XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera poesia j. gamboa 0240 ¡Orrela gorde biar aldegu,
Luis Karril-en oroitza!
¿Zer esango luke obitik
oraiñ alchako balitza?
¿Ezda orrela ondatu biar
gallanez daukan egintza,
eta Donostiyari ekarri ziyon
kosta kantauriko giltza!
.

2. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa j.i. uranga 0140 Egun guchiyan egin zan, bere ontasunezko umilltasunakiñ, echekoandriakika borondatiaren jabe, non, andik illabete batzuetara, biyotzak bidiak idiki, eta maitasunera sarturik, ezkontzeratu zan echeko galayarekiñ, bizitzeko zoriontasun aundi pakesko eder gozuan.

3. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0242 Emezorci urteco galai bat, deitzen zana Enrrique Bande Sanden, ijadaco gaitzac ceucan ain naigabetua ece, oñace gogorraz ecintzuen jan eta loric eguiñ.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa t. egibar 0242 Orduan galaya eraman zuten San Joseren aldare-aurrera eta an bere larritasunen erdian errezatzen jarri orduco, sentitu zuen biotzeco ansi bici bat.

5. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa etxde 0110 Oneka'k, ezpaiñetan irriabar ezti bat zuela eta bere begi gozoen ahalmen sorgingarriaz baliaturik, diosala xume bat egin zion buruarekin Olaso'ko galai gazteari.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak zipristin/6 0020 Bere abrigo eta sonbrailuarekin galai galai: pertsona dotore edo elegantea bat zirudien baina ez zen galaia, katua zen.

7. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0181 - Ekialdera begira dauden galeperrak ez dituk galaien hitz faltsoek engainaturiko dama errukarriak besterik izaten.

8. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0181 Galaia damutua izango diagu edo dama amodio berritara prestatua.

9. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. juaristi 0089 Dantza egin zuten neska-mutilek tenore horretarako zituzten jantzirik galaienaz.

10. 1969-1990 gipuzkera antzerkia lab toe 0151 - Umetandik ezautu ziñuan ta orduko galai ziñan ta zertzen... azia.

11. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa berron kijote 0619 Soldadu au, bada, nik emen aipatu dudana, Errosa`ko Bixente au, azkar au, galai au, musikari au, olerkari au, auxe izan zan, bere begietan maiz Leandra`k euki zuana, bere etxetik, plaza-aldera dagon leiotik, begira-begira.

12. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak etxde 0206 Omizetar galaia Urdiñarbe`ko primarekin ezkontzeko asmotan atera baldin ba`zen etxetik, guztiz naturala da honek ezteiak prest edukitzea eta apaizaren debekuagatik, berrogei ezteiliar maieratu ondoren, senarrik gabe gelditzea.

13. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak etxde 0206 Bestalde, boskarren eta seigarren ahapaldiko prima xalanda zaharra izatekotan, ez da batere natural pentsatzea Omizetar galaiak bi ezkontza batean prestatuak edukitzea, maitariarekin eta Urdiñarbetar andregaiarekin.

14. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0010 Zaldi zuriak eta gurdi gorria ikustera bildutako herritar guztiak ahozabalik geratu ziren, A!", barrutik urrezko soinekoz jantzitako emakume eder distiranta jaisten ikustean, eta neskatxak are aho eta begi zabalduago, A! O!", haren ondoan inoiz inon miretsi den mutilik galai eta ederrena begietsi zutenean.

15. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 00331 Gure Pernando Errege maitiaren tropa gloriosuetako galaia zalakoan gu, eta begirakion, begira, mutil koxkor pantasiyosua besterik ez den! hirugarren batek, edadean aurreratu xamartuak.

16. 1991> euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 00331 Aizute, eta ez ote degu izango gure galai au prantzesa? Erreparatu al diyozue nola itzegiten dun?.

17. 1991> euskara batua literatur prosa elexp krabelina 00095 Gainera, nire konkistaren xehetasunak jakin nahi zituen; baina ez nion ezer kontatu, galai onak ez duela bere damen barruko arroparik aireratzen argudiatuz.

18. 1991> euskara batua literatur prosa j. muñoz 00272 Galai izana, bihurtu zen amoltsu.

19. 1991> euskara batua saiakera-liburuak kulturtekaria 1995 0061 Arantzazukoaren oinordeko koskortua, erakus-leihoa izan zen hartarako galaiz jantzi zen euskara.

20. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bertsopaper 0095 7. Esan bezela ni juan nintzan
galai orren etxera
atzo zar orrek ekarri ziran
itxura kunplitutzera
ni juaterako presente zegon
santu on baten antzera
ori dalako nere osasuna
ya ekarri det galtzera.

21. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bertsopaper 0095 11. Neri konduta galtzeagaitik
galai txar orren ideak
beren ondoren dabiltzan oiek
ez dira askoz obeak
oñaze txarrak ekartzen ditu
gezurretazko bideak
galduko ditu lagunak eta
daukazkin adiskideak.

22. 1991> sailkatu gabeak bertsoak bertsopaper 0095 12. Beste arrazoi bat eman didate
ez dana oso garbia
nola zegoan galai on ori
eskolarikan gabia
eta neronek erakustea
izango zala obia
orretarako ni baño askoz
maistra obiak badia.

23. 1991> sailkatu gabeak egunkariak j. lartategi 00003 Eta neska ere hortxe egoten da, mutil eder eta galaiaren aurrean, ze atsegina eta adeitsua, paseatzeko zaletasun erromantiko horrekin...

23 emaitza

Datu-estatistikoak: