XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa e. bengoa 0003 Lengo egunetan eztabaidan, garraxika ta alkarreri biraoka edo maldezinoka ibilli direnak be, egun oneetan alkar ikusten badabe, ezenuke esango euren artian iñoix gorrotorik euki dabenik, eztiz beteriko itzakin alkar artuko dabe-ta.

2. 1900-1939 gipuzkera antzerkia m. recondo 0110 Billatuko ditut bai nik trrapuak... ¿Zerr uste ote du zirrzil orrek? (Garraxika) Trrapuak, trrapuak... Emen guzia ondo pagatzen da.

3. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a ortzuri 0114 ZATIKAK, - ¿Zer ari zerate garraisika?.

4. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa anab usauri 0021 Etxekoandreak, aurrenekoz pilarmonika aidean ikusi zuaneko deadarka asi zana, orain ontzien otsarekin balean karraxika bizia atera zuan; orrez gañera, aulkian exerita zeudenak aulki ta guzti erorita atera zutena.

5. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa zerb gh 1927 0443 Higitu zirela, bai higitu orduantche, mahain gainean baitzagozin zabal-zabala, gathuak, eta, Mariluzen gainetik jauzi eginik, tokiak hustu zituztela! Harritu zen Mariluz eta garrasiaka hasi: Jesu, Maria eta Josepe, galdua naiz, galdua naiz! Pantzuna, othoi ez nezazula bakarrik utz etche huntan! Har zazu zaku bat eta berehala lauak lauak gero! itho zatzu Errobian! Lauak, hein!.

6. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa osk akats 0238 Harrituta gengozan gu danok nere adiskide handiaren adimenaren zorrotzarekin, Natividad andre alarguna garraisika hasi zanean: Gezurra!....

7. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa osk akats 0238 Berriro hasi zan Natividad andere gaixoa garraisika erotuta bezela: Gezurra!....

8. 1940-1968 bizkaiera saiakera-liburuak f. zenarruzabeitia 0248 Gero Pilato'k erriari itandu eutsonian: Zein nai dozue nik azkatu daizuedan?, erriak oiuka ta garrazika erantzun eban: Kendu ori, kendu; ta Barraba azkatu eiguzu....

9. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa i. baztarrika 0076 25. Denak inguru
badabiltza,
zirika ta kozk,
karraxika.

10. 1940-1968 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak sm 00003 Baiña, bertatik atera degun esperientziatik jaso degunari jaramon egiñaz, karrasika dei egiñaz, au es katuko genuke: Kontuz errietako euskerarekin!

11. 1940-1968 sailkatu gabeak literatur prosa osk kurl 0038 Zer egin diot nik gizon handi horri, ur hotza botateko? erraiten zuan Patxik bere kolkorako, garraisika hasten zalarik.

12. 1969-1990 bizkaiera antzerkia altuna 0100 Eta senarrari, garrazika, esan eutson: - ¿Gure umiai emoteko beste ogi eztaukogu, ta iñorenari emon biarko ete-dautsogu?.

13. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa onaind 0165 Beraz, egizu au: zure ontzia andik azkar doan bitartean, zuek oles egiozue, garraxika, Krateis, Eskila'ren amari, ilkorrai olako izurria munduratu eutselako; eta onek eutsiko dautsa, barrien barri ekin ez dagitzuen.

14. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa x. kaltzakorta 0065 Mutil gaztea zaldi aurrean ipini eta garrasika ekin eutsan:
- Hil gura dot! Hil gura dot!.

15. 1969-1990 euskara batua antzerkia in: askoren artean: 4. literatur saiakera (antzerki laburra), 53-61 0059 Gurea! Nerea! karraxika dabiltzala, denak erori eta lurrean bukatzen dute, eta argiak itzaliz lehen ikuskizuna bukatzen da.

16. 1969-1990 euskara batua antzerkia x. olarra 0073 GEORGES - Besteak (Loreetara makurtuz). Gorrotoaren usain gozoa har dezagun (Hats hartuz). Bortitz, nahasi eta ustela da (Loreak aurkeztuz). Hona hemen arriskua (Zaintzaileek pistolak atera eta loreei apuntatzen diete). Ez tira! Mila burudun hidra da eta. Amorruak altxa erazitako mila buru kozkor, garrasika eztarria eteten zaizkien eta hil baino lehen beren kiratsa oihu bat bezala botatzen dutenak. Larrosa hauei pozoina darie.

17. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. mendiguren 0008 - Zer esango du jendeak horrela ikusten banau?- esaten zuen garrasika eta negarrez.

18. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura p. zabaleta 0082 Baina lorik ederrenean zegoenean, atabal eta adar sinfonia deabru batek eta garrasika ari ziren milaka ahotsek esnatu zuten kolpetik: - Gora enperadorea! Azal bedi enperadorea!.

19. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0028 - Nola ez dakizuela! Niri ez adarrik jo!- esan zion urdinezko gizonak Kittanori paparretik helduz eta garrasika.

20. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren b. 0080 Potoloaren kontra ari da garrasika.

21. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0013 Ezagun zuen garrasika aritzea nahiago zukeela.

22. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0046 - Banoa, banoa - garrasika etxe barrendik Benen amak.

23. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j.a. ormazabal 0014 - Lagundu! Lagundu!- zioen garrasika -.

24. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura m. altuna 0022 Sakristaua lasterka eta emakumeak garrasika zihoazen, apaizak hitz hauek esan zituenean: - Luziano, hator hona! Ifernuko etsaiak narama!.

25. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0032 Ua-ua-ua-ua-ua-ua-ua! Hasi zen garraxika gure Luma Gorri indioa, aizkora biziki astinduaz, Txorrozkileroak aizto zorrotzenak esku banatan, panpina prest gitarraz kolpatzeko amona zaharraren bizkar okerra.

26. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0050 - Ez da linterna xahar bat hau - nik garrasika.

27. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0083 Alferrik ari zara garrasika, eta zuek isil zaitezte, honek bezala zigor bat jaso nahi ez baduzue.

28. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0118 - Zure aitak?- garrasika Eudesek.

29. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0019 - Mutikoek atzetik jarraitzen zuten baina Txipik kolpeak ongi alderatuz, korrika eta garraisika jarraitzen zuen.

30. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. sarriegi 0121 Amek eta txolarre guztiek desesperaturik garraisika zioten: - Hiltzaile madarikatua! Lotsagabe nazkagarria! Irten hadi eta ikusiko duk!.

31. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. pontesta 0044 - Bai, bai, bera da!- zioen garrasika Rosaura andereak, eszenatokian agertuz.

32. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. pontesta 0044 Baina jendeak ikusi zuenean antzezpena bertan behera gelditu zela, pazientzia galdu eta garrasika hasi ziren: Antzerkia ikusi nahi dugu, antzerkia ikusi nahi dugu!".

33. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. pontesta 0195 Baina itsas munstro haren barnean zegoela egiaztatu zuenean, negarrez garrasika hasi zen: - Hel niri! Hel niri! Ai ene! Ez al da inor ni salbatuko nauenik? - Urrikalgarri hori, nor etorriko da zu salbatzera?- esan zion ahots kraskatu batek ilunpe hartan.

34. 1969-1990 euskara batua poesia j. urain 0031 Asturias-ko
meha zuloetan
lurjauzien azpian
garraisika
itoko dira satortxoak,
baina,
hala ere,
bihar,
hartzara joanen dira
miru harraparientzat
xixarerik goxoenak
ateratzeko
.

35. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. irigoien 0193 Minik ez baina izututa, hegoak mila lekutan urratuta, garrasika hasi zitzaion: - Harrapatzen bazaitut, eskribau madarikatu hori!.

36. 1969-1990 euskara batua literatur prosa f. pelaez 0065 Oraindik hor dabil kaiolan sartuta garraixika eta burni guztiak astinduz eroa bezala.

37. 1969-1990 euskara batua literatur prosa m. solbes 0041 Han, hotzaren eragina sentitu dut nire sabelean, ttua hortzen kontra, balsamo efekto egiten minduta eta garraxika dudan ahozko nerbioetan.

38. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0034 Gauez gertatu zen istripua eta marinel gehienak kamarotean zeuden lotan, itsasuntzia erdi hondoratuta geratu zen eta marinelak, berriz, kamarotetan sortu zen aire boltsa batean harrapaturik, aitak maiz kontatua zion gertatua Tomaxi eta hau gau bat baino gehiagoetan esnatu zen harrez geroz garraixika, Tomaxen aitak parte hartu zuen marinelak salbatze lanetan, aizkora bat hartu eta zuloa egin zioten kaskoari, ura arrapaladan sartu zen kamarotetara dena txikituz eta zazpi marinel ito ziren bertan, egunak bota zituen aitak gonbitoka, (...).

39. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.l. egireun 0043 Arondo hasi zen garraisika bere buruko mina areagotuz zihoala, eta garraisiak zirela ta jendea hurbildu zitzaion.

40. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0078 Bottetik zazpirok nola edo hala bettittu, karabinero kaxotara igo eta hauen eta matronaren aurrean guzti horretaz, pausoz-pauso, ederki ari ginela, hara non hasten den berriro karraxika nire perikito petrala: - Trrramando-(kon)trrrabando!... trrramando(kon)trrrabando!!!.

41. 1969-1990 euskara batua literatur prosa p. zabaleta 0052 Makurtu zen, eskua aberearengana luzatu eta heldu zuen, eta une berean garrasika hasi zen! Ondoren biraka dantzan hasi zen, eskuak airean astinduz.

42. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak m. pagola 0059 Baina hori bai: zorrotz, eta garratz, umore txarrez eta estalkirik gabe, garrasika eta ia etsita.

43. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0095 Olerki horretan ematen den paisajeak karga bisemikoa du; otaloreak karraxika, hala haritzak luze-luze egiñik oihu fisikoa eta luzadura baino zerbait gehiago adierazi nahi digute.

44. 1969-1990 gipuzkera literatur prosa b. latiegi 0111 Larritu da Mister Todhounter norbait bere yayotasunak eta bere joku ez-ezagunak ikustera eta ikastera etorri zaiolakoan eta, leiora etorrita karraxika uxatu du begiralle lotsagabea.

45. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak a. arrinda 0022 Alako batean, gure auzoko Dominika garraxika leiotik: - Etxekoandrea, gorrik datoztela...! Gorrik datoztela...!.

46. 1969-1990 lapurtera-nafarrera literatur prosa p. mac orlan 0035 Gizon harmatu batzu orduan Janeta Abadiakoari buruz abiatu ziren eta, oihu garrazika putarka ari izanagatik, emazte presoen erdia ekarri, han bere ama ezagutu zuela.

47. 1991> euskara batua ikasliburuak j.a. mujika 0029 Bularrean joka hasi zait, garrasika:

48. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura a. zuberogoitia 0014 - Jarraitu hitz egiten! agindu zion erregeak garrasika.

49. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura x. mendiguren e. 0032 - Kaka zaharra! garrasika Bittorik, ispilua lurrera jaurti eta gainean saltoka hautsiz.

50. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0046 Ima, Mertxe, Asun, Ana. Maite nuen ahuntz esnearen
bila joaitea. Zuekin. Ilunabarreko bide gorristaren
bazterrak gure solasetaz betez. Esne lodia pitzarretik
hurrupatzean, lur horail hartan sortu belarren usain on
guzi haietaz ginen asetzen. Betetzen. Mozkortzen.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Karrika huts kiskailduak.
Arratsaldeko bi ordutan. Kortina berde beheitituak.
Ilunabar gorrietan, berriz elgarretaratzen ginen bide
errautsu gorrantzak ametsez apaintzeko.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Arto landa haren erdian
gordeak, gure lehen zigarreta elkarri pasatuz erre
ginuena. Orhoitzen zaizte ote? Bestetan behi gorrien
aintzinean egiten ginituen lasterrak, atzenduak? Zuetaz
argazki ttipi bat baizik etzaut gelditzen. Horitua.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Ibero haundia badoa
mantsoki. Uda hartan, zikoinek jauregi zahar utziaren
kaskoan, beti bezala, prestatua zaukaten beren ohantze
haundia. Haurrek, karrasika junparazi zituzten amu luze
batzu beren esku muturretan altxatuz. Uda guziz bezala.
Xori lerdenen hegada apainduak puskatu nahian. Guk
egiten ginuen bezala.
Ima, Mertxe, Asun, Ana. Ene hango azken udan, ikusi
nuen nola bota zuten plazako jauregi gorria.

51. 1991> euskara batua literatur prosa j. osoro 00107 Eta behin edo behin, gaueko ordu txikietan anaia txikia esnatu eta garrasika hasten zenean gosez, ezkutuan jaiki eta ate ondoan geratzen nintzen, orduan ere amak anaia txikiari bularra nola ematen zion begira.

52. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. iturralde 00012 Po-li-zi-a-txa-ku-rra! Po-li-zi-a-txa-ku-rra! bururatu zitzaien oraingoan aurrekoei garrasika hastea.

53. 1991> euskara batua literatur prosa j. tirapu 0035 Jureria plazara heltzerakoan, mutiko koadrila bat agure zahar batzuk zirikatzen ikusi zuten eta haietako norbaiten ama garrasika hasi zitzaion, errieta botatzen, ondotik nor pasatzen zen jakin gabe.

54. 1991> euskara batua literatur prosa j.m. mendizabal 0030 Hark esan nahi zuen umore onean zegoela; ez zuela eguna garrasika emango, berak bakarrik ezagutzen zituen arrazoiengatik, amari ez beste inori ukitzen utzi gabe.

55. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0204 Borrokan ari zen oraindik, garrasika, eta pastilla ontzitxoa hartuz, ahoan hustu zuen...

56. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0079 Hitz hauek garrasika esan nituen, ezin urduriago zolua ostikatzen nuelarik.

57. 1991> euskara batua literatur prosa l. anselmi 0079 - Zer da hori? Jainkoaren izenean, zer gertatu da? -amak, garrasika, haur gaixoa bera bezain zurbil bihurtzen zelarik.

58. 1991> euskara batua literatur prosa j. ziganda 0186 Zutitu egin zen eta, deus baino lehen, garrasika hasi arte musukatu nuen.

59. 1991> euskara batua saiakera-liburuak vill 00065 Eta arraunetan ari zirela ikustean (haizea kontra baitzuten), gauaren laugarren bigira aldera, fantasma bat zelakoan, garrasika hasi ziren. Eta Berak, berehala hitz egin zuen haiekin, esanez: Neu naiz, ez beldurrik izan.

60. 1991> euskara batua saiakera-liburuak sexua 00025 Kenyako waitate herrian emaztegaia garrasika eramaten zuten senargaiak eta lau lagunek, ondoren neska ugari txaloka zituztela.

61. 1991> euskara batua saiakera-liburuak pirinioak 1995 0086 Jesukristo igaro zenean, neurriz gaineko indarrez garrasika hasi ziren biak.

62. 1991> gipuzkera antzerkia elizdo 0140 SO: (Karraxika) Ai!

63. 1991> gipuzkera antzerkia elizdo 0140 (Xiriakok lagatzen diyo Xoleri eta juaten da alde batera, Xolek karraxika itzul egiten du eskuiko bigarren atetik)

64. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egunk 1999 00023 Azken bozketaren aurretik istilu txiki batzuk ere izan ziren, Burfordeko kontea garrasika hasi baitzen erreformaren aurka.

65. 1991> sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... xirrixta 1995 0018 Burua galtzen dut, garrasika hasten naiz... egiazko nini bat bezala!

65 emaitza

Datu-estatistikoak: