XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa jaukol 0076 Bidean, sei geldi-aldi gutxienez egin genitun, pixkat prexkatzeko asmoz; eta txunditurik nago orain, eta ezin ulerturik ere bai, zenbateñoko zoroaldiak eman zigun bioi orduan, margarita-loreak biltzen aritu baigiñan batek besteari buruan ipintzeko.

2. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak p. iztueta 0019 Etzezaketen ere gorputza uretan preskatu.

3. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1965 00001 28 urte bazituen hemen zela, eta zer lanak ez ditu egin gure herrian: eliza freskatu, eskola girichtino berriak muntatu, Oilandoiko kapera chutik eman, Centre Ménager berri bat egin, gero Bill Etchea, eta bertze zonbat obra!

4. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0074 Gazte talde bati hau bururatu zitzaion: - Beltzingori freskatu bat eman behar diogu.

5. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0008 Euria oso ona da osasunarentzat, airea garbitzen du eta niri azala freskatzen dit. Ederki egongo naiz hemen.

6. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. lopez 0040 - Freskatzen zaren bitanean esan zuen Erreginak, neurriak hartuko ditut.

7. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura t. elorza 0014 Eta bero harek uretan freskatzeko gogoa egiten zien.

8. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. albisu 0034 Hurrengo goizean, egunsentiarekin batera jaiki eta errekara joan ziren aurpegia freskatzera.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. olarra 0137 Gau hartan berandu arte geratu nintzen, Gatsbyk bera libre geratu arte itxaroteko esan zidan eta ni jardinean batera eta bestera ibili nintzen, harik eta betiko bainuzale taldea, freskatu eta aztoraturik ilunpetan hondartzatik etorri arte, eta goiko gonbidatuen geletako argiak itzali ziren arte.

10. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. kintana 0006 Goizeko hozkirriak ahaleginen izerdia freskatzen zion.

11. 1969-1990 euskara batua literatur prosa ipuinak 1986 0118 Stop. Apar lehertuak plai ertzeko hondarrean lagatako itsasbelar, konpresa, plastiko eta lata hutsak, Neptunoren opari; berotasunak arintzearren zihoazenen eta freskatu zirelakoan zikinago zetozenen harat hunat aspergarri eta funtsgabea; salda goritan kiskaltzen ari zirenen izerdi, neke eta hitz alferrak; ezer egin gabe ari nintzen galtzen denbora, ea berriro heltzen nion: .

12. 1969-1990 euskara batua literatur prosa r. etxezarreta 0072 Freskatzera eta nahi adina edatera gonbidatuko du.

13. 1969-1990 euskara batua literatur prosa x. gereño 0027 Bi garagardo hotz ekarri dizkigu gure eztarri sikuak freskatzeko. Oso atsegina izan da.

14. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gorbea 0139 Freskatu bat hartu eta ur piskat edan genuen. Eguerdiko hamabiak. Garaiera, 1220 metro.

15. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak i. aldabe 0018 Hego haizea Uda garaiko hilabeteak freskatzen dizkiguten ipar haizeak hain ezagunak baldin baditugu ere, ez da gutxiagorako hego haizea, gure ipar mazelan tipikoa den bere goritze, lehortze eta udazkeneko eta, batez ere, neguko atmosferaren gardentasun areagotze efektuarekin.

16. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1988 0168 Arestik berak 1958.ean interbentzio bat bizkaiera hutsez egin zuen probakazio gisa batasunaren gaia pixka bat freskatu nahian.

17. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak x. amuriza 0215 20) Leaburu ote den
lehoiburu aurten
hemen ere ur berriz
freskatu ninduten.

18. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak gaur express 1989 0001 Koadernoen, helburua liburu hauetan ohizkoa izaten dena dugu: ikasturtean zehar irabazitakoak ez galtzea eta, aisialdian, ikasitakoak freskatu eta erabiltzea, ahalik eta modurik eroso eta erakargarrienean.

19. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1980 0001 Zer egin? Umea iturrira eraman behar da; hantxe eduki ordu erdi batez, begia garbituz eta freskatuz; gero, antibiotiko batzu ipini eta oihalez inguratu.

20. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1988 0001 Tenperaturak, beraz, freskatuko dira.

21. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. hazabal 0001 El Rocío-rainoko errepidea (16 km.) atsegina izan zitzaigun: kotxe gutxi, freskatzeko haize piska bat, eguraldi ona, laua... El Rocío-n hasi ziren arazoak: mapan pista bezala agertzen zen hura, hondarreta huts bat besterik ez zen.

22. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j. hazabal 0002 Ondoren guztiok desiratzen genuena: eskubian Doñana, animaliak besterik ez daudela, ezkerrean itsasoa, atzean Guadalquivir, eguraldia epela, zaparradatxo bat edo beste freskatzeko, abenturatxoak: denbora aurrera ahala itsasoa gora zihoala, itsas ertzetik gero eta maizago joan behar olatuak eskibatuz (txirrinduak gaixoak); beste tokietan hondar busti berriaren azpian hondar lehorra... txirrindarren aurretik jausi egiteko aukera.

23. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Eguraldi itsastiarra izango du egun batzutan; euria egingo du eta freskatu egingo ditu tenperaturak.

24. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1985 0001 Aski goiz hartua delarik berotze hori ez da afera bat: gorputza laxatuz, emeki freskatuz, gutika edanez pasa ditake, non ez den medikuaz behartzen.

25. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... gure erria 1957 0002 Izan be olaxe da: triste dagonian, postutzeko; pozik dagonean, ospatuteko; bero danian, preskatzeko; otza danian, berotzeko.

26. 1969-1990 zuberera antzerkia casve sgrazi 0032 Etxeberri
Hatsaphatsaka juan ordûz
eztiki gitian ûkhû;
Behar diagû freskatû
baita ere berrikatû.

27. 1991> euskara batua antzerkia l. haranburu a. 0053 Ekin berriro, freskatuko diogu memoria.

28. 1991> euskara batua ikasliburuak sirimiri/5 0177 Izerdia lurrintzean, larruazala freskatu egiten da, lurrintzen ez denean berriz, bero sentitzen dugu.

29. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura j. cillero 0014 Azkenean, komuneko zaratotsa entzundakoan, atea ireki eta neska irten da, aurpegia freskaturik.

30. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. izagirre 0096 Egunero ihintzatu behar dituzu, baina ilundutakoan, eguraldiak zerbait freskatu duenean.

31. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura k. biguri 0066 4) buztan haize-emailea, gau sargoritsuetan Osvaldo freskatzekoa.

32. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura p. zubizarreta 0102 Atea zabalik eta aurpegia freskatzen ari zela, sukaldetik zetorren amaren xuxurla heldu zitzaion:

33. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0074 ITSASKI I
HAURRAK dio xoriak eztirela sekulan hiltzen, eztituela
sekulan ikusi zerutik erortzen.
Itsashegian datza antxeta ñabarra. Haurrak dakusa
eta hartzen eta berotzen du besoen artean. Bainan
xoriaren lepoa gibelera erori dilindan, dilin dan, di lin
dan.
Haurrak xoriaren xango palmatu hotxa haztatzen du
polliki, polliki.
Orain, xoriaren gorputza legarrean pausatzen ari da,
kasu eginez, haizeak mugiarazten dituen luma ñabarrak
ahal bezein ongi apainduz. Bainan ezin du. Haizea.
Haurra ixilik dago, pentsaketa. Iduri betidanik eta
sekulakotz.
Nik horrelaxe ikusi nuen, belauniko. Belauniko,
otoitzean ari balitz bezala, antxetaren gorputz gaixoa
gerizatu nahi izan balu bezala heriotzatik at.
Haizea freskatzen hasten, Jaizkibeleko bizkar luzea
lano ilun batzuek ari dute estaltzen. Haurrak eztu nahi,
ez, xoria itsashegian utzi. Eta ikusi gero, bihar, etzi,
ekaitzak ekarri plastikozko botoila eta abar xehatuen
artean usteldua, jana, joana.

34. 1991> euskara batua literatur prosa p. diez de ulzurrun 00055 Ikusten dut baina, izarrik izar dabil, bere hegalaldiaren haize harmoniatsuaz freskatzen eta urrindatzen dituela.

35. 1991> euskara batua literatur prosa a. garikano 00057 - Uretara noa freskatu bat hartzera - esan zuen Dickiek, zutik jarriz.

36. 1991> euskara batua literatur prosa i. unzurrunzaga 0052 Jaiki, uretan eskuak eta aurpegia freskatu, berinezko ateari bultza eta kanpora irten nintzen.

37. 1991> euskara batua saiakera-liburuak eitb 00121 Goiz batez ohetik jaiki, makarrak kendu, eta esnatu asmoz, garbitzen eta freskatzen ari nintzela... ispiluan aurpegi hura ikusi (hura aurpegia!) eta etekina atera behar niola erabaki nuen. Belarri haiek, betaurreko haiek (miope power!) ezin ziren alferrik galtzen utzi. Ez nuen garbi imajinatzen nola, baina begitarte harek nire bizitzaren norabidea alda zezakeela sumatu nuen.

38. 1991> euskara batua saiakera-liburuak f.j. mangado 00043 Freska dadila errekan ilbeltza aroan, eta erre larrainean abuztu aldera!

39. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak pyrenaica 1995 0378 Beroak nekartzan hankak, baina freskatzen hasi zaizkit eta Alberto elur gainean kukildurik gelditu da, eskuak badijoazkiola esanez.

40. 1991> lapurtera-nafarrera literatur prosa a. luku 00023 Hor beti freskatzen zen doi bat, behin R5aren gibeleko errota arroilara sartu baizitzaion. Lohia zitekeen.

41. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1996 0012 Ea udazkeneko haizea kostaldetik harantz joaten den eta zenbaitzuen burmuina freskatzen duen.

42. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak j.r. aihartza 0005 Irailean, eta euriak eta ihintzak mendi eta basoetako lur lehorrak freskatzen dituenean, basoa biziberritu egiten da.

42 emaitza

Datu-estatistikoak: