinale nagusia euskararen eguneroko erabilpena zen.

32. 1991> euskara batua saiakera-liburuak in: piarres ii, xi-xl 0010 Pertsonaia nagusia berbera da bietan, jakina: Piarres 7 Ezin ahaztu Piarres protagonista fisikoa, gauzatua dela. Benetako protagonista ziurrenik Piarresek, edo bere irudiak, adierazten duena genuke: euskalduntasuna, kristautasuna....

33. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. etxarri 0008 Eta aise ohartu gara euskalduntasuna Pirineoen magalean sortutakoona ez ezik, Estatu Batuetako osagai ere badela; Estatu Batuetan euskaldun jaiotako amerikarrek Europako Euskal Herrikook bezainbeste eskubide daukatela euren buruei euskaldun deitzeko eta euskaldun asko han, hemen, non-nahi,bizitzea fortunatu zaien testuinguru eta baldintzetatik, ahalik eta ekarpenik baliosena eskaintzen saiatu izan direla elkarren lotura dugun kultura eta izateari.

34. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0042 Euskal Herriari doakionez berriz, Nemesiori jarraiki, gerrate zibilak ekarri-eragin dio zorigaitzeko bezain berebiziko antzaldaketa guztien gainetik morala: fedea zegoen tokira sartu dira katoliko izeneko faxistak Elizaren hierarkiaren bedeinkapenez, eta izurrite morala hedarazi dute; honekin batean euskalduntasun guztia suntsitzera erakarri nahi izan dutela.

35. 1991> sailkatu gabeak egunkariak matx 0042 Ondorioz eleberriko Ximon karitate-egitetara bezala Nemesio suhartasun eta ausardia handiz euskara eta euskalduntasuna atxiki nahizko iharduerari lotuko zaio, gatazka honen baitan barrena pairatu beharrean izango da atsekaberik saminenak eta fede-zalantza usuenak, baina halaber bizi-poza eta bizi-arrazoia ere euskararen aldeko gudu honetan atzemango du.

36. 1991> sailkatu gabeak egunkariak m. egaña 0003 Gure hizkuntzaz baliatu dira beti ere alde batetik Nafarroaren izenean eta gure herrialdearen interesen izenean mintzo direnak, euren jarreraren gibelean euskalduntasunaren kontrako gorrotoa zeriela, Madrilekiko mendetasuna izanki.

37. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak e. arozena 00005 Euskalduntasuna ere era bitxian bizi dute, gatazkarik gabe, folklorikoki: Nik bertsoak, aizkora eta pilota, ez dut bertze deus nahi! izan ziren Esteban Goñi Mugairiarraren hitzak.

37 emaitza

Datu-estatistikoak: