XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa

kontsulta arrunta


Epeen diagrama ikusi Euskalkien diagrama ikusi Testu-moten diagrama ikusi

1. 1900-1939 gipuzkera literatur prosa i. albisu 0013 Zenbat egon ote diran gaiñ artan, lorategi bat bañon politago diran mendi-babes ayi begira ezin asperturik! Errnio'z bera ta beste alde guzietan zugazti mardulak, pagodi, gaztañari, ariztegi ta era ugarizko zugatzak; garoleku ezeak, baso ta zelai, soro ta belardiak eta an-emen banaka-banaka, galdurik bezela, uso txurien antzeko baserri ederrak....

2. 1940-1968 gipuzkera antzerkia lab 0186 BENTURA - Eskerrik asko, jaunak. Nik ez dut merezimendurik! (Eserlekutik jeikita ta itzaldi moduan) Perretxikoak illargi betean bildutakoak dira, gure baso ta oianaren emaitzak. Orretarako, Diputadu jauna, gure pagadi, gaztañadi ta ariztegiak zaindu bear dira, eta ez mendi guziak piñuz bete.

3. 1940-1968 gipuzkera literatur prosa m.a. urreta 0076 Lartaun'ekin dijoazen gudariak gaztañadi trinkoan sartu dira ta bere oñatzak urrutira entzuten.

4. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0028 Irugarren zatia, bigarrenean aitatutako mugaetatik asi eta ontzitegi edo Astilleruko errekarteraño zan, eta andik Madrideko bideari jarraituz, Burgoko gaztañadian sartu arte, ta goratxoago, Burgoko saroetik Mutrikuren mugan sartu arte.

5. 1969-1990 bizkaiera literatur prosa zubk 0028 Lekeitiotik Ondarroara etorran bide nagusiaren egalean asi eta portura doan errekatxoari jarraituz, Barrenetxeako gaztañadiak arte, eta goragotik, Kapitelegi izendun tokitik Oruetatik Beleukira doan bidearen inguruko mugarrirarte, eta andik Aulikizko mendia jo artekoaren barruan gelditzen zana.

6. 1969-1990 euskara batua ikasliburuak oihenart taldea 0098 - Laborantza sektorea : Luberriak gorritu ziren, eta laborantza produzioa gehitu, jakina, bustialdean abeltzaingoaren eta sagastien nahiz gaztainadien kaltetan.

7. 1969-1990 euskara batua saiakera-artikuluak sm eiset 0318 Penagarriena, pagadiz, gaztainadiz, hariztiz, hain beterik ziren basoak urritu direla, piñadieri lekua egiteko, eta hemen perretxiku mota gutti dira.

8. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak gorbea 0230 Gaztainadi bat gurutzatu ondoren, goizeko hamarrak eta laurdenetan eta euria boladaka etortzen zitzaigula heldu ginen Oribai (edo Uribai) lepora. Garaiera, 740 metrotakoa.

9. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak euskararenprogr 0235 Gainera leku desberdinetan ateratzen dira: zelaietan, pinadi, gaztainadi, harizti eta bagadietan gehienak.

10. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak sagardoa 0020 Lurraldeak nolakoak ziren esateko edo deskribitzeko, idatzi hoietan nahitaezkoa zen, gaztainabiak, sagastiak, larreko zelaiak, eta bertan ziren gauzak aipatzea.

11. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak a. urcelay 0091 Ikusgarria da nola edozein aldetatik erromes guztiek, San Martzial inguratuz eta nolabait babestuz dagoen gaztainadira jotzen duten, ez da gutxiagorako nola elkartzen diren gizonak, emakumeak eta umeak familiaka edo lagunarteka belar berdearen gainean korroan eserita, gero etxekoandreek kontu osoz prestatu eta saskietan sartu dituzten janari gozoak jateko.

12. 1969-1990 euskara batua saiakera-liburuak m. lorda 0336 Ekologia Hostogalkorrezko lurtzoru humifikatuetan arrunta; pagadi, harizti, gaztaindi, eta abar....

13. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0084 Gaztaindiak, eta batez ere ariztiak, bestelako sastraka ta zugaitz asko izaten ditu tartean, pagadiak baiño askoz geiago; adibidez, auek danak: urritzak, urkiak, gorostiak, lizarrak, zumarrak, astigarrak, sarratsak, intsusak, karraskillak, zapatari-egurrak, lertxunak, e.a..

14. 1969-1990 gipuzkera saiakera-liburuak j. gaztañaga 0084 Pagadiena baino are latzagoa izan da arizti ta gaztaindien soilketa, eta oso aspalditik dator.

15. 1991> gipuzkera saiakera-liburuak m. lasarte 0017 Etxearen ingurutik asi ta gora, zugaizti izugarriak ditu, nola aritz, nola pago, ala lizar ta gaztaindi saillak ere bai.

16. 1991> sailkatu gabeak egunkariak pper 0057 Horra elorria: zuhaixka txapar eta ixila, harizti, pagadi eta gaztainadi haundimandi eta harroak galdu diren lekuetan bere betiko biziera soil xuhur maitagarrian, euskal arima mendikoaren, sasikoaren zaindari.

16 emaitza

Datu-estatistikoak: