XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0109 Baiña bazkaltzeko zer daukodan jakin artean estu ta artega zakustaz, eta ara esan: basoko lau bedartxu daukodaz egosten lapikotxu onetan, eta gatz barik, atan be.

2. 1900-1939 bizkaiera literatur prosa otx 0109 - Lau bedar eta gatzik baga? Eune! Eta, zelan jan zeinkez?.

3. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a. arozena 0005 Baña utskeri oyek alde batera utziaz nere Tomax oso ona da; zakar xamarra, batzutan, ori bai, baña ona... O! gatzik gabeko ogiya baño obia.

4. 1900-1939 gipuzkera antzerkia a ortzuri 0148 Ortzuri, gatz au ta beste eskutxu orretan artzan, Ortzuri, ondar au.

5. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0110 Gatza zer dan bazekiat, baña gatz orina, ¡um!... usai txarra artzen zeoat.

6. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa urruz 0110 Gatza, gatzagia, gatzura, gantza ta orrelakuak aditu izan dizkiat, baña gatz-moliña edo ik esan dian ori, eziñ ikasiko diat.

7. 1900-1939 gipuzkera saiakera-artikuluak f. urkia 0009 Gatzontzi. - Gatza eukitzeko kutxatxoa.

8. 1900-1939 gipuzkera saiakera-liburuak j.v. landa 0132 Gatz gabeko jakirik, artu ezin duten bezela, ezin dute ordu erdi batian gezurra ta korapillo gabeko itzaldirik iduki.

9. 1900-1939 lapurtera-nafarrera literatur prosa barb sup 0069 - Dariusek manatuak, ontsa onak, etchek'andrea, perrechil eta gatzean arin arina erreak!.

10. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0403 Aur bat gatz laster surat aurtiki du batek, zarta dadien mila bunbakotan.

11. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0403 Bainan ez orai kecha, egon deskantsuan, ezen gatzaren zanpakoek sorginak urruntzen baitituzte.

12. 1900-1939 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak dass-eliss 0415 Eta gero gatz hori suan zirtaka hasten delarik, guziak irriz: Horra, horra nun doazin gure berri tcharrak kamporat! Berri tcharrak kamporat.......... bai eta hainbertze sagu-itsu landarat, hainbertze arratoin ezin ase selhauruan bildua daukazuen arthorat, adichkideak!.

13. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 Gatza ta ordikeria. Itxas eretzeko lapak, ustel usaia ete danza lotua.

14. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 Emen ere baditugu gatza zaleak: Ordikeriari gatza esan oi diote.

15. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak la cruz 1934 00012 Gatza ta piperra ugari, leporaño zikiña.

16. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1908 0001 Poukak oro beren gatz eta phiperrekin dira.

17. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eskual 1908 0001 Amerikein urhez josirik den batek, nahi du, zer nahi khostarik, mekanika horri ezar dadin emendio bat, eta, emendio haren indarrez, cherria ezpada jabiaren goustiala antolaturik jelkhi, tripot, lukhainka eta bestiak ez badira behar den gatzian, mekanikaren errota gibelialat utzul eta, kampoualat dadin bizirik sarthu zen zilotik.

18. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Nekazaritzan ibiltzen diran tresna edo trramakullu, goldeak eta orren antzeko gañerakoak ere, garrbi garrbi egin bearr dira, eta orrtarako zatarr bat gatzik gabeko koipe urrtutakoan busti ondoren igurrtzitzea bezelakorik ez da.

19. 1900-1939 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak argia 1923 0001 Illarrak lertzen asten diranian, salda pixka bota biarr zayo, ta uretan nastutako iriñ-apurr bat, gatza ta abarr; azukre erre pixka bat ere bai.

20. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa erkiag batb 0062 Gazunaskako okela gatzetan ipintzeko erabili ohi dan kaxa haragia, zezina, horixe jakon atseginen Nikanorren osabeari.

21. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa sm eztenk 0014 Eibar-ko dendetan euan gatz guztia izotza urtzen gastau zan, ta ala ta guzti be ez zan naikua izan izotz dana kentzeko, erriko semiak kalian seguru ibilli daitxian.

22. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa sm eztenk 0014 Dotorien oitxuraz, telefonoz ots ein eben auzo errietara ta kanbioi bat juan zan Plaentxiara gatz eske; kañoi-fabrikako ekonomatuan ba-zala ta.

23. 1940-1968 bizkaiera literatur prosa sm eztenk 0014 Lenago ura eruan zenduen da oin gatza nai dozue?.

24. 1940-1968 gipuzkera saiakera-artikuluak etxde 0149 Sukaldaria bear neu baiño obea, janariari gatz eta bizigarria neurri-neurrian botako diona...

25. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak jaukol 0079 Ba-dute bertso auek, erderaz esan oi dan sátira, gatz bizia, umore goxo ta irudi ugari.

26. 1940-1968 gipuzkera saiakera-liburuak m. oñatibia 0036 Obeto gordetzeko, gure baserritarrak gatz puska bat botatzen diote eta erbestean berriz, bear bezela azkar gazitzeko, milla kiloko 30 kilo melaza nasten diote.

27. 1940-1968 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak larz 0068 Hemen, agertuko ditugu Chirritaren hiru kantu: Neska zarraren eta Jituen kantuek erakusten daukute Chirritaren izpiritu irrikin, maleziadun eta bipher eta gatza! Nagusia eta bordariaren kanta hor da lekuko, Chirritak bazazkiela ere sentimendu bero eta gozoak ibiltzen....

28. 1940-1968 sailkatu gabeak ahozkoak a ey i 0283 Aur bat bateatzerakoan ere ontzi onetantxe eramaten dute gatza.

29. 1940-1968 sailkatu gabeak ahozkoak a ey i 0348 8. A) Emakume aur egin berriari zingirinak bularrak ez arrapatzeko, baratxuria ta gatza jo jo eginda zapi txuri batean sartu ta medalla (domina) bezelaxe kolkoan sartuta iduki bear da.

30. 1940-1968 sailkatu gabeak ahozkoak a ey i 0348 B) Hortarako oilo-gantza urtu gatzik gabe; ta harekin perekatzen zaizkio bularrak.

31. 1940-1968 sailkatu gabeak ahozkoak a ey i 0348 Ez, ordea, gatza ta baratxuria kolkoan badaramazki.

32. 1969-1990 bizkaiera ahozkoak j.j. arrizabalaga 0034 Bakotxak dantzan bere gatza edo saleroa emotegarren.

33. 1969-1990 bizkaiera ikasliburuak erlijoeo/3 0057 Gero, irakasleak ere esango dizuen bezela, etxean, ikastetxean, Iagunekin eta auzoan, errian edo urian egiten edo esaten ditugun gauzak bururatzen saiatu, ori izan bait da Jaungoikoaren deiari guk emandako baietza, baldin lurraren gatz eta munduaren argi izan ba gera, bestela dei orren ezezkoa.

34. 1969-1990 bizkaiera poesia k. gallastegi 0160 Mutil gazte ziñala
gizonaren antza,
zure jardun guztiak
bai ebela gatza
.

35. 1969-1990 bizkaiera poesia s. muniategi 0106 Euriak urturiko Peru'ren gatzezko etxeatzaz
ta, Gaua gauekoentzat dalako sorgin-ikutuz
odei gaiñez, sasipez, Mari ta Anboto'ko Damaz
gure iakingura, etenbako egarria geituz...
.

36. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1970 0095 Gayak: Oillasko samur bat, zatituta; orriburu (alcachofa) biren biotzak urunduta, limoiz bustita ta launa zatitan ebagita; bost errabun (patata) zati lodietan ebagita; lau zalikada gaimel (orio); esne-gurin zati eder bat; zalikada bat arzelin (perejil) berakatz ale bategaz; kipula bi, zati biribilletan ebagita; urun apur bat, gatza ta pipar auts pixka bat.

37. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1970 0095 Berera erretzean (orduerditxo baten geyen bere), jarri gaiñetik arzeliña eta gatz-piparrak.

38. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1970 0095 OILLASKO OREZKATUA. Gantz gitxidun oillasko bat; 100 gr. gingil-ur (almendra) birrinduta; 100 gr. urolo (arroz) gatz apur bategaz egosita ta gero ura ondo kenduta; 50 gr. azibako maats gorri legorra (korinto) ur epeletan puztuta; zali txiki bat gozokin, gatza ta pipar autsa; atzamarkada bat saparran (azafrán); 20 gr. esnegurin ta iru zalikada gaimel.

39. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1970 0095 Betegarri izango dan orea gerta bear da lenengo; uroloa, gingilurra ta mats aleak alkartu ta gozokiña, piparrautsa ta gatz apur bat ezarri.

40. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0091 Sei bat arrautzarentzat, (biñaka egin bear ba'dira, neurrian gitxitu), Idiazabal'ko 50 gr. gaztai birrinduta; 40 gr. esne-gurin; olioa; zalikada bat paitar edo ron, ta au oba, gatza ta piper-autsa.

41. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0091 Beste ontzi baten, irabiatu ondo arrautzak ta gatza ta piperra jarri.

42. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0091 Sei arrautza emen be; ziztor-zuri (saltxitxa) bi; odoloste zati bat; olioa; gatza, pipar-autsa ta zalikada bat txarri-koipe.

43. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak karmel 1971 0092 Sei arrautza emen be, 100 gr. gozokin zee, gatz apurtxo bat, gitxi; zalikada bat olio-gaimel; pare bat barrunbete (bizkotxo) paitarretan bustita, ta esne-gurin zati eder bat.

44. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak l. baraiazarra 0026 7. Konortea galdu barik badago, oso ona izaten da bikarbonato ta gatz piska batekin naastatutako ura emotea.

45. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak l. baraiazarra 0026 Litro bat uretan, koillarakadatxo bat gatz eta koillarakadatxo erdi bikarbonato.

46. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak l. baraiazarra 0035 5. Gaizoak konortea galdu ez badau, ura artu-azo apurka; gatz pizka batekin naastaturiko ura.

47. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0125 Alkatxofa samurrak gaur gordiñik jaten dabez leku askotan, orio ta gatz apur batez, adabatu ta gerturik.

48. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0047 GATZAREN AUZIA.

49. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak onaind 0047 Gatzaren auzia 1631-koa, ta 1633-ko otsaillaren 15-koa bestea, Korrejidore barria aukeratzekoan.

50. 1969-1990 bizkaiera saiakera-artikuluak zubk 0016 XVIII garren gizaldiko gatz berezia eukala irudian, irudimen arro bategaz, neurri bako sornaz, umore irritsuz eta baita arduragetasun bategaz.

51. 1969-1990 bizkaiera saiakera-liburuak zubk 0086 - Mendixa zirautsan beste batek: Bilbon gatzari arrak egiten eidakoz ta zuk baedodakizu zezaz kendu al leikiozan.

52. 1969-1990 euskara batua ahozkoak zahar hitz 0037 - Sabel goseak beharririk ez
- Guti jatetik eta guti mintzatzetik ez heldu gaitzik
- Sabelak egitean gurgur, bardako afariak agur
- Gose dagoenean astoak arrantza
- Gose dagonak begiak erne, aztarrapak garbi
- Jose, beti jan ta beti gose
- Goseak ez pentsamendu onik
- Duenak, eltzari gatz; ez duenak, ipurdiari hatz
- Nahi baduk bizi minik gabe, ez hadila alha gose gabe
- Betiri gosea herrian, bere puñala gerrian
- Agina dabilenean, sabela poz
- Gosea berez etorri bainan ez berez joan
- Baratzetik (gelditzetik) gosea; baratzetik asea
- Goseak zakutik edo zorrotik behar
- Gosearekin eta lotsarekin lo guti
- Gosea janari guzien saltsa eta jakia (AXULAR)
- Horrek oraino Pettiri Sans (gosea) ikusiko dik
- Jakiz ez da nehor asetzen.

53. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak gipuzkoako ekonomia 0190 Tasaren erorikorik handiena, lehenago beherapenak jasandako bezala aipatu diren kapituluez aparte, Burdinurtua, burdina eta altzairua eta Gatza, harriak, igeltsuak eta zementuarenetan eman ziren.

54. 1969-1990 euskara batua administrazio-idazkiak gipuzkoako ekonomia 0190 Gatz, harri, igeltsu eta zementuaren kapituluko inportazio behinenak honela banatzen dira:(...).

55. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak l. oihartzabal 00002 - Zibeles da nere izena.
Izadia bera naiz, zelaietako indarra, txorien habia, tximeletentzako lorea, itsasoetako gatza...

56. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak j. iturbe 00230 Amina primarioek eta sekundarioek hidrogeno atomoak dituzte nitrogenoari lotuta, eta Grignard-en erreaktiboekin gatz halomagnesianoak formatzen dituzte.

57. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak fiskim/5 0080 Erreakzio hau azido eta base (hidroxido) baten artean gertatu da; neutralizazio deitzen zaio eta bere produktua gatza da (kasu honetan sodio kloruroa) eta ura.

58. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/3 0063 Ore hori egiteko, gauza asko nahasten dira: ura, gatza, amoniakoa, galirina, manganeso kloruroa, merkurio kloruroa, kaltzio kloruroa, eta beste batzu.

59. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak ekonhastapenak 0051 Honen igoerak gatz faktoreko eskariaren igoera erakarriko du, kloroa gatzetik lortzen baita.

60. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak ekonhastapenak 0051 Ohar gaitezen produktuaren (kloroaren) eskari aurrikusiak faktorearen (gatzaren) eskaria inplikatzen duela.

61. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak elhuyar 0233 Gai honetan, hauetaz mintzatuko gara gauza bi ikusiz: Bata, aurreko gaian ikusi dugun bezala azido, base edo gatz batekin disoluzioa egiten badugu, hau ioietan zatituko da.

62. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0037 Untzitalde laguntzaile hauek garraiorik funtsezkoena segurtatu zuten garia (Sicilia, Hego Italia, noiznahi Ifar Afrika), gatza (Ibiza, Cartagena), artilea hiri eta eskulan zentru handietara, eta hori kontutan hartu gabe askoz urrutiragoko joan-etorriak, Apuliara eta are Ekialdera adibidez, Tamerlan-ek Tana harrapakatu zuenean, bertan, Azov-ko itsasoko azkenaldean, euskal mariñelak aurkitzen ziren.

63. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0092 2.4.2 Gatzaren matxinada.

64. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. irazabalbeitia 0176 Gatz hauetan ia %70 =nAc=I da.

65. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak i. irazabalbeitia 0176 Landareek potasio gehiago dute eta animalietan, alderantziz, rubidio eta zesio-gatzak beste elementu alkalinoen gatzekin elkartuta aurkitzen dira kantitate txikietan.

66. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak natur/6 0006 5. Taulak erabiliz, janari batean aurkitzen diren proteinak, koipeak, karbono hidratoak, bitaminak eta gatzak ateratzen jakin behar duzu.

67. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0188 Penintsula Iberiarra
Urrea
Kobrea
Marokko
Gatza
Egypto-ra
Esklabuak
Burdina
Urre-eskualdea
Espeziak
Piperrautsa
Gineako Golkoa
Karabana-bideak
Afrika.

68. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak uzei 0188 Ekonomia oso bat biltzen zen hor: urrea, esklabuak, gatza... Portugal-ek merkatalgai horiei Europa-rako bidea erraztu nahi zien bere nabigazio-ahaleginekin.

69. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak saioka/8 0215 Eta zenbat gramo gatz lortuko ditugu kasu honetan?.

70. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. navarro 0027 Itsasoko ura gazia dela diogu, gatz ugari dauka eta disolbaturik.

71. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura k. navarro 0027 Ibai eta laku gehienetako urak ez du gatz askorik, ur geza da.

72. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura a. lertxundi 0059 Garia, ura, legamia eta gatza nahasi eta ore bat osatzen du okinak.

73. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura i. urbieta 0007 - Lentejek gatza gehiegi dutela.

74. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. arratibel 0006 Aita edo gatza, mundu honetan zein zen beharrezkoagoa, hori zuten auzia.

75. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. arratibel 0006 - Aita oso beharrezkoa da - esaten zuen alaba gazteenak - baina nere ustez, gatza beharrezkoagoa.

76. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. arratibel 0006 Aitarik gabe bizi liteke mundu honetan baina gatzik gabe ez.

77. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. arratibel 0006 - Auzia aitak erabaki zuen esanez: - Maria, hau zen alaba gazteenaren izena - gatza aita baino beharrezkoagoa baldin badun, bihar bertan joan haiteke etxe honetatik, ikusiko dun aitarik gabe nola bizitzen haizen.

78. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura j. arratibel 0006 - Ez ninan uste aita baino gatza nahiago hunenik - esan zion aitak azkenean - gehiago ez haut nere begien aurrean ikusi nahi.

79. 1969-1990 euskara batua haur-/gazte-literatura d. urbistondo 0053 Basamortuan, gatzez beteriko Salinas desertuan zihoazen.

80. 1969-1990 euskara batua poesia i. zabaleta 0086 Poetak epaileari:
JAUNA!
Bihotzak lehertzen dituzun
epaile Jauna!
Egiaren balioa desagerterazi duzu Justiziarengandik,
gatza hustu nahi zenion itsasoari,
eta egin, esan ez dudana
kulpatzat didazu eman.

81. 1969-1990 euskara batua poesia i. zabaleta 0086 Jauna!
Toga luzeak bizkortzen zaituen
ezpatadun epaile Jauna!
kondenatu nauzu
argiaren minik sentitzen ez den
harripeko isil beltzera,
urari gatza iristen ez zaion
itsas desezagunera
kondenatu nauzu
nire egia alearen diztira
ez dakion hurren Herriko gizonari.

82. 1969-1990 euskara batua literatur prosa k. santisteban 0034 Ni prestatzeko gatza ere izan dezazun, jaitsi hatzaparrak eta zarramazka ezazu ubidea!.

83. 1969-1990 euskara batua literatur prosa sgarm heriotza 0139 Gorputzean utzi zizkion matxura betierekoez aritu zitzaion, bere mihiko gatzaz, bere zakil afrikarraren suzko garijotzeaz.

84. 1969-1990 euskara batua literatur prosa a. lertxundi 0116 Ia mutilzahar ezagutu eta liluratu zuen, parlez vous français?, hainbeste eta gehiago zuen ikasia Manuelek itsasoko ibilaldiek hala behartuta, gatza eta liraintasuna estimatu omen zizkion Manuelek, klasea kontramaixuari behin aitortu zion bezala, eta bi haien coktail-a zoragarriari ezin izan zion ezkon bizitza guztian ezer ukatu, arrantzaldi bakoitzaren ondorengo erregali garestia, blusa frantsesak, zergatik probatu aurretik lepondoko etiketari begiratzen diozu beti?

85. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j.a. arrieta 0012 Honez gero ez dut, alabaina, inongo itxaropenik, Hermogenesek baduela dirudien arren, Ekialdeko bazterrak harrotu ondoren azkenean niretzat ekarri ere egin dituen landare horien ustezko bertute miresgarrietan edota ditxosozko gatz mineral horien dosi zehatzen balizko dohaietan.

86. 1969-1990 euskara batua literatur prosa etxde 0055 Bere gordelekutik aterazteko gatz pittin bat bota behar zitzaion.

87. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0038 Gaztedanik egiten zituen merkatal bidaia hauek: Pozatik gatza eraman ohi zuen Valladolideraino, edota Medina del Camporaino; hemendik olio, galgarau edo beste motatako labore zekarren.

88. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0038 Poza oso leku aproposa zen merkataritzarako: alde batetik, nekazaritza pobrea zen, bestetik, gatz on eta ugari zeukan.

89. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0038 Gatza daramagun lekuetan antzeko zeregina betetzen dugu.

90. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0038 Nola gordeko zuten arraina zein haragia gatza ez dagoen lekuetan?.

91. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0038 Norbaitek eraman behar die beharrezko gatza mengotsuei; bestela, berauek nola lortu? Eta, noski, garraio neketsu horiek egiten ditugunok ogibide bezala egin beharra daukagu, salerosketaren gain zerbait irabazten ari garelarik.

92. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0153 Hurrengo goizean utziko genion erretaula etxean eta, ordaintzeaz gain, jakina, kontseilu ona eskaini zigun: - Profita ezazue egoera, lagunok! Gera zaitezte hile honetan Sebilian eta Madeiratik gatza ekarri.

93. 1969-1990 euskara batua literatur prosa j. belmonte 0153 Ia bi hilabete eman genuen hegoan gatza Madeiratik Sebiliara eramaten.

94. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak j.a. irabien 0399 Metalen hidroxidoen eta gatzen disolbaezintasunak hondar-uretan beraien egozpena faboratzen du.

95. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak zabal 1976 0015 Ingles inperialismaren gatz monopolioaren hausteko, norberak itsasotik gatza lortzea eskatu zuen.

96. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. bizkarra 0162 Oso noizbehinka erabil daitezkeen kontserba bakarrak etxean gehigarri kimiko, gatz eta azukre gabe eginikoak dira baina bakar bakarrik janariaren osagarri moduan eta aldizka aldizka.

97. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak bizizaletasunaren alde 0070 Gura ezazue, ere, mundu honetako gaitzari buruz, amaigabeko gorroto edukitzea! Honela bai, biziera berrira jaio zaitezkete! Maite ezazue askatasuna, berak egiten bait du bizitze hilezkorra! Betxezkizue zuen zintzotasun eta haunditasunari: honela, munduko gatza izan zaitezkete! Elkar-maitasun garbi eta zintzoaren bidez, munduarentzako zoriona izan zaitezkete.

98. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0098 Klorofila daukanez, badu gaitasuna aireko karbono anhidridoa hartu eta karbono hidratoak sintetizatzeko; gatz mineralak eta ura, ordea, landare ostalariari kendu beharrean aurkitzen da.

99. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak lmuj 0206 Garia, gatza, arraina, etab. galanki garraiotzen zuen, eta portuetan trukatzen.

100. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak naturorienta 1984 0122 Beraz, edozein konposaturen GATZAK detektatzeko balio digu.

101. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak oinentz/5 0058 Beste sustantzia batzu ere, bitaminak eta gatz mineralak, adibidez, beharrezko ditu.

102. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak txill 0094 Zahar batetan, berriz, gatzaren antzeko hautsez estalia dago.

103. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak kimikako problemak 0208 Ebazpena: Amoniakoak (basikoa) eta fenolak (azidoa) uretan disolbatzerakoan elkarrekin erreakzionatuko dute, eta neutralizatu egingo dira, gatza formatuz: .

104. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak j. agirre 0151 Ospitalean. Suero gatzdunez egindako terapeutika ordezkatzailea.

105. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. mujika 0185 Bereizmenezko elkarteak izatera deituak, bai, baina konturaturik, mundutar bihurtzeko " arriskuan daudela beti: Zuek zarete lurraren gatza.

106. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak k. mujika 0185 Eta gatza gezatzen bada, zerekin gazituko da? Kanpora botatzeko eta oinpean zapaltzeko besterako ez da (Mt 5, 13).

107. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak elhuyar 0243 Pentsa dezagun, Eguzkian, Ilargian, Martitzen eta Lurrean Kopernik aurretik eta ondoren; erorketa askean, pendularrean eta higidura planetarioan, Galileo aurretik eta ondoren; edota gatzetan, aleaziotan eta burdin sulfuroa eta karraskautsen nahastean Dalton aurretik eta ondoren.

108. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura m. ariztia 0012 Gatza bearrekoa du; baño etzaio beti oso errez izaten gatz ori arkitzea.

109. 1969-1990 gipuzkera haur-/gazte-literatura l. dorronsoro 0022 Aritz-adarrean, edo, geiagotan oi duan bezela, sagarr-adarrean, edo ezki-adarrean ezartzen da, eta bere txupagiña sartzen du, izerdi-esnea, gatzez asea daramakiten zugatzaren erraietaraño.

110. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak onaind 0037 Irakurgai onen gaiak badu gatza.

111. 1969-1990 gipuzkera saiakera-artikuluak m. manzisidor 0066 - Burutik-berako edo katarroa izan eta begietako gaxoaldiren bat arrapatzeko, batez ere lentillak ba-darabilzkizu, ura ta gatza nasketarekin edo kamamillo urarekin goizero begiek garbitzea oso ona da.

112. 1969-1990 lapurtera-nafarrera antzerkia zerb akelarre 0226 Mikolas - Ez ahal nauzu gatzik eta biperrik gabe janen?.

113. 1969-1990 lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak air 0114 Beste idazle bat, Frai BARTOLOME de Markinak, idazle bezala liburu atsegin bat utzi digu, EUSKALERRIETACO OLGETA eta DANTZAK.; bertan, jai, dantzen eta gazteen billera bihurriak astintzen ditu, naiko gatzarekin, eta bidenabar, ahoan bilorik gabe, orduko oitura atrebituak azaltzen dizkigu txairoki.

114. 1969-1990 sailkatu gabeak bertsoak x. amuriza 0068 Itxaso zabaleko
ur gazia, ama,
gatz ordez balitz ardo
gustua daukana
Lekeition aspaldi
lehortu zen dana.

115. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak egin 1979 0001 Bilerakoan, zenbait puntu salatzea erabaki zen: Botere publikoak nabarmen agertu dira baiaren alde, honela herria horretara bultzatuz; herritarrak botatzera gonbidatu behar ziren, bakoitzak bere gogora eta gustora botoa emateko; Estatutoaren egiazko mamiaz ez zaio ezertxo ere esan herriari; ez zaio referendumaren balioaz hitzegin; 32. urteko Estatutoa onartua izan zela eta, besterik gabe, oraingo Estatuto mottel, gatzik gabekoa onarterazi nahi zaio herriari, jakinik, gainera, puntu gehienetan, gerora ere, Madrilen peko egon beharko dela; Parlamentuan parterik ez duten mugimendu eta partiduek ezin dezakete parterik har kanpainan, ez boto egunean botoak kontatzeko behar litzatekeen kontrolean.

116. 1969-1990 sailkatu gabeak egunkariak basarri 0001 Ontarako indar eta gatza bear; aizkora barrura sartu bear.

117. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1989 0002 Gatza harrien gainean jartzen dute.

118. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak eguna 1989 0002 Lehenbizikoa, ardiei ez zaiela gatzik eman behar ilargi aldaketa denean, egun horietan emanez gero, modorra bihurturik hil egiten omen dira eta.

119. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak hemen 1987 0001 Ali-oli fina (oliba, baratzuri erdia eta gatz piskat) gainera bota eta dena prest tenedorea sartzeko.

120. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak soeg 0001 Jan dugu kaskoan, gosea jatekoaren biper eta gatz.

121. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak herr 1985 0001 Orenean 40 grama izerdik aurtikitzen dute egunean pinta bat ur eta 10 grama gatz.

122. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. landajuela 0001 Aldi artan España'ko IV Felipe errege ta Bizkai'ko jaun zanak, urre-antzuturik eukazan kutxai bete barri bat emon eta lege zarren aurkako agindua iragarri eban: Gatz-baikuntza, gatzaren enbargua ta zergak jartzea.

123. 1969-1990 sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak a. landajuela 0001 Baiña Felipe'k berak garratzago jo ebazan lege zarraren aldez eta gatza baitzearen aurka jagi ziran sei aurrelarienak.

124. 1969-1990 sailkatu gabeak hilabetekari, noizbehinkariak,..... i. uharte 0001 Beno, kontutan izan nuen baita, ez nuela inoiz ere gatzik edo beste ezerik galduta aurkitzen.

125. 1991> bizkaiera literatur prosa zubk 0093 Txapelaren gatza

126. 1991> bizkaiera literatur prosa zubk 0093 Gauza guztiak eukiten dabe euren izateko berezitasun bat, bakoitzaren gatza deitu leikena.

127. 1991> bizkaiera literatur prosa zubk 0093 Or ei dauka txapelak bere gatza.

128. 1991> euskara batua antzerkia j. cillero 00040 Liburuak dioenez, lehena da eskumatik eskerrera botatzea, gatza pittin bat botako bazenu bezala...

129. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00320 Disoluzioak prestatzeko gatzak; Hortz-ziriak; Plastiko beltza (zakar-poltsak)

130. 1991> euskara batua ikasliburuak esaizu/4 00047 Txikikeriak diruditen gauzetan gordetzen da hizkuntzaren altxor preziatua, eta oharkabean alde egiten diguten erdarakadetan doakigu, urruti joan ere, hizkuntzaren gatza eta piperra. Ikasteko, lantzeko eta zaintzeko arloa da!

131. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00077 Metodo hau erabiltzen da gatzagatan. Gatzagak kostaldetan kokaturiko itsas gune zabalak dira, bertan ura giro tenperaturan berotzean lurruntzen da, eta gatza geratzen da solido kristalino gisa.

132. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00077 Gero gatz hau birfindu egiten da etxeko erabilpenerako.

133. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00117 Sodioa gatz arruntaren eta sosaren (sodio hidroxido) osagaia da.

134. 1991> euskara batua ikasliburuak fiskim/dbh 00117 Kloroa desinfektatzaile garrantzitsua da: gatz arruntaren elektrolisiaz lortzen da. Klorodun konposatu bat, azido klorhidrikoa edo salfumán, etxeko garbiketan erabiltzen da, beste aplikazio askoren artean.

135. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00141 Bigarren kasuan, baditugu uretan disolbatzen den osagaia (gatza) eta flotatzen duena (kortxoa).

136. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00141 Irabiatuz gero (zera galde geniezaieke ikasleei, ea erabilitako energia zein motatakoa den) errazago disolbatzen da gatza, eta iragazketaren bidez kortxoa banantzen da.

137. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00141 Gero, gatza berreskuratzeko, ura baporatzen utzi behar da, edo dena lurrindu arte irakinarazi.

138. 1991> euskara batua ikasliburuak naturz/dbh 00141 Beste gauza interesgarri bat: gatz gutxi jartzen ez bada, ez da guztiz disolbatuko uretan, eta gasezko erregailua erabili beharko da.

139. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00028 3. Sailka itzazu ondoko substantziak, elementu ala konposatu diren arabera: merkurioa, urrea, azukrea, alkohola, eztainua, iodoa eta gatza.

140. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00043 Gatzak

141. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00043 Gatzak azidoen hidrogenoaren ordez elementu metalikoa jartzean eratzen diren konposatuak dira.

142. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00043 Gatzen formulazioa

143. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00043 Gatzen formulaziorako, kontutan izan behar da lehenik eta behin, ionizazio-prozesuan azidoak hidrogenoa galtzen badu, molekularen enparauak lortzen duen karga negatiboa, azidoak zituen hidrogeno-atomoen kopuruaren bezainbestekoa dela.

144. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00043 Orain esan dezakegu, gatzak metal batek eta azidotik eratorritako anioi batek eraturiko konposatu bitarrak direla.

145. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00043 Gatzen adibideak
=cAc=Oampsub3; kaltzio karbonatoa
Fe(NOsub2)sub2 burdina (II) nitritoa, nitrito ferrosoa
Fe(NOsub2)ampsub3; burdina (III) nitritoa, nitrito ferrikoa
CUsub2SOampsub4; kobre (I) sulfatoa, sulfato kuprosoa
CUSOampsub4; kobre (II) sulfatoa, sulfato kuprikoa
Sn(ClO)sub2 eztainu (II) hipokloritoa, hipoklorito eztainosa
Sn(ClO)ampsub4; eztainu (IV) hipokloritoa, hipoklorito eztainikoa

146. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00043 32. Ondoko gatzen izenak esan: ZnCOampsub3;, Agampsub3;POampsub4;, Ba(NOampsub3;)sub2, Al(ClOsub2)ampsub3;, Nasub2SOampsub3;, CO(NOsub2)sub2, HgClOampsub4;, =fEp=Oampsub3;, Pb(SOampsub4;)sub2, Ni(ClOampsub3;)ampsub3;.

147. 1991> euskara batua ikasliburuak j.r. etxebarria 00056 -Disoluzioen osagaiak, kasu honetan ura eta gatza, ezin desberdin daitezke begi hutsez. Itxura erabat uniformea da.

148. 1991> euskara batua ikasliburuak aita santuen erroman 0008 Lorpen hauek garrantzia handikoak izan ziren, lurralde horiexetatik hain zuzen heltzen bait ziren Erromara premia biziko elikagaiak, hala nola garia, gatza, haragia eta ardoa.

149. 1991> euskara batua ikasliburuak baietz/4 0074 Ogia, irinaz, uraz, altxagarriz eta gatzez egiten da.

150. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0036 Ondoan zegoen uraniozko gatza baten lagina izan ote zen horren erantzule?

151. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0036 Erabili zituen substantzia fluoreszente guztien artean, uranioaren gatzak bakarrik ziren plaka fotografikoa belatzeko gai.

152. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0036 Harrigarriena lehen aipatutakoa izan zen; eguzkitan jarri gabe gatzek plaka berdin-berdin belatzen zutela ikustea.

153. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0036 Uranio gatza gainean dago.

154. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0036 Hau ez da argiarengatik inpresionatu, gatzetatik igorritako erradiazio ikustezinagatik baizik.

155. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0067 Ikusten duzunez, gatzen disoluzioan mol bat bota eta igoera bi edo hiru molei dagokiena suertatzen da, disoluzioan gatzak beren ioietan banatzen bait dira.

156. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0067 Zer karga elektriko (Coulombetan adierazita) beharko genuke 2 mol askatzeko kobrezko gatz baten elektrolisia egitean?

157. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0067 Elektrolisiak aztertuz, gatzei buruz gauza gehiago ezagutzera iritsi gara.

158. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0067 Gatzak uretan disolbatzen direnean, ioiak ematen dituzte.

159. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0067 Erabil dezagun, beraz, gatzei buruz lortu dugun informazioa aurreko gaian aztertu dugunarekin batera lotura ikertzeko.

160. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0067 Zure ustez nola lotuko dira gatzen atomoak beren artean?

161. 1991> euskara batua ikasliburuak kimika/3 0067 Har dezagun, lehen bezala, sukaldeko gatza () adibidetzat atomoen arteko elkarrekintzak aztertzeko.

162. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkliter 0129 7. Ez da gauza gaitza gatza lortzea.

163. 1991> euskara batua ikasliburuak ingurunea/3 0018 Bitaminak eta gatz mineralak edukitzen dituzte.

164. 1991> euskara batua ikasliburuak bene-benetan/5 0029 OSAGAIAK: patatak, olioa, arraultzeak, gatza

165. 1991> euskara batua ikasliburuak a. perez 0033 Tenperatura bero-beroek edo hotz-hotzek, gatzak eta kontserbagarriek hil egiten dituzte mikroorganismoak edo oztopo bihurtzen dira hauen ugalketarako.

166. 1991> euskara batua ikasliburuak hizkuntza/7 0236 arrosa
inbidia
kanika
probintzia
azpia
arbela
lanperna
kopeta
axola
pazientzia
ikatza
leka
soinua
esperantza
guraizea
saltsa
enara
orria
maratila
politika
gatza
porrua
zorrozkailua
Bizkaia
eskola
geografia
mihura
koska

167. 1991> euskara batua ikasliburuak m.e. ituarte 0082 Orokorrean paperez elikatzen da, baina tipo-a mantendu nahi duenez, bere dietan gatz mineralak ere sartzen ditu.

168. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00166 Gatzek sistema indargetzaile edo tanpoi bezala duten zeregina bihotzerreak eragindako gehiegizko azido klorhidrikoa neutralizatzeko hartzen dugun sodio bikarbonatoaren zereginaren antzekoa da. (HC03-) bikarbonato-anioiek klorhidrikoaren H+-ak neutralizatzen dituzte eta azidotasuna murriztu egiten da (pHa handitu egiten da).

169. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00166 Gatzen funtzioak aurkezteko duten moduekin erlazionatuta daude:

170. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00166 - Era konbinatuan funtzio eskeletikoa duten gatz hauspeatuak daude, adibidez, maskorren eta hezurren kaltzio karbonatoa (=cAc=03) edo hezurren kaltzio fosfatoa (Ca3(P04)2).

171. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00166 Zelulek oreka osmotiko bat mantentzeko joera dute inguratzen dituen inguruneari dagokionez. Horrek esan nahi du mintzaren alde bietako gatz disolbatuen kontzentrazioek berdinak izateko joera dutela.

172. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00166 Mintz hau erdiragazkorra da, alegia, disolbatzailea (ura) pasatzen uzten du, solutua (gatzak) ez, ordea.

173. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00166 Gatzek H+ eta OH- ioiak neutralizatzen dituzte beraiekin elkartuz eta, era horretan, aske gera daitezen eragotziz.

174. 1991> euskara batua ikasliburuak biolgeol/dbho 00166 Horrela, gatzek pHaren aldaketak neutralizatzen laguntzen dute eta tanpoi-sistemak eratzen dituztela esaten da.

175. 1991> euskara batua haur-/gazte-literatura f. juaristi 00065 Grégoire ez da konturatu bere esaldiak, nahi gabe, zuen gatzaz. Koadernoan idatzi dut: Amodioa eta umorea ez datoz bat.

176. 1991> euskara batua poesia a. arkotxa 0035 Marinak haurrik eztu. Haur bat nahi du. Nahi.
Marinak negar egiten gogotik euriak kukutzen baitu.
Marinak ñiniak ikusten dituelarik oihu egin lezake.
Karrasi.
... Bertze argazki bat. Neska ttipi loriagarria. Aingeru
bat. ahoz goiti. Hila. Begiak ez arras hetsiak. Hila...
Hotz du. Eztu Gernikaz orhoitu nahi. Eztitu
Gernikako haur hilak ikusi nahi. Iduritzen zaio erotuko
dela. Laster egiten du hondartzan. Eztezakezue deus
haren kontra. Deus. Fitsik. Laster egiten du.
...Zerutik ere etor daitezke. Zerutik ere. Zerutik etorri
ziren Gernikan. Zeru eragotzia...
Marina ezpondaren bide hertsira ailegatu da. Gaur
ezta iduzkirik ikusiko.Xirimirri. Euri erridaua.
Hezurretaraino sartzen den horietakoa. Gaueko
altzairuzko oihuak, kristalezko karrasiak, nabal
xorroxtatuzko oinazeak egunsentiak eztizkio goxatu.
Euri erridaua. Hondarribiko argidorre distirantak itsaso
iluna argitzen du aldizka. Eguna oraino egun eztenean.
Marinak gatzaren gusto mingarria senditzen du
zintzurrean.
...Apirilaren hogoitaseia zen. Astelehen arratsalde goxo
batez, marrats-lore pikor ubel argista usaintsuak
zabalduak zirelarik. Primaderan...

177. 1991> euskara batua literatur prosa r. saizarbitoria 0183 Ez zen txarra geratu, purea gatzez apurtxo bat pasata, baina ez nuen deus esan, eta berak ere ez.

178. 1991> euskara batua literatur prosa pa. zabaleta 0010 Kafetinean eseri poto esnea gatza pikor lodi batzuekin hartu eta zer edo zer irakurriz edo bestela ezer egin gabe goiza botatzen zuen.

179. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j. iturbe 00141 1.b) Zaboreaz gain, azukrea (substantzia kobalente polarra) eta gatz arrunta (substantzia ionikoa) elkarrengandik bereiztu ahal izango luketen propietateak hauek izan daitezke: konduktibitate elektrikoa (gatz arrunta eroale da egoera fundituan eta disolbatuan, aldiz, sakarosa ez da); halaber fusio-tenperatura eta irakite-tenperatura izan daitezke nahikoak diferentzia egiteko (gatzarentzat handiagoak liratekeenak).

180. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00067 GATZA ZILBORREAN

181. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00067 Sabel laxoaren kontra zilborra gatzez bete eta tirita batekin estaltzea aholkatzen da.

182. 1991> euskara batua saiakera-liburuak amonaren botika 00095 Limoiak potasio maila altua dauka eta sodio gutxi, erlazio ideala hipertentsio arteriala jaisteko. Odoleko presioa altuegia izanda gatza hartu behar ez duten pertsonentzat limoiak pipergatza bezala balioko diete.

183. 1991> euskara batua saiakera-liburuak vill 00040 - Zuek zarete lurraren gatza. Gatzak gazitzeko indarra galduko balu, nola berriz gazitu?

184. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak a. barandiaran 00105 Ez dut zaurian gatza bota nahi, baina fondoen hutsei buruz bi detaile: ez dute, esate baterako, Ibon Sarasolaren Euskal Literaturaren Historia, edo Pedro Fermin Irigarairen lanak.

185. 1991> euskara batua saiakera-liburuak p. sudupe 00004 Aitak erakutsi zion txaluparako bidea, eta ikasketak bizibidea itsasotik ateratzeko peskizan egin zituen; lehenbizi Elantxoben, ondoren Bermeon nabigazio eskolan, eta bizitzarako benetako eskarmentua Torrevieja-tik (Alacant) Kubara joan-etorrian ibiltzen zen belaontzi batean egin zuen, gatza eman hara eta azukrea ekarri handik, ibili zela.

186. 1991> euskara batua saiakera-liburuak k. izagirre 00022 Bazuen gatza, hala ahoz nola idatziz, genero hori lantzeko.

187. 1991> euskara batua saiakera-liburuak ekonhazk 00149 Arrazoi erlijiosoengatik erosten ziren produktu horiei gatza eta, mahastiak ez zituzten inguruetan, ardoa gehitu behar zaizkie.

188. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.b. orpustan 0069 ... eta izendatu gabeak... sobera, menturaz; egia ere maitasuna eta maitariak zenbaitetan irrigarri direla, Oihenarten ironia iratzarri, gauzak erranak cum grano salis, gatz pikor batekin!.

189. 1991> euskara batua saiakera-artikuluak j.l. goikoetxea 0804 Gatza eta piperra ere hortixe datorkio hizkuntzari askotan.

190. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.a. berriotxoa 0010 Bigarrena, kararriek osatua, lurralde haiek estali zituen itsaso hausketa aroarekin dago erlazionaturik; eta hirugarrenak sedimentazio aro berria azaltzen du; sedimentazio prozesu hau tuparri irisatuek, buztinek, igeltsuek eta mota ezberdineko gatzek osatzen dute.

191. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0009 Freskoa erosten baduzue, xerratu fin-fin, gatza eta piper-hautsa egin eta buelta eta buelta eman txapan edo zartagin oso bero batean.

192. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0036 Guri erreta gustatzen zaigu edo frijitu ostean tomate saltsa on batekin, baina behin xerratuta eta hezurgabetua delarik, lamina finetan ebakita, primeran geratzen da gatza eta piper hautsa egin eta limoi-ur eta oliotan beratzen jartzen bada pare bat ordutan hozkailuan. Beste arrain batzurekin nahastuta (xapua, legatza, txitxarroa...) gostu handia ematen dio arrain budinari.

193. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0036 Hortik aurrera, entsaladan edota zenbait plateren lagungarri gisa, aparteko belarra dugu berroa, nola zaporez hala mesedez: gatzak ugari (potasioa, kaltzioa, burnia, sufrea eta sodioa); fibra askoduna eta A eta C bitaminaduna; odola garbitzeko aparta da bere baitan daukan iodo eta burniari esker eta txiza eragile bikaina da.

194. 1991> euskara batua saiakera-liburuak h. etxeberria 0103 Alde batetik, 100 gramo zerri okelak 70 miligramo azido uriko duelako eta bestetik, sodio gutxiko okela denez, gatz asko egitera bultzatzen duelako eta jakina, batez ere tentsio handia dutenentzat oso kaltegarria da hori.

195. 1991> euskara batua saiakera-liburuak l. fernandez 0195 Beraz, legez kanpo daude tabakoa, alkohola, kafeina, kirol kontaktudunak, haragia, gatza, hitzezko arrunkeriak, txokolatea, gasolina, joko ez hezitzaileak, pikanteak oro, abortatzea eta lizentziarik gabe ernari gelditzea.

196. 1991> euskara batua saiakera-liburuak j.m. elortza 0336 Azter dezagun orain elektrolito inerteak gatz disolbaezinetan eduki dezakeen eragina.

197. 1991> lapurtera-nafarrera saiakera-artikuluak e. larre 0474 Gure zuhurtzia eta gatza

198. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bereziartua 00085 Hiruzpalau astetan gatzetan eduki ondoren aire librean lehortzeko uzten da; lehortzeko gatzak uzten duen eragozpenagatik aireztaketa ona eta aire lehorra beharrezkoak izango dira.

199. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bereziartua 00085 Gatza %18-20 eta ura berriz %35. Kuzinatu aurretik beratu egiten dira eta horrela gatz zati bat galtzen dute.

200. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bereziartua 00085 Kontutan eduki, ni behintzat, gatzaren aurka nagoela.

201. 1991> sailkatu gabeak egunkariak bereziartua 00085 Nafarroan gatza da odolaren tensio gehiena altxatzen duena. Gatz ontziak etxetik atera ezkero urte asko luzatu dezakegu gure bizitza.

202. 1991> sailkatu gabeak egunkariak dv 1999 00022 Eta gehienetan nahiko gastatuta eta herdoiturik etortzen ziren gatzaren eraginez.

203. 1991> sailkatu gabeak egunkariak egin 1992 0013 Ez ditut behin ere euskaldunak sublimatu: arrakero xarmagarriak badagozela muslarien keinua; manomanisten atxikia; atzerantz begirada zestapuntan, pilota zestaren barruan dagoen bitartean; behi gatzatua ardiaren bailitzan eskeini; porkojones kaladero debekatuetan arrantza eguneroko gogaitasunak gatz pixkat har dezan.

204. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak ttipi-ttapa 1995 00029 Gaur egun, eztabaida bizia dago gure artean edateko urari eta sukaldeko gatzari fluorra eransteak dakarren ondorio on eta txarren gain.

205. 1991> sailkatu gabeak astekari eta hamaboskariak aretxagazeta 1996 0013 Datorren urtearen hasieran abian jarriko da herriari izena eman dion eta ertaroan gune ekonomiko garrantzitsua bihurtu zuen Gatzaren eko-museoa.

205 emaitza

Datu-estatistikoak: