XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa a latsibi 0045 Onen lanak indargatu ta ezereztu gura badoguz, bidali dagiogun aurkaritzat gure Perico Viñas.

2. 1900-1939 gipuzkera liturgia jag 0450 Zure mendekoen gogo ta biotzak illundu ta usteldu ez ditezen, bialdu Elizara ta errietara Irakasle onak gezurti ta gaizto guzien maltzurkeriak ezereztu ditzaten. Amen.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa jag 0061 Jaun oni besoa jaso, ezereztu ta jo nai bagenu bezela! Ta ori egitea erokeririk erokeriena ez al da? Ta edertasun ber-bera dan Jaunaren kaltez, pekatu loiak egin!.

4. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak a lamiak 0114 Lamiak suntsitu ta aienatuak, ezereztuak direla diote.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak gh 1933 0500 Saint-Jaimeren bi lehen ondokoak, 1789tik 1800erainoko egun latzek utzi herechen ezereztatzeari bermatu beharrak ziren.

6. 1900-1939 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... jzale 1931 00171 Madrid'en izan daben idaztitegi aldintsu bat, 80.000 idazti, asko bakanak, eukozana, ezereztuta gelditu da.

7. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak zait 0042 Yaurle berriak etsi-etsian ulertu zun, agindu ura burutzeko yudutarrak oro abarrakitu ta ezereztea zala bearrezko.

8. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak amez adisk 0046 Yaurerri onen izterbegi aundienak ziran bi iri ondatuki, oraingo gudak bakarrik ez, etortzekoak ere ezereztu zitun.

9. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak amez adisk 0046 13.- Ez naiz gogoa gorputzarekin batera il eta eriotzaz guzia ezereztutzen dala oraintsu esaten asi diranetakoa.

10. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak i. beristain 0015 Napoleon menderatu ondoren, Elkarte Santuak (Santa Alianza) matxinada-urteak ezereztu nahi izan zituen, halajaina, eta gerla-aurreko gidaritza absolutuetara itzuli berriro.

11. 1969-1990 bizkaiera antzerkia larrak 0448 Betozkoagaz alde egin dau nigandik, ondamendia ba'lerioe lez aren begiak: olan begiratuten dau leoi asarreak bera asarratu dauen eiztari azarria: eta gero ezerezturik izten dau.

12. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa s.t. rekalde 0177 Mendiak giñoko amesak ezereztuta, une baten!.

13. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa b. otazua 0076 Abestuten ziardun bitartean, enperadorearen ogea inguratzen eben arpegi guztiak, geldiro-geldiro aienatu arte zurbildu ta ezereztuten ziran, eta Eriotzea berbera be, bere abesti eresitzuak lilluratuta, gaixoagandik bere arreta baztertu eban.

14. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak ker elizg 0118 Izan be, Kristo, Zeruko Erregea, neugaz izanik, deabruen tentaldi guztiak ezereztu egiten dodaz.

15. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak j. zubikarai 0024 Ori erreza da, baso jori bat ezereztuaz eta bere ordez, bizkor-irabaztera joten daben lan-etxeak jarriz, ez dala ezer lortzen ekonomilariak ikusten asi diranean.

16. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0253 Errera, Zalla, Bezi ta aruntzago Villaverde, Bizkai barruan dagoan eta erriz Santander erdikoa dan erritxoa be oso-osoan austu ta ezereztu eben egun areitan.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura loti ederra 1977 0006 Gogoratu zaitez nik ezereztu nuela Kardu-latz Lora Maitagarriaren sorginkeria.

18. 1969-1990 euskara batua liturgia mintzo eta kantu 1989 0006 Jaungoikoak munduko zoroak aukeratu ditu, jakintsuak lotsarazteko; eta munduko argalak aukeratu ditu Jaungoikoak, indardunak lotsarazteko; eta munduko arlote eta baztertuak aukeratu ditu Jaungoikoak eta ezerezak, zerbait direnak ezerezteko, inor harro ez dadin Jaungoikoaren aurrean.

19. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. sarrionandia 0089 Lehen mutila lurrean eseritzen da, eta bestea mintzo, bazegoen tinta berezi bat, idatzitakoa ezereztu eta lerro berberen gainean idazten zen, bere atzean mutiko bat ohetik jalgitzen den artean; errubioak zigarroa izekitzen du, mehategiko sarreraren aurrean; beltzarana mintzo da berriro, gogoetan ari nintzen beti, eta idatzi egiten nuen, amets erdian esnatzen nintzenean ere, errubioak fumatu eta entzuten duen artean, errepikazio bereziak, gertaerak, posibilitateak, lehen planoan mintzo da beltzarana, bizi egiten nituen gauzok, eta idatzi ere, zirkuluan idazten nuen halegia; errubioak adatsetan imintzen ditu bere adatsak.

20. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0130 Yeusik ez... ohiturazko tranpa horietako bat... biak bertan ezereztu ditut...

21. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0144 Hara, ximino batek ez duke zer eginik gure kontra etorrita makila batez, geronek hura ximist batez ezereztu egiten dukegulako.

22. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ibk 0596 Familia berekoek odol eta haragi bat-bera dute; eta Jesusek ere gure odola eta haragia hartu zituen, bere heriotzeaz heriotzearen nagusiaren deabrua ezerezteko, eta heriotze-beldurrez bizitza guztian morroi zeudenak askatzeko.

23. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak akmanifestua 1980 0053 Sendotasun eta iraupen zuen guztia ezereztu egiten da, sakratua zen guztia profanatu, eta gizonak, azkenik beren bizikondizioak eta beren elkarrekiko harremanak desilusioz ikustera behartuta daude.

24. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizizaletasunaren alde 0103 Entzun aditasunez, herri bat ezereztatu nahi duzuenek! Ala herriaren seme-alabak, noizbait, biktima hil arteraino torturatzen dituzuenek.

25. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak ega 1984 0105 9. Ekonomiaren nekazaltzeak
a) hirien deuseztatzea ekartzen du
b) hirien lehengo izakera eta funtzioak ezerezten ditu
c) hiriak aginte zentralaren ardatz izatea dakar
d) hirien funtzio bateragilea indartzen du.

26. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak p. agirrebaltzategi 0135 Hala ere, berezko batasuna ezin zeharo ezereztu: lehen esan bezala, beti dago fede mota bakoitzekotik bestean ere.

27. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. zaldua 0031 Eta aldarantziz hirurdenek erdera ez zekitela gogo emanez, agintariek San Joan parrokiko Bikario jaunaren aukera ezereztu zuten, euskara ezagutzen ez zuelako.

28. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. irazgoiti 0126 Hainbat shura independiente ezerrezten dira etapa honetan, hala nola Teheran mendebaldeko langileen shuren Batasuna, Gilan-go langileen shuren Batasuna (300.000 langilez), e. a.

29. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak fisikaren historia 0150 Hortik atera zuen Franklin-ek, elizdorreetan eta, tximistorratza ipinirik, tximistaren ondorioak ezerezta zitezkeela, berehala praktikara eramanik.

30. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sinesterik eza 0215 Ez dugu gizarte giza erakoagoa sortuko, gizabanakoak herriaren ongia delako baten izenean deseginez edo ezereztuz.

31. 1969-1990 gipuzkera ikasliburuak bizi oeo/5 0013 Orrela bada, argi au ortzian zear gugana zetorren bitartean, gizonen historia osoa egin da; 600 belaun-aldi gizaldi jaio, bizi ta il dira; ainbat erregetza sortu, il eta ezerztu dira.

32. 1969-1990 gipuzkera liturgia bihotz batez 0025 Berak, zure naia betetzeko, eta Zuretzat erri santu bat irabazteko, Gurutzean besoak zabaldu zituan, eta eriotza ezereztuaz, nagusi agertu Piztuera.

33. 1969-1990 gipuzkera liturgia irakurgaiak 1982 0899 Jaungoikoak munduko zoroak aukeratu ditu, jakintsuak lotsarazteko; eta munduko argalak aukeratu ditu Jaungoikoak, indardunak lotsarazteko; eta munduko arlote eta baztertuak aukeratu ditu Jaungoikoak, eta ezerezak, zerbait direnak ezerezteko; iñor arro ez dadin Jaungoikoaren aurrean.

34. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa yazp 0074 Zeu aldatu zera, zeure barruan sortu dalako garrastasun guziak gozatu, aldapa danak lautu, neke guztiak ariñdu, eziñ guztiak ezereztu, urruti danak urreratu, ta gauza saill guztiak erraztutzen dituan indar Jaungoiko`tarra: MAITETASUNA.

35. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak j. gaztañaga 0058 Baiña, indarkeriak desegin eta ezereztu egiten du zuzentasuna.

36. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak l. egia 0016 Jesusek bere burua ezereztu, bere indarra eta aundi-izatea izkutatu, eta morroi itxura artu nai izan zuan (12) Ikus.

37. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0274 Ez zebillen noski santutasun orren atzetik Brandeburg`etar Alberto, Teutonitar Zaldun Lekaideen Maixu Nagusia izanik, bere Lagundia ezereztu-ta, Lagundiak Baltik-ertzean zituan lur zabalekin beretzako Prusi`ko Dukaterria taiutu zuanean.

38. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak b. latiegi 0140 Barreiatuak izan dira: ezereztuak.

39. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa a. arkotxa 0019 Sekulan nehork erreklamatzen ez dituenak... Arratoin batzuen gisan hilak, anonimoki hutsean ezereztuak... Konturatu gabe kasik, aspalditik bilatzen duen enparantza ttipi batetara ailegatzen da; badirudi hiriaren parte zaharrean dagoela orain.

40. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak anait 1972 0001 Hauek, talde bizitzaren zergatikoa berehala ezereztuko bailukete.

41. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1983 0002 Garbikiago esanez: berriro hetsi da zirkulo kirats hura, aurrerabidea ezereztaturik geldituz.

42. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak zer 1986 0001 Eurak ba-dakie ta olan bizi dira euren burua ezerezten, asmo andi ta bakar bategaz: zoriontasuna.

43. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0177 Gau onetan egoala, berari jasotakoaren barri emonez, onela diño Dabid'ek (Sal 72,21 22): Suak artu dau nire biotza (Jainko miñez dagoanaren suak), eta gultzurrunak aldatu egin jataz (au da, nire sentzumeneko griñak eta joerak sentzumenaren aldetik gogo barruko aldera aldatu jataz, lengo griña guztiak legorturik eta ixildurik geldituz) eta ni utsean gelditu naz ezerezturik, zelan ez nenkiala.

44. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0177 Izan bere, len esan dogunez, arimak nondik nora dabillan jakin barik, len gozo zituen beko ta goiko gauza guztien alderako ezereztuta ikusten dau bere burua; eta Jainkoaren maitasun utsa gelditzen jako barruan zelan eta zertatik dauan eztakiala.

45. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0122 Eta barriro esango dot: ori egin eban Jaun au danean ezereztuen egoala, gizonen aurrean omen guztia galduta; ilten ikusi ebenean, aintzat artu ez eze, barre eta irri egiten eutsoela; ezereztuta bere izatean bere, orixe bere iltean galdu egiten ebalako; bea jota, Aitaganik izan egikean laguntzarik eta pozgarririk ez eukala, une orretan bertan bera itxi ebalako, zorrak garbituz gizona Jainkoarekin alkartu egian.

46. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0122 Ainbestean gelditu zan ezereztuta, utsera ekarrita.

47. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0122 Ortik ulertu begi jainkozale onak zein dan Jainkoarekin bat egiteko Kristoren atea eta bidea, eta jakin begi, zeinbat eta sentzumenaren aldetik eta gogoaren aldetik Jainkoarren ezereztuago egin, ainbat batago egiten dala Jainkoarekin, eta gauzarik danik andiena egin dauala.

48. 1991> bizkaiera literatur prosa akes 0122 Eta zearo ezereztu dedinean, apaltasunik andiena dan orretan arimaren eta Jainkoaren arteko batasuna egiñik geldituko da.

49. 1991> euskara batua ikasliburuak a. garro 00020 Berehala protoi galdua beste ur-molekula batean finkatzen da, hidronio ioia (H30+) emanez. Kontrako karga duten bi entitate horiek ez dute luzaro aske irauten; molekulen noraezeko higidura dela medio, beraien arteko erakarpen elektrikoak lagundurik, hurbildu eta birkonbinatu egiten dira. Birkonbinaketa horrek aurreko disoziazioaren ondorioak ezereztatzen ditu.

50. 1991> euskara batua literatur prosa p. diez de ulzurrun 00025 Gero jaiki da, aseturik, eta ni hain lehertua, hain zehatua eta ezereztua esnatu naiz non mugitu ere ezin bainintzen.

51. 1991> euskara batua literatur prosa j.k. igerabide 00072 Bizitzaren krudeltasuna mugagabea da; denborak aurrera egiten du, soroan lurra zanpatuz jiraka doan harrizko makalak bezala; parean harrapatzen duen guztia azpiratzen du, hala pertsonak, nola gauzak; iraunkorrenak ere haren azpian ezerezten dira, xaboiaren aparra bezala.

52. 1991> euskara batua literatur prosa n. beristain 0045 Gizonezkoak elkarri begiratu zioten, eta hitz egiteko beharrik gabe, Lesego han zegoen bitartean zita guztiak ezereztatu zirela jakin zuten.

53. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak g. piedra 0120 Harreman hauetako "zu", objektua ez beste, bihurtzen deneko, elkarrizketa ezereztu eginen da eta, orduan, ez gara hezten ari izanen, itxuragabetzen baizik.

54. 1991> gipuzkera liturgia b. latiegi 0043 Jentiltasunezko oiturak osoki ezereztu ziranekoa?

55. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak umandi 0127 Bidezkoa danez gizon baten eskubideak beste gizonen alkea eskatzen du, ta bearrezkoa da orrela izatea, osterantzean eskubidea ezereztuta geratuko litzakelako.

56. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0003 Mauroak ez baiña euskaldunak izan ziran Bisigoten Erreiñua bein betirako ezereztu zutenak, mauroek ez baiña euskaldunek porrokatu bait zuten Bisigoten gudaroztea.

57. 1991> gipuzkera saiakera-artikuluak b. latiegi 0005 Omne agmen Gothorum in fugam sunt uersi et gladio deleti (23 or.): Gotiarren gudarozte osoa joan zan igesi, eta ezpataz ezereztua izan zan.

58. 1991> sailkatu gabeak egunkariak b. latiegi 00040 Alperrik, 1789'ko dagonillaren (agoztuaren) 4'ean emandako Legearen 10'garren atalean gaurregun arte ezerezturik gelditu bait ziren Laburdi, Benaparroa, eta Zubero'ko Lege Zar onuragarriak.

59. 1991> sailkatu gabeak egunkariak k. san julian 0003 Izan ere sozial eta gizarte adjetiboek hitzen esanahia ezereztatzeko gaitasun bitxia daukate, hala nola langile soziala, Zientzia sozialak, Gizarte Justizia edo Gizarte Ongizatea hitzetan.

60. 1991> sailkatu gabeak egunkariak basarri 0016 Lengo eziñak naikoa eztira, geu asten bagera geure aberastasunak ezerezten, ederki gaude

61. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak elao 1997 1213 Minek eragindako uka ezinezko giza hondamendiaz mundu guzti-guztian den ardura berria dela-eta, gero eta beharrezkoagoa da presako neurriak hartzea artefaktu makur horiek berehalaxe ezereztu daitezen; esan dezagun, bide batez, horietako asko hemen, Euskadin, Expal enpresak eginak direla.

61 emaitza

Datu-estatistikoak: