XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa urteko domeca 1903 0375 Zer ba, ¿ez ete da aguertu biar, pecatu-laguna ezautuerazo baric, esan ezin leiquian pecatua? -1.ampdeg; Norberen erru ariña, edo lendic esan da daucagun astuna azaldutiarren ezin leique iñoren erru astuna aguertu on ugarijen bat norberari ezpajatorco, esateraco, baque guztiz andija.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa lh 0234 Oriek danak zueri ezagutueraztea da nik gaur dakardan xede edo gaia, Jaungoikuak ta bere ama gaitzitzalik gabiak laguntzen nauela bear bezela itzegiten, eta zuen biotzak sututzen, Beraren eta euskeraren maitetasunaz.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa muj 0224 ¿Gray'k zerr egin zuan Inglaterra'n eta Inglaterra'tik urruti bere izena ezagutu erazteko?.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa jag 0186 (...) ari era au, ainbeste on ba dakarzkio? ia ba! Kristau maitea, artu liburutxo au, irakurri bein eta bi aldiz, eta emen esaten dana egin ezazu; ainbeste Santu egin ditun otoizkera au zuri ezagutu-erazitzeko al egiña egingo du ta.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa ldi il 0002 Zertan geran diozu, irakurle?... Ikusi: Asmoaren gorabera nagusienak aztertu dira, ta ezagun arazi ere, Donostia'n, Eusko-Ikaskuntza aretoan.

6. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa jnn bihotz-2 0346 Bertzalde Jainkoaren nahia zelakotz meza horien indarraren ezagutaraztea, zenbatak eztire ethorri direnak erratera, meza horiei esker atheratuak zirela purgatorioetarik.

7. 1900-1939 sailkatu gabeak egunkariak el día 1936 0001 Ia ba alegiña egite ote dan zabaltzeko eta ezagutuazteko elkarte goragarri au artu dezaten erri askok bere ikasbide onaren bitartez, Jainko zale itxura puskatxo bat geyago, denbora geyagon ibilli gabe amiltzen aldapa bera, ez jakiñ laño illunpean, gorrotoaren su ganetan eta oitura lotsagarriyetan.

8. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1908 0001 Arrazou du seigurki? hobeki maithaturik izanen da herrian, hola hobeki bere buria ezagut-eraziz.

9. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... fedhurtek 1920 00120 Goiz batez halere, nahi izatu nuen mintzatu; nahi nioen ezagut-arazi garbiki bere eginbidea.

10. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... fedhurtek 1920 00115 Horra beraz zerk ezagut-arazten duen, hoin guti presuna harriren bathaiorat onhetsiak izatea.

11. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde 16 seme 0013 Itzaurrean, irakurleari Axular aundia onela ezagunerazten dio: .

12. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain lili 0073 Amabirjiñak eta mixiolariak egitekorik berbera dute: Jesus ezagutu arazi.

13. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa sorarrain lili 0073 Zeruko Amak bere lengusuarenean, Kana'n eta beste leku askotan Jesus ezagutu arazi zuan eta mixiolariak artaraxe dijoazkizu.

14. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak jmb 0157 Zerbait egiteko edo eskatzeko arimak lugaiñeratzen diranean, argi, itzal, mukulu-beltz iduripean agertzen dira, edota ots berezi batzuez ezagutarazten.

15. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak f. mendizabal 0008 Eta iru persona aietan, senar-emazteak eta Aurra, berak itxaron zituanak ezagunarazi zizkion Jainkoak.

16. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak jaukol 0135 Bera izango zan apika, Euskal-Erri-izena lurreko beste erri guzien artean ezagun-azi ta goratuko zuan Olerkari nagusia.

17. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak or 0008 Ala asi nintzaion Fr. Luis de León ezaguarazten.

18. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak lfn 0003 Bañan kampoan euskeraren ezagutarazteko, beste izkerak erabilli bear dira.

19. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa d. dufau 0026 Gure zurginak ezautarazten diozka bere errenkurak.

20. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa ene populua, entzun 0040 2. Jainkoak bere Semea emaiten dauku: Jesus, Jainkoaren Semea, gizon egin da; Jainko guziz sainduaren bizia ezagut-arazten dauku.

21. 1940-1968 lapurtera-nafarrera literatur prosa ene populua, entzun 0080 Ongi etorri egiten duen Aitaren amodioa ezagutarazten dauku.

22. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak je axular 0008 Elizako Aitak ezagutarazten dauzkigu eta ez dakit zonbat idazle, Eliza gehienik goretsi dutenen artean.

23. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1946 00001 Hor ari ziren igandean, otsoak bezala. Halsuko plaza ttipia da bainan badauzka berekin asko choko-moko ezagutarazten baitute nun den egiazko plekaria. Eta zinez plekariak dira Adrien eta Urria, azeri zaharrak.

24. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1956 00001 Ez da harritzeko bitoria ederrik ereman baitute gure soldadoek felagen kontra. Lacostek deitoratzen du. Frantziako egunkariek ez baitituzte aski aiphatu gure gizonen garaiak, hainbertze lerro emaiten dituztelarik felagen balentrien ezagutarazteko. Radioak ere behar lituzke gure soldadoen irabaziak laudatu, ez balitz ere etsaien durduzarazteko baizik.

25. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 Beren izena ezagutarazi eta, Afrikara joan nahi dutenek 6 egunez egonaldi labur bat eginen dute Parise ondoan, edo berdin hurbilago, armadarat joaitean bezala osagarriz edo jitez Afrika barnean bizitzeko on direnetz jakin dezaten jaun batzuek: ez da hor ere izitzekorik deus, holako bat baitute ikusirik soldado egonak direnek!

26. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak katekesilagung 0017 Mundu hontara, guri egia esatera etorri zan,/bere Aita ezagu-eraztera.

27. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkliter/bbb/1 0099 Gaurko abeslariek erromantzeak zabaldu eta ezaguterazteko egindako lana ere ez dugu ahaztekoa, poesia zahar hauek berriro kantuaren bidez jendearen belarrietara heleraziz.

28. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak hizkliter/bbb/1 0177 Batetik, geroago ikusiko ditugun bertso jarrien bidez, idatziz ezaguterazi izan da hainbat bertsolari, erabili dituzten bertso moldeak eta tankera bapatekotasunezkoak bezalakoak izan arren.

29. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0012 Textuek menpetasuna zein elementuen bitartez ezagutarazten digute?.

30. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0182 Negatiboki, Ilustrazioa, aurreritziz beteriko mundu-ikuskera dogmatiko supranaturalista baten aurkako erreakzio bezala ezagutaraz daiteke.

31. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0241 Zertan datza atomismo logikoaren ontologia, eta zertan beronen analisiaren kontzeptua? Mintza bekigu Russell bera: (Ezagut eraziko dut)... doktrina-mota logiko bat matematikaren filosofiatik ateratzen dena, nire ustez, ez bide logiko hertsi batetatik, geroagoko gogoeta baten ondorio gisa baizik: doktrina-mota logiko bat, berezia eta jakina, eta beraren oinarrian, metafisika-mota jakin bat.

32. 1969-1990 euskara batua ikerketak txill 0357 Ondoko egunotan gaur hemen irakurtzen aspergarri gertatuko litzatekeen zerrenda piloa ezagutaraziko dut.

33. 1969-1990 euskara batua ikerketak txill 0011 Datu-behar hori antzinatik ezagutarazi zuten gure aurreko euskalariek.

34. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura gabai/8 0057 - Marketing teknika guztiak irakatsiko dizkizugu Euzkadin kapela hau ezagutarazi dezazun.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. sastre 0006 Euskal Herritik aterako zen, eta munduan zehar euskaldunen borroka ezagutaraztearekin batera beste herri zapalduekiko elkartasuna adieraziko zuen.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. galarreta 0015 Baina bere emaztearekin gertatua zitzaiona ez zion ezagutarazi.

37. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. sagarna 00208 Iritziak denboraldi labur batetan nola aldatzen diren ezagutarazten dute panels hauek.

38. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak apez 0445 JOAKIN LIZARRAGA, ELKANOKOA, KOPLAK Dakizuen bezala, orain dela hamar bat urteaz geroztik Elkanoko Lizarragari lotua nabil, beraren bizitza, idazlanak eta literatur nortasuna ezaguterazteko asmoarekin.

39. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak l. larrañaga 0359 Batzorde auen lana, laburkiro, au oi da: irudi izkera al dan ondoen ezagutu erazi; zinearen gora berak bere sortzetik orain arteraño ikusi, bai estetika aldetik ta bai gaien aldetik; zinearen giroa gizadian nabaitu soziologi aldetik; zinearen aldi bakoitzeko erakutsiak pilosopia, erligio, sozial moral ta beste guretzako interesgarriak diran gauza guztiak, t.a.

40. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak ardoy gh 1973 0226 Eginhard Karlomagnoren ixtoriatzaleak eta haren asko idurikoek orduan dauzkigute hitz horiek ezagutarazi lehen aldikotz.

41. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak h. knô*rr 0028 Mindurik, Belaustegigoitiak irri-idazki bat idatzi eta argitaratu zuen Madrilen, La cuestión de los dialectos en la República de..., Odon Apraizi esker eskuratu nuena eta laster ezagutaraziko dudana.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j-l. davant 0001 Ene ustez, horri erantzun behar genuen elkarrekin:
- gerauen hobetzeko
- ezta-baida batean elkar argitzeko eta gutartean dituzkegun pundu berdinen hala desberdinen finkatzeko
- jendeari gure irizpideen eta xedeen ezagutarazteko.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak a. apaolaza 0103 Kristo-k Aitaren aintzaren bila eta gizakienganako zeukan lehia kristauak berritzen du eskari au egitean: Zure izena ezaguerazi diet eta ezagueraziko, Zuk didazun maitasuna aiengan egon dedin, eta Ni aiengan (Jo 17,20).

44. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak habe 0014 Zehaztasunetan sartu gabe, hona hemen funtzio batzu: nortasuna ezagutaraztea, eskatzea eta eskaintzea, ekintzak edo gertakariak kontatzea, iritzien eta hunkipenen azalpena.

45. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0160 Eta hori, bertsoa zer den, zerk mugatzen eta definitzen duen, zerk ezaguarazten (historian zehar aldatuz joan daitekeena), ez aztertzeagatik.

46. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak jakin 1981 0109 Erdaldunen geletan gaudenok hilean behin elkartu beharko genuke, elkarren berri jakiteko eta nork bere esperientzia besteei ezaguterazteko.

47. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. olhagaray 0221 Garai hartan, partzuer zirenen taldeak lan eskerga egin zuen 1971-1975 artean kooperatiben sistema ezaguterazteko eta kooperatiba-sistemako lantegi berri bat (COPELEC) eraikitzeko.

48. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. olhagaray 0221 Zalantzarik gabe, Deneken sorrerak ezaguterazi du sistema berezi hori; borrokak sortu bait dira horren inguruan, bi politika elkarren kontra jartzen zirelarik: turismoaren aldekoa bata, Garazi eta Baigorriko Contrat de Pays edo Herri-kontratuaren bidez eta kooperatibismoa hedatzearen aldekoa bestea, Denek lantegiaren bidez.

49. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak hu aurp 0078 Emeki-emeki, haro gutiz eta lan anitzez, bere burua ezagutarazi du azkenean.

50. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak f. arbizu 0090 Irakurketa antzeztua estudiorako helburuekin erabili nahi bada, berriz, gure gizon presturen batek defendatzen dituen ideiak ezagutarazteko, adibidez, orduan ideia horiek jasotzen dituen materialen bat hautatu edo erredaktatu beharko da, beti ere ikasleek ulertzeko mailan prestatuz.

51. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. iturbe 0153 ezaugarri bezala, Jainkoaren aurrean behartsu hutsak garela ezagutarazten digula, eta aberatsa behartsuagoa dela, behartsuarengan bere animaren pobrezia ikusi behar bait luke, bere anima hori bekatuak eta aberastasun gutiziek zikinduta daukatelarik; pobreak Jesusen irudi paregabea ditugu, hor bait zaigu ageri nolakoa izan zen Jesus gure artean; pobreengan Jesus epaile agertzen zaigu, kristaua ez bait daiteke lasai bizi, jakinik nekepean bizi izan direnekin izan duen jokabidearen arabera epaituko dutela betirako, Jaunaren eta auzi egunean.

52. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/3 0093 Jakina, irakasle bat behar da ikasten hasi direnei arriskuak eta mendiko zailtasunak ezagutuerazteko.

53. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak tantak 1990 0099 Liburu honetan, Rudduck eta Hopkins-ek, egilearen pentsamendu pedagogikoa eta bere aktibitate praktikoa ezagutarazteko, Stenhouse-k idatzitako makina bat lan errepresentagarri aukeratu eta aurkezten dute.

54. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak x. saizar 0134 Ezaguterazi zuenez, itsasuntziaren ezaugarri nagusienak honako hauek lirateke: - Polibalentzia, hau da, gazi-ganbara eta izotz-ganbara izatea.

55. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak azurm 0105 Baina orain, gizabanakoa produktu soziala delako tesi sozialistari sentidu historikoa, familiarra, komunitarioa, herritarra, nazionala, eman eta desarroilatu ordez (nazionalak euskaldunon ahotan izan ohi duen adieran), nahiago da indibidualismo liberaleraino atzera jiratu, justu ezkerra propioki ezagutarazi duena suntsituz gizatasunaren eta pertsonaren kontsiderazioan....

56. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0011 Argiaren eta itzalaren arteko joko honetan, itzala da funtsezko elementua: gainera Etienne Silhouette-k 1754ean erabilia, bestalde, bere abizena ezaguteraziko zuten perfil-sail bat egiteko.

57. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak g. nazabal 0011 Egitate hori Europa osoan zehar zabaldu eta ezaguterazi zen, zeren eta gizarte-klase ez-aberatsek ezin bait zezaketen ordurarte beren ondorengoak edo momentu historiko jakin batzuk betikotuko zituen erretratu bat egiteko luxurik izan; garai hartan maisu pintoreak enkargatzen zituen noblezia finkatuaren pribilegio bat zen eta hori.

58. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. oregi 0031 Oso bestela, gure asmoa zera da: Gizon haiek bere buruei barne-barnetik egiten zizkieten galderei erantzuteko ahaleginean zituzten zegunak ezagutaraztea.

59. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. oregi 0128 Horren asmoa honako hau zen, eta berehartan dirau: Taldeko kide bakoitzak herri bateko edo auzo bateko eta ahal dela bere herriko edo auzoko bizitza aztertu eta ezagutaraztea, jakineko ihardutze-arau batzuei eta taldeak horretarako argitaratutako itaun-zerrendari atxikiz, bere azterpenaren gai izan dedin kulturaren osagaiak bere berezko gizarte eta kultura-giroan erakutsi eta eraren, egitekoen eta xedeen aldetik kultura horren zio direnez agertu daitezen.

60. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak osabide hezkuntza 1989 0023 Honek zera suposatzen du: Lantegi polibaliagarriak sortuz, lanbide batzuk dituzten eskakizunak, ikaspideak, irtenbideak, e. a. ikasleei ezagutaraztea.

61. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak jesusen jarraitzaile 1986 0038 - Gure barruan dagoen Espiritu Santuak onak izateko gogoa ematen digu, Jesus gero eta hobeki ezagutarazten digu eta Jainkoarekin Berari Aita deituz hitzeginarazten.

62. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak zubk 0008 Agerbide au ezaguterazteko erarik onena marrazketa izan leike; eta margogintza plastika-erti guztien asiera.

63. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak a. albisu 0086 Berak ezaguerazten dizkigu (dauskuz) gure egin-bearrak eta gure eskubideak.

64. 1969-1990 gipuzkera liturgia irakurgaiak 1982 0900 Oparo ixuri bait digu bere grazia ezaguera osoz eta jakinduriaz: bere naiaren misterioa ezaguterazi digu, bere onginaiez erabakita zeukana, garaia zetorrenean beteko zuena: Zeruko eta lurreko gauza guztiak Kristogan bilduko dituela, Berau buru dela.

65. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0021 Besteak erakarri, eta gañerantzekoai eragin, aiek ere Jesukristo ezagu-arazi dezaten.

66. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak jesusen jarraitzaile 1985 0020 - Orregatik, bada, gizaki guztien askatasun-egarri ori ezagutu-erazten saiatzea, mesedegarri da gaztetxoentzat; ortarako, berriz, Jainkoaren billa ibilliz askatasun osoa irrikatzea zer dan gaur, ikusi-erazi bear diegu egiñaalean gaztetxoei, gauzak pentsaraziz, sakonduz eta barneratuz.

67. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia j. pochelu 0200 Zer dira euria berinen eta teilatuen gainean egiten duen harrabotsaz kanpo, kizkoladura xorta perekamendu ezin ezagutuzko, munduak ezagutarazten eta izurtzen dituen horiek?....

68. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia j. pochelu 0240 Egiazki ez du balio hoin-beste-taradino ahitzea beren buruaren ezagutarazteko.

69. 1969-1990 lapurtera-nafarrera liturgia otoizlari 1984 0022 Bi egun horietan bere burua gehiago ezagutaraziko du.

70. 1969-1990 lapurtera-nafarrera liturgia otoizlari 1984 0022 Gehiago oraino, Jainkoa ezagutarazten duen, izpirituan eta egian Jainkoaren adorarazten hasten duen arrotz hori, Mesias da.

71. 1969-1990 lapurtera-nafarrera liturgia otoizlari 1984 0022 Jesus hori bera da, dauku Jondoni Joanik adiarazterat emaiten, egungo egunean sakramenduen bidez, bere buruaren ezagutarazten ari, umilki, bainan berdin fermuki leialtasun eta garbitasun galdeginez.

72. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa hiriart-u 0240 Haren lana haatik agertu zen lehen Mendekoste hartan: haize azkar baten burrunbarekin, inarrosi zituen beldurrak harturik zauden apostoluak, eta igorri zituen, mundu zabalean barna heda zezaten Berri ona; suzko mihien itxuran, berotu zioten bihotza, eta ordu arte mutu zaudeneri eman zioten nun-nahi eta nor-nahiri Jesu Kristoren ezagut-arazteko jakitatea eta indarra.

73. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak lf 0434 Aita Lhandek Euskal-herria maite zuen bihotz-bihotzez eta ezagut-arazi nahi zuen gure lurra kanpokoeri; hortakotz naski erdaraz ari izana da euskal gaien erabiltzen.

74. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak j.j. iribar 0001 ETBkoek bere bigarren izena jarri diote Gure asaba zahar maitatuaren itzala, baina gure artean Los corceles de fuego izenarekin ezagutaraztera eman zen, eta bere zuzendariak Sergei Paradzhanovek nazio arteko onarpena lortu zuen berarekin.

75. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak xarb 0001 Miarritzeko kristal piruen posibilitateak ezagut arazteko, beste batek esan du, Ministroen kontseilu bat egin behar litzatekeela zenbait ministro Miarritzen izanez eta besteak Parisen, kristal piruei esker elgar ikusiz.

76. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak deia 1986 0001 Gero, bide batez, hara-honako bidaiak ere izan ditugu egun osokoak eta Bizkaiko txoko nabarmenak ezagutarazteko: Butroi, Urkiola, Orduña, Baltzola....

77. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Hau ere Euskal Herri guztian presentatuko da, euskararen aldeko beren erabakiak eta jokabideak herriaren aurrean azaltzeko, eta datozen hauteskundeetan presentatuko dituzten kandidatoen euskalduntasunaz onartutako irizpideak ezagutarazteko eskatuz.

78. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Hemengoa bezala kanpoko musika ezagutarazi dizkie euskaldunek Orkestrak.

79. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1982 0001 8. Saioak bukatuta Epaimahaiak, bidezko balio-mugapenak egin ondoren, gaitasunaren jabe aitortutako lehiaketakideen zerrenda bakar bat bidaliko dio Hezkuntza-Sailari eta, horrek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den horretazko erabakiaren bidez ezagutaraziko du.

80. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1982 0001 Aukeratutakoen zerrenda, bai lehenengo aldian, bai behin-betikoan, ateratako puntoen zehaztapena eman dezaten zerrendak honako hauetako iragarki-oholtzetan jarrita ezagutaraziko da:
- Lehendakaritza-Saileko Herri-Ihardunerako Artezkaritza.

81. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1987 0001 Kultura eta Turismo Sailburuaren 1987ko Abenduaren 22ko ERABAKIA, Luzemetraientzako Zine-Gidoien Lehiaketako Epaimahai Balioemailearen kideak eta horiek emandako ebazpena ezagutarazten dituena.

82. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak ehaa 1987 0001 5. Lan-egiterapenaren ondorio guztietarako, lanak ematen zaizkion Erakundeak, Erabaki honen jakinerazpen-egunetik hasi eta hamabost eguneko epearen barruan, bere egoitza edo bere ordezkariarena Administrazioari ezagutaraziko dio, egoitza horrek lan-tokian bertan edo horretatik hurbil egon behar duelarik.

83. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak matx 0002 Beste estatuetan gobernua arduratzen da bere idazleak kanpoan ezagutarazteaz.

84. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1990 0001 Komiki astearen barruan antolatutako lehiaketaren asmoa, euskal komikia lagundu eta komikigileen lanak ezagutaraztea litzateke.

85. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herrizh 1988 0001 AEK-en lana ezagûtarazteko eta Xiberotarreki lokarriak ûkeiteko.

86. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak anait 1970 0001 Egin diran lanak eta zona horreetan agertu diran preminak ezagutararazoteko, batzar bat izan zan Markinako liburutegian, il honen 4-an, 12 t`erdietan.

87. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. zelaieta 0001 Hori dela eta, 196 apaizok agiri horretan beren jarrerá ezaguterazten dute gotzain berriari buruz.

88. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1973 0001 Bertzalde Txillardegi jaunak ezagut-arazi du matematikari doakion hiztegia.

89. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hiriart-u 0001 Horra zertako, Jesu Kristoren ezagut eta maitaaraztea da denen lana: familia girixtinoena, apez, fraide eta serorena.

90. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hiriart-u 0001 Berma zaitezte Kristoren hobeki ezagut eta maita-arazterat.

91. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Behar dira gero saldu eta sostu, lehenik ongi ezagut arazi ondoan.

92. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1987 0001 Lehenik CAUSO, SICA, HARAGI eta LURBERRIK, AXURIA koperatibarekin xutik ezarri dute SOVIDIAM etxea hazinda haragiaren tratatzeko eta saltzeko, ahalaz urrunerat ere ezagut araziz tokiko axurikia.

93. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... unescoalb 1990 0001 Bigarrenik, gure irakurle lagunei Epicuroren lorategia (1895) obratik hartutako Anatole Franceren pentsamendu hau ezagutarazi nahi diet: Giza bizitzaz zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta seguruago nago Ironia eta Errukia jarri behar zaizkiola testigu eta epaile (...) Ironia eta Errukia kontseilari onak dira; hark, farre egitean bizitza eramangarriagoa egiten du; honek, negar egiten duenak, sakratua egiten du bizitza.

94. 1991> euskara batua administrazio-idazkiak ellegeak 1984-1986 00460 b) Askatasunaren, bakearen eta giza-eskubideen aldezpenaren balioa gazteei ezagutaraztea, eta bai herri eta aberri guztietako gazteak elkarregandik hurbiltzeari indar ematea ere.

95. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurugiro 1998 00011 Jarrerei, baloreei eta arauei buruzko helburuak honela defini ditzakegu: ibaienganako sentsibilizazioa bultzatzea eta ingurugiro alorreko arazoak konpontzeko gure jarrerak eta ohiturak zein izan behar duten ezagutaraztea, ibaiei dagokienez (ingurugiroaren aldeko gizarte ekintza).

96. 1991> euskara batua liturgia abendualdia 00102 -Zure etorrerako poza aurrez ezagutarazten diguzun Horrek: egizu, maitasun bizi batekin har zaitzagula.

97. 1991> euskara batua liturgia ibe2 00551 3 Jainko ahaltsuak sainduki bizitzeko behar den guzia eman dauku, bere aintza eta indarraz deitu gaituen Jesus ezagutaraziz.

98. 1991> euskara batua liturgia ibe 1995 0346 15 Jaunak, ordea, esan zion: Zoaz, neure zerbitzurako hautatua baitut gizon hori, bai jentilei eta haien erregeei, bai israeldarrei, nire izena ezagutaraz diezaien.

99. 1991> euskara batua literatur prosa goenkale 0122 legezko aholkularitza guztiak jaso ondoren, eta nire adimena osasuntsu eta ezaguera zuzen ditudala, nire ondasunen oinordekotzari buruz hartu ditudan erabakiak ezagutarazten ditut eta Luis Labayru Garibai, Arraldeko erretore jauna, izendatzen dut nire azken nahiaren albazea.

100. 1991> euskara batua saiakera-liburuak x. kintana 00002 Barroeta Aldamar kalean bizi izan zen, hots, Bilboko portuaren ondoan; zamalari, kamioilari eta garraioarekin loturiko langile mordoa egunero biltzen zen auzunean. Horrek, noski, txikitandik ezagutarazi zizkion gizartearen beheko mailen egoera eta beharginen bizimodua, bere handitasun eta miserien argi-ilunekin. Geroago, Gineako zuren inportazioaz arduratzen zen Compañía Vasco-Africana enpresako zamaketa-arduraduna izan zen eta horrek portuko langileekin are harreman zuzenagoak izateko aukera emango zion.

101. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ingurugiro 1997 00042 Saihestu egin nahi izan da jarduketa horien ondorioz sorturiko erabilera publikoak ingurugiroan izan dezakeen eragina. Hori dela eta, jarduera asko biztanlerik gehien dituzten eremuetan egin dira (ez dira ekologi balore handiko aldeetan egiten); hala ere, Urdaibaiko ekosistema anitzak ezagutaraztea beharrezkoa dela kontutan izan da.

102. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ingurugiro 1997 00042 Lehenengo eta behin, irudi berezi bat bilatu behar da, biztanleei hobeto ezagutarazteko Biosfera Erreserbaren eta Patronatuaren errealitatea.

103. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ingurugiro 1997 00054 - Patronatuko jarduerei buruzko memoriaren argitalpenak lurraldean garaturiko jarduerak ezagutaraziko dizkie bertako biztanleei; horrela, biztanleek hobeto baloratuko dituzte Biosfera Erreserbaren helburuak.

104. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ingurugiro 1997 00072 7. Ikastetxearen ingurunea ezagutaraztea, ingurugiro jarduketak egiteko oinarrizko elementutzat; horretarako, bertako baliabideak eta Urdaibaien Ingurugiro Heziketarako dauden ekipamenduak erabiliko dira.

105. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 00490 -Ahal duena hain segur ahal ttipiak ikusten baitzaizkio eta... Ikerketa hau gure agintari orori ongi ezagutaraztea

106. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 00490 -Ahal izanez gero euskal idazleen lana gehiago ezagutaraztea

107. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. torrealdai 00490 -Bere lana gehiago ezagutaraztea

108. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak gerra eta krisia 00122 Gainera, zerrenda jakin batean, ikasleen bizioak edo akatsak azaldu behar zituzten eta, hala behar bazuen, zentsura eta zuzentzerako epaimahaiari ezagutaraziko zizkioten.

109. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.b. orpustan 0069 Maitasun jentil eta kortesak baldin badema oraino oiharzun bat edertasunaren laudorian, anderearen zerbitzu ordaingabeko luzean (bada ere preziositateko moda), badiduri Oihenartek ezagutarazten dauzkula beheraxagoko nezkak, eta menturaz hiriko (Donapaleu edo bertze) edo baserriko (ezein nekazale gazte", XVII) jende xoilak.

110. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.a. lema 0050 Andoainen familia asko pobrezian eta premia gorritan bizi zela ezagutarazten digu gutun horrek (muchedumbre de familias miserables), baita pertsona behartsuen kopurua gehiegizko eta harrigarria zela ere (excesivo y extraordinario número de indigentes).

111. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ribera 0091 Italia dudarik gabe ingurune atsegina zen, erosoagoa eta askeagoa espainiarra baino, eta historiak lo Spagnoletto gaitzizena egotzia badio ere, bere abertzaletasun hisiakorra, edota bere goi-behe txikia, edo, agian, bere burua ezagutarazten hasi zenean zuen adin hain gaztea gogoan harturik, egia zera da, Italian ahal izan zuela bere nortasuna askatasun osoz garatu, eta Italiatik datozkiola bere ezaugarririk sakonenak, marrazkigintzako bere maisutasuna, oreka eta monumentalismoarekiko bere esespena, iturri klasikoetatik edana noski, mitologiarekiko bere nabastarrea, bere kontzepzio irudikorraren zabaltasuna, eta grabatugintzarako bere iaiotasuna.

112. 1991> euskara batua saiakera-liburuak osasunihard 1995 0122 Lan honen helburua Gurutzetako Ospitalean eta berekiko lotura duten anbulatorioetan kontrolatutako diabetikoen oinen patologia ezagutaraztea izan da.

113. 1991> euskara batua saiakera-liburuak oroitid 1995 0125 Baionako ordezkaritzari dagokio Euskaltzaindia Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan ezagutaraztea, erakunde gisa onartua izan dadin.

114. 1991> euskara batua saiakera-liburuak oroitid 1995 0125 Euskaltzaindia ezagutarazteko eta honen egitasmoentzat babesa eskatzeko, gestio hauek egin dira, gehienak agintarien aurrean:

115. 1991> euskara batua saiakera-liburuak argi idazteko 0057 Glosarioak edo definizioen zerrendak, non eta oso laburrak ez diren, idazkiaren bukaeran jarri behar dira, eta aurkibidean-edo ezagutarazi hitzen azalpenak non dauden.

116. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.c. larronde 0040 1981ean, Jean Etcheverry-Ainciart, Ramuntcho Camblong, Ximun Haran, Jannick Aramendy eta Michel Larrouletekin batera, Ager aldizkaria kaleratu zuten Iparraldean Euskal Autonomi Elkarteko Gobernuaren burutzapenak ezagutarazteko helburuarekin.

117. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. beltran 0150 Ezagutarazi egin behar dira: nolakoak diren (eraketa eta funtzionamendua), nolakoa den bere hotsa, bere musika, zertarako, noiz eta non joa izan den, nork eta nola,...

118. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. beltran 0150 Laburtuz, osotasunean ezagutarazi behar da soinutresna hauei dagokien guztia.

119. 1991> euskara batua saiakera-liburuak arrazakeria 0016 Gidaliburu honen xedea ez da baliabide horiek ezagutaraztea soilik, gu eta besteak hobeto ezagutzea ere lortu nahi da, baita harreman horiek elkarri aberasteko eskaintzen duten baliabideez nola baliatu ere, beti ere berdintasunari eta diferentziei zor zaien begirunea kontuan hartuz.

120. 1991> euskara batua saiakera-liburuak artistas 1995 0024 Esteban Casado-k 1876ko dokumentu garrantzitsu bat ezagutarazi zuen, zeinak begiztatzen baitu Italiako gobernuak eta Espainiako Koroak elkarren artean egindako tratatu bat, posible egiten zuena oin berriko eraikin bat Akademiarentzat jasotzea, gure herrialdeak elizaren eta tempiettoren gain egikaritutako patronatoa aitortu ondoren.

121. 1991> euskara batua saiakera-liburuak rol sexualak 0065 Banakoaren izaeraren inpultsuak partehartzen du eta jokabideak burutzeko ideala ezagutaraztera bultzatzen.

122. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. de txurruka 0273 Azkenez heleniarren eta erromatarrengandik ezberdinak ziren semiten lege-araupidea zehaztasunez ezagutarazi izan digute.

123. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j. lartategi 0050 Artikulu honen helburua Play the Piano Drunk-en 6. Hemendik aurrera horrelaxe deituko diot nik itzuli liburuari. topatu ditudan hiztegi arazoak ezagutaraztea den arren, ezinbestekoa iruditzen zait lehenengo eta behin Bukowski eta berorren poesigintzaren gaineko zerbait esan eta ezaugarri nagusi batzuk agertzea.

124. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak a. zatarain 0050 Gaiñera' galdera non asten dan ezagutaraztea askotan komeni da.

125. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak a. apaolaza 0692 Ondoren datorren mirariak ezaguterazten du ori.

126. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-liburuak j. irigaray 0161 Portillok ezagut-arazi zakon:

127. 1991> sailkatu gabeak egunkariak deia 1998 00003 Orain beraien aldizkaria ezagutarazi nahi dute, batez ere auzoko euskaldunen artean: Jendeak ez gaitu oraindik ezagutzen, ez du erreferentzia garbi bat gutaz ez baitugu gauza potenterik egin oraindik, ez kultur asterik ez horrelakorik. Hori da gure erronka orain.

128. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1998 00007 Batzar horretan ospe handiko adituek eta teknikariek hartu zuten parte, talde ekologistekin batera. Aste hauetan CSIC elkarteak, Consejo de Investigación Cientificas delakoak, bilkura horren emaitzak eta ondorioak zabaldu ditu, ugaztun honen egoera hobeto ezagutarazteko; ondorio horietako batzuek eragin zuzena dute edo izan beharko lukete Hego Euskal Herriko administrazioetan.

129. 1991> sailkatu gabeak egunkariak gara 1999 00025 Bestetik, arriskutsua izan daitekeela ohartarazi zuen, isilpeko datuak ezagutaraziko baitira.

130. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. añaga 0030 Eta Jaungoiko ori nor den esatera, irakastera, ezagutu-eraztera ta Aren berri guri ematera etorri zen Jesus, Belen'en jaio zela ospatzen dugun Aurtxo-Jainkoa.

131. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1991 0003 Azken finean, aukera ugari eskeini eta ezagutarazi behar diogu gizarteari.

132. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1992 0010 A eta B gasolioak ere 0,8 pezeta merketuko dira eta C motakoak 0,9 pezeta, Campsak atzo ezagutarazi zituen prezioen arabera.

133. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dnoticias 1994 0046 Disko konpaktoren itxura duen honen helburua Gipuzkoa ezagutaraztea da.

134. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00001 Xapelketa horien helburuak hiru txu: lehena euskal kantuaren ezagutaraztea, milaka kantu xahar ba(tu)txu eta horiek etxu ahantzi behar, gogoan atxiki eta kantatu, jendeeri eman horien berriz kantatzeko aiherra.

135. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00001 Bestalde gertatzen bada kantari bat ezezaguna, hari parada emaiten zaio publikoaren aitzinean agertzeko eta bere dohainaren ezagutarazteko, eta menturaz kantari bat bilaka dadin geroari buruz, hau duxu gure bigarren helburua.

136. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00001 Hirugarren xedea duxu, kantu berrien egitea; idazle edo musika egile berri baldin bada haien sustatzea, emaitea parada beren obren ezagutarazteko.

137. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1999 00008 Gaitaren hobeki ezagutarazteko eta gehiago maitarazteko egina da preseski Gaita-Eguna, denbora berean gaiteroek berek ere elgar hobeki ezagut dezaten eta denen artean lokarri anaikor batzu emenda diten...

138. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ttipi-ttapa 1999 00007 Egitasmo honek helburu bikoitza zuen: haur Sahararrek beraien herrian jaso ezin ditzaketen zerbitzuak jasotzeko aukera izatea alde batetik, eta Saharar herriaren egoera zein den ezagutaraztea eta elkartasuna adieraztea bestetik.

139. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak galtzaundi 1995 0006 Aldizkari honetan biltzen den informazioak Tolosaldeko gauzak ezagutarazten dizkigu, ezezagunak diren ekintzak, jendearen berriak, bitxikeriak etab.

140. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak habe 1996 0021 Aurtengorako eginkizunik garrantzitsuenak izango dira: kultur fundazioa sortzea, legezko jantzia ematea horri eta telebista jendeari ezagutaraztea.

141. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. iban 0027 Noizbehinka ateratzen da kaleetatik gure adierazgarria jendearen artean ezagutaraziz.

142. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0002 - Hau ere Donibane Lohizunetik: azken bi urte horietan, herriaren gerizapean, akulatu zen hitzaldi-sail bat, Euskal-herria euskal-kultura eta euskal-jendea hobeki ezagutaraztea gatik, gai herrikoiak hartuz berez.

143. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1992 0006 Bestalde Donapaleun entzun diren mintzaldiek alde batetik adiarazi dute Oihenarten jakitatea eta zuhurtzia (Mussot-Goulard andereak eta Manex Goienetxe irakasleak) eta bestaldetik ezagutarazi haren mendea eta sorterria (Pontet eta Zink, bi andere jakintsuek).

144. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... berrietan 1999 00004 I Urdaibai Egunaren ospakizunak bi helburu nagusitan biltzen ebazan Patronato arduradunen nahiak: Erreserba, ekitaldi ludiko baten bidez, jendeari ezagutaraztea eta oroimenerako topagune bihurtzea , (hamabost urte dira Unescok izendapen famatua egin ebala eta beste hamar bete dira Legea indarrean jarri zanetik).

145. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... eta kitto! 1993 0019 Eibarko Hezkuntza Ertainetako ikasleak kalera irten ziren gaur egungo gazteen soldadutzaren aurkako jarrera ezagutarazteko asmoz.

146. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0013 Euren esanetan, liburuaren helburua Euskal Herrian irakaskuntza elebidunari buruz egin diren zenbait ikerketa ezagutaraztea da, bi irizpide lagun:

147. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... admineusk 1994 0014 Juan A. Artamendik, bestalde, eredu elebidunetako ahozko testetan erabiltzen den hizkuntzaren eragina aztertu, eta azterketak egiteko aukeratzen den hizkuntzaren ondorioz sor daitezkeen okerrak ezagutarazi ditu.

147 emaitza

Datu-estatistikoak: