XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1991> euskara batua ikasliburuak informatika 00048 6.1. DISKOAK FORMATEATU

2. 1991> euskara batua ikasliburuak informatika 00048 Edozein disketek (eta disko gogorrak ere bai, baina ordenadorea erostean jadanik formateatuta eta sistema eragilea instalatuta egoten da) baliagarria izan dadin, formateatuta egon behar du.

3. 1991> euskara batua ikasliburuak informatika 00048 Disketeak formateatzea gero eta gutxiago egiten den eragiketa da; gaur egun saltzen diren diskete gehienak formateatuta etortzen dira. Hala ere, egiten jakin behar den eragiketa da.

4. 1991> euskara batua ikasliburuak informatika 00048 Formateatzeko honakoa egiten da: disketeari sektoreak eta pistak esleitzen zaizkio, hau da, ordenadoreak identifika dezakeen formatua ematen zaio. Hortik dator formateatu hitza.

5. 1991> euskara batua ikasliburuak informatika 00048 Disketea formateatzean kontu handia izan behar da disketea aurrez erabili baldin bada, zeren eragiketa horren bidez formatua emateaz gain lehendik disketeak duen informazio guztia galdu egiten baita.

6. 1991> euskara batua ikasliburuak informatika 00048 Disketea formateatzeko MS-DOS sistema eragileak duen agindua format da.

7. 1991> euskara batua ikasliburuak informatika 00048 Parametro horretan zein diskete formateatu ipiniko genuke.

8. 1991> euskara batua ikasliburuak informatika 00048 Horregatik, b unitatean daukagun disketea formateatu nahi badugu, format b: agindua ipiniko genuke.

9. 1991> euskara batua ikasliburuak informatika 00048 Adibidez, a unitatean sartzen den disketea 3,5"koa bada eta format a: agindua ematen bada, ordenadorea zaharra ez bada, dentsitate altukoa (1,44 Mb-koa) dela pentsatuko du eta horrela formateatzen saiatuko da.

10. 1991> euskara batua ikasliburuak informatika 00048 Baina gure disketea dentsitate bikoitzekoa bada (720 K) horrela formateatzeko beste parametro bat sartu behar zaio hori adierazteko. Kasu honetan /F:720 izango litzateke parametro hori.

10 emaitza

Datu-estatistikoak: